Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.9 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/WWW 0 7258 43639 43512 2026-07-07T04:21:15Z Maitenat 2727 43639 wikitext text/x-wiki = WWW (World Wide Web) = '''World Wide Web''' (laburtuta '''WWW''' edo besterik gabe '''Web''') [[w:Internet|Interneten]] bidez funtzionatzen duen informazio-sistema global bat da, non datu mota desberdinak HTTP (Hypertext Transfer Protocol) protokoloaren bidez transmititzen diren. Sistema honek [[w:HTML|HTML]] markaketa-lengoaia, [[w:Uniform Resource Locator|URL]] baliabide-identifikatzaileak eta hipertestua konbinatzen ditu, erabiltzaileei mundu osoko edukietara nabigatzeko aukera emanez. Webak Internet erabiltzen du azpiegitura gisa, baina ez dira gauza bera: Internet sarearen azpiegitura fisikoa da, eta Web haren gainean eraikitako zerbitzu bat. == Testuinguru historikoa eta aitzindariak == Web-aren ideia ez zen bat-batean sortu. Baziren aurrekariak hamarkada batzuk lehenago. 1945ean, Vannevar Bush zientzialariak Memex izeneko sistema teorikoa proposatu zuen: mikrofilmean oinarritutako informazio-sare bat, non erabiltzailea esteka pertsonalen bidez edukietatik nabiga zitekeen. 1960ko hamarkadan, Ted Nelson informatikari estatubatuarrak hipertestua kontzeptua definitu zuen lehen aldiz. Garai berean, Douglas Engelbart-ek NLS (oN-Line System) sistema garatu zuen, nabigazio interaktiboko lehen adibide praktikoa. 1980an, [[w:Tim Berners-Lee|Tim Berners-Lee]] fisikari eta informatikari britainiarrak [[w:Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua|CERN-eko]] partikula-azeleragailuan lan egiten zuen Genevan. Ikerketa-instituzioaren arazo larria informazioaren kudeaketa zen: milaka ikerlari eta dokumentu ezberdin, sistema bateraezinekin. Berners-Lee-k ENQUIRE izeneko barneko sistema bat garatu zuen, nodo-sarean oinarritua, geroagoko Web-aren enbrioi konseptual gisa. == Sorrera: CERN-etik mundu osora == 1989ko martxoan, Berners-Lee-k CERN-eko zuzendaritzari proposamen bat aurkeztu zion, instituzioaren barneko informazio-kudeaketa hobetzeko asmoz. Zuzendariak "zirraragarria baina lauso" gisa deskribatu zuen proposamena, baina Berners-Lee-k ez zion proiektuari utzi. Robert Cailliau belgikar informatikariarekin elkarlanean, 1990ean proposamen formalagoa kaleratu zuten, hiru osagai nagusitan oinarritua: * '''HTML''' (HyperText Markup Language): web-orriak sortzeko markaketa-lengoaia. * '''[[w:HTTP|HTTP]]''' (HyperText Transfer Protocol): nabigatzailearen eta zerbitzariaren arteko komunikazio-protokoloa. * '''URL''' (Uniform Resource Locator): Webean baliabide bakoitza modu bakarrean identifikatzeko sistema. [[Fitxategi:First Web Server.jpg|thumb|Tim Berners-Leek CERNen World Wide Webeko lehen web-zerbitzari gisa erabili zuen NeXT lan-estazioa.]] Berners-Lee-k berak idatzi zuen lehen [[w:Web nabigatzaile|web-nabigatzailea]], ''WorldWideWeb'' izenekoa, eta lehen [[w:Zerbitzari|web-zerbitzaria]], NeXTcube ordenagailu batean. 1990eko abenduan lehen web-orrialdea ere martxan jarri zuen, proiektuaren beraren deskribapena eskaintzen zuena. 1991ko abuztuaren 6an, Berners-Lee-k ''alt.hypertext'' albiste-taldean proiektua aurkeztu zuen publikoki, eta Web zerbitzu publiko gisa erabilgarri jarri zen.<ref>[Tim Berners-Lee. "WorldWideWeb: Proposal for a HyperText Project". CERN, 1990.]</ref> 1993ko apirilaren 30ean, CERNek ofizialki jakinarazi zuen World Wide Web teknologia jabetza-eskubiderik gabe eta erabat librea izango zela munduko edozein pertsonarentzat. Erabaki honek Web-aren hedapen izugarria ahalbidetuko zuen. == Mosaic eta Web-aren hedapen masiboa == Hasierako web-nabigatzaileak testu hutsean oinarrituta zeuden. 1993an Mosaic nabigatzaileak irudiak eta testua modu integratuan aurkeztu zituen lehen aldiz, interfaze grafiko intuitibo baten bidez, eta Web protokoloaren ezagupen masiboa bultzatu zuen, ordura arte nagusi ziren Gopher eta WAIS protokoloen gainetik. [[File:NCSA Mosaic Browser Screenshot.png|thumb|Mosaic nabigatzailearen kaptura.]] Mosaic-en arrakastak Andreessen Silicon Valleyra eraman zuen, eta 1994an Netscape Communications enpresa sortu zuen. [[w:Netscape (nabigatzailea)|Netscape Navigator]] nabigatzaileak dominazio komertzialaren hasiera markatu zuen, eta segidan Microsoft-ek [[w:Internet Explorer|Internet Explorer]] kaleratu zuen, hamarkadako Nabigatzaileen Gerra (''Browser Wars'') izeneko lehia bizia piztuz. == Oinarrizko estandarrak eta funtzionamendua == Web-ak funtzionatzeko lau estandar tekniko nagusi ditu: * '''URI''' / '''URL''': Webean baliabide bakoitzari helbide bakarra ematen dion sistema. Adibidez: ''<nowiki>https://eu.wikipedia.org/wiki/Nagusia</nowiki>''. Hiru zatiz osatua dago: eskema (''https''), domeinua eta bide-ibilbidea. * '''HTTP''' / '''HTTPS''': Nabigatzaileak zerbitzariari informazioa eskatzen dioneko protokoloa eta zerbitzariak erantzuten dionekoa. HTTPS bertsioak enkriptazioa gehitzen du komunikazioa babesteko. * '''HTML''': Web-orrien egitura eta edukia definitzen duen markaketa-lengoaia. Bere bertsio garrantzitsuenak HTML 2.0 (1995), HTML 4.01 (1999) eta HTML5 (2014) dira, azken honek multimedia-edukia eta mugikorretarako euskarria txertatu zituelarik. * '''CSS''' (Cascading Style Sheets): HTML-tik independente, web-orrien itxura eta diseinua zehazten duen lengoaia. Nabigatzaileak URL bat sartzen denean, urratsez urrats prozesu hau gertatzen da: lehenik, DNS sistemak domeinuaren izena IP helbide bihurtzen du; gero, nabigatzaileak HTTP eskaera bat bidaltzen dio zerbitzariari; zerbitzariak HTML fitxategiaz erantzuten du; azkenik, nabigatzaileak HTML, CSS eta JavaScript interpretatzen ditu eta orrialdea errendatzen du erabiltzailearen pantailan. == Teknologien bilakaera: Web 1.0tik Web 3.0ra == Web-aren historia hiru aro nagusitan sailkatu ohi da: '''Web 1.0''' (1991-2004) "irakurtzeko Web" gisa ezagutzen da. Orriak estatikoak ziren, erabiltzaileak kontsumitzaile hutsak ziren eta edukiaren sortzaileak enpresa eta erakundeak baino ez ziren. Hipertestuzko loturak eta oinarrizko HTML orriak ziren teknologia nagusiak. '''Web 2.0''' (2004-~2010) "parte-hartzearen Web" deitzen da. Ajax teknologiak (Asynchronous JavaScript and XML) orrialdeak birkargatzen gabe eguneratzea ahalbidetu zuen. JavaScript lengoaia indartuz joan zen, nabigatzaile-barruan logika konplexua exekutatuz. Garai honetan sortu ziren sare sozialak, blogak eta wiki-plataformak: Wikipedia, YouTube, Facebook, Twitter... Erabiltzaileak edukiaren sortzaile ere bilakatu ziren. '''Web 3.0''' edo Web Semantikoa (~2010etik aurrera) Tim Berners-Lee-ren ikuspegiaren arabera, datuak makinentzat ulergarri bihurtzen dituen Web bat da, non informazioak testuinguru eta esanahi zehatza duen. Gaur egun adimen artifiziala, blockchain teknologia eta deszentralizazioa ere Web 3.0ren osagaitzat hartzen dira, nahiz eta kontzeptuaren definizioa oraindik eztabaidatua den. == World Wide Web Consortium (W3C) == Web-aren estandarrak kudeatzeko, Tim Berners-Lee-k 1994an World Wide Web Consortium (W3C) sortu zuen MIT-rekin elkarlanean. Gaur egun 400 erakunde baino gehiagok osatzen dute kontsortzio hau, eta HTML, CSS, XML eta beste estandar ugari argitaratu ditu hamarkadetan zehar. W3C-ren filosofia nagusia interoperabilitatea da: edozein nabigatzailetan eta edozein gailutan modu berean funtzionatzen duten estandar irekiak garatzea. Berners-Lee-k berak zuzentzen du kontsortzio hau bere sorreraren momentutik. == Testu ebakia: Web-aren eragina gizartean == Teknologia digitalaren historian iraultzarik garrantzitsuenetako bat da WWWrena. Tim Berners-Lee-ren erabakia teknologia patentatu gabe munduari dohain uzteko, GIFen LZW kasuan ez bezala, gakoa izan zen hedapen globalerako. Hiru osagai sinpleren konbinazioak (HTML, HTTP eta URL) mundu osoak informazioa sortzeko, partekatzeko eta kontsumitzeko duen modua betirako aldatu zuen. Informazioaren demokratizazioa ekarri du: edonork argitara dezake edukia inprimatzaile, editore edo hedabide instituzionalik gabe. Merkataritza elektronikoak (Amazon, eBay eta milaka denda txiki) ekonomiaren funtzionamendua aldatu du. Komunikazioa ia-ia unekoa bilakatu da planetaren edozein txokotara. Hezkuntza, osasuna, zientzia eta kultura ere eraldatu ditu. 2010eko estimazioen arabera, Webean 27.000 milioi orrialde baino gehiago zeuden, pertsona bakoitzeko hiru orrialde baino gehiago. Informazio horren hedapena hain zen handia, non hamar urte eskasetan, historiaren erregistro kolektibo erdia baino gehiago digitalizatu eta mundu osoko 1.900 milioi pertsonak eskura jarri baitzen. Hala ere, Web sareak desafio larriak ere ekarri ditu bere baitan: pribatutasuna, desinformazioa eta informazio-erasoak, teknologiaren monopolizazioa, arrakala digitala herrialde garatuen eta besteen artean, edukiaren inguruko eskubide legalak... Horiek guztiak XXI. mendeak erantzun beharreko galdera irekiak dira. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} == Kanpo estekak == * [https://www.w3.org/ World Wide Web Consortium (W3C)] * [https://info.cern.ch/ Lehen web-orrialdea (CERN)] * [https://www.w3.org/History/1989/proposal.html Berners-Lee-ren jatorrizko proposamena (1989)] 5p1quxlih05opy38qltp7725l6dqu0i Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Datu-base erlazional 0 7270 43640 43439 2026-07-07T04:24:32Z Maitenat 2727 43640 wikitext text/x-wiki '''Datu-base Erlazionalak (DBE)''' [[Fitxategi:Database models.jpg|thumb|300x300px|Datu-base eskema baten diseinu-ereduen eboluzioa]] [[w:Datu-base|Datu-base]] bat unitate logiko gisa tratatzen den informazio-bilduma antolatu bat da. '''Datu-base erlazionalen''' kasuan, antolaketa hori eredu erlazionalean oinarritzen da: datuak erlazio sinpleen multzo batean gordetzen dira, bisualki taulen bidez irudikatuta.<ref name=":0">'''Elmasri, R. & Navathe, S. B. (2009)'''. ''Datu-base sistemak. Oinarriak.''. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua/Sevicio Editorial. ISBN/ISSN: 978-84-9860-291-3.</ref> Helburu nagusia erlazionatutako informazioa biltzea, gordetzea eta berreskuratzea da, hainbat aplikaziok elkarbanatu ahal izan dezaten. Sistema honetan, taula bakoitza errenkadaz (tuplak) eta zutabez (atributuak) osatuta dago. Egitura horri esker, datuak modu eraginkor eta koherentean kudea daitezke, datuen kokapen fisikoaren menpe egon gabe.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena='''E. F.'''|abizena='''Codd'''|izenburua=A Relational Model of Data for Large Shared Data Banks|argitaletxea=Springer Berlin Heidelberg|orrialdeak=61–98|data=2001|url=https://doi.org/10.1007/978-3-642-48354-7_4|aldizkaria=Pioneers and Their Contributions to Software Engineering|isbn=978-3-540-42290-7|sartze-data=2026-05-12}}</ref><ref name=":6">'''Irastorza, A. & Pérez, T.A.'''(2012). 26 Domeinu SQL Ariketekin: Maila aurreratuko 270 SQL kontsulta. Editorial Académica Española. ISBN/ISSN: 978-84-615-2398-2.</ref><ref name=":5">'''Marqués, M. (2011).''' ''Bases de datos''. Castelló de la Plana: Publicacions de la Universitat Jaume I. ISBN: 978-84-693-0146-3. ( [https://bdigital.uvhm.edu.mx/wp-content/uploads/2020/05/Bases-de-Datos.pdf], Noiz kontsultatua: 2026-05-06).</ref> == Historia eta bilakaera == Teknologia hau 1970ean sortu zen, [[w:Edgar Frank Codd|Edgar F. Codd]] IBMko ikertzaileak "''A Relational Model of Data for Large Shared Data Banks''" artikulu ospetsua argitaratu zuenean. Multzoen teoria matematikoan oinarrituta, Coddek datuak eta aplikazioak bereiztea ahalbidetzen zuen eredua definitu zuen, informatikaren garapenean mugarri bat ezarriz.<ref name=":1" /> Geroago etapa hauek nabarmendu dira datu-base erlazionalen bilakaeran: *'''Ezarpen industriala eta estandarizazioa''': 80ko eta 90eko hamarkadetan, eredua mundu osora zabaldu zen [[w:SQL|SQL]] lengoaiaren agerpenarekin. [[w:Oracle Database|Oracle]] bezalako Datu-Base Kudeaketa Sistema (DBKS) komertzial nagusiak sortu ziren, eta gaur egun ere erreferente dira enpresa-inguruneetan.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=ISO/IEC 9075-1:2016 - Information technology — Database languages — SQL|hizkuntza=en|url=https://www.iso.org/standard/63555.html|aldizkaria=ISO|sartze-data=2026-05-12}}</ref><ref name=":4">'''Irastorza Goñi, A. (2002)'''. ''Datu-baseen atzipena SQLJren bitartez. Sintaxia eta transakzioen diseinua''. UPV/EHU/LSI/TR 9-2002.</ref><ref>'''Oracle Corporation.''' ''Oracle Database Concepts: Introduction to Relational Databases''. ([https://docs.oracle.com/en/database/].Noiz kontsultatua: 2026-05-06).</ref> *'''Kode Irekiaren iraultza''': 90eko hamarkadaren erdialdean, ekosistema eraldatu egin zen funtsezko bi proiekturekin. Alde batetik, [[w:MySQL|MySQL]] (1995) datu-baseetarako sarbidea demokratizatu zuen, webgune dinamiko zein interaktiboen motor bihurtuz. Bestetik, [[w:PostgreSQL|PostgreSQL]](1996) alternatiba gisa sendotu zen, orokorrean eskaintzen zituen ezaugarrien sendotasun eta hedagarritasunagatik, eta bereziki, SQL lengoaia estandarraren erregelen inplementazio zehatzagatik nabarmenduz.<ref name=":6" /> <ref name=":9">{{Erreferentzia|izenburua=PostgreSQL: Tutorials & Other Resources|url=https://www.postgresql.org/docs/online-resources/|aldizkaria=www.postgresql.org|sartze-data=2026-05-12}}</ref> *'''Objektu-erlazional eta Multimedia''' (2000-2015): Objektuetara Zuzendutako programen diseinuaren hedapenak datu-base erlazionalen eboluzioa bultzatu zuen, bereziki [[w:Oracle Database|Oracle]] eta [[w:Microsoft SQL Server|Microsoft SQL Server]] bezalako sistemek gidatuta. Horri esker, testu eta zenbakiez gain, objektu konplexuak eta multimedia-fitxategiak (irudiak, bideoak) kudeatzeko mekanismoak txertatu zituzten.<ref name=":6" /><ref name=":7">'''Silberschatz, A., Korth, H. F. & Sudarshan, S. (2014)'''. ''Fundamentos de Bases de Datos''. 6ª Edición. McGraw-Hill. ISBN: 978-84-481-3654-3.</ref> *'''Hodeia eta Integrazio Hibridoa''' (2015-2026): Gaur egun, sistema erlazionalak [[w:Hodei konputazio|hodeira]] (Cloud) erabat egokitu dira. [[w:NoSQL|NoSQL]] sistemen abiadura eta eredu erlazionalaren fidagarritasuna uztartzen dituzten arkitektura berriak sortu dira, datu-baseei eskalagarritasun masiboa eta analisi aurreraturako integrazioa emanez.<ref name=":6" /> == Alderdi teknikoak == Industrian onartutako estandarrei jarraituz, eredu erlazionalaren arrakasta hiru zutabe nagusitan oinarritzen da:<ref name=":6" /><ref name=":7" /> *'''Egiturak''': Datuak gordetzeko eta berreskuratzeko tamaina-finkoko egiturak (taulak) eta gako bidezko atzipen zuzena egitea ahalbidetzen du. Datu-basea taula multzo gisa antolatzen da eta taula ezberdinetako erregistroak amankomunean dituzten gakoen bitartez erlazionatzen dira, erredundantzia saihestu eta koherentzia mantentzeko helburuarekin. *'''Eragiketak''': Aplikazioek egiturak maneiatu eta informazioa lortzeko ekintza zehatzak (aljebra erlazionalean oinarritutako SQL lengoaia erabiliz) dira. *'''Integritate-murriztapenak (''Constraints'')''': Gaur egun, hauek dira DBE baten osotasuna bermatzeko elementu kritikoenak. Murriztapen hauek (gakoarenak, entitatearenak, integritate erreferentzialarenak eta domeinuarenak) eragiketak gobernatzen dituzte, informazioa uneoro baliozkoa, koherentea eta logikoki zuzena dela ziurtatuz. Horri esker babesten du bere burua datu-baseak, datu okerrak edo gatazkatsuak ekiditeko. Horrez gain, DBKSek egiten duten '''transakzioen kudeaketa''' funtsezkoa da aldi bereko sarbideak ([[w:Konkurrentzia (informatika)|konkurrentzia]]) kontrolatzeko, prozesu bakoitza unitate atomiko gisa tratatuz (''dena ala ezer ez'' printzipioan oinarrituta). Bestalde, aplika[[w:JDBC|konektibitateari]]zioetatik datu-baseetarako '''konektibitateari''' dagokionez, bilakaera nabarmena egon da: *'''JDBC (Java Database Connectivity)''': Oinarrizko liburutegi eta arkitektura historikoa da, oraindik ere maila baxuko atzipen zuzenerako erabiltzen dena. *'''ORM tresnak (Object-Relational Mapping)''': Egun, industrian Hibernate edo Spring Data bezalako tresnak dira estandarrak. Hauek JDBCren gainean eraikitako geruzak dira, klaseak eta taula erlazionalak automatikoki mapatzen dituztenak. Honela, programatzaileak ez du SQL kode konplexua idatzi beharrik eta aplikazioaren mantentze-lana asko errazten da. <syntaxhighlight lang="sql"> -- SQL galderen egitura: SELECT [{ALL|DISTINCT}] <izena_eremua>[, <izena_eremua>...] FROM {<izena_taula>|<izena_bista>} [, {<izena_taula>|<izena_bista>}...] [WHERE <baldintza> [{AND|OR} <baldintza>...]] [GROUP BY <izena_eremua>[, <izena_eremua>...]] [HAVING <baldintza> [{AND|OR} <baldintza>...]] [ORDER BY {<izena_eremua>|<indize_eremua>} [{ASC|DESC}] [, {<izena_eremua>|<indize_eremua>} [{ASC|DESC}]]]; </syntaxhighlight> == Garrantzia eta etorkizuna == 50 urteko bilakaeraren ondoren, datu-base erlazionalek industriako estandar nagusietako bat izaten jarraitzen dute. Azken hamarkadan, [[w:Datu handiak|Big Data-ren]] hazkundeak eta [[w:NoSQL|NoSQL]] paradigmen agerpenak datu egituratu gabeekin (dokumentuekin) lan egiteko aukera berriak ireki dituzte. Kasu horietan, DBEak NoSQL teknologiekin ordezkatu edo osatu daitezke malgutasun handiagoa lortzeko. Hala ere, informazioaren osotasuna eta koherentzia kritikoak direnean —banku-transakzioetan, erreserba-sistemetan edo administrazio publikoan, esaterako—, eredu erlazionala oraindik ere ordezkaezina da. Teknologiazale ororentzat, funtsezkoa da eredu erlazionalaren zorroztasunaren eta joera berrien arteko elkarbizitza ulertzea. Gaur egun, sistema hibridoetarako bilakaerak erakusten du DBEak konfiantza digitalaren oinarri direla oraindik ere, arkitektura moderno, eskalagarri eta seguruetara egokituz. == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} 1p7n07mwmjs8or2hmwcl6midc1aqf30 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Streaming 0 7306 43641 43547 2026-07-07T05:07:15Z Maitenat 2727 43641 wikitext text/x-wiki =Streaming= '''Streaming'''a bideoak eta audioak [[w:IP|IP]] sare baten bidez transmititzeko eta erreproduzitzeko metodo bat da<ref>{{Erreferentzia|izena=José Mª|abizena=Rivadeneyra|izenburua=Multimedia-Internet, 2. arg.|hizkuntza=eu|data=2023|argitaletxea=Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua|url=https://web-argitalpena.adm.ehu.es/pasa_pdf.asp?File=UINPD235834|isbn=978-84-1319-583-4|sartze-data=2026-06-18}}</ref>. <br> Streaminga agertu arte, [[w:Internet|Internet]]en, [[w:multimedia|multimedia]] edukiak beste edozein datuak bezala deskargatzen ziren aplikazioren batekin (askotan, [[w:P2P|P2P]] aplikazioak), eta, gero, beste aplikazio batekin erreproduzitzen zen deskargatutakoa. Streaming-sistemetan, ordea, transmisioari dagokionez, datuek etengabeko korronte uniforme bat osatzen dute (ingelesez, ''stream'' bat; hortik datorkio izena). Erreprodukzioari dagokionez, denbora errealean egiten da, hau da, datuak heldu ahala erreproduzitzen dira, bideo edo audio osoa jaso arte itxaron gabe. Streamingak zeharo aldatu zuen Internet bidezko multimedia edukien banaketa, eta horrekin batera, gure telebistarekiko, bideoekiko, irratiarekiko, eta musikarekiko harremana. [[File:Streaming Osagaiak.svg|thumb|center|650px|Oinarrizko streaming-sistema baten osagaiak]] ==== Streamingaren erronka teknikoa ==== Uneko multimedia aplikazioek transmisio-bermeak behar dituzte: bermatu behar da une oro erreproduzitzaileak eskura izango dituela erreproduzitu behar dituen hurrengo bideo- eta soinu-laginak, bestela, etenaldiak eta hutsuneak egongo direlako erreprodukzioan. Hau da, erreproduzitzaileak etengabeko lagin-korronte bat (''stream'' bat) jasoko duela bermatu behar du sareak, baina Internet eta bere [[w:IP|IP]] protokoloa ez ziren diseinatu horretarako. Streaming teknologiaren erronka berme hori lortzea da, nahiz eta azpian IP protokoloa egon. == Oinarri teknikoak == Etengabeko multimedia-korrontea gauzatu ahal izateko lehenengo baldintza da sareak transmisio-ahalmen nahikoa izatea igorlea eta hartzailearen arteko ibilbide osoan. Ahalmen hori lortzeko bi izan dira funtsezko bideak. Bata, '''telekomunikazio azpiegituren hobekuntzak''', [[w:zuntz optiko|zuntz optiko]]aren eta [[w:sare zelular|sare zelular]]ren hedatzearen bidez, eta, bestea, audioa eta bideoa '''trinkotzeko sistemen hobekuntzak'''. <br> Baina sarean ibilgu nahikoa izateak ez du esan nahi ibilgu horretan korrontea era uniformean ibiliko denik. Horren ordez, Interneten trafikoa bultzaka dabil, trafiko-segidak heltzen dira helmugara. Trafiko-segida horiek erreproduzitzaileek behar duten korronte uniforme bat bilakatzeko bi teknika erabiltzen dira streaming-sistemetan: '''bufferizazioa''' eta [[w:Edukien banaketarako sarea|'''CDN''']] sareak (''Content Delivery Networks''). <br> [[File:Streaming Bufferizazioa.svg|thumb|650px|center|Bufferizazioa streaming-sistema batean]] Bufferizazioan, saretik datorren informazioa ez zaio zuzenean erreproduzitzaileari helarazten, baizik eta buffer batean gorde epe oso labur batean (gehienez segundo batzuk), erreproduzitzaileak buffer horretatik atera eta erreproduzitu arte. Informazioa jaso eta erreproduzitu arteko denbora tarte horrek ahalbidetzen du saretik sartzen diren trafiko-segidak bufferretik aterako den korronte uniforme batean (''stream'' bat) bilakatzea. Streaming sistemen zailtasun handienetako bat da bufferraren tamaina zehaztea. Bufferra oso handia bada, etenaldiak ekiditeko berme handiagoak ematen ditu. Baina, beste alde batetik, handiegia den buffer batek erreprodukzio-atzerapen handiagoa ere eragiten du, eta erabiltzaileak atzematen duen kalitatea kaltetzen du.<br> [[File:Streaming CDNak.svg|thumb|650px|center|CDNak streaming-sistema batean.]] CDN sareak Internet osoan zehar barreiatutako biltegiak dira, non, besteak beste, multimedia edukien kopia anitz gordetzen dira, prest hartzaileari helarazteko gertuen duen biltegitik. Gertutasun horrek asko leuntzen du trafikoaren izaera irregularra, eta, horri esker, bufferraren tamaina eta eragindako erreprodukzio-atzerapena asko murriztu daitezke. == Teknologiaren bilakaera == * 1. Belaunaldia (~1996-2010): HTTP gaineko [[w:en:Progressive download|'''progressive downloading''']] eta lehenengo benetako streaming protokoloen arteko lehia gertatzen da. Streaming protokoloen artean [[w:en:Real-Time Messaging Protocol|'''RTMP''']] izango da nagusia. [[w:en:Adobe Flash Player|Flash]] erreproduzitzailearen garaia da hau. * 2. Belaunaldia (~2010-2025): '''streaming moldagarria''' ([[w:en:Adaptive bitrate streaming|''adaptative streaming'']]). HTTP/TCP protokoloak erabiltzen dituzten sistemak dira. Garai honetako streaming protokolo nagusiak '''HLS''' eta '''MEPG-DASH''' izango dira. * 3. Belaunaldia (~2025-): Atzerapen txikiko garaia (''Low Latency Streaming''). TCPren ordez, UDP gainean lan egiten duten streaming protokoloak dira: LL-HLS, LL-MPEG-DASH, SRT, WHIP, MoQ (Media over QUIC). == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} 3n9y18ijbw6f42z6oxf0x1gg7h174qj Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Web 2.0 0 7314 43638 2026-07-06T16:25:02Z Rosa Arruabarrena 2687 Orria sortu da. Edukia: '''Web 2.0: parte-hartzeko plataforma gisa''' '''Web 2.0''' terminoak ''World Wide Web''aren bigarren belaunaldia izendatzen du: web-orri estatiko eta norabide bakarrekoetatik plataforma dinamiko, parte-hartzaile eta kolaboratibo batera egindako igarotzea [Ref-1]. Ez da HTTP edo HTML bezalako oinarrizko teknologien bertsio berritze bat, baizik eta erabiltzaileek, garatzaileek eta erakundeek weba ulertzeko eta erabiltzeko moduaren aldaketa sakona [Ref-2]. Blogak, wik... 43638 wikitext text/x-wiki '''Web 2.0: parte-hartzeko plataforma gisa''' '''Web 2.0''' terminoak ''World Wide Web''aren bigarren belaunaldia izendatzen du: web-orri estatiko eta norabide bakarrekoetatik plataforma dinamiko, parte-hartzaile eta kolaboratibo batera egindako igarotzea [Ref-1]. Ez da HTTP edo HTML bezalako oinarrizko teknologien bertsio berritze bat, baizik eta erabiltzaileek, garatzaileek eta erakundeek weba ulertzeko eta erabiltzeko moduaren aldaketa sakona [Ref-2]. Blogak, wikiak, sare sozialak, nabigatzailean exekutatzen diren aplikazio aberastuak eta erabiltzaileek sortutako edukietan oinarritutako zerbitzuak biltzen ditu. == Historia eta jatorria == Terminoa '''Darcy DiNucci'''k erabili zuen lehen aldiz 1999an argitaratutako ''"Fragmented Future"'' artikuluan [Ref-3], baina '''Tim O'Reilly'''k eta Dale Doughertyk ezagun bihurtu zuten 2004ko urrian San Frantziskon antolatutako lehen '''Web 2.0 Conference''' topaketan [Ref-2]. O'Reillyk ideia nagusi bat nabarmendu zuen: «'''weba plataforma gisa'''» ulertzea. '''Web 1.0''' delakoan erabiltzaileek informazioa kontsumitu egiten zuten batez ere; '''Web 2.0'''ren garaian, berriz, informazioa sortu, partekatu eta antolatu ere egiten dute. ''Encyclopædia Britannica Online'' edo Netscape bezalako zerbitzuen aurrean, Wikipedia, Google edo del.icio.us bihurtu ziren paradigma berriaren adibide argienak. Zerbitzu horietan erabiltzaileek sortutako edukia zen balioaren iturri nagusia, eta plataformak gero eta erabilgarriago bihurtzen ziren erabiltzaile kopurua handitu ahala [Ref-2]. 2005ean O'Reillyk argitaratutako ''"What Is Web 2.0?"'' artikuluak mugimenduaren oinarriak finkatu eta ondorengo urteetan zabal erabiliko zen terminologia ezarri zuen [Ref-2]. 2005 eta 2008 artean Web 2.0ren hedapen handiena gertatu zen: '''YouTube''' (2005), '''Facebook'''en irekitze publikoa (2006) eta '''Twitter''' (2006) agertu ziren [Ref-8]. Urte berean, Googlek Writely erosi eta '''Google Docs''' abiarazi zuen, dokumentuak nabigatzailean bertan eta denbora errealean elkarlanean editatzea posible zela erakutsiz. Microsoften '''Office Web Apps'''ek, 2010ean aurkeztuta, '''SaaS''' (''Software as a Service'') eredua sendotu zuten, softwarea sarearen bidez eskaintzeko joera indartuz [Ref-5]. == Alderdi teknikoak== Web 2.0 ez da teknologia bakarra, elkarreragiketak eta parte-hartzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa baizik [Ref-4]: * '''AJAX''' (''Asynchronous JavaScript and XML''): web-orri baten zatiak eguneratzeko aukera ematen du orria osorik berriz kargatu gabe, zerbitzariarekin atzeko planoan komunikatuz. Horri esker, nabigatzailea benetako aplikazio-plataforma bihurtu zen. Gmail (2004) eta Google Maps (2005) izan ziren haren erakusleiho nagusiak [Ref-2]. * '''RSS / Atom''': sindikazio-formatuak dira, erabiltzaileei eguneraketak automatikoki jasotzeko aukera ematen dietenak webgune bakoitza banan-banan bisitatu beharrik gabe. Blogen eta albiste-agregatzaileen garapenean funtsezkoak izan ziren [Ref-1]. * '''REST APIak eta mashup'''-ak: hainbat zerbitzutako datuak konbinatzeko aukera ematen duten interfaze irekiak dira. Adibide klasiko bat Craigslist-eko informazioa Google Maps-ekin integratzen zuten aplikazioak izan ziren [Ref-2]. * '''Folksonomiak eta ''tagging''-a''': erabiltzaileek edukia etiketaren bidez sailkatzeko sistema irekiak dira, adituen taxonomia itxien alternatiba gisa. Flickr argazkiak partekatzeko zerbitzua eta del.icio.us web laster-markak kudeatzeko zerbitzua dira horren adibide nabarmenenak [Ref-1]. * '''jQuery eta JavaScript frameworkak''': John Resigek sortu eta BarCamp NYC-en 2006an aurkeztutako jQuery liburutegiak nabigatzaileen arteko desberdintasunak ezkutatzen zituen eta DOMaren manipulazioa nahiz AJAX eskaerak sinplifikatzen zituen [Ref-5]. Horrela, Web 2.0ren teknikak garatzaile arrunten eskura iritsi ziren. O'Reillyren metaforak ondo laburbiltzen du aldaketa: Web 1.0n softwarea erosi eta instalatzen zen produktu bat zen; Web 2.0n, berriz, zerbitzarian bizi den, etengabe eguneratzen den eta sarearen bidez eskaintzen den zerbitzu bat bihurtu zen [Ref-2]. == Garrantzia, eragina eta etorkizuna == Web 2.0k eragin eraldatzailea izan zuen. Edukien argitalpena demokratizatu zuen, edonork informazioa sortu eta mundu osora zabal zezakeelako ezagutza tekniko handirik gabe. Halaber, komunikabideen funtzionamendua, merkataritza elektronikoa eta sareko komunitateen sorrera sakon aldatu zituen; erabiltzaileen iritziak, balorazioak eta gomendioak erabakigarri bihurtu ziren [Ref-4]. Garai hartan hedatu ziren '''Adimen kolektiboa''' (Wikipedia) edo '''erabiltzaileek sortutako edukia''' (''User Generated Content'', UGC) bezalako kontzeptuak aldi honetan jaio ziren. Eragina enpresa-mundura ere iritsi zen '''Enterprise 2.0''' terminoaren pean [Ref-6]. Yammer bezalako sare sozial korporatiboek eta Google Workspaceren aurrekari izan zen Google Appsek Web 2.0ren logika parte-hartzailea enpresa-ingurunera eraman zuten, hodeian oinarritutako lankidetza-ereduen aitzindari bihurtuz eta ondorengo hamarkadetan zabalduko ziren lan-moduak iragarriz. Hala ere, Web 2.0k kritikak ere jaso zituen. Tim Berners-Leek adierazi zuen terminoak ez zuela esanahi tekniko zehatzik [Ref-7]. Beste ikertzaile batzuek nabarmendu zuten erabiltzaileek sortutako balioaren onura nagusiak plataforma handien esku geratzen zirela, datuetan eta erabiltzaileen arretan oinarritutako negozio-ereduak sendotuz [Ref-4]. Web 2.0ak erantzun gabeko galderak utzi zituen: nor kontrolatzen ditu datuak, nor onuratzen da sortutako edukirik, nola erregulatu plataforma handiak. Adimen artifizial sortzailearen inguruko eztabaida berberak dira, eta horrek frogatzen du Web 2.0a ez zela aldi itxi bat, oraindik ere martxan den eraldaketa baten hasiera baizik [Ref-4]. == Erreferentziak == * [Ref-1] Wikipedia ES — ''Web 2.0'': https://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 * [Ref-2] O'Reilly, T. (2005). ''What Is Web 2.0''. O'Reilly Media. https://www.oreilly.com/pub/a/web2/archive/what-is-web-20.html Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-3] DiNucci, D. (1999). ''Fragmented Future''. Print Magazine, 32(4), 221-222. http://www.darcyd.com/fragmented_future.pdf. Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-4] Cormode, G. & Krishnamurthy, B. (2008). ''Key differences between Web 1.0 and Web 2.0''. First Monday, 13(6). https://doi.org/10.5210/fm.v13i6.2125 * [Ref-5] Resig, J. (2006). ''BarCampNYC Wrap-up''. https://johnresig.com/blog/barcampnyc-wrap-up/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-6] McAfee, A. P. (2006). ''Enterprise 2.0''. MIT Sloan Management Review, 47(3), 21-28. ISSN: 1532-9194 * [Ref-7] Berners-Lee sobre Web 2.0 (Ars Technica, 2006): https://arstechnica.com/business/2006/09/7650/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. 55c3om0jzv30dp5s3a6qrg1p24wsmz3 43642 43638 2026-07-07T07:27:23Z Rosa Arruabarrena 2687 43642 wikitext text/x-wiki '''Web 2.0: parte-hartzeko plataforma gisa''' '''Web 2.0''' terminoak ''World Wide Web''aren bigarren belaunaldia izendatzen du: web-orri estatiko eta norabide bakarrekoetatik plataforma dinamiko, parte-hartzaile eta kolaboratibo batera egindako igarotzea [Ref-1]. Ez da HTTP edo HTML bezalako oinarrizko teknologien bertsio berritze bat, baizik eta erabiltzaileek, garatzaileek eta erakundeek weba ulertzeko eta erabiltzeko moduaren aldaketa sakona [Ref-2]. Blogak, wikiak, sare sozialak, nabigatzailean exekutatzen diren aplikazio aberastuak eta erabiltzaileek sortutako edukietan oinarritutako zerbitzuak biltzen ditu. == Historia eta jatorria == Terminoa '''Darcy DiNucci'''k erabili zuen lehen aldiz 1999an argitaratutako ''"Fragmented Future"'' artikuluan [Ref-3], baina '''Tim O'Reilly'''k eta Dale Doughertyk ezagun bihurtu zuten 2004ko urrian San Frantziskon antolatutako lehen '''Web 2.0 Conference''' topaketan [Ref-2]. O'Reillyk ideia nagusi bat nabarmendu zuen: «'''weba plataforma gisa'''» ulertzea. '''Web 1.0''' delakoan erabiltzaileek informazioa kontsumitu egiten zuten batez ere; '''Web 2.0'''ren garaian, berriz, informazioa sortu, partekatu eta antolatu ere egiten dute. ''Encyclopædia Britannica Online'' edo Netscape bezalako zerbitzuen aurrean, Wikipedia, Google edo del.icio.us bihurtu ziren paradigma berriaren adibide argienak. Zerbitzu horietan erabiltzaileek sortutako edukia zen balioaren iturri nagusia, eta plataformak gero eta erabilgarriago bihurtzen ziren erabiltzaile kopurua handitu ahala [Ref-2]. 2005ean O'Reillyk argitaratutako ''"What Is Web 2.0?"'' artikuluak mugimenduaren oinarriak finkatu eta ondorengo urteetan zabal erabiliko zen terminologia ezarri zuen [Ref-2]. 2005 eta 2008 artean Web 2.0ren hedapen handiena gertatu zen: '''YouTube''' (2005), '''Facebook'''en irekitze publikoa (2006) eta '''Twitter''' (2006) agertu ziren [Ref-8]. Urte berean, Googlek Writely erosi eta '''Google Docs''' abiarazi zuen, dokumentuak nabigatzailean bertan eta denbora errealean elkarlanean editatzea posible zela erakutsiz. Microsoften '''Office Web Apps'''ek, 2010ean aurkeztuta, '''SaaS''' (''Software as a Service'') eredua sendotu zuten, softwarea sarearen bidez eskaintzeko joera indartuz [Ref-5]. == Alderdi teknikoak== Web 2.0 ez da teknologia bakarra, elkarreragiketak eta parte-hartzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa baizik [Ref-4]: * '''AJAX''' (''Asynchronous JavaScript and XML''): web-orri baten zatiak eguneratzeko aukera ematen du orria osorik berriz kargatu gabe, zerbitzariarekin atzeko planoan komunikatuz. Horri esker, nabigatzailea benetako aplikazio-plataforma bihurtu zen. Gmail (2004) eta Google Maps (2005) izan ziren haren erakusleiho nagusiak [Ref-2]. * '''RSS / Atom''': sindikazio-formatuak dira, erabiltzaileei eguneraketak automatikoki jasotzeko aukera ematen dietenak webgune bakoitza banan-banan bisitatu beharrik gabe. Blogen eta albiste-agregatzaileen garapenean funtsezkoak izan ziren [Ref-1]. * '''REST APIak eta mashup'''-ak: hainbat zerbitzutako datuak konbinatzeko aukera ematen duten interfaze irekiak dira. Adibide klasiko bat Craigslist-eko informazioa Google Maps-ekin integratzen zuten aplikazioak izan ziren [Ref-2]. * '''Folksonomiak eta ''tagging''-a''': erabiltzaileek edukia etiketaren bidez sailkatzeko sistema irekiak dira, adituen taxonomia itxien alternatiba gisa. Flickr argazkiak partekatzeko zerbitzua eta del.icio.us web laster-markak kudeatzeko zerbitzua dira horren adibide nabarmenenak [Ref-1]. * '''jQuery eta JavaScript frameworkak''': John Resigek sortu eta BarCamp NYC-en 2006an aurkeztutako jQuery liburutegiak nabigatzaileen arteko desberdintasunak ezkutatzen zituen eta DOMaren manipulazioa nahiz AJAX eskaerak sinplifikatzen zituen [Ref-5]. Horrela, Web 2.0ren teknikak garatzaile arrunten eskura iritsi ziren. O'Reillyren metaforak ondo laburbiltzen du aldaketa: Web 1.0n softwarea erosi eta instalatzen zen produktu bat zen; Web 2.0n, berriz, zerbitzarian bizi den, etengabe eguneratzen den eta sarearen bidez eskaintzen den zerbitzu bat bihurtu zen [Ref-2]. == Garrantzia, eragina eta etorkizuna == Web 2.0k eragin eraldatzailea izan zuen. Edukien argitalpena demokratizatu zuen, edonork informazioa sortu eta mundu osora zabal zezakeelako ezagutza tekniko handirik gabe. Halaber, komunikabideen funtzionamendua, merkataritza elektronikoa eta sareko komunitateen sorrera sakon aldatu zituen; erabiltzaileen iritziak, balorazioak eta gomendioak erabakigarri bihurtu ziren [Ref-4]. '''Adimen kolektiboa''' (Wikipedia) edo '''erabiltzaileek sortutako edukia''' (''User Generated Content'', UGC) bezalako kontzeptuak garai honetan jaio ziren. Eragina enpresa-mundura ere iritsi zen '''Enterprise 2.0''' terminoaren pean [Ref-6]. Yammer (sare sozial korporatiboa, 2008) edo Google Workspace (orduan Google Apps, 2006) bezalko tresna kolaboratiboek Web 2.0aren logika parte-hartzailea enpresa-ingurunera eraman zuten, (A) hodeian oinarritutako lankidetza-ereduen aitzindari bihurtuz eta ondorengo hamarkadetan zabalduko ziren lan-moduak iragarriz (B) web zerbitzuak integrazio-geruza gisa erabiliz eta ondorengo hamarkadetan nagusitu zen hodei-laneko eredua aurreratuz. Hala ere, Web 2.0k kritikak ere jaso zituen. Tim Berners-Leek adierazi zuen terminoak ez zuela esanahi tekniko zehatzik [Ref-7]. Beste ikertzaile batzuek nabarmendu zuten erabiltzaileek sortutako balioaren onura nagusiak plataforma handien esku geratzen zirela, datuetan eta erabiltzaileen arretan oinarritutako negozio-ereduak sendotuz [Ref-4]. Web 2.0ak erantzun gabeko galderak utzi zituen: nor kontrolatzen ditu datuak, nor onuratzen da sortutako edukirik, nola erregulatu plataforma handiak. Adimen artifizial sortzailearen inguruko eztabaida berberak dira, eta horrek frogatzen du Web 2.0a ez zela aldi itxi bat, oraindik ere martxan den eraldaketa baten hasiera baizik [Ref-4]. == Erreferentziak == * [Ref-1] Wikipedia ES — ''Web 2.0'': https://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 * [Ref-2] O'Reilly, T. (2005). ''What Is Web 2.0''. O'Reilly Media. https://www.oreilly.com/pub/a/web2/archive/what-is-web-20.html Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-3] DiNucci, D. (1999). ''Fragmented Future''. Print Magazine, 32(4), 221-222. http://www.darcyd.com/fragmented_future.pdf. Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-4] Cormode, G. & Krishnamurthy, B. (2008). ''Key differences between Web 1.0 and Web 2.0''. First Monday, 13(6). https://doi.org/10.5210/fm.v13i6.2125 * [Ref-5] Resig, J. (2006). ''BarCampNYC Wrap-up''. https://johnresig.com/blog/barcampnyc-wrap-up/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-6] McAfee, A. P. (2006). ''Enterprise 2.0''. MIT Sloan Management Review, 47(3), 21-28. ISSN: 1532-9194 * [Ref-7] Berners-Lee sobre Web 2.0 (Ars Technica, 2006): https://arstechnica.com/business/2006/09/7650/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. 8i135j5bmcwthi8fzqespvb3q79d3aq 43643 43642 2026-07-07T07:41:03Z Rosa Arruabarrena 2687 /* Garrantzia, eragina eta etorkizuna */ 43643 wikitext text/x-wiki '''Web 2.0: parte-hartzeko plataforma gisa''' '''Web 2.0''' terminoak ''World Wide Web''aren bigarren belaunaldia izendatzen du: web-orri estatiko eta norabide bakarrekoetatik plataforma dinamiko, parte-hartzaile eta kolaboratibo batera egindako igarotzea [Ref-1]. Ez da HTTP edo HTML bezalako oinarrizko teknologien bertsio berritze bat, baizik eta erabiltzaileek, garatzaileek eta erakundeek weba ulertzeko eta erabiltzeko moduaren aldaketa sakona [Ref-2]. Blogak, wikiak, sare sozialak, nabigatzailean exekutatzen diren aplikazio aberastuak eta erabiltzaileek sortutako edukietan oinarritutako zerbitzuak biltzen ditu. == Historia eta jatorria == Terminoa '''Darcy DiNucci'''k erabili zuen lehen aldiz 1999an argitaratutako ''"Fragmented Future"'' artikuluan [Ref-3], baina '''Tim O'Reilly'''k eta Dale Doughertyk ezagun bihurtu zuten 2004ko urrian San Frantziskon antolatutako lehen '''Web 2.0 Conference''' topaketan [Ref-2]. O'Reillyk ideia nagusi bat nabarmendu zuen: «'''weba plataforma gisa'''» ulertzea. '''Web 1.0''' delakoan erabiltzaileek informazioa kontsumitu egiten zuten batez ere; '''Web 2.0'''ren garaian, berriz, informazioa sortu, partekatu eta antolatu ere egiten dute. ''Encyclopædia Britannica Online'' edo Netscape bezalako zerbitzuen aurrean, Wikipedia, Google edo del.icio.us bihurtu ziren paradigma berriaren adibide argienak. Zerbitzu horietan erabiltzaileek sortutako edukia zen balioaren iturri nagusia, eta plataformak gero eta erabilgarriago bihurtzen ziren erabiltzaile kopurua handitu ahala [Ref-2]. 2005ean O'Reillyk argitaratutako ''"What Is Web 2.0?"'' artikuluak mugimenduaren oinarriak finkatu eta ondorengo urteetan zabal erabiliko zen terminologia ezarri zuen [Ref-2]. 2005 eta 2008 artean Web 2.0ren hedapen handiena gertatu zen: '''YouTube''' (2005), '''Facebook'''en irekitze publikoa (2006) eta '''Twitter''' (2006) agertu ziren [Ref-8]. Urte berean, Googlek Writely erosi eta '''Google Docs''' abiarazi zuen, dokumentuak nabigatzailean bertan eta denbora errealean elkarlanean editatzea posible zela erakutsiz. Microsoften '''Office Web Apps'''ek, 2010ean aurkeztuta, '''SaaS''' (''Software as a Service'') eredua sendotu zuten, softwarea sarearen bidez eskaintzeko joera indartuz [Ref-5]. == Alderdi teknikoak== Web 2.0 ez da teknologia bakarra, elkarreragiketak eta parte-hartzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa baizik [Ref-4]: * '''AJAX''' (''Asynchronous JavaScript and XML''): web-orri baten zatiak eguneratzeko aukera ematen du orria osorik berriz kargatu gabe, zerbitzariarekin atzeko planoan komunikatuz. Horri esker, nabigatzailea benetako aplikazio-plataforma bihurtu zen. Gmail (2004) eta Google Maps (2005) izan ziren haren erakusleiho nagusiak [Ref-2]. * '''RSS / Atom''': sindikazio-formatuak dira, erabiltzaileei eguneraketak automatikoki jasotzeko aukera ematen dietenak webgune bakoitza banan-banan bisitatu beharrik gabe. Blogen eta albiste-agregatzaileen garapenean funtsezkoak izan ziren [Ref-1]. * '''REST APIak eta mashup'''-ak: hainbat zerbitzutako datuak konbinatzeko aukera ematen duten interfaze irekiak dira. Adibide klasiko bat Craigslist-eko informazioa Google Maps-ekin integratzen zuten aplikazioak izan ziren [Ref-2]. * '''Folksonomiak eta ''tagging''-a''': erabiltzaileek edukia etiketaren bidez sailkatzeko sistema irekiak dira, adituen taxonomia itxien alternatiba gisa. Flickr argazkiak partekatzeko zerbitzua eta del.icio.us web laster-markak kudeatzeko zerbitzua dira horren adibide nabarmenenak [Ref-1]. * '''jQuery eta JavaScript frameworkak''': John Resigek sortu eta BarCamp NYC-en 2006an aurkeztutako jQuery liburutegiak nabigatzaileen arteko desberdintasunak ezkutatzen zituen eta DOMaren manipulazioa nahiz AJAX eskaerak sinplifikatzen zituen [Ref-5]. Horrela, Web 2.0ren teknikak garatzaile arrunten eskura iritsi ziren. O'Reillyren metaforak ondo laburbiltzen du aldaketa: Web 1.0n softwarea erosi eta instalatzen zen produktu bat zen; Web 2.0n, berriz, zerbitzarian bizi den, etengabe eguneratzen den eta sarearen bidez eskaintzen den zerbitzu bat bihurtu zen [Ref-2]. == Garrantzia, eragina eta etorkizuna == Web 2.0k eragin eraldatzailea izan zuen. Edukien argitalpena demokratizatu zuen, edonork informazioa sortu eta mundu osora zabal zezakeelako ezagutza tekniko handirik gabe. Halaber, komunikabideen funtzionamendua, merkataritza elektronikoa eta sareko komunitateen sorrera sakon aldatu zituen; erabiltzaileen iritziak, balorazioak eta gomendioak erabakigarri bihurtu ziren [Ref-4]. '''Adimen kolektiboa''' (Wikipedia) edo '''erabiltzaileek sortutako edukia''' (''User Generated Content'', UGC) bezalako kontzeptuak garai honetan jaio ziren. Eragina enpresa-mundura ere iritsi zen '''Enterprise 2.0''' terminoaren pean [Ref-6]. Yammer (sare sozial korporatiboa, 2008) edo Google Workspace (orduan Google Apps, 2006) bezalko tresna kolaboratiboek Web 2.0aren logika parte-hartzailea enpresa-ingurunera eraman zuten, hodeian oinarritutako lankidetza-ereduen aitzindari bihurtuz eta ondorengo hamarkadetan zabalduko ziren lan-moduak iragarriz. Hala ere, Web 2.0k kritikak ere jaso zituen. Tim Berners-Leek adierazi zuen terminoak ez zuela esanahi tekniko zehatzik [Ref-7]. Beste ikertzaile batzuek nabarmendu zuten erabiltzaileek sortutako balioaren onura nagusiak plataforma handien esku geratzen zirela, datuetan eta erabiltzaileen arretan oinarritutako negozio-ereduak sendotuz [Ref-4]. Web 2.0ak erantzun gabeko galderak utzi zituen: nor kontrolatzen ditu datuak, nor onuratzen da sortutako edukirik, nola erregulatu plataforma handiak. Adimen artifizial sortzailearen inguruko eztabaida berberak dira, eta horrek frogatzen du Web 2.0a ez zela aldi itxi bat, oraindik ere martxan den eraldaketa baten hasiera baizik [Ref-4]. == Erreferentziak == * [Ref-1] Wikipedia ES — ''Web 2.0'': https://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 * [Ref-2] O'Reilly, T. (2005). ''What Is Web 2.0''. O'Reilly Media. https://www.oreilly.com/pub/a/web2/archive/what-is-web-20.html Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-3] DiNucci, D. (1999). ''Fragmented Future''. Print Magazine, 32(4), 221-222. http://www.darcyd.com/fragmented_future.pdf. Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-4] Cormode, G. & Krishnamurthy, B. (2008). ''Key differences between Web 1.0 and Web 2.0''. First Monday, 13(6). https://doi.org/10.5210/fm.v13i6.2125 * [Ref-5] Resig, J. (2006). ''BarCampNYC Wrap-up''. https://johnresig.com/blog/barcampnyc-wrap-up/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. * [Ref-6] McAfee, A. P. (2006). ''Enterprise 2.0''. MIT Sloan Management Review, 47(3), 21-28. ISSN: 1532-9194 * [Ref-7] Berners-Lee sobre Web 2.0 (Ars Technica, 2006): https://arstechnica.com/business/2006/09/7650/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06. br9qdi0i7ji7bm16tjftwsqv7e7fhgj