Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.6
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/PC
0
7291
43380
2026-06-14T18:33:50Z
Inaki.alegria
1649
Orria sortu da. Edukia: {{Lanean|Inaki.alegria}} = PC = [[Fitxategi:IBM PC 5150.jpg|eskuinera|thumb|250x250px| IBM PC 5150 Ordenagailu pertsonala]]'''PC''' edo '''Ordenagailu pertsonala''' ({{lang-en|personal computer}}) pertsona batek bakarrik erabiltzeko diseinaturiko [[mikroordenagailu]] mota bat da. Hasieran PCz aritzean IBM PC bateragarriei egiten zitzaien erreferentzia, baina denborarekin txip eta sistema desberdinetako ordenagailu guztietara zabaldu zen terminoa. Gehienetan, egungo...
43380
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|Inaki.alegria}}
= PC =
[[Fitxategi:IBM PC 5150.jpg|eskuinera|thumb|250x250px| IBM PC 5150 Ordenagailu pertsonala]]'''PC''' edo '''Ordenagailu pertsonala''' ({{lang-en|personal computer}}) pertsona batek bakarrik erabiltzeko diseinaturiko [[mikroordenagailu]] mota bat da. Hasieran PCz aritzean IBM PC bateragarriei egiten zitzaien erreferentzia, baina denborarekin txip eta sistema desberdinetako ordenagailu guztietara zabaldu zen terminoa.
Gehienetan, egungo erabilera ohikoentzat prestaturik dago: [[Internet|Interneten]] ibiltzeko, [[Testu-editore|testuak idazteko]], bulego edo etxeko-lanak egiteko, [[musika]] entzuteko edota bideoak ikusteko. Mugikortasuna kontuan hartuta bi mota nagusi bereizten dira: [[Mahai gaineko ordenagailu|mahai gaineko ordenagailuak]] (oraindik antza handia dutenak hasierakoekin) eta [[Ordenagailu eramangarri|ordenagailu eramangarriak]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Elhuyar|abizena=Zientzia|izenburua=Zorionak, PC!|hizkuntza=eu|data=2001-08-13|url=https://zientzia.eus/artikuluak/zorionak-pc/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-06-12}}</ref>
== Historia eta bilakaera ==
[[Fitxategi:Trinity77.jpg|thumb|1977ko mikroordenagailuen "trinitatea": Commodore PET, Apple II, eta TRS-80 Model I.]]
IBM 5150 izan zen lehen ‘ordenagailu pertsonala’ (Personal Computer, PC), eta 1981eko abuztuaren 12an jarri zen salgai. Modelo hark zeraman 8 biteko Intel 8088 mikroprozesadoreak 4,77 Mhz-etan egiten zuen lan. Garai haietan prozesadore azkarragoak ere bazeuden, baina hasierako helburua ez zen azkartasuna, etxetik lan egiteko ere balio izatea baizik. Garai hartan txikia zen Microsoft enpresak garatutako PC-DOS 1.0 sistema eragilea erabiltzen zuen IBM 5150 ordenagailuak.
Aurrekari interesgarri asko izan zituen, honako hauek azpimarragarrienak izanik:
* 1973an, Xerox Alto konputagailua agertu zen, Lehen interfaze grafikoa (GUI) ekarri zuen.
* 1974an, 8080 mikroprozesadorean oinarritutako Altair 8800 modeloa, 1974an ekoitzia. Lehen PC arrakastatsutzat hartzen da.
* 1976an, Apple-k bere lehen konputagailua sortu zuen: Apple I.
* 1977an, Commodore PET eta Apple II agertu ziren eta arrakasta handia izan zuten.
* 1982an, Sinclair fabrikatzailearen ZX Spectrum eta Commodore 64 modeloek lortu zuten publiko zabalera iristea milioika ale salduta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Total Share: Personal Computer Market Share 1975-2005 {{!}} Jeremy Reimer's Blog|hizkuntza=en|url=http://jeremyreimer.com/postman/node/329|aldizkaria=jeremyreimer.com|sartze-data=2026-06-14}}</ref>
1990eko hamarkadaren hasieratik, [[Microsoft]] sistema eragileak (lehenik MS-DOSekin eta gero Windowsekin) eta [[Intel|Intelen]] x86 arkitekturan oinarritutako prozesadoreak nagusi izan dira ordenagailu pertsonalen merkatuan, eta egun ere PC terminoak normalean Windows+Intel plataformari egiten dio erreferentzia, edo Windows PCei oro har (exekutatzen ari diren ARM txipak barne). Windowsen alternatibek merkatuaren zati minoritarioa hartzen dute; horien artean daude [[Apple Inc.|Appleren]] Mac plataforma ([[Mac OS|MacOS]] sistema eragilea exekutatzen dutenak), eta Unix motako sistema eragile libreak eta kode irekikoak, [[Linux]] bezalakoak (Linux-etik eratorritako ChromeOS-a barne).
== Osagaiak ==
[[File:Personal computer, exploded 6.svg|thumb|upright=1.35|PC baten osagaiak eta dispositibo batzuk (horietako batzuk hautazkoak):
{{Ordered list
|[[Eskaner|Eskaner]]ra
|[[CPU]] ([[mikroprozesadore]])
|[[Memoria|Memoria]] ([[RAM]])
|Txartelak ([[Txartel grafiko]]ak, etab.)
|Konexioa argindarrera
|[[Disko optiko]]a
|[[Disko gogor]]ra (edo [[SSD]])
|[[Txartel nagusi|Plaka nagusi]]a
|[[Bozgorailu]]ak
|[[Pantaila]]
|[[Sistema eragile]]a
|[[Aplikazio]]ak
|[[Teklatu]]a
|[[Sagu]]a
|[[Kanpoko disko]]a
|[[Inprimagailu]]a
}}]]
Ohiko PC batean [[Txartel nagusi|plaka nagusiaren]] bidez konektatzen dira oinarrizko osagaiak: [[mikroprozesadorea]], [[Memoria (informatika)|memoria]] eta dispositiboen txartelak ([[Txartel grafiko|txartel grafikoa]] eta [[Sare-txartel|sare-txartela]] besteak beste). Osagai nagusiez gain kanpoko dispositiboak daude, komunikazioa (sarrera eta irteera, adibidez) edo funtzio osagarriak (biltegiratze gehigarria, adibidez) bideratzeko helburuarekin: [[Teklatu (ordenagailua)|teklatua]], [[Pantaila (ordenagailua)|pantaila]], [[Inprimagailu|inprimagailua]], [[Eskaner|eskanerra]], kanpoko diskoak...
Software aldetik, hasierako [[Sistema eragile|sistema eragilea]] Microsofteko DOS sistema izan zen, geroago Windows sistemekin ordezkatuko zena, eta, esan bezala, MacOS eta Linux alternatibekin. [[Aplikazio informatiko|Aplikazio]] hedatuenak ofimatikakoak eta datu-baseenak dira, baina PCak ere oso erabiliak dira ingurune industrialetan mota guztietako aplikazioak egikaritzeko. hala ere, [[Hodei konputazio|hodei-konputazioaren]] etorrerarekin gero eta ohikoagoa aplikazioak ez egotea PCan bertan eta bertan instalatzeko beharra saihestea.
== Testu ebakia: IBMren eta Microsoften arteko lehia PC-DOS sistema dela-eta ==
1980an IBM oso enpresa ahaltsua zen informatikaren munduan eta Microsoft enpresa txiki ezezagun bat. Baina IBMk PCa merkaturatu nahi zuen eta garatzen ari zen sistema eragilea atzeratzen ari zitzaion. Testuinguru horretan, 1980ko azaroan, IBMk sinatu zuen Microsoftekin PC-DOS sistema eragilea eskuratzeko kontratua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The clever clause that made Microsoft|hizkuntza=en-GB|url=https://www.docusign.com/en-gb/blog/clever-clause-made-microsoft|aldizkaria=www.docusign.com|sartze-data=2026-06-14}}</ref>
Ezaguna denez PCa izugarrizko arrakasta izan zuen, eta IBMk eskubide esklusiboak zituela uste zuen, baina Microsoftek klausula bat sartua zuen kontratuan, enpresari sistema eragilea beste enpresa batzuei saltzeko aukera ematen ziona. Berehala Microsoftek MS-DOSaren lizentzia saldu zien beste 70 konpainiari, horietako asko jada hasiak zirenak PCren hardware plataforma klonatzen.<ref>{{Erreferentzia|izena=InfoWorld Media Group|abizena=Inc|izenburua=Bill Gates, Microsoft and the IBM Personal Computer|argitaletxea=InfoWorld Media Group, Inc.|hizkuntza=en|data=1982-08-23|url=https://books.google.es/books?id=VDAEAAAAMBAJ&pg=PA22&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|sartze-data=2026-06-14}}</ref> Hortik sortu ziren IBMri eta Inteli konpetentzia handia egin zieten PC merkeak, eta orduan famatu ziren PCetako merkatuko enpresa berri batzuk, Compaq esaterako. Bi urtean IBM pasa zen merkatuaren % 80a izatetik % 20ra.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jan|abizena=Bielik|izenburua=IBM turned the personal computer into a standard|hizkuntza=en-US|data=2026-04-22|url=https://webiano.digital/ibm-turned-the-personal-computer-into-a-standard/|aldizkaria=Webiano Digital & Marketing Agency|sartze-data=2026-06-14}}</ref>
Beraz, klausula batek aldatu zuen enpresa teknologikoen historia. Izan ere, klausula hari esker Microsoftek PCaren aroa menderatu ahal izan zuen, eta klausularen erruz informatikaren gailurrean zegoen IBM gainbehera etorri zen.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
c35417c7tt2gbvog1rae6fmqql00q89