Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.14
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Darabilbo Zientzia/3.8.Soldadurak baino itsaskorragoak
0
7339
44125
44124
2026-08-09T00:05:15Z
Ksarasola
1603
esteka batzuk
44125
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|jr.etxebarria}}
= 3.8. Soldadurak baino itsaskorragoak =
Baldintza batzuetan likidoak itsasi egiten dira solidoetan. Adibidez, olioa, zopa, eztia… itsatsi egiten dira gure azalean eta gure arropetan, eta zikin-orbanak uzten dituzte bertan. Ura ere bai: horrexegatik bustitzen gaitu.
[[Fitxategi:Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg|thumb|150px|Dutxa]]
Baina urak itsasgarritasun txikia du; gainera, ura jariatu egiten da gure gorputzaren gainetik; hori bai, azalari itsatsita. Dutxatzen ari garenean, goitik erortzen diren tantek gorputz osoa bustitzen dute; bestela, azalean errebotatu eta salto egingo lukete.
[[Fitxategi:A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg|thumb|150px|Ura ez da zoru iragaztezinetan itsasten.]]
Zorionez, ura askoz errazago itsasten da beste material batzuetan gure azalean baino, hala nola toalla edo eskuoihaletan. Toallaren zuntzekiko kontaktuan dagoenean, ura zurrupatuta geratzen da, oihalari itsatsita, olio-lanparetako metxetan olioa bezalaxe. Horri esker, dutxatu ondoren, ondo lehortu dezakegu gorputza toallarekin, gorputza sikatuz eta xukadera bustiz. Lehortzea uraren eta toallaren arteko gainazal-tentsio txikiaren ondorioz gertatzen da; izan ere, itsasgarritasuna ez da likido jakin baten propietate intrintseko bat, material solido batekiko elkarrekintzaren ondorioa baizik.
== Baina ura ez da “benetako” lekeda ==
Atzamarra busti eta bertan paper- edo hauts-printza bat biltzen badugu, itsatsita geratuko da une batez. Baina ura lurruntzean, askatu egingo da. Urak itsasgarritasuna galtzen du lurruntzean: ez da “benetako” lekeda. Oro har, lekedak likidoak dira, material solido baten gainean ezartzean solido bihurtzen direnak, materialen artean batasun iraunkorra osatuz.
[[w:Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]] sinonimo hauek onarturik dauzka [[w:Hiztegi Batua|Hiztegi Batuan]] lekedak izendatzeko: lekeda, lika, itsasgarri eta kola. Adjektibo hauek ere bai: itsasgarri, itsaskor eta liskatsu. Gure inguruko hizkuntzetan hauexek dira izen baliokideak: pegamento / cola / adhesivo (es), colle / adhésif / glu (fr), glue / adhesive (en).
== Santimamiñeko irudiak, pinturak ==
[[Fitxategi:Santimamiñe.jpg|thumb|180px|[[w:Santimamiñe|Santimamiñeko]] pinturak
(K.a. 14.500-12.000)]]
[[w:Paleolitoa|Paleolitikoan]], gizakiek pigmentu naturalak prestatzen zituzten kobetako hormak pintatzeko. Pigmentu haiek substantzia liskatsuekin nahasten zituzten, hala nola [[w:Gantz|gantzekin]] eta [[w:Arrautza|arrautzekin]]; horrela, pinturak asmatu zituzten; eta pintura haiek milaka urtetan iraun dute hormetan itsatsirik. Izan ere, ondo pentsatuta, pinturak koloretako lekedak dira.
== Ötzi deritzon izotzetako gizonaren aizkora ==
[[w:Ötzi|Ötzi]] deiturikoa gizon baten gorpu momifikatua da, [[w:Alpeak|Alpeetako]] glaziar batean 1991ean aurkitutakoarena. Orain dela 5.300 urte inguru bizi izan zen. Izotzak eta elurrak oso ongi kontserbatu zituzten Ötziren gorpua eta jantziak.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Fitxategi:Otzi-Quinson.jpg|Ötzi gizona
Fitxategi:Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg|Ötzi gizona
Fitxategi:ReconstructedOetziAxe.jpg|Ötziren aizkora
</gallery>
Tresna batzuk ere agertu ziren [[w:Momia|momiaren]] inguruan; horien artean kobrezko aizkora bat zegoen. Kirtena [[w:Hagin (zuhaitza)|hagin]]-zurezkoa zen, eta kobrezko aizkora-ahoari ondo eusteko, lekedaz itsatsitako soka batez zeukan tinkatuta.
== Zuhaitzen erretxinak, lekeda bikainak ==
Zuhaitzak hainbat [[w:Material|ekai]] liskatsuren hornitzaileak dira. Kasurako, [[w:Pinu|pinuen]] [[w:Izerdi (botanika)|izerdiak]] lekeda egokiak egiteko balio du. XX. mendearen bigarren erdialdera arte, honelako ontzi txikietan biltzen zen erretxina hori [[w:Akitania|Akitaniako]] pinadi zabaletan.
Erretxina biltzeko ontziak.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Boswellia sacra - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-022.jpg|Boswelia sacra
Fitxategi:Baumharz am Sägeschnitt.jpg|thumb|[[w:Erretxina|Erretxina]].
Commiphora myrrha - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-019.jpg|Commiphora_myrrha
</gallery>
[[Fitxategi:Spider in amber (1).jpg|thumb|Armiarma bat [[w:Anbar|anbarrean]] harrapatuta.]]
[[w:Boswellia|Boswelia]] zuhaitzaren erretxinatik [[w:Intsentsu|intsentsu]] izeneko kola aromatikoa lortzen da. Arantzadun [[w:Commiphora myrrha|Commiphora myrrha]] zuhaixkaren erretxinatik [[w:Mirra|mirra]] lortzen da. Antzinatean medikuntzan eta perfumegintzan erabiltzen ziren. “Errege Magoek” opariak egiteko erabili omen zituzten, urrearekin batera.
Eboluzioan zehar, zuhaitzek intsektuak harrapatzeko eta plagetatik babesteko sortu zituzten erretxinak. [[w:Anbar|Anbarra]] erretxina solidotu eta gogortua da. [[w:Neolitoa|Neolitikotik]] hasita, oso preziatua. Medikuntzan eta bitxigintzan erabili izan da. Izatez, erretxina fosilizatua da, eta sarritan intsektuak dauzka barruan, harrapatuta.
== Kautxua, polimero elastiko naturala ==
[[w:Kautxu|Kautxua]] [[w:Polimero|polimero]] elastiko natural bat da, hainbat zuhaitz eta landareren izerditik abiatuta sortzen dena, bereziki [[w:Kautxu zuhaitz|Hevea brasiliensis]] zuhaitzetik. Zuhaitz horren izerdiak esnearen antza du eta horregatik [[w:Latex|latex]] deritzo. Akitaniako pinudietan erabiltzen ziren antzeko ontzietan biltdu izan da. Ondoren erakusten den Indiako seiluaz isiako latex-bilketa ohoratu nahi izan zen, argi adieraziz zer garrantzia zuen kautxuak garai hartan.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Fitxategi:Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg|''Hevea brasiliensis''
Fitxategi:L’arbre à caoutchouc.jpg|Latexa biltzeko ontzia.
Fitxategi:Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg|Indiako seilua (1983)
</gallery>
Irudia. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude.1
Kautxua [[w:poliisopropeno|poliisopropeno]]-molekula luzeen nahaste-borraste bat da: poliisopropeno-molekulen arteko loturak oso ahulak dira, eta horrexegatik da hain elastiko eta itsaskorra. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude. Bigarren Mundu Gerrara arte ez zen sintetikoki fabrikatu. Gaur egun, industrialki ekoizten den kautxu gehiena sintetikoa da.
Kautxutik hainbeste tresna eta osagai lortzen dira, gero egunero bizimoduan baliatzen ditugunak. Adibidez, idazten eta marrazten ikasteko, ba ote dago tresna egokiagorik papera, arkatza eta borragoma baino? Zein praktiko diren latexezko eskularru garbi eta aseptikoak.
<gallery mode="packed" heights="180">
Fitxategi:Papertoys Stationery 02.jpg
Fitxategi:Latexhandschuh.jpg
</gallery>
Bizikletetako eskulekuetako kautxuzko babesgarriei esker, ez zaizkigu eskuak manillarretan irristatzen. Eta automobiletako gurpilen pneumatikoei esker, ziurtasunez abiatu gaitezke autobideetan zehar, ondo itsasten baitituzte ibilgailuak zorura, balaztatzean eta bihurguneetan.
<gallery mode="packed" heights="150" >
Fitxategi:IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg|thumb|Eskulekuko babesgarria
Fitxategi:Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg|thumb|Pneumatikoak
</gallery>
== Zinta itsasgarria, sekulako asmakizuna ==
[[Fitxategi:Sticky_tape.jpg|thumb|150px|[[w:Zinta itsasgarri|Zinta itsasgarria]]]][[w:3M|3M]] enpresan lanean ziharduen Richard Drew ikertzaileak [[w:Zinta itsasgarri|zinta itsasgarria]] asmatu zuen 1925ean. Drew-ren asmakizuna Scotch Tape izenaz komertzializatu zen.
Zinta itsasgarriak hiru geruza ditu: azpikoa, lekeda indartsua da; erdikoa zelofana da, gardena eta erresistentea, eta gainekoa, tefloi ez-itsasgarria, material gehienekin gainazal-tentsio handia duena eta itsasten ez dena.
Geroago asmatu zuten zinta itsasgarriaren euskarria, oso praktikoa dena biribilkiko zinta ondo mozteko. Ia edozertarako balio du, baita [[w:Zesta punta|zestapuntako]] saskiak konpontzeko ere.
<gallery mode="packed" heights="150" >
Fitxategi:Tape-dispenser.jpg|thumb|Zinta itsagarriaren eukarria
Fitxategi:Chistéra.jpg|thumb|[[w:Zesta punta|Zestapuntako]] saskia
</gallery>
== Post-it, ohar-paper autoitsaskor praktikoa ==
1968an, 3M enpresako Spencer Silver ikertzaileak post-it izeneko ohar-paper autoitsaskorra asmatu zuen. Atzealdetik ertz batean lekeda ahul bat duten paper-orriak dira, kolorezko takoetan bildurik.
<gallery mode="packed" heights="180" >
Capacity building theme.jpg|thumb|Hainbat papertxo itsatsita
Tomboy logo.svg|thumb|Post-it papertxo hori itsasgarriak
</gallery>
Orritxo bat askatzean, lekedak itsatsita irauten du paperean, eta beste edozein materialetan erants daiteke berriro, oharreko mezuaren oroigarri. Ez al da asmakizun irudimentsua?
Bi asmakizun txiki, sinple eta praktiko horietan oinarriturik, izugarrizko garapena ezagutu du gaurdaino 3M korporazio multinazionalak. 1902an sortu zen, eta 2026ko abenduan 88.667 enplegatu zituen munduan zehar 100dik gora lurraldetan.
<gallery mode="packed" heights="100" >
3M wordmark.svg|thumb|3M (Minnesota Mining and Manufactering)
3-M Building Maplewood MN1.jpg|thumb|Egoitza nagusia (Minnesota, AEB).
</gallery>
== Dedalo eta Ikaroren mitoa ==
[[Fitxategi:Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg|thumb|150px|Minotauroak zezen-burua eta giza gorputza zituen.]]Antzinako Greziako mitologian, [[w:Dedalo|Dedalo]] izeneko arkitekto, eskultore eta asmatzaileak [[w:Kretako labirintoa|Kretako labirintoa]] eraiki zuen.
[[Fitxategi:Landon-IcarusandDaedalus.jpg|thumb|150px|Dedalo eta Ikaro (Charles Paul Landon).]]
Mitoak kontatzen zuenez, itsasoetako [[w:Poseidon|Poseidon]] jainkoa haserretu egin zen [[w:Kreta|Kretako]] [[w:Minos|Minos]] erregearekin, zezenik ederrena berari sakrifikatzeko promesa bete ez zuelako, eta erregearen emazte [[w:Pasifae|Pasifae]] zezenaz maitemintzea eragin zuen mendekuz. Dedaloren trikimailu batez lortu zuen zezenak sexuz estali eta umedun uztea Pasifae. Handik bederatzi hilabetera jaio zen [[w:Minotauro|Minotauroa]], giza gorputza eta zezen-burua zeukan izakia.
Dedaloren amarruaz konturaturik, Minosek labirintoan preso sartu zituen Dedalo eta baita beraren seme [[w:Ikaro|Ikaro]] ere, betiko. Baina Dedalok eta Ikarok labirintotik ihes egitea lortu zuten, [[w:Argizari|argizariz]] itsatsitako lumadun hegoez hegaz eginda. Halere Ikaro, gero eta gorago igotzeko eta Eguzkirantz hurbildu nahi izatean, argizaria urtzen hazi zen eta bertan amaitu zuen bidaia… eta bizitza.
Ezagutzen al duzue Ikaro modernorik? Zer ote da delta hegal batekin hegaz egitea? Ene ustez, hori egiten duena benetako Ikaro bat da, txukun egiten baitu hegaz; baina ez eskuineko irudian dagoen brontzezko hegoduna, horrek ez baitu hegaz egiten
== Ikaro Elgoibarren ==
[[w:Esperanza d'Ors|Esperanza D´Ors]] eskultore espainiarrak Ikaroren eskultura berezi bat eskegi zuen [[w:Elgoibar|Elgoibarren]] 1998an, [[w:Deba (ibaia)|Deba]] ibaiaren gaineko Urazaundi zubian.
Eskultura hori Elgoibarko zubian egon zen 22 urtean. Gero, higatu eta arriskugarri bihurtzean, bertatik kendu eta Ismael Garcia-k zaharberritu egin zuen 2025erako.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Fitxategi:Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg|Ikaro zaharberritua Deba ibaiko Urazaundi zubian.
Fitxategi:ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg|Ismael Garcia eskultorea (bizarrarekin)
</gallery>
[[Fitxategi:Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg|thumb|120px|[[w:Kolageno|Kolagenoen]] egitura berezia. Uretan egosiz gero apurtzen da egitura hori eta [[w:Gelatina|gelatina]] itsaskorra lortzen da.]]
== Animalietatik ateratako kola itsasgarriak ==
Antzinateko teknologian, animalia-lekedak nagusitu zitzaizkien landare-lekedei. Horietakoa da [[w:Gelatina|gelatina]]. Pentsa dezagun txorien hegoetan: haietan dauden muskuluak, lotailuak eta azala proteinei esker daude gorputzari lotuta. Berdin giza gorputzekoak ere.
[[w:Proteina|Proteina]] horien artean, oso garrantzitsua da [[w:Kolageno|kolagenoa]]. Animalietan, kolageno-molekula luzeak korapilatuta daude eta muskuluak, tendoiak eta kartilagoak osatzen dituzte. Kola prestatzeko prozesuan, kolagenoak urarekin erreakzionatzean, molekulak banatu egiten dira eta lotura kimikoak aske geratzen dira, ondoren edozerekin itsasteko.
== Zuraren ahuleziaren aurrean, kontratxapatua ==
Antzinateko egiptoarrak lehenak izan ziren animalia-lekedak erabiltzen, bereziki beren haltzariak eta dekoraziozko inkrustazioak hormetan gogor itsasteko.
Izatez, horrela ebatzi zen zuraren arazo mekaniko nagusia, zuraren garauek eragindako arrakalen ondoriozko hauskortasuna, alegia. Zurezko xaflak zenbat eta finagoak izan, errazago arrakalatzen dira. Baina xafla finen artean lekeda egokia jarrita, material berri bat sortzen da, oso erresistente eta moldagarria dena: kontratxapatua.
Etxegintzan oso erabiliak dira kontratxapatuzko oholak.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Fitxategi:Birch plywood.jpg|Kontratxapatua.
Plywood factory in Viiala 1953 (JOKAUAS2 2018-6).tif|Kontratxapatu-fabrika (1953)
Dodge Grand Caravan (RT) with 4x8 foot plywood inside.jpg| Hainbat ohol kontratxapatu
</gallery>
== Kontratxapatuaren erabilera hegazkingintzan ==
XX. mendearen lehen erdian, kimikariak konturatu ziren ezen fenola eta formaldehidoa nahastuta bi xaflaren tartean zabalduz gero, bi xaflak gogor itsatsita geratzen zirela nahastea lehortzean.
Horrelaxe asmatu ziren bi osagaietako lekedak.
XX. mendearen hasierako hegazkinak zurezkoak ziren, baina egurraren garauen erruz, arrakalatzeko arrisku handia zuten. Soluzioa kontratxapatuan zegoen, forma aerodinamikoa emanda fidagarria eta erresistentea baitzen bi osagaietako lekedei esker.
[[Fitxategi:De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg|thumb|150px|Havilland Mosquito]]Kontratxapatuzko hegazkin ospetsuena Havilland Mosquito izenekoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran, erabili zuten 1941etik aurrera, bestelakoak baino arinagoa eta askoz bizkorragoa zelako, eta ezin konta ahala lurralde eta herri “arrakastaz” bonbardatzen eta suntsitzen jardun zuten.
== Kontratxapatuaren erabilera haltzarigintzan ==
Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean, kontratxapatua haltzarien fabrikazioan sartu zen.
Charles eta Ray Eames senar-emazte disenatzaileek 1950eko hamarkadan sorturiko kontratxapatuzko aulkiak komertzializatzen hasi ziren, mundu osan zehar arrakasta handia lortuz.
<gallery mode="packed" heights="120" >
Ray and Charles Eames.jpg
Charles_Eames_in_Arts_&_Architecture,_January_1945_(page_41_crop).jpg
Eames_LCW_chair_at_the_Oakland_Museum_of_California.jpg
Eameslounch.jpg
</gallery>
== Super glue, zianoakrilatoa ==
[[Fitxategi:Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg|thumb|120px]]
Super glue izeneko kola itsasgarria zianoakrilatoan oinarrituriko lekeda sintetiko bat da, oso bizkor eta gogor itsatsi eta lehortzen dena. Ia edozein bi material “betiko” batzeko balio du. Gaur egun medikuntzan ere erabiltzen da ospitaletan azaleko zaurietako ebakiak berehala ixteko.
Loctite markako super gluea erabili duen edonork badaki zein kontuz ibili behar den atzamarrekin ez ukitzeko. Bestela arazoak izango ditu loctitea kentzeko eta atzamarrak askatzeko.
== Karbono-zuntza eta lekedak ==
Karbono zuntza zuntz artifizial bat da, karbono-atomoak kristal egituran dituena:
*erresistentzia mekaniko handiko materiala da,
* • altzairuaren antzeko propietate mekanikoak ditu,
*aluminioak baino dentsitate askoz txikiagoa du,
*zura edo plastikoa bezain arina da,
*eta kanpoko eragile atmosferikoekiko oso erresistentea.
2004ko Atenasko Joko Paralinpikoetan, Oscar Leonard Carl Pistorius atleta hegoafrikarrak 46,43 s-tan korritu zuen 400 m-ko lasterketa, karbono-zuntzezko “hankak” eta euskarriak super gluez itsatsita Geroago, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen ofizialki Hegoafrika ordezkatuz 4400 m-ko errelebo-taldean.2
<gallery mode="packed" heights="120" >
Oscar Pistorius- 2. Memoriał Kamili Skolimowskiej - Warszawa, 2011-09-20.jpg| Oscar Pictorius
Carbon fibers car.jpg|Karbono-zuntzezko karrozeria.
</gallery>
== Karbono-zuntza eta lekedak hegazkingintzan ==
[[Fitxategi:Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg|thumb]]
Airbus A350 XWB hegazkinaren fuselajea eta hegoak karbono-zuntzez indarturiko plastikoz eginda daude eta lekeda bereziez itsatsita daude. Gehienez 366 bidaiari eraman ditzake. Hego bakoitza 32 m luze eta 6 m zabal da, eta pieza bakarrak dira. Hegazkingintzan inoiz fabrikaturiko karbono-zuntzezko pieza handienak dira.
Fabrikazioa deszentralizaturik dago: hegoak Erresuma Batuan fabrikatzen dira, fuselajeko sekzioak Alemania, Frantzia eta Espainian, eta muntaia osoa Toulouse-n (Okzitania) burutzen da.
A350 XWB hegazkinaren barnealdea oso eroso eta ikusgarria da. Eserleku bakoitza oso zabala da, alde bietakoek leihatila dute eta tartean espazio ireki eta zabalak daude, zerbitzu askorekin.
[[Fitxategi:3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg|thumb|400px|center|A350 "economy-class"]]
Baina, Aladinoren ipuinean bezala, benetako gakoa kerosenoa da.
== Zugazarten iritzi-gomendioa liburuaren egunean ==
Irudia
== Irudien jatorria ==
7iaex3wrrw6utts36mwe1t4v47nu3sc
44126
44125
2026-08-09T10:32:45Z
Ksarasola
1603
/* Karbono-zuntza eta lekedak */

*altzairuaren antzeko propietate mekanikoak ditu,
*aluminioak baino dentsitate askoz txikiagoa du,
*zura edo plastikoa bezain arina da,
*eta kanpoko eragile atmosferikoekiko oso erresistentea.
2004ko Atenasko Joko Paralinpikoetan, Oscar Leonard Carl Pistorius atleta hegoafrikarrak 46,43 s-tan korritu zuen 400 m-ko lasterketa, karbono-zuntzezko “hankak” eta euskarriak super gluez itsatsita Geroago, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen ofizialki Hegoafrika ordezkatuz 4400 m-ko errelebo-taldean.2
<gallery mode="packed" heights="140" >

2zochd2d5rzcbeetesu93uo77ajzxgp
44127
44126
2026-08-09T10:47:26Z
Ksarasola
1603
/* Dedalo eta Ikaroren mitoa */

Ezagutzen al duzue Ikaro modernorik? Zer ote da delta hegal batekin hegaz egitea? Ene ustez, hori egiten duena benetako Ikaro bat da, txukun egiten baitu hegaz; baina ez eskuineko irudian dagoen brontzezko hegoduna, horrek ez baitu hegaz egiten.
<gallery>
Fitxategi:Départ de deltaplane.JPG|Concours_élégance_Villa_Este_17.JPG
Fitxategi:Concours élégance Villa Este 17.JPG

53ozuwms19romx9mnqyhnctkrf15zek
44128
44127
2026-08-09T10:50:02Z

Ezagutzen al duzue Ikaro modernorik? Zer ote da delta hegal batekin hegaz egitea? Ene ustez, hori egiten duena benetako Ikaro bat da, txukun egiten baitu hegaz; baina ez eskuineko irudian dagoen metalezko hegoduna, horrek ez baitu hegaz egiten.

gc810kz40rkc0xeuaycmtopjzz7rpvf
44129
44128
2026-08-09T10:50:39Z

Fitxategi:Départ de deltaplane.JPG

imi1odephtj4gshsdiyvepga8mysm8g
44130
44129
2026-08-09T10:51:27Z
Ksarasola
1603
/* Karbono-zuntza eta lekedak hegazkingintzan */

[[Fitxategi:3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg|thumb|200px|center|A350 "economy-class"]]
Baina, Aladinoren ipuinean bezala, benetako gakoa kerosenoa da.
== Zugazarten iritzi-gomendioa liburuaren egunean ==
Irudia
== Irudien jatorria ==
kdshm6jh3o7mbtdqf3a3n7apjnhxd2c