Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.13
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Sare lokalak: Ethernet
0
7269
43983
43964
2026-07-29T15:08:34Z
Inaki.alegria
1649
/* Testu ebakia: Ethernet kableak txirikordatzen */
43983
wikitext
text/x-wiki
[[File:Ethernet zahar.png|thumb|Ethernet konektore zahar bat]]
[[Fitxategi:Ethernet RJ45 connector p1160054.jpg|thumb|RJ45 konektorea]]
'''Ethernet''' konputagailu sareetan erabiltzen den komunikazio-teknologia da, batez ere [[w:Sare_lokal|sare lokaletan]] (LAN). Gailuen artean datuak transmititzeko protokoloak eta formatuak definitzen ditu, eta gaur egun sare kableatu gehienetan erabiltzen den teknologia nagusia da.
Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan garatu zen, eta geroago [[w:IEEE_802.3|IEEE 802.3]] estandar gisa definitu zen. Denborarekin, abiadura handiagoak eta transmisio-teknologia berriagoak gehitu zaizkio, baina oinarrizko egitura eta funtzionamendu printzipioak mantendu dira.
== Historia ==
Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan sortu zen Xerox PARC ikerketa-zentroan, Robert Metcalfe eta bere lankideen eskutik. Helburua ordenagailuak elkarren artean konektatzea zen, fitxategiak eta inprimagailuak partekatzeko abiadura handian. 1973an lehen Ethernet sarea garatu zuten, gaur egungo Ethernetaren oinarrizko ezaugarriak zituena.
1975ean Ethernet deskribatzen zuen lehen artikulua argitaratu zuten, eta 1977an oinarrizko teknologiaren patentea lortu zuten. Hasieran Xeroxek kontrolatzen zuen sistema osoa.
1980an Xerox, Intel eta DEC enpresek lehen zehaztapen komertziala argitaratu zuten, eta 1983an [[w:Ingeniari_Elektriko_eta_Elektroniken_Institutua|IEEE erakundeak]] 802.3 estandarra onartu zuen. Ordutik aurrera, Ethernet sare-teknologia nagusi bihurtu zen, [[w:Token_Ring|Token Ring]] eta ARCNET bezalako beste teknologiak ordezkatuz.
[[File:Ethernet trama2.png|erdian|800x800px|Ethernet trama bat]]
== Ezaugarri teknikoak ==
Ethernet sare batean gailuek informazioa [[Trama_(sareak)| trama]] izeneko datu-egituretan bidaltzen dute. Trama bakoitzak hiru atal nagusi ditu:
*goiburukoa (helbide fisikoen informazioa eta bestelako informazioa)
*datuak (igorleak bidalitako mezua)
*erroreak atzemateko atala (erroreak atzemateko kodeak)
Helbide fisikoei [[w:MAC_helbide|MAC helbide]] ere deitzen zaie, eta ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen da.
Erroreak atzemateko [[w:CRC|CRC]] kodeak (Cyclic Redundancy Check) erabiltzen dira, traman 32 bit gehituz. Hauen erabilera oso hedaturik dago, hardwarean modu erraz batean implementa daitezkeelako eta oso ahaltsuak direlako.
Ethernet sareetan [[w:CSMA/CD|CSMA/CD]] (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) izeneko sarbide-protokoloa erabiltzen zen. Gaur egun, sarea eratzeko [[w:Izar_sare|izar topologia]] erabiltzen da sareko estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektatuz. Nodo zentral hauek [[W:Switch|switch]] edo kommutagailuak dira eta aukera ematen dute gailuek aldi berean datuak bidali eta jasotzeko.
Ethernet teknologiak urteetan zehar abiadura handiagoak lortu ditu.
Gaur egun, [[w:Datu_zentro|datu-zentroetan]] eta sare handietan 40, 100 edo 400 Gbit/s-eko Ethernet estandarrak erabiltzen dira.
Etherneten erabilitako [[w:Transmisio-bideak|transmisio-bideak]] ere urteetan zehar aldatuz joan dira. Hasieran, [[w:Kable_ardazkide|kable-ardazkideak]] ohikoak ziren, non gailu guztiak kable bakarrean konektatzen ziren bus-topologia erabiliz. Ondoren, [[w:Pare_txirikordatu|pare kordatua]] erabiltzen hasi ziren, batez ere 10BASE-T eta gero 100BASE-TX estandarrekin, non kable bakoitzak gailu eta switch baten arteko lotura zuzena eskaintzen zuen izar-topologia erabiliz, eta aukera emanez full duplex komunikazioari eta talken desagerpenari. Azkenik, [[w:Zuntz optiko|zuntz optikoak]] erabiltzen dira distantzia handiak edo banda zabalera handia behar den kasuetan, non seinaleak argi bidez transmititzen diren eta Ethernet protokolo modernoen abiadura eta egonkortasuna areagotzen duten.
== Informatikan eta Gizartean izan duen eragina ==
Ethernet sarea teknologia nagusia bihurtu da mundu osoko LANetan. Sare lokalak erraz eta merke eraikitzeko aukera eman du, eta horrek konputagailuen arteko komunikazioa erraztu du. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref>
Etherneten estandarizazioak, IEEE 802.3, fabrikatzaile askok bateragarriak diren gailuak sortzea ahalbidetu du, sare kableatuak zabaltzen eta etxe zein enpresetara iristen lagunduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ethernet is Still Going Strong After 50 Years|hizkuntza=en|url=https://spectrum.ieee.org/ethernet-ieee-milestone|aldizkaria=ieeespectrum|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Teknologia honek gaur egun datu-zentroak, Wi-Fi sarbide-puntuak eta bulego sareak konektatzeko oinarria ematen jarraitzen du, eta informatikaren eguneroko erabilera bultzatzen du. Hezkuntza eta ikerketa alorrean, unibertsitate eta ikerketa-zentroetan sare lokalak sortzea erraztu du, ikerketa kolaboratiboa eta baliabideen partekatzea ahalbidetuz. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref>
Ondorioz, Ethernet eguneroko bizitzako informatika eta komunikazio azpiegituraren oinarri bihurtu da, eta teknologia digitalaren sozializazioa eta Interneteko sarerako sarbidea erraztu ditu.
== Testu ebakia: Ethernet kableak txirikordatzen ==
Ethernet konexioak armairuetan, kommutagailuetan eta bideragailuetan, ondo antolatzea eta toki egokian konektatzea da sistemen administrazio-lan astun eta garrantzitsua. Lan prebentiboaren funtsetako bat da. Konexioak ondo planifikatzen eta antolatzen ez badira, arazoak sortuko dira berandu baino lehen. Garai batean ez zitzaion garrantzi berezirik ematen (eta espageti moduko irudiak ikusi ohi ziren), baina, instalazioen tamaina eta konplexutasuna handitu ahala, ezinbestekoa bihurtu da kableen txirikordari arreta ematea anabasa saihesteko. Arazo horren inguruan [http://en.wikipedia.org/wiki/Cable_management cable management] (kablegintza) delako arloa sortu da, non metodologiak eta soluzioak proposatzen diren eskala handiko kableatze-lanei begira.
<gallery mode=nolines mode=packed heights=200>
Fitxategi:Server Rack with Spaghetti-Like Mass of Network Cables.jpg|Espageti moduko konexioak.
Fitxategi:19-inch rackmount Ethernet switches and patch panels.jpg|Ondo planifikatutako konexioak.
</gallery>
== Erreferentziak ==
<references />
hk59p8xhc2lvb8fii5bryyw7yrixp6f
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/VAX makina, LISP makina
0
7330
43984
2026-07-30T06:28:31Z
Joseantonio.pascual
2748
Orria sortu da. Edukia: 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, informatikak bilakaera azkarra izan zuen hardwarearen eta softwarearen arkitektura berrien garapenari esker. Testuinguru horretan, helburu oso desberdinak zituzten bi konputagailu-familia sortu ziren: VAX makinak, erabilera orokorrerako eta errendimendu handiko sistemak izateko diseinatuak, eta LISP makinak, LISP lengoaian idatzitako programak exekutatzeko bereziki diseinatuak eta adimen artifizialaren ikerketara bideratuak <ref name=...
43984
wikitext
text/x-wiki
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, informatikak bilakaera azkarra izan zuen hardwarearen eta softwarearen arkitektura berrien garapenari esker. Testuinguru horretan, helburu oso desberdinak zituzten bi konputagailu-familia sortu ziren: VAX makinak, erabilera orokorrerako eta errendimendu handiko sistemak izateko diseinatuak, eta LISP makinak, LISP lengoaian idatzitako programak exekutatzeko bereziki diseinatuak eta adimen artifizialaren ikerketara bideratuak <ref name="Brookshear2019">J. G. Brookshear eta D. Brylow, ''Computer Science: An Overview'', 13. ed., Pearson, 2019.</ref>.
VAX (Virtual Address eXtension) sistemak Digital Equipment Corporation (DEC) enpresak garatu zituen, eta 1977an merkaturatu ziren PDP-11 familiaren ondorengo gisa <ref name="VAXManual">Digital Equipment Corporation, ''VAX Architecture Reference Manual'', Digital Press, 1987.</ref>. Haien berrikuntza nagusia memoria birtualaren erabilera izan zen; horri esker, aplikazio konplexuagoak exekutatu eta sistemaren baliabideak hobeto aprobetxa zitezkeen <ref name="VAXManual" />. Gainera, CISC (Complex Instruction Set Computer) arkitektura erabiltzen zuten. Arkitektura hori hardwarean zuzenean eragiketa konplexuak egiteko gai den agindu-multzo zabal batean oinarritzen da <ref name="Levy1989">H. M. Levy eta R. H. Eckhouse, ''Computer Programming and Architecture: The VAX'', Digital Press, 1989.</ref>.
VAX sistemak erabiltzaile eta prozesu anitz aldi berean kudeatzeko gaitasunagatik nabarmendu ziren, VMS sistema eragileari esker. Sistema horrek gero OpenVMS izena hartu zuen, eta haren egonkortasunagatik eta segurtasunagatik ezaguna izan zen <ref name="VAXManual" />. Ezaugarri horiek zirela eta, unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan, ospitaleetan eta enpresa handietan oso erabiliak izan ziren. Beste abantaila garrantzitsu bat belaunaldi desberdinetako ekipoen arteko bateragarritasuna izan zen; horri esker, aurreko modeloetarako garatutako aplikazioak berrerabili zitezkeen <ref name="Levy1989" />.
1980ko hamarkadaren amaieran, prozesadore indartsuagoek eta merkeagoek minikonputagailu espezializatuen beharra murriztu zuten. VAX sistemek pixkanaka protagonismoa galdu bazuten ere, erakunde askok urte luzez erabiltzen jarraitu zuten OpenVMS sistemaren fidagarritasunari esker <ref name="Brookshear2019" />.
VAX makinen garaikideak dira LISP makinak. LISP programazio-lengoaiaren exekuzioa optimizatzeko sortu ziren. Lengoaia hori John McCarthyk garatu zuen 1960an, adimen artifizialeko aplikazioetarako <ref name="McCarthy1960">J. McCarthy, "Recursive Functions of Symbolic Expressions and Their Computation by Machine, Part I," ''Communications of the ACM'', 3(4), 184–195 or., 1960.</ref>. MITeko ikertzaileak ohartu ziren arkitektura konbentzionalek LISP ez zutela modu eraginkorrean exekutatzen; horregatik, lengoaiaren oinarrizko eragiketetarako hardware-laguntza zuten konputagailuak diseinatu zituzten <ref name="Moon1987">D. A. Moon, ''Architecture of the Symbolics 3600'', Symbolics Inc., 1987.</ref>.
Makina horiek zuzenean hardwarean inplementatzen zituzten **zerrenden manipulazioa**, datu-moten egiaztapen dinamikoa eta zabor-bilketa automatikoa bezalako funtzioak. Horri esker, ohiko konputagailuek baino errendimendu handiagoa lortzen zuten aplikazio mota horietan <ref name="Moon1987" />. Besteak beste, Symbolics, Lisp Machines Incorporated eta Texas Instruments enpresek merkaturatu zituzten sistema horiek 1980ko hamarkadan, eta sistema adituetan, hizkuntza naturalaren prozesamenduan eta adimen artifizialeko beste hainbat arlotan erabili ziren <ref name="Steele1990">G. L. Steele Jr., ''Common Lisp: The Language'', 2. ed., Digital Press, 1990.</ref>.
Beste berrikuntza garrantzitsu bat garapen-ingurune interaktiboa izan zen. Horri esker, programak editatu, exekutatu eta araztu zitezkeen exekuzioa eten gabe. Gainera, sistema eragilearen beraren zati handi bat LISP lengoaian idatzita zegoen, eta hardwarearen eta softwarearen arteko integrazio estua lortu zen <ref name="Steele1990" />.
Hala ere, makina horien kostu handiak eta ohiko lan-estazioen errendimenduaren hobekuntza azkarrak lehiakortasuna galtzea ekarri zuten. LISP lengoaiarekin lan egiteko konpiladore modernoek hardware estandarrean nahikoa errendimendu eskaintzen zutenez, LISP makinen gainbehera komertziala iritsi zen 1990eko hamarkadan <ref name="Tanenbaum2013">A. S. Tanenbaum eta T. Austin, ''Structured Computer Organization'', 6. ed., Pearson, 2013.</ref>.
Oro har, VAX eta LISP makinek konputagailuen arkitekturaren bi ikuspegi desberdinen adibide dira. Lehenengoen helburua erabilera orokorrerako plataforma sendo eta moldakorra eskaintzea zen; bigarrenek, berriz, zeregin jakinetarako hardware espezializatua diseinatzearen abantailak erakutsi zituzten. Merkatuan jarraipenik izan ez bazuten ere, bi teknologiek eragin handia izan zuten sistema eragileen, prozesadoreen arkitekturen eta adimen artifizialaren garapenean, eta haien ekarpena gaur egungo informatikan ere nabaria da <ref name="Brookshear2019" />.
9s3yhz7crvxboqy00yllvhrrfgu7ctj
43985
43984
2026-07-30T06:37:57Z
Joseantonio.pascual
2748
43985
wikitext
text/x-wiki
```wiki
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, informatikak bilakaera azkarra izan zuen hardwarearen eta softwarearen arkitektura berrien garapenari esker. Testuinguru horretan, helburu oso desberdinak zituzten bi konputagailu-familia sortu ziren: VAX makinak, erabilera orokorrerako eta errendimendu handiko sistemak izateko diseinatuak, eta LISP makinak, LISP lengoaian idatzitako programak exekutatzeko bereziki diseinatuak eta adimen artifizialaren ikerketara bideratuak.<ref name="Brookshear2019">J. G. Brookshear eta D. Brylow, ''Computer Science: An Overview'', 13. ed., Pearson, 2019.</ref>
== VAX makinak ==
[[Fitxategi:VAX 11-780 intero.jpg|thumb|250px|eskuinera|VAX-11/780 sistema, Digital Equipment Corporation (DEC) enpresak 1977an aurkeztutako lehen VAX eredua.]]
VAX (Virtual Address eXtension) sistemak Digital Equipment Corporation (DEC) enpresak garatu zituen, eta 1977an merkaturatu ziren PDP-11 familiaren ondorengo gisa.<ref name="VAXManual">Digital Equipment Corporation, ''VAX Architecture Reference Manual'', Digital Press, 1987.</ref> Haien berrikuntza nagusia memoria birtualaren erabilera izan zen; horri esker, aplikazio konplexuagoak exekutatu eta sistemaren baliabideak hobeto aprobetxa zitezkeen.<ref name="VAXManual" /> Gainera, CISC (Complex Instruction Set Computer) arkitektura erabiltzen zuten. Arkitektura hori hardwarean zuzenean eragiketa konplexuak egiteko gai den agindu-multzo zabal batean oinarritzen da.<ref name="Levy1989">H. M. Levy eta R. H. Eckhouse, ''Computer Programming and Architecture: The VAX'', Digital Press, 1989.</ref>
VAX sistemak erabiltzaile eta prozesu anitz aldi berean kudeatzeko gaitasunagatik nabarmendu ziren, VMS sistema eragileari esker. Sistema horrek gero OpenVMS izena hartu zuen, eta haren egonkortasunagatik eta segurtasunagatik ezaguna izan zen.<ref name="VAXManual" /> Ezaugarri horiek zirela eta, unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan, ospitaleetan eta enpresa handietan oso erabiliak izan ziren. Beste abantaila garrantzitsu bat belaunaldi desberdinetako ekipoen arteko bateragarritasuna izan zen; horri esker, aurreko modeloetarako garatutako aplikazioak berrerabili zitezkeen.<ref name="Levy1989" />
1980ko hamarkadaren amaieran, prozesadore indartsuagoek eta merkeagoek minikonputagailu espezializatuen beharra murriztu zuten. VAX sistemek pixkanaka protagonismoa galdu bazuten ere, erakunde askok urte luzez erabiltzen jarraitu zuten OpenVMS sistemaren fidagarritasunari esker.<ref name="Brookshear2019" />
== LISP makinak ==
[[Fitxategi:Symbolics3640.JPG|thumb|250px|eskuinera|Symbolics 3640 LISP makina, LISP lengoaian idatzitako programak exekutatzeko diseinatutako lan-estazioa.]]
VAX makinen garaikideak dira LISP makinak. LISP programazio-lengoaiaren exekuzioa optimizatzeko sortu ziren. Lengoaia hori John McCarthyk garatu zuen 1960an, adimen artifizialeko aplikazioetarako.<ref name="McCarthy1960">J. McCarthy, "Recursive Functions of Symbolic Expressions and Their Computation by Machine, Part I", ''Communications of the ACM'', 3(4), 184–195 or., 1960.</ref> MITeko ikertzaileak ohartu ziren arkitektura konbentzionalek LISP ez zutela modu eraginkorrean exekutatzen; horregatik, lengoaiaren oinarrizko eragiketetarako hardware-laguntza zuten konputagailuak diseinatu zituzten.<ref name="Moon1987">D. A. Moon, ''Architecture of the Symbolics 3600'', Symbolics Inc., 1987.</ref>
Makina horiek zuzenean hardwarean inplementatzen zituzten zerrenden manipulazioa, datu-moten egiaztapen dinamikoa eta zabor-bilketa automatikoa bezalako funtzioak. Horri esker, ohiko konputagailuek baino errendimendu handiagoa lortzen zuten aplikazio mota horietan.<ref name="Moon1987" /> Besteak beste, Symbolics, Lisp Machines Incorporated eta Texas Instruments enpresek merkaturatu zituzten sistema horiek 1980ko hamarkadan, eta sistema adituetan, hizkuntza naturalaren prozesamenduan eta adimen artifizialeko beste hainbat arlotan erabili ziren.<ref name="Steele1990">G. L. Steele Jr., ''Common Lisp: The Language'', 2. ed., Digital Press, 1990.</ref>
Beste berrikuntza garrantzitsu bat garapen-ingurune interaktiboa izan zen. Horri esker, programak editatu, exekutatu eta araztu zitezkeen exekuzioa eten gabe. Gainera, sistema eragilearen beraren zati handi bat LISP lengoaian idatzita zegoen, eta hardwarearen eta softwarearen arteko integrazio estua lortu zen.<ref name="Steele1990" />
Hala ere, makina horien kostu handiak eta ohiko lan-estazioen errendimenduaren hobekuntza azkarrak lehiakortasuna galtzea ekarri zuten. LISP lengoaiarekin lan egiteko konpiladore modernoek hardware estandarrean nahikoa errendimendu eskaintzen zutenez, LISP makinen gainbehera komertziala iritsi zen 1990eko hamarkadan.<ref name="Tanenbaum2013">A. S. Tanenbaum eta T. Austin, ''Structured Computer Organization'', 6. ed., Pearson, 2013.</ref>
== Ondorioak ==
Oro har, VAX eta LISP makinak konputagailuen arkitekturaren bi ikuspegi desberdinen adibide dira. Lehenengoen helburua erabilera orokorrerako plataforma sendo eta moldakorra eskaintzea zen; bigarrenek, berriz, zeregin jakinetarako hardware espezializatua diseinatzearen abantailak erakutsi zituzten. Merkatuan jarraipenik izan ez bazuten ere, bi teknologiek eragin handia izan zuten sistema eragileen, prozesadoreen arkitekturen eta adimen artifizialaren garapenean, eta haien ekarpena gaur egungo informatikan ere nabaria da.<ref name="Brookshear2019" />
== Erreferentziak ==
<references />
8wc13fkhwbgj8zpceh349p8znovlphr
43986
43985
2026-07-30T06:38:49Z

hxrsht400a8nxx1rda8vdpmrxmqjf51