Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.2
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Ofimatika: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria
0
7254
43175
42984
2026-05-18T21:39:04Z
Ksarasola
1603
argazkia onak gehitzea, zaharrak kentzea
43175
wikitext
text/x-wiki
'''Ofimatika''' bulegoetan burutu ohi diren zereginak automatizatzeko, hobetzeko eta optimizatzeko teknika, aplikazio eta gailuen multzoa da. Izena akronimoa da, “''offi-''” (latinezko “officina” (bulego) eta “''-matika''” (‘informatika’ hitzetik hartutakoa) hitz-zatiez osatua. '''Bulegotika''' izena ere erabiltzen da, Hasiera batean idazki digitaletan soilik zentratzen bazen ere, egun bulego baten lan osoa barneratzen du: idazkiak, aurkezpenak, kalkuluak, antolaketa, komunikazioa... ''[[w:Microsoft Office|Microsoft Office]]'' eta ''[[w:LibreOffice|LibreOffice]]'' [[w:Software libre|libre]] eta [[w:Kode ireki|irekia]] dira pakete ezagunenak. Egun erabilpen zabalekoak izan arren [[w:Hodei konputazio|Hodei-konputazioaren]] etorrerarekin pakete hauek gero eta gutxiago instalatzen dira erabiltzaileen ordenagailuetan.
Beste osagai batzuk badituzte ere (aurkezpenak, irudiak sortzea...) historiari eta erabilpenari begira oinarrizko bi aplikazio garrantzitsu azpimarratu behar dira: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria.
== Testu-prozesadorea ==
Testu-prozesadorea testuan oinarritutako dokumentuak lantzeko erabiltzen den programa informatiko bat da. Ohiko idazketarekin alderatuz formatu digitalean gordetzen denez testuak berreskuratu eta berredita daitezke.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Testu-prozesadore|hizkuntza=eu-none|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/testu-prozesadore|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2026-03-21}}</ref> Horrez gain, dokumentuak partekatu, inprimatu eta zuzendu daitezke. Idazketan laguntzeko funtzio berri asko joan dira integratzen urtetan zehar: ebaki/itsatsi funtzioa, bilaketa, zuzenketa ortografikoa, silaba-banaketa, formatu-trukea, irudien integrazioa, aldaketen kontrola...
Lehen konputagailuetan erabiltzen ziren testu-editore sinpleak baino dezente ahaltsuagoak dira [[w:interfaze grafikoa|interfaze grafikoa]] [[w:Ordenagailu pertsonal|PCetara]] iritsi ziren garaian hedatu zirelako, eta horrek tekleatu ahala testua nola geratuko den ikusteko aukera eman zuen, ([[w:WYSIWYG|WYSIWYG]] ''What You See Is What You Get'' / "ikusten duzun hori lortuko duzu").
Historiari begira 1983 urtea aipatzen da abiapuntutzat, urte horretan Microsoft Word sortu zelako. Hurrengo urtean sortu zen ''McWrite'' Apple ordenagailuetarako, urte askotan zehar erreferentzia garrantzitsua izan zena. Baina hauek baino lehen baziren beste bi nahiko arrakastatsuak izan zirenak: ''WordStar'' (1978) eta ''WordPerfect'' (1979). Hasierako garai haietan programa zein datuak disketetan egon ohi ziren. Bilakaera handia izan dute hurrengo bertsioetan, baina programa haien funtsa mantentzen da.
== Kalkulu-orria ==
[[Fitxategi:OnlyOffice spreadsheet editor.png|thumb|500x500px|''OnlyOffice'' kalkulu-orriko editorea]]
'''Kalkulu-orria''' zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore berezia da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak... egiteko prestaturiko ofimatikako programa da. Ezaguna denez, Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako matrizea da oinarria, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deitzen baitzaio. Gelaxken edukiera hiru motatakoa izan daiteke: balio konstanteak, erabiltzaileak eman beharreko datuak edo programak egindako kalkuluen emaitzak, formula izeneko funtzioen bitartez.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kalkulu-orri|hizkuntza=eu-none|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/kalkulu-orri|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2026-03-21}}</ref>
Historiari begira, konputagailu handietan 1969 LANPAR programa bazebilen arren, ''VisiCalc'' (1979) izan zen minikonputagailuetara iritsi zen lehena. Gero etorri ziren hedapen zabala izango zituzten ''Lotus 1-2-3'' (1983) eta ''Microsoft Excel'' (1985).
Kalkulu-orriak oso tresna malguak eta eraginkorrak dira, eta horrexegatik oso arrakastatsuak izan dira; baina mugak ditu datuen babesari, partekatzeari eta kontrolari begira. Erabilpen korporatibo eta konplexuei begira [[w:Datu-baseak kudeatzeko sistema|datu-baseak]] egokiagoak dira.
CSV (''comma-separated values'') [[w:Formatu ireki|formatu irekia]] erabiltzen da kalkulu-orrien arteko datu-trukerako, baita datu-baseetako esportazio/inportaziorako. Horrexegatik askotan datu-baseetatik esportatutako datuak kalkulu-orrietan bistaratu eta manipulatu egin ohi dira.
== Testu ebakia: Xuxen ==
'''Xuxen''' euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da eta ofimatika paketetan integratzeko diseinatuta. EHUko Informatika Fakultateko [[w:Ixa taldea|Ixa Taldeak]] 1994an sortutako aplikazio hau. Arrakasta handia izan duen tresna da, eta beste aplikazio askotan integratu da urtetan zehar. Microsoftek berak lizentziatu zuen hainbat urtetan bere Office ''suite''rako.
=== Historia ===
Lehen edizioa, 1994ko irailean plazaratu zuten Ixa taldearen, [[w:UZEI|UZEIren]] eta [[w:Hizkia|Hizkia]] enpresaren artean, bi [[w:diskete|diskete]] eta eskuliburua zituen kutxa batean. Hasieran, aplikazioa erabili ahal izateko deskargatu eta instalatu egin behar zen programa. Bi sistema eragiletarako (''Microsoft Windows'' eta ''MacOS'') eta bi testu-editoretarako (''MS Word'' eta ''WordPerfect'') balio zuen; baina offline moduan lan egin behar zen: aurrena dokumentua prestatu, eta gero egiaztatu eta zuzendu.
<gallery mode="packed" caption="Bigarren bertsioa (1999, disketeak)">
Fitxategi:Xuxen2.png
Fitxategi:Xuxen4.png
</gallery>
Lehen bertsioa argitaratu zenean 65.000 sarrera (~hitz) zeuden EDBLn, baina geroago zenbaki hori zabaldu zen UZEIren EEBS corpusa (''Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa'') hedatzen joan zen heinean, eta geroago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuarekin ere.
1999an plazaratu zen bigarren bertsioak aukera berriak ekarri zituen: Euskaltzaindiak 1999ko maiatzean onartutako lexiko eta arau berriak integratu zituen. Bestalde euskalkietako zenbait hitz ezagutu eta beren ordezko estandarra proposatzen zuen. 2001ean [[w:Disko trinko (CD)|CD-ROM]] batean Euskaldunon Egunkariaren bidez banatu zen hirugarren bertsioa baliagarria izan zen ''Word'', ''Acces'', ''Powerpoint'', ''Front Page'' eta ''Outlook'' programekin.
2006ko ''Xuxen IV'' bertsioa kualitatiboki oso berria izan zen: software librea zen eta software libreko hainbat programarekin erabili ahal zen, lehenengo aldiz. 2004an sortu zen ''hunspell'' programak flexio handiko hizkuntzei ate berri bat zabaldu zien software librearen munduan, eta OpenOffice proiektuan ere onartua izan zen bere 2.0.2 bertsiotik aurrera.
2015etik bosgarren bertsioa dago eskuragarri, Elhuyarrek merkaturatuta Informatika Fakultateko Ixa taldearen lizentziarekin. Hainbat testu-editoretan eta bestelako programetan (''MS Office'', ''LibreOffice'', ''Mozillako Firefox'' eta ''Thunderbird''...), sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere badago.
Urteak etorri urteak joan, Xuxen osatuz eta eguneratuz joan da hizkuntzaren aldetik, eta zuzentzaile ortografiko berriak sortu dira euskararako: ''Hobelex'' (UZEIk plazaratua eta ezagutza berean oinarritua) edo multinazionalek gaur egun, zorionez, eskaintzen dituztenak (Microsoften zuzentzailea dagoeneko ez da Xuxen, eta ''Google Drive'' zerbitzuak ere berea du).
=== Zuzentzaile ortografikoa eta euskararen normalizazioa ===
Zuzentzaile ortografikoaren aplikazio informatikoa giltzarria izan da euskararen normalizazio-bidean. Euskara batua finkatu ahal izateko berebiziko tresna izan da 1994az gero. [[w:Euskaltzaindia|Euskaltzaindiaren]] etenik gabe urteetan zehar plazaratu dituen hiztegi-arauak eta gomendioak kaleratu eta gutxira modu errazean erabiliak izan zitezen.<ref name=":9">{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aduriz|izenburua=Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasixa eta etorkizuneko erronkak|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdeak=455–470|abizena2=Alegría Loinaz|abizena3=Artola Zubillaga|abizena4=Sarasola|izena2=Iñaki|izena3=Xabier|izena4=Kepa|data=2021|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=8716798|aldizkaria=Arantzazutik mundu zabalera: euskararen normatibizazioa, 1968-2018 = la normativización del euskera, 1968-2018 = la standarisation de la langue basque, 1968-2018 = Basque language's standardization, 1968-2018, 2021, ISBN 978-84-9192-213-1, págs. 455-470|isbn=978-84-9192-213-1|sartze-data=2023-08-24}}</ref>
Gainera, euskarak duen konplexutasun/aberastasun morfologikoa dela eta, hitz bat ondo dagoen ala ez erabakitzeko ezin zen, beste hizkuntza batzuetarako egiten zen bezala, hitz-zerrenda batean oinarritu; lema batetik abiatuta sor daitezkeen zilegi diren formak asko direnez, zerrenda izugarria izango bailitzateke. Hori dela eta, egindako hurbilpena teknologia aldetik oso berritzailea izan zen, zuzentzaile gehien-gehienak hitzetan oinarritzen baitziren, eta ez morfologian. Analisirik ez zuen edozein hitz susmagarritzat jotzen zuen, eta, ondorioz, azpimarratu egiten zuen.
Xuxenen atzean dagoen datu-basean jasotako sarrerak (lemak nagusiki, baina aurrizkiak, atzizkiak, partikulak eta bestelako egitura linguistikoak ere) 65.000 ziren hasieran eta 125.000 bat dira bosgarren bertsioan.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
jq4p9jexeta3zh6nkj94d8eizj08k5m
43176
43175
2026-05-18T21:41:18Z
Ksarasola
1603
/* Historia */ irudiak

[[File:Xuxen2.png|thumb|Xuxen zuzentzaile ortografikoaren karpeta (1999)]]
[[File:Xuxen4.png|thumb|Xuxen disketeak (1999)]]

nmfo16ugb779pxi3yvms4h875ryet0x
43179
43176
2026-05-19T07:55:17Z
Ksarasola
1603
/* Historia */ Xuxenen lehen edikzioko karpeta

[[File:Xuxen,_lehen_edizioa.jpg|thumb|Xuxen zuzentzaile ortografikoaren karpeta (1994)]]

8ezly4stmmrpey5e8lqj3pq6vyma06d
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Sare lokalak: Ethernet
0
7269
43177
43133
2026-05-18T21:51:57Z
Ksarasola
1603
Bukaerako irudi onak, bakarrik
43177
wikitext
text/x-wiki
[[File:Ethernet zahar.png|thumb|Ethernet konektore zahar bat]]
[[Fitxategi:Ethernet RJ45 connector p1160054.jpg|thumb|RJ45 konektorea]]
'''Ethernet''' konputagailu sareetan erabiltzen den komunikazio-teknologia da, batez ere [[w:Sare_lokal|sare lokaletan]] (LAN). Gailuen artean datuak transmititzeko protokoloak eta formatuak definitzen ditu, eta gaur egun sare kableatu gehienetan erabiltzen den teknologia nagusia da.
Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan garatu zen, eta geroago [[w:IEEE_802.3|IEEE 802.3]] estandar gisa definitu zen. Denborarekin, abiadura handiagoak eta transmisio-teknologia berriagoak gehitu zaizkio, baina oinarrizko egitura eta funtzionamendu printzipioak mantendu dira.
== Historia ==
Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan garatu zen Xerox PARC ikerketa-zentroan. 1972an, ordenagailuen arteko komunikazioetan aditua zen [[w:Robert_Metcalfe Robert Metcalfe|Robert_Metcalfe]] Palo Altora joan zen Xerox PARC ikerketa-zentroan lan egitera, non “etorkizuneko bulegoa” diseinatzen ari ziren. Bertan, Xerox Alto ordenagailuarekin probak egiten ari ziren, interfaze grafiko eta sagua zituen lehen ordenagailu pertsonaletako bat, eta lehen laser-inprimagailuak garatzen ari ziren. Ordenagailuak konektatu nahi ziren elkarrekin, fitxategiak eta inprimagailuak partekatzeko. Komunikazio azkarra lortu nahi zen megabit segunduko abiadurarekin. 1973an, ikuspegi hau guztiz iraultzailea zen.
Robert Metcalfe eta bere lankideek Alto Aloha Network izeneko sare esperimentala sortu zuten eta prototipoa hobetuz joan ziren. Robert Metcalfe-k 1973ko maiatzaren 22an barne-memorandum bat idatzi zuen sare berriari buruz, eta izena Ethernet jarri zioten, fisikaren eter teoriari erreferentzia eginez. Lehen probetan erabilitako bi Xerox Alto konputagailuei Michelson-Morley izena eman zitzaien, 1887an eterra existitzen ez dela frogatu zuten fisikarien omenaldia eginez. 1973ko sareak gaur egungo Ethernet sarearen funtsezko ezaugarri guztiak zituen.
1975ean, Robert Metcalfe-k eta David Boggs-ek Ethernet deskribatzen zuen artikulu bat idatzi zuten, 1976an Association for Computing Machinery-ra bidalia, eta bertan sarearen irismena handitzeko hedagailuen erabilera azaltzen zuten. 1977an, Metcalfe-k, Boggs-ek eta Xerox-eko bi ingeniarik patente bat jaso zuten Ethernet-en oinarrizko teknologiagatik, eta 1978an beste patente bat Metcalfe-k eta Boggs-ek lortu zuten hedagailuen erabileragatik. Garai honetan, Ethernet sistema osoa Xerox-ek kontrolatzen zuen.
1980an Xerox, Intel eta DEC enpresek lehen zehaztapen komertziala argitaratu zuten. 1983an [[w:Ingeniari_Elektriko_eta_Elektroniken_Institutua|IEEE erakundeak]] 802.3 estandarra onartu zuen. Hortik aurrera, Ethernet teknologia estandar bihurtu zen eta pixkanaka beste sare teknologia batzuk ordezkatu zituen, hala nola [[w:Token_Ring|Token Ring]] edo ARCNET.
[[File:Ethernet trama2.png|erdian|thumb|Ethernet trama bat]]
== Ezaugarri teknikoak ==
Ethernet sare batean gailuek informazioa [[Trama_(sareak)| trama]] izeneko datu-egituretan bidaltzen dute. Trama bakoitzak hiru atal nagusi ditu:
*goiburukoa (helbide fisikoen informazioa eta bestelako informazioa)
*datuak (igorleak bidalitako mezua)
*erroreak atzemateko atala (erroreak atzemateko kodeak)
Helbide fisikoei [[w:MAC_helbide|MAC helbide]] ere deitzen zaie eta ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen den 48 edo 64 biteko balioa da.
Erroreak atzemateko [[w:CRC|CRC]] kodeak (Cyclic Redundancy Check) erabiltzen dira, traman 32 bit gehituz. Hauen erabilera oso hedaturik dago, hardwarean modu erraz batean implementa daitezkeelako eta oso ahaltsuak direlako.
Ethernet sareetan [[w:CSMA/CD|CSMA/CD]] (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) izeneko sarbide-protokoloa erabiltzen da. Protokolo hau lehiaketa motako protokoloa da eta bi konputagailuek aldi berean transmititzerakoan talkak atzemateko aukera ematen du. Talka atzeman ondoren transmisioa eten, ausazko denbora bat itxaron eta birtransmisioa egin ahal izateko mekanismoak definitzen ditu.
Gaur egun, sarea eratzeko [[w:Izar_sare|izar topologia]] erabiltzen da sareko estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektatuz. Nodo zentral hauek [[W:Switch|switch]] edo kommutagailuak izaten dira eta talkak ez dira gertatzen. Izan ere, full [[w:Duplex_(telekomunikazioa)|duplex]] modua erabiltzeko aukera ematen du gailuek aldi berean datuak bidali eta jasotzeko, switch-arekin duten lotura zuzena eta dedikatuari esker; horrek esan nahi du ez dela kanal partekaturik erabiltzen eta, beraz, talkak desagertzen dira eta sarearen abiadura eta eraginkortasuna nabarmen hobetzen dira Ethernet inguruneetan.
Ethernet teknologiak urteetan zehar abiadura handiagoak lortu ditu. Bertsio ezagun batzuk hauek dira:
*[[w:Ethernet|Ethernet]]: 10 Mbit/s
*Fast Ethernet: 100 Mbit/s
*Gigabit Ethernet: 1 Gbit/s
*10 Gigabit Ethernet: 10 Gbit/s
Gaur egun, [[w:Datu_zentro|datu-zentroetan]] eta sare handietan 40, 100 edo 400 Gbit/s-eko Ethernet estandarrak ere erabiltzen dira.
Etherneten erabilitako [[w:Transmisio-bideak|transmisio-bideak]] ere urteetan zehar aldatuz joan dira. Hasieran, [[w:Kable_ardazkide|kable-ardazkideak]] ohikoak ziren, non gailu guztiak kable bakarrean konektatzen ziren bus-topologia erabiliz. Ondoren, [[w:Pare_txirikordatu|pare kordatua]] erabiltzen hasi ziren, batez ere 10BASE-T eta gero 100BASE-TX estandarrekin, non kable bakoitzak gailu eta switch baten arteko lotura zuzena eskaintzen zuen izar-topologia erabiliz eta aukera emanez full duplex komunikazioari eta talken desagerpenari. Azkenik, [[w:Zuntz optiko|zuntz optikoak]] erabiltzen dira distantzia handiak edo banda zabalera handia behar den kasuetan, non seinaleak argi bidez transmititzen diren eta Ethernet protokolo modernoen abiadura eta egonkortasuna areagotzen duten. Zuntz optikozko Ethernet sareetako hainbat estandar definitu dira abiadura eta distantzia kontuan hartuta, adibidez:
*Fast Etherneterako: 100BASE-FX, 100BASE-SX, 100BASE-LX
*Gigabit Etherneterako: 1000BASE-SX, 1000BASE-LX, 100BASE-ZX
*10 Gigabit Etherneterako: 10GBASE-SR, 10GBASE-LR, 10GBASE-ER
== Power over Ethernet ==
[[w:Power_over_Ethernet|Power over Ethernet]] (PoE) teknologiak aukera ematen du sare-kable berean datuak eta korronte elektrikoa transmititzeko. Hau oso erabilgarria da hainbat sareko gailuetan, hala nola:
*IP kamerak
*Wi-Fi sarbide-puntuak
*IP telefonia
PoE-ek errele batekin hornitutako switch-ak erabiltzen du, eta gailuak zuzenean UTP motako pare kordatu batetik argi indarra lortzen dute aldi berean datuak bidaliz. Horrela, gailu horiek korronte elektrikoz hornitu eta sareko konexioa izan dezakete kable bakarrean, instalazio kostuak murriztuz.
Lehenengo estandarra 2003.urtean definitu zen 802.3af. Ondoren, estandar berriagoak definitu dira sareko gailu bakoitzak lor dezaken energia handituz eta konektatu daitezken gailuak gehituz: 802.3at (PoE+), 802.3bt (PoE++/4PPoE).
Gaur egun teknologia hau sare profesional eta bulego sare askotan erabiltzen da, LAN estandar modernoen osagarri bezala, eta Ethernet teknologia klasikoaren funtzio tradizionala zabaltzen du.
== Informatikan eta Gizartean izan duen eragina ==
Ethernet sarea teknologia nagusia bihurtu da mundu osoko LANetan. Sare lokalak erraz eta merke eraikitzeko aukera eman du, eta horrek konputagailuen arteko komunikazioa erraztu du. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref>
Etherneten estandarizazioak, IEEE 802.3, fabrikatzaile askok bateragarriak diren gailuak sortzea ahalbidetu du, sare kableatuak zabaltzen eta etxe zein enpresetara iristen lagunduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ethernet is Still Going Strong After 50 Years|hizkuntza=en|url=https://spectrum.ieee.org/ethernet-ieee-milestone|aldizkaria=ieeespectrum|sartze-data=2026-04-07}}</ref>
Teknologia honek gaur egun datu-zentroak, Wi-Fi sarbide-puntuak eta bulego sareak konektatzeko oinarria ematen jarraitzen du, eta informatikaren eguneroko erabilera bultzatzen du.
Hezkuntza eta ikerketa alorrean, unibertsitate eta ikerketa-zentroetan sare lokalak sortzea erraztu du, ikerketa kolaboratiboa eta baliabideen partekatzea ahalbidetuz. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref>
Internetaren hedapenean, LAN estandarrak sortzeak TCP/IP sare globalaren garapena erraztu du eta etxeko eta enpresa sareetarako oinarria eman du.
Ondorioz, Ethernet eguneroko bizitzako informatika eta komunikazio azpiegituraren oinarri bihurtu da, eta teknologia digitalaren sozializazioa eta Interneteko sarerako sarbidea erraztu ditu.
== Erreferentziak ==
<references />
rnau1jlw2ko8p2p6eotqlp3t52ucn70
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Datu-base erlazional
0
7270
43178
43174
2026-05-18T21:58:51Z
Ksarasola
1603
/* Historia eta bilakaera */
43178
wikitext
text/x-wiki
'''Datu-base Erlazionalak (DBE)'''
[[Fitxategi:Database models.jpg|thumb|Datu-base eskema baten diseinu-ereduen eboluzioa]]
[[w:Datu-base|Datu-base]] bat unitate logiko gisa tratatzen den informazio-bilduma antolatu bat da. '''Datu-base erlazionalen''' kasuan, antolaketa hori eredu erlazionalean oinarritzen da: datuak erlazio sinpleen multzo batean gordetzen dira, bisualki taulen bidez irudikatuta.<ref name=":0">'''Elmasri, R. & Navathe, S. B. (2009)'''. ''Datu-base sistemak. Oinarriak.''. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua/Sevicio Editorial. ISBN/ISSN: 978-84-9860-291-3.</ref>
Helburu nagusia erlazionatutako informazioa biltzea, gordetzea eta berreskuratzea da, hainbat aplikaziok elkarbanatu ahal izan dezaten. Sistema honetan, taula bakoitza errenkadaz (tuplak) eta zutabez (atributuak) osatuta dago. Egitura horri esker, datuak modu eraginkor eta koherentean kudea daitezke, datuen kokapen fisikoaren menpe egon gabe. <ref name=":1">{{Erreferentzia|izena='''E. F.'''|abizena='''Codd'''|izenburua=A Relational Model of Data for Large Shared Data Banks|argitaletxea=Springer Berlin Heidelberg|orrialdeak=61–98|data=2001|url=https://doi.org/10.1007/978-3-642-48354-7_4|aldizkaria=Pioneers and Their Contributions to Software Engineering|isbn=978-3-540-42290-7|sartze-data=2026-05-12}}</ref><ref name=":6">'''Irastorza, A. & Pérez, T.A.'''(2012). 26 Domeinu SQL Ariketekin: Maila aurreratuko 270 SQL kontsulta. Editorial Académica Española. ISBN/ISSN: 978-84-615-2398-2.</ref><ref name=":5">'''Marqués, M. (2011).''' ''Bases de datos''. Castelló de la Plana: Publicacions de la Universitat Jaume I. ISBN: 978-84-693-0146-3. ( [https://bdigital.uvhm.edu.mx/wp-content/uploads/2020/05/Bases-de-Datos.pdf], Noiz kontsultatua: 2026-05-06).</ref>
== Historia eta bilakaera ==
Teknologia hau 1970ean sortu zen, [[w:Edgar Frank Codd|Edgar F. Codd]] IBMko ikertzaileak "''A Relational Model of Data for Large Shared Data Banks''" artikulu ospetsua argitaratu zuenean. Multzoen teoria matematikoan oinarrituta, Coddek datuak eta aplikazioak bereiztea ahalbidetzen zuen eredua definitu zuen, informatikaren garapenean mugarri bat ezarriz.<ref name=":1" /> Geroago etapa hauek nabarmendu dira datu-base erlazionalen bilakaeran:
*'''Ezarpen industriala eta estandarizazioa''': 80ko eta 90eko hamarkadetan, eredua mundu osora zabaldu zen [[w:SQL|SQL]] lengoaiaren agerpenarekin. [[w:Oracle Database|Oracle]] bezalako Datu-Base Kudeaketa Sistema (DBKS) komertzial nagusiak sortu ziren, eta gaur egun ere erreferente dira enpresa-inguruneetan.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=ISO/IEC 9075-1:2016 - Information technology — Database languages — SQL|hizkuntza=en|url=https://www.iso.org/standard/63555.html|aldizkaria=ISO|sartze-data=2026-05-12}}</ref><ref name=":4">'''Irastorza Goñi, A. (2002)'''. ''Datu-baseen atzipena SQLJren bitartez. Sintaxia eta transakzioen diseinua''. UPV/EHU/LSI/TR 9-2002.</ref><ref>'''Oracle Corporation.''' ''Oracle Database Concepts: Introduction to Relational Databases''. ([https://docs.oracle.com/en/database/].Noiz kontsultatua: 2026-05-06).</ref>
*'''Kode Irekiaren iraultza''': 90eko hamarkadaren erdialdean, ekosistema eraldatu egin zen funtsezko bi proiekturekin. Alde batetik, [[w:MySQL|MySQL]] (1995) datu-baseetarako sarbidea demokratizatu zuen, webgune dinamiko zein interaktiboen motor bihurtuz. Bestetik, [[w:PostgreSQL|PostgreSQL]](1996) alternatiba gisa sendotu zen, orokorrean eskaintzen zituen ezaugarrien sendotasun eta hedagarritasunagatik, eta bereziki, SQL lengoaia estandarraren erregelen inplementazio zehatzagatik nabarmenduz. <ref name=":6" /> <ref name=":9">{{Erreferentzia|izenburua=PostgreSQL: Tutorials & Other Resources|url=https://www.postgresql.org/docs/online-resources/|aldizkaria=www.postgresql.org|sartze-data=2026-05-12}}</ref>
*'''Objektu-erlazional eta Multimedia''' (2000-2015): Objektuetara Zuzendutako programen diseinuaren hedapenak datu-base erlazionalen eboluzioa bultzatu zuen, bereziki [[w:Oracle Database|Oracle]] eta [[w:Microsoft SQL Server|Microsoft SQL Server]] bezalako sistemek gidatuta. Horri esker, testu eta zenbakiez gain, objektu konplexuak eta multimedia-fitxategiak (irudiak, bideoak) kudeatzeko mekanismoak txertatu zituzten.<ref name=":6" /><ref name=":7">'''Silberschatz, A., Korth, H. F. & Sudarshan, S. (2014)'''. ''Fundamentos de Bases de Datos''. 6ª Edición. McGraw-Hill. ISBN: 978-84-481-3654-3.</ref>
*'''Hodeia eta Integrazio Hibridoa''' (2015-2026): Gaur egun, sistema erlazionalak [[w:Hodei konputazio|hodeira]] (Cloud) erabat egokitu dira. [[w:NoSQL|NoSQL]] sistemen abiadura eta eredu erlazionalaren fidagarritasuna uztartzen dituzten arkitektura berriak sortu dira, datu-baseei eskalagarritasun masiboa eta analisi aurreraturako integrazioa emanez. <ref name=":6" />
== Alderdi teknikoak ==
Industrian onartutako estandarrei jarraituz, eredu erlazionalaren arrakasta hiru zutabe nagusitan oinarritzen da:<ref name=":6" /><ref name=":7" />
*'''Egiturak''': Datuak gordetzeko eta berreskuratzeko tamaina-finkoko egiturak (taulak) eta gako bidezko atzipen zuzena egitea ahalbidetzen du. Datu-basea taula multzo gisa antolatzen da eta taula ezberdinetako erregistroak amankomunean dituzten gakoen bitartez erlazionatzen dira, erredundantzia saihestu eta koherentzia mantentzeko helburuarekin.
*'''Eragiketak''': Aplikazioek egiturak maneiatu eta informazioa lortzeko ekintza zehatzak (aljebra erlazionalean oinarritutako SQL lengoaia erabiliz) dira.
*'''Integritate-murriztapenak (''Constraints'')''': Gaur egun, hauek dira DBE baten osotasuna bermatzeko elementu kritikoenak. Murriztapen hauek (gakoarenak, entitatearenak, integritate erreferentzialarenak eta domeinuarenak) eragiketak gobernatzen dituzte, informazioa uneoro baliozkoa, koherentea eta logikoki zuzena dela ziurtatuz. Horri esker babesten du bere burua datu-baseak, datu okerrak edo gatazkatsuak ekiditeko.
Horrez gain, DBKSek egiten duten '''transakzioen kudeaketa''' funtsezkoa da aldi bereko sarbideak ([[w:Konkurrentzia (informatika)|konkurrentzia]]) kontrolatzeko, prozesu bakoitza unitate atomiko gisa tratatuz (''dena ala ezer ez'' printzipioan oinarrituta). Bestalde, aplika[[w:JDBC|konektibitateari]]zioetatik datu-baseetarako
'''konektibitateari''' dagokionez, bilakaera nabarmena egon da:
*'''JDBC (Java Database Connectivity)''': Oinarrizko liburutegi eta arkitektura historikoa da, oraindik ere maila baxuko atzipen zuzenerako erabiltzen dena.
*'''ORM tresnak (Object-Relational Mapping)''': Egun, industrian Hibernate edo Spring Data bezalako tresnak dira estandarrak. Hauek JDBCren gainean eraikitako geruzak dira, klaseak eta taula erlazionalak automatikoki mapatzen dituztenak. Honela, programatzaileak ez du SQL kode konplexua idatzi beharrik eta aplikazioaren mantentze-lana asko errazten da.
<syntaxhighlight lang="sql">
-- SQL galderen egitura:
SELECT [{ALL|DISTINCT}]
<izena_eremua>[, <izena_eremua>...]
FROM {<izena_taula>|<izena_bista>}
[, {<izena_taula>|<izena_bista>}...]
[WHERE <baldintza> [{AND|OR} <baldintza>...]]
[GROUP BY <izena_eremua>[, <izena_eremua>...]]
[HAVING <baldintza> [{AND|OR} <baldintza>...]]
[ORDER BY {<izena_eremua>|<indize_eremua>} [{ASC|DESC}]
[, {<izena_eremua>|<indize_eremua>} [{ASC|DESC}]]];
</syntaxhighlight>
== Garrantzia eta etorkizuna ==
50 urteko bilakaeraren ondoren, datu-base erlazionalek industriako estandar nagusietako bat izaten jarraitzen dute. Azken hamarkadan, [[w:Datu handiak|Big Data-ren]] hazkundeak eta [[w:NoSQL|NoSQL]] paradigmen agerpenak datu egituratu gabeekin (dokumentuekin) lan egiteko aukera berriak ireki dituzte.
Kasu horietan, DBEak NoSQL teknologiekin ordezkatu edo osatu daitezke malgutasun handiagoa lortzeko. Hala ere, informazioaren osotasuna eta koherentzia kritikoak direnean —banku-transakzioetan, erreserba-sistemetan edo administrazio publikoan, esaterako—, eredu erlazionala oraindik ere ordezkaezina da.
Teknologiazale ororentzat, funtsezkoa da eredu erlazionalaren zorroztasunaren eta joera berrien arteko elkarbizitza ulertzea. Gaur egun, sistema hibridoetarako bilakaerak erakusten du DBEak konfiantza digitalaren oinarri direla oraindik ere, arkitektura moderno, eskalagarri eta seguruetara egokituz.
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
4b6fqjv7lqudo657f9qsnbop1q2w7x4