Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.12
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan
0
7248
43944
43941
2026-07-26T08:59:57Z
Inaki.alegria
1649
/* Laugarren hamarkada (2006-2015) */
43944
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|Inaki.alegria}}
: [[/SARRERA/]] (?)
# [[Eredua|Nola idatzi? - Eredu bat]]
== Lehen hamarkada (1976-1985) ==
# [[/DIF 1976-1985: DIF martxan - Eraikina/]]
# [[/VAX makina, LISP makina/]]
# [[/Datu-base erlazional/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Gako publikoko kriptografia/]]
# [[/Unix Sistema Eragilea/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Ofimatika: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Sare lokalak: Ethernet/]]
# [[/Interfaze grafikoa/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/PC/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/RISC arkitektura/]]
# [[/SMTP protokoloa/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/TCP/IP (Internet)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Laser inprimagailua/]] (BUKATUA 07-14)
== Bigarren hamarkada (1986-1995) ==
# [[/DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/GIF formatua/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/WWW/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/HTML/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Linux kernela/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Indargarri bidezko ikaskuntza/]] (TD-Gammon)
# [[/Multimedia (MP3)/]]
# [[/Java lengoaia/|Java lengoaia eta plataforma unibertsala]]
# [[/JavaScript/]]
# [[/SSH protokoloa/]]
# [[/Python lengoaia/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Klusterrak eta superkonputazioa/]] (BUKATUA 07-14)
== Hirugarren hamarkada (1996-2005) ==
# [[/DIF 1996-2005: Ikerkuntzaren eztanda/]]
# [[/USB busa eta Flash memoria/]]
# [[/Wifi teknologia/]]
# [[/PageRank algoritmoa (Google)/]]
# [[/Bluetooth/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/BitTorrent Protokoloa/]]
# [[/Web zerbitzuak/]]
# [[/Sare sozialak/]]
# [[/Nukleo anitzeko prozesadoreak/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Web 2.0/]]
# [[/Git/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Streaming/]]
# [[/3D (Errealitate birtual)/]]
== Laugarren hamarkada (2006-2015) ==
# [[/DIF 2006-2015: Internazionalizazioa/]]
# [[/Arduino, Robotika/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Hodei konputazioa/]]
# [[/Hadoop/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/SSD unitateak/]]
# [[/Bloke-kateak (Blockchain)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/NoSQL datu-baseak/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Telefono adimenduna eta Tableta/]]
# [[/Sare neuronalen eztanda: Transformer, TensorFlow, GPU/]]
# [[/Indargarri bidezko ikaskuntza/]]
# [[/TensorFlow/]]
# [[/GAN Sareak/]]
== Bostgarren hamarkada (2016-2025) ==
# [[/DIF 2016-2025: Informatika Fakultateko Ikasketa-Planak/]]
# [[/Docker teknologia/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Bideokonferentzia sistemak/]]
# [[/GPU/]]
# [[/RISC-V/]]
# [[/Itzulpen automatiko neuronala/]]
# [[/5G sareak (segmentazioa)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/ARM arkitektura/]]
# [[/LLM ereduak (ChatGPT)/]]
# [[/Konputazio kuantikoa/]]
== Kanpo estekak ==
* [https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Informatika50 Wikilibururako teknologien zerrenda datu gehiagorekin] (arduraduna, urtea, hard/soft/mate, wikiko artikulua kalitatearen estimazioarekin, ingelesezkoa...)
*[https://zientzia.eus/bilaketa/?q=Igor+Leturia&selected_value= Informatikako artikuluak Elhuyar aldizkarian] (Igor Leturia, 117 artikulu)
* [https://www.ehu.eus/ehusfera/e-makumeak/gaur8koak/ e-makumeak. Hileroko artikuluak Gaur8 astekarian] (120 artikulu)
* [https://www.sarean.eus/ sarean.eus] (1.170 artikulu)
* [https://wikimedia.eus/ikusgela/erronka-digitalak/ Erronka digitalak] bideo bilduma Euskal Wikipediako Ikusgelan (24 bideo)
*[[w:Wikiproiektu:Informatika|''Informatika Wikiproiektua'']] (2020tik)
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektua (IKT)|Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektuan (IKT)]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Emakume informatikariak|Emakume informatikariak]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak irakasgaika|Informatikako artikuluak irakasgaika]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan|Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan]]
* [[Matematika Diskretua]] wikiliburua
* [[PYTHON liburua|PYTHON]] wikiliburua
== Egileak, lotutako artikuluak eta irudiak ==
* [[/Egileak/]]
* [[/Lotutako artikuluak/]]
* [[/Erabilitako irudiak/]]
[[Kategoria:Informatika]]
9xvc9ygulb0398t91m6bp7tdkg50v2b
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Telefono adimenduna eta Tableta
0
7329
43945
2026-07-26T09:00:27Z
Inaki.alegria
1649
Orria sortu da. Edukia: =Telefono adimenduna eta Tableta= [[Fitxategi:Commercial Mobile Technology (140214-F-CE345-001).jpg|thumb| Tableta eta telefono adimenduna]] '''Telefono adimenduna''' (''smartphone'' ingelesez'')'' [[telefono mugikor]]raren eta [[Ordenagailu pertsonal|PC]]<nowiki/>aren elementuak konbinatzen dituen gailua da. Oinarrizko telefonoek baino gaitasun handiagoa daukate, [[ordenagailu]] baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta konektagarritasun handia dute. Azken ezauga...
43945
wikitext
text/x-wiki
=Telefono adimenduna eta Tableta=
[[Fitxategi:Commercial Mobile Technology (140214-F-CE345-001).jpg|thumb| Tableta eta telefono adimenduna]]
'''Telefono adimenduna''' (''smartphone'' ingelesez'')'' [[telefono mugikor]]raren eta [[Ordenagailu pertsonal|PC]]<nowiki/>aren elementuak konbinatzen dituen gailua da. Oinarrizko telefonoek baino gaitasun handiagoa daukate, [[ordenagailu]] baten antzeko jarduerak egiten dituzte eta konektagarritasun handia dute. Azken ezaugarriari esker [[Internet]] konexioa eskain dezakete (ia) edonon. [[Ukipen-pantaila]] bat dute erabiltzaileak aplikazioak hautatu eta erabiltzeko.
'''Tableta''' [[ordenagailu eramangarri]] txikia da, eta telefono adimenduna bezala ukipen-pantaila eta konektagarritasun handia ditu.
Biak ala biak funtsezko dispositiboak izan dira mugikortasunari begira, baita ikus-entzunezko alorrean aritzeko ere, zeren dituzten [[kamera]], [[GPS]], [[mikrofono]] eta [[Bozgorailu|bozgorailuak]] sare-konektibitatearekin ([[wifi]], sare telefonikoa, [[bluetooth]]...) konbinatuta iraultza ekarri baitute. Haien bitartez testuak, irudiak, soinuak eta bideoak edonondik atzitu daitezke, eta edonon sortu eta bidali.
Telefono adimendun eta tableta gehienetan, bezeroek programa gehigarriak ([[Aplikazio informatiko|aplikazio]] izenekoak) deskarga eta instala ditzakete. Horretarako, [[sistema eragile]] nagusiek aplikazio-dendak sortu dituzte, hala nola [[Android|Androiden]] [[Google Play]], [[IOS|iOSen]] [[App Store]] edo [[Windows Phone|Windows Phoneren]] [[Windows Phone Store]].
Gailu horien ezaugarri nagusiak hauek dira: multiataza funtzioa, [[Wifi|WiFi]] edota [[2G]], [[3G]], [[4G]] nahiz [[5G]] sareen bidezko [[internet]] konexioa, multimedia funtzioa, argazki kamera, eta musika zein bideoak erreproduzitzeko, agenda programak, kontaktuak kudeatzea, [[GPS|GPSa]] eta nabigazio programak, eta hainbat dokumentu irakurri ahal izatea (hala nola, [[PDF]] eta [[Microsoft Office]]).
== Historia eta bilakaera ==
1990eko hamarkadaren erdialdean, telefono mugikorrak zituzten pertsona askok PDA gailu bat ere erabiltzen zuten, Palm OS, [[Symbian]] edo [[Windows CE]]/Pocket PC sistema eragileen aurreko bertsioak exekutatzen zituztenak.
Garai hartako "telefono adimendun" primitibo gehienak gailu hibridoak ziren, eta familiako PDA sistema eragile horiek telefonoaren oinarrizko hardwarearekin konbinatzen zituzten. 1996 eta 2000artean [[Nokia]], [[Ericsson]] eta Japoniako enpresa batzuk PDA eta telefono mugikorra fusionatu zituzten, baina ez zuten arrakasta handirik izan hainbat faktorerengatik, prezioa, datuetako tarifak eta interfaze traketsak besteak beste. 2000tik aurrera Synbian zuten Nokia telefonoek eta [[BlackBerry|Blackberryek]] arrakasta handia izan zuten. Baina egun ezagutzen ditugun telefono adimendunak ez ziren 2007 arte nagusitu.
2007an, Applek historiako lehen [[IPhone]] telefonoa kaleratu zuen, eta, horrela, telefonia mugikorraren erabileraren estandarrak betiko aldatu zituen. «Urteko asmakizuna» izendatu zuen Time aldizkariak 2007an. Lehen IPhonearekin [[IOS|IOS sistema eragile]] mugikorra zetorren, urtebete geroago, 2008an, sortuko zen [[Android|Androiderekin]] lehian aritu dena gaur arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor Leturia|abizena=Azkarate|izenburua=Sistema eragileen guda berria|hizkuntza=eu|data=2010-10-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/sistema-eragileen-guda-berria/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-06-29}}</ref>. 2010 arte Synbian izan zen sistema erabiliena izaten baina hortik aurrera Nokiak porrot egin zuen.
Tableten historiari dagokionez, hainbat film eta diseinutan agertu arren, lehen dispositiboa 2001ean agertu zen, Microsoften eskutik eta Tablet PC zuen izena. Hainbat fabrikatzaileri lizentzia eman zion eta hainbat produktu sortu ziren (Nokia 510 webtablet esaterako) baina ez zuten arrakasta handirik izan. Aldaketa 2010ean gertatu zen, Apple iPad tableta aurkeztu zuenean iPhone telefonoan oinarrituta. Horren aurrean, telefonoen eta PCen ekoizle askok erreakzionatu zuten Android-en oinarritutako tabletak merkaturatzen.
=== Telefono adimenduen merkatua ===
<div class="floatright">
<timeline>
ImageSize=width:270 height:400
PlotArea=left:60 bottom:45 top:10 right:16
AlignBars=justify
Period=from:0 till:1700
TimeAxis=orientation:horizontal
Colors=
id:gray value:gray(0.5)
id:line1 value:gray(0.9)
id:line2 value:gray(0.7)
BarData=
bar:2007 text:2007
bar:2008 text:2008
bar:2009 text:2009
bar:2010 text:2010
bar:2011 text:2011
bar:2012 text:2012
bar:2013 text:2013
bar:2014 text:2014
bar:2015 text:2015
bar:2016 text:2016
bar:2017 text:2017
bar:2018 text:2018
bar:2019 text:2019
bar:2020 text:2020
bar:2021 text:2021
bar:2022 text:2022
PlotData=
color:tan1 width:10
bar:2007 from:start till:122 text:122
bar:2008 from:start till:139 text:139
bar:2009 from:start till:172 text:172
bar:2010 from:start till:296 text:296
bar:2011 from:start till:472 text:472
bar:2012 from:start till:680 text:680
bar:2013 from:start till:969 text:969
bar:2014 from:start till:1244 text:1,244
bar:2015 from:start till:1423 text:1,423
bar:2016 from:start till:1495 text:1,495
bar:2017 from:start till:1536 text:1,536
bar:2018 from:start till:1556 text:1,556
bar:2019 from:start till:1540 text:1,540
bar:2020 from:start till:1351 text:1,351
bar:2021 from:start till:1433 text:1,433
bar:2022 from:start till:1395 text:1,395
TextData=
pos:(40,20) textcolor:gray fontsize:M text: Telefono adimendunen salmentak munduan (milioitan)
TextData=
pos:(40,5) textcolor:gray fontsize:M text:Iturburua: gartner.com
</timeline></div>
Smartphonen salmentek beste telefonoen salmentak gainditu zituzten 2013 hasieran. Irudian ikus daitekeenez, 2014an 1.000 milioi unitatetik gora saldu ziren ziren. 2018an salmentek goia jo zuten, 1.500 milioi ale baino gehiago salduta, baina hortik aurrera, maila apalean bada ere, jaisten joan dira, erabiltzaileek ez dituztelako modeloak hain maiz berritzen. [[Apple Inc.|Apple]] eta [[Samsung Electronics|Samsung]] dira gehien saltzen dituztenak, paretsu dabiltza urteko 250 milioi ale inguruan salduta, eta [[Xiaomi]] da hirugarrena.
== Testu ebakia: Telefonoaren eragina osasunean eta eskolan ==
Azken urteetan egindako ikerkuntzen arabera telefono adimendunak gehiegi erabiltzeak buruko minak, loaren nahasmenduak eta behar adina lo ez egitea ekar ditzake. [[Adikzio|Mendekotasun]] oso larria denean osasun fisikoan ere eragin dezakete.<ref>{{Erreferentzia|izena=S. Barani|abizena=Shankar|izenburua=Comparison study of factors associated with smartphone addiction among college students.|orrialdeak=1165|hizkuntza=en|abizena2=Rani|abizena3=Brundha|izena2=S. Leslie|izena3=M. P.|data=2020-07-15|url=https://openurl.ebsco.com/contentitem/gcd:144741328?sid=ebsco:plink:crawler-gcd&id=ebsco:gcd:144741328&crl=c&jrnl=09757619|aldizkaria=Drug Invention Today|alea=7|zenbakia=14|issn=0975-7619|sartze-data=2026-07-25}}</ref>
Eskolaren eremuan ikaskuntza-prozesuetan zailtasunak eta [[Arreta|arreta-galtzea]] detektatu dira. Gauzak horrela, mundu osoan gora doa ikasleen arteko erabilerari muga jarri nahi dizkioten ekimenak:
* Hego Korean 2026ko martxotik aurrera erabateko debekua ezarri da eskoletan. Salbuespenak behar berezietako ikasleen erabilera eta larrialdiak dira.
* Italian, Herbehereetan, Frantzian eta Finlandian gero eta debeku zabalagoak ezartzen ari dira.
* Australiako zenbait estatuetan ere erabateko debekua ere
Gure artean ere azken urteotan eztabaida bizi-bizi dago: eskoletan eskuko telefonoak bai ala ez; eta baiezkoan, noiz, nola eta zertarako. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe bakoitzaren esku utzi zuen erabakia, urtea amaitzerako arautzeko eskatu zuen, eta berriki ezagutarazi dituzte prozesuaren emaitzak: Lehen Hezkuntzan, %83k eskolako eremu osoan debekatu dituzte sakelakoak, erabat; %14k, berriz, erabilera pedagogikorako onartu dituzte, horretarako baino ez. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan, eskola publikoen %36k jarduera guztietarako erabateko debekua ezarri dute, baita itunpekoen %47k ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irati Urdalleta|abizena=Lete|izenburua=Sakelakorik gabeko arnasguneak xede|hizkuntza=eu|data=2025-03-30|url=https://www.berria.eus/euskal-herria/sakelakorik-gabeko-arnasguneak-xede_2138882_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-07-25}}</ref> Beste ondorioen artean asko hedatu den [[Ziberjazarpen|ziberjazarpena]] ere murriztu nahi da debeku eta muga horiekin.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
nx03vco0l4u7x7febe0u5b8sba2l717