Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.48.0-wmf.4 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Darabilbo Zientzia 0 7331 44901 44883 2026-11-11T21:30:35Z ~2026-59875-55 2794 /* 2. Fisikaren garapeneko historia puntualak */ bertsio berria. berrordenatua 44901 wikitext text/x-wiki {{Lanean|jr.etxebarria}} : [[/SARRERA/]] (?) # [[Eredua|Nola idatzi? - Eredu bat]] (Lanean - egokitu behar da) == 1. Zientziaren historiako garapeneko urratsak == # [[/Gizateriaren lau asmakizunik handienak|1.1. Gizateriaren lau asmakizunik handienak]] # [[/1.2. Zifra eta zenbakien inperioa. Matematikariek asmaturiko zenbakien historia/]] # [[/1.3. Gnomona, lehen neurgailu zientifikoa/]] # [[/1.4. Arkimedes, zientzialarien kanona/]] # [[/1.5. Hipatia, matematikari, zientzialari, filosofo eta irakaslea/]] # [[/1.6. Leonardo da Vinci, ingeniaria/]] # [[/1.7. Dmitri Mendeleiev eta Taula Periodikoa/]] # [[/1.8. Zientzialariek jasandako zenbait jazarpen eta errepresio/]] == 2. Fisikaren garapeneko historia puntualak == # [[/2.1.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren historiako lehenengo pausoak/]] # [[/2.2.Erradioaktibitatearen aurkikuntza, historia eta erabilera/]]raren aurkikuntza/]] # [[/2.3.Albert Einstein eta Mileva Maric. Nori berea da zuzenbidea/]] # [[/2.4.Fisio nuklearraren lehenengo pausoak/]] # [[/2.5.Borroka antinuklearra Euskal Herrian/]] # [[/2.6.Transistoreak. Elektronikaren garapena/]] # [[/2.7.XXI. mendeko megalopolien hiru zutabe nagusiak/]] # [[/2.8.Katedralaren eraikuntza. ''UEUren historia laburra''/]] == 3. Solido eta likidoen istorio eta historia harrigarriak == # [[/3.1.Karbonoa, ikatza bezain beltz, diamantea bezain distiratsu/]] # [[/3.2.Beira, Optikaren eta Kimikaren funtsezko ekaia/]] # [[/3.3.Hainbat motatako paperak/]] # [[/3.4.Zeramika, fintasun txinatarraren adierazlea/]] # [[/3.5.Izarren hautsa biltzeko sarea/]] # [[/3.6.Ura, biziaren eta heriotzaren iturria/]] # [[/3.7.Aladinoren lanpara eta likidoen bitxikeriak/]] # [[/3.8.Soldadurak baino itsaskorragoak/]] (lanean) == 4. Espazioa eta denbora Fisikan. Absolutuak? Erlatiboak? == # [[/4.1.Espazioari eta denborari buruzko oinarrizko kontzeptuak/]] # [[/4.2.Galileoren Erlatibitateko espazioa eta denbora/]] # [[/4.3.Einsteinen Erlatibitate Bereziko espazio-denbora/]] # [[/4.4.Mekanika Kuantikoaren mundua/]] # [[/4.5.Einsteinen Erlatibitate Orokorra eta Kosmologia/]] == Egileak, lotutako artikuluak eta irudiak == * [[/Egileak/]] * [[/Erabilitako irudiak/]] [[Kategoria:Fisika]] 4lc26aiagohgnvc5wjpgu3lkyvp6ze5 Darabilbo Zientzia/2.1.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren historiako lehenengo pausoak 0 7405 44902 2026-11-11T22:13:12Z Ksarasola 1603 lehen bertsioa 44902 wikitext text/x-wiki {{Lanean|jr.etxebarria}} = 2.1.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren historiako lehenengo pausoak = :: DARABILBO programaren barruan [[w:Jose Ramon Etxebarria|Jose Ramon Etxebarriak]] Santutxun emandako hitzaldia (2024-10-01) :irudia == Tximistak eta trumoiak == Gizakiak betidanik izan du tximista eta oinaztargien berri, baina ez zekien zer ziren. Gaur egun badakigu atmosferan gertatzen diren deskarga elektrikoak direla. Tximistek 60 km/s-ko abiadura eta 30.000 K-ko tenperatura izan ditzakete. Lurrean, 16 milioi trumoi-ekaitz izaten dira urtean zehar. Batez beste, zortzi bat milioi tximistak jotzen dute lurrazala egunero. Antzinako kultura politeistetan, tximista eta trumoien jainkoak gurtzen ziren. Mitologia greziarrean Zeus zen jainko hori; mitologia nordikoan, Thor. == Magnetismoaren aurkikuntza == Magnetita izeneko minerala ezaguna zen jadanik Burdin Aroan. Eta jakintsuek bazekiten ezaugarri harrigarri bat zuela: alboan jarritako burdinazko objektuak erakartzen zituen. Izena latinezko magnes, magnesis hitzetik dator, mineral hori ugari zeukan Magnesia probintziaren izenetik eratorria. Testu idatzietako lehenengo aipamena Plinio Zaharrak egin zuen 77. urtean. :irudiak == Elektrizitatea ulertzeko lehenengo ahaleginak == :irudiak 1600. urtean, William Gilbert zientzialari ingelesak “electricus” kontzeptua proposatu zuen, gisa horretako kargen arteko erakarpenezko fenomenoak izendatzeko. Gilbertekin abiatu zen Elektrizitatea deritzon fisikaren arloaren historia. Has gaitezen izenetik beretik, zeren «izena duenak izana baitu». Elektrizitate terminoa grezierazko ἤλεκτρον (ḗlektron) zeina anbar horia esan nahi zuen hitzetik eratorri baitzuen :irudiak Anbarra ezaguna zen antzinatetik, igurtzia izatean karga elektrikoa hartzen duelako eta horrela material batzuk erakartzeko gaitasuna duelako. == Magnetismoa zer den ulertzeko hasierako urratsak == Bertan ideia hauek proposatu, aztertu eta finkatu zituen: * Lurra iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. * Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra bestelako gai batzuekin igurtziz.  * Elektrizitate hitza asmatu zuen. == Bi motatako karga elektrikoak == Gilbert-en lanari jarraituz elektrostatikaren arloan egindako ikerketetan, Magdebourg-en (Alemania) jaiotako Von Guericke 1660an konturatu zenez, gorputz elektrizatuek ekai batzuk erakartzeaz gain, beste batzuek aldaratu egiten dituzte elkarretik. Horrela ondorioztatu zuen bi motatako karga elektrikoak daudela: positiboak eta negatiboak. :irudia Horrez gain, presio atmosferikoa neurtzeko, Magdebourg-eko hemisferioak deritzon esperimentua ere egin zuen 1663an. “Hemisferioak” akoplatze-eraztun batez doitzen ziren kobrezko bi hemisferio handi ziren 50 cm-ko diametrokoak, esfera bat osatzen zutenak. Esperimentua bideratzeko, huts-ponpa batez esferaren barneko airea zurrupatuz, barruan hutsa sortzen zen. Kontua zen bi hemisferioak banandu behar zirela, alde banatan tiraka zeuden zortzi zaldiren indarra baliatuz. Ezin izan zuten hemisferioak banandu; baina barrura airea sartzean, erraz banandu zituzten ia indarrik egin gabe. == Izaki bizidunek sorturiko elektrizitatea == Antzinatetik ezaguna zen arrain batzuk gai direla elektrizitatea sortzeko. Adibidez, Egipto zaharreko behe-erliebeetan katu-arrain elektrikoak ageri dira. Ponpeia-ko mosaiko batean adierazitako ikaraio arrunta (Torpedo marmorata) izeneko arraina (arraia-mota elektriko bat) ageri da, buru inguruko hegal bakoitzean adar berezi bat duena, gutxi gorabehera 250 V-eko tentsio elektrikoa sortzeko gai dena. :irudia Klaudio enperadorearen garaian (I. mendearen erdialdean), Scribonius Largus medikuak ikaraioak sorturiko deskarga elektrikoak proposatu eta erabili zituen migrainaren eta hezueriaren aurkako tratamendurako. == Franklinen tximistorratza == ç Benjamin Franklin-ek 1752an abiarazi zituen elektrizitateari buruzko esperimentuak: * Tximista-ekaitzak fenomeno elektriko bat zirelako hipotesia proposatu zuen. * Metodo arriskutsua erabil zuen bere hipotesia frogatzeko, ekaitzaren erdian kometa bat aireratuz. * Baina horrela tximistorratza asmatu zuen 1753an. :irudiak == Bi motatako karga elektrikoak == :irudiak 1733an, Charles de Cisternay du Fay-k bi “fluido elektriko” desberdinen hipotesia proposatu zuen: * elektrizitate anbarkara, anbarra larruz edo artilez igurztean sortua, * eta elektrizitate beirakara, beira zetaz igurztean sortua. Gainera, esperimentuetan, honako propietateak frogatu zituen: * anbarrez igurtzitako bi objektuk elkar aldaratzen dutela; * beiraz igurtzitako bi objektuk ere elkar aldaratzen dutela; * baina anbarrez igurtzitakoek eta beiraz igurtzitako bi objektuk elkar erakartzen dutela. == Elektrizitatea eta Magnetismoa, betiko ezkontza == :irudia Hans Christian rsted danimarkarrak 1820ko apirilean aurkitu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko elkarrekintza. Ekintza hori erakusgarri jartzeko, esperimentu sinplea proposatu zien bere ikasleei, erakusteko korronte jarraituak nola eragiten dion :irudia ørsted-en esperimentuaren berri izan eta astebetera, Astebete geroago, Ampère-k bi kable paralelotatik aldi berean korrontea pasatzean zer gertatzen zen aztertzean, konturatu zen portaera hau zeukatela: * bi korronteen noranzkoa noranzko berekoak baziren, ekar erakartzen zuten, * baina korronteen noranzkoak aurkakoak baziren, elkar aldaratzen zuten. :irudia Ampère-k bere ikerkuntzekin segitu zuen, eta lege zehatza proposatu zuen korronte elektriko jakin batek sorturiko eremu magnetikoaren balioa kalkulatzeko. Era horretan, 1827an behin betiko finkatu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren “ezkontza”: 1827an elektromagnetismoaren teoria sortu zuen. == Elektromagnetismoaren kumea: motor elektrikoa == rsted-en frogapenean eta Ampère-ren legean oinarriturik, Michael Faraday ingelesak aparatu berezi bat eraiki zuen 1821ean, “biraketa elektromagnetikoa” lortzeko: :irudia Iman finkoen artean dagoen ardatz baten inguruko kabletik pasatzen den korronte elektrikoak eragiten duen birakako higidura zirkular jarraitua sortu zuen lehenengo makina bat: motor elektrikoa. :irudia Hungrian jaiotako fraide Ányos Jedlik beneditarrak asmatzaile, ingeniari eta fisikaria ere bazena Faraday-ren aparatuaz baliatuz lehenengo motor elektrikoa eraiku zuen 1828an. :irudia == Tren elektrikoa Euskal Herrian == Bizkaiko lehenengo trenbide elektrikoa 1896an inauguratu zen Bilbotik Santurtzirako ibilbidean. Bilbotik Madrilerako tren elektrikoa. Hogeigarren mendearen lehenengo hamarkadatan, zentral hidroelektrikoen eraiketarekin batera, tren elektrikoak herrialde guztietan zabaldu ziren, baita Euskal Herrian ere, bereziki Madrildik Hendaiara eta handik Pariserako bidean: euskaldunon artean Norteko ferrikarrila zeritzon. Norteko ferrokarrilaren elektrifikazioa 1928-29an gauzatu zen. == Elektrizitatearen miraria Txirritaren logikan == Ondoko eskeman adierazten da ibaietako ura hartu ondoren tren elektrikora iristeko elektrizitateak egiten zuen bidea. :irudia Txirritak argiro ulertu zuen zein zen elektrizitatearen bidea, baina benetan harritu zuena prozesu osoa ur hotzarekin osatzen zela, eta une bakarrean ere ez zela berotu behar ura. Zer indar misteriotsua ote zekarren elektrizitateak? Ez al zen mirarizko portaera bat? Lurrun-lokomotorretan, ordea, etengabe irakiteraino berotu behar zen ura irunkorki, eta horretarako ikatza erre behar zen etengabe. Horretan ez zen misteriorik ez miraririk Txirritarentzat. Hain harriturik geratu zen ezen bertso-paper eder bat ondu zuen bertan beraren logika azalduz, elektrizitatearen goraipamena eginez:<ref>Webgune honetan entzun eta goza daitezke bertso musikatu horiek guztiok Xabier Leteren ahotsez: https://www.youtube.com/watch?v=9dHlWESjsy4</ref> Bertso-sorta horrek hamabi zortziko nagusi zituen, zein baino zein ederragoak, baina hemen azkena baino ez dut jarriko, ene uztez horrexek erakusten baitu ondoen Txirritaren harridura, lau puntutan bidu eta kontzentratua. <poem> ::Nere munduko jakinduria ::izan da oso azala, ::Jaungoikoari eskatzen diot, ::arren, argitu nazala; ::garai batean ez genekien ::elektrikarik bazala, ::orain ur hotzak dabilki trena ::lehen irakinak bezala. </poem> == 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak == Lehenengo lerroan, erdi-erdian, Txirrita, irabazlea. == Erreferentzia == {{erreferentzia zerrenda}} c6ai5oa03328i4zg257bnumol3zvrrh 44903 44902 2026-11-11T22:14:50Z Ksarasola 1603 /* Franklinen tximistorratza */ 44903 wikitext text/x-wiki {{Lanean|jr.etxebarria}} = 2.1.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren historiako lehenengo pausoak = :: DARABILBO programaren barruan [[w:Jose Ramon Etxebarria|Jose Ramon Etxebarriak]] Santutxun emandako hitzaldia (2024-10-01) :irudia == Tximistak eta trumoiak == Gizakiak betidanik izan du tximista eta oinaztargien berri, baina ez zekien zer ziren. Gaur egun badakigu atmosferan gertatzen diren deskarga elektrikoak direla. Tximistek 60 km/s-ko abiadura eta 30.000 K-ko tenperatura izan ditzakete. Lurrean, 16 milioi trumoi-ekaitz izaten dira urtean zehar. Batez beste, zortzi bat milioi tximistak jotzen dute lurrazala egunero. Antzinako kultura politeistetan, tximista eta trumoien jainkoak gurtzen ziren. Mitologia greziarrean Zeus zen jainko hori; mitologia nordikoan, Thor. == Magnetismoaren aurkikuntza == Magnetita izeneko minerala ezaguna zen jadanik Burdin Aroan. Eta jakintsuek bazekiten ezaugarri harrigarri bat zuela: alboan jarritako burdinazko objektuak erakartzen zituen. Izena latinezko magnes, magnesis hitzetik dator, mineral hori ugari zeukan Magnesia probintziaren izenetik eratorria. Testu idatzietako lehenengo aipamena Plinio Zaharrak egin zuen 77. urtean. :irudiak == Elektrizitatea ulertzeko lehenengo ahaleginak == :irudiak 1600. urtean, William Gilbert zientzialari ingelesak “electricus” kontzeptua proposatu zuen, gisa horretako kargen arteko erakarpenezko fenomenoak izendatzeko. Gilbertekin abiatu zen Elektrizitatea deritzon fisikaren arloaren historia. Has gaitezen izenetik beretik, zeren «izena duenak izana baitu». Elektrizitate terminoa grezierazko ἤλεκτρον (ḗlektron) zeina anbar horia esan nahi zuen hitzetik eratorri baitzuen :irudiak Anbarra ezaguna zen antzinatetik, igurtzia izatean karga elektrikoa hartzen duelako eta horrela material batzuk erakartzeko gaitasuna duelako. == Magnetismoa zer den ulertzeko hasierako urratsak == Bertan ideia hauek proposatu, aztertu eta finkatu zituen: * Lurra iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. * Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra bestelako gai batzuekin igurtziz.  * Elektrizitate hitza asmatu zuen. == Bi motatako karga elektrikoak == Gilbert-en lanari jarraituz elektrostatikaren arloan egindako ikerketetan, Magdebourg-en (Alemania) jaiotako Von Guericke 1660an konturatu zenez, gorputz elektrizatuek ekai batzuk erakartzeaz gain, beste batzuek aldaratu egiten dituzte elkarretik. Horrela ondorioztatu zuen bi motatako karga elektrikoak daudela: positiboak eta negatiboak. :irudia Horrez gain, presio atmosferikoa neurtzeko, Magdebourg-eko hemisferioak deritzon esperimentua ere egin zuen 1663an. “Hemisferioak” akoplatze-eraztun batez doitzen ziren kobrezko bi hemisferio handi ziren 50 cm-ko diametrokoak, esfera bat osatzen zutenak. Esperimentua bideratzeko, huts-ponpa batez esferaren barneko airea zurrupatuz, barruan hutsa sortzen zen. Kontua zen bi hemisferioak banandu behar zirela, alde banatan tiraka zeuden zortzi zaldiren indarra baliatuz. Ezin izan zuten hemisferioak banandu; baina barrura airea sartzean, erraz banandu zituzten ia indarrik egin gabe. == Izaki bizidunek sorturiko elektrizitatea == Antzinatetik ezaguna zen arrain batzuk gai direla elektrizitatea sortzeko. Adibidez, Egipto zaharreko behe-erliebeetan katu-arrain elektrikoak ageri dira. Ponpeia-ko mosaiko batean adierazitako ikaraio arrunta (Torpedo marmorata) izeneko arraina (arraia-mota elektriko bat) ageri da, buru inguruko hegal bakoitzean adar berezi bat duena, gutxi gorabehera 250 V-eko tentsio elektrikoa sortzeko gai dena. :irudia Klaudio enperadorearen garaian (I. mendearen erdialdean), Scribonius Largus medikuak ikaraioak sorturiko deskarga elektrikoak proposatu eta erabili zituen migrainaren eta hezueriaren aurkako tratamendurako. == Franklinen tximistorratza == Benjamin Franklin-ek 1752an abiarazi zituen elektrizitateari buruzko esperimentuak: * Tximista-ekaitzak fenomeno elektriko bat zirelako hipotesia proposatu zuen. * Metodo arriskutsua erabil zuen bere hipotesia frogatzeko, ekaitzaren erdian kometa bat aireratuz. * Baina horrela tximistorratza asmatu zuen 1753an. :irudiak == Bi motatako karga elektrikoak == :irudiak 1733an, Charles de Cisternay du Fay-k bi “fluido elektriko” desberdinen hipotesia proposatu zuen: * elektrizitate anbarkara, anbarra larruz edo artilez igurztean sortua, * eta elektrizitate beirakara, beira zetaz igurztean sortua. Gainera, esperimentuetan, honako propietateak frogatu zituen: * anbarrez igurtzitako bi objektuk elkar aldaratzen dutela; * beiraz igurtzitako bi objektuk ere elkar aldaratzen dutela; * baina anbarrez igurtzitakoek eta beiraz igurtzitako bi objektuk elkar erakartzen dutela. == Elektrizitatea eta Magnetismoa, betiko ezkontza == :irudia Hans Christian rsted danimarkarrak 1820ko apirilean aurkitu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko elkarrekintza. Ekintza hori erakusgarri jartzeko, esperimentu sinplea proposatu zien bere ikasleei, erakusteko korronte jarraituak nola eragiten dion :irudia ørsted-en esperimentuaren berri izan eta astebetera, Astebete geroago, Ampère-k bi kable paralelotatik aldi berean korrontea pasatzean zer gertatzen zen aztertzean, konturatu zen portaera hau zeukatela: * bi korronteen noranzkoa noranzko berekoak baziren, ekar erakartzen zuten, * baina korronteen noranzkoak aurkakoak baziren, elkar aldaratzen zuten. :irudia Ampère-k bere ikerkuntzekin segitu zuen, eta lege zehatza proposatu zuen korronte elektriko jakin batek sorturiko eremu magnetikoaren balioa kalkulatzeko. Era horretan, 1827an behin betiko finkatu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren “ezkontza”: 1827an elektromagnetismoaren teoria sortu zuen. == Elektromagnetismoaren kumea: motor elektrikoa == rsted-en frogapenean eta Ampère-ren legean oinarriturik, Michael Faraday ingelesak aparatu berezi bat eraiki zuen 1821ean, “biraketa elektromagnetikoa” lortzeko: :irudia Iman finkoen artean dagoen ardatz baten inguruko kabletik pasatzen den korronte elektrikoak eragiten duen birakako higidura zirkular jarraitua sortu zuen lehenengo makina bat: motor elektrikoa. :irudia Hungrian jaiotako fraide Ányos Jedlik beneditarrak asmatzaile, ingeniari eta fisikaria ere bazena Faraday-ren aparatuaz baliatuz lehenengo motor elektrikoa eraiku zuen 1828an. :irudia == Tren elektrikoa Euskal Herrian == Bizkaiko lehenengo trenbide elektrikoa 1896an inauguratu zen Bilbotik Santurtzirako ibilbidean. Bilbotik Madrilerako tren elektrikoa. Hogeigarren mendearen lehenengo hamarkadatan, zentral hidroelektrikoen eraiketarekin batera, tren elektrikoak herrialde guztietan zabaldu ziren, baita Euskal Herrian ere, bereziki Madrildik Hendaiara eta handik Pariserako bidean: euskaldunon artean Norteko ferrikarrila zeritzon. Norteko ferrokarrilaren elektrifikazioa 1928-29an gauzatu zen. == Elektrizitatearen miraria Txirritaren logikan == Ondoko eskeman adierazten da ibaietako ura hartu ondoren tren elektrikora iristeko elektrizitateak egiten zuen bidea. :irudia Txirritak argiro ulertu zuen zein zen elektrizitatearen bidea, baina benetan harritu zuena prozesu osoa ur hotzarekin osatzen zela, eta une bakarrean ere ez zela berotu behar ura. Zer indar misteriotsua ote zekarren elektrizitateak? Ez al zen mirarizko portaera bat? Lurrun-lokomotorretan, ordea, etengabe irakiteraino berotu behar zen ura irunkorki, eta horretarako ikatza erre behar zen etengabe. Horretan ez zen misteriorik ez miraririk Txirritarentzat. Hain harriturik geratu zen ezen bertso-paper eder bat ondu zuen bertan beraren logika azalduz, elektrizitatearen goraipamena eginez:<ref>Webgune honetan entzun eta goza daitezke bertso musikatu horiek guztiok Xabier Leteren ahotsez: https://www.youtube.com/watch?v=9dHlWESjsy4</ref> Bertso-sorta horrek hamabi zortziko nagusi zituen, zein baino zein ederragoak, baina hemen azkena baino ez dut jarriko, ene uztez horrexek erakusten baitu ondoen Txirritaren harridura, lau puntutan bidu eta kontzentratua. <poem> ::Nere munduko jakinduria ::izan da oso azala, ::Jaungoikoari eskatzen diot, ::arren, argitu nazala; ::garai batean ez genekien ::elektrikarik bazala, ::orain ur hotzak dabilki trena ::lehen irakinak bezala. </poem> == 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak == Lehenengo lerroan, erdi-erdian, Txirrita, irabazlea. == Erreferentzia == {{erreferentzia zerrenda}} jsyweojhy5w12a15r4noeorpnl9qw5w 44904 44903 2026-11-12T00:08:22Z Ksarasola 1603 44904 wikitext text/x-wiki {{Lanean|jr.etxebarria}} = 2.1.Elektrizitatearen eta Magnetismoaren historiako lehenengo pausoak = :: DARABILBO programaren barruan [[w:Jose Ramon Etxebarria|Jose Ramon Etxebarriak]] Santutxun emandako hitzaldia (2024-10-01) [[Fitxategi:Lightning3.jpg|thumb|center]] == Tximistak eta trumoiak == Gizakiak betidanik izan du tximista eta oinaztargien berri, baina ez zekien zer ziren. Gaur egun badakigu atmosferan gertatzen diren deskarga elektrikoak direla. Tximistek 60 km/s-ko abiadura eta 30.000 K-ko tenperatura izan ditzakete. Lurrean, 16 milioi trumoi-ekaitz izaten dira urtean zehar. Batez beste, zortzi bat milioi tximistak jotzen dute lurrazala egunero. Antzinako kultura politeistetan, tximista eta trumoien jainkoak gurtzen ziren. Mitologia greziarrean Zeus zen jainko hori; mitologia nordikoan, Thor. == Magnetismoaren aurkikuntza == Magnetita izeneko minerala ezaguna zen jadanik Burdin Aroan. Eta jakintsuek bazekiten ezaugarri harrigarri bat zuela: alboan jarritako burdinazko objektuak erakartzen zituen. Izena latinezko magnes, magnesis hitzetik dator, mineral hori ugari zeukan Magnesia probintziaren izenetik eratorria. Testu idatzietako lehenengo aipamena Plinio Zaharrak egin zuen 77. urtean. :irudiak <gallery mode="packed"> Fitxategi:Grande_Illustrazione_del_Lombardo_Veneto_Vol_3_Plinio_Secondo_300dpi.jpg|Plinio Zaharra (20-79) Fitxategi:Magnetite-118736.jpg|Magnetita minerala File:Lodestone_attracting_nails.png|Burdinazko iltzeak erakartzen </gallery> == Elektrizitatea ulertzeko lehenengo ahaleginak == [[Fitxategi:William Gilbert.jpg|thumb|erdian|200px|William Gilbert (1544-1604)]] 1600. urtean, William Gilbert zientzialari ingelesak “electricus” kontzeptua proposatu zuen, gisa horretako kargen arteko erakarpenezko fenomenoak izendatzeko. Gilbertekin abiatu zen Elektrizitatea deritzon fisikaren arloaren historia. Has gaitezen izenetik beretik, zeren «izena duenak izana baitu». Elektrizitate terminoa grezierazko ἤλεκτρον (ḗlektron) zeina anbar horia esan nahi zuen hitzetik eratorri baitzuen [[Fitxategi:Spider in amber (1).jpg|200px|thumb|erdian|Armiarma bat anbar-zati baten barruan harrapatua.]] Anbarra ezaguna zen antzinatetik, igurtzia izatean karga elektrikoa hartzen duelako eta horrela material batzuk erakartzeko gaitasuna duelako. == Magnetismoa zer den ulertzeko hasierako urratsak == [[Fitxategi:De Magnete Title Page 1628 edition.jpg|200px|thumb]] 1600ean, William Gilbert-ek magnetismoari buruzko lehenengo ikerketa ere argitaratu zuen: De magnete, magneticisque corporibus et de magno magnete tellure. Horixe izan zen Ingalaterran argitaratutako fisikako lehen liburu garrantzitsua. Bertan ideia hauek proposatu, aztertu eta finkatu zituen: * Lurra iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. * Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra bestelako gai batzuekin igurtziz.  * Elektrizitate hitza asmatu zuen. == Bi motatako karga elektrikoak == Gilbert-en lanari jarraituz elektrostatikaren arloan egindako ikerketetan, Magdebourg-en (Alemania) jaiotako Von Guericke 1660an konturatu zenez, gorputz elektrizatuek ekai batzuk erakartzeaz gain, beste batzuek aldaratu egiten dituzte elkarretik. Horrela ondorioztatu zuen bi motatako karga elektrikoak daudela: positiboak eta negatiboak. [[Fitxategi:Otto-von-Guericke-TS.jpg|200px|thumb|erdian|Otto Von Guericke (1646-1686)]] <gallery mode="packed" heights="150px"> File:Fotothek_df_tg_0005668_Physik_%5E_Vakuumtechnik_%5E_Luftdruck.jpg|Guericke-ren hemisferioen esperimentuaren grabatua. File:Magedurger_Halbkugeln_Luftpumpe_Deutsches_Museum.jpg|Guericke-ren hemisferioak. (Deutsches Museum, Munich) </gallery> Horrez gain, presio atmosferikoa neurtzeko, Magdebourg-eko hemisferioak deritzon esperimentua ere egin zuen 1663an. “Hemisferioak” akoplatze-eraztun batez doitzen ziren kobrezko bi hemisferio handi ziren 50 cm-ko diametrokoak, esfera bat osatzen zutenak. Esperimentua bideratzeko, huts-ponpa batez esferaren barneko airea zurrupatuz, barruan hutsa sortzen zen. Kontua zen bi hemisferioak banandu behar zirela, alde banatan tiraka zeuden zortzi zaldiren indarra baliatuz. Ezin izan zuten hemisferioak banandu; baina barrura airea sartzean, erraz banandu zituzten ia indarrik egin gabe. == Izaki bizidunek sorturiko elektrizitatea == Antzinatetik ezaguna zen arrain batzuk gai direla elektrizitatea sortzeko. Adibidez, Egipto zaharreko behe-erliebeetan katu-arrain elektrikoak ageri dira. Ponpeia-ko mosaiko batean adierazitako ikaraio arrunta (Torpedo marmorata) izeneko arraina (arraia-mota elektriko bat) ageri da, buru inguruko hegal bakoitzean adar berezi bat duena, gutxi gorabehera 250 V-eko tentsio elektrikoa sortzeko gai dena. <gallery mode="packed" heights="100"> Fitxategi:Malapterurus electricus 1.jpg|Niloko katu-arrain elektrikoa (''Malapterurus electricus'') Fitxategi:Torpedo marmorata2.jpg|''Torpedo marmorata'' </gallery> Klaudio enperadorearen garaian (I. mendearen erdialdean), Scribonius Largus medikuak ikaraioak sorturiko deskarga elektrikoak proposatu eta erabili zituen migrainaren eta hezueriaren aurkako tratamendurako. == Franklinen tximistorratza == Benjamin Franklin-ek 1752an abiarazi zituen elektrizitateari buruzko esperimentuak: * Tximista-ekaitzak fenomeno elektriko bat zirelako hipotesia proposatu zuen. * Metodo arriskutsua erabil zuen bere hipotesia frogatzeko, ekaitzaren erdian kometa bat aireratuz. * Baina horrela tximistorratza asmatu zuen 1753an. <gallery mode="packed" heights="100"> File:Joseph Siffrein Duplessis - Benjamin Franklin - Google Art Project.jpg|Benjamin Franklin (1706-1790)  File:Lightning-rod-diagram.svg File:Lightning-rod-diagram-eu.svg File:Lightning striking the Eiffel Tower - NOAA.jpg |Tour Eiffel, tximistorratz erraldoia. </gallery> == Bi motatako karga elektrikoak == [[Fitxategi:Charles François de Cisternay du Fay.jpg|200px|thumb|Charles de Cisternay du Fay (1698-1739)]] 1733an, Charles de Cisternay du Fay-k bi “fluido elektriko” desberdinen hipotesia proposatu zuen: * elektrizitate anbarkara, anbarra larruz edo artilez igurztean sortua, * eta elektrizitate beirakara, beira zetaz igurztean sortua. Gainera, esperimentuetan, honako propietateak frogatu zituen: * anbarrez igurtzitako bi objektuk elkar aldaratzen dutela; * beiraz igurtzitako bi objektuk ere elkar aldaratzen dutela; * baina anbarrez igurtzitakoek eta beiraz igurtzitako bi objektuk elkar erakartzen dutela. == Elektrizitatea eta Magnetismoa, betiko ezkontza == [[Fitxategi:Ørsted, Hans Christian (av Christian Albrecht Jensen 1842).jpg|thumb|150px|Hans Chistian Ørsted (1777-1851)]] Hans Christian Ǿrsted danimarkarrak 1820ko apirilean aurkitu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko elkarrekintza. Ekintza hori erakusgarri jartzeko, esperimentu sinplea proposatu zien bere ikasleei, erakusteko korronte jarraituak nola eragiten dion. <gallery mode="packed" heights="100"> File:Oersted discovers electromagnetism.jpg|Ørsted ikasleekin laborategian praktika egiten. Fitxategi:Electromagnetism.svg|Kabletik pasatzen den korronte elektrikoak (''''''I'''''') sorturiko eremu magnetikoa ('''''B'''''). </gallery> Ørsted-en esperimentuaren berri izan eta astebetera, Astebete geroago, Ampère-k bi kable paralelotatik aldi berean korrontea pasatzean zer gertatzen zen aztertzean, konturatu zen portaera hau zeukatela: * bi korronteen noranzkoa noranzko berekoak baziren, ekar erakartzen zuten, * baina korronteen noranzkoak aurkakoak baziren, elkar aldaratzen zuten. [[Fitxategi:Ampere Andre 1825.jpg|150px|thumb|erdian|André-Marie Ampère (1775-1836)]] Ampère-k bere ikerkuntzekin segitu zuen, eta lege zehatza proposatu zuen korronte elektriko jakin batek sorturiko eremu magnetikoaren balioa kalkulatzeko. Era horretan, 1827an behin betiko finkatu zuen elektrizitatearen eta magnetismoaren “ezkontza”: 1827an elektromagnetismoaren teoria sortu zuen. == Elektromagnetismoaren kumea: motor elektrikoa == Ørsted-en frogapenean eta Ampère-ren legean oinarriturik, Michael Faraday ingelesak aparatu berezi bat eraiki zuen 1821ean, “biraketa elektromagnetikoa” lortzeko: [[Fitxategi:M Faraday Th Phillips oil 1842.jpg|thumb|150px|Michael Faraday (1791-1867)]] Iman finkoen artean dagoen ardatz baten inguruko kabletik pasatzen den korronte elektrikoak eragiten duen birakako higidura zirkular jarraitua sortu zuen lehenengo makina bat: motor elektrikoa. :irudia Hungrian jaiotako fraide Ányos Jedlik beneditarrak asmatzaile, ingeniari eta fisikaria ere bazena Faraday-ren aparatuaz baliatuz lehenengo motor elektrikoa eraiku zuen 1828an. :irudia == Tren elektrikoa Euskal Herrian == Bizkaiko lehenengo trenbide elektrikoa 1896an inauguratu zen Bilbotik Santurtzirako ibilbidean. Bilbotik Madrilerako tren elektrikoa. Hogeigarren mendearen lehenengo hamarkadatan, zentral hidroelektrikoen eraiketarekin batera, tren elektrikoak herrialde guztietan zabaldu ziren, baita Euskal Herrian ere, bereziki Madrildik Hendaiara eta handik Pariserako bidean: euskaldunon artean Norteko ferrikarrila zeritzon. Norteko ferrokarrilaren elektrifikazioa 1928-29an gauzatu zen. == Elektrizitatearen miraria Txirritaren logikan == Ondoko eskeman adierazten da ibaietako ura hartu ondoren tren elektrikora iristeko elektrizitateak egiten zuen bidea. :irudia Txirritak argiro ulertu zuen zein zen elektrizitatearen bidea, baina benetan harritu zuena prozesu osoa ur hotzarekin osatzen zela, eta une bakarrean ere ez zela berotu behar ura. Zer indar misteriotsua ote zekarren elektrizitateak? Ez al zen mirarizko portaera bat? Lurrun-lokomotorretan, ordea, etengabe irakiteraino berotu behar zen ura irunkorki, eta horretarako ikatza erre behar zen etengabe. Horretan ez zen misteriorik ez miraririk Txirritarentzat. Hain harriturik geratu zen ezen bertso-paper eder bat ondu zuen bertan beraren logika azalduz, elektrizitatearen goraipamena eginez:<ref>Webgune honetan entzun eta goza daitezke bertso musikatu horiek guztiok Xabier Leteren ahotsez: https://www.youtube.com/watch?v=9dHlWESjsy4</ref> Bertso-sorta horrek hamabi zortziko nagusi zituen, zein baino zein ederragoak, baina hemen azkena baino ez dut jarriko, ene uztez horrexek erakusten baitu ondoen Txirritaren harridura, lau puntutan bidu eta kontzentratua. <poem> ::Nere munduko jakinduria ::izan da oso azala, ::Jaungoikoari eskatzen diot, ::arren, argitu nazala; ::garai batean ez genekien ::elektrikarik bazala, ::orain ur hotzak dabilki trena ::lehen irakinak bezala. </poem> == 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak == Lehenengo lerroan, erdi-erdian, Txirrita, irabazlea. == Erreferentzia == {{erreferentzia zerrenda}} 377zvmivqgo2h42rop0p4qn8nt9cff2