Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.10
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen
0
7275
43665
43604
2026-07-10T10:51:35Z
Ksarasola
1603
43665
wikitext
text/x-wiki
'''DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen'''
Euskararen erabilerak unibertsitate-ikasketetan, EHUn, eboluzio oso desberdina izan du zentroen arabera. Gipuzkoako campusaren kasuan, eta zientzia/teknologiaren arloan, aitzindariak izan ziren Kimika eta Informatika Fakultateak. Informatika Fakultatearen kasua deigarria da. Urte gutxi sortu zenetik, 1980ko hamarkadan hazkunde handia izan zuen, ikasle asko matrikulatu baitzen ikasketa berriak egiteko (ez zegoen beste zentrorik EHUn ezta inguruko unibertsitateetan ere). Hori ez zen oztopoa izan, ordea, irakasle askoren euskaltzaletasuna praktikan jartzeko. Bi izen aipatu behar dira, [[w:Kepa Sarasola|Kepa Sarasola]] eta [[w:Iñaki Alegria|Iñaki Alegria]], haien kemenez eta hainbat irakasleren babesarekin abiatu baitzen euskarazko taldea fakultatean. Eta lagun asko bultzatu zuten gero lantegi horretan sartzeko.
Erronka ez zen makala, zerotik abiatu behar baitzen arlo guztietan: terminologia, liburuak, ikasmaterialak, eskuliburuak…. Eta dena partekatu behar zen ikerketa eta tesiekin, horiek ere euskaraz.
Urteak igaro dira, eta gaurko egoera arras desberdina da: ikasketak euskaraz egin daitezke, terminologia finkatuta dago (termino eta kontzeptu berriak etengabe sortzen badira ere), liburu asko daude, irakaskuntza-material denetarikoak erabil daitezke... Eta euskara aukeratzen duen ikasleen kopurua asko emendatu da. Euskara guztiz integratuta dago egunerokotasunean, irakaskuntzan, ikerkuntzan, zerbitzuetan, administrazioan eta gobernuan. Euskara da Informatika Fakultatearen hizkuntza.
== Euskarazko irakaskuntza ==
Euskarazko irakaskuntza urte gutxitan garatu zen, '''Lizentziaturan'''. Hona hemen datu eta data batzuk.<ref>[http://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/fakultatea-eta-euskara Informatika euskalduntzen] Informatika fakultateko webgunean</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Agustin|abizena=Arruabarrena Frutos|urtea=2016|izenburua=Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean|argitaletxea=UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/340468/7204540/Euskararen+eboluzioa.pdf/c58061ab-cfa1-4833-9b65-eaf6bdab33e2?t=1507280733000}}</ref>
* '''1984-1985''' Lehen aldiz eskaini ziren 1. mailako bi ikasgai euskaraz: Informatika I (Iñaki Alegria) eta Programazioa (Kepa Sarasola). Bi urte geroago, irakasle berriak —[[w:Olatz Arregi|Olatz Arregi]], [[w:Txelo Ruiz Vazquez|Txelo Ruiz]], [[w:Patxi Angulo Martin|Patxi Angulo]] eta Guadalupe Gutiérrez— kontratatu ziren 1. mailako ikasgai guztiak euskaraz emateko. Gehiago etorriko ziren hurrengo urteetan, eta, garrantzitsuago, dagoeneko fakultatean zeuden hainbat irakasle animatu ziren 2. eta 3. mailako ikasgaiak euskaraz prestatzera eta irakastera.
* 1988-1989 3. mailako bi ikasgai eskaini ziren euskaraz; guztira, 11 ikasgai. Ikasturte honetatik aurrera Euskara Teknikoa I eskainiko da hautazko moduan (eta Euskara Teknikoa II hurrengo urtean). Urte horretan hasitako ikasle batek ikasketen % 60 egin ahal izan zuen euskaraz.
* '''1992-1993''' Zortzi urte igaro dira eta 1. ziklo osoa, 16 ikasgai, eskaini zen lehen aldiz euskaraz.
* '''1994-1995''' Ikasketa-plana aldatu zen: hemendik aurrera '''Ingeniaritza''' bat izango da. Plan berriaren diseinuak bermatu zuen euskararen erabilera ikasmaila eta alor guztietan.
* 1998-1999 Ingeniaritza zabaldu zen maila guztietara, gaztelaniaz eta euskaraz (ikasgai batzuk ingelesez ere bai). Bitartean, lizentziaturaren 4. eta 5. mailetan, euskarazko ikasgaiak ere eskaini ziren lehen aldiz: lizentziaturan hasi ziren azkeneko ikasleek karreraren % 80 baino gehiago euskaraz egin ahal izan zuten. Derrigorrezko ikasgai guztiaz gain, hautazko ikasgai asko euskaraz eskaini ziren dagoeneko. Ideia bat izateko, 2001-2002 urtean 148 hautazko kreditu eskaini ziren euskaraz; ingeniaritza osatzeko, 57 kreditu behar ziren (gehi aukera askeko beste 33 kreditu).<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Basabe|urtea=2000-06-14|izenburua=Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.|argitaletxea=berria.eus|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=%22kepa+sarasola%22&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=20000614&ikusi=059|aldizkaria=Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka.|sartze-data=2020-10-05}}</ref>
14 urtetan egin zen bidaia (ia) osoa. Nondik gentozen eta zein zailtasun zeuden aurrean ikusita, uste dugu arrakasta baten historia dela. Eta ez da hori guztia: 2000-2001 urtean, hiru urteko Ingeniaritza Teknikoa eskaini zen Fakultatean, euskaraz ere, noski. Tartean, hainbat irakaslek doktore-tesiak egin zituzten, liburuak, apunteak, laborategiko materialak eta abar argitaratu, arloko hiztegia osatu, programak eta aplikazioak garatu, irakasleak trebatu, ikerkuntza... Arlo guztietan lan egin zen euskaraz.
Aldaketa gehiago izan dira handik hona. 2010-2011 ikasturtean, Boloniako prozesuaren ondorioz, 4 urteko '''Informatika Ingeniaritzako''' '''Gradua''' sortu zen. Eta 2020-2021 ikasturtetik aurrera, beste gradu bat: '''Adimen Artifizialeko Gradua'''. Dagoeneko, ikasle gehienak euskaraz prestatzen dira. Eta graduekin batera, '''Masterrak''' zabaldu ziren. Horietako bat, Informatika Ingeniaritzako Master profesionala (IIM), euskaraz ere eskaini zen, bai eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra ere, euskaraz (eta ingelesez), [[w:Ixa taldea|Ixa ikerketa-taldearen]] eskutik. Masterretan ikasle kopuruak txikiak dira (10-30), ingelesaren presentzia handia da, eta zaila da euskararen presentzia ziurtatzea, baina hor ere aukerak izan genituen euskaraz aritzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2015|izenburua=Eskaintzen ditugun masterrak eta itzulpengintzako graduondokoa – Hizkuntza-teknologiak|argitaletxea=Ixa Taldea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2015/07/08/eskaintzen-ditugun-masterrak-eta-itzulpengintzako-graduondokoa/|sartze-data=2019-03-09}}</ref>
Hurrengo grafikoak bidaia osoa laburbiltzen du.
[[File:Euskal ikasleen portzentaia.jpg|500px|center|Ikasleek euskaraz egin ahal izan duten ikasketen ehunekoa, hasi ziren urtearen arabera.]]
== Ikasleak ==
1984-1985eko ikasturtean, hasieran, lehen mailako 375 ikasleetatik 35 inguru izan ziren euskara taldean; beraz, % 8-10 edo (datu zahar zehatzak zailak dira lortzen, eta, beraz, hurbilpen gisa hartu behar dira). Kopuru hori handituz joan da nabarmen, nahiz hazkundea gorabeheratsua izan bada ere. Grafiko honetan euskara aukeratu duten ikasleen kopuruaren eboluzioa ageri da, 2025-2026 ikasturtea arte.
[[File:DIF euskara 1mailan 84-26.jpg|500px|center|Euskara aukeratu duten ikasle guztien ehunekoak (1. mailan)]]
[[w:Eustat|Eustatek]] argitaratzen dituen datuen arabera, 2025-2026 ikasturtean, Gipuzkoako ikasleen % 82 euskaraz egiten ari da batxilergoa (eta % 68 EAE osoa kontuan hartuta). Fakultatean, % 60k inguruan aukeratu du euskara azken urteetan (gorabehera askorekin); beraz, espero da kopuru hori igotzen jarraitzea hurrengo urteetan.
== Irakasleak ==
Irakasle gutxi zegoen hasieran fakultatean, baina eskaera gero eta handiagoari aurre egin ahal izateko, lagun asko kontratatu behar izan ziren oso denbora gutxian, informatikariekin batera fisikariak, matematikariak, eta abar. Euskara ez zen baldintza bat. Baina, euskara taldea abian jarri zela, euskarazko profila zuten lehengo plazak lortu ziren. Eta horrekin batera, zenbait liberazio izan ziren irakasleen euskara maila eta praktika hobetzeko, EGA tituluak lortzeko, eta abar..
Hasieran, 1984an, irakasleen % 20 edo euskaraz ari ziren; ingeniaritza abian jarri zenean, 1994an, % 40; eta Gradua hasi zenean, % 55 edo. Egoera gaur oso bestelakoa da. Kontratatzen diren irakasle berriak, salbuespenak salbuespen, euskaldunak dira, eta dagoeneko irakasleen % 85 edo euskalduna da, eta laster, klaustro (ia) osoa euskalduna izango da.
== Irakaskuntzarako Materialak ==
Urte hauetan, oinarrizko bibliografia euskaraz osatu da: hiztegiak sortu dira, nazioarteko erreferentzia-liburuak itzuli dira, eta hainbat eta hainbat testu eta eskuliburu sortu dira gai askotarikoaz: programazio-metodologia, -ariketak eta [[w:Programazio-lengoaia|-lengoaiak]] ([[w:Ada (programazio-lengoaia)|ADA]], [[w:C (programazio lengoaia)|C]], [[w:Python (informatika)|Python]], [[w:Lisp|LISP]]...), [[w:Datu-base|datu-baseak]], konputagailuen arkitektura, sistema digitalak, zirkuitu elektriko eta elektronikoak, sistema eragileak, robotika, matematikak, konputagailu-sareak, sistemen eta sareen administrazioa, [[w:makina-lengoaia|makina-lengoaia]], konputagailu bidezko grafikoak, [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamendua]], arloko hiztegiak...<ref name=":10">{{Erreferentzia|izenburua=Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/fakultatea-eta-euskara|aldizkaria=Informatika Fakultatea|sartze-data=2023-07-30}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Agustin|abizena=Arruabarrena Frutos|urtea=2016|izenburua=Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb)|argitaletxea=UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/340468/7204540/Irakasleen+liburugintza.pdf/b9b54816-c38b-4ce8-b707-e13d099c2646?t=1507287131000}}</ref> Ikasgai gehienetan apunte oso landuak daude, ariketa eta laborategiko praktiketarako hainbat material sortu da, webeko ikastaroak prestatu dira, eta abar.
Ezerezetik abiatu ginen, baina oparoa da gaurko egoera. Dena den, kontuan hartu behar da liburu eta material berriak deabruzko abailaz sortzen (eta hiltzen) direla, gehien bat ingelesez, eta oso zaila dela erritmo horri eustea. Are gehiago, azken urteetako joera indartsua da: ikasleek gero eta gutxiago erabiltzen dute liburu-formatua. Eta horretan gaude fakultatean ere: euskarazko materialak [[w:Kategoria:Informatika|Wikipedian]], [http://Kategoria:Informatika wikiliburutan], bideotutorialetan eta beste hainbat euskarri digitaletan ere daude eskuragarri.
== Ikerkuntza ==
Fakultateko irakaskuntzan euskarak izandako eboluzioa azaldu dugu, eta merezi du aipatzea, labur, euskararen presentzia ikerketan ere. Ikerketaren emaitzak munduan azaltzeko hizkuntza globalizatua ingelesa izanagatik, horrek ez du galarazten, inondik inora, taldeen barne lana eta ekoizpena euskaraz ere egitea eta zabaltzea.
Hainbat ikerketa-talde daude fakultatean, eta irakasleak euskaldunak diren neurrian, euskaraz ere lan egiten dute. Azpimarratu behar da Ixa taldea, gaur HiTZ zentroan integratuta, hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.
Ikerketaren eta goi-mailako formazioaren emaitza ezagunetako bat doktore-tesiak dira. Eremu ia berria zen euskararako, baina hor ere arrastoa utzi dugu. Kepa Sarasola irakasleak, sortu berria zen Ixa taldeko kideak, defendatu zuen fakultateko aurreneko doktore-tesia euskaraz, 1988an. Urteak joan urteak etorri, dagoeneko hainbat eta hainbat doktore-tesi egin dira euskaraz. Azken urteetan, eta nazioarteko tesiak orokortu diren neurrian, ingelesa guztiz nagusitu da tesietan, baina ohiko da euskara eta ingelesa batera erabiltzea, atal desberdinetan, tesiak idazterakoan. Beraz, beste hainbat tesitan ere, euskarak badu presentzia nabarmena.
Euskararekin erlazionatutako produktu asko egin dira fakultatean: testuen zuzentzaile automatikoak hasieran, eta adimen artifizialaz lagundutako itzultzaileak, bilatzaileak eta abar gaur egun. Produkzio zientifikoa zabala da eremu horietan.
== Fakultateko administrazioa eta gobernua ==
[[File:DIF Bikain ziurtagiria 2016.png|thumb|Donostiako Informatika Fakultateak 2016an jaso zuen Bikain ziurtagiria]]Azken aipamen bat fakultatearen funtzionamendu orokorrari buruz. Dekanotzak eta Fakultate Batzarrak euskara dute lan-hizkuntza gaur egun. Idazkaritzako, ate-zaintzako eta informatika-zerbitzuetako langileak ere euskaldunak dira. Horren guztiaren isla, fakultateak lortu zuen, 2016 urtean, Bikain agiria, euskararen kalitate-ziurtagiria. Euskararen erabilera enpresa-munduan aztertzen duen ekimena unibertsitatera zabaldu da aurreneko aldiz, eta gure ibilbidea eta egoera saritu dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Eusko Jaurlaritza|urtea=2016|izenburua=Aitortzak. 2016an Bikain Ziurtagiria lortu zuten erakundeen zerrenda.|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza.|hizkuntza=eu|data=2018-02-01|url=https://www.euskadi.eus/informazioa/bikain-aitortzak/web01-a2bikain/eu/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2022-08-13}}</ref> Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Aranburu|izenburua=Informatika fakultatea|hizkuntza=eu|data=2017-01-24|url=https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20170124/informatika-fakultatea-euskaraz-bikain-eskuratu-duen-lehen-unibertsitatea|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2026-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Sarasola|izenburua=1.000 informatikari euskaldun Bikain|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/5102295/023/003/2016-12-20/1000-informatikari-euskaldun-bikain.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-08-13}}</ref>
== Etorkizuna ==
Euskara Informatika Fakultateko hizkuntza da, arlo guztietan. Eta hala izango da etorkizunean ere. Unibertsitatera sartzen diren ikasleak ohituta daude euskaraz aritzen, eta goranzko joera dago euskarazko ikasketak hautatzeko. Euskarazko irakaskuntzarekin hasi ginenetik, 1.500 profesional baino gehiago formatu ditugu euskaraz informatikaren maila guztietan, gizarteko arlo guztietara euskara eraman dutenak: irakaskuntzara, administraziora, enpresetara, ikerketa-zentroetara...., hemen eta munduan zehar ere.
Eta hurrengo 50 urteetan? Informatikaren etorkizuna aurreikusten ia ezinezkoa da, noski, baina euskara ondo errotuta dago fakultatearen bizitzan. Ikasle gehiago formatuko dira euskaraz, hizkuntzaren kalitatea hobetuko da, erabilera areagotuko da, ikasgai eta proiektu berriak sortuko dira… Ilusioa, kapazitatea eta gogoa ez zaizkigu faltako!
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
8zbgo0npe8y7pv236y0wg5wy7xmqukb
43666
43665
2026-07-10T10:53:04Z
Ksarasola
1603
irudien tamaina

[[File:Euskal ikasleen portzentaia.jpg|600px|center|Ikasleek euskaraz egin ahal izan duten ikasketen ehunekoa, hasi ziren urtearen arabera.]]
== Ikasleak ==
1984-1985eko ikasturtean, hasieran, lehen mailako 375 ikasleetatik 35 inguru izan ziren euskara taldean; beraz, % 8-10 edo (datu zahar zehatzak zailak dira lortzen, eta, beraz, hurbilpen gisa hartu behar dira). Kopuru hori handituz joan da nabarmen, nahiz hazkundea gorabeheratsua izan bada ere. Grafiko honetan euskara aukeratu duten ikasleen kopuruaren eboluzioa ageri da, 2025-2026 ikasturtea arte.
[[File:DIF euskara 1mailan 84-26.jpg|600px|center|Euskara aukeratu duten ikasle guztien ehunekoak (1. mailan)]]
[[w:Eustat|Eustatek]] argitaratzen dituen datuen arabera, 2025-2026 ikasturtean, Gipuzkoako ikasleen % 82 euskaraz egiten ari da batxilergoa (eta % 68 EAE osoa kontuan hartuta). Fakultatean, % 60k inguruan aukeratu du euskara azken urteetan (gorabehera askorekin); beraz, espero da kopuru hori igotzen jarraitzea hurrengo urteetan.
== Irakasleak ==
Irakasle gutxi zegoen hasieran fakultatean, baina eskaera gero eta handiagoari aurre egin ahal izateko, lagun asko kontratatu behar izan ziren oso denbora gutxian, informatikariekin batera fisikariak, matematikariak, eta abar. Euskara ez zen baldintza bat. Baina, euskara taldea abian jarri zela, euskarazko profila zuten lehengo plazak lortu ziren. Eta horrekin batera, zenbait liberazio izan ziren irakasleen euskara maila eta praktika hobetzeko, EGA tituluak lortzeko, eta abar..
Hasieran, 1984an, irakasleen % 20 edo euskaraz ari ziren; ingeniaritza abian jarri zenean, 1994an, % 40; eta Gradua hasi zenean, % 55 edo. Egoera gaur oso bestelakoa da. Kontratatzen diren irakasle berriak, salbuespenak salbuespen, euskaldunak dira, eta dagoeneko irakasleen % 85 edo euskalduna da, eta laster, klaustro (ia) osoa euskalduna izango da.
== Irakaskuntzarako Materialak ==
Urte hauetan, oinarrizko bibliografia euskaraz osatu da: hiztegiak sortu dira, nazioarteko erreferentzia-liburuak itzuli dira, eta hainbat eta hainbat testu eta eskuliburu sortu dira gai askotarikoaz: programazio-metodologia, -ariketak eta [[w:Programazio-lengoaia|-lengoaiak]] ([[w:Ada (programazio-lengoaia)|ADA]], [[w:C (programazio lengoaia)|C]], [[w:Python (informatika)|Python]], [[w:Lisp|LISP]]...), [[w:Datu-base|datu-baseak]], konputagailuen arkitektura, sistema digitalak, zirkuitu elektriko eta elektronikoak, sistema eragileak, robotika, matematikak, konputagailu-sareak, sistemen eta sareen administrazioa, [[w:makina-lengoaia|makina-lengoaia]], konputagailu bidezko grafikoak, [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamendua]], arloko hiztegiak...<ref name=":10">{{Erreferentzia|izenburua=Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/fakultatea-eta-euskara|aldizkaria=Informatika Fakultatea|sartze-data=2023-07-30}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Agustin|abizena=Arruabarrena Frutos|urtea=2016|izenburua=Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb)|argitaletxea=UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/340468/7204540/Irakasleen+liburugintza.pdf/b9b54816-c38b-4ce8-b707-e13d099c2646?t=1507287131000}}</ref> Ikasgai gehienetan apunte oso landuak daude, ariketa eta laborategiko praktiketarako hainbat material sortu da, webeko ikastaroak prestatu dira, eta abar.
Ezerezetik abiatu ginen, baina oparoa da gaurko egoera. Dena den, kontuan hartu behar da liburu eta material berriak deabruzko abailaz sortzen (eta hiltzen) direla, gehien bat ingelesez, eta oso zaila dela erritmo horri eustea. Are gehiago, azken urteetako joera indartsua da: ikasleek gero eta gutxiago erabiltzen dute liburu-formatua. Eta horretan gaude fakultatean ere: euskarazko materialak [[w:Kategoria:Informatika|Wikipedian]], [http://Kategoria:Informatika wikiliburutan], bideotutorialetan eta beste hainbat euskarri digitaletan ere daude eskuragarri.
== Ikerkuntza ==
Fakultateko irakaskuntzan euskarak izandako eboluzioa azaldu dugu, eta merezi du aipatzea, labur, euskararen presentzia ikerketan ere. Ikerketaren emaitzak munduan azaltzeko hizkuntza globalizatua ingelesa izanagatik, horrek ez du galarazten, inondik inora, taldeen barne lana eta ekoizpena euskaraz ere egitea eta zabaltzea.
Hainbat ikerketa-talde daude fakultatean, eta irakasleak euskaldunak diren neurrian, euskaraz ere lan egiten dute. Azpimarratu behar da Ixa taldea, gaur HiTZ zentroan integratuta, hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.
Ikerketaren eta goi-mailako formazioaren emaitza ezagunetako bat doktore-tesiak dira. Eremu ia berria zen euskararako, baina hor ere arrastoa utzi dugu. Kepa Sarasola irakasleak, sortu berria zen Ixa taldeko kideak, defendatu zuen fakultateko aurreneko doktore-tesia euskaraz, 1988an. Urteak joan urteak etorri, dagoeneko hainbat eta hainbat doktore-tesi egin dira euskaraz. Azken urteetan, eta nazioarteko tesiak orokortu diren neurrian, ingelesa guztiz nagusitu da tesietan, baina ohiko da euskara eta ingelesa batera erabiltzea, atal desberdinetan, tesiak idazterakoan. Beraz, beste hainbat tesitan ere, euskarak badu presentzia nabarmena.
Euskararekin erlazionatutako produktu asko egin dira fakultatean: testuen zuzentzaile automatikoak hasieran, eta adimen artifizialaz lagundutako itzultzaileak, bilatzaileak eta abar gaur egun. Produkzio zientifikoa zabala da eremu horietan.
== Fakultateko administrazioa eta gobernua ==
[[File:DIF Bikain ziurtagiria 2016.png|thumb|Donostiako Informatika Fakultateak 2016an jaso zuen Bikain ziurtagiria]]Azken aipamen bat fakultatearen funtzionamendu orokorrari buruz. Dekanotzak eta Fakultate Batzarrak euskara dute lan-hizkuntza gaur egun. Idazkaritzako, ate-zaintzako eta informatika-zerbitzuetako langileak ere euskaldunak dira. Horren guztiaren isla, fakultateak lortu zuen, 2016 urtean, Bikain agiria, euskararen kalitate-ziurtagiria. Euskararen erabilera enpresa-munduan aztertzen duen ekimena unibertsitatera zabaldu da aurreneko aldiz, eta gure ibilbidea eta egoera saritu dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Eusko Jaurlaritza|urtea=2016|izenburua=Aitortzak. 2016an Bikain Ziurtagiria lortu zuten erakundeen zerrenda.|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza.|hizkuntza=eu|data=2018-02-01|url=https://www.euskadi.eus/informazioa/bikain-aitortzak/web01-a2bikain/eu/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2022-08-13}}</ref> Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Aranburu|izenburua=Informatika fakultatea|hizkuntza=eu|data=2017-01-24|url=https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20170124/informatika-fakultatea-euskaraz-bikain-eskuratu-duen-lehen-unibertsitatea|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2026-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Sarasola|izenburua=1.000 informatikari euskaldun Bikain|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/5102295/023/003/2016-12-20/1000-informatikari-euskaldun-bikain.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-08-13}}</ref>
== Etorkizuna ==
Euskara Informatika Fakultateko hizkuntza da, arlo guztietan. Eta hala izango da etorkizunean ere. Unibertsitatera sartzen diren ikasleak ohituta daude euskaraz aritzen, eta goranzko joera dago euskarazko ikasketak hautatzeko. Euskarazko irakaskuntzarekin hasi ginenetik, 1.500 profesional baino gehiago formatu ditugu euskaraz informatikaren maila guztietan, gizarteko arlo guztietara euskara eraman dutenak: irakaskuntzara, administraziora, enpresetara, ikerketa-zentroetara...., hemen eta munduan zehar ere.
Eta hurrengo 50 urteetan? Informatikaren etorkizuna aurreikusten ia ezinezkoa da, noski, baina euskara ondo errotuta dago fakultatearen bizitzan. Ikasle gehiago formatuko dira euskaraz, hizkuntzaren kalitatea hobetuko da, erabilera areagotuko da, ikasgai eta proiektu berriak sortuko dira… Ilusioa, kapazitatea eta gogoa ez zaizkigu faltako!
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
lwgmtw1muo7i1fxqcea51tl4oq5nh6i
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Web 2.0
0
7314
43667
43664
2026-07-10T11:17:39Z
Rosa Arruabarrena
2687
43667
wikitext
text/x-wiki
'''Web 2.0: parte-hartzeko plataforma gisa'''
'''Web 2.0''' terminoak ''World Wide Web''aren bigarren belaunaldia izendatzen du: web-orri estatiko eta norabide bakarrekoetatik plataforma dinamiko, parte-hartzaile eta kolaboratibo batera egindako igarotzea [Ref-1]. Ez da HTTP edo HTML bezalako oinarrizko teknologien bertsio berritze bat, baizik eta erabiltzaileek, garatzaileek eta erakundeek weba ulertzeko eta erabiltzeko moduaren aldaketa sakona [Ref-2]. Blogak, wikiak, sare sozialak, nabigatzailean exekutatzen diren aplikazio aberastuak eta erabiltzaileek sortutako edukietan oinarritutako zerbitzuak biltzen ditu.
[[File:Web 2.0 Terminoen Hodeia Eu.jpg|400px|right|thumb|Web 2.0arekin lotutako kontzeptu nagusien etiketen hodeia]]
== Historia eta jatorria ==
Terminoa '''Darcy DiNucci'''k erabili zuen lehen aldiz 1999an argitaratutako ''"Fragmented Future"'' artikuluan [Ref-3], baina '''Tim O'Reilly'''k eta Dale Doughertyk ezagun bihurtu zuten 2004ko urrian San Frantziskon antolatutako lehen '''Web 2.0 Conference''' topaketan [Ref-2]. O'Reillyk ideia nagusi bat nabarmendu zuen: «'''weba plataforma gisa'''» ulertzea.
[[Fitxategi:Tim_O'Reilly.jpg]]
'''Web 1.0''' delakoan erabiltzaileek informazioa kontsumitu egiten zuten batez ere; '''Web 2.0'''ren garaian, berriz, informazioa sortu, partekatu eta antolatu ere egiten dute. ''Encyclopædia Britannica Online'' edo Netscape bezalako zerbitzuen aurrean, Wikipedia, Google edo del.icio.us bihurtu ziren paradigma berriaren adibide argienak. Zerbitzu horietan erabiltzaileek sortutako edukia zen balioaren iturri nagusia, eta plataformak gero eta erabilgarriago bihurtzen ziren erabiltzaile kopurua handitu ahala [Ref-2].
2005ean O'Reillyk argitaratutako ''"What Is Web 2.0?"'' artikuluak mugimenduaren oinarriak finkatu eta ondorengo urteetan zabal erabiliko zen terminologia ezarri zuen [Ref-2]. 2005 eta 2008 artean Web 2.0ren hedapen handiena gertatu zen: '''YouTube''' (2005), '''Facebook'''en irekitze publikoa (2006) eta '''Twitter''' (2006) agertu ziren [Ref-8]. Urte berean, Googlek Writely erosi eta '''Google Docs''' abiarazi zuen, dokumentuak nabigatzailean bertan eta denbora errealean elkarlanean editatzea posible zela erakutsiz. Microsoften '''Office Web Apps'''ek, 2010ean aurkeztuta, '''SaaS''' (''Software as a Service'') eredua sendotu zuten, softwarea sarearen bidez eskaintzeko joera indartuz [Ref-5].
== Alderdi teknikoak==
Web 2.0 ez da teknologia bakarra, elkarreragiketak eta parte-hartzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa baizik [Ref-4]:
* '''AJAX''' (''Asynchronous JavaScript and XML''): web-orri baten zatiak eguneratzeko aukera ematen du orria osorik berriz kargatu gabe, zerbitzariarekin atzeko planoan komunikatuz. Horri esker, nabigatzailea benetako aplikazio-plataforma bihurtu zen. Gmail (2004) eta Google Maps (2005) izan ziren haren erakusleiho nagusiak [Ref-2].
* '''RSS / Atom''': sindikazio-formatuak dira, erabiltzaileei eguneraketak automatikoki jasotzeko aukera ematen dietenak webgune bakoitza banan-banan bisitatu beharrik gabe. Blogen eta albiste-agregatzaileen garapenean funtsezkoak izan ziren [Ref-1].
* '''REST APIak eta mashup'''-ak: hainbat zerbitzutako datuak konbinatzeko aukera ematen duten interfaze irekiak dira. Adibide klasiko bat Craigslist-eko informazioa Google Maps-ekin integratzen zuten aplikazioak izan ziren [Ref-2].
* '''Folksonomiak eta ''tagging''-a''': erabiltzaileek edukia etiketaren bidez sailkatzeko sistema irekiak dira, adituen taxonomia itxien alternatiba gisa. Flickr argazkiak partekatzeko zerbitzua eta del.icio.us web laster-markak kudeatzeko zerbitzua dira horren adibide nabarmenenak [Ref-1].
* '''jQuery eta JavaScript frameworkak''': John Resigek sortu eta BarCamp NYC-en 2006an aurkeztutako jQuery liburutegiak nabigatzaileen arteko desberdintasunak ezkutatzen zituen eta DOMaren manipulazioa nahiz AJAX eskaerak sinplifikatzen zituen [Ref-5]. Horrela, Web 2.0ren teknikak garatzaile arrunten eskura iritsi ziren.
<syntaxhighlight lang="javascript" line>
// AJAX bidezko komunikazio asinkrono sinple baten adibidea
xhro = new XMLHttpRequest();
xhro.onreadystatechange = function() {
if (xhro.readyState == 4 &&
xhro.status == 200) {
document.getElementById("txtHint").innerHTML =
xhro.responseText;
}
}
function showPeli(str){
xhro.open(
"GET",
"pelikulakoDatuak.php?q="+str,
true
);
xhro.send();
}
</syntaxhighlight>
O'Reillyren metaforak ondo laburbiltzen du aldaketa: Web 1.0n softwarea erosi eta instalatzen zen produktu bat zen; Web 2.0n, berriz, zerbitzarian bizi den, etengabe eguneratzen den eta sarearen bidez eskaintzen den zerbitzu bat bihurtu zen [Ref-2].
== Garrantzia, eragina eta etorkizuna ==
Web 2.0k eragin eraldatzailea izan zuen. Edukien argitalpena demokratizatu zuen, edonork informazioa sortu eta mundu osora zabal zezakeelako ezagutza tekniko handirik gabe. Halaber, komunikabideen funtzionamendua, merkataritza elektronikoa eta sareko komunitateen sorrera sakon aldatu zituen; erabiltzaileen iritziak, balorazioak eta gomendioak erabakigarri bihurtu ziren [Ref-4].
'''Adimen kolektiboa''' (Wikipedia) edo '''erabiltzaileek sortutako edukia''' (''User Generated Content'', UGC) bezalako kontzeptuak garai honetan jaio ziren. Eragina enpresa-mundura ere iritsi zen '''Enterprise 2.0''' terminoaren pean [Ref-6]. Yammer (sare sozial korporatiboa, 2008) edo Google Workspace (orduan Google Apps, 2006) bezalko tresna kolaboratiboek Web 2.0aren logika parte-hartzailea enpresa-ingurunera eraman zuten, hodeian oinarritutako lankidetza-ereduen aitzindari bihurtuz eta ondorengo hamarkadetan zabalduko ziren lan-moduak iragarriz.
Hala ere, Web 2.0k kritikak ere jaso zituen. Tim Berners-Leek adierazi zuen terminoak ez zuela esanahi tekniko zehatzik [Ref-7]. Beste ikertzaile batzuek nabarmendu zuten erabiltzaileek sortutako balioaren onura nagusiak plataforma handien esku geratzen zirela, datuetan eta erabiltzaileen arretan oinarritutako negozio-ereduak sendotuz [Ref-4].
Web 2.0ak erantzun gabeko galderak utzi zituen: nor kontrolatzen ditu datuak, nor onuratzen da sortutako edukirik, nola erregulatu plataforma handiak. Adimen artifizial sortzailearen inguruko eztabaida berberak dira, eta horrek frogatzen du Web 2.0a ez zela aldi itxi bat, oraindik ere martxan den eraldaketa baten hasiera baizik [Ref-4].
== Erreferentziak ==
* [Ref-1] Wikipedia ES — ''Web 2.0'': https://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0
* [Ref-2] O'Reilly, T. (2005). ''What Is Web 2.0''. O'Reilly Media.
https://www.oreilly.com/pub/a/web2/archive/what-is-web-20.html Noiz kontsultatua: 2026-07-06.
* [Ref-3] DiNucci, D. (1999). ''Fragmented Future''. Print Magazine, 32(4), 221-222. http://www.darcyd.com/fragmented_future.pdf. Noiz kontsultatua: 2026-07-06.
* [Ref-4] Cormode, G. & Krishnamurthy, B. (2008). ''Key differences between Web 1.0 and Web 2.0''. First Monday, 13(6). https://doi.org/10.5210/fm.v13i6.2125
* [Ref-5] Resig, J. (2006). ''BarCampNYC Wrap-up''.
https://johnresig.com/blog/barcampnyc-wrap-up/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06.
* [Ref-6] McAfee, A. P. (2006). ''Enterprise 2.0''. MIT Sloan Management Review, 47(3), 21-28. ISSN: 1532-9194
* [Ref-7] Berners-Lee sobre Web 2.0 (Ars Technica, 2006):
https://arstechnica.com/business/2006/09/7650/ Noiz kontsultatua: 2026-07-06.
fxa4f7oat26ka533u87hdmhtws8ekf4
43668
43667
2026-07-10T11:18:35Z

[[File:Web 2.0 Terminoen Hodeia Eu.jpg|left|Web 2.0arekin lotutako kontzeptu nagusien etiketen hodeia]]

17zj1oqjdrrcy38vmvr9h52feega7ft
43669
43668
2026-07-10T11:19:11Z

ro11o421m36zzbemt1tmnwuuyoyrql3
43670
43669
2026-07-10T11:49:15Z

6s57i3scg68odqb0eo668tuy6rhie9d