Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.22
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Igeldoko historia eta istorioak/Baserriak/Biorreta
0
6840
44575
44514
2026-10-04T17:51:12Z
Sakristauene
2452
44575
wikitext
text/x-wiki
[[Fitxategi:Biorreta baserriaren ikuspegi orokorra.jpg|thumb|''Biorreta'' baserriaren ikuspegi orokorra]]
[[Fitxategi:Biorreta baserriaren irudiak.jpg|thumb|Harrizko gazi kutxa]]
Donostiako toponimian azaltzen den baserrien zerrendaren arabera, baserria 1776koa da. 1860an, ''Biorreta'' izenez azaltzen da, baita ''Bidaurreta'' ere. ''Mendizorrotz'' mendiaren beheko aldean kokatuta dago, Txalin tontorraren ondoan. ‘Venta de Casa de postas’ izan zela ere azaltzen da. Bi altuerako eraikina da, manposteriako harriz egina. Sarreran harlauza handiak ditu. Beheko sua garai batekoen modukoa zuen, eta harrizko gazi-kutxa bat ere bai, animalien hilketako haragiak-eta gazitzeko. Gaur egun ere hantxe dago harrizko aska. Terreno asko ditu, eta haietako asko lauak dira.
[[Fitxategi:Biorretako jendea.jpg|thumb|1 Zelestino Zubeldia. 2 Jose Antonio Zubeldia. 3 Jose Mari Errazkin]]
''Biorreta'' XVIII. mendearen bukaeran ostatua izan zen. Bilgune ezaguna zen, garaiko elizgizonek ere bazuten haren berri: 1813ko abuztuaren 21ean Donostiako eliz agintariak ''Biorretan'' bildu ziren hiria jasaten ari zen setioa zela eta. Handik hamar egunera, abuztuaren 31n, hiria erabat suntsituta geratu zen.
[[Fitxategi:Biorreta baserriko familia.jpg|thumb|1 Zelestino Zubeldia. 2 Jesus Martinez. 3 Jose Antonio Zubeldia. 4 Jose Mari Errazkin. 5 Maria Luisa Errazkin]]
Baserri honetan topatu ditugun lehenbiziko biztanleak Zelestino Zubeldia Sarasua eta Maria Anjela Martikorena Garate dira; gizona ''[[Egiluze]]'' baserritik etorria eta emaztea ''[[Bengoetxe]]''tik''.'' Hiru seme-alaba izan zituzten: Manuela, Jose Antonio eta Anttoni Zubeldia Martikorena. Zelestino ''Plaiaundi''ko ‘Fraile’ harrobian aritu zen lanean. Orion ''Gaztaina-arroka'' esanda ezagutzen da leku hori, inguruan gaztainondo ugari zegoelako. Zelestino, lanean ez zenean, arrokan izaten zen ia beti: lanperna, olagarro, lapak eta bestelakoak harrapatzen. Jose Antonio eta Antxoni anai-arrebak ezkondu eta baserritik kanpora joan ziren bizitzera. Baserrian Manuela gelditu zen. ''[[Zankardegi]]'' baserriko Joxe Errazkin Mendiluzerekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Maria Luisa eta Jose Mari Errazkin Zubeldia.
Baserrian ganadu asko izaten zuten: sei bat behi, zaldiak, astoa, ardiak, arkumeak eta idiak ere bai. Baratza asko lantzen zuten: artoa, babarrunak, patata... Etxeko idiekin, auzoko baserrietara joaten ziren zenbait lan egitera: goldatu, simaurrak atera, garoa garraiatu... Artoa, asto gainean jarrita, Hernaniko eta Orioko errotetara eramaten zuten, irina egitera.
Gerra aurretik, lineako autobusa ''Biorreta'' baserriraino iristen zen. Huraxe zen azken geltokia.
[[Fitxategi:Biorreta baserriko familia 02.jpg|thumb|''Biorreta''ko senideak]]
[[Fitxategi:Biorreta baserriaren irudiak 02.jpg|thumb|Arraskako uraren irteera]]
Gobada egitera bide nagusiaren beste aldean dagoen iturrira joaten ziren. Maria Anjela, barazkiak eta esnea saltzera Donostiako Bretxako azokara joaten zen. Asto edo behorrarekin Iturrietaraino joan, eta han autobusa hartzen zuen. Donostian, hainbat etxetako maindire zikinak biltzen zituen, eta iturrian garbitu. Ganadua ere hara eramaten zuten, ur edatera; etxerako ura ere handik hartzen zuten, eta baldean eraman.
Ehizan asko ibiltzen ziren Zelestino eta Jose Antonio, eta baita Jose Mari Errazkin eta haren lehengusu Jose Mari Zubeldia ere, Jose Antonioren semea. Zubeldiatar aita-semeak arrantzara ere askotan joaten ziren; oso trebeak ziren horretan, eta arrain asko harrapatzen zuten: muxarrak, lupiak, lanpernak...
Bi anai-arrebak baserrian gelditu ziren. Maria Luisa ''Bengoetxe'' baserriko Kandido Arrillaga Olasagastirekin ezkondu eta seme bat izan zuten: Joseba Arrillaga Errazkin.
[[Fitxategi:Biorretako senideak.jpg|thumb|1 Manuel Zubeldia. 2 Jose Mari Errazkin. 3 Maria Jesus Zubeldia. 4 Zelestino Zubeldia]]
Gaur egun ganadu asko dute baserrian: behiak, zaldia eta behorrak, ardiak... Baratzeko lana ere egiten dute. Kandido eta Joseba aritzen dira baserriko lanetan.
Baserria bere horretan mantendu izanak film batzuk bertan filmatzea ekarri du. Besteak beste, 2025ean Karmele euskal filmaren zati bat bertan grabatu zen, eta 2026ko Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailean eskainitako Weichen (Dust) filma ere bai. Azken honetan gainera, Kandido Arrillagak aktore lanak egin zituen.
Iturria: '''Joseba Arrillaga Errazkin'''
[[Kategoria:Igeldoko baserriak]]
9gddiqvnnh5ymy226xh3bovdi6cgyrp