Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.20
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen
0
7275
44480
43744
2026-09-23T09:38:56Z
Maitenat
2727
44480
wikitext
text/x-wiki
'''DIF 1986-1995: Euskal lerroa sendotzen'''
Euskararen erabilerak unibertsitate-ikasketetan, EHUn, eboluzio oso desberdina izan du zentroen arabera. Gipuzkoako campusaren kasuan, eta zientzia/teknologiaren arloan, aitzindariak izan ziren Kimika eta Informatika Fakultateak. Informatika Fakultatearen kasua deigarria da. Urte gutxi sortu zenetik, 1980ko hamarkadan hazkunde handia izan zuen, ikasle asko matrikulatu baitzen ikasketa berriak egiteko (ez zegoen beste zentrorik EHUn ezta inguruko unibertsitateetan ere). Hori ez zen oztopoa izan, ordea, irakasle askoren euskaltzaletasuna praktikan jartzeko. Bi izen aipatu behar dira, [[w:Kepa Sarasola|Kepa Sarasola]] eta [[w:Iñaki Alegria|Iñaki Alegria]], haien kemenez eta hainbat irakasleren babesarekin abiatu baitzen euskarazko taldea fakultatean. Eta lagun asko bultzatu zuten gero lantegi horretan sartzeko.
Erronka ez zen makala, zerotik abiatu behar baitzen arlo guztietan: terminologia, liburuak, ikasmaterialak, eskuliburuak…. Eta dena partekatu behar zen ikerketa eta tesiekin, horiek ere euskaraz.
[[File:Korrika 2011 Informatika Fakultatea Ibaeta 03.jpg|thumb|Iñaki Alegria 2011ko Korrikan, Informatika Fakultatearen kilometroan.]]
Urteak igaro dira, eta gaurko egoera arras desberdina da: ikasketak euskaraz egin daitezke, terminologia finkatuta dago (termino eta kontzeptu berriak etengabe sortzen badira ere), liburu asko daude, irakaskuntza-material denetarikoak erabil daitezke... Eta euskara aukeratzen duen ikasleen kopurua asko emendatu da. Euskara guztiz integratuta dago egunerokotasunean, irakaskuntzan, ikerkuntzan, zerbitzuetan, administrazioan eta gobernuan. Euskara da Informatika Fakultatearen hizkuntza.
== Euskarazko irakaskuntza ==
Euskarazko irakaskuntza urte gutxitan garatu zen, '''Lizentziaturan'''. Hona hemen datu eta data batzuk.<ref>[http://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/fakultatea-eta-euskara Informatika euskalduntzen] Informatika fakultateko webgunean</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Agustin|abizena=Arruabarrena Frutos|urtea=2016|izenburua=Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean|argitaletxea=UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/340468/7204540/Euskararen+eboluzioa.pdf/c58061ab-cfa1-4833-9b65-eaf6bdab33e2?t=1507280733000}}</ref>
* '''1984-1985''' Lehen aldiz eskaini ziren 1. mailako bi ikasgai euskaraz: Informatika I (Iñaki Alegria) eta Programazioa (Kepa Sarasola). Bi urte geroago, irakasle berriak —[[w:Olatz Arregi|Olatz Arregi]], [[w:Txelo Ruiz Vazquez|Txelo Ruiz]], [[w:Patxi Angulo Martin|Patxi Angulo]] eta Guadalupe Gutiérrez— kontratatu ziren 1. mailako ikasgai guztiak euskaraz emateko. Gehiago etorriko ziren hurrengo urteetan, eta, garrantzitsuago, dagoeneko fakultatean zeuden hainbat irakasle animatu ziren 2. eta 3. mailako ikasgaiak euskaraz prestatzera eta irakastera.
* '''1988-1989''' 3. mailako bi ikasgai eskaini ziren euskaraz; guztira, 11 ikasgai. Ikasturte honetatik aurrera Euskara Teknikoa I eskainiko da hautazko moduan (eta Euskara Teknikoa II hurrengo urtean). Urte horretan hasitako ikasle batek ikasketen % 60 egin ahal izan zuen euskaraz.
* '''1992-1993''' Zortzi urte igaro dira eta 1. ziklo osoa, 16 ikasgai, eskaini zen lehen aldiz euskaraz.
* '''1994-1995''' Ikasketa-plana aldatu zen: hemendik aurrera '''Ingeniaritza''' bat izango da. Plan berriaren diseinuak bermatu zuen euskararen erabilera ikasmaila eta alor guztietan.
* '''1998-1999''' Ingeniaritza zabaldu zen maila guztietara, gaztelaniaz eta euskaraz (ikasgai batzuk ingelesez ere bai). Bitartean, lizentziaturaren 4. eta 5. mailetan, euskarazko ikasgaiak ere eskaini ziren lehen aldiz: lizentziaturan hasi ziren azkeneko ikasleek karreraren % 80 baino gehiago euskaraz egin ahal izan zuten. Derrigorrezko ikasgai guztiaz gain, hautazko ikasgai asko euskaraz eskaini ziren dagoeneko. Ideia bat izateko, 2001-2002 urtean 148 hautazko kreditu eskaini ziren euskaraz; ingeniaritza osatzeko, 57 kreditu behar ziren (gehi aukera askeko beste 33 kreditu).<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Basabe|urtea=2000-06-14|izenburua=Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.|argitaletxea=berria.eus|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=%22kepa+sarasola%22&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=20000614&ikusi=059|aldizkaria=Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka.|sartze-data=2020-10-05}}</ref>
14 urtetan egin zen bidaia (ia) osoa. Nondik gentozen eta zein zailtasun zeuden aurrean ikusita, uste dugu arrakasta baten historia dela. Eta ez da hori guztia: 2000-2001 urtean, hiru urteko Ingeniaritza Teknikoa eskaini zen Fakultatean, euskaraz ere, noski. Tartean, hainbat irakaslek doktore-tesiak egin zituzten, liburuak, apunteak, laborategiko materialak eta abar argitaratu, arloko hiztegia osatu, programak eta aplikazioak garatu, irakasleak trebatu, ikerkuntza... Arlo guztietan lan egin zen euskaraz.
Aldaketa gehiago izan dira handik hona. 2010-2011 ikasturtean, Boloniako prozesuaren ondorioz, 4 urteko '''Informatika Ingeniaritzako''' '''Gradua''' sortu zen. Eta 2020-2021 ikasturtetik aurrera, beste gradu bat: '''Adimen Artifizialeko Gradua'''. Dagoeneko, ikasle gehienak euskaraz prestatzen dira. Eta graduekin batera, '''Masterrak''' zabaldu ziren. Horietako bat, Informatika Ingeniaritzako Master profesionala (IIM), euskaraz ere eskaini zen, bai eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterra ere, euskaraz (eta ingelesez), [[w:Ixa taldea|Ixa ikerketa-taldearen]] eskutik. Masterretan ikasle kopuruak txikiak dira (10-30), ingelesaren presentzia handia da, eta zaila da euskararen presentzia ziurtatzea, baina hor ere aukerak izan genituen euskaraz aritzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2015|izenburua=Eskaintzen ditugun masterrak eta itzulpengintzako graduondokoa – Hizkuntza-teknologiak|argitaletxea=Ixa Taldea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2015/07/08/eskaintzen-ditugun-masterrak-eta-itzulpengintzako-graduondokoa/|sartze-data=2019-03-09}}</ref>
Hurrengo grafikoak bidaia osoa laburbiltzen du.
[[File:Euskal ikasleen portzentaia.jpg|600px|center|Ikasleek euskaraz egin ahal izan duten ikasketen ehunekoa, hasi ziren urtearen arabera.]]
== Ikasleak ==
1984-1985eko ikasturtean, hasieran, lehen mailako 375 ikasleetatik 35 inguru izan ziren euskara taldean; beraz, % 8-10 edo (datu zahar zehatzak zailak dira lortzen, eta, beraz, hurbilpen gisa hartu behar dira). Kopuru hori handituz joan da nabarmen, nahiz hazkundea gorabeheratsua izan bada ere. Grafiko honetan euskara aukeratu duten ikasleen kopuruaren eboluzioa ageri da, 2025-2026 ikasturtea arte.
[[File:DIF euskara 1mailan 84-26.jpg|600px|center|Euskara aukeratu duten ikasle guztien ehunekoak (1. mailan)]]
[[w:Eustat|Eustatek]] argitaratzen dituen datuen arabera, 2025-2026 ikasturtean, Gipuzkoako ikasleen % 82 euskaraz egiten ari da batxilergoa (eta % 68 EAE osoa kontuan hartuta). Fakultatean, % 60k inguruan aukeratu du euskara azken urteetan (gorabehera askorekin); beraz, espero da kopuru hori igotzen jarraitzea hurrengo urteetan.
== Irakasleak ==
Irakasle gutxi zegoen hasieran fakultatean, baina eskaera gero eta handiagoari aurre egin ahal izateko, lagun asko kontratatu behar izan ziren oso denbora gutxian, informatikariekin batera fisikariak, matematikariak, eta abar. Euskara ez zen baldintza bat. Baina, euskara taldea abian jarri zela, euskarazko profila zuten lehengo plazak lortu ziren. Eta horrekin batera, zenbait liberazio izan ziren irakasleen euskara maila eta praktika hobetzeko, EGA tituluak lortzeko, eta abar.
Hasieran, 1984an, irakasleen % 20 edo euskaraz ari ziren; ingeniaritza abian jarri zenean, 1994an, % 40; eta Gradua hasi zenean, % 55 edo. Egoera gaur oso bestelakoa da. Kontratatzen diren irakasle berriak, salbuespenak salbuespen, euskaldunak dira, eta dagoeneko irakasleen % 85 edo euskalduna da, eta laster, klaustro (ia) osoa euskalduna izango da.
== Irakaskuntzarako Materialak ==
Urte hauetan, oinarrizko bibliografia euskaraz osatu da: hiztegiak sortu dira, nazioarteko erreferentzia-liburuak itzuli dira, eta hainbat eta hainbat testu eta eskuliburu sortu dira gai askotarikoaz: programazio-metodologia, -ariketak eta [[w:Programazio-lengoaia|-lengoaiak]] ([[w:Ada (programazio-lengoaia)|ADA]], [[w:C (programazio lengoaia)|C]], [[w:Python (informatika)|Python]], [[w:Lisp|LISP]]...), [[w:Datu-base|datu-baseak]], konputagailuen arkitektura, sistema digitalak, zirkuitu elektriko eta elektronikoak, sistema eragileak, robotika, matematikak, konputagailu-sareak, sistemen eta sareen administrazioa, [[w:makina-lengoaia|makina-lengoaia]], konputagailu bidezko grafikoak, [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamendua]], arloko hiztegiak...<ref name=":10">{{Erreferentzia|izenburua=Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/fakultatea-eta-euskara|aldizkaria=Informatika Fakultatea|sartze-data=2023-07-30}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Agustin|abizena=Arruabarrena Frutos|urtea=2016|izenburua=Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb)|argitaletxea=UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/340468/7204540/Irakasleen+liburugintza.pdf/b9b54816-c38b-4ce8-b707-e13d099c2646?t=1507287131000}}</ref> Ikasgai gehienetan apunte oso landuak daude, ariketa eta laborategiko praktiketarako hainbat material sortu da, webeko ikastaroak prestatu dira, eta abar.
Ezerezetik abiatu ginen, baina oparoa da gaurko egoera. Dena den, kontuan hartu behar da liburu eta material berriak deabruzko abailaz sortzen (eta hiltzen) direla, gehien bat ingelesez, eta oso zaila dela erritmo horri eustea. Are gehiago, azken urteetako joera indartsua da: ikasleek gero eta gutxiago erabiltzen dute liburu-formatua. Eta horretan gaude fakultatean ere: euskarazko materialak [[w:Kategoria:Informatika|Wikipedian]], [http://Kategoria:Informatika wikiliburutan], bideotutorialetan eta beste hainbat euskarri digitaletan ere daude eskuragarri.
== Ikerkuntza ==
Fakultateko irakaskuntzan euskarak izandako eboluzioa azaldu dugu, eta merezi du aipatzea, labur, euskararen presentzia ikerketan ere. Ikerketaren emaitzak munduan azaltzeko hizkuntza globalizatua ingelesa izanagatik, horrek ez du galarazten, inondik inora, taldeen barne lana eta ekoizpena euskaraz ere egitea eta zabaltzea.
Hainbat ikerketa-talde daude fakultatean, eta irakasleak euskaldunak diren neurrian, euskaraz ere lan egiten dute. Azpimarratu behar da Ixa taldea, gaur HiTZ zentroan integratuta, hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.
Ikerketaren eta goi-mailako formazioaren emaitza ezagunetako bat doktore-tesiak dira. Eremu ia berria zen euskararako, baina hor ere arrastoa utzi dugu. Kepa Sarasola irakasleak, sortu berria zen Ixa taldeko kideak, defendatu zuen fakultateko aurreneko doktore-tesia euskaraz, 1988an. Urteak joan urteak etorri, dagoeneko hainbat eta hainbat doktore-tesi egin dira euskaraz. Azken urteetan, eta nazioarteko tesiak orokortu diren neurrian, ingelesa guztiz nagusitu da tesietan, baina ohiko da euskara eta ingelesa batera erabiltzea, atal desberdinetan, tesiak idazterakoan. Beraz, beste hainbat tesitan ere, euskarak badu presentzia nabarmena.
Euskararekin erlazionatutako produktu asko egin dira fakultatean: testuen zuzentzaile automatikoak hasieran, eta adimen artifizialaz lagundutako itzultzaileak, bilatzaileak eta abar gaur egun. Produkzio zientifikoa zabala da eremu horietan.
== Fakultateko administrazioa eta gobernua ==
[[File:DIF Bikain ziurtagiria 2016.png|thumb|Donostiako Informatika Fakultateak 2016an jaso zuen Bikain ziurtagiria]]Azken aipamen bat fakultatearen funtzionamendu orokorrari buruz. Dekanotzak eta Fakultate Batzarrak euskara dute lan-hizkuntza gaur egun. Idazkaritzako, ate-zaintzako eta informatika-zerbitzuetako langileak ere euskaldunak dira. Horren guztiaren isla, fakultateak lortu zuen, 2016 urtean, Bikain agiria, euskararen kalitate-ziurtagiria. Euskararen erabilera enpresa-munduan aztertzen duen ekimena unibertsitatera zabaldu da aurreneko aldiz, eta gure ibilbidea eta egoera saritu dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Eusko Jaurlaritza|urtea=2016|izenburua=Aitortzak. 2016an Bikain Ziurtagiria lortu zuten erakundeen zerrenda.|argitaletxea=Eusko Jaurlaritza.|hizkuntza=eu|data=2018-02-01|url=https://www.euskadi.eus/informazioa/bikain-aitortzak/web01-a2bikain/eu/|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2022-08-13}}</ref> Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Aranburu|izenburua=Informatika fakultatea|hizkuntza=eu|data=2017-01-24|url=https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20170124/informatika-fakultatea-euskaraz-bikain-eskuratu-duen-lehen-unibertsitatea|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2026-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Sarasola|izenburua=1.000 informatikari euskaldun Bikain|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/5102295/023/003/2016-12-20/1000-informatikari-euskaldun-bikain.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-08-13}}</ref>
== Testu Ebakia==
Euskara Informatika Fakultateko hizkuntza da, arlo guztietan. Eta hala izango da etorkizunean ere. Unibertsitatera sartzen diren ikasleak ohituta daude euskaraz aritzen, eta goranzko joera dago euskarazko ikasketak hautatzeko. Euskarazko irakaskuntzarekin hasi ginenetik, 1.500 profesional baino gehiago formatu ditugu euskaraz informatikaren maila guztietan, gizarteko arlo guztietara euskara eraman dutenak: irakaskuntzara, administraziora, enpresetara, ikerketa-zentroetara...., hemen eta munduan zehar ere.
Eta hurrengo 50 urteetan? Informatikaren etorkizuna aurreikusten ia ezinezkoa da, noski, baina euskara ondo errotuta dago fakultatearen bizitzan. Ikasle gehiago formatuko dira euskaraz, hizkuntzaren kalitatea hobetuko da, erabilera areagotuko da, ikasgai eta proiektu berriak sortuko dira… Ilusioa, kapazitatea eta gogoa ez zaizkigu faltako!
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
ptwak02gnq5j962oxu2k78knkw12v8f
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Egileak
0
7278
44482
44178
2026-09-23T09:53:12Z
~2026-51194-31
2775
44482
wikitext
text/x-wiki
* '''Argitzaratzaileak:''' [[w:Donostiako Informatika Fakultatea|Donostiako Informatika Fakultatea]], [[w:EHU|EHU]].
* '''Babeslea:''' [[w:Euskal Wikilarien Kultura Elkartea|Euskal Wikilarien Kultura Elkartea]].
* '''Koordinazioa:''' Iñaki Alegría, Montserrat Maritxalar, Kepa Sarasola eta Maitena Tellaetxe.
* '''Azalaren diseinua:''' XXXXXXXX.
* '''Maketazioa:''' Kobata / Yolanda Isasi
* '''Imprimategia:''' XXXXXXXXXXX
* '''Lege Gordailua:''' D-XXXXXXXXX-2026
* '''ISBN:''' 978-84-XXXXXXXXXXXX
* '''Argitaratze data:''' 2026ko uztaila
* '''Eskuragarri:''' https://eu.wikibooks.org/wiki/Informatikaren_50_urte_50_teknologiatan
* '''Lizentzia''' [[w:CC-BY-SA lizentzia|Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin]] 3.0
* '''Eskerrak:''' ???
* '''Artikuluen egileak:''' Iñigo Aldalur Ceberio, Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Rosa Arruabarrena Santos, Myrian Arrue Rekondo, Roberto Cortiñas Rodriguez, Unai Garciarena Hualde, Ibai Gurrutxaga Goikoetxea, Mamen Hernandez Gomez, Felipe Ibañez Anfurrutia, Edurne Larraza Mendiluze, Mikel Malagón Azpeitia, Montse Maritxalar Anglada, Libe Mori Carrascal, Jose Pascual Saiz, Txus Perez De la Fuente, Olatz Perez Viñaspre, Aingeru Ramos Auzmendi, Pepe Rivadeneyra Sicilia, Kepa Sarasola Gabiola, Jon Vadillo Jueguen, eta Ana Zelaia Jauregi.
768yy3g76w4r8ndp369q3vcl3ks6apk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/DIF 2016-2025: Informatika Fakultateko Ikasketa-Planak
0
7313
44479
43873
2026-09-23T09:23:16Z
Maitenat
2727
44479
wikitext
text/x-wiki
=== Informatika Fakultateko Ikasketa-planak ===
Kalkuluarekin erlazionatutako gailuak —abakoak, logaritmoetan oinarritutako taulak, Pascal eta Leibnizen makinak…— zaharrak badira ere, informatika gisa ezagutzen duguna 1950etan sortu zen, zientziaren eta teknologiaren bi arloren topagunean. Batetik, matematiken "logikaren" adarra (Boole, Turing…) —Computer Science—; eta, bestetik, konputagailuak eta kontrol-sistemak diseinatzeko aplikatutako ingeniaritza elektronikoa, batez ere trantsistorezko zirkuitu integratuen bidez —Computer Engineering—. Sinplifikatuta, softwarea eta hardwarea.
Eta abiadura ikaragarriz garatu da. Mahai gaineko ordenagailua eta poltsikoko telefonoa hasierako sistemak baino milioika aldiz konplexuagoak dira. Irudien prozesamendua, hizkuntzen teknologiak, datu masiboak tratatzeko deep learning eta adimen artifizialeko tresnak, kontrol-sistema automatikoak, robotika… egunerokotasunaren parte dira jadanik.
Nola islatu da teknologia eta zientzia berri hori unibertsitateko ikasketetan? Ez da erraza abiadura horri erantzun egokia ematea akademiatik. Garaian, Garaian, mihiztadura-lengoaian programatzen zen, baina goi-mailako
lengoaiak erabili izan dira aspalditik… orain arte, programazio-lan asko adimen artifizialeko tresnen bidez egiten ari baita. 10.000 (10<sup>4</sup>) transistore integratzen ziren txip batean 70ko hamarkadaren hasieran, eta bilioitik (10<sup>12</sup>) gora integratzen dira jada Superkonputazioan eta Adimen Artifizialean erabiltzen diren txipetan. Gaur irakatsi behar denak zerikusi gutxi du duela 20 urte (10 urte ere!) irakasten zenarekin gai
askotan. Beraz, nola egokitu dira ikasketa-planak aldaketa teknologikoari?
== Hasiera ==
Informatika-ikasketak 1971n abiatu ziren Donostian "Centro de Informática" izenarekin. 5 urteko ikasketak ziren, eta urte bakoitzean profil formatibo jakin bat lortzen zen: Aplikazioen programatzailea, Sistemen programatzailea, Aplikazioen analista, Sistemen analista, eta Sistemen teknikaria. Izenek argi islatzen dituzte
garaiko beharrak.
== Lizentziatura informatikan ==
1976ko martxoan sortu ziren Espainian lehen hiru fakultateak: [[w:Donostiako Informatika Fakultatea|Donostiakoa]], [[w:Bartzelonako Informatika Fakultatea|Bartzelonakoa]] eta [[w:Madrilgo Informatika Fakultatea (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa)|Madrilekoa]]. Ikasketak bost urteko Lizentziatura gisa moldatu ziren, bi ziklotan banatuta. Ikasketa-plana 1978an definitu zen,<ref>Hasierako lizentziaturaren ikasketa-plana (BOE), [https://www.boe.es/boe/dias/1978/08/23/pdfs/A19729-19731.pdf A19729-19731.pdf]</ref> baina 1982an egonkortu zen.<ref>Lizentziaturaren ikasketa-plan definitiboa (BOE), [https://www.boe.es/boe/dias/1982/05/04/pdfs/A11390-11391.pdf? A11390-11391.pdf]</ref>
Xehetasunetan sartu gabe, merezi du ikustea nola definitu zen, esaterako, lehen zikloa. Hauek ziren ikasgaiak, urte osokoak (garaian, gaztelaniaz bakarrik):
{| class="wikitable"
|+
! align="left" |'''1. maila'''
! align="left" |'''2. maila'''
! align="left" |'''3.maila'''
|-
| align="left" |Informatika I
Programazioa I</br>
Analisia I</br>
Aljebra I</br>
Fisika
| align="left" |Informatika II</br>
Analisia II</br>
Informatikaren Oinarri Matematikoak</br>
Elektrizitatea eta Elektronika</br>
Praktikak
| align="left" |Informatika III</br>
Zenbakizko Analisia</br>
Informatikaren Metodo Matematikoak</br>
Estatistika</br>
Informatika Teorikoa</br>
Praktikak
|}
Kontu pare bat aipatzeko. Batetik, matematiken pisua: 16 ikasgaietatik, 7. Eta bestetik, ikasgai askoren izenen anbiguotasuna. Zer zen Informatika I, II eta III? Eta Praktikak? Izen "neutro" horien pean, erraza zen gaiak aldatzea. Kontua nabarmenagoa zen bigarren zikloko ikasgaiekin; lehen zikloaren edukiak gutxinaka
egonkortzen ari baziren ere, 2. zikloko ikasgaiak aldatzen ziren, beti ere izen komodin horien pean. Esaterako,
Praktikak III ikasgaian, Konputagailuen Arkitektura eta Organizazioa ematen zen, eta Praktikak IV ikasgaian,
Sistema Eragileak; Informatika IV Konpilazioa zen, eta Informatika V, Konputagailu-sareak. Kontabilitatea
ikasgaia erabiltzen zen Adimen Artifiziala, Sare Neuronalak edo Programazio-lengoaiak emateko.
== Informatika Ingeniaritza ==
1994-1995ean aldaketa handi bat gertatu zen: Lizentziatura zena Ingeniaritza bihurtu zen eta edukiak eguneratu ziren.<ref>Ingeniaritzaren ikasketa-plana (BOE), [https://www.boe.es/boe/dias/1995/01/11/pdfs/A01095-01113.pdf A01095-01113.pdf]</ref> Hemendik aurrera, ikasgaiak lauhilekoak izango dira, kredituetan neurtuta (lehen ere erabiltzen ziren, baina orain guztiz orokortu eta zehaztu ziren: kreditu tronkalak, unibertsitateko derrigorrezkoak eta hautazkoak).
Eta orain bai, ikasgaien izenak zehatzagoak dira. Hona hemen lehen zikloaren laburpena:
{| class="wikitable"
|+
! align="left" |'''1. maila'''
! align="left" |'''2. maila'''
! align="left" |'''3.maila'''
|-
| align="left" |[[w:Makina-lengoaia|Makina Lengoaia]]</br>
[[w:Zirkuitu elektriko|Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak]]</br>
[[w:Transistore|Konputagailuen Teknologi. Laborat.]]</br>
[[w:Sistema digital|Sistema Digitalen Diseinua I]]</br>
[[w:Fisika|Fisika]]</br>
[[w:Aljebra lineal|Aljebra Lineala]]</br>
[[w:Analisi matematiko|Analisi Matematikoa]]</br>
[[Matematika Diskretua]]</br>
[[w:Kalkulu (matematikaren adarra)|Kalkulua]]</br>
[[w:Programazio|Oinarrizko Programazioa]]</br>
[[w:Datu-egitura|Datu-egiturak]]
| align="left" |[[w:Konputagailu arkitektura|Konputagailuen Arkitektura I]]</br>
[[w:Sistema digital|Sistema Digitalen Diseinua II]]</br>
[[w:Sistema eragile|Sistema Eragileak]]</br>
[[w:Zenbakizko analisi|Zenbakizko Konputazioa]]</br>
[[w:Optimizazio (matematika)|Optimizazioa]]</br>
[[w:Estatistika|Probabilitatea eta Estatistika]]</br>
[[w:Programazio modular|Programazio Modularra]]</br>
[[w:Fitxategi (informatika)|Fitxategiak]] eta [[w:Datu-base|Datu-baseak]]</br>
[[w:Programazio#Programa on baten ezaugarriak|Programazioaren Metodologia]]</br>
[[w:Konputazioaren teoria|Konputazio-metodo Abstraktuak]] I eta II
| align="left" |[[w:Konputagailu arkitektura|Konputagailuen Arkitektura]] II
[[w:Informazio-sistema|Informazio-sist. Analisi eta Diseinua]]</br>
Informatikaren Metodo Matemat.</br>
[[w:Datu-baseak kudeatzeko sistema|Datu-baseen Teoria]]</br>
[[w:Algoritmo|Algoritmika]]</br>
- </br>
Hautazko ikasgaiak (zerrenda luzea, 1. eta 2. ziklorako)
|}
Nabarmena zen eguneratzea (nahiz eta gai aurreratu asko lizentziaturako 2. zikloan sartuta zeuden). Eta
Karrera Amaierako Proiektuak ageri ziren, 15 kreditukoak (ikasgaiak, oro har, 6 kreditukoak).
2000-2001ean, 3 urteko Sistemen Informatikako Ingeniaritza Teknikoa ere eskaintzen hasi zen. Bi ingeniaritza
tekniko definitu ziren: Sistemen Informatika, eta Kudeaketa eta Informazio Sistemak; EHUko errektoretzak erabaki zuen lehena Donostian eskaintzea, eta bestea Bilbon eta Gasteizen.
Bertan goxo ezin geratu, eta 2001-2002an aldaketa txiki batzuk egin ziren. Azkenean, ingeniaritzaren ikasketa-planak beste 15 urte edo iraun zuen
== Informatika Ingeniaritzako Gradua ==
2010-2011 ikasturtean, Boloniako prozesua zela eta, 3 urtekoak eta 5 urtekoak, 4 urteko Gradu bihurtu ziren, gure kasuan Informatika Ingeniaritzako Gradua.<ref>Informatika Ingeniaritzaren Gradua (BOE) [http://www.boe.es/boe/dias/2011/02/01/pdfs/BOE-A-2011-1954.pdf www.boe.es/boe/dias/2011/02/01/pdfs/BOE-A-2011-1954.pdf]</ref> Ikasketa-planak nabarmen aldatu behar izan ziren, urte bat gutxiago zegoelako. Proposamen berrian, hiru espezialitate edoaipamen definitu ziren, 3. mailako 8 ikasgai (48 kreditu) eta Gradu Amaierako Lana (12 kr.) osatuta: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza. Ikasleek horietako bat aukeratu behar. Formazioa laugarren urtean osatzen zen hainbat hautazko gaiekin.
Hauek ziren hiru espezialitateetako ikasgaiak hasieran:
{| class="wikitable"
|+
! align="left" |'''Konputagailuen Ingeniaritza'''
! align="left" |'''Konputazioa'''
! align="left" |'''Software Ingeniaritza'''
|-
| align="left" |[[w:Superkonputagailu|Errendim. Handiko Prozesadoreak]]<br/>
[[w:Konputazio paralelo|Konputazio Paraleloko Sistemak]]<br/>
[[w:Sistema eragile|Sistema Eragileak]]<br/>
[[w:Sistema administratzaile|Sistemen eta Sareen Administrazioa]]<br/>
[[w:Konputagailu-sare|Sare Teknologiak]] eta [[w:Konputagailu arkitektura|Azpiegiturak]]<br/>
[[w:Sistema digital|Sist. Digitalen]] Diseinu eta Eraikuntza*<br/>
Sist. Inform. Errendim. Ebaluazioa*<br/>
[[w:Sistema txertatu|Sistema Txertatuen]] Diseinua*<br/>
| align="left" |[[w:Datu-meatzaritza|Datu Meatzaritza]]<br/>
[[w:Informatika teoriko|Zientziarako Konputazioa]]<br/>
Konputazio Eredu Abstraktuak<br/>
[[w:Ordenagailu bidezko grafiko|Konputagailu bidezko Grafikoak]]<br/>
[[w:Algoritmoen diseinu|Algoritmoen Diseinua]]<br/>
[[w:Adimen artifizial|Adimen Artifiziala]]<br/>
[[w:Konpiladore|Konpilazioa]]<br/>
[[w:Datuen bistaratze|Bistaratzea]] eta [[w:Errealitate birtual|Ingurune Birtualak]]
| align="left" |[[w:Software ingeniaritza|Software Ingeniaritza]] II<br/>
[[w:Datu-base eskema|Datu-baseen Diseinua]]<br/>
Web Sistemak<br/>
[[w:Gizaki-konputagailu elkarrekintza|Perts. eta Konput. arteko Elkarrek.]]<br/>
[[w:Software ingeniaritza|Softwarearen Kalitatea]]<br/>
[[w:Software-garapen|Softwarearen Garapen Industriala]]<br/>
Informaz. Kudeaketa Aurreratua<br/>
[[w:Software-garapen|Softw. Garatzeko]] Tresna Aurreratuak
|}
Aldaketak egin dira dagoeneko Konputagailuen Ingeniaritza aipamenean, non Kriptografia eta
Zibersegurtasunarekin erlazionatutako ikasgaiak sartu baitira (taulan izartxo bat duten ikasgaien ordez):Kriptografia Aplikatua, Sistema Informatikoen Ahulezien Detekzioa eta Ustiapena, eta Sistema Informatikoen Auditoretza eta Analisi Forentsea.
[[File:Konputazio kuantikoko jardunaldiak EHUko Informatika Fakultatean.jpg|thumb|200px|Konputazio kuantikoko jardunaldiak EHUko Informatika Fakultatean]]
4. mailako hautazko ikasgaietan gai aurreratuk lantzen dira, eta aldaketak izan dira Gradua proposatu zenetik. Hona hemen batzuk (ikus guztiak fakultateko webgunean): Adimen Artifiziala Zibersegurtasunean, Hizkuntzaren Prozesamendua, Ikaskuntza Automatikoa eta Neurona Sareak, Konputazio Kuantikoaren Oinarriak, Programazio Logikoa, Robotika eta Kontrol Adimendunak, Soinuaren eta Irudiaren Prozesamendu Digitala, Adimen Artifizial Sortzailea Software Ingeniaritzarako, Konputagailu bidezko Ikusmena, eta abar.
== Masterrak ==
Berriak ez badira ere —esaterako, 1991 eta 1992 urteetan, Konputagailuen Zientzia eta Teknologia Masterra eman zen fakultatean— asko zabaldu dira Boloniako prozesuaren ondoren. Gradua lortu ondoren, Masterretan sakondu daiteke profesioaren arlo jakin batzuetan, eta askotan hasiera-puntua dira doktorego-programa batean aritzeko, tesi bat egiteko. Urte bat edo bikoak izan ohi dira (60 - 120 kreditu artean).
Masterrak ere aldatzen, desagertzen eta sortzen dira. Garaian Sistema Informatiko Aurreratuak eta
Informatika Ingeniaritzako Masterrak eskaini ziren, azkena euskaraz ere, baina gaur jada ez. 2025-2026
ikasturtean, lau hauek eskaini dira: Sistema Txertatuen Ingeniaritza, teknologia arloan; Hizkuntzaren
Azterketa eta Prozesamendua, eta Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erasmus Mundus,
hizkuntzaren prozesamenduaren arloan; eta Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak, datu-
meatzaritza eta adimen artifiziala arloan.
== Adimen Artifizialeko Gradua ==
Aldaketei aurre egiteko, hausnarketa-prozesu baten ondoren, 2020-2021 ikasturtetik aurrera beste gradu bat eskaintzen ari da, Adimen Artifiziala. Lehen bi mailetan, ikasgai batzuk II graduarekin partekatzen dira, eta,
gainerakoetan, arlo espezifiko horren teknologietan sakontzen da (informazio osoa fakultateko webgunean).
Hurrengo taulan, 3. eta 4. mailako ikasgai nagusiak ageri dira, edukien ideia orokor bat izateko (izartxoa dutenak Informatika Ingeniaritzan ere eskaintzen dira).
{| class="wikitable"
|+
! align="left" |'''3.maila'''
! align="left" |'''4. maila'''
|-
| align="left" |[[w:Heuristika|Bilaketa Heuristikoak]]*<br/>
[[w:Datu-baseak kudeatzeko sistema|Datu-Baseen Diseinua]]*<br/>
[[w:Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamendua]]*<br/>
[[w:Ikaskuntza automatiko|Ikaskuntza Automatikoa]] eta [[w:Neurona-sare artifizial|Neurona Sareak]]*<br/>
[[w:Robotika|Robotikaren]] Oinarriak<br/>
[[w:Datu handiak|Big Data]] Aplikazioen Garapena<br/>
[[w:Superkonputagailu|Datu Masiboen Prozesamendurako Azpiegiturak]]<br/>
[[w:Ikaskuntza automatiko|Ikaskuntza Automatiko]] Aurreratua<br/>
[[w:Ikusmen artifizial|Konputagailu bidezko Ikusmena]]*<br/>
[[w:Testu meatzaritza|Testu-datuen Meatzaritza]]
| align="left" |Hainbat hautazko ikasgai, haien artean:<br/>
<br/>
Adimen Artifizialeko Teknika Aurreratuak*<br/>
[[w:Hizketa-teknologia|Ahotsaren Prozesamendua]]<br/>
[[w:Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamendurako]] Teknika Aurreratuak<br/>
[[w:Elkarlaneko robotika|Pertsona-Robot Elkarrekintza]]<br/>
[[w:Robotika|Robotika Probabilistikoa]]<br/>
[[w:Biomedikuntza|Datu Biomediko]] eta [[w:Fisiologia|Fisiologikoen]] Analisia<br/>
Espazio-Denbora Datuen Analisia<br/>
[[w:Elkarlaneko robotika|Robotika Soziala]]
…
|}
Abiadura ikaragarriaz eboluzionatzen du informatikak; arlo batzuen indarra moteltzen da, beste batzuena indartzen da, eremu eta behar berriak sortzen dira etengabe. Aldaketa horien gainean "surf" egiteko prestatu behar ditugu ikasleak, olatua gal ez dezaten. Ez da erraza, nekeza askotan, baina hor dago bere magia ere:
egunero berritzen den diziplina, egunero sorpresak ematen dituena.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
cf6lc8inyq0vxqv0qt228hjsi8g6exw
44481
44479
2026-09-23T09:42:59Z

[[File:Ikasleak klasean (EHU, Informatika Fakultatea, 1980ko hamarkada).jpg|thumb|Ikasleak klasean (EHU, Informatika Fakultatea, 1980ko hamarkada)]]

mnue543vfxganf0vrqg6d1okfac6usi
Darabilbo Zientzia/1.4. Arkimedes, zientzialarien kanona
0
7376
44478
44477
2026-09-22T23:10:18Z
Ksarasola
1603
irudi batzuk formulak
44478
wikitext
text/x-wiki
{{Lanean|jr.etxebarria}}
= 1.4. Arkimedes, jakintsuen kanona =
[[Fitxategi:Arkimedes-Konkani vishwakosh.png|thumb|[[w:Arkimedes|Arkimedes]] (K.a. 287-212]]
[[w:Arkimedes|Arkimedes]]en bizitzaz eta heriotzaz dakiguna, bera hil ondoren jaiotako honako idazle hauek idatzitakoa da: Polibio (K.a. 202-126). 126), Tito Livio (K.a. 59-K.o. 17), Plutarko (46-125). Baina horien kontakizunari esker, badakigu filosofoa, matematikaria, fisikaria, astronomoa, ingeniaria eta asmatzailea izan zela.
== Arkimedesen bizitza eta heriotza ==
Fidias izeneko astronomoaren semea zen, eta Hieron II. erregearen ahaidea. Alexandriara joan zen ikasketak egitera, eta Euklides-ekin ikasi zuen matematika.
Erromatarrek [[w:Sirakusa|Sirakusa]] setiatu zutenean, Arkimedes Hieronen aginduetara jarri zen, eta erromatarrei aurre egiteko tramankulu harrigarriak eraiki zituen. Armadak Sirakusa hartzean, Marko Klaudio Martzelo jeneralak Arkimedesen bizia babesteko agindua eman zuen.
Baina soldadu erromatar batek hil zuen. Legendak dioenez, pentsakor eta harean marrazki arraroak egiten aurkitu omen zuen. Umore txarrez eta soldaduari begiratu gabe, Arkimedesek alde egiteko agindu omen zion, bere lanerako traba egiten ziolako… eta soldaduak ezpata-kolpe batez hil zuen.
<gallery mode="packed" caption= "" heights="180">
Ortigia.png|[[w:Sirakusa|Sirakusa]]
Grezia_Handia.jpg|Siziliako hegoekialdeko muturretik gertu.
</gallery>
== Arkimedesen palinpsestoa ==
[[Fitxategi:Archimedes Palimpsest.jpg|thumb|Arkimedesen palinpsestoa]]
Palinpsestoa eskuzkribu zahar bat da, lehenagoko testu borratu baten aztarnak gordetzen dituena.
X. mendean idatzitako liburu batetik egindako palinpsesto batean, Arkimedesen lanak agertu ziren azpian, ezkutatuta, ia erabat ezabatuta.
Eskuzkribuko hasierako testua X. mendekoa zen, bizantziarra. Baina ezabatu ondorengoa, XIII. mendeko fraide batzuek idatzia. Mende batzuk geroago, 1840ko hamarkadan, Constantine Tischendorf-ek (1815-1874) Konstantinoplan aurkitu eta orrialde bat eraman zuen Cambridgeko Unibertsitatera. Bertan Johan Ludvig Heiberg-ek (1854-1928) 1906an aztertu zuen… eta Arkimedesen lan hauek agertu ziren palinpsestoan:
* Planoen orekari buruz
* Zirkulu baten neurria
* Esfera eta zilindroari buruz
* Espiralei buruz
* Gorputz flotatzaileei buruz (grezierazko kopia bakarra)
* Mekanikako teoremen metodoa (grezierazko kopia bakarra)
* Stomakion (grezierazko kopia osatuena)
== Arkimedes matematikaria: zenbakiaren balioaren hurbilketa ==
Gaur egun guztiok dakigunez, zirkunferentziaren perimetroa p = da, eta zirkuluaren azalera, S = . Perimetroa erraz neur zitekeen gurpilean soka bat jarrita: hiru diametro baino pixka bat handiagoa zen. Baina zenbat handiago? Garai hartan zenbaki dezimaldunak ezezagunak ziren. Horren ordez, zenbaki osoen arteko frakzioak erabiltzen ziren, alegia, zenbaki arrazionalak; baina ez zekiten zenbaki irrazionala zela, eta ezin zen -ren balio zehatza idatzi.
Halere, Arkimedesek metodo irudimentsu bat asmatu zuen, perimetroaren balioa jakinda zirkuluaren azalera zehatz kalkulatzeko, π-ren balio zehatza zein zen jakin ez arren ere. Horretarako, berak triangelu zentral gero eta txikiagotan zatitu zuen zirkulua eta arrazoibide hau hartu zuen.
:irudia: zirkuluaren area
# Lehenik, triangelu txiki berdinetan zatitu zuen zirkulua.
# Triangelu bakoitzaren azalera <math>S_t = \frac 1 2 b h = \frac 1 2 b r</math> da.
# Eta triangelu guztien batura, <math>S_z = \frac 1 2 p r = \frac 1 2 2\pi r r = \pi r^2</math>
# Perimetroa eta erradioa neurtuta, ez da ezagutu behar zirkuluaren azalera kalkulatzeko: <math>S_z = \frac 1 2 p r = \frac 1 2 2\pi r </math>.
Metodo hori erabiliz, Arkimedesek -ren balio hurbildu hau lortu zuen zenbaki osoen frakzioen bidez:
<math>3,140845 \approx \frac {223} {71} < \pi < \frac {22} 7 \approx 3,1428571</math>
Kontuan izanik π-ren balio hurbildua <math>\pi \approx 3,1415926...</math> dela, ez ote da harrigarria Arkimedesen lorpen hori?
== Irudi geometrikoen azalerak ==
Zirkunferentziaren ezugarriak aztertzeaz gain, Arkimedesek emaitza ikusgarriak frogatu zituen parabolen kuadraturari zegokionez.
:irudia parabola 1...
«Parabola batek eta lerro zuzen batek mugaturiko azalera 4/3 aldiz handiagoa da muga horien barnean inskriba daitekeen triangeluarena baino.»
Horrek esan nahi du alboko irudiko parabolan koloreztatutako 1 azalera eta 2 triangeluaren azaleren arteko erlazioa honako hau dela:
:::<math> \frac {S_1} {S_2} = \frac 4 3 </math>
=== Arkimedesen espirala ===
::irudiak painosestoko espirala, espirala
Palinpsetoan Arkimedesek espial berezi bat deskribatu zuen, gaur egun espiral arkimedestarra edo Arkimedesen espirala deritzona. Koordenatu polarretan adierazita, espiral horren ekuazioa da. Arkimedesek frogatu zuenez, espiralaren azalerak zirkuluaren azaleraren herena balio du. Halaber frogatu zuen, espiralaren azalerak zirkuluaren azaleraren herena balio duela.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Heliosziametroa - Bizkaiko Campusa - EHU|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/heliosziametroa|aldizkaria=Bizkaiko Campusa|sartze-data=2026-09-22}}</ref>
== Hiru dimentsioko objektuen bolumenak ==
Hara zer nolako emaitza harrigarria lortu zuen zilindro baten eta bertan inskribaturiko esferaren bolumenen artean:
::Irudia: esfera eta zilindroa
Esfera baten bolumena zehazki da zirkunskribaturiko zilindroaren bolumenaren bi heren.
<math> V_e = \frac 4 3 \pi r^3</math>
<math>V_z = \pi r^2 \cdot 2r = 2 \pi r^3</math>
:::::::::<math>\Rightarrow \frac {V_e} {V_z} = \frac 2 3</math>
Zizeron-ek (K.a. 106-43) idatzitako testu baten arabera arabera, Arkimedesen hilobiaren gainean esfera bat eta zilindro bat jarri ziren beraren ohorez.
== Palinpsestoko stomakiona ==
Stomakiona buru-hausgarri motako jolas bat da, 14 pieza dauzkana, guztiak karratu baten barruan jar daitezkeenak. Piezak askatuz eta elkarren ondoan jarriz, hainbat irudi osa daitezke, hala nola, etxeak, animaliak eta abar. Nolabait esateko, gure egunotako 7 pieza dauzkan Tangram jolasa ospetsuaren aurrekaria da.
:: irudiak stomakiona
== Arkimedes Fields dominan ==
Fields domina matematikaren arloan banatzen den sari gorena da, International Mathematical Union (IMU) erakundeak ematen duena. Bestelako arloetan banatzen diren Nobel sarien mailakoa da.
Lau urterik behin banatzen da, 40 urte baino gazteagoak diren matematikariak saritzeko, ordura arte egindako lanagatik. Kontua da, urrezko txanponaren aurrealdean Arkimedesen profila dagoela.
<gallery mode="packed" caption= "" heights="180">
PSM_V78_D337_Archimedes.png
FieldsMedalFront.jpg
FieldsMedalBack.jpg
</gallery>
== Arkimedes, fisikaria: flotazioa eta dentsitatea ==
Legendak dioenez, bainatzen zegoela flotazioaren eta dentsitatearen arteko erlazioaz konturatzean, biluzik eta korrika atera omen zen termetatik, Eureka! oihukatuz.
<gallery mode="packed" caption= "" heights="200">
Archimede bain.jpg|
Eurêka - Archimède.jpg
</gallery>
Eureka hitza greziera klasikotik dator eta «aurkitu dut» esan nahi du. Horrelaxe esaten da Europako hizkuntza guztietan. Bainuontziko legenda eta baita Sirakusako Hieron II. erregearen koroarena ere, Vutruvio ( K.a. 80/70-25) arkitekto erromatarrari esker heldu zaizkigu.
Legendan kontatzen denez, erregeak urre-kantitate zehatza eman omen zion bitxigileari, harekin urrezko koroa egiteko aginduarekin batera. Baina erregeak susmoa zeukan ez ote zuen urre gutxiagoko aleazio bat erabili, berak emandako urrearen pisu bereko koroa egiteko.
::Irudia: fluidoaren bultzada
Koroaren pisu bereko urre purua eta koroa balantza baten bi aldeetan uretara batera murgilduz argitu zuen Arkimedesek enigma.(Euskara arruntean, kiribil erabiltzen da espiral hitzaren sinonimotzat, baina Matematikan espiral terminoa hobesten da.)
== Arkimedes, fisikaria: palankaren legea ==
Arkimedesek palankaren legea definitu eta zehaztu zuen. Hara zer den palanka eta zein den beraren funtzionamendua: palanka makina sinple bat da, haga zurrun bat duena, euste-puntu finko baten inguruan bira daitekeena.
:irudiak palanka
Palankaren legearen potentzialitateaz jabeturik, esaldi famatu hau esan omen zuen: «Emaidazue aplikazio-puntu egoki bat, eta Lurra mugituko dut».
== Arkimedes, fisikaria: argiaren islapena eta ispiluen erabilera ==
Beste legenda baten arabera, Eguzkitiko argi-izpiak erabiliz, erromatarren itsasontziei su emateko ispilu-sistema bat asmatu eta Sirakusako setioan erabili omen zuen, hiriaren defentsan.
Surik ez zuen sortuko, baina eguzki-izpiak armadako itsasuntzietara egokiro desbideratuta, beldurra eragingo zien erromatarrei, ziurrenik.
::Irudiak: ispiluak
Arkimedesen antzeko ispilu-sistema bat erabiliz, ikerkuntzarako eguzki-labeak eta zentralak eraiki ziren Pirinioetan XX. mendean.
::Irudiak: eguzki labea
== Arkimedes, ingeniaria: ur-ponpa torlojuduna ==
Arkimedesen era berezi batean erabili zuen torlojua, zertarako-eta, ura, laboreak eta material xehatuak maila desberdinetako bi planoren artean era jarraituan igoarazteko. Horretarako, torlojuaren izaeren oinarrituriko makina bat asmatu zuen, gaur egun ere erabiltzen dena.
Izatez, ardatza plano inklinatuan kokatuta duen hodi zilindriko bat da. Barnean, hodira doitutako torloju ardazkide bat du, biradera batez biraraz daitekeena.
Sistema berbera ura ponpatzeko ere egokitu zitekeen, XX. mendean erabili ohi zen ibaietako ura inguruetako lur sailak garaztatzeko. Ponpa haiek ez zuten korronte elektrikoaren premiarik.
== Arkimedes, ingeniaria: txirrikak eta polipastoa ==
Polea edo txirrika indarra transmititzeko balio duen makina sinple bat da, gurpil ildoduna daukana, soka pasatzen uzteko modukoa. Sokaren mutur batean tiraka indar egitean, beste muturrean lotuta dagoen masa mugiaraz daiteke.
Polipastoa da zenbait txirrika higikorren konbinazioa, eskuz egindako egindako indarra biderkatzeko baliatzen dena. Pentsatzea bakarrik jadanik Arkimedesek erabiltzen zituela, ez ote da harrigarria?
== Merezi ote du Arkimedesek ohorezko jakintsu kanonikotzat hartzea? ==
Grezia zaharretik etorri zaigu kanon hitza:
kανών (greziera) canon (latina) kanon (euskara).
Halaber, hortik dator kanoniko adjektiboa ere: araua edo eredu perfektua dela esan nahi du.
Arkimedes Naturaren filosofoa izan zen, goren mailakoa: matematikaria, geometra, fisikako printzipioen aurkitzailea, teknologoa, ingeniaria… Oso antzinatik hartu izan da jakintsu guztien eredutzat. Ene ustez, ondo merezia du horrelaxe izendatua izatea.
dbgqk31zh6h1crtner89zv03db0j6wo