Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.48.0-wmf.1
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan
0
7248
44787
44747
2026-10-28T22:28:08Z
Ksarasola
1603
/* Hirugarren hamarkada (1996-2005) */
44787
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|Inaki.alegria}}
[[/SARRERA/]]
== Lehen hamarkada (1976-1985) ==
[[/DIF 1976-1985: DIF martxan - Eraikina/]]
# [[/VAX makina, LISP makina/]]
# [[/Datu-base erlazionalak/]]
# [[/Gako publikoko kriptografia/]]
# [[/Unix Sistema Eragilea/]]
# [[/Ofimatika: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria/]]
# [[/Sare lokalak: Ethernet/]]
# [[/Interfaze grafikoa/]]
# [[/PC/]]
# [[/SMTP protokoloa/]]
# [[/TCP/IP (Internet)/]]
== Bigarren hamarkada (1986-1995) ==
[[/DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen/]]
# [[/GIF formatua/]]
# [[/WWW/]]
# [[/HTML/]]
# [[/Linux kernela/]]
# [[/Indargarri bidezko ikasketa/]] (TD-Gammon)
# [[/Java lengoaia eta plataforma unibertsala/]]
# [[/JavaScript/]]
# [[/SSH protokoloa/]]
# [[/Python lengoaia/]]
# [[/Klusterrak eta superkonputazioa/]]
== Hirugarren hamarkada (1996-2005) ==
[[/Ikerkuntza Informatika Fakultatean/]]
# [[/Wifi teknologia/]]
# [[/PageRank algoritmoa/]]
# [[/Bluetooth/]]
# [[/BitTorrent protokoloa/]]
# [[/Web zerbitzuak/]]
# [[/Nukleo anitzeko prozesadoreak/]]
# [[/Web 2.0/]]
# [[/Git/]]
# [[/Streaming/]]
# [[/3D (Errealitate birtuala)/]]
== Laugarren hamarkada (2006-2015) ==
[[/DIF 2006-2015: Internazionalizazioa/]]
# [[/Arduino, Robotika/]]
# [[/Hodei-konputazioa/]]
# [[/Hadoop/]]
# [[/Laser inprimagailua/]]
# [[/Bloke-kateak (Blockchain)/]]
# [[/NoSQL datu-baseak/]]
# [[/Telefono adimenduna eta Tableta/]]
# [[/GAN Sareak/]]
# [[/TensorFlow/]]
# [[/AlphaGo (Deep Reinforcement Learning)/]]
== Bostgarren hamarkada (2016-2025) ==
[[/DIF 2016-2025: Informatika Fakultateko Ikasketa-Planak/]]
# [[/Sare sozialak/]]
# [[/Docker teknologia/]]
# [[/Bideokonferentzia sistemak/]]
# [[/GPU/]]
# [[/ARM arkitektura/]]
# [[/Itzulpen automatiko neuronala/]]
# [[/5G sareak (segmentazioa)/]]
# [[/AA agenteak/]]
# [[/LLM ereduak/]]
# [[/Konputazio kuantikoa/]]
== Kanpo estekak ==
* [https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Informatika50 Wikilibururako teknologien zerrenda datu gehiagorekin] (arduraduna, urtea, hard/soft/mate, wikiko artikulua kalitatearen estimazioarekin, ingelesezkoa...)
*[https://zientzia.eus/bilaketa/?q=Igor+Leturia&selected_value= Informatikako artikuluak Elhuyar aldizkarian] (Igor Leturia, 117 artikulu)
* [https://www.ehu.eus/ehusfera/e-makumeak/gaur8koak/ e-makumeak. Hileroko artikuluak Gaur8 astekarian] (120 artikulu)
* [https://www.sarean.eus/ sarean.eus] (1.170 artikulu)
* [https://wikimedia.eus/ikusgela/erronka-digitalak/ Erronka digitalak] bideo bilduma Euskal Wikipediako Ikusgelan (24 bideo)
*[[w:Wikiproiektu:Informatika|''Informatika Wikiproiektua'']] (2020tik)
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektua (IKT)|Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektuan (IKT)]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Emakume informatikariak|Emakume informatikariak]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak irakasgaika|Informatikako artikuluak irakasgaika]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan|Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan]]
* [[Matematika Diskretua]] wikiliburua
* [[PYTHON liburua|PYTHON]] wikiliburua
== Egileak, lotutako artikuluak eta irudiak ==
* [[/Egileak/]]
* [[/Irudien egileak eta lizentziak/]]
[[Kategoria:Informatika]]
1znthd5bbslnin8yuyx0zfsvwfn3r4c
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Ikerkuntza Informatika Fakultatean
0
7397
44788
2026-10-28T22:48:25Z
Ksarasola
1603
lehen bertsioa
44788
wikitext
text/x-wiki
Informatikako ikasketak Donostian sortu zirenean, lehen helburua lan-arlo berrian aritzeko profesionalak formatzea izan zen. 1976an, Informatika Fakultatea sortu zen, eta laster unibertsitateen ezaugarria den ikerketari ere ekin zitzaion. 1981ean, Francisco Garijo irakasleak lehen doktorego-tesia inskribatu zuen, non konputagailu-programak automatikoki sortzeko lehen urratsak ematen ziren. 45 urte geroago, ikergai horretan emaitza bikainak lortzen ari dira orain Adimen Artifizial sortzaileari esker.
Errepaso labur bat egingo diogu fakultatean garatu den ikerketa-lanari. Ezin da dena aipatu; beraz, informazio zehatza eta eguneratuagoa izateko, ikus fakultatearen eta ikerketa-taldeen web-orriak.
== Ikerkuntzaren hazkundea ==
Lehenengo urteak igarota, ikerlanak abiada hartu zuen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. Hainbat arlotan lan egin zen eta gizartearekiko konpromisoa eta transferentzia presente izan ziren hasieratik, Aspace, Uzei, Elhuyar, Irale, Ilazki, Osakidetza eta hainbat erakunderekin lankidetzan. Aurreneko ikerketa-lanak arlo hauetan garatu ziren:
* Desgaitasunen bat dituzten pertsonentzat (ad. garun-paralisia), komunikagailu elektroniko bereziak sortu ziren, JAL-1 eta JAL-2, testuak sortzeko eta ingurunea kontrolatu ahal izateko.
* Euskararekiko konpromiso irmoa zela medio, hizkuntzaren tratamendu automatikoaren ikerketa-lerro bat abiatu zen. Hortik atera zen XUXEN zuzentzaile ortografikoa ezaguna.
* Ikasketa-prozesuetan laguntzeko tresna informatikoak hasi ziren garatzen: tutore-sistema adimendunak, ikaste-inguruneak makina-erreminta arloan, hizkuntzak ikasteko sistemak…
* Software Ingeniaritzan eta Kudeaketan ere lan egin zen.
* Osasun arlorako tresna automatikoak garatzeko iniziatibak hasi ziren: osasun-ezaugarrien teletransmisioa eta analisia mugikorren bidez, osasun-erregistro informatikoen [[w:Elkarreragingarritasun|interoperabilitatea]], irudi medikoen prozesamendua, diagnostikoan eta tratamenduan erabakiak hartzeko laguntza-sistemak eta abar.
* Konputagailuen arkitekturan, ikerkuntza hainbat lerrotan zabaldu zen: multikonputagailuen sareen topologiak, komunikazio-estrategiak eta abar (ad., Transputer prozesadorea erabiliz, Europan sortu zen prozesadore bakarra); cache-sistemen eta erregistro-bankuen diseinua; sistema-eragileak; konputagailu-sareen erabilera, kudeaketa eta zerbitzuak...
* Arlo teorikoan ere eman ziren urratsak: sistema-logikoak, arrazoibide automatikoa, programen espezifikazioa, transformazioa eta egiaztapena, ontologiak...
* Datu-meatzaritzaren problema nagusi batzuetan hainbat lan hasi ziren, optimizazioan, sailkapena-sistemetan, eta abar.
Diziplinartekotasuna presente izan zen hasieratik, eta ohikoak izan dira kolaborazioak beste arlotako ikerlariekin: matematikariak, fisikariak, linguistak, medikuak, irakasleak...
== Doktorego-tesiak ==
Hainbat urtetako jardunak heldutasuna ekarri zion ikerketa-arloari. Fakultatea sortu eta hamar urtera doktoreak bost baino ez baziren ere, 2012an irakasleen % 85 doktoreak ziren; gaur egun, guztiak. 2006 urtetik aurrera, urtero 12-18 doktorego-tesi defendatu dira[1] , ikerketa taldeak eta spin-off enpresak sortu dira, eta produktu informatiko aurreratuak erregistratu dira. Hurrengo grafikoan tesi-kopuruaren eboluzioa denboran zehar ageri da.
TESI KOPURUAREN GRAFIKOA
== Ikerkuntzaren eboluzioa, taldeak eta produkzio zientifikoa gaur egun ==
Informatikaren esparrua esponentzialki hazi da sortu zenetik, eta, ondorioz, ikerketa eta garapenerako arloak asko ugaldu dira. Zaila da guztietan presentzia nabarmena izatea, fakultateko kide kopurua txikia baita, 100 irakasle inguru. Baina arlo askotan lan egiten da, eraginkortasunez.
Hogei bat ikerketa-talde sortu dira urteetan zehar Fakultatearen inguruan; denborarekin, irakasleak doazelako eta berriak sartzen direlako, batzuk desagertu eta berriak sortu dira. Talde batzuk handiak dira eta beste batzuk txikiagoak, batzuk fakultateko kideek bakarrik osatzen dute, eta beste batzuk beste zentro eta unibertsitateetako kideek ere.
2025ean, 95 ikerketa-proiektu edo kontratu landu ziren 14 ikerketa-taldetan, 70 ikertzaile nagusik zuzenduta; 4 milioi euro maneiatu ziren proiektu horietan, 150 argitalpen zientifiko idatzi ziren, eta 27 doktorego-tesi aurkeztu ziren.[1] Grafiko honetan produkzio zientifikoaren eboluzioa ageri da, 2007-2025 tartean: artikuluak, biltzarrak, liburuak, liburu-kapituluak eta bestelakoak.
KEPAK EGIN DUEN GRAFIKOA PRODUKZIO ZIENTIFIKOAREKIN, TALDEAK ETA GUZTIAK
=== Ikerketa-lerro nagusiak ===
Hona hemen gaurko ikerketa-lerro nagusien laburpen txiki bat.
Gaur egun nonahi ageri den '''Adimen Artifiziala''' da, zalantzarik gabe, esfortzu gehien biltzen duen eremua. Hizkuntzaren prozesamendua, irudien prozesamendua, ikusmen artifizial eta patroien ezagutza, ikasketa sakona, bioinformatika… ezin dira jada ulertu tresna ahaltsu hori gabe. Arlo handi horretan lan egiten dute, esaterako: [[w:Ixa taldea|IXA taldea]] / [[w:HiTZ zentroa|HiTZ ikerketa-zentroa]]; Intelligent Systems Group (ISG)[6] taldea; eta Computer Vision and Pattern Discovery (CVPD) taldea. Arlo horietan lan egin du baita ere GIC taldeak (Grupo de Inteligencia Computacional).
Errendimendu Handiko Konputazioaren eremuan, [[w:Konputazio kuantiko|Konputazio kuantikoa]] da beste lerro berri bat, eta hor ere lehen urratsak ematen ari dira ISG taldean.
[[w:Robotika|Robot autonomoen]] esparruan,
Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeak (RSAIT)[11] lan egiten du, esplorazioa eta nabigazioa, gizakien eta roboten arteko elkarrekintza, eta abar ikertzeko.
Osasunaren munduan, zehazki nerbio-sistemako gaixotasunen diagnostikoan eta prebentzioan[8], ALDAPA taldea ari da, Gasteiz eta Bilboko Ingeniaritza Eskoletako ikerlariekin batera. Arlo zabal horretan kokatzen da, baita ere, Egokituz, Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko tresnak, estrategiak eta abar garatuz.
[[w:Software ingeniaritza|Software Ingeniaritzaren]] arlo zabalean, ONEKIN taldeak hizkuntza-eredu handien aplikazioak, software produktuen ingeniaritza, nabigatzaileen hedapenak, irisgarritasuna, txatbotak, eta abar lantzen ditu.
'''Hezkuntzaren''' esparruan, '''GaLan''' taldeak arlo hauetan lan egiten du: gomendio-sistemak, ikaskuntzaren analitika, tresna informatikoak, eta elkarlanean ikasteko laguntza-tresnak. Hemen kokatu daiteke DIMAROVE taldea ere, informatika ingeniaritzarako irakaskuntzarako metodologia aktiboak diseinatzen.
Eta arlo matematikoagoetan, Geometric Numerical Integration and Applications (GNIA) taldeko kideek integratzaile numerikoen azterketa eta proba numeriko eta simulazioak egiten dituzte, mekanika kuantikoko, Monte Carlo motako eta astronomia dinamikoko sistemetan. Eta Stochastic Networks (SN) taldean, kontrol eta ikasketa estokastikoak sare konplexuetan, optimizazioa, programazio dinamiko estokastikoak eta arloko aplikazioak lantzen dituzte.
Esan bezala, oso azkar garatzen eta aldatzen den eremua da informatika. Ikerketa-arlo berriak sortzen dira etengabe, eta beste asko moteldu. Etorkizunean ere, fakultateko irakasleek eta ikerlariek erantzun egokia emango diote erronka beti berri horri.
== Emakume ikerlariak ==
Emakumeen presentzia areagotzea Informatika Fakultatean, ikasleen artean, irakaskuntzan, eta ikerkuntzan, betiko helburua izan da. Horretan ari da, esaterako, [[w:E-makumeak|e-makumeak]] taldeak. Ikerketa-arloari dagokionez, emakumeak erabakigarriak izan dira fakultatearen jardueretan, ikerketa-taldeen buru izan dira, eta haien produkzio zientifikoa garrantzitsua izan da.
Laburpen gisa, hasiera-hasieratik nabarmendu daiteke Felisa Verdejo irakaslearen jarduera, fakultateko kide askoren tesien zuzendari eta bultzatzailea, eta ikerketa-lerro asko zabaldu zituena. Ondoren, aipatu daitezke Isabel Fernandez de Castro –Galan taldearen sortzailea–, Arantza Illarramendi –BDI (Bases de Datos Interoperables) taldearen sortzailea–, eta Arantza Diaz de Ilarraza –IXA taldeko sortzaileetako bat. Ez dira, noski, bakarrak izan, eta merezi du aipatzea, baita ere, Francisca Lucio, Marisa Navarro eta Montse Hermo informatika teorikoaren arloan LORea taldean, Olatz Arbelaitz ALDAPA taldean, edota Elena Lazkano RSAIT taldean.
Ezin ditugu denak aipatu, baina emakume asko parte hartzen du gaur egun ikerketa-lanetan arlo guztietan.
Emakumeak esparru teknologikoan aritzea sustatzeko eta gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea bultzatzeko, 2021tik [[w:Gladys saria|Gladys saria]] ematen dute Fakultateak eta puntuEUS fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ibilbide profesionala eta etorkizuneko proiekzio handia duten emakume gazteen lana saritzeko.
== Sariak ==
Ikerketaren emaitza doktore-tesietan, artikulu zientifikoetan, patenteetan, software produktuetan, liburuetan eta abar islatzen da. Eta produkzio horren kalitatea batzuetan sarien bidez aitortzen da. Hala gertatu da Fakultatean ere. Hauek izan dira fakultateko kideek lortu dituzten sari nagusi batzuk haien ikerketa-lana dela eta:
* [[w:Arantza Illaramendi|Arantza Illaramendi]]. Aritmel saria, 2010. Sociedad Científica Informática de España-k eta BBVA fundazioak ematen duten saria "Informatika Ingeniaritzan ekarpen zientifiko berezi esangarriak egin dituen ikerlari batentzat". Saria lortu zuen lehen emakumea izan zen. Datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloan lan egiten zuen BDI ikerketa-taldearen sortzailea eta zuzendaria izan da.
* [[w:Eneko Agirre|Eneko Agirre]]. Aritmel saria, 2021. Ixa taldearen ikertzaile nagusietako bat da, adimen artifiziala eta hizkuntzaren prozesamendua lantzen. Hitz zentroko zuzendaria da gaur egun. 2018 eta 2019n, Google Faculty Research Awards jaso zuen, hizkuntzaren prozesamenduaren arloan.
* [[w:Xabier Artola Zubillaga|Xabier Artola]]. Kubako gobernuak emandako Orden Carlos J. Finlay kondekorazioa jaso zuen 2022an, Centro de Lingüística Aplicadako ikerlariekin egindako lanagatik Diccionario básico escolar (DBE) sortzen.
* [[w:Julio Abascal|Julio Abascal]]. Garcia Santesmases saria, 2023. SCIEk eta BBVA fundazioak ematen duten saria, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintzan aitzindari izateagatik. Egokituz, Behar Berezietarako Laborategiaren sortzailea eta zuzendaria izan da. Urte berean, AAATE diamond-award eman zioten (Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe), laguntza-teknologia sustatzen egindako lan aipagarri bati.
* [[w:José Antonio Lozano Alonso|Jose Antonio Lozano]]. Euskadi Ikerkuntza saria, 2024, adimen artifizialaren eta datu-zientziaren alorrean egindako ekarpen nabarmenengatik. Fakultateko Intelligent System Group taldearen zuzendaria da, baita BCAMen (Basque Centre for Applied Mathematics) zuzendaria ere.
* [[w:Mikel Artetxe Zurutuza|Mikel Artetxe]]. Fakultateko ikasle ohiak, SCIEk eta BBVA fundazioak ematen duten "Informatikako Ikerlari Gaztea" saria lortu zuen 2021ean, hizkuntzaren prozesamenduaren arloan egindako maila handiko ekarpenengatik. Urte berean, EurAI Doctoral Dissertation Award eta SPLNren sariak lortu zituen Ixa taldean garatutako doktorego tesiagatik.
* [[w:Olatz Perez de Viñaspre Garralda|Olatz Perez de Viñaspre]] eta [[w:Usue Mori Carrascal|Usue Mori]], Fakultateko ikerlariak, Gladys saria eskuratu zuten 2022 eta 2025 urteetan.
Ikerketa-lerro asko lantzen dira Informatika Fakultatean, maila desberdinetan. Igaro diren 50 urteen ondorio da, eta hainbat lerrotan tamaina eta indarra handia da, eta etorkizun oparoa aurreikus daiteke. Erronka, dena den, handia da, arloa infernuko abiadaz garatzen baita, baina oinarriak sendoak dira.
qspwz546n220p9xd4dvx3d0lqyxa1mi
44789
44788
2026-10-28T22:51:52Z
Ksarasola
1603
/* Doktorego-tesiak */ irudia

:{{Barra bertikalen grafikoa|1971-1975|0|1976-1985|4|1986-1995|26|1996-2005|53|2006-2015|148|2016-2025|175|izena=1980tik 2025era bitartean 400 doktorego-tesi defendatu dira Informatika Fakultatean<ref>{{erreferentzia|izenburua=Donostiako Informatika Fakultateko doktore-tesiak. Hiru sailetan irakurritakoak|argitaletxea=ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/ikerkuntza/tesiak}}</ref>
|altuera=250|zabalera=400}}

dga9wwbl1m7dfgtz9kimsaqhed9ydne
44790
44789
2026-10-28T22:56:44Z
Ksarasola
1603
/* Ikerkuntzaren eboluzioa, taldeak eta produkzio zientifikoa gaur egun */ irudia

[[File:Ikerketa taldeen argitalpenen bilakaera DIF-2007-2025.png|thumb|Ikerketa taldeen argitalpenen bilakaera DIF-2007-2025]]

njexp1rzw8wy54gewta5mx0j81s0fa8
44791
44790
2026-10-28T23:03:40Z

Laburpen gisa, hasiera-hasieratik nabarmendu daiteke [[w:Felisa Verdejo|Felisa Verdejo]] irakaslearen jarduera, fakultateko kide askoren tesien zuzendari eta bultzatzailea, eta ikerketa-lerro asko zabaldu zituena. Ondoren, aipatu daitezke [[w:Isabel Fernandez de Castro|Isabel Fernandez de Castro]] –Galan taldearen sortzailea–, [[w:Arantza Illarramendi|Arantza Illarramendi]] –BDI (Bases de Datos Interoperables) taldearen sortzailea–, eta [[w:Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez|Arantza Diaz de Ilarraza]] –IXA taldeko sortzaileetako bat. Ez dira, noski, bakarrak izan, eta merezi du aipatzea, baita ere, Francisca Lucio, Marisa Navarro eta Montse Hermo informatika teorikoaren arloan LORea taldean, [[w:Olatz Arbelaitz Gallego|Olatz Arbelaitz]] ALDAPA taldean, edota [[w:Elena Lazkano|Elena Lazkano]] RSAIT taldean.
Ezin ditugu denak aipatu, baina emakume asko parte hartzen du gaur egun ikerketa-lanetan arlo guztietan.
Emakumeak esparru teknologikoan aritzea sustatzeko eta gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea bultzatzeko, 2021tik [[w:Gladys saria|Gladys saria]] ematen dute Fakultateak eta puntuEUS fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ibilbide profesionala eta etorkizuneko proiekzio handia duten emakume gazteen lana saritzeko.
== Sariak ==
Ikerketaren emaitza doktore-tesietan, artikulu zientifikoetan, patenteetan, software produktuetan, liburuetan eta abar islatzen da. Eta produkzio horren kalitatea batzuetan sarien bidez aitortzen da. Hala gertatu da Fakultatean ere. Hauek izan dira fakultateko kideek lortu dituzten sari nagusi batzuk haien ikerketa-lana dela eta:
* [[w:Arantza Illaramendi|Arantza Illaramendi]]. Aritmel saria, 2010. Sociedad Científica Informática de España-k eta BBVA fundazioak ematen duten saria "Informatika Ingeniaritzan ekarpen zientifiko berezi esangarriak egin dituen ikerlari batentzat". Saria lortu zuen lehen emakumea izan zen. Datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloan lan egiten zuen BDI ikerketa-taldearen sortzailea eta zuzendaria izan da.
* [[w:Eneko Agirre|Eneko Agirre]]. Aritmel saria, 2021. Ixa taldearen ikertzaile nagusietako bat da, adimen artifiziala eta hizkuntzaren prozesamendua lantzen. Hitz zentroko zuzendaria da gaur egun. 2018 eta 2019n, Google Faculty Research Awards jaso zuen, hizkuntzaren prozesamenduaren arloan.
* [[w:Xabier Artola Zubillaga|Xabier Artola]]. Kubako gobernuak emandako Orden Carlos J. Finlay kondekorazioa jaso zuen 2022an, Centro de Lingüística Aplicadako ikerlariekin egindako lanagatik Diccionario básico escolar (DBE) sortzen.
* [[w:Julio Abascal|Julio Abascal]]. Garcia Santesmases saria, 2023. SCIEk eta BBVA fundazioak ematen duten saria, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarrekintzan aitzindari izateagatik. Egokituz, Behar Berezietarako Laborategiaren sortzailea eta zuzendaria izan da. Urte berean, AAATE diamond-award eman zioten (Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe), laguntza-teknologia sustatzen egindako lan aipagarri bati.
* [[w:José Antonio Lozano Alonso|Jose Antonio Lozano]]. Euskadi Ikerkuntza saria, 2024, adimen artifizialaren eta datu-zientziaren alorrean egindako ekarpen nabarmenengatik. Fakultateko Intelligent System Group taldearen zuzendaria da, baita BCAMen (Basque Centre for Applied Mathematics) zuzendaria ere.
* [[w:Mikel Artetxe Zurutuza|Mikel Artetxe]]. Fakultateko ikasle ohiak, SCIEk eta BBVA fundazioak ematen duten "Informatikako Ikerlari Gaztea" saria lortu zuen 2021ean, hizkuntzaren prozesamenduaren arloan egindako maila handiko ekarpenengatik. Urte berean, EurAI Doctoral Dissertation Award eta SPLNren sariak lortu zituen Ixa taldean garatutako doktorego tesiagatik.
* [[w:Olatz Perez de Viñaspre Garralda|Olatz Perez de Viñaspre]] eta [[w:Usue Mori Carrascal|Usue Mori]], Fakultateko ikerlariak, Gladys saria eskuratu zuten 2022 eta 2025 urteetan.
Ikerketa-lerro asko lantzen dira Informatika Fakultatean, maila desberdinetan. Igaro diren 50 urteen ondorio da, eta hainbat lerrotan tamaina eta indarra handia da, eta etorkizun oparoa aurreikus daiteke. Erronka, dena den, handia da, arloa infernuko abiadaz garatzen baita, baina oinarriak sendoak dira.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
pfnjtbkaozogvrmnvy0yymezb46qcib