Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.11 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Sare sozialak 0 7322 43908 43902 2026-07-19T15:31:49Z Maitenat 2727 43908 wikitext text/x-wiki [[File:EHUko Informatika Fakultateko sare sozial bat.png|thumb|200px|EHUko Informatika Fakultateko sare sozial baten kaptura.]] '''[[w:Sare sozialak|Sare sozialak]]''' edo '''gizarte sareak''' gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten [[w: Internet|internet]]-zerbitzuak dira, [[w: World Wide Web|web]] plataformetan, edo aplikazio konkretuetan integratuta, adibidez, jokuetan. Helduek sare sozialetan egiten dituzten gauza asko egin ditzakete haurrek jokoen bitartez, aldi berean lagunekin jolastuz eta lagun berriak eginez. Erabilera [[w:ordenagailu|ordenagailu]], [[w: Tableta (ordenagailua)|tableta]] edo [[w: telefono adimendun|telefono adimendun]]en bitartez egin ohi da. Gaur egun, aldiz, bestelako gailuak ere erabiltzen dira, erloju adimendunak, esaterako. 2024ko datuen arabera Facebook zen mundu mailan erabiltzaile gehien zituena (''social networking services''<ref>{{Erreferentzia|izena=Wikipedia|izenburua=Social Networking Service |hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Social_networking_service|sartze-data=2026-07-14}}</ref>). Baina, 2025eko urrirako, Instagram eta Whatsapp hurbildu zaizkio lehenengo posturako lehian. <ref>{{Erreferentzia|url=https://www.statista.com/statistics/272014/global-social-networks-ranked-by-number-of-users/|izenburua=Most popular social networks worldwide as of February 2025, by number of monthly active users|sartze-data=2026-07-14|sitioweb=Statista|idioma=en}}</ref> == Funtzionamendua== Sare sozialetan erabiltzaileen arteko kontaktua '''birtuala''' da. Bertan, gai edo gertaera baten inguruko ikuspuntua, iritzia edo analisia hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko aukera izaten da. Partekatze horretan berezko argumentuak edo iritziak eman ditzake partehartzaileak, ideiak elkarbanatzeko eta garatzeko konpetentzia bultzatuz. Sare konkretu baten zerbitzuak erabili ahal izateko kontua sortu beharko du erabiltzaileak, baita bere profila ere. Hala ere, kasu batzuetan, konturik ez izan arren, sarearen informazioa bisitatzeko aukera ematen dute, bertako edukiak atzituz. Kontaktu birtualerako zerbitzuak irekiak edo pribatuak izan daitezke. Hori dela eta, honako bereizketa hau egin daiteke: * Barne gizarte-sare pribatuak (ISN ingelesez): enpresa, elkarte, sozietate, erakunde edota hezkuntza hornitzaileen barneko pertsonek osatzen dute. * Kanpo gizarte-sareak: (ESN ingelesez): webeko erabiltzaileentzat eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek, askotan, aldez aurreko harremanik ez dute izaten elkarren artean. Eta, sare hauetan ere, kasu batzuetan, era ''pribatuan'' komunikatzeko aukera egoten da azpitalde baten barruan. Kanpo gizarte sareetan, elkarrekiko konexioa eskakizun edo gonbidapenaren bitartez egiten da. Askotan, erabiltzaileek lagunak direla baieztatu edo ezeztatu behar izaten dute elkarren arteko konexioa izan ahal izateko. Azpimarratzekoa da sare sozialetan oso zabalduta dagoen '''like''' baliabidea. Zerbait gustatu ala ez, txuri edo beltz, tarteko grisarik ez duen iritzi sistema ezarri da sare sozialen funtzionamenduan. [[Fitxategi:Ikusgela-Algoritmoak.webm|start=88|thumbtime=94|thumb|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela|Ikusgelako]] bideoa: Sare sozialak eta algoritmoak.]] == Eragile sozialak== Eragin, mugiarazi, salatu, zabaldu, bultzatu, ... Eraldaketa soziala ekarri dute, gizartean, mundu mailan. Sare sozialek era nabarmen batean '''eragin''' dute pertsonen arteko eguneroko komunikazioan. Lagun taldeek, hitzordua telefono deien bitartez egin beharrean, sare sozialek eskaintzen duten tresneria erabiltzen dute orokorrean, askotan giza taldearen arteko eztabaidak ere bertan, modu "birtualean", ematen direlarik. Kontzientziak '''mugiarazteko''' tresna aparta ere bihurtu dira. Interes politiko eta komertzialetik at norbanako edota talde antolatuen aktibismoa zabaltzeko aukera ematen baitute, denbora laburrean protestarako gune bihur daitezkeelarik, herrialde askotako jende ugariengana iritsiz. Beraz, kontu etikoak '''salatzeko''' tresna apartak dira. Gertaerak berehala '''zabaltzeko''' aukera ematen dutenez, komunikabide handiek aplika dezaketen manipulazioa zailagoa da sare sozialetan. Horrek kazetaritza munduari erronka handia jartzeaz gain, politika munduari ere kexka handia sortzen dio. Ikusi besterik ez dago enpresa teknologiko handien presentzia gero eta agerikoagoa dela politika arloan. Eta, hezkuntza arloan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako tresna erabilgarria da, taldelana '''bultzatzeko''' aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen baititu. Izan ere, ezagutza eta konpetentzien eraikuntza kolektibo sinkrono zein asinkronorako oso lagungarriak izan daitezke sare sozialak. == Informazio iturri== Azken urteetan sare sozialak komunikazio iturri ere bihurtu dira, informazioa demokratizatzeko aukera emanez, bertan sortzen diren giza komunitateen bitartez. Aldi berean, besteak beste, blog-ekin batera, kazetaritzari erronka handia aurrez aurre jarri diote. Hala ere, bestalde, isuri kognitibo sozialaren eta algoritmikoaren arteko interakzioak desinformazioaren aurrean zaurgarri ere bihurtzen gaitu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aldabe|izenburua=Sare sozialak informazio iturri, 10 galdera errazetan {{!}} GAUR8|hizkuntza=eu|data=2020-10-03|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-10-03-07-00/hemeroteca_articles/sare-sozialak-informazio-iturri|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Hori dela eta, une honetan, Europa mailan, haur eta nerabeen sare sozialetarako atzipen graduala erregulatzeko legea eztabaidatzen ari da, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresei eskakizunak gero eta zorrotzagoak direlarik, batez ere, adikzioa sortzen duten elementuei dagokienez, horietako bat da [[w: Korritze_(ikus-entzunezko_komunikazioa) |scroll]] infinitoa. == Arriskuak== * Pribatutasuna: Sare sozial batera igotako datu, informazio, argazki, bideo edo artxiboen jabetza ez kontrolatzea. Bestalde, sareak gaizki erabiltzeak norberaren, senideen edo lagunen datuak aurkitzeko erraztasuna ekar dezake. * Eduki desegokietarako sarbidea: Era guztietako informazioa dagoenez, batzuek erabiltzen dute mota guztietako edukiak zabaltzeko (indarkeria, fanatismoa, gorrotoa bultzatzea, etab.) * Cyberbullying: Ikaskideek edo ezezagunek sareen bidez egindako jazarpena, mehatxu, irain eta abarrekin. * Cybergrooming: helduek adingabeekin harremanetan jartzeko egiten dute, haien argazkiak eta informazioa lortzeko, haien onurarako erabiltzeko. * Mendekotasuna: ''informatuta'' egoteko behar geldiezina. * Legea ez betetzea: beste pertsona batzuen datuak, argazkiak eta bideoak argitaratzea, pribatutasuna urratuz, haien baimenik gabe; edo beste pertsona baten itxura hartzea, profil faltsu bat sortuz. Copyright-arauak, egile-eskubidea eta legez kanpoko deskargak ez betetzea, eduki babestuak lortuz edo trukatuz. Horietako batzuk ezjakintasunez ere egin daitezke. == Testu Ebakia== Alde batetik badira hainbat sare sozial enpresa handien [[w: zerbitzari |zerbitzari]] erraldoietan fisikoki kokaturik daudenak, [[w: algoritmo|algoritmo]]etan <ref>{{Erreferentzia|izenburua=''"Zer da algoritmo bat?"'' Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan {{!}} Teknopataren txokoa|hizkuntza=eu|data=2023-07-08|url=https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/|sartze-data=2023-08-09}}</ref> oinarrituta eta modu zentralizatuan antolatzen direnak; horrelakoetan erabiltzaileen datuak erraz bildu ditzakete eta datu horiekin negozioa egin. Baina, beste alde batetik, badira deszentralizatutako zerbitzari txikietan kudeatzen diren hainbat sare sozial herrialde desberdinetan sortuak, batzuk Euskal Herrian ere kudeatzen direlarik, esaterako, [[w: PixelFed |PixelFed]], [[w:PeerTube | PeerTube]] edo [[w: Mastodon (sare soziala)|Mastodon]]. == Erreferentziak== qxduudkcd99o9sabikldqlpsifqqmia Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Web zerbitzuak 0 7324 43909 43907 2026-07-20T10:23:57Z Ksarasola 1603 erreferentziak 43909 wikitext text/x-wiki '''[[w:Web zerbitzu|Web zerbitzua]]''' (''Web Service'') software sistema bat da, aplikazioen arteko komunikazioa eta informazio-trukea ahalbidetzen dituena, sare baten bidez protokolo eta interfaze estandarizatuak erabiliz. Bere helburua teknologia, programazio-lengoaia edo plataforma desberdinetan garatutako sistemen arteko elkarreragingarritasuna erraztea da, haien barne-inplementazioa edozein dela ere.<ref>{{Erreferentzia|abizena=W3C Working Group|urtea=2004|izenburua=Web Services Architecture|hizkuntza=en|url=https://www.w3.org/TR/ws-arch/Overview.html|aldizkaria=www.w3.org|sartze-data=2026-07-20}}</ref> Nabigatzaileen bidez erabiltzaileek erabiltzeko diseinatutako web-orriek ez bezala, web zerbitzuak beste aplikazio batzuek erabiltzeko diseinatzen dira. Horien bidez, aplikazio batek beste sistema baten informazioa kontsulta dezake, prozesuak abiarazi edo haren funtzionaltasunak erabil ditzake, erakunde baten barruan nahiz Internet bidez. == Historia == Aplikazio banatuen arteko komunikaziorako lehen irtenbideak Internet hedatu aurretik garatu ziren, RPC (''Remote Procedure Call''), CORBA (''Common Object Request Broker Architecture'') eta DCOM (''Distributed Component Object Model'') bezalako teknologien bidez. Teknologia horiek urruneko eragiketak exekutatzea ahalbidetzen zuten, baina plataforma eta fabrikatzaile desberdinen arteko elkarreragingarritasunean mugak zituzten.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=F.|abizena=Curbera|izenburua=Unraveling the Web services web: an introduction to SOAP, WSDL, and UDDI|orrialdeak=86–93|abizena2=Duftler|abizena3=Khalaf|abizena4=Nagy|abizena5=Mukhi|abizena6=Weerawarana|izena2=M.|izena3=R.|izena4=W.|izena5=N.|izena6=S.|data=2002-03|url=https://doi.org/10.1109/4236.991449|aldizkaria=IEEE Internet Computing|alea=2|zenbakia=6|issn=1089-7801|doi=10.1109/4236.991449|sartze-data=2026-07-20}}</ref> 1990eko hamarkadaren amaieran XML eta HTTPn oinarritutako teknologia berriak agertu ziren. Horien artean nabarmendu ziren '''SOAP''' (''Simple Object Access Protocol''), '''WSDL''' (''Web Services Description Language'') eta '''UDDI''' (''Universal Description, Discovery and Integration''). Estandar horiek mezuak trukatzeko, zerbitzuak deskribatzeko eta sarearen bidez eskuragarri zeuden baliabideak aurkitzeko mekanismoak eskaintzen zituzten.<ref name=":1" /><ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=SOAP Version 1.2 Part 1: Messaging Framework (Second Edition)|url=https://www.w3.org/TR/soap12-part1/Overview.html|aldizkaria=www.w3.org|sartze-data=2026-07-20}}</ref><ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Web Services Description Language (WSDL) Version 2.0 Part 1: Core Language|url=https://www.w3.org/TR/wsdl20/Overview.html|aldizkaria=www.w3.org|sartze-data=2026-07-20}}</ref> Teknologia horien hedapena estuki lotuta egon zen '''Zerbitzuetara Bideratutako Arkitekturarekin''' ('''SOA''') (''Service-Oriented Architecture''). Paradigma horrek sistemak ondo definitutako interfazeen bidez eskuragarri dauden zerbitzu independenteen multzo gisa antolatzea proposatzen du. Web zerbitzuak SOA arkitekturak ezartzeko gehien erabilitako teknologietako bat bihurtu ziren.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izena=M. P.|abizena=Papazoglou|izenburua=Introduction: Service-oriented computing|orrialdeak=24–28|abizena2=Georgakopoulos|izena2=D.|data=2003-10-01|url=https://dl.acm.org/doi/10.1145/944217.944233|aldizkaria=Communications of the ACM|alea=10|zenbakia=46|issn=0001-0782|doi=10.1145/944217.944233|sartze-data=2026-07-20}}</ref> 2000. urtean, Roy Fieldingek '''REST''' (''Representational State Transfer'') deskribatu zuen Webaren printzipioetan oinarritutako arkitektura-estilo gisa. Eragiketetan zentratu beharrean, RESTek '''URI''' (''Uniform Resource Identifier'') bidez identifikatutako baliabideak eta horietara sartzeko HTTPk eskaintzen dituen mekanismoak erabiltzen ditu. <ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=R. T.|abizena=Fielding|urtea=2000|izenburua=Architectural Styles and the Design of Network-based Software Architectures|url=https://ics.uci.edu/~fielding/pubs/dissertation/top.htm|aldizkaria=ics.uci.edu|sartze-data=2026-07-20}}</ref> RESTen hedapenak aplikazioen arteko interfazeak eraikitzeko ikuspegi berriak bultzatu zituen, SOAP eta WSDLren kontratu formaletan oinarritutako ereduetatik bereizita. 2010eko hamarkadan web zerbitzuekin lotutako teknologia berriak agertu ziren; horien artean '''GraphQL''' eta '''gRPC''' daude. Teknologia horiek datu-kontsulten eta sistema banatuen arteko komunikazioaren behar espezifikoei erantzuteko garatu ziren.<ref name=":6">{{Erreferentzia|izenburua=GraphQL {{!}} The query language for modern APIs|hizkuntza=en|url=https://graphql.org/|aldizkaria=graphql.org|sartze-data=2026-07-20}}</ref> <ref name=":7">{{Erreferentzia|izena=Fiodar|abizena=Sazanavets|izenburua=gRPC Security|argitaletxea=Apress|data=2020|url=https://doi.org/10.1007/978-1-4842-6211-5_4|aldizkaria=Beginning gRPC on ASP.NET Core|isbn=978-1-4842-6211-5|sartze-data=2026-07-20}}</ref> [[File:WebSeviceDiagram EU.png|thumb|Web zerbitzu baten eskaera eta erantzunaren diagrama]] == Alderdi teknikoak == Web zerbitzuak hainbat arkitektura-ereduren arabera inplementa daitezke. * '''SOAP''' (''Simple Object Access Protocol''): XML mezu egituratuak eta WSDL dokumentuak erabiltzen ditu eskuragarri dauden eragiketak modu formalean deskribatzeko. Segurtasunari, transakzioei edo mezularitza fidagarriari lotutako zehaztapenekin osa daiteke.<ref name=":2" /><ref name=":3" /> * '''REST''' (''Representational State Transfer''): baliabideetara bideratutako ikuspegia erabiltzen du. Baliabide bakoitzak URI bakarra du, eta HTTP metodoen bidez (GET, POST, PUT eta DELETE) kudeatzen da. Informazio-trukea JSON (''JavaScript Object Notation'') formatuan egiten da normalean.<ref name=":5" /> * '''GraphQL''': kontsultetan oinarritutako eredua da; bezero bakoitzak zehazten du zer informazio jaso nahi duen.<ref name=":6" /> * '''gRPC''': '''Protocol Buffers''' erabiltzen du datuak serializatzeko, eta HTTP/2 garraio-protokolo gisa. Sistema banatuetan eta mikrozerbitzuen arkitekturetan erabiltzen da.<ref name=":7" /> {| class="wikitable" ! Eredua ! Mezuak ! Kontratua / Deskribapena ! Erabilera ohikoa |- | SOAP | XML | WSDL | Enpresa-integrazioak |- | REST | JSON/XML | OpenAPI | API publikoak |- | GraphQL | JSON | Eskema (''schema'') | Kontsulta malguak |- | gRPC | Protocol Buffers | .proto fitxategiak | Mikrozerbitzuak |} ''Web zerbitzuen arkitektura-eredu nagusien ezaugarri nagusien laburpena.'' == Garrantzia, eragina eta etorkizuneko ildoak== Web zerbitzuek modu independentean garatutako aplikazioak integratzeko mekanismo estandarizatuak eskaintzen dituzte, eta teknologia desberdinekin eraikitako sistemen arteko interoperabilitatea ahalbidetzen dute. Era berean, zerbitzuetan oinarritutako arkitektura banatu askoren parte dira, SOA ereduetatik hasi eta mikrozerbitzuen arkitekturetaraino. <ref name=":4" /> SOAP zerbitzuak kontratu formalak, datu-eskema zehatzak edo segurtasunari eta transakzioei lotutako espezifikazioak behar dituzten inguruneetan erabiltzen dira. Salesforce bezalako plataformek SOAP interfazeak mantentzen dituzte beste integrazio-mekanismo batzuekin batera.<ref name=":2" /> REST interfazeak zerbitzu digitalen hornitzaile askok eta hodeiko plataformek erabiltzen dituzte HTTP bidez eskuragarri dauden funtzionalitateak eskaintzeko. Amazon Web Services, Microsoft Azure eta Google Cloud plataformek eredu horretan oinarritutako APIak eskaintzen dituzte.<ref name=":5" /> GraphQL GitHub bezalako plataformetan erabiltzen da datu-multzo konplexuei buruzko kontsultak egiteko sarrera-puntu bakar baten bidez.<ref name=":6" /> gRPC mikrozerbitzuen arkitekturetan erabiltzen da software-osagai banatuen arteko komunikazioa egiteko.<ref name=":7" /> Azken urteetako bilakaera-ildoen artean daude gertaeretan oinarritutako arkitekturak (''event-driven architectures''), APIen bizi-zikloaren kudeaketa eta zerbitzu-sareak (''service meshes''). Teknologia horien helburua sistema banatuen arteko elkarreragingarritasuna interfaze estandarizatuen bidez errazten jarraitzea da. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} f5vy9qc7glom0mqwcxfq8ujo76gol9x