Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.3
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/SSH protokoloa
0
7272
43192
2026-05-20T12:05:50Z
IGurrutxaga
2699
Lehenengo zirriborroa
43192
wikitext
text/x-wiki
SSH (Secure Shell) konputagailu-sare ez-seguru baten bidez urruneko gailu batera modu seguruan konektatzeko protokolo bat da. Horretarako tresna kriptografikoak erabiltzen ditu, trukatutako informazio guztia zifratuz. Gaur egun erabilera asko dituen arren, bere erabilera nagusiak urruneko saioak irekitzea eta urruneko komandoak exekutatzea dira.
== Testuinguru historikoa ==
SSH protokoloa Tatu Ylönen informatikari finlandiarrak proposatu zuen 1995. urtean. Garai horretan urruneko gailuetara konektatzeko erabiltzen ziren tresna nagusiek, hala nola telnet, rlogin, rsh edo rexec, ez zuten informazioa zifratzen eta, beraz, trukatutako informazio guztia, tartean erabiltzaile izena eta pasahitza, balizko zelatari baten eskura geratzen zen. Ylönenek protokoloa proposatzeaz gain inplementazio bat garatu eta dohainik utzi zuen, ospe handia lortuz denbora gutxiren buruan.
Ondorengo bertsioak software jabedun gisa argitaratu zituen Ylönenek eta horrek eragina izan zuen 2006. urtean lan-talde batek proposatu zuen SSH berritu eta ireki baten proposamenean. Bertsio honek hainbat berrikuntza eta segurtasunean hobekuntzak ekarri zituen, baina ez zen bateragarria SSH originalarekin. Hori dela eta, SSH-2 izena jarri zioten eta hau da gaur egun gehien erabiltzen den bertsioa. Ordudanik Ylönenen bertsio originala SSH-1 bezala ezagutzen da.
== Arkitektura ==
SSH protokoloak bezero-zerbitzari eredua erabiltzen du eta horrek urruneko gailuan SSH zerbitzari bat martxan egon beharra eskatzen du (normalean sshd bezala ezagutzen da prozesu hau eta modu lehenetsian TCP 22 portua erabiltzen du).
Protokoloak autentifikazio geruza bat definitzen du, eta honek bezeroa modu egokian identifikatzeko hainbat modu eskaintzen ditu: pasahitz bidez, gako publikoan oinarrituta, OTP sistemen bidez... Pasahitzaren erabilera ohikoa izan arren, ez da seguruena, pasahitz egokiak erabili ezean hiztegi-erasoak ahalbidetzen direlako. Gaur egun gomendagarriagoa da gako asimetriko parea sortzea (SSH liburutegiek beraiek izan ohi dituzte horretarako tresnak) eta gako publikoa konektatuko garen gailuetan kopiatzea. Horrela, gako pribatua duten bezeroetatik bakarrik burutu ahalko da konexioa eta hiztegi-erasoak saihestuko dira.
Autentifikazio geruzaz gain, SSH protokoloak konexio geruza definitzen du. Geruza honetan kanal kontzeptua erabiltzen da, TCP konexio bera erabilita hainbat komunikazio kanal erabili ahal izateko. Honek aukera ematen du datuak eta kontrol informazioa (adibidez, bezeroaren leihoaren tamaina) kanal ezberdinak erabiliz bidaltzeko eta malgutasun handia ematen dio protokoloari. Horri esker, gaur egun erabilera ugari dituen protokoloa da SSH.
== Erabilerak ==
SSH Unix motako sistema eragileetarako sortu bazen ere, gaur egun Microsoft Windows sistema eragilerako inplementazioak ere badaude. Protokoloaren erabilera posibleak inplementazioen araberakoak dira, baina jarraian hainbat erabilera zerrendatzen dira:
* Urruneko gailu batean komando interpretatzaile (shell) bat irekitzeko, hau da, sisteman saio bat hasteko. Erabilera hau izan zen protokoloa sortzeko arrazoi nagusia eta Telnet edo rlogin bezalako tresna ez seguruak ordezteko balio izan zuen.
* Komando bat urruneko gailu batean exekutatzeko, rsh programa ordeztuz.
* Fitxategiak bezero eta zerbitzariaren artean modu seguruan trukatzeko, sftp edo scp erabiliz.
* Urruneko zerbitzari batera modu automatikoan eta pasahitzik erabili behar izan gabe konektatzeko (gako publikoko kriptografia erabiliz).
* rsync tresnarekin konbinatuz babes-kopiak eta fitxategi sinkronizazioak modu eraginkor eta seguruan egiteko.
* Gailu bateko portu bat modu garden eta seguruan beste gailu bateko portu batera bideratzeko.
s03g352hmix1ayxhh8gbzmkr8z935vt
43193
43192
2026-05-20T12:08:16Z
IGurrutxaga
2699
Izenburua gehitu
43193
wikitext
text/x-wiki
= SSH (Secure Shell) =

glas30bwcu3xirf1a7mbxcyeeywmfrb
43194
43193
2026-05-20T12:24:48Z
IGurrutxaga
2699
Wikipediara estekak gehitu
43194
wikitext
text/x-wiki
= SSH (Secure Shell) =
SSH (Secure Shell) [[w:konputagailu-sare|konputagailu-sare]] ez-seguru baten bidez urruneko gailu batera modu seguruan konektatzeko protokolo bat da. Horretarako tresna [[w:kriptografia|kriptografikoak]] erabiltzen ditu, trukatutako informazio guztia zifratuz. Gaur egun erabilera asko dituen arren, bere erabilera nagusiak urruneko saioak irekitzea eta urruneko komandoak exekutatzea dira.
== Testuinguru historikoa ==
SSH protokoloa Tatu Ylönen informatikari finlandiarrak proposatu zuen 1995. urtean. Garai horretan urruneko gailuetara konektatzeko erabiltzen ziren tresna nagusiek, hala nola telnet, rlogin, rsh edo rexec, ez zuten informazioa zifratzen eta, beraz, trukatutako informazio guztia, tartean erabiltzaile izena eta pasahitza, balizko zelatari baten eskura geratzen zen. Ylönenek protokoloa proposatzeaz gain inplementazio bat garatu eta dohainik utzi zuen, ospe handia lortuz denbora gutxiren buruan.
Ondorengo bertsioak [[w:software jabedun|software jabedun]] gisa argitaratu zituen Ylönenek eta horrek eragina izan zuen 2006. urtean lan-talde batek proposatu zuen SSH berritu eta ireki baten proposamenean. Bertsio honek hainbat berrikuntza eta segurtasunean hobekuntzak ekarri zituen, baina ez zen bateragarria SSH originalarekin. Hori dela eta, SSH-2 izena jarri zioten eta hau da gaur egun gehien erabiltzen den bertsioa. Ordudanik Ylönenen bertsio originala SSH-1 bezala ezagutzen da.
== Arkitektura ==
SSH protokoloak [[w:bezero-zerbitzari|bezero-zerbitzari]] eredua erabiltzen du eta horrek urruneko gailuan SSH zerbitzari bat martxan egon beharra eskatzen du (normalean sshd bezala ezagutzen da prozesu hau eta modu lehenetsian TCP 22 [[w:sare ataka|portua]] erabiltzen du).
Protokoloak [[w:kautotze|autentifikazio]] geruza bat definitzen du, eta honek bezeroa modu egokian identifikatzeko hainbat modu eskaintzen ditu: pasahitz bidez, [[w:kriptografia asimetriko|kriptografia asimetrikoan]] oinarrituta, OTP sistemen bidez... Pasahitzaren erabilera ohikoa izan arren, ez da seguruena, pasahitz egokiak erabili ezean hiztegi-erasoak ahalbidetzen direlako. Gaur egun gomendagarriagoa da gako asimetriko parea sortzea (SSH liburutegiek beraiek izan ohi dituzte horretarako tresnak) eta gako publikoa konektatuko garen gailuetan kopiatzea. Horrela, gako pribatua duten bezeroetatik bakarrik burutu ahalko da konexioa eta hiztegi-erasoak saihestuko dira.
Autentifikazio geruzaz gain, SSH protokoloak konexio geruza definitzen du. Geruza honetan kanal kontzeptua erabiltzen da, TCP konexio bera erabilita hainbat komunikazio kanal erabili ahal izateko. Honek aukera ematen du datuak eta kontrol informazioa (adibidez, bezeroaren leihoaren tamaina) kanal ezberdinak erabiliz bidaltzeko eta malgutasun handia ematen dio protokoloari. Horri esker, gaur egun erabilera ugari dituen protokoloa da SSH.
== Erabilerak ==
SSH [[w:Unix-moduko|Unix-moduko]] sistema eragileetarako sortu bazen ere, gaur egun [[w:Microsoft Windows|Microsoft Windows]] sistema eragilerako inplementazioak ere badaude. Protokoloaren erabilera posibleak inplementazioen araberakoak dira, baina jarraian hainbat erabilera zerrendatzen dira:
* Urruneko gailu batean komando interpretatzaile ([[w:shell (informatika)|shell]]) bat irekitzeko, hau da, sisteman saio bat hasteko. Erabilera hau izan zen protokoloa sortzeko arrazoi nagusia eta Telnet edo rlogin bezalako tresna ez seguruak ordezteko balio izan zuen.
* Komando bat urruneko gailu batean exekutatzeko, rsh programa ordeztuz.
* Fitxategiak bezero eta zerbitzariaren artean modu seguruan trukatzeko, sftp edo scp erabiliz.
* Urruneko zerbitzari batera modu automatikoan eta pasahitzik erabili behar izan gabe konektatzeko (gako publikoko kriptografia erabiliz).
* rsync tresnarekin konbinatuz babes-kopiak eta fitxategi sinkronizazioak modu eraginkor eta seguruan egiteko.
* Gailu bateko portu bat modu garden eta seguruan beste gailu bateko portu batera bideratzeko.
kw2g8d3qjzvyvzoykc8d3a8iidd2s9o