Wikiteka euwikisource https://eu.wikisource.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.9 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikiteka Wikiteka eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida Egilea Egilea eztabaida Orrialde Orrialde eztabaida Aurkibide Aurkibide eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Euskal Herriko historia 100 objektutan/Ezkio-Itsasoko talo-burdina 0 7113 28952 2026-06-30T13:02:25Z Theklan 16 Orria sortu da. Edukia: <div class="text"> {{c|{{font|Ezkio-Itsasoko talo-burdina|LT=200}}}} {{c|{{font|Cira Crespo|LT=150}}}} {{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}} [[Fitxategi:Ezkio-Itsasoko talo burdina.mp3|Entzun testu hau|center|400px]] XVIII. mendeko talo-burdin bat ikus dezakezue Donostiako San Telmo Museoan.  Ez dakigu zenbat talo egingo zituen, milioika esatea gehiegi ote da?... baina hori badakigu, talo-burdin hau mendetan zehar baserri hartan janaria presatzeko... 28952 wikitext text/x-wiki <div class="text"> {{c|{{font|Ezkio-Itsasoko talo-burdina|LT=200}}}} {{c|{{font|Cira Crespo|LT=150}}}} {{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}} [[Fitxategi:Ezkio-Itsasoko talo burdina.mp3|Entzun testu hau|center|400px]] XVIII. mendeko talo-burdin bat ikus dezakezue Donostiako San Telmo Museoan.  Ez dakigu zenbat talo egingo zituen, milioika esatea gehiegi ote da?... baina hori badakigu, talo-burdin hau mendetan zehar baserri hartan janaria presatzeko ezinbesteko tresna izan zen, eta ondorioz, biziraupenaren giltzetako bat ere bai. Horregatik besterik ez bada ere, gure bihotzean lekutxo bat egin behar diogu. Baina, gainera, bazenekien objektu honen atzean ozeano baten tamainako historia ere  badagoela? Europarrak Amerika izango zenera ailegatutakoan, munduan gauza asko aldatu ziren; tragedia itxura hartu zuten kasu gehienetan amerikarrentzat, jakina denez. Beste kasu batzuetan, bedeinkazio itxura, bereziki Europako txiroentzat. Adibidez, Amerikan zeuden elikagai pila bat ez ziren ezagutzen, eta Europara ekarri zituzten. Eta horietako batzuek Europako elikadura goitik bera aldatu zuten, hainbesterako Europako goseteak apaltzeko balio izan zutela. Adibide ezagunena Irlandako patata da. Irlandan irlandarrei lurrak gupidarik gabe ebatsi zizkieten ingelesek, eta hala gari zelai gehienak ingelesen eskuetan gelditu ziren. Irlandarrentzat lurrik elkorrena baino ez zen gelditu, baina, hara non agertu zen Atlantikoaz bestaldetik ekarritako patata, tuberkulu txiki eta ez oso dotorea, lur kaxkar horietan hazteko prest. Patatagatik izan ez balitz, irlandarrek ez zuketen jatekorik izango, eta beren lurraldetik beste norabait alde egin beharrean izango ziren. Tamalez, patatak eutsi zienez, erori ere, patata gaitzak jo zuenean erori ziren irlandarrak XIX. mendean. Esanezina da zenbat jende hil zen gosez, zenbatek utzi behar izan zuen jaioterria. Baina, zein lotura dauka patatak gure talo-burdinarekin? Bada, jakina denez, taloak arto-irinez egiten dira, eta artoa, gaur egun artoa deitzen duguna, patata bezala, Amerikatik ekarria da. Irlandan patatarekin gertatu bezala, artoa XVII. mendean hasi ziren ereiten Euskal Herrian. Hemen ere, Irlandan bezala, landare berri hau oso ondo egokitu zen Euskal Herriko lurretara, eta etxekotzat hartu zuten. Pentsa zer nolako aldaketa, garai hartara arte “arto” deitzen zitzaion landareari “artatxiki” deitzen hasi ginela, eta Ameriketatik iritsitako zereal berriari jarri genion "arto" izen ofizialtzat. XVIII. mendetik aurrera artoa bihurtu zen Euskal Herriaren alde Atlantikoan dietako elikagai nagusia. Arto berriari lur hezeak gustatzen zitzaizkionez, oso errentagarri bihurtu zen. Errentagarritasun horri esker, aldaketa gehiago egiteko abagunea ireki zen, eta are errentagarriagoa bihurtu zuten. Terrazak egin ziren, hainbat ingeniaritza obra txiki zein handi… eta paisaia aldatu zuten. Baserriak ere ekonomia berriari egokitu zitzaizkion batere espanturik gabe: etxeak handitu egin ziren, artaburuak lehortzeko balkoi handiak egin, eta denbora ez oso luzean baserrien baserrien tipologia aldatu egin zen. Ikusten den bezala, ez dira gutxi aldaketak. Esango dute gero, Euskal Herrian berrikuntzarako zaletasunik ez dagoela! Berritasun zale handiak izan gara hemen. Kuidadu handirik gabe, jangai berri horiek betikoak balira bezala jatea erabaki zuten. Horrela ikusten zen Juan Inazio Iztuetak, XIX.mendearen erdian, gisa honetan idazten zuen Gipuzkoako euskaldunen ausardiaz: ''Probintzia honetako nekazariek gehiago zaintzen dute artoaren landaketa gariarena baino, hura baitute elikaduraren oinarri nagusi eta beharrezkoa. Izan ere, artoak gosea ondo asetzen du, gogorra da, asko irauten du eta oso osasuntsua da. Espainiako barrualdekoek ez dute elikagai on hori atsegin, ahula eta oso astuna dela diote, indarrik ez duela, animalientzako jana dela eta antzeko astakeriak esaten dituzte. Hala ere, Gipuzkoan arto asko jaten dutenek azal ederra, malgua, gorri-zuria, fina eta leuna izaten dute, neska-mutil eder, arin eta alaiak kopuruz ez dira Gaztelan baino gutxiago.'' Txiroen jana sinbolo bilakatu zen Euskal Herrian, eta honen inguruan, esaerak, bertsoak, kondairak asmatu ziren. Gizakiok ez dugu asko behar mitoak sortzeko, ezta denbora asko ere. Gogoa eta lehentasun kontua da, batez ere. Orixek adibidez, Euskaldunak izenburuko epopeian, ez zuen bataila bortitzik edota heroien izenik goraipatzen ibili nahi izan, taloa jaten zuen jendea baizik: <poem> ''Arto-lanaren nekea'' ''entzuten asi zaitea:'' ''babekin baten ori izan oi-da'' ''gure bazkari-legea.'' ''Orrek iltzen du Euskalerriko'' ''nekazarien gosea'' </poem> </div> [[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]] 37zgn9sfe9td8h6ihzutpfa4skrfmbz