Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.9 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Python lengoaia 0 7285 43636 43559 2026-07-05T14:48:33Z Maitenat 2727 43636 wikitext text/x-wiki [[w:Python (informatika)|Python]] helburu orokorreko goi-mailako eta paradigma anitzeko [[w:Programazio-lengoaia|programazio-lengoaia]] da, [[w:Programazio inperatibo|programazio inperatiboa]], [[w:Objektuetara bideratutako programazioa|objektuetara orientatutakoa]] eta [[w:Programazio funtzional|funtzionala]] onartzen dituena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=What is Python? Executive Summary|hizkuntza=en|url=https://www.python.org/doc/essays/blurb/|aldizkaria=Python.org|sartze-data=2026-06-22}}</ref> Bere diseinu-filosofiaren muina kode irakurgarritasuna da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=PEP 20 – The Zen of Python {{!}} peps.python.org|hizkuntza=en|url=https://peps.python.org/pep-0020/|aldizkaria=Python Enhancement Proposals (PEPs)|sartze-data=2026-06-22}}</ref> [[File:Python-logo-notext.png|thumb|upright=0.5|Python logoa]] Derrigorrezko indentazioa egitura sintaktiko gisa, eta liburutegi estandarraren zabaltasun izugarriak —''batteries included'' filosofiaren pean— ideia konplexuak eta soluzio sendoak lerro gutxitan adierazteko aukera ematen diete programatzaileei. Azken hamarkadetan, adimen artifizialaren, datu-zientziaren eta automatizazioaren gehien erabiltzen diren programazio-lengoaietako bat bihurtu da; ondorioz, posturik gorenetan dago TIOBE bezalako ospe-indize globaletan<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=TIOBE Index|hizkuntza=en-US|url=https://www.tiobe.com/tiobe-index/|aldizkaria=TIOBE|sartze-data=2026-06-22}}</ref> eta GitHub bezalako garapen-plataforma nagusietan erabilera oso zabala du. == Historia eta bilakaera == [[w:Guido van Rossum|Guido van Rossum]] programatzaile herbeheretarrak sortu zuen '''Python''' 1980ko hamarkadaren amaieran, Amsterdamgo ''Centrum Wiskunde & Informatica'' (CWI) zentroan.<ref>{{Erreferentzia|izena=G.|abizena=Van Rossum|izenburua=The History of Python|url=https://python-history.blogspot.com/|aldizkaria=python-history.blogspot.com|sartze-data=2026-06-22}}</ref> [[w:ABC programazio lengoaia|ABC]] hezkuntza-lengoaia ordezkatzeko proiektu pertsonal gisa hasi zen, haren mugak gainditzeko baina sinpletasuna mantentzeko helburuarekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Charles|abizena=Severance|izenburua=Guido van Rossum: The Early Years of Python|orrialdeak=7–9|data=2015-02|url=https://ieeexplore.ieee.org/abstract/document/7042702|aldizkaria=Computer|alea=2|zenbakia=48|issn=1558-0814|doi=10.1109/MC.2015.45|sartze-data=2026-06-22}}</ref> Lengoaiaren izenak ''[[w:Monty Python|Monty Python]]'' umorista talde britainiarrari egiten dio gorazarre. 1991n Pythonen lehen bertsio publikoa (0.9.0) kaleratu ondoren, mugarri garrantzitsuekin eboluzionatu zuen: Python 1.0ek (1994) programazio funtzionaleko tresnak barneratu zituen; Python 2.0 bertsioak (2000) ''list comprehensions'' egiturak eta ziklo-detekzioa zuen zabor-biltzaile bidezko memoria-kudeaketa txertatu zituen; eta Python 3.0 bertsioak (2008) atzerako bateragarritasuna nahita hautsi zuen, testu-kateen kudeaketa [[w:Unicode|Unicoden]] bateratzeko eta jatorrizko diseinu-akatsak zuzentzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Python (programming language - Wikipedia, the free encyclopedia|hizkuntza=en|url=http://en.wikipedia.org:80/wiki/Python_(programming_language|aldizkaria=en.wikipedia.org|sartze-data=2026-06-22}}</ref> 3.5 bertsiotik aurrera, hautazko mota-aholkuak (''type hints'') gehitu ziren, eskala handiko proiektuetarako ezinbestekoak direnak. [[W:Van Rossum|Van Rossumek]], proiektuaren azken erabaki-ahalmena zuen ''Benevolent Dictator For Life'' (BDFL) figuraren bidez, 2018ra arte gidatu zuen garapena; urte horretan, komunitateak hautatutako zuzendaritza-batzorde baten esku geratu zen gobernantza, ''Python Software Foundation'' (PSF) erakundearen babespean. [[File:Python ekosistema.png|thumb|700px|center|Machine learningerako, datu-zientzarako eta konputazio zientifikorako Python ekosistema estandarra]] ==Diseinu-filosofia eta alderdi teknikoak== Maila teknikoan, Python iturburu-kodea (<code>.py</code>) barnean bitarteko formatu batera (''bytecode'') bihurtzen da, eta CPython makina birtualak interpretatzen du.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Mark|abizena=Lutz|izenburua=Learning Python, 5th Edition|hizkuntza=en|url=https://www.oreilly.com/library/view/learning-python-5th/9781449355722/|isbn=978-1-4493-5572-2|sartze-data=2026-06-22}}</ref> Tipatze dinamikoa baina sendoa (''strongly typed'') duen lengoaia da: horrek esan nahi du ez dela beharrezkoa adieraztea aldagai bakoitzaren mota (kateak, zenbakiak, etab.), baina sistema oso zorrotza da eta ez du uzten baliozkoak ez diren eragiketak modu arduragabean nahasten. Oinarrizko lau ezaugarri definitzen dute lengoaiaren portaera: *'''Indentazioan oinarritutako sintaxia''': Kode-blokeak zuriune soilez bereizten dira. Honek kodea bisualki garbi, ordenatuta eta uniforme mantentzea behartzen du.<ref name=":3" /> <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Python (informatika)|hizkuntza=eu|data=2026-06-11|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Python_(informatika)&oldid=10753714|sartze-data=2026-06-22|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref> *'''Liburutegi estandarren zabaltasuna''': Fitxategiak, sare-konexioak, testu konplexuak eta probak kudeatzeko tresnak dakartza berez, oinarrizko funtzionalitateak zerotik programatu behar izatea saihestuz.<ref name=":4" /> *'''Paketeen ekosistema''': [https://pypi.org/ PyPI biltegia] du, ehunka mila liburutegi prest dituen mundu mailako komunitate erraldoia, ''pip'' tresnaren bidez erraz kudeatzen dena. *'''Konkurrentziaren kudeaketa eta errendimendua''': Historikoki, abiadura mugatuta egon da ''Global Interpreter Lock'' (GIL) dela eta (prozesamendu-hari bat baino gehiago aldi berean erabiltzea galarazten duen mekanismoa). Hala ere, azken bertsioek (Python 3.13 adibidez) GIL hori modu esperimentalean desgaitzeko bidea ematen dute, eta ''Faster CPython'' bezalako proiektuek lengoaia bertsio bakoitzean nabarmen azkarragoa izatea lortzen ari dira. <syntaxhighlight lang="python" line> # adib1: list comprehension eta sintaxi garbia def bikoitien_karratuak(zenbakiak: list[int]) -> list[int]: return [x**2 for x in zenbakiak if x%2==0] l=[1,2,3,4,5,6] print(bikoiti_karratuak(l)) # Irteera: [4,16,36] # adib2: Testu‑analisia liburutegi estandarra erabiliz from collections import Counter testua = "Python trinkoa eta indartsua da, bai eta polita ere" print(Counter(testua.split()).most_common(3)) # Irteera : [('eta', 2), ('Python', 1), ('trinkoa', 1)] </syntaxhighlight> == Testu ebakia: Garrantzia, eragina eta etorkizuna == Pythonek eragin handia izan du konputazio modernoan.<ref>{{Erreferentzia|izena=W.|abizena=McKinney|urtea=2022|izenburua=Python for Data Analysis (3. edizioa)|argitaletxea=O'Relly Media|ISBN=978-1098104030|hizkuntza=en|url=https://wesmckinney.com/book/|aldizkaria=wesmckinney.com|sartze-data=2026-06-22}}</ref> Ikasketa-kurba leunari esker, programaziorako sarbidea demokratizatu du, ingeniaritza, zientzia eta ikerketako profesionalek inguru partekatu batean lankidetzan aritzeko aukera emanez [5]. Adimen Artifizialean, ''Machine Learning''ean eta datu-zientzian Python estandar eztabaidagabea da [[w:NumPy|NumPy]], [[w:Pandas|Pandas]], scikit-learn, [[w:TensorFlow|TensorFlow]] eta [[w:PyTorch|PyTorch]] bezalako liburutegiei esker. Halaber, web garapena ([[w:Django (web euskarria)|Django]], [[w:Flask|Flask]]) eta sistemen automatizazioa ere sustatzen ditu. [[w:Google|Google]], [[w:Netflix|Netflix]], [[w:Spotify|Spotify]] edo [[w:Dropbox|Dropbox]] bezalako korporazio teknologiko handiek beren plataforma nagusietan erabiltzen dute eskala handian. Etorkizuneko garapen-ildoak interpretearen errendimendua optimizatzera, hautazko tipatze estatikoa sendoago egituratzera eta WebAssembly bidezko presentzia sendotzera bideratzen dira (Pyodide proiektuaren bidez), horrek Python programak, zuzenean, instalaziorik egin gabe, nabigatzailean exekutatu ahalbidetzen duelarik. <gallery mode="packed" heights="180" caption="Python liburuak euskaraz"> Fitxategi:PYthon Altadill azala sinple tx.png|''[http://pello.io/programazioa/ Kodea ondo sartzek]'' liburua, copyleft lizentziapean. Fitxategi:Liburua - Python progrmazio-lengoaiaren hastapenak.png| ''[https://eima.orex.es/Bideoak/ccb2712af17a78c3b2b1cc94ca152b43_Python_Oinarrizko_Programazioa.pdf Python programazio-lengoaiaren hastapenak]'' Fitxategi:Python Programazio-Lengoaia liburuaren azala.png|''[[PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak|Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LIBURUA: "Python programazio-lengoaia" – Oinarriak eta aplikazioak|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/python/|sartze-data=2019-07-04}}</ref>'' </gallery> == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} 05lla7te6b7dvy80b9gpoboxe8mkxhu Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Git 0 7312 43637 43556 2026-07-06T10:11:14Z Rosa Arruabarrena 2687 43637 wikitext text/x-wiki '''Git: bertsio-kontrol sistema banatua lankidetza bidezko garapenerako''' '''Git''' bertsio-kontrol sistema banatua da (''Distributed Version Control System, DVCS''), proiektu bateko fitxategietan denboran zehar egindako aldaketak erregistratu, kudeatu eta koordinatzeko aukera ematen duena.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Scott|abizena=Chacon|izenburua=Pro Git|hizkuntza=en|abizena2=Straub|izena2=Ben|data=2014|url=https://link.springer.com/book/10.1007/978-1-4842-0076-6|doi=10.1007/978-1-4842-0076-6|sartze-data=2026-06-29}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Diomidis|abizena=Spinellis|izenburua=Git|orrialdeak=100–101|data=2012-05|url=https://ieeexplore.ieee.org/document/6188603|aldizkaria=IEEE Software|alea=3|zenbakia=29|issn=1937-4194|doi=10.1109/MS.2012.61|sartze-data=2026-06-29}}</ref> Nahiz eta batez ere software garapenean erabiltzen den, haren erabilera dokumentazio teknikoan, ikerketa zientifikoan eta konfigurazioen kudeaketan ere hedatu da.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Git (Ingeles Wikipedia) |hizkuntza=en|data=2026-06-16|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Git&oldid=1359737761|sartze-data=2026-06-29|encyclopedia=Wikipedia}}</ref> [[File:Git-Logo-1788C.png|thumb|GIT logoa]] Ohikoa da '''Git''' ''GitHub'', ''GitLab'' edo ''Bitbucket'' plataformekin nahastea. Bereizketa hori funtsezkoa da: '''Git azpiko teknologia da''', lokalean funtzionatzen duen motorra; aipatutako plataformak, berriz, hura baliatzen duten [[w:Web zerbitzu|hodeiko zerbitzuak]] dira, talde-lana, proiektuen ostalaritza eta garapen-prozesuen automatizazioa errazteko.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Git (webgune ofiziala)|url=https://git-scm.com/|aldizkaria=git-scm.com|sartze-data=2026-06-29}}</ref> == Historia == Git agertu aurretik, bertsio-kontrol sistemarik ohikoenek (''CVS'', ''Subversion/SVN'') '''eredu zentralizatua''' zuten: zerbitzari nagusi bakarra zegoen, eta garatzaileek etengabeko konexioa behar zuten lan egiteko. Zerbitzariak huts eginez gero, taldea gelditu egiten zen; bi pertsonak fitxategi bera aldi berean aldatuz gero, gatazkek lana galtzea eragin zezaketen.<ref name=":1" /><ref name=":3" /> 2005ean, [[w:Linux|Linux kernela]] garatzen zuen komunitateak ordura arte erabiltzen zuen ''BitKeeper'' sistema jabetzazkorako sarbidea galdu zuen. Egoera horren aurrean, [[w:Linus Torvalds|Linus Torvaldsek]], Linux kernelaren sortzaileak, sistema berri bat garatu zuen hiru eskakizun nagusirekin: eskala handiko biltegietan errendimendu handia, datuen osotasun bermatua eta zerbitzari zentralarekiko mendekotasunik gabeko [[w:Konputazio banatua|arkitektura banatua]].<ref name=":3" /> Horrela sortu zen Git. Lizentzia librean ([[w:GNU Lizentzia Publiko Orokorra|GPL]]) argitaratzeak eta 2008an [[w:GitHub|GitHub]] agertzeak haren hedapena bultzatu zuten industrian.<ref name=":4" /> 2010eko hamarkadan, software askearen proiektu handienek Git-era migratu zuten, eta ondoren mota guztietako erakundeek hartu zuten.<ref name=":2" /> == Alderdi teknikoak == Git-en ezaugarri nagusia da '''biltegiaren (''repository'') kopia bakoitzak proiektuaren historia osoa''' gordetzen duela. Ez dago derrigorrezko zerbitzari zentralik: lokalean lan egin daiteke, konexiorik gabe, eta aldaketak taldekideekin geroago sinkroniza daitezke ''clone'', ''pull'' eta ''push'' eragiketen bidez.<ref name=":1" /><ref name=":5" /> Barnean, Git-ek kodea objektu aldaezinen multzo gisa gordetzen du, aztarna kriptografiko baten bidez identifikatuta (''hash SHA-1'', egun SHA-256-ra igarotzen ari dena): ''blob''-ak (fitxategien edukia), ''tree''-ak (direktorio-egitura) eta ''commit''-ak (proiektuaren egoera-argazkiak, egilearen eta dataren informazioarekin). Commit-ak elkarri lotuta daude, grafo zuzendu azikliko egitura batean antolatuta, proiektuaren historia osoa irudikatuz.<ref name=":1" /><ref name=":5" />. Diseinu horrek errendimendu handia ematen dio Git-i. ''Branch'' (adar) bat sortzea ''commit'' jakin bati erreferentzia egiten dion erakusle bat sortzea besterik ez da; horrek kostu konstantea du, proiektuaren tamainarekiko independentea, eta garapen-lerro paraleloak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen du. Git-ek ez ditu aldaketak lerroz lerroko diferentzien bidez gordetzen; aitzitik, proiektuaren egoeraren argazkien bidez modelizatzen ditu, eta biltegiratzea optimizatzen du objektu berdinak berrerabiliz, datuen bikoizketa saihesteko.<ref name=":1" /><ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=Jon|abizena=Loeliger|izenburua=Version control with Git|argitaletxea=O'Reilly|abizena2=McCullough|izena2=Matthew|data=2012|edizioa=Second edition|isbn=978-1-4493-1638-9|sartze-data=2026-06-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Introduction to Git {{title}}|hizkuntza=en|url=https://www.w3schools.com/git/git_intro.asp|aldizkaria=www.w3schools.com|sartze-data=2026-06-29}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=a-a-ron|izenburua=Introduction to Git - Training|hizkuntza=en|url=https://learn.microsoft.com/en-us/training/modules/intro-to-git/|aldizkaria=learn.microsoft.com|sartze-data=2026-06-29}}</ref> Arkitektura honek adarretan oinarritutako lan-eredua ahalbidetzen du: paraleloan funtzionalitateak garatzea kode egonkorra ukitu gabe, eta ''merge'' bidez bateratzea prest daudenean. Eredu horren gainean sortu dira gaur egun oso hedatuta dauden praktikak, hala nola ''GitFlow'' edo ''pull request'' eredua.<ref name=":1" /><ref name=":5" /> [[File:Git operations.svg|Git_operations|thumb|Git bertsio-kontrolerako sistemako datu-fluxu eta biltegiratze-maila batzuk]] Git-en oinarrizko kontzeptu batzuk honako hauek dira: {| class="wikitable" |- ! Kontzeptua !! Deskribapena |- | '''repository''' || Fitxategi multzoa eta proiektuaren historia osoa |- | '''commit''' || Proiektuaren egoera-argazkia, egilea eta datarekin |- | '''branch''' || Garapen-lerro independentea |- | '''merge''' || Bi adarren bateratzea |- | '''clone / pull / push''' || Repository-en arteko sinkronizazio-eragiketak |} Git eta GitHub erabileran, eguneroko lanaren oinarrizko fluxua erakusten du sekuentzia honek <syntaxhighlight lang="bash"> # Hasierako prestaketa $ git init $ git add . $ git commit -m "Hasierako commit-a" # GitHub-era konektatu eta bidali $ git remote add origin https://github.com/erabiltzailea/proiektua.git $ git push -u origin main # Eguneroko lana $ git add . $ git commit -m "Aldaketak" $ git push $ git pull </syntaxhighlight> == Testu ebakia: Garrantzia, eragina eta etorkizuneko ildoak == ''Stack Overflow''-ren 2022ko inkestaren arabera, garatzaile profesionalen %93 baino gehiagok Git erabiltzen dute, eta horrek industriako de facto estandar bihurtzen du.<ref name=":8">{{Erreferentzia|izenburua=Stack Overflow Developer Survey 2022|hizkuntza=en|url=https://survey.stackoverflow.co/2022/?utm_source=social-share&utm_medium=social&utm_campaign=dev-survey-2022|aldizkaria=Stack Overflow|sartze-data=2026-06-29}}</ref> Git funtsezkoa izan da '''DevOps''' kulturaren garapenean, continuous integration (CI) eta continuous delivery (CD) sistemekin integratzen delarik. Horrela, kodean egindako aldaketa bakoitzak automatikoki abiaraz ditzake probak, segurtasun-analisiak eta hedapenak.<ref name=":2" /><ref name=":4" /> Hezkuntzan, Git oinarrizko gaitasuna bihurtu da informatikako eta ingeniaritzako ikasketetan. ''GitHub Classroom'' bezalako plataformak gero eta gehiago erabiltzen dira proiektuak eta praktikak kudeatzeko.<ref name=":8" /> Etorkizunari begira, erronka nagusiak dira Git bezalako sistemetan errendimendua hobetzea, bereziki eskala handiko biltegietan (''repository'' handi edo ''monorepo'' motakoetan), segurtasun kriptografikoa indartzea (''[[w:SHA-2|SHA-256]]'' bidez), erabiltzaile ez-adituentzako erabilgarritasuna sinplifikatzea eta kodearen berrikuspen automatikoa egiteko adimen artifiziala integratzea.<ref name=":2" /><ref name=":3" /> Horrenbestez, Git ez da soilik tresna teknikoa, baizik eta informatikako prestakuntzaren funtsezko oinarria. Haren hedapen orokorra eta garapen-tresna nagusiekin duen integrazioa kontuan hartuta, Git azpiegitura egonkor gisa kokatzen da ekosistema teknologikoan epe ertain eta luzera. == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} kljaecvefzdlzofqtbo9imdq301uhxm