Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.14 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Darabilbo Zientzia/3.8.Soldadurak baino itsaskorragoak 0 7339 44134 44133 2026-08-10T12:34:03Z Ksarasola 1603 /* Irudien jatorria */ 44134 wikitext text/x-wiki {{Lanean|jr.etxebarria}} = 3.8. Soldadurak baino itsaskorragoak = Baldintza batzuetan likidoak itsasi egiten dira solidoetan. Adibidez, olioa, zopa, eztia… itsatsi egiten dira gure azalean eta gure arropetan, eta zikin-orbanak uzten dituzte bertan. Ura ere bai: horrexegatik bustitzen gaitu. [[Fitxategi:Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg|thumb|150px|Dutxa]] Baina urak itsasgarritasun txikia du; gainera, ura jariatu egiten da gure gorputzaren gainetik; hori bai, azalari itsatsita. Dutxatzen ari garenean, goitik erortzen diren tantek gorputz osoa bustitzen dute; bestela, azalean errebotatu eta salto egingo lukete. [[Fitxategi:A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg|thumb|150px|Ura ez da zoru iragaztezinetan itsasten.]] Zorionez, ura askoz errazago itsasten da beste material batzuetan gure azalean baino, hala nola toalla edo eskuoihaletan. Toallaren zuntzekiko kontaktuan dagoenean, ura zurrupatuta geratzen da, oihalari itsatsita, olio-lanparetako metxetan olioa bezalaxe. Horri esker, dutxatu ondoren, ondo lehortu dezakegu gorputza toallarekin, gorputza sikatuz eta xukadera bustiz. Lehortzea uraren eta toallaren arteko gainazal-tentsio txikiaren ondorioz gertatzen da; izan ere, itsasgarritasuna ez da likido jakin baten propietate intrintseko bat, material solido batekiko elkarrekintzaren ondorioa baizik. == Baina ura ez da “benetako” lekeda == Atzamarra busti eta bertan paper- edo hauts-printza bat biltzen badugu, itsatsita geratuko da une batez. Baina ura lurruntzean, askatu egingo da. Urak itsasgarritasuna galtzen du lurruntzean: ez da “benetako” lekeda. Oro har, lekedak likidoak dira, material solido baten gainean ezartzean solido bihurtzen direnak, materialen artean batasun iraunkorra osatuz. [[w:Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]] sinonimo hauek onarturik dauzka [[w:Hiztegi Batua|Hiztegi Batuan]] lekedak izendatzeko: lekeda, lika, itsasgarri eta kola. Adjektibo hauek ere bai: itsasgarri, itsaskor eta liskatsu. Gure inguruko hizkuntzetan hauexek dira izen baliokideak: pegamento / cola / adhesivo (es), colle / adhésif / glu (fr), glue / adhesive (en). == Santimamiñeko irudiak, pinturak == [[Fitxategi:Santimamiñe.jpg|thumb|180px|[[w:Santimamiñe|Santimamiñeko]] pinturak (K.a. 14.500-12.000)]] [[w:Paleolitoa|Paleolitikoan]], gizakiek pigmentu naturalak prestatzen zituzten kobetako hormak pintatzeko. Pigmentu haiek substantzia liskatsuekin nahasten zituzten, hala nola [[w:Gantz|gantzekin]] eta [[w:Arrautza|arrautzekin]]; horrela, pinturak asmatu zituzten; eta pintura haiek milaka urtetan iraun dute hormetan itsatsirik. Izan ere, ondo pentsatuta, pinturak koloretako lekedak dira. == Ötzi deritzon izotzetako gizonaren aizkora == [[w:Ötzi|Ötzi]] deiturikoa gizon baten gorpu momifikatua da, [[w:Alpeak|Alpeetako]] glaziar batean 1991ean aurkitutakoarena. Orain dela 5.300 urte inguru bizi izan zen. Izotzak eta elurrak oso ongi kontserbatu zituzten Ötziren gorpua eta jantziak. <gallery mode="packed" heights="180" > Fitxategi:Otzi-Quinson.jpg|Ötzi gizona Fitxategi:Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg|Ötzi gizona Fitxategi:ReconstructedOetziAxe.jpg|Ötziren aizkora </gallery> Tresna batzuk ere agertu ziren [[w:Momia|momiaren]] inguruan; horien artean kobrezko aizkora bat zegoen. Kirtena [[w:Hagin (zuhaitza)|hagin]]-zurezkoa zen, eta kobrezko aizkora-ahoari ondo eusteko, lekedaz itsatsitako soka batez zeukan tinkatuta. == Zuhaitzen erretxinak, lekeda bikainak == Zuhaitzak hainbat [[w:Material|ekai]] liskatsuren hornitzaileak dira. Kasurako, [[w:Pinu|pinuen]] [[w:Izerdi (botanika)|izerdiak]] lekeda egokiak egiteko balio du. XX. mendearen bigarren erdialdera arte, honelako ontzi txikietan biltzen zen erretxina hori [[w:Akitania|Akitaniako]] pinadi zabaletan. Erretxina biltzeko ontziak. <gallery mode="packed" heights="180" > Boswellia sacra - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-022.jpg|Boswelia sacra Fitxategi:Baumharz am Sägeschnitt.jpg|thumb|[[w:Erretxina|Erretxina]]. Commiphora myrrha - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-019.jpg|Commiphora_myrrha </gallery> [[Fitxategi:Spider in amber (1).jpg|thumb|Armiarma bat [[w:Anbar|anbarrean]] harrapatuta.]] [[w:Boswellia|Boswelia]] zuhaitzaren erretxinatik [[w:Intsentsu|intsentsu]] izeneko kola aromatikoa lortzen da. Arantzadun [[w:Commiphora myrrha|Commiphora myrrha]] zuhaixkaren erretxinatik [[w:Mirra|mirra]] lortzen da. Antzinatean medikuntzan eta perfumegintzan erabiltzen ziren. “Errege Magoek” opariak egiteko erabili omen zituzten, urrearekin batera. Eboluzioan zehar, zuhaitzek intsektuak harrapatzeko eta plagetatik babesteko sortu zituzten erretxinak. [[w:Anbar|Anbarra]] erretxina solidotu eta gogortua da. [[w:Neolitoa|Neolitikotik]] hasita, oso preziatua. Medikuntzan eta bitxigintzan erabili izan da. Izatez, erretxina fosilizatua da, eta sarritan intsektuak dauzka barruan, harrapatuta. == Kautxua, polimero elastiko naturala == [[w:Kautxu|Kautxua]] [[w:Polimero|polimero]] elastiko natural bat da, hainbat zuhaitz eta landareren izerditik abiatuta sortzen dena, bereziki [[w:Kautxu zuhaitz|Hevea brasiliensis]] zuhaitzetik. Zuhaitz horren izerdiak esnearen antza du eta horregatik [[w:Latex|latex]] deritzo. Akitaniako pinudietan erabiltzen ziren antzeko ontzietan biltdu izan da. Ondoren erakusten den Indiako seiluaz isiako latex-bilketa ohoratu nahi izan zen, argi adieraziz zer garrantzia zuen kautxuak garai hartan. <gallery mode="packed" heights="180" > Fitxategi:Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg|''Hevea brasiliensis'' Fitxategi:L’arbre à caoutchouc.jpg|Latexa biltzeko ontzia. Fitxategi:Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg|Indiako seilua (1983) </gallery> Irudia. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude.1 Kautxua [[w:poliisopropeno|poliisopropeno]]-molekula luzeen nahaste-borraste bat da: poliisopropeno-molekulen arteko loturak oso ahulak dira, eta horrexegatik da hain elastiko eta itsaskorra. Kautxu naturalaren poliisopropeno-molekulak elkarrekin txirikordatuta daude. Bigarren Mundu Gerrara arte ez zen sintetikoki fabrikatu. Gaur egun, industrialki ekoizten den kautxu gehiena sintetikoa da. Kautxutik hainbeste tresna eta osagai lortzen dira, gero egunero bizimoduan baliatzen ditugunak. Adibidez, idazten eta marrazten ikasteko, ba ote dago tresna egokiagorik papera, arkatza eta borragoma baino? Zein praktiko diren latexezko eskularru garbi eta aseptikoak. <gallery mode="packed" heights="180"> Fitxategi:Papertoys Stationery 02.jpg Fitxategi:Latexhandschuh.jpg </gallery> Bizikletetako eskulekuetako kautxuzko babesgarriei esker, ez zaizkigu eskuak manillarretan irristatzen. Eta automobiletako gurpilen pneumatikoei esker, ziurtasunez abiatu gaitezke autobideetan zehar, ondo itsasten baitituzte ibilgailuak zorura, balaztatzean eta bihurguneetan. <gallery mode="packed" heights="150" > Fitxategi:IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg|thumb|Eskulekuko babesgarria Fitxategi:Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg|thumb|Pneumatikoak </gallery> == Zinta itsasgarria, sekulako asmakizuna == [[Fitxategi:Sticky_tape.jpg|thumb|150px|[[w:Zinta itsasgarri|Zinta itsasgarria]]]][[w:3M|3M]] enpresan lanean ziharduen Richard Drew ikertzaileak [[w:Zinta itsasgarri|zinta itsasgarria]] asmatu zuen 1925ean. Drew-ren asmakizuna Scotch Tape izenaz komertzializatu zen. Zinta itsasgarriak hiru geruza ditu: azpikoa, lekeda indartsua da; erdikoa zelofana da, gardena eta erresistentea, eta gainekoa, tefloi ez-itsasgarria, material gehienekin gainazal-tentsio handia duena eta itsasten ez dena. Geroago asmatu zuten zinta itsasgarriaren euskarria, oso praktikoa dena biribilkiko zinta ondo mozteko. Ia edozertarako balio du, baita [[w:Zesta punta|zestapuntako]] saskiak konpontzeko ere. <gallery mode="packed" heights="150" > Fitxategi:Tape-dispenser.jpg|thumb|Zinta itsagarriaren eukarria Fitxategi:Chistéra.jpg|thumb|[[w:Zesta punta|Zestapuntako]] saskia </gallery> == Post-it, ohar-paper autoitsaskor praktikoa == 1968an, 3M enpresako Spencer Silver ikertzaileak post-it izeneko ohar-paper autoitsaskorra asmatu zuen. Atzealdetik ertz batean lekeda ahul bat duten paper-orriak dira, kolorezko takoetan bildurik. <gallery mode="packed" heights="180" > Capacity building theme.jpg|thumb|Hainbat papertxo itsatsita Tomboy logo.svg|thumb|Post-it papertxo hori itsasgarriak </gallery> Orritxo bat askatzean, lekedak itsatsita irauten du paperean, eta beste edozein materialetan erants daiteke berriro, oharreko mezuaren oroigarri. Ez al da asmakizun irudimentsua? Bi asmakizun txiki, sinple eta praktiko horietan oinarriturik, izugarrizko garapena ezagutu du gaurdaino 3M korporazio multinazionalak. 1902an sortu zen, eta 2026ko abenduan 88.667 enplegatu zituen munduan zehar 100dik gora lurraldetan. <gallery mode="packed" heights="100" > 3M wordmark.svg|thumb|3M (Minnesota Mining and Manufactering) 3-M Building Maplewood MN1.jpg|thumb|Egoitza nagusia (Minnesota, AEB). </gallery> == Dedalo eta Ikaroren mitoa == [[Fitxategi:Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg|thumb|150px|Minotauroak zezen-burua eta giza gorputza zituen.]]Antzinako Greziako mitologian, [[w:Dedalo|Dedalo]] izeneko arkitekto, eskultore eta asmatzaileak [[w:Kretako labirintoa|Kretako labirintoa]] eraiki zuen. [[Fitxategi:Landon-IcarusandDaedalus.jpg|thumb|150px|Dedalo eta Ikaro (Charles Paul Landon).]] Mitoak kontatzen zuenez, itsasoetako [[w:Poseidon|Poseidon]] jainkoa haserretu egin zen [[w:Kreta|Kretako]] [[w:Minos|Minos]] erregearekin, zezenik ederrena berari sakrifikatzeko promesa bete ez zuelako, eta erregearen emazte [[w:Pasifae|Pasifae]] zezenaz maitemintzea eragin zuen mendekuz. Dedaloren trikimailu batez lortu zuen zezenak sexuz estali eta umedun uztea Pasifae. Handik bederatzi hilabetera jaio zen [[w:Minotauro|Minotauroa]], giza gorputza eta zezen-burua zeukan izakia. Dedaloren amarruaz konturaturik, Minosek labirintoan preso sartu zituen Dedalo eta baita beraren seme [[w:Ikaro|Ikaro]] ere, betiko. Baina Dedalok eta Ikarok labirintotik ihes egitea lortu zuten, [[w:Argizari|argizariz]] itsatsitako lumadun hegoez hegaz eginda. Halere Ikaro, gero eta gorago igotzeko eta Eguzkirantz hurbildu nahi izatean, argizaria urtzen hazi zen eta bertan amaitu zuen bidaia… eta bizitza. Ezagutzen al duzue Ikaro modernorik? Zer ote da delta hegal batekin hegaz egitea? Ene ustez, hori egiten duena benetako Ikaro bat da, txukun egiten baitu hegaz; baina ez eskuineko irudian dagoen metalezko hegoduna, horrek ez baitu hegaz egiten. <gallery mode="packed" heights="140" > Fitxategi:Départ de deltaplane.JPG Fitxategi:Concours élégance Villa Este 17.JPG </gallery> == Ikaro Elgoibarren == [[w:Esperanza d'Ors|Esperanza D´Ors]] eskultore espainiarrak Ikaroren eskultura berezi bat eskegi zuen [[w:Elgoibar|Elgoibarren]] 1998an, [[w:Deba (ibaia)|Deba]] ibaiaren gaineko Urazaundi zubian. Eskultura hori Elgoibarko zubian egon zen 22 urtean. Gero, higatu eta arriskugarri bihurtzean, bertatik kendu eta Ismael Garcia-k zaharberritu egin zuen 2025erako. <gallery mode="packed" heights="120" > Fitxategi:Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg|Ikaro zaharberritua Deba ibaiko Urazaundi zubian. Fitxategi:ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg|Ismael Garcia eskultorea (bizarrarekin) </gallery> [[Fitxategi:Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg|thumb|120px|[[w:Kolageno|Kolagenoen]] egitura berezia. Uretan egosiz gero apurtzen da egitura hori eta [[w:Gelatina|gelatina]] itsaskorra lortzen da.]] == Animalietatik ateratako kola itsasgarriak == Antzinateko teknologian, animalia-lekedak nagusitu zitzaizkien landare-lekedei. Horietakoa da [[w:Gelatina|gelatina]]. Pentsa dezagun txorien hegoetan: haietan dauden muskuluak, lotailuak eta azala proteinei esker daude gorputzari lotuta. Berdin giza gorputzekoak ere. [[w:Proteina|Proteina]] horien artean, oso garrantzitsua da [[w:Kolageno|kolagenoa]]. Animalietan, kolageno-molekula luzeak korapilatuta daude eta muskuluak, tendoiak eta kartilagoak osatzen dituzte. Kola prestatzeko prozesuan, kolagenoak urarekin erreakzionatzean, molekulak banatu egiten dira eta lotura kimikoak aske geratzen dira, ondoren edozerekin itsasteko. == Zuraren ahuleziaren aurrean, kontratxapatua == Antzinateko egiptoarrak lehenak izan ziren animalia-lekedak erabiltzen, bereziki beren altzariak eta dekoraziozko inkrustazioak hormetan gogor itsasteko. Izatez, horrela ebatzi zen zuraren arazo mekaniko nagusia, zuraren garauek eragindako arrakalen ondoriozko hauskortasuna, alegia. Zurezko xaflak zenbat eta finagoak izan, errazago arrakalatzen dira. Baina xafla finen artean lekeda egokia jarrita, material berri bat sortzen da, oso erresistente eta moldagarria dena: [[w:Kontratxapatu|kontratxapatua]]. Etxegintzan oso erabiliak dira kontratxapatuzko oholak. <gallery mode="packed" heights="120" > Fitxategi:Birch plywood.jpg|[[w:Kontratxapatu|Kontratxapatua]]. Plywood factory in Viiala 1953 (JOKAUAS2 2018-6).tif|Kontratxapatu-fabrika (1953) Dodge Grand Caravan (RT) with 4x8 foot plywood inside.jpg| Hainbat ohol kontratxapatu </gallery> == Kontratxapatuaren erabilera hegazkingintzan == XX. mendearen lehen erdian, kimikariak konturatu ziren ezen [[w:Fenol|fenola]] eta [[w:Formaldehido|formaldehidoa]] nahastuta bi xaflaren tartean zabalduz gero, bi xaflak gogor itsatsita geratzen zirela nahastea lehortzean. Horrelaxe asmatu ziren bi osagaietako lekedak. XX. mendearen hasierako hegazkinak zurezkoak ziren, baina egurraren garauen erruz, arrakalatzeko arrisku handia zuten. Soluzioa kontratxapatuan zegoen, forma aerodinamikoa emanda fidagarria eta erresistentea baitzen bi osagaietako lekedei esker. [[Fitxategi:De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg|thumb|150px|Havilland Mosquito]]Kontratxapatuzko hegazkin ospetsuena Havilland Mosquito izenekoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran, erabili zuten 1941etik aurrera, bestelakoak baino arinagoa eta askoz bizkorragoa zelako, eta ezin konta ahala lurralde eta herri “arrakastaz” bonbardatzen eta suntsitzen jardun zuten. == Kontratxapatuaren erabilera altzarigintzan == Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean, kontratxapatua altzarien fabrikazioan sartu zen. [[w:Charles eta Ray Eames|Charles eta Ray Eames]] senar-emazte diseinatzaileek 1950eko hamarkadan sorturiko kontratxapatuzko aulkiak komertzializatzen hasi ziren, mundu osan zehar arrakasta handia lortuz. <gallery mode="packed" heights="120" > Eameslounch.jpg Eames_LCW_chair_at_the_Oakland_Museum_of_California.jpg Charles_Eames_in_Arts_&_Architecture,_January_1945_(page_41_crop).jpg </gallery> == Super glue, zianoakrilatoa == [[Fitxategi:Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg|thumb|120px]] [[w:Super glue|Super glue]] izeneko kola itsasgarria [[w:Zianoakrilato|zianoakrilatoan]] oinarrituriko lekeda sintetiko bat da, oso bizkor eta gogor itsatsi eta lehortzen dena. Ia edozein bi material “betiko” batzeko balio du. Gaur egun medikuntzan ere erabiltzen da ospitaletan azaleko zaurietako ebakiak berehala ixteko. Loctite markako super gluea erabili duen edonork badaki zein kontuz ibili behar den atzamarrekin ez ukitzeko. Bestela arazoak izango ditu loctitea kentzeko eta atzamarrak askatzeko. == Karbono-zuntza eta lekedak == Karbono zuntza zuntz artifizial bat da, karbono-atomoak kristal-egituran dituena: *erresistentzia mekaniko handiko materiala da,  *[[w:Altzairu|altzairuaren]] antzeko propietate mekanikoak ditu, *[[w:Aluminio|aluminioak]] baino dentsitate askoz txikiagoa du, *zura edo plastikoa bezain arina da, *eta kanpoko eragile atmosferikoekiko oso erresistentea. 2004ko Atenasko Joko Paralinpikoetan, [[w:Oscar Pistorius|Oscar Pistorius]] atleta hegoafrikarrak 46,43 s-tan korritu zuen 400 m-ko lasterketa, karbono-zuntzezko “hankak” eta euskarriak super gluez itsatsita. Geroago, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen ofizialki Hegoafrika ordezkatuz 4400 m-ko errelebo-taldean (hurrengo urtean, baina, tiroz hil zuen bere andregaia). <gallery mode="packed" heights="140" > Oscar Pistorius- 2. Memoriał Kamili Skolimowskiej - Warszawa, 2011-09-20.jpg| Oscar Pictorius Carbon fibers car.jpg|Karbono-zuntzezko karrozeria. </gallery> == Karbono-zuntza eta lekedak hegazkingintzan == [[Fitxategi:Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg|thumb]] [[w:Airbus A350 XWB|Airbus A350 XWB]] hegazkinaren fuselajea eta hegoak karbono-zuntzez indarturiko plastikoz eginda daude eta lekeda bereziez itsatsita daude. Gehienez 366 bidaiari eraman ditzake. Hego bakoitza 32 m luze eta 6 m zabal da, eta pieza bakarrak dira. Hegazkingintzan inoiz fabrikaturiko karbono-zuntzezko pieza handienak dira. Fabrikazioa deszentralizaturik dago: hegoak Erresuma Batuan fabrikatzen dira, fuselajeko sekzioak Alemania, Frantzia eta Espainian, eta muntaia osoa [[w:Tolosa Okzitania|Toulouse-n]] ([[w:Okzitania|Okzitania]]) burutzen da. A350 XWB hegazkinaren barnealdea oso eroso eta ikusgarria da. Eserleku bakoitza oso zabala da, alde bietakoek leihatila dute eta tartean espazio ireki eta zabalak daude, zerbitzu askorekin. [[Fitxategi:3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg|thumb|200px|center|A350 "economy-class"]] Baina, Aladinoren ipuinean bezala, benetako gakoa [[w:Keroseno|kerosenoa]] da. == [[w:Zugazart|Zugazarten]] iritzi-gomendioa liburuaren egunean == Irudia == Irudien jatorria == ['Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg', 'A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg', 'Santimamiñe.jpg', 'Otzi-Quinson.jpg', 'Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg', 'ReconstructedOetziAxe.jpg', 'Baumharz am Sägeschnitt.jpg', 'Spider in amber (1).jpg', 'Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg', 'L’arbre à caoutchouc.jpg', 'Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg', 'Papertoys Stationery 02.jpg', 'Latexhandschuh.jpg', "IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg", 'Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg', 'Sticky_tape.jpg', 'Tape-dispenser.jpg', 'Chistéra.jpg', 'Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg', 'Landon-IcarusandDaedalus.jpg', 'Départ de deltaplane.JPG', 'Concours élégance Villa Este 17.JPG', 'Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg', 'ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg', 'Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg', 'Birch plywood.jpg', 'De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg', 'Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg', 'Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg', '3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg'] 📸 30 irudi aurkitu dira iturburu-kodean [1/30] 🔍 Otzi-Quinson.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:120" title="User:120">120</a> * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [2/30] 🔍 Autobanden van het merk Goodyear, Bestanddeelnr 252-0454.jpg * Egilea: Willem van de Poll * Lizentzia: CC0 (http://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/deed.en) [3/30] 🔍 A slippy floor, Halifax station - geograph.org.uk - 2587386.jpg * Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.geograph.org.uk/profile/1667">Phil Champion</a> <span class="mw-valign-text-top noprint" typeof="mw:File/Frameless"><a href="//commons.wikimedia.org/wiki/File:A_slippy_floor,_Halifax_station_-_geograph.org.uk_-_2587386.jpg#P170" title="Edit this at Structured Data on Commons"><img alt="Edit this at Structured Data on Commons" src="https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/OOjs_UI_icon_edit-ltr-progressive.svg/20px-OOjs_UI_icon_edit-ltr-progressive.svg.png?utm_source=commons.wikimedia.org&amp;utm_campaign=parser&amp;utm_content=thumbnail" decoding="async" width="10" height="10" class="mw-file-element" data-file-width="20" data-file-height="20"></a></span> * Lizentzia: CC BY-SA 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0) [4/30] 🔍 IMGP8167, DDR, Fahrrad, altes Möve Fahrrad, grün, Lenkergrif 'TEMPO', links.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Radler22" title="User:Radler22">Radler22</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [5/30] 🔍 Flickr - Government Press Office (GPO) - Soldiers Shower Near Eilat.jpg * Egilea: <bdi><a href="https://en.wikipedia.org/wiki/en:David_Rubinger" class="extiw" title="w:en:David Rubinger"><span title="Israeli photojournalist and photographer (1924-2017)">David Rubinger</span></a></bdi> * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [6/30] 🔍 Hevea brasiliensis - Köhler–s Medizinal-Pflanzen-071.jpg * Egilea: Franz Eugen Köhler, <i>Köhler's Medizinal-Pflanzen</i> * Lizentzia: Public domain [7/30] 🔍 Papertoys Stationery 02.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Dcapillae" title="User:Dcapillae">Daniel Capilla</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [8/30] 🔍 Collagen (triple helix protein with schematic ribbons).jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Eric_Hahn" title="User:Eric Hahn">Eric Hahn</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [9/30] 🔍 Tondo Minotaur London E4 MAN.jpg * Egilea: <bdi><a href="https://www.wikidata.org/wiki/Q30580692" class="extiw" title="d:Q30580692"><span title="black-figure vase painter">Painter of London E 4</span></a></bdi> * Lizentzia: CC BY 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.5) [10/30] 🔍 Airbus A350-900 XWB Airbus Industries (AIB) MSN 001 - F-WXWB (9087431140).jpg * Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.flickr.com/people/30949611@N03">Laurent ERRERA</a> from L'Union, France * Lizentzia: CC BY-SA 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0) [11/30] 🔍 Deba_ibaia_Elgoibar.jpeg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Ksarasola" title="User:Ksarasola">Ksarasola</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [12/30] 🔍 Concours élégance Villa Este 17.JPG * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Arnaud_25" title="User:Arnaud 25">Arnaud 25</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [13/30] 🔍 De Havilland DH.98 Mosquito B Mk IV Series 2 (restoration).jpg * Egilea: Fotoafdrukken Koninklijke Luchtmacht / Photo Prints, Royal Netherlands Air Force; restored by <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Crisco_1492" title="User:Crisco 1492">Chris Woodrich</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [14/30] 🔍 Sticky_tape.jpg * Egilea: <p>André Karwath aka <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Aka" title="User:Aka">Aka</a> </p> * Lizentzia: CC BY-SA 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5) [15/30] 🔍 3-3-3 seat configuration of the A350 economy-class cabin.jpg * Egilea: M Radzi Desa * Lizentzia: GFDL 1.2 (http://www.gnu.org/licenses/old-licenses/fdl-1.2.html) [16/30] 🔍 Tape-dispenser.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Evan-amos" class="mw-redirect" title="User:Evan-amos">Evan-amos</a> * Lizentzia: Public domain [17/30] 🔍 L’arbre à caoutchouc.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Danearlaffo" title="User:Danearlaffo">Houaito affo daniel</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [18/30] 🔍 Chistéra.jpg * Egilea: No machine-readable author provided. <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Harrieta171" title="User:Harrieta171">Harrieta171</a> assumed (based on copyright claims). * Lizentzia: CC BY 2.5 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.5) [19/30] 🔍 Landon-IcarusandDaedalus.jpg * Egilea: <bdi><a href="https://en.wikipedia.org/wiki/en:Charles_Paul_Landon" class="extiw" title="w:en:Charles Paul Landon"><span title="French painter, engraver and art critic (1761-1826)">Charles Paul Landon</span></a></bdi> * Lizentzia: Public domain [20/30] 🔍 Archeoparc - Museum Ötzi Kleidung.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Xenophon" title="User:Xenophon">Wolfgang Sauber</a> * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [21/30] 🔍 Stamp of India - 1983 - Colnect 257901 - Rubber tapping.jpeg * Egilea: Post of India * Lizentzia: GODL-India (https://data.gov.in/sites/default/files/Gazette_Notification_OGDL.pdf) [22/30] 🔍 Spider in amber (1).jpg * Egilea: <a rel="nofollow" class="external text" href="https://www.flickr.com/people/13521837@N00">Elisabeth</a> from The Netherlands * Lizentzia: CC BY 2.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/2.0) [23/30] 🔍 Santimamiñe.jpg * Egilea: ETOR Entziklopedia * Lizentzia: CC BY 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0) [24/30] 🔍 ReconstructedOetziAxe.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:Bullenw%C3%A4chter" title="User:Bullenwächter">Bullenwächter</a> * Lizentzia: CC BY 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0) [25/30] 🔍 Départ de deltaplane.JPG * Egilea: Clément Bucco-Lechat * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [26/30] 🔍 Baumharz am Sägeschnitt.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:TipFox" title="User:TipFox">TipFox</a> * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [27/30] 🔍 Latexhandschuh.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/wiki/User:KOchstudiO" title="User:KOchstudiO">KOchstudiO</a> * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [28/30] 🔍 Birch plywood.jpg * Egilea: <a href="//commons.wikimedia.org/w/index.php?title=User:Bystander&amp;action=edit&amp;redlink=1" class="new" title="User:Bystander (page does not exist)">Bystander</a> * Lizentzia: CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) [29/30] 🔍 Thread_locking_fluid_Loctite_243_with_packaging.jpg * Egilea: Hugo LUC * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) [30/30] 🔍 ICARO Elgoibar Barrena 01.jpg * Egilea: Elgoibarko udala, Barrena aldizkaria * Lizentzia: CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0) ====================================================================== 📊 EMAITZAK: 30 irudi ====================================================================== g3qaz9bwef212sl0b0dlyb9wm6wl2l1