Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.48.0-wmf.3
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Darabilbo Zientzia
0
7331
44883
44867
2026-11-10T11:33:05Z
Ksarasola
1603
/* 1. Zientziaren historiako garapeneko urratsak */
44883
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|jr.etxebarria}}
: [[/SARRERA/]] (?)
# [[Eredua|Nola idatzi? - Eredu bat]] (Lanean - egokitu behar da)
== 1. Zientziaren historiako garapeneko urratsak ==
# [[/Gizateriaren lau asmakizunik handienak|1.1. Gizateriaren lau asmakizunik handienak]]
# [[/1.2. Zifra eta zenbakien inperioa. Matematikariek asmaturiko zenbakien historia/]]
# [[/1.3. Gnomona, lehen neurgailu zientifikoa/]]
# [[/1.4. Arkimedes, zientzialarien kanona/]]
# [[/1.5. Hipatia, matematikari, zientzialari, filosofo eta irakaslea/]]
# [[/1.6. Leonardo da Vinci, ingeniaria/]]
# [[/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa/]]
# [[/1.8. Zientzialariek jasandako zenbait jazarpen eta errepresio/]]
== 2. Fisikaren garapeneko historia puntualak ==
# [[/2.1.Katedralaren eraikuntza. UEUren historia laburra/]]
# [[/2.2.Borroka antinuklearra Euskal Herrian/]]
# [[/2.3.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren histohistoriako lehenengo pausoak/]]
# [[/2.5.Albert Einstein eta Mileva Maric. Nori berea da zuzenbidea/]]
# [[/2.6.Fisio nuklearriako lehenengo pausoak/]]
# [[/2.4.Erradioaktibitatearen aurkikuntza, historia eta erabilera/]]raren aurkikuntza/]]
# [[/2.7.Transistoreak. Elektronikaren garapena/]]
# [[/2.8.XXI. mendeko megalopolien hiru zutabe nagusiak/]]
== 3. Solido eta likidoen istorio eta historia harrigarriak ==
# [[/3.1.Karbonoa, ikatza bezain beltz, diamantea bezain distiratsu/]]
# [[/3.2.Beira, Optikaren eta Kimikaren funtsezko ekaia/]]
# [[/3.3.Hainbat motatako paperak/]]
# [[/3.4.Zeramika, fintasun txinatarraren adierazlea/]]
# [[/3.5.Izarren hautsa biltzeko sarea/]]
# [[/3.6.Ura, biziaren eta heriotzaren iturria/]]
# [[/3.7.Aladinoren lanpara eta likidoen bitxikeriak/]]
# [[/3.8.Soldadurak baino itsaskorragoak/]] (lanean)
== 4. Espazioa eta denbora Fisikan. Absolutuak? Erlatiboak? ==
# [[/4.1.Espazioari eta denborari buruzko oinarrizko kontzeptuak/]]
# [[/4.2.Galileoren Erlatibitateko espazioa eta denbora/]]
# [[/4.3.Einsteinen Erlatibitate Bereziko espazio-denbora/]]
# [[/4.4.Mekanika Kuantikoaren mundua/]]
# [[/4.5.Einsteinen Erlatibitate Orokorra eta Kosmologia/]]
== Egileak, lotutako artikuluak eta irudiak ==
* [[/Egileak/]]
* [[/Erabilitako irudiak/]]
[[Kategoria:Fisika]]
ppswwnbydt6mfijrex7qd3o7e1bv3su
Darabilbo Zientzia/3.8.Soldadurak baino itsaskorragoak
0
7339
44884
44224
2026-11-10T11:34:24Z
Ksarasola
1603
/* Irudien jatorria */
44884
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|jr.etxebarria}}
= 3.8. Soldadurak baino itsaskorragoak =
Baldintza batzuetan likidoak itsasi egiten dira solidoetan. Adibidez, olioa, zopa, eztia… itsatsi egiten dira gure azalean eta gure arropetan, eta zikin-orbanak uzten dituzte bertan. Ura ere bai: horrexegatik bustitzen gaitu.
[[Fitxategi:Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg|thumb|150px|Dutxa]]
Baina urak itsasgarritasun txikia du; gainera, ura jariatu egiten da gure gorputzaren gainetik; hori bai, azalari itsatsita. Dutxatzen ari garenean, goitik erortzen diren tantek gorputz osoa bustitzen dute; bestela, azalean errebotatu eta salto egingo lukete.
[[Fitxategi:A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg|thumb|150px|Ura ez da zoru iragaztezinetan itsasten.]]
Zorionez, ura askoz errazago itsasten da beste material batzuetan gure azalean baino, hala nola toalla edo eskuoihaletan. Toallaren zuntzekiko kontaktuan dagoenean, ura zurrupatuta geratzen da, oihalari itsatsita, olio-lanparetako metxetan olioa bezalaxe. Horri esker, dutxatu ondoren, ondo lehortu dezakegu gorputza toallarekin, gorputza sikatuz eta xukadera bustiz. Lehortzea uraren eta toallaren arteko gainazal-tentsio txikiaren ondorioz gertatzen da; izan ere, itsasgarritasuna ez da likido jakin baten propietate intrintseko bat, material solido batekiko elkarrekintzaren ondorioa baizik.
== Baina ura ez da “benetako” lekeda ==
Atzamarra busti eta bertan paper- edo hauts-printza bat biltzen badugu, itsatsita geratuko da une batez. Baina ura lurruntzean, askatu egingo da. Urak itsasgarritasuna galtzen du lurruntzean: ez da “benetako” lekeda. Oro har, lekedak likidoak dira, material solido baten gainean ezartzean solido bihurtzen direnak, materialen artean batasun iraunkorra osatuz.
[[w:Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]] sinonimo hauek onarturik dauzka [[w:Hiztegi Batua|Hiztegi Batuan]] lekedak izendatzeko: lekeda, lika, itsasgarri eta kola. Adjektibo hauek ere bai: itsasgarri, itsaskor eta liskatsu. Gure inguruko hizkuntzetan hauexek dira izen baliokideak: pegamento / cola / adhesivo (es), colle / adhésif / glu (fr), glue / adhesive (en).
== Santimamiñeko irudiak, pinturak ==
[[Fitxategi:Santimamiñe.jpg|thumb|180px|[[w:Santimamiñe|Santimamiñeko]] pinturak
(K.a. 14.500-12.000)]]
[[w:Paleolitoa|Paleolitikoan]], gizakiek pigmentu naturalak prestatzen zituzten kobetako hormak pintatzeko. Pigmentu haiek substantzia liskatsuekin nahasten zituzten, hala nola [[w:Gantz|gantzekin]] eta [[w:Arrautza|arrautzekin]]; horrela, pinturak asmatu zituzten; eta pintura haiek milaka urtetan iraun dute hormetan itsatsirik. Izan ere, ondo pentsatuta, pinturak koloretako lekedak dira.
== Ötzi deritzon izotzetako gizonaren aizkora ==
[[w:Ötzi|Ötzi]] deiturikoa gizon baten gorpu momifikatua da, [[w:Alpeak|Alpeetako]] glaziar batean 1991ean aurkitutakoarena. Orain dela 5.300 urte inguru bizi izan zen. Izotzak eta elurrak oso ongi kontserbatu zituzten Ötziren gorpua eta jantziak.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Fitxategi:Otzi-Quinson.jpg|Ötzi gizona
Fitxategi:Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg|Ötzi gizona
Fitxategi:ReconstructedOetziAxe.jpg|Ötziren aizkora
</gallery>
Tresna batzuk ere agertu ziren [[w:Momia|momiaren]] inguruan; horien artean kobrezko aizkora bat zegoen. Kirtena [[w:Hagin (zuhaitza)|hagin]]-zurezkoa zen, eta kobrezko aizkora-ahoari ondo eusteko, lekedaz itsatsitako soka batez zeukan tinkatuta.
== Zuhaitzen erretxinak, lekeda bikainak ==
Zuhaitzak hainbat [[w:Material|ekai]] liskatsuren hornitzaileak dira. Kasurako, [[w:Pinu|pinuen]] [[w:Izerdi (botanika)|izerdiak]] lekeda egokiak egiteko balio du. XX. mendearen bigarren erdialdera arte, honelako ontzi txikietan biltzen zen erretxina hori [[w:Akitania|Akitaniako]] pinadi zabaletan.
Erretxina biltzeko ontziak.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Boswellia sacra - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-022.jpg|Boswelia sacra
Fitxategi:Baumharz am Sägeschnitt.jpg|thumb|[[w:Erretxina|Erretxina]].
Commiphora myrrha - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-019.jpg|Commiphora_myrrha
</gallery>
[[Fitxategi:Spider in amber (1).jpg|thumb|Armiarma bat [[w:Anbar|anbarrean]] harrapatuta.]]
[[w:Boswellia|Boswelia]] zuhaitzaren erretxinatik [[w:Intsentsu|intsentsu]] izeneko kola aromatikoa lortzen da. Arantzadun [[w:Commiphora myrrha|Commiphora myrrha]] zuhaixkaren erretxinatik [[w:Mirra|mirra]] lortzen da. Antzinatean medikuntzan eta perfumegintzan erabiltzen ziren. “Errege Magoek” opariak egiteko erabili omen zituzten, urrearekin batera.
Eboluzioan zehar, zuhaitzek intsektuak harrapatzeko eta plagetatik babesteko sortu zituzten erretxinak. [[w:Anbar|Anbarra]] erretxina solidotu eta gogortua da. [[w:Neolitoa|Neolitikotik]] hasita, oso preziatua. Medikuntzan eta bitxigintzan erabili izan da. Izatez, erretxina fosilizatua da, eta sarritan intsektuak dauzka barruan, harrapatuta.
== Kautxua, polimero elastiko naturala ==
[[w:Kautxu|Kautxua]] [[w:Polimero|polimero]] elastiko natural bat da, hainbat zuhaitz eta landareren izerditik abiatuta sortzen dena, bereziki [[w:Kautxu zuhaitz|Hevea brasiliensis]] zuhaitzetik. Zuhaitz horren izerdiak esnearen antza du eta horregatik [[w:Latex|latex]] deritzo. Akitaniako pinudietan erabiltzen ziren antzeko ontzietan biltdu izan da. Ondoren erakusten den Indiako seiluaz isiako latex-bilketa ohoratu nahi izan zen, argi adieraziz zer garrantzia zuen kautxuak garai hartan.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Fitxategi:Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg|''Hevea brasiliensis''
Fitxategi:L’arbre à caoutchouc.jpg|Latexa biltzeko ontzia.
Fitxategi:Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg|Indiako seilua (1983)
</gallery>
Irudia. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude.1
Kautxua [[w:poliisopropeno|poliisopropeno]]-molekula luzeen nahaste-borraste bat da: poliisopropeno-molekulen arteko loturak oso ahulak dira, eta horrexegatik da hain elastiko eta itsaskorra. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude. Bigarren Mundu Gerrara arte ez zen sintetikoki fabrikatu. Gaur egun, industrialki ekoizten den kautxu gehiena sintetikoa da.
Kautxutik hainbeste tresna eta osagai lortzen dira, gero egunero bizimoduan baliatzen ditugunak. Adibidez, idazten eta marrazten ikasteko, ba ote dago tresna egokiagorik papera, arkatza eta borragoma baino? Zein praktiko diren latexezko eskularru garbi eta aseptikoak.
<gallery mode="packed" heights="180">
Fitxategi:Papertoys Stationery 02.jpg
Fitxategi:Latexhandschuh.jpg
</gallery>
Bizikletetako eskulekuetako kautxuzko babesgarriei esker, ez zaizkigu eskuak manillarretan irristatzen. Eta automobiletako gurpilen pneumatikoei esker, ziurtasunez abiatu gaitezke autobideetan zehar, ondo itsasten baitituzte ibilgailuak zorura, balaztatzean eta bihurguneetan.
<gallery mode="packed" heights="150" >
Fitxategi:IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg|thumb|Eskulekuko babesgarria
Fitxategi:Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg|thumb|Pneumatikoak
</gallery>
== Zinta itsasgarria, sekulako asmakizuna ==
[[Fitxategi:Sticky_tape.jpg|thumb|150px|[[w:Zinta itsasgarri|Zinta itsasgarria]]]][[w:3M|3M]] enpresan lanean ziharduen Richard Drew ikertzaileak [[w:Zinta itsasgarri|zinta itsasgarria]] asmatu zuen 1925ean. Drew-ren asmakizuna Scotch Tape izenaz komertzializatu zen.
Zinta itsasgarriak hiru geruza ditu: azpikoa, lekeda indartsua da; erdikoa zelofana da, gardena eta erresistentea, eta gainekoa, tefloi ez-itsasgarria, material gehienekin gainazal-tentsio handia duena eta itsasten ez dena.
Geroago asmatu zuten zinta itsasgarriaren euskarria, oso praktikoa dena biribilkiko zinta ondo mozteko. Ia edozertarako balio du, baita [[w:Zesta punta|zestapuntako]] saskiak konpontzeko ere.
<gallery mode="packed" heights="150" >
Fitxategi:Tape-dispenser.jpg|thumb|Zinta itsagarriaren eukarria
Fitxategi:Chistéra.jpg|thumb|[[w:Zesta punta|Zestapuntako]] saskia
</gallery>
== Post-it, ohar-paper autoitsaskor praktikoa ==
1968an, 3M enpresako Spencer Silver ikertzaileak post-it izeneko ohar-paper autoitsaskorra asmatu zuen. Atzealdetik ertz batean lekeda ahul bat duten paper-orriak dira, kolorezko takoetan bildurik.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Capacity building theme.jpg|thumb|Hainbat papertxo itsatsita
Tomboy logo.svg|thumb|Post-it papertxo hori itsasgarriak
</gallery>
Orritxo bat askatzean, lekedak itsatsita irauten du paperean, eta beste edozein materialetan erants daiteke berriro, oharreko mezuaren oroigarri. Ez al da asmakizun irudimentsua?
Bi asmakizun txiki, sinple eta praktiko horietan oinarriturik, izugarrizko garapena ezagutu du gaurdaino 3M korporazio multinazionalak. 1902an sortu zen, eta 2026ko abenduan 88.667 enplegatu zituen munduan zehar 100dik gora lurraldetan.
<gallery mode="packed" heights="100" >
3M wordmark.svg|thumb|3M (Minnesota Mining and Manufactering)
3-M Building Maplewood MN1.jpg|thumb|Egoitza nagusia (Minnesota, AEB).
</gallery>
== Dedalo eta Ikaroren mitoa ==
[[Fitxategi:Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg|thumb|150px|Minotauroak zezen-burua eta giza gorputza zituen.]]Antzinako Greziako mitologian, [[w:Dedalo|Dedalo]] izeneko arkitekto, eskultore eta asmatzaileak [[w:Kretako labirintoa|Kretako labirintoa]] eraiki zuen.
[[Fitxategi:Landon-IcarusandDaedalus.jpg|thumb|150px|Dedalo eta Ikaro (Charles Paul Landon).]]
Mitoak kontatzen zuenez, itsasoetako [[w:Poseidon|Poseidon]] jainkoa haserretu egin zen [[w:Kreta|Kretako]] [[w:Minos|Minos]] erregearekin, zezenik ederrena berari sakrifikatzeko promesa bete ez zuelako, eta erregearen emazte [[w:Pasifae|Pasifae]] zezenaz maitemintzea eragin zuen mendekuz. Dedaloren trikimailu batez lortu zuen zezenak sexuz estali eta umedun uztea Pasifae. Handik bederatzi hilabetera jaio zen [[w:Minotauro|Minotauroa]], giza gorputza eta zezen-burua zeukan izakia.
Dedaloren amarruaz konturaturik, Minosek labirintoan preso sartu zituen Dedalo eta baita beraren seme [[w:Ikaro|Ikaro]] ere, betiko. Baina Dedalok eta Ikarok labirintotik ihes egitea lortu zuten, [[w:Argizari|argizariz]] itsatsitako lumadun hegoez hegaz eginda. Halere Ikaro, gero eta gorago igotzeko eta Eguzkirantz hurbildu nahi izatean, argizaria urtzen hazi zen eta bertan amaitu zuen bidaia… eta bizitza.
Ezagutzen al duzue Ikaro modernorik? Zer ote da delta hegal batekin hegaz egitea? Ene ustez, hori egiten duena benetako Ikaro bat da, txukun egiten baitu hegaz; baina ez eskuineko irudian dagoen metalezko hegoduna, horrek ez baitu hegaz egiten.
<gallery mode="packed" heights="140" >
Fitxategi:Départ de deltaplane.JPG
Fitxategi:Ikaro Modernoa.jpg
</gallery>
== Ikaro Elgoibarren ==
[[w:Esperanza d'Ors|Esperanza D´Ors]] eskultore espainiarrak Ikaroren eskultura berezi bat eskegi zuen [[w:Elgoibar|Elgoibarren]] 1998an, [[w:Deba (ibaia)|Deba]] ibaiaren gaineko Urazaundi zubian.
Eskultura hori Elgoibarko zubian egon zen 22 urtean. Gero, higatu eta arriskugarri bihurtzean, bertatik kendu eta Ismael Garcia-k zaharberritu egin zuen 2025erako.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Fitxategi:Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg|Ikaro zaharberritua Deba ibaiko Urazaundi zubian.
Fitxategi:ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg|Ismael Garcia eskultorea (bizarrarekin)
</gallery>
[[Fitxategi:Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg|thumb|120px|[[w:Kolageno|Kolagenoen]] egitura berezia. Uretan egosiz gero apurtzen da egitura hori eta [[w:Gelatina|gelatina]] itsaskorra lortzen da.]]
== Animalietatik ateratako kola itsasgarriak ==
Antzinateko teknologian, animalia-lekedak nagusitu zitzaizkien landare-lekedei. Horietakoa da [[w:Gelatina|gelatina]]. Pentsa dezagun txorien hegoetan: haietan dauden muskuluak, lotailuak eta azala proteinei esker daude gorputzari lotuta. Berdin giza gorputzekoak ere.
[[w:Proteina|Proteina]] horien artean, oso garrantzitsua da [[w:Kolageno|kolagenoa]]. Animalietan, kolageno-molekula luzeak korapilatuta daude eta muskuluak, tendoiak eta kartilagoak osatzen dituzte. Kola prestatzeko prozesuan, kolagenoak urarekin erreakzionatzean, molekulak banatu egiten dira eta lotura kimikoak aske geratzen dira, ondoren edozerekin itsasteko.
== Zuraren ahuleziaren aurrean, kontratxapatua ==
Antzinateko egiptoarrak lehenak izan ziren animalia-lekedak erabiltzen, bereziki beren altzariak eta dekoraziozko inkrustazioak hormetan gogor itsasteko.
Izatez, horrela ebatzi zen zuraren arazo mekaniko nagusia, zuraren garauek eragindako arrakalen ondoriozko hauskortasuna, alegia. Zurezko xaflak zenbat eta finagoak izan, errazago arrakalatzen dira. Baina xafla finen artean lekeda egokia jarrita, material berri bat sortzen da, oso erresistente eta moldagarria dena: [[w:Kontratxapatu|kontratxapatua]].
Etxegintzan oso erabiliak dira kontratxapatuzko oholak.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Fitxategi:Birch plywood.jpg|[[w:Kontratxapatu|Kontratxapatua]].
Plywood factory in Viiala 1953 (JOKAUAS2 2018-6).tif|Kontratxapatu-fabrika (1953)
Dodge Grand Caravan (RT) with 4x8 foot plywood inside.jpg| Hainbat ohol kontratxapatu
</gallery>
== Kontratxapatuaren erabilera hegazkingintzan ==
XX. mendearen lehen erdian, kimikariak konturatu ziren ezen [[w:Fenol|fenola]] eta [[w:Formaldehido|formaldehidoa]] nahastuta bi xaflaren tartean zabalduz gero, bi xaflak gogor itsatsita geratzen zirela nahastea lehortzean.
Horrelaxe asmatu ziren bi osagaietako lekedak.
XX. mendearen hasierako hegazkinak zurezkoak ziren, baina egurraren garauen erruz, arrakalatzeko arrisku handia zuten. Soluzioa kontratxapatuan zegoen, forma aerodinamikoa emanda fidagarria eta erresistentea baitzen bi osagaietako lekedei esker.
[[Fitxategi:De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg|thumb|150px|Havilland Mosquito]]Kontratxapatuzko hegazkin ospetsuena Havilland Mosquito izenekoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran, erabili zuten 1941etik aurrera, bestelakoak baino arinagoa eta askoz bizkorragoa zelako, eta ezin konta ahala lurralde eta herri “arrakastaz” bonbardatzen eta suntsitzen jardun zuten.
== Kontratxapatuaren erabilera altzarigintzan ==
Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean, kontratxapatua altzarien fabrikazioan sartu zen.
[[w:Charles eta Ray Eames|Charles eta Ray Eames]] senar-emazte diseinatzaileek 1950eko hamarkadan sorturiko kontratxapatuzko aulkiak komertzializatzen hasi ziren, mundu osan zehar arrakasta handia lortuz.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Eameslounch.jpg
Eames_LCW_chair_at_the_Oakland_Museum_of_California.jpg
Charles_Eames_in_Arts_&_Architecture,_January_1945_(page_41_crop).jpg
</gallery>
== Super glue, zianoakrilatoa ==
[[Fitxategi:Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg|thumb|120px]]
[[w:Super glue|Super glue]] izeneko kola itsasgarria [[w:Zianoakrilato|zianoakrilatoan]] oinarrituriko lekeda sintetiko bat da, oso bizkor eta gogor itsatsi eta lehortzen dena. Ia edozein bi material “betiko” batzeko balio du. Gaur egun medikuntzan ere erabiltzen da ospitaletan azaleko zaurietako ebakiak berehala ixteko.
Loctite markako super gluea erabili duen edonork badaki zein kontuz ibili behar den atzamarrekin ez ukitzeko. Bestela arazoak izango ditu loctitea kentzeko eta atzamarrak askatzeko.
== Karbono-zuntza eta lekedak ==
Karbono zuntza zuntz artifizial bat da, karbono-atomoak kristal-egituran dituena:
*erresistentzia mekaniko handiko materiala da,
*[[w:Altzairu|altzairuaren]] antzeko propietate mekanikoak ditu,
*[[w:Aluminio|aluminioak]] baino dentsitate askoz txikiagoa du,
*zura edo plastikoa bezain arina da,
*eta kanpoko eragile atmosferikoekiko oso erresistentea.
2004ko Atenasko Joko Paralinpikoetan, [[w:Oscar Pistorius|Oscar Pistorius]] atleta hegoafrikarrak 46,43 s-tan korritu zuen 400 m-ko lasterketa, karbono-zuntzezko “hankak” eta euskarriak super gluez itsatsita. Geroago, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen ofizialki Hegoafrika ordezkatuz 4400 m-ko errelebo-taldean (hurrengo urtean, baina, tiroz hil zuen bere andregaia).
<gallery mode="packed" heights="140" >
Oscar Pistorius- 2. Memoriał Kamili Skolimowskiej - Warszawa, 2011-09-20.jpg| Oscar Pictorius
Carbon fibers car.jpg|Karbono-zuntzezko karrozeria.
</gallery>
== Karbono-zuntza eta lekedak hegazkingintzan ==
[[Fitxategi:Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg|thumb]]
[[w:Airbus A350 XWB|Airbus A350 XWB]] hegazkinaren fuselajea eta hegoak karbono-zuntzez indarturiko plastikoz eginda daude eta lekeda bereziez itsatsita daude. Gehienez 366 bidaiari eraman ditzake. Hego bakoitza 32 m luze eta 6 m zabal da, eta pieza bakarrak dira. Hegazkingintzan inoiz fabrikaturiko karbono-zuntzezko pieza handienak dira.
Fabrikazioa deszentralizaturik dago: hegoak Erresuma Batuan fabrikatzen dira, fuselajeko sekzioak Alemania, Frantzia eta Espainian, eta muntaia osoa [[w:Tolosa Okzitania|Toulouse-n]] ([[w:Okzitania|Okzitania]]) burutzen da.
A350 XWB hegazkinaren barnealdea oso eroso eta ikusgarria da. Eserleku bakoitza oso zabala da, alde bietakoek leihatila dute eta tartean espazio ireki eta zabalak daude, zerbitzu askorekin.
[[Fitxategi:3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg|thumb|200px|center|A350 "economy-class"]]
Baina, Aladinoren ipuinean bezala, benetako gakoa [[w:Keroseno|kerosenoa]] da.
[[Fitxategi:0423 zugazart Liburua.jpg|thumb|center|800px|[[w:Zugazart|Zugazarten]] iritzi-gomendioa liburuaren egunean]]
== Irudien jatorria ==
30 irudi aurkitu dira iturburu-kodean:
:'Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg', 'A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg', 'Santimamiñe.jpg', 'Otzi-Quinson.jpg', 'Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg', 'ReconstructedOetziAxe.jpg', 'Baumharz am Sägeschnitt.jpg', 'Spider in amber (1).jpg', 'Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg', 'L’arbre à caoutchouc.jpg', 'Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg', 'Papertoys Stationery 02.jpg', 'Latexhandschuh.jpg', "IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg", 'Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg', 'Sticky_tape.jpg', 'Tape-dispenser.jpg', 'Chistéra.jpg', 'Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg', 'Landon-IcarusandDaedalus.jpg', 'Départ de deltaplane.JPG', 'Concours élégance Villa Este 17.JPG', 'Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg', 'ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg', 'Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg', 'Birch plywood.jpg', 'De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg', 'Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg', 'Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg', '3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg'.
=== Irudien datuak ordena alfabetikoaren arabera ===
[1/30] 🔍 Otzi-Quinson.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:120" title="User:120">120</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[2/30] 🔍 Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg
* Egilea: Willem van de Poll
* Lizentzia: CC0 (http://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/deed.en)
[3/30] 🔍 A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg
* Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.geograph.org.uk/profile/1667">Phil Champion</a> <span class="mw-valign-text-top noprint" typeof="mw:File/Frameless"><a href="//commons.wikimedia.org/wiki/File:A_slippy_floor,_Halifax_station_-_geograph.org.uk_-_2587386.jpg#P170" title="Edit this at Structured Data on Commons"><img alt="Edit this at Structured Data on Commons" src="https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/OOjs_UI_icon_edit-ltr-progressive.svg/20px-OOjs_UI_icon_edit-ltr-progressive.svg.png?utm_source=commons.wikimedia.org&utm_campaign=parser&utm_content=thumbnail" decoding="async" width="10" height="10" class="mw-file-element" data-file-width="20" data-file-height="20"></a></span>
* Lizentzia: CC BY-SA 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)
[4/30] 🔍 IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Radler22" title="User:Radler22">Radler22</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[5/30] 🔍 Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg
* Egilea: <bdi><a href="https://en.wikipedia.org/wiki/en:David_Rubinger" class="extiw" title="w:en:David Rubinger"><span title="Israeli photojournalist and photographer (1924-2017)">David Rubinger</span></a></bdi>
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[6/30] 🔍 Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg
* Egilea: Franz Eugen Köhler, <i>Köhler's Medizinal-Pflanzen</i>
* Lizentzia: Public domain
[7/30] 🔍 Papertoys Stationery 02.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Dcapillae" title="User:Dcapillae">Daniel Capilla</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[8/30] 🔍 Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Eric_Hahn" title="User:Eric Hahn">Eric Hahn</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[9/30] 🔍 Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg
* Egilea: <bdi><a href="https://www.wikidata.org/wiki/Q30580692" class="extiw" title="d:Q30580692"><span title="black-figure vase painter">Painter of London E 4</span></a></bdi>
* Lizentzia: CC BY 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.5)
[10/30] 🔍 Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg
* Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.flickr.com/people/30949611@N03">Laurent ERRERA</a> from L'Union, France
* Lizentzia: CC BY-SA 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)
[11/30] 🔍 Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Ksarasola" title="User:Ksarasola">Ksarasola</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[12/30] 🔍 Concours élégance Villa Este 17.JPG
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Arnaud_25" title="User:Arnaud 25">Arnaud 25</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[13/30] 🔍 De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg
* Egilea: Fotoafdrukken Koninklijke Luchtmacht / Photo Prints, Royal Netherlands Air Force; restored by <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Crisco_1492" title="User:Crisco 1492">Chris Woodrich</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[14/30] 🔍 Sticky_tape.jpg
* Egilea: <p>André Karwath aka <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Aka" title="User:Aka">Aka</a>
</p>
* Lizentzia: CC BY-SA 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5)
[15/30] 🔍 3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg
* Egilea: M Radzi Desa
* Lizentzia: GFDL 1.2 (http://www.gnu.org/licenses/old-licenses/fdl-1.2.html)
[16/30] 🔍 Tape-dispenser.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Evan-amos" class="mw-redirect" title="User:Evan-amos">Evan-amos</a>
* Lizentzia: Public domain
[17/30] 🔍 L’arbre à caoutchouc.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Danearlaffo" title="User:Danearlaffo">Houaito affo daniel</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[18/30] 🔍 Chistéra.jpg
* Egilea: No machine-readable author provided. <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Harrieta171" title="User:Harrieta171">Harrieta171</a> assumed (based on copyright claims).
* Lizentzia: CC BY 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.5)
[19/30] 🔍 Landon-IcarusandDaedalus.jpg
* Egilea: <bdi><a href="https://en.wikipedia.org/wiki/en:Charles_Paul_Landon" class="extiw" title="w:en:Charles Paul Landon"><span title="French painter, engraver and art critic (1761-1826)">Charles Paul Landon</span></a></bdi>
* Lizentzia: Public domain
[20/30] 🔍 Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Xenophon" title="User:Xenophon">Wolfgang Sauber</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[21/30] 🔍 Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg
* Egilea: Post of India
* Lizentzia: GODL-India (https://data.gov.in/sites/default/files/Gazette_Notification_OGDL.pdf)
[22/30] 🔍 Spider in amber (1).jpg
* Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.flickr.com/people/13521837@N00">Elisabeth</a> from The Netherlands
* Lizentzia: CC BY 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.0)
[23/30] 🔍 Santimamiñe.jpg
* Egilea: ETOR Entziklopedia
* Lizentzia: CC BY 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0)
[24/30] 🔍 ReconstructedOetziAxe.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Bullenw%C3%A4chter" title="User:Bullenwächter">Bullenwächter</a>
* Lizentzia: CC BY 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0)
[25/30] 🔍 Départ de deltaplane.JPG
* Egilea: Clément Bucco-Lechat
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[26/30] 🔍 Baumharz am Sägeschnitt.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:TipFox" title="User:TipFox">TipFox</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[27/30] 🔍 Latexhandschuh.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:KOchstudiO" title="User:KOchstudiO">KOchstudiO</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[28/30] 🔍 Birch plywood.jpg
* Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/w/index.php?title=User:Bystander&action=edit&redlink=1" class="new" title="User:Bystander (page does not exist)">Bystander</a>
* Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)
[29/30] 🔍 Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg
* Egilea: Hugo LUC
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[30/30] 🔍 ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg
* Egilea: Elgoibarko udala, Barrena aldizkaria
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
tn3kunt19xmw33kj4fi3sy02uygtj8g
Darabilbo Zientzia/1.5. Hipatia, matematikari, zientzialari, filosofo eta irakaslea
0
7370
44885
44753
2026-11-10T11:35:25Z
Ksarasola
1603
/* Irudiak */
44885
wikitext
text/x-wiki
= 1.5. Hipatia Alexandriakoa: irakasle, matematikari eta filosofoa =
:: DARABILBO programaren barruan [[w:Jose Ramon Etxebarria|Jose Ramon Etxebarriak]] Santutxun emandako hitzaldia (2024-03-01)
[[Fitxategi:Escuela_de_Atenas_Hipatia_de_Alejandr%C3%ADa.jpg|thumb]]
[[w:Hipatia Alexandriakoa|Hipatia]] [[w:Alexandria|Alexandrian]] jaio zen IV. mendean. Beraren jaiotza-data ez da ziurra (350/370-415). Garai hartan [[w:Egipto|Egipto]] [[w:Erromatar Inperioa|Erromako]] probintzia bat zen. Baina [[w:Konstantino|Konstantino]] enperadorea kristau bihurtu zen 312an, eta halere erlijio-askatasuna onartu zuen.
Geroago, 330ean, erromatar inperioaren hiriburua [[w:Bizantzio|Bizantzio-ra]] aldatu zuen. Ordutik aurrera, [[w:Konstantinopla|Konstantinopla]] izena ezarri zioten. Gaur egun, [[w:Istanbul|Istanbul]] deritzo.
Hipatiaren aita, [[w:Teon Alexandriakoa|Theon Alexandriakoa]] (335-404), matematikari eta astronomo ospetsua zen. Gureganaino heldu den [[w:Euklides|Euklidesen]] ''[[w:Euklidesen Elementuak|Elementuak]]'' liburuaren testua egokitu eta editatu zuen. Halaber, hainbat iruzkin idatzi zituen [[w:Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] (100-170) [[w:Almagesto|Almagestori]] buruz. Theon irakaslea zen [[w:Museion|Mouseion]] eskolan, Biblioteka ospetsua zegoen eraikin berean; eskola esklusiboa eta prestigiozkoa zen. Ikasleen artean bere alaba zegoen, gizonezkoekiko berdintasunean. Aita hil ondoren, Hipatiak jarraipena eman zion eskolari.
== Hipatia, irakaslea ==
Damaszios (458-538) filosofo neoplatonikoaren arabera, Hipatiak filosofia orokorra irakasten zuen: [[w:Platon|Platon]], [[w:Aristoteles|Aristoteles]] eta beste. Hortaz, Hipatia filosofo neoplatonikoa zen. Matematika eta astronomia ere irakasten zituen. Gainera, haren ikastaroak irekiak eta libreak ziren.
[[Fitxategi:Syn%C3%A9sios_de_Cyr%C3%A8ne.png|thumb|160px|Sinesios Zirenekoa (370-413)]]
Bestalde, «idia» izeneko saio pribatuak ere antolatzen zituen, ziurrenik bere etxean. Hipatia ez zen kristau; halere, saio haietara Zireneko Sinesios apezpikua
[[w:Sokrates Konstantinoplakoa|Sokrates Konstantinoplakoa]] (380-440) "Sokrates Eskolastikoa" ere deitua Hipatiaren garaiko historialari kristau bat izan zen, eta bere liburu batean honelaxe aipatu zuen Hipatia:
{{esaera2|Bazen Alexandrian Hipatia izeneko emakume bat, Theon filosofoaren alaba zena, garaiko filosofo guztiek baino jakinduria handiagoa zeukana… Filosofiaren printzipioak azaltzen zizkien ikasleei, eta haietariko asko oso urrunetik etorriak izaten ziren… Ez zeukan arazorik publikoki irakaspenak emateko, baita magistratuen aurrean ere… Beraren duintasuna eta bertutea kontuan izanik, trabarik gabe hartzen zuen parte gizonen biltzarretan, guztiek miresten baitzuten.}}
== Hipatiaren izaera eta nortasuna ==
Hipatia jentila zen, gero eta kristauagoa zen Alexandria hartan. Damaszios-en arabera, Hipatiak birjina iraun zuen bizitza osoan, berak berariaz horrela aukeratu eta erabakita.
[[Fitxategi:Cyril of Alexandria.jpg|thumb|100px|[[w:Zirilo Alexandriakoa|Zirilo Alexandriakoa]] (376-444)]]
Halere, 412an [[w:Zirilo Alexandriakoa|Zirilo apezpikua]] izendatu zuten Alexandriako Patriarka. Eta berehala hasi zen paganismoa eta judaismoa desagerrarazteko lanean, biak ala biak heresiatzat hartuta.
Filosofo neoplatonikoak ere jazarriak izan ziren, eta, beldurrez, haietariko asko kristautu egin ziren.
Alabaina, Hipatiak ez zuen men egin, eta “sorgin” arriskutsu bihurtu zen Zirilorentzat. Zein ote ziren hark egindako arriskuak patriarkaren iritziz?
== Hipatia astronomoa: astrolabioa ==
[[Fitxategi:Astrolabio (16787706916).jpg|thumb|160px|ezkerrera|XI. mendeko astrolabio bat.]]
[[Fitxategi:Apollonii Pergei Opera 1537 detail.jpg|thumb|100px|[[w:Apolonio Pergakoa|Apolonio]] 1537ko grabatua]]
[[w:Zireneko Sinesio|Sinesio Zirenekoak]] idatzitako gutun batean idatzita dagoenez, Hipatiak irakatsi zion nola erabili behar zuen zilarrezko astrolabio planisferiko bat.
Astrolabioa tresna astronomiko berezia da, izarren eta planeten posizioak kontuan hartuta urteko eguna eta ordua kalkulatzeko balio duena. Hipatiaren lan astronomikoak astrolabioaren bitartez [[w:Ekinokzio|ekinozioen]] eta jaien datak zehazteko egin beharreko behaketen ingurukoak ziren.
Dena den, Hipatiak ez zuen tresna hori asmatu, jadanik asmatuta baitzegoen bera jaio baino bostehun bat urte lehenago. Baina dirudienez, Hipatiak ondo ezagutzen zuen Apolonio Pergakoa (K.a. 262-190) asmatutako astrolabioa.
== Hipatia matematikaria: sekzio konikoak ==
Hain zuzen, Apolonio Pergakoak sei mende lehenago idatzitako Sekzio konikoak tratatuari buruzko lan bat idatzi zuen Hipatiak, bere ikasleei irakasteko, ziurrenik.
<gallery mode="packed" caption= "" heights="200">
Conic Sections.svg|Kono baten sekzio konikoak
Seasons eu.png|Planeta guztiak Eguzkiaren inguruan higitzen dira, orbita eliptikoak eginez. Gainera, Eguzkia elipsearen bi fokuetako batean dago.
</gallery>
Sekzio konikoak ahaztuta egon ziren astronomoen lanetan, XVI--XVII. mendean [[w:Johannes Kepler|Kepler-ek]] (1571-1630) planeten higidurari buruzko legeak eman zituen arte. Beraren izena daraman lehenengo legeak honelaxe dio:
Planeta guztiak Eguzkiaren inguruan higitzen dira, orbita eliptikoak eginez. Gainera, Eguzkia elipsearen bi fokuetako batean dago.
== Hipatia, testuen zuzentzaile eta editorea ==
Arlo horretan, Hipatiak [[w:Klaudio Ptolomeo|Klaudio Ptolomeo-ren]] (100-170) lanetako zenbait errore argitu eta zuzendu zituen.
Hipatiak Ptolomeoren Almagesto tratatuaren III. liburua editatu zuen Theon-ekin batera, zeinean unibertsoaren eredu geozentrikoa proposatzen baitzen. Dirudienez, Hipatia eredu heliozentrikoaren aldezlea zen. Eta Almagestori buruz Theonek eginiko iruzkinetan, Hipatia konturatu zen eredu ptolomeikoak ondorio matematiko desegokiak zituela.
[[Fitxategi:Ptolomeo eta Koperniko.jpeg|400px|thumb|erdian|Ptolomeoren eredu geozentrikoa. Eta Kopernikoren eredu heliozentrikoa.]]
== Hipatiaren ohorezko izendapenak Ilargian ==
Rimae Hypatia Ilargiaren gainazalean ageri diren arrakalen multzo bati emandako izena da. Agerikoa da noren ohorez jarri zaion izen hori, ondo merezia.
<gallery mode="packed" caption= "Hypatia kraterra Ilargian ([[w:Apollo 10|Apollo-10aren]] dokumentazioa)" heights="200">
TaylorCraterLOC.jpg|Hypatia kraterra erdian. [[w:Apollo 11|Apolo 11]] eta [[w:Apollo 16|Apollo 16]] ilargiratu ziren tokitik gertu ([[w:Apollo 10|Apollo-10aren]] dokumentazioa)
AS10-29-4324.jpg|Rimae Hypatia gunea kraterraren atzean
Apollo_10_Analysis_Figure_2-56.png|Kraterra [[w:Mare Tranquillitatis|Mare Tranquillitatis]] ilargi-itsasoaren mapa topografikoan
</gallery>
== Hipatiaren heriotza ==
Teofilo Alexandriako patriarkak errespetuz tratatzen zuen Hipatia. Baina Teofilo 412ko urriaren 17an hil ondoren, Zirilo Zirenekoa izendatu zuten patriarka. Eta giroa erabat aldatu zen. Zirilok kristau ez zirenen aurka sorturiko jazarpenaren erdian, fraide batzuek espresuki erail zuten Hipatia 415ean: hiritik arrastaka eraman zuten, eta azkenean, jipoitu, biluztu eta zatikatu egin zuten gorputza.
[[Fitxategi:Mort de la philosophe Hypatie.jpg|thumb|400px|erdian| Hipatiaren heriotza Alexandrian (Louis Figuier-en ilustrazioa,1886)]]
== “Katalina Alexandriako martiria” ote zen Hipatia? ==
Hipatiaren erailketa Dezio enperadorearen jazarpeneko (201-251) martiri kristauen kontakizunen oso antzekoa da.
Ikertzaile batzuen ustez, Santa Katalina Alexandriakoa asmakizun bat dateke, Hipatiaren erailketa gogoratzeko-edo egina. Izan ere, Elizak berak zalantzak izan ditu Katalina hori existitu ote zen, eta, ofizialki, 1970ean, azalpen honekin kendu zuen beraren izena santutegitik:
{{esaera2|Elizak ezin du bermatu legenda zaharretan oinarrituriko zenbait santu oso popular existitu ote ziren, hala nola San Kristobal, Santa Barbara, Santa Katalina Alexandriakoa, Santa Filomena...}}
== Elizaren iritzi ofiziala Zirilo Alexandriakoaz ==
Zirilo Alexandriakoa santutzat hartzen dute bai Eliza ortodoxoak eta bai Eliza katoliko erromatarrak ere. Hurrenez hurren, ekainaren 9an eta 27an ospatzen dute haren jaia.
Leon XIII. aitasantuak Eliza katolikoaren doktorea izendatu zuen, 1882an, are ohore handiagoa emanez. Eta 2007ko urriaren 3an, Benedikto XVI.ak honako hitz hauek esan zituen Ziriloren ohorez:
{{esaera2|San Zirilo Alexandriakoa Jesukristoren lekuko nekaezin eta irmoa izan zen.}}
Sinesteko ere! Zer iritzi ote du horretaz gaur egungo Leon XIV.ak?
== Hipatia literaturan, artean eta zientzian ==
XIX-XX. mendeen erdibidean hainbat pintoreren inspirazio-iturri gertatu zen Hipatia, beti ere garaiko estetika-moldeetan egina.
Gauza bera gertatu omdoren ere arte-sorkuntzako bestelako arloetan, hala nola eskultura, argazkigintzan, antzerkigintzan literaturan eta zientzian ere.
=== Pinturan ===
<gallery mode="packed" caption= "Hypatia pinturan" heights="200">
Hypatia_(Charles_William_Mitchell).jpg|Charles W. Mitchel (1885)
Hypatia by Julius Kronberg, 1889.jpg|Julius Kronberg (1889)
Alfred Seifert Hypatia.jpg|Alfred Seifert (1901)
Hipatia67.jpg|Jules Maurice Gaspard (1908)
</gallery>
<gallery mode="packed" caption= "Hypatia pinturan" heights="200">
Hypatia by Odoardo Tabacchi 01.jpg|Odoardo Tabacchi (1877)
Hypatia at the Haymarket theatre - The Graphic - 21 January 1893.jpg|Charles Kingsley-ren nobelan oinarrituriko antzezlana (1893)
Hypatia, by Julia Margaret Cameron.jpg|Julia Margaret Cameron (1867)
</gallery>
=== Hipatia harria, libiar beira ===
1996ko abenduan harri hau aurkitu zuten [[Libiar basamortua|Libiako beiraren basamortuan]]. Hipatia izena eman zioten. Hipotesi modura proposatu zuten kometa baten nukleoaren zati bat izan daitekeela.
Dena den, Libiako beiraren basamortuan, beira oso bitxiak aurkitu dira lehendik ere: fulguritak. Eta [[w:Tutankamon|Tutankamonen]] momiaren apaingarrizko kakalardoaren erdigunean basamortuko beira oso berezi bat ageri zen, Hipatia harri horren antzekoa.
<gallery mode="packed" caption= "Hypatia harria" heights="180">
Libyan_Desert_Glass.jpg|Hipatia harria, [[w:Libiar beira|libiar beira]]
Libysche_wueste.png|Libiako basamortuko oasiak
Tutankhamun_pendant_with_Wadjet.jpg|[[w:Tutankamon|Tutankamonen]] momiaren "kakalardoa"
</gallery>
== Hipatia, emakume feministen sinboloa eta ikonoa ==
Gure garaiotan, Hipatia emakume feministen sinbolo edo ikonoa ere bihurtu da. Horren adibide dira hainbat herritan margotu diren horma-irudi erreibindikatiboak.
[[Fitxategi:Mural feminista de Gandia - Dones en lluita.jpg|thumb|500px|erdian|Gandia-ko (Paisos Catalans) horma-irudia]]
Baina guztietan ikusgarriena Rafael (1483-1520) "''Raffaello Sanzio Sanzio jaiotzako izenez''" 1512an prestaturiko Atenasko eskola margolan harrigarria da, zeinean Platon eta Aristoteles-en irudiekin batera (biak erdigunean, atzeko planoan, atetik sartzen) eta aitzinako filosofo platonikoekin batera Hipatia ere irudikatzen den (lehen planoan erdian ezkerraldean, tunika zuri batekin).
<gallery mode="packed" caption= "" heights="300">
"The School of Athens" by Raffaello Sanzio da Urbino.jpg
Hypatia.png
</gallery>
Margolan horrek argi erakusten du zer ospe eta errespetuz aipatzen zuten '''Hipatia''' Errenazimenduko garaietan. Eta orduz geroztik, ospe hori handituz joan da gure egunotaraino.
==Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
== Irudien jatorria ==
Zortzi irudi hauek erabili dira
[1/8] Apollonii Pergei Opera 1537 detail.jpg
* Egilea: Giovanni Battista Memo
* Lizentzia: Public domain
[2/8] Syn%C3%A9sios_de_Cyr%C3%A8ne.png
❌ Ez da metadaturik aurkitu
[3/8] Mural feminista de Gandia - Dones en lluita.jpg
* Egilea: TaronjaSatsuma, Francesc Fort
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[4/8] Astrolabio (16787706916).jpg
* Egilea: Amfeli, Ángel M. Felicísimo
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
[5/8] Escuela_de_Atenas_Hipatia_de_Alejandr%C3%ADa.jpg
❌ Ez da metadaturik aurkitu
[6/8] Cyril of Alexandria.jpg
* Egilea: Dodo78
* Lizentzia: Public domain
[7/8] Mort de la philosophe Hypatie.jpg
* Egilea: Ezezaguna
* Lizentzia: Public domain
[8/8] Ptolomeo eta Koperniko.jpeg
* Egilea: jr.etxebarria
* Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
1w065smk5zqj5krhwaojc2ymnfvppk8
Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa
0
7399
44880
44852
2026-11-10T11:30:42Z
Ksarasola
1603
/* 1.7. Dmitri Mendeleiev a Taula periodikoa */
44880
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|jr.etxebarria}}
= 1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula periodikoa =
[[Fitxategi:Дмитрий Иванович Менделеев 12.jpg|200px|thumb|eskuinera]]
:: DARABILBO programaren barruan [[w:Jose Ramon Etxebarria|Jose Ramon Etxebarriak]] Santutxun emandako hitzaldia (2024-04-01)
Bibliotekak milaka liburu-apalategiz osatuta daude, bakoitza ondo ordenaturik eta liburuaz erraz aurkitzeko moduan, munduko jakintsuek liburu haiek kontsultatzeko eskura izateko. Era berean, Mendeleievek “apalategi” berezi bat asmatu eta egokitu zuen elementu kimikoak beren ezaugarri nagusien arabera ordenatu eta erraz identifikatzeko: [[w:Taula periodikoa|elementu kimikoen Taula Periodikoa]].
== Bizitzaren aztarnak ==
[[w:Tobolsk|Tobolks-en]] ([[w:Siberia|Siberia]], [[w:Errusiar Inperioa|Errusiar Inperioa]]) jaio zen [[w:1834|1834an]]. [[w:San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea|San Petersburgo-ko Unibertsitatean]] ikasi zuen eta bertako Institutu Teknologikoan egin zuen lan.
[[Fitxategi:Dmitri Mendeleev.jpg|thumb|200px]]
[[Fitxategi:Mendelejew signature.png|thumb|200px|Sinadura]]
1864an doktoretza-tesia aurkeztu zuen, ''[[w:Alkohol|Alkoholaren]] eta uraren arteko nahasketari buruz'' izenburupean. Geroago, 1869an bere lanik funtsezkoena aurkeztu zuen [[w:Errusiako Kimika Elkartea|Errusiako Kimika Elkartean]]: ''Elementuen masa atomikoen propietateen arteko mendekotasuna''. [[w:1907|1907ko]] urtarrilaren 29an hil zen [[w:San Petersburgo|San Petersburgon]].
== Errusiako tsarren garaiko zientzialaria ==
[[w:Tsar|Tsar]] eta tsarina deritze eslabiar herrietako errege-erreginei. Erromatar Inperioko latinezko ''caesar'' hitzetik datoz izenok.
[[Fitxategi:Nicholas II, Russian Emperor (cropped 2).jpg|thumb|200px|[[w:Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II]] (1894-1917) Azken tsarra]]
Mendeleievek azken hiru tsar hauek ezagutu zituen Inperioko buru zirela,
* [[w:Alexandro II.a Errusiakoa|Alexandro II]] (1855-1881)
* [[w:Alexandro III.a Errusiakoa|Alexandro III]] (1881-1894)
* [[w:Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II]] (1894-1917)
Eta hirurekin izan zuen nolabaiteko harreman zientifikoa.
== Mendeleiev eta vodka ==
Legenda folkloriko baten arabera, Mendeleiev izan omen zen “''vodkaren asmatzailea''”. Baina ez da horrela: vodka tradizio zaharreko edaria zen, baina etxe bakoitzaren arabera sortua.
Egia da 1864an aurkezturiko bere tesi doktoralean “alhoholaren eta uraren arteko konbinazioa” aztertu zuela. Halaber, egia da garai hartan “vodka” oso gogorrak aztertu zituen, oso alkoholdunak, 70° ingurukoak.
Geroago, 1893an, Errusiako zientzialari ospetsuena zela, San Petersbugoko Pisu eta Neurrien Bulegoko zuzendaria izendatu zuten. Eta administrazioko dekretu batez, agindua jaso zuen kalitatezko “vodka errusiarra” zehazteko. Horrelaxe sortu eta betikotu zen “vodka errusiar estandarra”, zehazki, 40°-koa.
== Mendeleiev eta petrolioa ==
[[Fitxategi:Tsar Alexander III c. 1885.jpg|200px|thumb|[[w:Alexandro III.a Errusiakoa|Alexandro III.a]] tsarra (1881-1894)]]
Mendeleievek petrolioaren jatorria aztertu zuen eta ondorioztatu zuen hidrokarburuak “abiogenikoak” zirela eta Lurraren barnean sortzen zirela.
Hain zuzen, 1882an, Alexandro III.aren aholkulari zientifiko gisa ari zen, eta gutun batean honelaxe idatzi zion:
''«Material hori baliotsuegia da erretzeko. Petrolioa erretzen dugunean, dirua erretzen ari gara; sintesi kimikoa egiteko erabili behar dugu.»''
== XIX. mendeko taula periodikoak. 67 elementu kimiko ==
Mendeleieven lorpenik handiena taula periodikoa asmatzea izan zen. Hasieran aurkeztu zuen taula periodikoak 67 elementu kimiko zeuzkan, ondo bildu eta ordenatuta. Ondoko fotokopian, Mendeleievek argitaraturiko lehenengo taula ageri da, jatorrizko liburuaren 5. edizioaren ingelesezko itzulpenean argitaratu zen bezala (1891).
[[Fitxategi:Mendeleev Table 5th II.jpg|thumb|200px|erdian]]
Gaur egungo taula periodikoak 118 elementu kimiko dauzka, eta aurkezpen koloretsua. Gela bakoitzean elementu jakin bati dagokion informazioa egituratua dago, zeinean letra, zenbaki eta kolore zehatzak adierazita dauden.
[[Fitxategi:Taula Periodikoa-2016.pdf|600px|thumb|erdian]]
Koadroetako informazioa ondo araututa dago. Adibide modura burdina elementu kimikoaren kasuan, honela ageri da:
{| class="wikitable"
|-
| Zenbaki_atomikoa || rowspan="3" style="border: 5px solid black;"| 26 ............ 55,8
........'''Fe'''<br/>
....'''burdina'''
|Masa atomikoa
|-
| rowspan="2" |
|Sinbolo_kimikoa
|-
|Izena
|}
Horrez gain, behealdean hainbeste informazio ere adierazten da:
* Koloreek serie kimikoak adierazten dituzte, eta horrela badakigu badakigu zein diren metalak, metal alkalinoak, metaloideak, halogenoak eta bestelakoak.
* Eta errektanguluen ingeradek, elementuen agerpen naturalari buruzkoa, hala nola Lurra baino zaharragoak diren isotopoak dituzten.
{| width="75%" align="center"
|- align="center"
| colspan="5" |'''[[Serie kimiko]]ak (hondo kolorea)''':
|-
| bgcolor="#ff9999" |[[Metal alkalino]]ak
| bgcolor="#ffdead" |[[Metal lurralkalino]]ak
| bgcolor="#ffccff" |[[Lantanoide]]ak
| bgcolor="#ff99cc" |[[Aktinido]]ak
| bgcolor="#ffc0c0" |[[Trantsizio-metal]]ak
|-
| bgcolor="#dddddd" |[[Metal]]ak
| bgcolor="#CCCC99" |[[Metaloide]]ak
| bgcolor="#ccffcc" |[[Ez-metal]]ak
| bgcolor="#ffffcc" |[[Halogeno]]ak
| bgcolor="#ccffff" |[[Gas noble]]ak
|}
{| width="75%" align="center"
|- align="center"
| colspan="5" |'''Agerpen naturala (gelaxkaren aldeak lerroaren izaera)'''
|+
|style="border: 5px solid black;"|Lurra baino zaharragoak diren isotopoak ditu (jatorrizko elementuak)
|-
|
|-
| style="border: 5px dashed black;"|Beste elementu baten erradioaktibitate naturalaren desintegrazio-produktuak dira
|-
|
|-
|style="border: 5px dotted black;"|Naturan ez daudenak (elementu sintetikoak)
|}
== Taularen bidez Mendeleievek iragarritako elementuak ==
1871an, Mendeleievek garai hartan oraindik ezezagunak ziren zenbait elementu existitu behar zirela iragarri zituen; baita asmatu ere. Baina nola egin zuen iragarpena?
Laster konturatu zen, jadanik nahikoa egituratuta zeukan taulan koadro batzuk hutsik zeudela, tarteko zenbaki atomiko batzuk agertzen ez zirelako. Gauzak horrela, haien posizioa eta propietate batzuk aurrikusi zituen. Eta “behin-behineko izena” ere eman zien: bati “''eka-boroa''” izena; beste bati, “''eka-aluminioa''”; eta hirugarren bati, “''eka-silizioa''”. Gaur egun, [[w:Eskandio|eskandioa]], [[w:Galio|galioa]] eta [[w:Germanio|germanioa]] deritze iragarritako elementu haiei.
[[Fitxategi:Taula Periodikoa-2016.pdf|600px|thumb|erdian|Laugarren lerroan agertzen dira: hirugarrena (Sc. [[w:Eskandio|eskandioa]], izokinean), hamahirugarrena (Ga, [[w:Galio|galioa]], grisean] eta hamalaugarrena (Ge, [[w:Germanio|germanioa]], berdean)]]
XX. mendean zehar, beste bi hutsune handi agertu ziren: lantanidoak eta aktinidoak. Lantanidoak dira 57-71 koadroen arteko hutsunea bete beharko zuketen hamabost elementuak, eta aktinidoak 57-71 koadroen arteko hutsunea bete beharko zuketen beste hamabodiren st elementuak. Horiek guztiak behealdeko bi lerro horizontaletan ageri diradeko bi lerro horizontaletan ageri dira.
[[Fitxategi:Lanthanide-table.png|400px|thumb|erdian|Lantanidoak arrosa argitan|Aktinidoak arrosa ilunetan]]
== Elementu kimiko sintetikoak ==
Lurrean modu naturalean agertzen ez diren elementuei elementu kimiko sintetiko deritze Kimikan. Zientzialariek sortu (“kreatu”) dituzte laborategian.
Elementu sintetikoen isotopo guztiak erradioaktiboak dira, baina erdibizitza oso laburra daukate (Lurraren adinarekin alderatuz gero), Inoiz Lurrean naturalki existitu baziren, aspaldi desintegratu ziren. Nolanahi dela, laborategian sor daitezke.
Zenbaki atomiko txikiko elementu sintetikoak honako hauek dira:
* [[w:Teknezio|Teknezioa]], <sub>43</sub>Tc,
* [[w:Prometio|Prometioa]], <sub>61</sub>Pm,
* [[w:Astato|Astatoa]], <sub>85</sub>At,
* [[w:Frantzio|Frantzioa]], <sub>87</sub>Fr.
Lau horiek hurrengo taulan daude obalo batez markaturik. Bestalde, uranioak eta torioak ez daukate isotopo egonkorrik, baina ez dira sintetikoak. Lurrazalean eta atmosferan ageri dira modu naturalean. Eta uranioak baino zenbaki atomiko handiagoa duten elementu guztiak sintetikoak dira, hala nola
* [[w:Neptunio|Neptunioa]], <sub>93</sub>Np,
* [[w:Plutonio|Plutonioa]], <sub>94</sub>Pu,
* [[w:Amerizio|Amerizioa]], <sub>95</sub>Am, eta abar.
Ondorengo taulan elementu sintetiko guztiak ikus daitezke, Teknezioa 5. errenkadako 7.a, Prometioa 8. errenkadako 7. zutabean, Astatoa, 6. errenkadako 17.a,
Frantzioa 7. errenkadako lehena, eta Uranioa 9. errenkadako 6. zutabean.
[[Fitxategi:Taula Periodikoa-2016.pdf|600px|thumb|erdian|[[w:Teknezio|Teknezioa]] 5. errenkadako 7.a, [[w:Prometio|Prometioa]] 8. errenkadako 7. zutabean, [[w:Astato|Astatoa]], 6. errenkadako 17.a,
[[w:Frantzio|Frantzioa]] 7. errenkadako lehena, eta [[w:Uranio|Uranioa]] 9. errenkadako 6. zutabean]]
== Elementu transuranidoak ==
Elementu transuranidoak uranioa baino zenbaki atomiko handiagoa dutenak dira. Guztiak dira sintetikoak, alegia, artifizialak, gizakiok eginak. Gizakiek antolaturiko laborategi handietan sortzen dira, hots, izakien kreazioa dira.
Orain arte hogeita sei elementu transuranido “kreatu” eta “detektatu” dira. Baina, ziurrenik, horiek guztiak eta asko gehiago sortzen ari dira etengabe unibertsoan, hala nola izarretan, galaxietan eta zulo beltzetan. Gu oso gutxi eta txiki gara '''Unibertsoko Naturarekin''' konparatuta.
=== Elementu transuranido aktinidoak ===
Lurreko Naturan dauden elementuen artean, uranioa da zenbaki atomiko handiena duena. Taulan uranioren ondoren kokatuta daudenei transuranidoak deritze. Hortaz, elementu horien guztien zenbaki atomikoa 92 baino handiagoa da.
Guztira 26 elementu transuranido identifikatu dira.
Horietako 11 aktinidoen ilara berezian daude kokaturik. Ez daude Lurrean, baina erreakzio nuklearren bidez lortzen dira lor daitezke, artifizialki. Denak dira erradioaktiboak eta oso ezegonkorrak.
{| class="wikitable"
|+Transuranido aktinidoak
|93 || Np ||[[w:neptunio|neptunio]]
|-
|94 || Pu ||[[w:plutonio|plutonio]]
|-
|95 || Am ||[[w:amerizio|amerizio]]
|-
|96 || Cm ||[[w:curio|curio]]
|-
|97 || Bk ||[[w:berkelio|berkelio]]
|-
|98 || Cf ||[[w:kalifornio|kalifornio]]
|-
|99 || Es ||[[w:einsteinio|einsteinio]]
|-
|100 || Fm ||[[w:fermio|fermio]]
|-
|101 || Md ||[[w:mendelevio|mendelevio]]
|-
|102 || No ||[[w:nobelio|nobelio]]
|-
|103 || Lr ||[[w:lorentzio|lorentzio]]
|}
=== Elementu transaktinidoak ===
Gainerako 15 elementu transuranidoak aktinidoen tokiaren ondoren doaz, baina guztiak 7. lerroan. Horregatik deitzen dira transaktinidoak.
Lurrean ez dago lementu transaktinidorik, eta erreakzio nuklearren bidez lortzen dira, artifizialki. Denak dira erradioaktiboak, eta oso ezegonkorrak
{| class="wikitable"
|+Transaktinidoak
|104 || Rf ||[[w:rutherfordio|rutherfordio]]
|-
|105 || Db ||[[w:dubnio|dubnio]]
|-
|106 || Sg ||[[w:seaborgio|seaborgio]]
|-
|107 || Bh ||[[w:bohrio|bohrio]]
|-
|108 || Hs ||[[w:hassio|hassio]]
|-
|109 || Mt ||[[w:meitnerio|meitnerio]]
|-
|110 || Ds ||[[w:darmstadtio|darmstadtio]]
|-
|111 || Rg ||[[w:roentgenio|roentgenio]]
|-
|112 || Cn ||[[w:kopernizio|kopernizio]]
|-
|113 || Nh ||[[w:nihonio|nihonio]]
|-
|114 || Fl ||[[w:flerovio|flerovio]]
|-
|115 || Mc ||[[w:moskovio|moskovio]]
|-
|116 || Lv ||[[w:livermorio|livermorio]]
|-
|117 || Ts ||[[w:teneso|teneso]]
|-
|118 || Og ||[[w:oganeson|oganeson]]
|}
== Mendeleiev eta Nobel Saria ==
[[Fitxategi:Arrhenius2.jpg|thumb|120px|[[w:Svante Arrhenius|Svante Arrhenius]] (1859-1927)]]
1906an Mendeleiev [[w:Kimikako Nobel saria|Kimikako Nobel Saria]] lortzeko zorian egon zen. Suediako Zientzien akademiako ia guztiak beraren alde zeuden.
Baina etsai gogor bat zeukan: 1903an Saria irabazitako [[w:Svante Arrhenius|Svante August Arrhenius]], haserre zegoena Mendeleievekin, berak eginiko lan bat kritikatu zuelako… eta ez ematea lortu zuen. Urtebete geroago, hil egin zen Dmitri.
== Hil ondoko ohorezko oroigarriak ==
Mendeleieven ohorezko monumentuak daude hainbat hiritan. Eta inoiz posta-sigiluak ere atera dira beraren irudia munduan zehar zabaltzeko ere.
<gallery mode="packed" heights="200">
Periodic_table_monument.jpg|Bratislavan (Eslovakia)
The_Soviet_Union_1969_CPA_3762_sheet_of_1_(Mendeleev_and_Periodic_Law).jpg|Posta-zigilua Errusian.
Mur Mendeleev, Moskovsky Prospekt, St-Pétersbourg.jpg|Estatua eta taula San Petersburgon
</gallery>
Mundu guztiko zientzialarien Batzar Nagusiak [[w:Mendelevio|mendelevio]] izena eman zion 101 zenbaki atomikodun elementu kimiko sintetikoari [[w:1955|1955ean]], eta sinbolo honekin onartu zuen: <sub>101</sub>Md. Hauexek dira taula periodikoan ageri diren datuak:
{| class="wikitable"
|-
| Zenbaki_atomikoa || rowspan="3" style="border: 5px solid black;"| 101 ............ 258
........'''Md'''<br/>
....'''mendelevioa'''
|Masa atomikoa
|-
| rowspan="2" |
|Sinboloa
|-
|Izena
|}
== Ohorezko izendapenak geografian eta astronomian ==
<gallery mode="packed">
Arctic Ocean bathymetric features.png|Beraren ohorez, [[w:Ozeano Artikoa|Ozeano Artikoan]] [[w:Mendeleiev Dortsala|Mendeleiev Dortsala]] dago.
Mendeleev crater 1136 med.jpg|Mendeleiev izena jarri diote, Ilargiren aurpegi ezkutuko 313 km-ko diametroko erraldoia duen krater bati.
</gallery>
Zinez, oso errespetatua izan da Dimitri arlo askotako zientzialarien artean.
oltu2exbe1ihen7yq89zegegyiljd0u
44881
44880
2026-11-10T11:31:19Z
Ksarasola
1603
Ksarasola wikilariak «[[Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa. Elementu kimikoen apalategia]]» orria «[[Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa]]» izenera aldatu du: laburrago

Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa. Elementu kimikoen apalategia
0
7403
44882
2026-11-10T11:31:19Z
Ksarasola
1603
Ksarasola wikilariak «[[Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa. Elementu kimikoen apalategia]]» orria «[[Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa]]» izenera aldatu du: laburrago
44882
wikitext
text/x-wiki
#BIRZUZENDU [[Darabilbo Zientzia/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa]]
csxc3blgpxmcueezxz69toj9uyrpxk1