Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.17
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan
0
7248
44149
44140
2026-08-26T21:09:40Z
Ksarasola
1603
/* Laugarren hamarkada (2006-2015) */
44149
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|Inaki.alegria}}
: [[/SARRERA/]] (?)
# [[Eredua|Nola idatzi? - Eredu bat]]
== Lehen hamarkada (1976-1985) ==
# [[/DIF 1976-1985: DIF martxan - Eraikina/]]
# [[/VAX makina, LISP makina/]]
# [[/Datu-base erlazional/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Gako publikoko kriptografia/]]
# [[/Unix Sistema Eragilea/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Ofimatika: testu-prozesadorea eta kalkulu-orria/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Sare lokalak: Ethernet/]]
# [[/Interfaze grafikoa/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/PC/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/RISC arkitektura/]]
# [[/SMTP protokoloa/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/TCP/IP (Internet)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Laser inprimagailua/]] (BUKATUA 07-14)
== Bigarren hamarkada (1986-1995) ==
# [[/DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/GIF formatua/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/WWW/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/HTML/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Linux kernela/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Indargarri bidezko ikaskuntza/]] (TD-Gammon)
# [[/Multimedia (MP3)/]]
# [[/Java lengoaia eta plataforma unibertsala/]]
# [[/JavaScript/]]
# [[/SSH protokoloa/]]
# [[/Python lengoaia/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Klusterrak eta superkonputazioa/]] (BUKATUA 07-14)
== Hirugarren hamarkada (1996-2005) ==
# [[/DIF 1996-2005: Ikerkuntzaren eztanda/]]
# [[/Wifi teknologia/]]
# [[/PageRank algoritmoa (Google)/]]
# [[/Bluetooth/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/BitTorrent Protokoloa/]]
# [[/Web zerbitzuak/]]
# [[/Sare sozialak/]]
# [[/Nukleo anitzeko prozesadoreak/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Web 2.0/]]
# [[/Git/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Streaming/]]
# [[/3D (Errealitate birtual)/]]
== Laugarren hamarkada (2006-2015) ==
# [[/DIF 2006-2015: Internazionalizazioa/]]
# [[/Arduino, Robotika/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Hodei-konputazioa/]] (BUKATUA 08-26)
# [[/Hadoop/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/SSD unitateak/]]
# [[/Bloke-kateak (Blockchain)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/NoSQL datu-baseak/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Telefono adimenduna eta Tableta/]]
# [[/GAN Sareak/]]
# [[/TensorFlow/]]
# [[/Indargarri bidezko ikaskuntza/]]
== Bostgarren hamarkada (2016-2025) ==
# [[/DIF 2016-2025: Informatika Fakultateko Ikasketa-Planak/]]
# [[/Docker teknologia/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/Bideokonferentzia sistemak/]]
# [[/GPU/]]
# [[/RISC-V/]]
# [[/Itzulpen automatiko neuronala/]]
# [[/5G sareak (segmentazioa)/]] (BUKATUA 07-14)
# [[/ARM arkitektura/]]
# [[/LLM ereduak (ChatGPT)/]]
# [[/Konputazio kuantikoa/]]
== Kanpo estekak ==
* [https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Informatika50 Wikilibururako teknologien zerrenda datu gehiagorekin] (arduraduna, urtea, hard/soft/mate, wikiko artikulua kalitatearen estimazioarekin, ingelesezkoa...)
*[https://zientzia.eus/bilaketa/?q=Igor+Leturia&selected_value= Informatikako artikuluak Elhuyar aldizkarian] (Igor Leturia, 117 artikulu)
* [https://www.ehu.eus/ehusfera/e-makumeak/gaur8koak/ e-makumeak. Hileroko artikuluak Gaur8 astekarian] (120 artikulu)
* [https://www.sarean.eus/ sarean.eus] (1.170 artikulu)
* [https://wikimedia.eus/ikusgela/erronka-digitalak/ Erronka digitalak] bideo bilduma Euskal Wikipediako Ikusgelan (24 bideo)
*[[w:Wikiproiektu:Informatika|''Informatika Wikiproiektua'']] (2020tik)
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektua (IKT)|Informatikako Artikuluak Hezkuntza proiektuan (IKT)]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Emakume informatikariak|Emakume informatikariak]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak irakasgaika|Informatikako artikuluak irakasgaika]]
** [[w:Wikiproiektu:Informatika/Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan|Informatikako artikuluak Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan]]
* [[Matematika Diskretua]] wikiliburua
* [[PYTHON liburua|PYTHON]] wikiliburua
== Egileak, lotutako artikuluak eta irudiak ==
* [[/Egileak/]]
* [[/Lotutako artikuluak/]]
* [[/Erabilitako irudiak/]]
[[Kategoria:Informatika]]
l09aeeakb84ulvmuifm5b2o6n52e3r0
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei-konputazioa
0
7340
44146
44144
2026-08-26T21:03:39Z
Ksarasola
1603
Hodei konputazioa --> Hodei-konputazioa
44146
wikitext
text/x-wiki
[[Fitxategi:Cloud computing-es.svg|thumb|Hodei-konputazioa]]
'''Hodei-konputazioa''' datuak eta softwarea urruneko [[w:Zerbitzari|zerbitzarietan]] biltegiratzea eta prozesatzea da. Hodeia [[w:Datu zentro|datu-zentroetan]] oinarritutako zerbitzariak dira eta [[w:Internet|Internetera]] konektatutako gailuetatik (telefono mugikor, konputagailu, tablet...) atzigarria da.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Rosa Arruabarrena Santos|urtea=2018|izenburua=Hodeiaren esku|argitaletxea=naiz.eus|hizkuntza=eu|data=2018-06-16|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-06-16-07-00/hemeroteca_articles/hodeiaren-esku|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-08-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Ana Arruarte Lasa|urtea=2018|izenburua=Datuak hodeian gordetzen|argitaletxea=naiz.eus|hizkuntza=eu|data=2018-03-17|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-03-17-06-00/hemeroteca_articles/datuak-hodeian-gordetzen|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-08-24}}</ref>
Egunero erabiltzen ditugun aplikazio asko hodeian gorde eta prozesatzen dira: [[w:streaming]] plataformen film eta musika audioak, [[w:Bideojoko|bideojokoen]] Internet modalitateko prozesamendu grafiko astuna, [[w:Google Drive|Google Drive]], [[w:Microsoft OneDrive|Microsoft OneDrive]] edo [[w:Dropbox|Dropbox]] moduko plataformak, [[w:Sare sozialak|sare sozialen]] elkarrekintzak, [[w:Google Maps|Google Maps-en]] irudiak eta informazioa... [[w:Adimen artifizial|Adimen Artifiziala]] eta [[w:Hizkuntza Eredu Handiak (LLM)|hizkuntza eredu handiak]] ere hodeian oinarritzen dira erabat.
== Historia ==
1961ean [[w:John McCarthy|John McCarthy-k]] baliabide informatikoak zerbitzu gisa emango zirela eta konputazioa egunen batean erabilera publikorako antolatu ahal izango zela iragarri zuen.<ref>{{Erreferentzia|urtea=2023|izenburua=John McCarthy, a ‘Father’ of AI and Cloud Computing|hizkuntza=en-US|url=https://gigacloud.eu/articles/john-mccarthy-a-father-of-ai-and-cloud-computing/|aldizkaria=GigaСloud|sartze-data=2026-08-24}}</ref> 1962an Joseph Carl Robnett Licklider-ek modu globalean konektatutako ordenagailu-sarearen ideia eman zuen, hau da, edonork edonondik programak eta datuak eskuratzeko mundu baten eskema kontzeptuala eman zuen, Interneten eta hodei-konputazioaren garapenari bide emanez. Biak hodei-konputazioaren guraso direla esan ohi da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Arif Mohamed|urtea=2018|izenburua=A history of cloud computing|argitaletxea=Computer Weekly|hizkuntza=en|url=https://www.computerweekly.com/feature/A-history-of-cloud-computing|aldizkaria=ComputerWeekly.com|sartze-data=2026-08-24}}</ref> 1990eko hamarkadan [[w:Banda zabala|banda zabalak]] eta 2000.eko hamarkadan [[w:ADSL|ADSL-ak]] izan zuten garapenari esker, Interneteko konexioen abiadura asko azkartu zen eta hodei-konputazioaren erabilera zabaldu zen.
Hodei-konputazioa [[w:birtualizazio|birtualizazio]] teknologiari esker gauzatu zen. Zerbitzari fisiko batean ingurune simulatuak ([[w:Makina birtual|Makina Birtuala]]) sortzean, zerbitzariaren hardwarea modu eraginkorrean parteka daiteke hainbat sistema eragile erabiliz. Horrela, [[w:Datu zentro|datu-zentro]] bat erabiltzaile askori zerbitzua emateko gai den hainbat datu-zentroren baliokidea bihurtzen da.
== Zerbitzuak ==
Enpresek beren informatika zerbitzuak eta datuak hodeian ostatatzean, azkartasuna, eskalagarritasuna eta malgutasuna lortzeko eta hardwarearen eta softwarearen mantenu-kostuak murrizteko helburua izan ohi dute. Lan-karga aldakorra duten erakundeentzat, inbertsio berriei aurre egiteko zailtasunak dituztenentzat edo [[w:Telelan|telelana]] eta lankidetza birtuala lehenesten dituztenentzat bereziki egokia da. Hala ere, datuen konfidentzialtasuna dela eta, badira modu lokalean lan egitea nahiago dutenak, datuen kontrol eta subiranotasun handiagoa izateko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Leturia|izenburua=Nextcloud: izan zure hodei propioa eta berreskuratu zure datu eta fitxategien kontrola|hizkuntza=eu|data=2020-09-17|url=https://www.sarean.eus/nextcloud-izan-zure-hodei-propioa-eta-berreskuratu-zure-datu-eta-fitxategien-kontrola/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-08-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Stephen J. Bigelow|urtea=2025|izenburua=The Pros and Cons of Cloud Computing Explained|argitaletxea=Informa TechTarget|hizkuntza=en|url=https://www.techtarget.com/it-infrastructure/tip/Pros-and-cons-of-cloud-computing-explained|aldizkaria=Techtarget, IT Infrastructure|sartze-data=2026-08-24}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=|urtea=2026|izenburua=Las 15 principales amenazas a la seguridad en la nube en 2026|argitaletxea=SentinelOne|hizkuntza=es|data=2026-04-27|url=https://www.sentinelone.com/es/cybersecurity-101/cloud-security/cloud-security-threats/|aldizkaria=SentinelOne|sartze-data=2026-08-25}}</ref> [[Fitxategi:Comparison of on-premise, IaaS, PaaS, and SaaS.png|thumb|Hodeiko 3 zerbitzu-eredu nagusien arteko erlazioa: IaaS (azpiegitura), PaaS (plataforma) eta SaaS (softwarea)]]
Azpiegituraren jabea nor den eta sarbidea nola partekatzen den kontuan hartuta, hodeiaren lau inplementazio-eredu nagusi daude: publikoa, pribatua, komunitarioa eta hibridoa.
Hodeiko zerbitzuen hornitzaile handienak [[w:Amazon Web Services|Amazon Web Services (AWS)]], [[w:Microsoft Azure|Microsoft Azure]] eta Google Cloud dira.<ref>{{Erreferentzia|izena= Veronika|abizena=Vilgis|argitaletxea=PUNTUEUS|=zenburua=Hiru enpresa dira web-ostatatzearen merkatuaren jaun eta jabe|hizkuntza=eu|data=2023-02-16|url=https://www.sarean.eus/hiru-enpresa-dira-web-ostatatzearen-merkatuaren-jaun-eta-jabe/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-08-26}}</ref> Hiru zerbitzu-eredu nagusi eskaintzen dituzte<ref>{{erreferentzia|abizena=Peter Mell, Timothy Grance|urtea=2011|izenburua=The NIST Definition of Cloud Computing. Recommendations of the National Institute of Standards and Technology (NIST)|argitaletxea=NIST|hizkuntza=en|url=https://nvlpubs.nist.gov/nistpubs/legacy/sp/nistspecialpublication800-145.pdf|zenbakia=Special Publication 800-145}}</ref>:
* Softwarea zerbitzu gisa (SaaS, ''Software as a Service''): Hodeiko azpiegitura batean exekutatzen diren [[w:Aplikazio informatiko|aplikazioak]] eskaintzen dira, bezeroak zuzenean erabiltzeko prest daudenak. Adibideak: Webean oinarritutako [[w:Posta elektroniko|posta elektronikorako]] aplikazioak, bideokonferentziarako [[w:Zoom (sofwarea)|Zoom softwarea]].
* Plataforma zerbitzu gisa (PaaS, ''Platform as a Service''): Bezeroak [[w:Hardware|hardwarearen]], [[w:Sistema eragile|sistema eragileen]] eta garapenerako tresna informatikoen erabilera kontrata dezake, bere aplikazio propioen garapenean erabiltzeko. Adibideak: Heroku, Google App Engine, AWS Elastic Beanstalk, [[w:Microsoft Azure|Microsoft Azure App Service]], OpenShift.
* Azpiegitura zerbitzu gisa (IaaS, ''Infrastructure as a Service''): Funtsezko baliabide informatikoak eskaintzen zaizkio bezeroari: biltegiratzea, konputazioa, sare-azpiegiturak. Adibideak: Amazon Elastic Compute Cloud (AWS EC2), Microsoft Azure Virtual Machines (Azure VMs), Google Compute Engine (GCE).
== Testu ebakia: eragina gizartean==
Hodei-konputazioak gizartean eragiteko ahalmen handia du, ongizatearen eta giza garapenaren oinarrizko eskubideak (hezkuntza, osasungintza...) norbanako guztiei gerturatzeko gaitasuna eskaintzen duelako. Alde horretatik, indar demokratizatzaile gisa jarduten du. Baina zerbitzuak erabili ahal izateko behar den trebakuntza digitala gero eta handiagoa da eta horrek arrakala digitala areagotzeko arriskua dakar, adinekoak edo alfabetizazio digitalerako aukera nahikoa ez duten kolektiboak zenbitzuetatik kanpo geratzeko arriskua areagotuz.
Bestalde, datuen kontrola enpresa teknologiko erraldoi gutxi batzuren eskuetan zentralizatzea eragin du hodeiak eta horrek datuen zaintzari eta pribatutasunari buruzko kezka handitu du. Horrez gain, [[w:ingurumen|ingurumen]]-kostua itzela da, datu-zentroetan kontsumitzen diren ur, mineral, metal eta energia elektriko kantitateak izugarriak direlako. [[w:Greenpeace|Greenpeace-ek]] hodeiko zerbitzuen hornitzaileen gardentasun eza salatu izan du.<ref>{{erreferentzia|urtea=2026|izenburua=Amazon's Toxic Web Services. Amazon’s Cloud as a Driver of Environmental Destruction and Human Rights Violations|argitaletxea=Greenpeace|hizkuntza=en|url=https://www.greenpeace.de/pdf/Amazons_Toxic_Web_Services_engl.pdf|aldizkaria=Greenpeace}}</ref> Eta, zer gertatzen da hodeiko konputazioa erortzen denean? Mundu osoko milaka enpresa, zerbitzu eta erabiltzaile berehala geldiarazten dituen itzaltze digitala gertatzen da...
Erronka horien aurrean, gizarteak elkarlanean eta modu inklusiboan lan egin beharko luke, hodei-konputazioa gizarte osoaren onurarako izan dadin.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|30em}}
hubdk4431p6jya0x6oc9a00xax2kzev
44147
44146
2026-08-26T21:09:03Z
Ksarasola
1603
Ksarasola wikilariak «[[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei konputazioa]]» orria «[[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei-konputazioa]]» izenera aldatu du: Misspelled title: marratxoa

Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei konputazioa
0
7341
44148
2026-08-26T21:09:03Z
Ksarasola
1603
Ksarasola wikilariak «[[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei konputazioa]]» orria «[[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei-konputazioa]]» izenera aldatu du: Misspelled title: marratxoa
44148
wikitext
text/x-wiki
#BIRZUZENDU [[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Hodei-konputazioa]]
52afylnwzb9wcpzuaslke80gc03cwyl