Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.23 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/TCP/IP (Internet) 0 7256 44590 43724 2026-10-08T15:31:51Z Maitenat 2727 /* OSI versus TCP/IP */ 44590 wikitext text/x-wiki '''TCP/IP eredua''' edo [[w:Internet|Interneteko]] protokolo multzoa Interneteko [[w:Konputagailu-sare|konputagailu-sareen]] komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Laburpen moduan TCP/IP protokoloa ere deitzen zaio, giltzarria diren protokolo biei aipamena eginez. Izan ere, [[Transmission Control Protocol|TCP]] (Transfer Control Protocol) eta [[IP helbide|IP]] (Internet Protocol) protokoloak aitzindarien artean egon ziren eta erabilienak dira gaur egun.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose M.|abizena=Rivadeneyra Sicilia|urtea=2008|izenburua=TCP/IP Sareak (3. argitaraldia)|argitaletxea=[[UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-235-5|hizkuntza=eu|url=https://https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/tcpip-sareak-3-argitaraldia|sartze-data=2018-02-27}}</ref> TCP/IP protokoloaren oinarrizko ezaugarriak: :* Pakete-konmutazioa erabiltzen du :* [[w:Datagrama|Datagramak]] izeneko paketeak erabiltzen ditu :* Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du :* Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da ([[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]) :* Arkitektura desberdineko eta [[w:sistema eragile|sistema eragile]] desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka == Historia == 1969an, AEBko ARPA (''Advanced Research Projects Agency'') agentziak agindu bat jaso zuen: bere azpiegituraren zati bat apurtuta ere (eraso nuklear baten ondorioz...), martxan jarraituko lukeen sare bat sortzeko; konektaturik jarraitzen zuten ordenagailuek bide fisiko bat baleukate, elkarrekin komunikatzen jarraitu beharko lukete. Poliki-poliki, proiektuan parte hartzen zuten enpresa eta unibertsitateek [[w:ARPANET|ARPANET]] izeneko sare berria hasi ziren sortzen. ARPANET hazten joan zen eta zenbait esperimentu egin ziren datuak transmititzeko beste elementu batzuk erabiltzeko: adibidez, irrati eta satelite bidez. Eremu horietan zeuzkaten protokoloek arazoak sortu zituzten eta beste protokolo multzo bat eta arkitektura bat diseinatu ziren. Multzo berri horri TCP/IP izena eman zitzaion protokolo pila hartako bi protokolo garrantzitsuenen izena erabiliz. Ideia 1969tik bazetorren ere, 1983 urtea jotzen da Interneteko jaiotzaren urtetzat, urte horretan ARPANETek estandartzat hartu baitzuen. == TCP/IP mailak == TCP/IP ereduan bost maila (geruza) daude: maila fisikoa, datu-lotura maila, sarearte-maila, garraio-maila eta aplikazio-maila. Irudian agertzen dira mailak eta dagozkien [[w:Sare protokolo|sare-protokoloak]]: {| cellspacing="1" cellpadding="5" |5 | style="border:1px solid black;" |'''Aplikazio-maila''' |Komunikaziorako azpi-egituretako sarbidea. Aplikazio estandarrak ([[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|ftp]], [[w:Posta elektroniko|e-mail]],...). [[w:HTTP|HTTP]], [[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|FTP]], [[w:Domain Name System|DNS]] |- |4 | style="border:1px solid black;" |'''Garraio-maila''' |Prozesuen arteko komunikazioa. [[w:Transmission Control Protocol|TCP]], [[w:User Datagram Protocol|UDP]], [[w:RTP|RTP]], [[w:Stream Control Transmission Protocol|SCTP]] |- |3 | style="border:1px solid black;" |'''Sare-arte maila''' |Sistema heterogeneoen komunikazioa. [[w:IP helbide|IP]] |- style="border:1px solid black;" |2 | style="border:1px solid black;" |'''Datu-lotura maila''' |Sare homogeneo bateko makina bi konektatzeaz arduratzen da: [[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]... |- |1 | style="border:1px solid black;" |'''Maila fisikoa''' |[[w:Transmisio-bideak|Transmisio-bideak]] eta [[w:kodeketa|kodeketa]] teknikak, [[w:T1|T1]], [[w:E1|E1]] |} Bigarren, hirugarren eta laugarren mailak izan ohi dira integratuta [[w:Sistema eragile|Sistema eragileetan]] . [[w:Bideratzaile|Bideragailuek]] hirugarren mailan lan egiten dute eta IP helbide bat baino gehiago izan ohi dute trafikoa modu egokian bideratu ahal izateko. [[File:Datu-fluxua Internet protokoloen bitartez.png|thumb|500x500px|center|Datu-fluxua Internet protokoloen bitartez]] == Pakete-kommutazioa == Sare heterogeneo eta ez-fidagarri batetik doan trafikoa ondo eta arin bideratzea da Interneteko funtsa den IP protokoloaren helburu nagusia. Helburu hori lortzeko pakete-kommutazioan dago oinarrituta eta konexiorik gabe egiten du lan. Garaian ohikoak ziren ahots-komunikazioetan eta teleprozesu-sistemetan [[w:Zirkuituen kommutazio|zirkuitu-kommutazioa]] erabiltzen zen, eta horren ondorioz bi punturen arteko komunikazioak bide osoko lerroak monopolizatzen zituen konexioa irekita zegoen bitartean. Pakete-kommutazioan, berriz, ez da konexio egonkor bat ezarri behar igorlearen eta hartzailearen artean. Horrekin komunikazio-lerroen erabilera optimizatzen da, eta lerroetan gerta daitezkeen arazoei aurre egiten zaie mezuak bide desberdinetatik joan baitaitezke.<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberto|abizena=Cortiñas Rodriguez|urtea=2008|izenburua=Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=[[w:UEU|UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-178-5|hizkuntza=|abizena2=Alegria Loinaz|izena2=Iñaki|data=2008-12-30|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-2-argitaraldia-debian-eta-ubuntu|sartze-data=2018-02-27}}</ref> == OSI ''versus'' TCP/IP == [[File:OSI TCP IP geruzak.jpg|thumb|OSI eta TCP/IP geruzak]]'''OSI eredua''' (''Open System Interconection'') sare-protokoloen diseinua deskribatzen duen eredua da, zazpi geruzatan banatuta dagoena. Ereduari jarraituz protokolo ezberdinak sortu ziren, X.25 esaterako. Garrantzi handia izan du telekomunikazioen garapenean, batez ere kontzeptuak argitu eta geruzak ondo definitzeagatik eta komunikazio-protokoloen egiturak eta funtzioak ondo ulertzeko tresna gisa. Irakaskuntzarako funtsezko tresna izan da urtetan, eta sareko teknikari askok barneratu dute. Hala ere, TCP/IP protokoloan oinarritutako Internetek hartu duen nagusitasuna dela-eta, OSI erreferentzia ereduak unibertsitateko irakaskuntzan bakarrik du indarra gaur egun. == Testu ebakia: Bill Gatesen aurreikuspen okerrak Interneti buruz == Interneteko lehen garaietan ez zegoen oso argi zein izango zen Interneten hedapena, ahalmena eta etekina negozioei begira. [[w:Bill Gates|Bill Gatesen]] garaiko adierazpenak ditugu horren froga. 1995ean, "The Road Ahead" bere liburuan Gatesek zioen Interneteko teknologia ez zela nahiko ahaltsu eta erakargarri kontsumitzaileak bertara hurbilarazteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sharon|abizena=Reier|izenburua=Skeptics Cite Overload Of Useless Information : Internet Arrives At a Crossroads|hizkuntza=en-US|abizena2=Tribune|izena2=International Herald|data=1997-03-14|url=https://www.nytimes.com/1997/03/14/news/skeptics-cite-overload-of-useless-information-internet-arrives-at-a.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2026-03-22}}</ref> Baina urte horretan gertatutako erabiltzaileen igoera izugarriak eraman zuen iritziz aldatzera eta liburua errebisatzera. Edizio berri bat egin zuen berehala, Interneti buruz kapitulu bat gehituta. Enpresan ere aldaketak egin zituen eta hainbat berrikuntza egin zituen Interneti eta webari begira. Orokorrean Microsoft ez zen oso azkar ibili Interneteko hasierako urteetan, eta seguruena aukera asko utzi zituen ihes egiten. Adibidez, TCP/IP, Unix BSDn 1983rako martxan egon arren, Windowsen 1993 arte ez zen inplementatu. Aipatutako Sharonen artikulu horretan ere, 1997 urtean idatzita, islatzen da ere nola Gates ez zen izan Interneten aurrean eszeptiko agertu zen bakarra. Hainbat iritzi ezkor agertzen dira bertan, eta artikuluaren amaiera honela dio: "Posta elektronikoaren azpikultura kultura nagusi izatera iritsiko al da? Une honetan epaia ez dago argi." Teknologiari begirako hanka sartzeak asko izan dira historian zehar. Informatikarekin lotutako IBMko zuzendari Thomas Watsonena jotzen da lehentzat, 1948an esan omen zuelako munduan bost bat konputagailuetarako baino ez zegoela merkaturik. Aipamenaren zehaztasunaz zalantzak daude,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers [Geek History]|url=https://geekhistory.com/content/urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers|aldizkaria=geekhistory.com|sartze-data=2026-03-22}}</ref> baina edozein kasutan aurreikuspenak oso oso motz geratu ziren. Bill Gatesek berak esan omen zuen 640 K nahikoak zirela edonorentzat. Eta azken urteotan iritzi oker asko irakurri ditugu zenbait teknologiaren inguruan: Second Life, betaurreko adimendunak, metabertsoa... == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} == Lotutako bideoak == * [[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua (https://w.wiki/ARSx)]] [[Fitxategi:Ikusgela-Bideo azala - Interneten funtzionamendua.png||thumb|erdian|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua]]|link=Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua - (https://w.wiki/ARSx]] ogf2azx15rcggt3vrjor1nlbp6j21kz 44591 44590 2026-10-08T15:32:14Z Maitenat 2727 44591 wikitext text/x-wiki '''TCP/IP eredua''' edo [[w:Internet|Interneteko]] protokolo multzoa Interneteko [[w:Konputagailu-sare|konputagailu-sareen]] komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Laburpen moduan TCP/IP protokoloa ere deitzen zaio, giltzarria diren protokolo biei aipamena eginez. Izan ere, [[Transmission Control Protocol|TCP]] (Transfer Control Protocol) eta [[IP helbide|IP]] (Internet Protocol) protokoloak aitzindarien artean egon ziren eta erabilienak dira gaur egun.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose M.|abizena=Rivadeneyra Sicilia|urtea=2008|izenburua=TCP/IP Sareak (3. argitaraldia)|argitaletxea=[[UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-235-5|hizkuntza=eu|url=https://https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/tcpip-sareak-3-argitaraldia|sartze-data=2018-02-27}}</ref> TCP/IP protokoloaren oinarrizko ezaugarriak: :* Pakete-konmutazioa erabiltzen du :* [[w:Datagrama|Datagramak]] izeneko paketeak erabiltzen ditu :* Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du :* Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da ([[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]) :* Arkitektura desberdineko eta [[w:sistema eragile|sistema eragile]] desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka == Historia == 1969an, AEBko ARPA (''Advanced Research Projects Agency'') agentziak agindu bat jaso zuen: bere azpiegituraren zati bat apurtuta ere (eraso nuklear baten ondorioz...), martxan jarraituko lukeen sare bat sortzeko; konektaturik jarraitzen zuten ordenagailuek bide fisiko bat baleukate, elkarrekin komunikatzen jarraitu beharko lukete. Poliki-poliki, proiektuan parte hartzen zuten enpresa eta unibertsitateek [[w:ARPANET|ARPANET]] izeneko sare berria hasi ziren sortzen. ARPANET hazten joan zen eta zenbait esperimentu egin ziren datuak transmititzeko beste elementu batzuk erabiltzeko: adibidez, irrati eta satelite bidez. Eremu horietan zeuzkaten protokoloek arazoak sortu zituzten eta beste protokolo multzo bat eta arkitektura bat diseinatu ziren. Multzo berri horri TCP/IP izena eman zitzaion protokolo pila hartako bi protokolo garrantzitsuenen izena erabiliz. Ideia 1969tik bazetorren ere, 1983 urtea jotzen da Interneteko jaiotzaren urtetzat, urte horretan ARPANETek estandartzat hartu baitzuen. == TCP/IP mailak == TCP/IP ereduan bost maila (geruza) daude: maila fisikoa, datu-lotura maila, sarearte-maila, garraio-maila eta aplikazio-maila. Irudian agertzen dira mailak eta dagozkien [[w:Sare protokolo|sare-protokoloak]]: {| cellspacing="1" cellpadding="5" |5 | style="border:1px solid black;" |'''Aplikazio-maila''' |Komunikaziorako azpi-egituretako sarbidea. Aplikazio estandarrak ([[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|ftp]], [[w:Posta elektroniko|e-mail]],...). [[w:HTTP|HTTP]], [[w:Fitxategien Transferentziarako Protokoloa|FTP]], [[w:Domain Name System|DNS]] |- |4 | style="border:1px solid black;" |'''Garraio-maila''' |Prozesuen arteko komunikazioa. [[w:Transmission Control Protocol|TCP]], [[w:User Datagram Protocol|UDP]], [[w:RTP|RTP]], [[w:Stream Control Transmission Protocol|SCTP]] |- |3 | style="border:1px solid black;" |'''Sare-arte maila''' |Sistema heterogeneoen komunikazioa. [[w:IP helbide|IP]] |- style="border:1px solid black;" |2 | style="border:1px solid black;" |'''Datu-lotura maila''' |Sare homogeneo bateko makina bi konektatzeaz arduratzen da: [[w:Ethernet|Ethernet]], [[w:Token Ring|Token Ring]]... |- |1 | style="border:1px solid black;" |'''Maila fisikoa''' |[[w:Transmisio-bideak|Transmisio-bideak]] eta [[w:kodeketa|kodeketa]] teknikak, [[w:T1|T1]], [[w:E1|E1]] |} Bigarren, hirugarren eta laugarren mailak izan ohi dira integratuta [[w:Sistema eragile|Sistema eragileetan]] . [[w:Bideratzaile|Bideragailuek]] hirugarren mailan lan egiten dute eta IP helbide bat baino gehiago izan ohi dute trafikoa modu egokian bideratu ahal izateko. [[File:Datu-fluxua Internet protokoloen bitartez.png|thumb|500x500px|center|Datu-fluxua Internet protokoloen bitartez]] == Pakete-kommutazioa == Sare heterogeneo eta ez-fidagarri batetik doan trafikoa ondo eta arin bideratzea da Interneteko funtsa den IP protokoloaren helburu nagusia. Helburu hori lortzeko pakete-kommutazioan dago oinarrituta eta konexiorik gabe egiten du lan. Garaian ohikoak ziren ahots-komunikazioetan eta teleprozesu-sistemetan [[w:Zirkuituen kommutazio|zirkuitu-kommutazioa]] erabiltzen zen, eta horren ondorioz bi punturen arteko komunikazioak bide osoko lerroak monopolizatzen zituen konexioa irekita zegoen bitartean. Pakete-kommutazioan, berriz, ez da konexio egonkor bat ezarri behar igorlearen eta hartzailearen artean. Horrekin komunikazio-lerroen erabilera optimizatzen da, eta lerroetan gerta daitezkeen arazoei aurre egiten zaie mezuak bide desberdinetatik joan baitaitezke.<ref>{{Erreferentzia|izena=Roberto|abizena=Cortiñas Rodriguez|urtea=2008|izenburua=Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu)|argitaletxea=[[w:UEU|UEU]]|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-8438-178-5|hizkuntza=|abizena2=Alegria Loinaz|izena2=Iñaki|data=2008-12-30|url=https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/linux-sistemaren-eta-sarearen-administrazioa-2-argitaraldia-debian-eta-ubuntu|sartze-data=2018-02-27}}</ref> == OSI ''versus'' TCP/IP == [[File:OSI TCP IP geruzak.jpg|thumb|OSI eta TCP/IP geruzen konparaketa]]'''OSI eredua''' (''Open System Interconection'') sare-protokoloen diseinua deskribatzen duen eredua da, zazpi geruzatan banatuta dagoena. Ereduari jarraituz protokolo ezberdinak sortu ziren, X.25 esaterako. Garrantzi handia izan du telekomunikazioen garapenean, batez ere kontzeptuak argitu eta geruzak ondo definitzeagatik eta komunikazio-protokoloen egiturak eta funtzioak ondo ulertzeko tresna gisa. Irakaskuntzarako funtsezko tresna izan da urtetan, eta sareko teknikari askok barneratu dute. Hala ere, TCP/IP protokoloan oinarritutako Internetek hartu duen nagusitasuna dela-eta, OSI erreferentzia ereduak unibertsitateko irakaskuntzan bakarrik du indarra gaur egun. == Testu ebakia: Bill Gatesen aurreikuspen okerrak Interneti buruz == Interneteko lehen garaietan ez zegoen oso argi zein izango zen Interneten hedapena, ahalmena eta etekina negozioei begira. [[w:Bill Gates|Bill Gatesen]] garaiko adierazpenak ditugu horren froga. 1995ean, "The Road Ahead" bere liburuan Gatesek zioen Interneteko teknologia ez zela nahiko ahaltsu eta erakargarri kontsumitzaileak bertara hurbilarazteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sharon|abizena=Reier|izenburua=Skeptics Cite Overload Of Useless Information : Internet Arrives At a Crossroads|hizkuntza=en-US|abizena2=Tribune|izena2=International Herald|data=1997-03-14|url=https://www.nytimes.com/1997/03/14/news/skeptics-cite-overload-of-useless-information-internet-arrives-at-a.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2026-03-22}}</ref> Baina urte horretan gertatutako erabiltzaileen igoera izugarriak eraman zuen iritziz aldatzera eta liburua errebisatzera. Edizio berri bat egin zuen berehala, Interneti buruz kapitulu bat gehituta. Enpresan ere aldaketak egin zituen eta hainbat berrikuntza egin zituen Interneti eta webari begira. Orokorrean Microsoft ez zen oso azkar ibili Interneteko hasierako urteetan, eta seguruena aukera asko utzi zituen ihes egiten. Adibidez, TCP/IP, Unix BSDn 1983rako martxan egon arren, Windowsen 1993 arte ez zen inplementatu. Aipatutako Sharonen artikulu horretan ere, 1997 urtean idatzita, islatzen da ere nola Gates ez zen izan Interneten aurrean eszeptiko agertu zen bakarra. Hainbat iritzi ezkor agertzen dira bertan, eta artikuluaren amaiera honela dio: "Posta elektronikoaren azpikultura kultura nagusi izatera iritsiko al da? Une honetan epaia ez dago argi." Teknologiari begirako hanka sartzeak asko izan dira historian zehar. Informatikarekin lotutako IBMko zuzendari Thomas Watsonena jotzen da lehentzat, 1948an esan omen zuelako munduan bost bat konputagailuetarako baino ez zegoela merkaturik. Aipamenaren zehaztasunaz zalantzak daude,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers [Geek History]|url=https://geekhistory.com/content/urban-legend-i-think-there-world-market-maybe-five-computers|aldizkaria=geekhistory.com|sartze-data=2026-03-22}}</ref> baina edozein kasutan aurreikuspenak oso oso motz geratu ziren. Bill Gatesek berak esan omen zuen 640 K nahikoak zirela edonorentzat. Eta azken urteotan iritzi oker asko irakurri ditugu zenbait teknologiaren inguruan: Second Life, betaurreko adimendunak, metabertsoa... == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} == Lotutako bideoak == * [[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua (https://w.wiki/ARSx)]] [[Fitxategi:Ikusgela-Bideo azala - Interneten funtzionamendua.png||thumb|erdian|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua|Interneten funtzionamendua]]|link=Atari:Hezkuntza/Ikusgela/Interneten funtzionamendua - (https://w.wiki/ARSx]] rax8sk4rkiljr23omn73xc1kalir1el Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/SMTP protokoloa 0 7267 44589 44409 2026-10-08T15:28:53Z Maitenat 2727 44589 wikitext text/x-wiki [[File:@ symbol.svg|thumb|100x100px|Posta elektronikoko helbide guztietan a bildua ikurra azaltzen da.]] '''SMTP''' (Simple Mail Transfer Protocol) [[w:Posta_elektroniko|posta elektronikoa]] bidaltzeko erabiltzen den Interneteko komunikazio-protokolo estandarra da. Posta elektronikoko sistemak [[w:Bezero-zerbitzari|bezero-zerbitzari]] ereduan oinarritzen dira, eta SMTPk mezuak [[w:Posta-bezero|posta-bezeroaren]] eta [[w:Posta_zerbitzari|posta-zerbitzariaren]] artean nahiz posta-zerbitzarien artean transferitzea ahalbidetzen du. Horri esker, mezu elektronikoak erabiltzaile batetik bestera irits daitezke Interneten bidez. Hala ere, SMTP ez da mezuak jasotzeko erabiltzen; zeregin hori [[w:POP|POP3 (Post Office Protocol)]] eta [[w:Internet_Message_Access_Protocol|IMAP (Internet Message Access Protocol)]] protokoloek betetzen dute. == Testuinguru historikoa == Posta elektronikoaren jatorria 1960ko hamarkadako [[w:Denbora partekatu|denbora partekatuan ]] oinarritutako sistemetan dago. Sistema haietan erabiltzaileek ordenagailu beraren baliabideak partekatzen zituzten, eta horrek lehen mezu elektronikoen trukea ahalbidetu zuen. Aurrerapauso erabakigarria 1971n gertatu zen, [[w:ARPANET|ARPANET]] sarearen bidez lehen mezu elektroniko esperimentala bidali zenean. Garai hartan, [[w:Ray_Tomlinson|Ray Tomlinsonek]] “@” ikurra erabiltzea proposatu zuen erabiltzailea eta sistema bereizteko, gaur egungo helbide elektronikoen oinarria ezarriz. Ondorengo urteetan hainbat posta-sistema komertzial eta jabedun garatu ziren, baina horiek ez ziren elkarren artean bateragarriak. Arazo horri erantzuteko, 1983an SMTP protokoloa inplementatu zen ARPANETen, posta elektronikoaren transferentzia estandarizatzeko. Hasieran beste sistema batzuek ere protagonismo handia izan bazuten ere, Interneten hedapenarekin SMTP, POP3 eta IMAP protokoloetan oinarritutako eredua nagusitu zen. == SMTP protokoloaren bilakaera == SMTPren lehen oinarriak 1980 eta 1981 artean argitaratutako RFC dokumentuetan ezarri ziren (zehazki RFC 772 eta RFC 788). Protokoloa sinplea eta eraginkorra zen, baina hasierako bertsioek ez zuten ez kautotzerik ez enkriptaziorik eskaintzen. Horren ondorioz, [[w:Spoofing|spoofing]], [[w:Zabor-posta|zabor-posta]] eta bestelako segurtasun-arazoak agertu ziren. SMTPren erabilera zabaltzen lagundu zuen mugarrietako bat [[w:en:Sendmail|Sendmail]] softwarearen garapena izan zen 1983an. Geroago, 1995ean ESMTP hedapena definitu zen, protokoloari gaitasun berriak modu estandarizatuan gehitzeko aukera emanez. Horren osagarri, Message Submission (RFC 2476) eta SMTP-AUTH (RFC 2554) mekanismoek erabiltzaileen kautotzea eta segurtasuna indartu zituzten. Bestalde, posta elektronikoaren erabilera hedatu ahala, fitxategi erantsiak eta karaktere bereziak kudeatzeko beharra sortu zen. Horri erantzuteko garatu zen [[w:Multipurpose_Internet_Mail_Extensions|MIME]] estandarra, eta ondoren [[w:en:Simple_Mail_Transfer_Protocol#8BITMIME|“8BITMIME”]] eta [[w:en:Simple_Mail_Transfer_Protocol#SMTPUTF8|SMTPUTF8]] hedapenek nazioarteko karaktereen erabilera erraztu zuten. == SMTP protokoloaren ezaugarriak == [[w:en:Connection-oriented_communication|Konexiora bideratutako]] eta [[w:en:Communication_protocol#Text-based|testu-oinarriko protokoloa]] da SMTP. [[w:Transmission_Control_Protocol|TCPren]] gainean funtzionatzen du, normalean 25 portua erabiliz, eta bezeroen eta zerbitzarien arteko komunikazioa komandoen eta erantzunen bidez gauzatzen da. SMTP saio batean, bezeroak (posta-bezero batek edo posta-zerbitzari batek) komandoak bidaltzen ditu eta zerbitzariak erantzunak ematen ditu. Oinarrizko komandoak hauek dira: *HELO: saioa hasteko. *MAIL FROM: igorlea nor den adierazteko. *RCPT TO: jasotzailea nor den adierazteko. *DATA: mezuaren edukia bidaltzeko. *QUIT: Saioa amaitzeko. Horien aurrean, zerbitzariek erantzun-kode zenbakidunak bidaltzen dituzte, prozesuaren egoera adieraziz. [[File:SMTP protokoloa.png|thumb|400x400px|center|SMTP protokoloa]] == Posta elektronikoaren funtzionamendua == SMTPren zeregina hobeto ulertzeko, komeni da posta elektronikoaren bidalketa-prozesua aztertzea. Lehenik, erabiltzaileak mezua sortzen du posta-bezero batean. Ondoren, bezeroak SMTP bidez bidaltzen dio bere posta-zerbitzariari. Zerbitzari horrek hartzailearen domeinua aztertzen du eta DNS sistemaren bidez dagokion MX erregistroa bilatzen du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Leturia|izenburua=Posta zerbitzari propio bat izatearen abentura|hizkuntza=eu|data=2023-02-21|url=https://www.sarean.eus/posta-zerbitzari-propio-bat-izatearen-abentura/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-06-17}}</ref> Behin helmugako zerbitzaria identifikatuta, mezua SMTP erabiliz transferitzen da zerbitzarien artean. Azkenik, mezua hartzailearen zerbitzarian gordetzen da, eta erabiltzaileak POP3 edo IMAP protokoloen bidez eskuratzen du. == Ondorioa == Posta elektronikoa gaur egungo komunikazio digitalaren oinarrizko aplikazioetako bat da. Bere funtzionamendua hainbat protokoloren lankidetzan oinarritzen da, bereziki SMTP protokoloan. Protokolo honek mezuen bidalketa eta zerbitzarien arteko transferentzia ahalbidetzen ditu. Bere garapen historikoari esker, posta elektronikoak sistema jabedun eta desberdinen arteko komunikazioa bateratu zuen, eta gaur egun Interneteko komunikazio globalaren oinarrietako bat da. ==Testu ebakia: Lehen konexioak Internetera EHUn== [[File:DIF Ikasleak laborategia ca 1983.jpg|thumb|Ikasleak laborategian, 1980eko hamarkadan]] 1988an izan omen ziren Interneterako lehen konexioak fakultatean EHUn.<ref>{{Erreferentzia|izena=LARA|abizena=OCHOA|izenburua=25 años conectad@s|hizkuntza=es|data=2013-12-11|url=https://www.diariovasco.com/20131211/mas-actualidad/sociedad/anos-conectad-20131211.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2026-07-11}}</ref> Konexioak modem bitartez egiten ziren, eta eten egiten ziren. Bi zereginetarako baino ezin zen erabili: posta elektronikorako eta fitxategi-trukerako. Interneteko konexioak bideratzeko estatuko administrazioak RedIris delakoa sortu zuen eta EHUk bi konexio izan zituen, bat Leioan eta bestea DIFen. Hasiera batean ez zuen oihartzun handirik izan, eta informatikako adituen arteko komunikaziorako baino ez zen erabiltzen == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} ccdq8azpg9gu1lxacl53cb9g716so7q Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Sare lokalak: Ethernet 0 7269 44586 44001 2026-10-08T15:15:50Z Maitenat 2727 44586 wikitext text/x-wiki [[File:Ethernet zahar.png|thumb|Ethernet konektore zahar bat]] [[Fitxategi:Ethernet RJ45 connector p1160054.jpg|thumb|RJ45 konektorea]] '''Ethernet''' konputagailu sareetan erabiltzen den komunikazio-teknologia da, batez ere [[w:Sare_lokal|sare lokaletan]] (LAN). Gailuen artean datuak transmititzeko protokoloak eta formatuak definitzen ditu, eta gaur egun sare kableatu gehienetan erabiltzen den teknologia nagusia da. Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan garatu zen, eta geroago [[w:IEEE_802.3|IEEE 802.3]] estandar gisa definitu zen. Denborarekin, abiadura handiagoak eta transmisio-teknologia berriagoak gehitu zaizkio, baina oinarrizko egitura eta funtzionamendu printzipioak mantendu dira. == Historia == Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan sortu zen Xerox PARC ikerketa-zentroan, Robert Metcalfe eta bere lankideen eskutik. Helburua ordenagailuak elkarren artean konektatzea zen, fitxategiak eta inprimagailuak partekatzeko abiadura handian. 1973an lehen Ethernet sarea garatu zuten, gaur egungo Ethernetaren oinarrizko ezaugarriak zituena. 1975ean Ethernet deskribatzen zuen lehen artikulua argitaratu zuten, eta 1977an oinarrizko teknologiaren patentea lortu zuten. Hasieran Xeroxek kontrolatzen zuen sistema osoa. 1980an Xerox, Intel eta DEC enpresek lehen zehaztapen komertziala argitaratu zuten, eta 1983an [[w:Ingeniari_Elektriko_eta_Elektroniken_Institutua|IEEE erakundeak]] 802.3 estandarra onartu zuen. Ordutik aurrera, Ethernet sare-teknologia nagusi bihurtu zen, [[w:Token_Ring|Token Ring]] eta ARCNET bezalako beste teknologiak ordezkatuz. [[File:Ethernet trama2.png|erdian|800x800px|Ethernet trama bat]] == Ezaugarri teknikoak == Ethernet sare batean gailuek informazioa [[Trama_(sareak)| trama]] izeneko datu-egituretan bidaltzen dute. Trama bakoitzak hiru atal nagusi ditu: *Goiburukoa (helbide fisikoen informazioa eta bestelako informazioa) *Datuak (igorleak bidalitako mezua) *Erroreak atzemateko atala (erroreak atzemateko kodeak) Helbide fisikoei [[w:MAC_helbide|MAC helbide]] ere deitzen zaie, eta ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen da. Erroreak atzemateko [[w:CRC|CRC]] kodeak (Cyclic Redundancy Check) erabiltzen dira, traman 32 bit gehituz. Hauen erabilera oso hedaturik dago, hardwarean modu erraz batean implementa daitezkeelako eta oso ahaltsuak direlako. Ethernet sareetan [[w:CSMA/CD|CSMA/CD]] (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) izeneko sarbide-protokoloa erabiltzen zen. Gaur egun, sarea eratzeko [[w:Izar_sare|izar topologia]] erabiltzen da sareko estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektatuz. Nodo zentral hauek [[W:Switch|switch]] edo kommutagailuak dira eta aukera ematen dute gailuek aldi berean datuak bidali eta jasotzeko. Ethernet teknologiak urteetan zehar abiadura handiagoak lortu ditu. Gaur egun, [[w:Datu_zentro|datu-zentroetan]] eta sare handietan 40, 100 edo 400 Gbit/s-eko Ethernet estandarrak erabiltzen dira. Etherneten erabilitako [[w:Transmisio-bideak|transmisio-bideak]] ere urteetan zehar aldatuz joan dira. Hasieran, [[w:Kable_ardazkide|kable-ardazkideak]] ohikoak ziren, non gailu guztiak kable bakarrean konektatzen ziren bus-topologia erabiliz. Ondoren, [[w:Pare_txirikordatu|pare kordatua]] erabiltzen hasi ziren, batez ere 10BASE-T eta gero 100BASE-TX estandarrekin, non kable bakoitzak gailu eta switch baten arteko lotura zuzena eskaintzen zuen izar-topologia erabiliz, eta aukera emanez full duplex komunikazioari eta talken desagerpenari. Azkenik, [[w:Zuntz optiko|zuntz optikoak]] erabiltzen dira distantzia handiak edo banda zabalera handia behar den kasuetan, non seinaleak argi bidez transmititzen diren eta Ethernet protokolo modernoen abiadura eta egonkortasuna areagotzen duten. == Informatikan eta Gizartean izan duen eragina == Ethernet sarea teknologia nagusia bihurtu da mundu osoko LANetan. Sare lokalak erraz eta merke eraikitzeko aukera eman du, eta horrek konputagailuen arteko komunikazioa erraztu du. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Etherneten estandarizazioak, IEEE 802.3, fabrikatzaile askok bateragarriak diren gailuak sortzea ahalbidetu du, sare kableatuak zabaltzen eta etxe zein enpresetara iristen lagunduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ethernet is Still Going Strong After 50 Years|hizkuntza=en|url=https://spectrum.ieee.org/ethernet-ieee-milestone|aldizkaria=ieeespectrum|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Teknologia honek gaur egun datu-zentroak, Wi-Fi sarbide-puntuak eta bulego sareak konektatzeko oinarria ematen jarraitzen du, eta informatikaren eguneroko erabilera bultzatzen du. Hezkuntza eta ikerketa alorrean, unibertsitate eta ikerketa-zentroetan sare lokalak sortzea erraztu du, ikerketa kolaboratiboa eta baliabideen partekatzea ahalbidetuz. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Ondorioz, Ethernet eguneroko bizitzako informatika eta komunikazio azpiegituraren oinarri bihurtu da, eta teknologia digitalaren sozializazioa eta Interneteko sarerako sarbidea erraztu ditu. == Testu ebakia: Ethernet kableak txirikordatzen == Ethernet konexioak armairuetan, kommutagailuetan eta bideragailuetan, ondo antolatzea eta toki egokian konektatzea da sistemen administrazio-lan astun eta garrantzitsua. Lan prebentiboaren funtsetako bat da. Konexioak ondo planifikatzen eta antolatzen ez badira, arazoak sortuko dira berandu baino lehen. Garai batean ez zitzaion garrantzi berezirik ematen (eta espageti moduko irudiak ikusi ohi ziren), baina, instalazioen tamaina eta konplexutasuna handitu ahala, ezinbestekoa bihurtu da kableen txirikordari arreta ematea anabasa saihesteko. Arazo horren inguruan [http://en.wikipedia.org/wiki/Cable_management cable management] (kablegintza) delako arloa sortu da, non metodologiak eta soluzioak proposatzen diren eskala handiko kableatze-lanei begira. <gallery mode=nolines mode=packed heights=200> Fitxategi:Server Rack with Spaghetti-Like Mass of Network Cables.jpg|Espageti moduko konexioak. Fitxategi:19-inch rackmount Ethernet switches and patch panels.jpg|Ondo antolatutako konexioak. </gallery> == Erreferentziak == <references /> lgtu39wm3j4m3m82yhozwmzuz40amq4 44587 44586 2026-10-08T15:16:45Z Maitenat 2727 /* Informatikan eta Gizartean izan duen eragina */ 44587 wikitext text/x-wiki [[File:Ethernet zahar.png|thumb|Ethernet konektore zahar bat]] [[Fitxategi:Ethernet RJ45 connector p1160054.jpg|thumb|RJ45 konektorea]] '''Ethernet''' konputagailu sareetan erabiltzen den komunikazio-teknologia da, batez ere [[w:Sare_lokal|sare lokaletan]] (LAN). Gailuen artean datuak transmititzeko protokoloak eta formatuak definitzen ditu, eta gaur egun sare kableatu gehienetan erabiltzen den teknologia nagusia da. Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan garatu zen, eta geroago [[w:IEEE_802.3|IEEE 802.3]] estandar gisa definitu zen. Denborarekin, abiadura handiagoak eta transmisio-teknologia berriagoak gehitu zaizkio, baina oinarrizko egitura eta funtzionamendu printzipioak mantendu dira. == Historia == Ethernet teknologia 1970eko hamarkadan sortu zen Xerox PARC ikerketa-zentroan, Robert Metcalfe eta bere lankideen eskutik. Helburua ordenagailuak elkarren artean konektatzea zen, fitxategiak eta inprimagailuak partekatzeko abiadura handian. 1973an lehen Ethernet sarea garatu zuten, gaur egungo Ethernetaren oinarrizko ezaugarriak zituena. 1975ean Ethernet deskribatzen zuen lehen artikulua argitaratu zuten, eta 1977an oinarrizko teknologiaren patentea lortu zuten. Hasieran Xeroxek kontrolatzen zuen sistema osoa. 1980an Xerox, Intel eta DEC enpresek lehen zehaztapen komertziala argitaratu zuten, eta 1983an [[w:Ingeniari_Elektriko_eta_Elektroniken_Institutua|IEEE erakundeak]] 802.3 estandarra onartu zuen. Ordutik aurrera, Ethernet sare-teknologia nagusi bihurtu zen, [[w:Token_Ring|Token Ring]] eta ARCNET bezalako beste teknologiak ordezkatuz. [[File:Ethernet trama2.png|erdian|800x800px|Ethernet trama bat]] == Ezaugarri teknikoak == Ethernet sare batean gailuek informazioa [[Trama_(sareak)| trama]] izeneko datu-egituretan bidaltzen dute. Trama bakoitzak hiru atal nagusi ditu: *Goiburukoa (helbide fisikoen informazioa eta bestelako informazioa) *Datuak (igorleak bidalitako mezua) *Erroreak atzemateko atala (erroreak atzemateko kodeak) Helbide fisikoei [[w:MAC_helbide|MAC helbide]] ere deitzen zaie, eta ordenagailuen sareetan txartel bat edo interfaze bati identifikazio bakarra esleitzeko erabiltzen da. Erroreak atzemateko [[w:CRC|CRC]] kodeak (Cyclic Redundancy Check) erabiltzen dira, traman 32 bit gehituz. Hauen erabilera oso hedaturik dago, hardwarean modu erraz batean implementa daitezkeelako eta oso ahaltsuak direlako. Ethernet sareetan [[w:CSMA/CD|CSMA/CD]] (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) izeneko sarbide-protokoloa erabiltzen zen. Gaur egun, sarea eratzeko [[w:Izar_sare|izar topologia]] erabiltzen da sareko estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektatuz. Nodo zentral hauek [[W:Switch|switch]] edo kommutagailuak dira eta aukera ematen dute gailuek aldi berean datuak bidali eta jasotzeko. Ethernet teknologiak urteetan zehar abiadura handiagoak lortu ditu. Gaur egun, [[w:Datu_zentro|datu-zentroetan]] eta sare handietan 40, 100 edo 400 Gbit/s-eko Ethernet estandarrak erabiltzen dira. Etherneten erabilitako [[w:Transmisio-bideak|transmisio-bideak]] ere urteetan zehar aldatuz joan dira. Hasieran, [[w:Kable_ardazkide|kable-ardazkideak]] ohikoak ziren, non gailu guztiak kable bakarrean konektatzen ziren bus-topologia erabiliz. Ondoren, [[w:Pare_txirikordatu|pare kordatua]] erabiltzen hasi ziren, batez ere 10BASE-T eta gero 100BASE-TX estandarrekin, non kable bakoitzak gailu eta switch baten arteko lotura zuzena eskaintzen zuen izar-topologia erabiliz, eta aukera emanez full duplex komunikazioari eta talken desagerpenari. Azkenik, [[w:Zuntz optiko|zuntz optikoak]] erabiltzen dira distantzia handiak edo banda zabalera handia behar den kasuetan, non seinaleak argi bidez transmititzen diren eta Ethernet protokolo modernoen abiadura eta egonkortasuna areagotzen duten. == Informatikan eta gizartean izan duen eragina == Ethernet sarea teknologia nagusia bihurtu da mundu osoko LANetan. Sare lokalak erraz eta merke eraikitzeko aukera eman du, eta horrek konputagailuen arteko komunikazioa erraztu du. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Etherneten estandarizazioak, IEEE 802.3, fabrikatzaile askok bateragarriak diren gailuak sortzea ahalbidetu du, sare kableatuak zabaltzen eta etxe zein enpresetara iristen lagunduz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ethernet is Still Going Strong After 50 Years|hizkuntza=en|url=https://spectrum.ieee.org/ethernet-ieee-milestone|aldizkaria=ieeespectrum|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Teknologia honek gaur egun datu-zentroak, Wi-Fi sarbide-puntuak eta bulego sareak konektatzeko oinarria ematen jarraitzen du, eta informatikaren eguneroko erabilera bultzatzen du. Hezkuntza eta ikerketa alorrean, unibertsitate eta ikerketa-zentroetan sare lokalak sortzea erraztu du, ikerketa kolaboratiboa eta baliabideen partekatzea ahalbidetuz. <ref>{{Erreferentzia|abizena=samainstage|izenburua=Ethernet Through the Years: Celebrating the Technology’s 50th Year of Innovation|hizkuntza=en|data=2023-05-24|url=https://standards.ieee.org/beyond-standards/ethernet-50th-anniversary/|aldizkaria=IEEE Standards Association|sartze-data=2026-04-07}}</ref> Ondorioz, Ethernet eguneroko bizitzako informatika eta komunikazio azpiegituraren oinarri bihurtu da, eta teknologia digitalaren sozializazioa eta Interneteko sarerako sarbidea erraztu ditu. == Testu ebakia: Ethernet kableak txirikordatzen == Ethernet konexioak armairuetan, kommutagailuetan eta bideragailuetan, ondo antolatzea eta toki egokian konektatzea da sistemen administrazio-lan astun eta garrantzitsua. Lan prebentiboaren funtsetako bat da. Konexioak ondo planifikatzen eta antolatzen ez badira, arazoak sortuko dira berandu baino lehen. Garai batean ez zitzaion garrantzi berezirik ematen (eta espageti moduko irudiak ikusi ohi ziren), baina, instalazioen tamaina eta konplexutasuna handitu ahala, ezinbestekoa bihurtu da kableen txirikordari arreta ematea anabasa saihesteko. Arazo horren inguruan [http://en.wikipedia.org/wiki/Cable_management cable management] (kablegintza) delako arloa sortu da, non metodologiak eta soluzioak proposatzen diren eskala handiko kableatze-lanei begira. <gallery mode=nolines mode=packed heights=200> Fitxategi:Server Rack with Spaghetti-Like Mass of Network Cables.jpg|Espageti moduko konexioak. Fitxategi:19-inch rackmount Ethernet switches and patch panels.jpg|Ondo antolatutako konexioak. </gallery> == Erreferentziak == <references /> fcfznga7ppjc6p7otmb0q79fjhmolxf Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Gako publikoko kriptografia 0 7271 44584 44408 2026-10-08T15:06:53Z Maitenat 2727 44584 wikitext text/x-wiki '''Kriptografia asimetrikoa''' bi gako desberdin erabiltzen dituen sistema kriptografikoa da: bata publikoa eta bestea pribatua. Gako publikoa edonorekin partekatu daiteke, baina pribatua erabiltzaileak (gako horien jabeak) bakarrik ezagutu dezake. Segurtasuna bermatzeko, bi gako hauek erlazio matematikoetan oinarrituta daude, gako publiko batetik abiatuta gako pribatua zein den lortzea oso zaila izan dadin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Herritar Berri|abizena=SLU|izenburua=Kriptografia: komunikazioen pribatutasuna babesten|hizkuntza=eu|data=2016-11-19|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-11-19-06-00/hemeroteca_articles/kriptografia-komunikazioen-pribatutasuna-babesten|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-05-20}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izena=Libe MORI|abizena=CARRASCAL|izenburua=Nola aukeratzen dira estandar kriptografiko seguruak?|hizkuntza=eu|data=2026-05-02|url=https://gaur8.naiz.eus/eu/info_gaur8/20260502/nola-aukeratzen-dira-estandar-kriptografiko-seguruak|aldizkaria=gaur8.naiz.eus|sartze-data=2026-05-20}}</ref> [[File:Gako publikoko kriptografiaren eskema.png|thumb|300x300px|center|Gako publikoko kriptografiaren eskema]] Kriptografia asimetrikoa informazioa babesteko eta era pribatuan partekatzeko erabiltzen den teknika nagusietako bat da, bi aldeen artean aurretiaz sekreturik partekatu gabe komunikazio segurua ahalbidetzen duelako. Analogia gisa, kriptografia asimetrikoa postontzi batekin aldera daiteke. Edonork utz dezake mezu bat (gako publikoa erabiliz) postontzian, baina postontzi horren jabeak bakarrik ireki egin dezake (gako pribatua erabiliz). Analogia honetan, mezua postontzian sartzea mezuaren zifratzearen parekoa da (informazioa babestuta geratzen baita), eta postontzia ireki eta mezua ateratzea, berriz, deszifratzearen parekoa. Teknologia hau gaur egungo hainbat aplikaziotan aurkitu dezakegu. Nabarmenena [[w:HTTPS|HTTPS]] protokoloa da, webgune seguruetan erabiltzen dena, erabiltzailearen eta zerbitzariaren arteko komunikazioa babesteko. Era berean, diru digitalaren transakzioak gaitzeko erabiltzen da, baita posta elektronikoaren komunikazio seguruak bermatzeko ere, [[w:PGP|PGP]] edo [[w:S/MIME|S/MIME]] bidez. == Sinadura digitalak == [[File:Sinadura digitala.png|thumb|Sinadura digitala]] Kriptografia asimetrikoak autentifikazioa eta osotasuna bermatzeko ere balio du, sinadura digitalen bidez. Kasu honetan, igorleak bere giltza pribatua erabiltzen du mezu bat sinatzeko. Ondoren, beste edonork egiaztatu dezake sinadura hori igorlearen giltza publikoa erabiliz. Postontziaren analogiarekin jarraituz, sinadura digitala zigilu pertsonal batekin alderatu daiteke, non mezua edonork ireki dezakeen, baina zigiluak igorlea identifikatzen duen. Prozesu honek bi propietate nagusi bermatzen ditu: batetik, mezua benetan igorleak sortu duela (autentifikazioa), eta bestetik, mezua ez dela aldatu bidalketa-prozesuan zehar (osotasuna). == Segurtasuna == Ohiko kriptografian (kriptografia simetrikoa), mezu bat zifratzeko eta deszifratzeko gako bera erabiltzen da, bi aldeen artean partekatu behar dena. Horrek puntu ahul nagusi bat du: gakoa modu seguruan bidaltzea edo partekatzea. Kriptografia asimetrikoak arazo hori gainditzen du bi gako desberdin erabiliz, gako publikoa modu irekian banatzeko aukera emanez eta gako pribatua sekretupean mantenduz. Horrela, komunikazio segurua ezarri daiteke aurretiaz sekreturik partekatu gabe. Hala ere, kriptografia asimetrikoa, oro har, motelagoa da kriptografia simetrikoa baino, eta, horregatik, sarritan biak konbinatzen dira praktikan. Aldi berean, kriptografia asimetrikoaren segurtasuna arazo matematiko jakin batzuen zailtasunean oinarritzen da. Adibide ezagunenetako bat [[w:RSA|RSA algoritmoa]] da, zenbaki oso handien faktorizazioaren zailtasunean oinarritzen dena. Bi zenbaki handi biderkatzea erraza den arren gaur egungo ordenagailuekin, emaitza emanda jatorrizko faktoreak aurkitzea oso zaila da baliabide konputazional handirik gabe. Propietate horri esker, sistema seguruak eraiki daitezke. == Testu ebakia: Ahuleziak == Kriptografia asimetrikoak ere baditu ahuleziak. Horien artean, bereziki garrantzitsua da konputazio kuantikoaren agerpena. Ordenagailu klasikoek arazo batzuk konpontzeko denbora asko behar duten bitartean, ordenagailu kuantikoek algoritmo espezifikoak erabil ditzakete, hala nola [[w:Shor's_algorithm|Shor-en algoritmoa]] bi zenbakien faktorizazioa askoz azkarrago egiteko. Horrek esan nahi du gaur egun seguruak diren sistema batzuk, RSA kasu, etorkizunean hauskorrak bihur daitezkeela, gako pribatuak modu eraginkorrean berreskuratzeko aukera emango luketelako. Beste ahultasun batzuk gako pribatuaren kontrola hirugarrenei eskuordetzeko aukeratik sortzen dira, eta horrek segurtasun orokorra ahuldu eta eraso-arriskua areagotu dezake. Gako luzeagoek segurtasuna hobetu dezaketen arren, algoritmo batzuek berezko ahultasunak izan ditzakete, eraso azkarragoen aurrean ahulago bihurtzen dituztenak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ana|abizena=Zelaia Jauregi |izenburua=Zer dela eta jasaten du kriptografia alorrak etengabeko aldaketa?|hizkuntza=eu|data=2023-11-11|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-11-11-06-00/hemeroteca_articles/zer-dela-eta-jasaten-du-kriptografia-alorrak-etengabeko-aldaketa|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-05-20}}</ref> == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} ccnuwouapx922osmtgcyv7s0xshm8qt 44585 44584 2026-10-08T15:09:00Z Maitenat 2727 44585 wikitext text/x-wiki '''Kriptografia asimetrikoa''' bi gako desberdin erabiltzen dituen sistema kriptografikoa da: bata publikoa eta bestea pribatua. Gako publikoa edonorekin partekatu daiteke, baina pribatua erabiltzaileak (gako horien jabeak) bakarrik ezagutu dezake. Segurtasuna bermatzeko, bi gako hauek erlazio matematikoetan oinarrituta daude, gako publiko batetik abiatuta gako pribatua zein den lortzea oso zaila izan dadin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Herritar Berri|abizena=SLU|izenburua=Kriptografia: komunikazioen pribatutasuna babesten|hizkuntza=eu|data=2016-11-19|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-11-19-06-00/hemeroteca_articles/kriptografia-komunikazioen-pribatutasuna-babesten|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-05-20}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izena=Libe MORI|abizena=CARRASCAL|izenburua=Nola aukeratzen dira estandar kriptografiko seguruak?|hizkuntza=eu|data=2026-05-02|url=https://gaur8.naiz.eus/eu/info_gaur8/20260502/nola-aukeratzen-dira-estandar-kriptografiko-seguruak|aldizkaria=gaur8.naiz.eus|sartze-data=2026-05-20}}</ref> [[File:Gako publikoko kriptografiaren eskema.png|thumb|300x300px|center|Gako publikoko kriptografiaren eskema]] Kriptografia asimetrikoa informazioa babesteko eta era pribatuan partekatzeko erabiltzen den teknika nagusietako bat da, bi aldeen artean aurretiaz sekreturik partekatu gabe komunikazio segurua ahalbidetzen duelako. Analogia gisa, kriptografia asimetrikoa postontzi batekin aldera daiteke. Edonork utz dezake mezu bat (gako publikoa erabiliz) postontzian, baina postontzi horren jabeak bakarrik ireki egin dezake (gako pribatua erabiliz). Analogia honetan, mezua postontzian sartzea mezuaren zifratzearen parekoa da (informazioa babestuta geratzen baita), eta postontzia ireki eta mezua ateratzea, berriz, deszifratzearen parekoa. Teknologia hau gaur egungo hainbat aplikaziotan aurkitu dezakegu. Nabarmenena [[w:HTTPS|HTTPS]] protokoloa da, webgune seguruetan erabiltzen dena, erabiltzailearen eta zerbitzariaren arteko komunikazioa babesteko. Era berean, diru digitalaren transakzioak gaitzeko erabiltzen da, baita posta elektronikoaren komunikazio seguruak bermatzeko ere, [[w:PGP|PGP]] edo [[w:S/MIME|S/MIME]] bidez. == Sinadura digitalak == [[File:Sinadura digitala.png|thumb|Sinadura digitalaren eskema.]] Kriptografia asimetrikoak autentifikazioa eta osotasuna bermatzeko ere balio du, sinadura digitalen bidez. Kasu honetan, igorleak bere giltza pribatua erabiltzen du mezu bat sinatzeko. Ondoren, beste edonork egiaztatu dezake sinadura hori igorlearen giltza publikoa erabiliz. Postontziaren analogiarekin jarraituz, sinadura digitala zigilu pertsonal batekin alderatu daiteke, non mezua edonork ireki dezakeen, baina zigiluak igorlea identifikatzen duen. Prozesu honek bi propietate nagusi bermatzen ditu: batetik, mezua benetan igorleak sortu duela (autentifikazioa), eta bestetik, mezua ez dela aldatu bidalketa-prozesuan zehar (osotasuna). == Segurtasuna == Ohiko kriptografian (kriptografia simetrikoa), mezu bat zifratzeko eta deszifratzeko gako bera erabiltzen da, bi aldeen artean partekatu behar dena. Horrek puntu ahul nagusi bat du: gakoa modu seguruan bidaltzea edo partekatzea. Kriptografia asimetrikoak arazo hori gainditzen du bi gako desberdin erabiliz, gako publikoa modu irekian banatzeko aukera emanez eta gako pribatua sekretupean mantenduz. Horrela, komunikazio segurua ezarri daiteke aurretiaz sekreturik partekatu gabe. Hala ere, kriptografia asimetrikoa, oro har, motelagoa da kriptografia simetrikoa baino, eta, horregatik, sarritan biak konbinatzen dira praktikan. Aldi berean, kriptografia asimetrikoaren segurtasuna arazo matematiko jakin batzuen zailtasunean oinarritzen da. Adibide ezagunenetako bat [[w:RSA|RSA algoritmoa]] da, zenbaki oso handien faktorizazioaren zailtasunean oinarritzen dena. Bi zenbaki handi biderkatzea erraza den arren gaur egungo ordenagailuekin, emaitza emanda jatorrizko faktoreak aurkitzea oso zaila da baliabide konputazional handirik gabe. Propietate horri esker, sistema seguruak eraiki daitezke. == Testu ebakia: Ahuleziak == Kriptografia asimetrikoak ere baditu ahuleziak. Horien artean, bereziki garrantzitsua da konputazio kuantikoaren agerpena. Ordenagailu klasikoek arazo batzuk konpontzeko denbora asko behar duten bitartean, ordenagailu kuantikoek algoritmo espezifikoak erabil ditzakete, hala nola [[w:Shor's_algorithm|Shor-en algoritmoa]] bi zenbakien faktorizazioa askoz azkarrago egiteko. Horrek esan nahi du gaur egun seguruak diren sistema batzuk, RSA kasu, etorkizunean hauskorrak bihur daitezkeela, gako pribatuak modu eraginkorrean berreskuratzeko aukera emango luketelako. Beste ahultasun batzuk gako pribatuaren kontrola hirugarrenei eskuordetzeko aukeratik sortzen dira, eta horrek segurtasun orokorra ahuldu eta eraso-arriskua areagotu dezake. Gako luzeagoek segurtasuna hobetu dezaketen arren, algoritmo batzuek berezko ahultasunak izan ditzakete, eraso azkarragoen aurrean ahulago bihurtzen dituztenak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ana|abizena=Zelaia Jauregi |izenburua=Zer dela eta jasaten du kriptografia alorrak etengabeko aldaketa?|hizkuntza=eu|data=2023-11-11|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-11-11-06-00/hemeroteca_articles/zer-dela-eta-jasaten-du-kriptografia-alorrak-etengabeko-aldaketa|aldizkaria=GAUR8|sartze-data=2026-05-20}}</ref> == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} mt3b9bxj6ppw7a2tz6854tfaa8sva0w Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/PC 0 7291 44588 43690 2026-10-08T15:25:16Z Maitenat 2727 /* PC */ 44588 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:IBM PC 5150.jpg|eskuinera|thumb|250x250px| IBM PC 5150 Ordenagailu pertsonala]] '''PC''' edo '''Ordenagailu pertsonala''' ({{Lang-en|personal computer}}) pertsona batek bakarrik erabiltzeko diseinaturiko [[w:Mikroordenagailu|mikroordenagailu]] mota bat da. Hasieran PCz aritzean IBM PC bateragarriei egiten zitzaien erreferentzia, baina denborarekin txip eta sistema desberdinetako ordenagailu guztietara zabaldu zen terminoa. Ohiko zereginetarako dago prestaturik: [[w:Internet|Interneten]] nabigatzeko, [[w:Testu-editore|testuak idazteko]], mezuak bidali eta jasotzeko, bulego edo etxeko-lanak egiteko, [[w:Musika|musika]] entzuteko edota bideoak ikusteko. Mugikortasuna kontuan hartuta bi mota nagusi bereizten dira: [[w:Mahai gaineko ordenagailu|mahai gaineko ordenagailuak]] (oraindik antza handia dutenak hasierakoekin) eta [[w:Ordenagailu eramangarri|ordenagailu eramangarriak]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Elhuyar|abizena=Zientzia|izenburua=Zorionak, PC!|hizkuntza=eu|data=2001-08-13|url=https://zientzia.eus/artikuluak/zorionak-pc/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-06-12}}</ref> == Historia eta bilakaera == [[Fitxategi:Trinity77.jpg|thumb|1977ko mikroordenagailuen "trinitatea": Commodore PET, Apple II, eta TRS-80 Model I.]] IBM 5150 izan zen lehen PC ezaguna, eta 1981eko abuztuaren 12an jarri zen salgai. Modelo hark zeraman 8 biteko Intel 8088 mikroprozesadoreak 4,77 Mhz-etan egiten zuen lan. Garai haietan prozesadore azkarragoak ere bazeuden, baina hasierako helburua ez zen azkartasuna, etxetik lan egiteko ere balio izatea baizik. Garai hartan oso txikia zen Microsoft enpresak garatutako PC-DOS 1.0 sistema eragilea erabiltzen zuen IBM 5150 ordenagailuak. Aurrekari interesgarri asko izan zituen, honako hauek azpimarragarrienak izanik: * 1973an, Xerox Alto konputagailua agertu zen, Lehen interfaze grafikoa (GUI) ekarri zuen. * 1974an, 8080 mikroprozesadorean oinarritutako Altair 8800 modeloa, 1974an ekoitzia. Lehen konputagailu pertsonal arrakastatsutzat hartzen da. * 1976an, Applek bere lehen konputagailua sortu zuen: Apple I. * 1977an, Commodore PET eta Apple II agertu ziren eta arrakasta handia izan zuten. * 1982an, Sinclair fabrikatzailearen ZX Spectrum eta Commodore 64 modeloek lortu zuten publiko zabalera iristea milioika ale salduta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Total Share: Personal Computer Market Share 1975-2005 {{!}} Jeremy Reimer's Blog|hizkuntza=en|url=http://jeremyreimer.com/postman/node/329|aldizkaria=jeremyreimer.com|sartze-data=2026-06-14}}</ref> 1990eko hamarkadaren hasieratik, [[w:Microsoft|Microsoft]] sistema eragileak (lehenik [[w:MS-DOS|MS-DOSekin]] eta gero [[w:Microsoft Windows|Windowsekin]]) eta [[w:Intel|Intelen]] x86 arkitekturan oinarritutako prozesadoreak nagusi izan dira ordenagailu pertsonalen merkatuan, eta egun ere PC terminoak normalean Windows+Intel plataformari egiten dio erreferentzia, edo Windows duten PCei oro har. Windowsen alternatibek merkatuaren zati minoritarioa hartzen dute; horien artean daude [[w:Apple Inc.|Appleren]] Mac plataforma ([[w:Mac OS|MacOS]] sistema eragilea exekutatzen dutenak), eta [[w:Linux|Linux]]en oinarritutakoak (Linux-etik eratorritako ChromeOS-a barne). == Osagaiak == [[File:Personal computer, exploded 6.svg|thumb|upright=1.35|'''PC''' baten osagaiak eta dispositibo batzuk (horietako batzuk hautazkoak): 1:[[w:Eskaner|Eskaner]]ra; 2:[[w:CPU|CPU]] ([[w:Mikroprozesadore|mikroprozesadore]]); 3:[[w:Memoria|Memoria]] ([[w:Random-access memory|RAM]]); 4:Txartelak ([[w:Txartel grafiko|Txartel grafiko]]ak, etab.); 5:Konexioa argindarrera; 6:[[w:Disko optiko (informatika)|Disko optiko]]a ; 7:[[w:Disko gogor|Disko gogor]]ra (edo [[w:Egoera solidoko unitate|SSD]]]); 8:[[w:Txartel nagusi|Plaka nagusi]]a; 9:[[w:Bozgorailu|Bozgorail]]ak; 10:[[w:Pantaila (ordenagailua)|Pantaila]]; 11:[[w:Sistema eragile|Sistema eragile]]a; 12:[[w:Aplikazio informatiko|Aplikazio]]ak; 13:[[w:Teklatu (ordenagailua)|Teklatu]]a; 14:[[w:Sagu (ordenagailua)|Sagu]]a; 15:[[w:Disko gogor|Disko gogorra]]; 16: [[w:Inprimagailu|Inprimagailu]]a]] Ohiko PC batean [[w:Txartel nagusi|plaka nagusiaren]] bidez konektatzen dira oinarrizko osagaiak: [[w:Mikroprozesadore|mikroprozesadorea]], [[w:Memoria (informatika)|memoria]] eta dispositiboen txartelak ([[w:Txartel grafiko|txartel grafikoa]] eta [[w:Sare-txartel|sare-txartela]] besteak beste). Osagai nagusiez gain kanpoko dispositiboak daude, komunikazioa (sarrera eta irteera, adibidez) edo funtzio osagarriak (biltegiratze gehigarria, adibidez) bideratzeko helburuarekin: [[w:Teklatu (ordenagailua)|teklatua]], [[w:Pantaila (ordenagailua)|pantaila]], [[w:Inprimagailu|inprimagailua]], [[w:Eskaner|eskanerra]], kanpoko diskoak... [[w:Aplikazio informatiko|Aplikazio]] hedatuenak ofimatikakoak eta datu-baseenak dira, baina PCak ere oso erabiliak dira ingurune industrialetan mota guztietako aplikazioak egikaritzeko. hala ere, [[w:Hodei konputazio|hodei-konputazioaren]] etorrerarekin gero eta ohikoagoa da aplikazioak ez egotea PCan bertan eta instalatzeko beharra saihestea. == Testu ebakia: IBMren eta Microsoften arteko lehia PC-DOS sistema dela-eta == 1980an IBM oso enpresa ahaltsua zen informatikaren munduan eta Microsoft enpresa txiki ezezagun bat. Baina IBMk PCa azkar merkaturatu nahi zuen eta garatzen ari zen sistema eragilea atzeratzen ari zitzaion. Testuinguru horretan, 1980ko azaroan, IBMk sinatu zuen Microsoftekin PC-DOS sistema eragilea eskuratzeko kontratua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The clever clause that made Microsoft|hizkuntza=en-GB|url=https://www.docusign.com/en-gb/blog/clever-clause-made-microsoft|aldizkaria=www.docusign.com|sartze-data=2026-06-14}}</ref> Ezaguna denez PCa izugarrizko arrakasta izan zuen, eta IBMk eskubide esklusiboak zituela uste zuen, baina Microsoftek klausula bat sartua zuen kontratuan, enpresari sistema eragilea beste enpresa batzuei saltzeko aukera ematen ziona. Berehala Microsoftek MS-DOSen lizentzia saldu zien beste 70 bat konpainiari, horietako asko jada hasiak zirenak PCren hardware plataforma klonatzen.<ref>{{Erreferentzia|izena=InfoWorld Media Group|abizena=Inc|izenburua=Bill Gates, Microsoft and the IBM Personal Computer|argitaletxea=InfoWorld Media Group, Inc.|hizkuntza=en|data=1982-08-23|url=https://books.google.es/books?id=VDAEAAAAMBAJ&pg=PA22&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|sartze-data=2026-06-14}}</ref> Hortik sortu ziren IBMri eta Inteli konpetentzia handia egin zieten PC merkeak, eta orduan famatu ziren PCetako merkatuko enpresa berri batzuk, Compaq esaterako. Bi urtean IBM pasa zen merkatuaren % 80a izatetik % 20ra.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jan|abizena=Bielik|izenburua=IBM turned the personal computer into a standard|hizkuntza=en-US|data=2026-04-22|url=https://webiano.digital/ibm-turned-the-personal-computer-into-a-standard/|aldizkaria=Webiano Digital & Marketing Agency|sartze-data=2026-06-14}}</ref> Beraz, klausula batek aldatu zuen enpresa teknologikoen historia. Izan ere, klausula hari esker Microsoftek PCaren aroa menderatu ahal izan zuen, eta klausularen erruz informatikaren gailurrean zegoen IBM enpresaren gainbehera etorri zen. == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} kqttxk86c0y09pqftlyix3vxw208by4 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/DIF 1976-1985: DIF martxan - Eraikina 0 7319 44581 43871 2026-10-08T14:25:11Z Maitenat 2727 44581 wikitext text/x-wiki [[w:Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultateak]] agian bai, baina nik ez dut 2026 urtean 50 urte bete. Gaztexeago naiz, ez asko. Baina nire bizitza osoa lotuta egon da lagun horiei. Haiekin hasi eta hazi nintzen, moldatu, itxuraldatu, edertu, sufritu eta gozatu. Harria naiz, zementua, kristala, zura, kableak, uhinak… Informatikarien habia naiz, jende gaztea eta ez hain gaztea, zaharrak eta ez hain zaharrak. Jende asko lan egiten du hemen. Euskararen xuxurla islatzen da hemen barruan, eta kanpoan. Ni informatika fakultatearen eraikina naiz. == Jaio == 1984an jaio nintzen, duela 42 urte beraz, 4 solairuko eraikina. Ez nintzen jaioberri eder horietako bat, egitura bitxi batekin agertu bainintzen Ibaetan. Bai, askoz zabalagoa nintzen goiko pisuetan behekoan baino. Zaila da horrela zutik mantentzea, noski, eta zutabe asko eta luzeak erabili behar nituen burua sostengatzeko. Istorio asko entzun dut nire jaiotze-formaz; diotenez, urruneko toki batean jaio behar izan nintzen, muino baten magalean babestuta, eta horregatik nire itxura bitxi hori. Tira, ez dakit hala izan zen, baina "se non è vero…". [[Fitxategi:Informatika Fakultatea Ibaetan 1984.png|thumb|1984ko edifizioa atzetik ikusita.]] [[Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 05.jpg|thumb|Ingurua 1984an. Goian, igaro behar zen zubia eta gorago, Konportako fabrikak.]] Jaio nintzen tokia asko aldatu da urte hauetan. Ia urbanizatu gabe zegoen eremuan, edifizio bakar bat nuen alboan, Zuzenbide Fakultatea, eta pixka bat urrun eta gorago, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola. Erreka bat igaro behar zen zubi estu batetik fakultatera ailegatzeko. Baserriak ziren atzealdeko muinoetan, eta fabrika asko errepide nagusiaren beste aldean: Cervezas Kutz (El Leon), Lizarriturri y Rezola (Lagarto xaboiak), Suchard txokolateak… Arrastorik ez da geratzen gaur egun, 1990eko hamarkadan dena aldatu baitzen hiria zabaltzearekin batera. [[w:Amara (Donostia)|Amara]] auzoan, Pio XII plazaren alboan zegoen Escuela de Comercio-ko eraikinean "alokatuta" zeuden informatikariak, korridore eta itxitako terraza batean. Begi-bistakoa zen ezinbestekoa zela eraikin berria izatea indartsu hazten ari ziren unibertsitate-ikasketa berrientzat… hain indartsu ezen txikia geratu nintzen sortu bezain pronto (herri honen planifikazioa…!). Tira, 500 lagunentzako tokia nuen, baina 1.000 baino askoz gehiago etorri ziren 1984-1985 ikasturterako: ikasleak, irakasleak, administrazioko langileak, informatika-teknikariak. Gelak, bulegoak, laborategiak, dena zegoen nahasita hiru solairuetan. Baina, esaterako, liburutegirako espazio polit bat zegoen, eta kalkulu-zentrorako tokia ere ez zegoen gaizki (oso azkar hazten ari bazen ere). Hasieratik erabili behar ziren alboetan zeuden (Zuzenbideko pabiloiak, esaterako) eta gero sortzen joan ziren baliabideak ikasleei eskolak emateko. Irakasleak ere, estu-estu zeuden bulego txikietan, eta gero eta gehiago kontratatzen ari ziren. Hala hasi zen nire bizitza. Ikasleak gero eta gehiago ziren, uholde bat. Informatika ikasteko beste zentrorik ez zegoen Euskal Herria osoan, ezta inguruan ere. Urte batean 600 ikasle baino gehiago matrikulatu ziren lehen mailan, eta erabaki bat hartu behar izan zen, plaza kopurua mugatzea: 360 ikasle hartuko ziren urtero handik aurrera. Kopuru hori mantendu zen hainbat urtetan zehar; gero, pixkanaka, zentro berriak zabaltzen hasi ziren, Kantabrian, Riojan, Nafarroan, Bizkaian, Araban, eta ikasle kopurua joan zen jaisten. Azken urteetan 130-140 ikasle hasi dira urtero Donostian Informatika Ingeniaritza ikasten, eta Adimen Artifiziala gradua abian denetik, beste 40 ikasle gehiago. Baina buelta gaitezen edifizioaren historiara. == Hazi == 60 m luze, 30 m zabal eta 15 m altu, horiek ziren nire neurriak, gutxi gorabehera. Baina, esan dut dagoeneko, gorputzaren zati handi bat hutsa zen: goiko bi solairuek oinarriaren espazio osoa okupatzen zuten (bi terraza handirekin), baina 1. solairuak bi heren eskas, eta behekoak, erdia baino gutxiago. Bazegoen bolumena betetzeko. Eta hala egin zen. Lehen obretan, beheko solairua zabaldu zen, baina ez osoa, eta gela handi pare bat egin ziren. Eskas. Bigarren hedapena handiagoa izan zen. Hirugarren solairuko terrazak itxi ziren, eta han zegoen "aula magna" handia bitan banatu zen; lehen solairua zabaldu zen edifizioaren bukaeraraino; atzeko partean, mutur batetik bestera doan solairuarteko bat sortu zen, beheko solairuaren altuera aprobetxatuz; eta beheko solairua ere bukaeraraino zabaldu zen, erdian "karrerape, apiriku, lorio edo portxe" bat utziz (bai, hiztegia begiratu dut). Espazio dezente irabazi zen. Kalkulu-zentroa eta informatika-teknikariak beheko solairuko espazio berrietara aldatu ziren, baina, batez ere, laborategietarako espazio asko irabazi zen, ikasleentzat solairuartean eta ikerkuntza-taldeentzat 3. solairuan. Dena den, ikasle asko ziren eta ez zegoen tokirik eskola guztiak fakultatean bertan emateko. Zorionez, tartean ikasgelategi orokor bat altxatu zen alboan, Ignacio Maria Barriola eraikina. Toki asko eskolak emateko, campuseko fakultate guztietarako. Hala, hortik aurrera, eskola gehienak, batez ere talde handienak 1, 2, eta 3. mailan, han eman dira. <gallery mode="packed"> Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 02.jpg|Atzeko fatxada; fondoan, Kimika Fakultatea (2026) Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 01.jpg|Aurreko fatxada (2026) </gallery> == Itxuraldaketa == Informatika etengabe aldatzen eta eboluzionatzen da, eta berarekin batera ni! Eraikina ez zen gauza beharrei modu egokian erantzuteko. Baina espazio batzuk askatzen ari ziren. Batetik, zentroetako liburutegiak campusean eraikitako liburutegi nagusi berrira aldatzen ari ziren. Eta, bestetik, kalkulu-zentroaren funtzioak eta beharrak asko aldatu ziren. Fakultateko irakaskuntza eta ikerkuntzarako zerbitzu gisa jaio zen, baina informatikaren zabalkunde itzelarekin, behar horiek unibertsitateko zentro guztietara zabaldu ziren, maila desberdinetan, jakina (ez dira berdinak informatikaren beharrak informatika fakultatean edo besteetan; konputagailuak dira gure lan-tresnak eta gure ikerketa-helburuak). Tira, kontua da fakultatea txikia geratu zela unibertsitate osorako (garaian) zerbitzuak emateko, eta Korta edifizio berrira aldatu zen, fakultateko 300 metrora edo. Fakultatean geratu ziren irakaskuntzarako beharrezkoak ziren zerbitzuak. Beste arazo garrantzitsu bat zegoen: goiko solairua, non batez ere ikerlariek lan egiten zuten, ez zegoen batere prestaturik beroari aurre egiteko. Udan zehar, baina ez bakarrik udan, akumulatzen zen beroak ia ezinezkoa egiten zuen han lan egitea. Soluzio bat lortu behar zen, edifizioren klimatizazioa aldatuz. 2008-2009 ikasturtean, urte bat luze iraun zuten obrak egin ziren fakultatean. Espazio guztiak birmoldatu ziren. Ez zen batere erosoa izan, obrak egiten ziren bitartean ohiko lanarekin jarraitu behar baitzen, ikasleak, irakasleak, administrazioko pertsonalak, guztiak. 3. solairutik hasi zen: han zegoen guztia trasladatu zen, ahal zen moduan, gainerako solairuetara. 3. solairua bukatuta, 2.arekin hasi zen, non batez ere irakasleak aritzen ziren. Berriz ere, anabasa: gauza guztiak paketatu, moldatu berria zen 3. solairura pasa...- Eta hala jarraitu ziren obrak, edifizio osoa birmoldatu arte. Urte zaila izan zen, baina emaitzak merezi zuen. 3. solairuaren parte nagusia ikerkuntza-laborategietarako erreserbatu zen. Nahikoa espazioa irabazi zen lantegi horretarako (nahiz eta berriro, txiki geratu den). Horrekin batera, Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala saila hara aldatu zen. 2. solairuan beste bi sailak geratu ziren, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak. Irakasleentzat ere espazio asko irabazi zen, bulegoetan eta mintegietan. 1. solairuak transformazio handia jasan zuen. Idazkaritza handitu zen. Dekanotza lekuz aldatu zen, eskuin aldera, eta espazio handia irabazi zen bulegoetarako eta batzar-gela baterako (gaur, [[w:Gladys del Estal|Gladys del Estal]] aretoa). Ezker aldean, [[w:Ada Lovelace|Ada Lovelace]] gradu-aretoa jarri zen, 80 pertsonarentzako edo, tesien defentsak, hitzaldiak, bilerak eta abar egiteko. Solairuaren fondoan, ezkerraldean, 30 lagunentzako 3 gela utzi ziren (hautazko ikasgaien eskolak emateko, esaterako), eta eskuinaldean, ikasleentzako laborategietarako (sistema digitalak, robotika, programazioa…). Beheko solairuan, atezaintzarako espazio-zabal bat sortu zen, eta, batez ere, hainbat laborategi ikasleentzat. Eta txoko bat erreserbatu zen fotokopia-zerbitzuentzat. Guzti horrekin batera, edifizioaren barne estetika guztiz aldatu zen. Bistako adreilu horixka zegoen pareta guztietan, eta gehiena panelatu edo zuriz pintatu zen. Kristalezko panelak jarri ziren laborategi gehienetan, aspektu askoz irekiagoa eta diafanoa lortzeko (eta, etorkizunean, espazio horiek errazago moldatu ahal izateko). Eta gauza bera egin zen dekanotzan eta idazkaritzan. Beheko solairua osoa kolorez aldatu zen, tartean zeunden zutabe zaharrak, adreilu horiz, gorriz panelatu baitziren. Eskailerak pintatu ziren, zoruak panelatu ziren binilozko lauzekin… Fakultatea ezagutu zuen pertsona batek harriturik geratuko zen aldaketarekin. Klimatizazioa ere aldatu zen. Ur beroaren bidezko berotze-sistema zegoen lehen, eta ondo zebilen neguan, baina arazoa udakoa zen, tenperatura oso altuak sortzen zirelako. Aire hotz eta beroko sistema bat instalatu zen edifizio osoan. Tenperatura jaisteko, ondo dabil, baina giroa berotzeko ez omen da aurreko sistema bezain ona. Kanpoko itxura mantendu zen. Saio bat izan zen eraikina plastiko mota baten xafla zeharrargiekin forratzeko, fatxada eta estalkiaren artean landareak jartzeko, baina (zorionez?) ez zen aurrera joan. Horren ordez, aurpegia garbitu eta txukundu zen. <gallery mode="packed"> Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 04.jpg|Sarrerako hall gunea. Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 06.jpg|Dekanotzako Batzar Gela. Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 08.jpg|Patioa Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 07.jpg|3. solairuko sarrera. Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 03.jpg|[[Ada Lovelace]] areto nagusia. </gallery> == Bihar == Aldaketa da gizadiaren ezaugarri berezkoenetako bat. Ez dakit zer gertatuko da nirekin etorkizunean. Behar berriak sortuko dira, beste batzuk desagertuko dira… eta behar horietara moldatu beharko naiz. Ikerkuntza-talde batzuk asko hazi dira, eta ikerkuntzarako alboko eraikinetan ere badute egoitza. Adimen artifizialerako, hizkuntzaren prozesamendurako, [[w:Superkonputagailu|superkonputaziorako]]… behar diren makinak ez dira sartzen fakultatean dauden baliabideetan eta, esaterako, [[w:Donostia International Physics Center|DIPCko]] kalkulu-zentroarekin kolaboratzen da. Eta nigandik oso hurbil kokatu dira etorkizuneko konputazioa markatuko duten teknologiak: [[w:Konputazio kuantiko|konputazio kuantikoa]]. Txiki jaio nintzen, eta orain ikusten dudan egoera oso bestelakoa da. Pozik nago izandako eboluzioarekin. Ah! Ez nauzu ezagutzen? Bada, etorri eta bisitatu fakultatea, hartu kafe bat kafetegian.. Campusak ere merezi du. Ongi etorri! 1211ulw5gvf5xojp53x6pqtcuf5tawm 44582 44581 2026-10-08T14:26:37Z Maitenat 2727 44582 wikitext text/x-wiki [[w:Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultateak]] agian bai, baina nik ez dut 2026 urtean 50 urte bete. Gaztexeago naiz, ez asko. Baina nire bizitza osoa lotuta egon da lagun horiei. Haiekin hasi eta hazi nintzen, moldatu, itxuraldatu, edertu, sufritu eta gozatu. Harria naiz, zementua, kristala, zura, kableak, uhinak… Informatikarien habia naiz, jende gaztea eta ez hain gaztea, zaharrak eta ez hain zaharrak. Jende asko lan egiten du hemen. Euskararen xuxurla islatzen da hemen barruan, eta kanpoan. Ni informatika fakultatearen eraikina naiz. == Jaio == 1984an jaio nintzen, duela 42 urte beraz, 4 solairuko eraikina. Ez nintzen jaioberri eder horietako bat, egitura bitxi batekin agertu bainintzen Ibaetan. Bai, askoz zabalagoa nintzen goiko pisuetan behekoan baino. Zaila da horrela zutik mantentzea, noski, eta zutabe asko eta luzeak erabili behar nituen burua sostengatzeko. Istorio asko entzun dut nire jaiotze-formaz; diotenez, urruneko toki batean jaio behar izan nintzen, muino baten magalean babestuta, eta horregatik nire itxura bitxi hori. Tira, ez dakit hala izan zen, baina "se non è vero…". [[Fitxategi:Informatika Fakultatea Ibaetan 1984.png|thumb|1984ko edifizioa atzetik ikusita.]] [[Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 05.jpg|thumb|Ingurua 1984an. Goian, igaro behar zen zubia eta gorago, Konportako fabrikak.]] Jaio nintzen tokia asko aldatu da urte hauetan. Ia urbanizatu gabe zegoen eremuan, edifizio bakar bat nuen alboan, Zuzenbide Fakultatea, eta pixka bat urrun eta gorago, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola. Erreka bat igaro behar zen zubi estu batetik fakultatera ailegatzeko. Baserriak ziren atzealdeko muinoetan, eta fabrika asko errepide nagusiaren beste aldean: Cervezas Kutz (El Leon), Lizarriturri y Rezola (Lagarto xaboiak), Suchard txokolateak… Arrastorik ez da geratzen gaur egun, 1990eko hamarkadan dena aldatu baitzen hiria zabaltzearekin batera. [[w:Amara (Donostia)|Amara]] auzoan, Pio XII plazaren alboan zegoen Escuela de Comercio-ko eraikinean "alokatuta" zeuden informatikariak, korridore eta itxitako terraza batean. Begi-bistakoa zen ezinbestekoa zela eraikin berria izatea indartsu hazten ari ziren unibertsitate-ikasketa berrientzat… hain indartsu ezen txikia geratu nintzen sortu bezain pronto (herri honen planifikazioa…!). Tira, 500 lagunentzako tokia nuen, baina 1.000 baino askoz gehiago etorri ziren 1984-1985 ikasturterako: ikasleak, irakasleak, administrazioko langileak, informatika-teknikariak. Gelak, bulegoak, laborategiak, dena zegoen nahasita hiru solairuetan. Baina, esaterako, liburutegirako espazio polit bat zegoen, eta kalkulu-zentrorako tokia ere ez zegoen gaizki (oso azkar hazten ari bazen ere). Hasieratik erabili behar ziren alboetan zeuden (Zuzenbideko pabiloiak, esaterako) eta gero sortzen joan ziren baliabideak ikasleei eskolak emateko. Irakasleak ere, estu-estu zeuden bulego txikietan, eta gero eta gehiago kontratatzen ari ziren. Hala hasi zen nire bizitza. Ikasleak gero eta gehiago ziren, uholde bat. Informatika ikasteko beste zentrorik ez zegoen Euskal Herria osoan, ezta inguruan ere. Urte batean 600 ikasle baino gehiago matrikulatu ziren lehen mailan, eta erabaki bat hartu behar izan zen, plaza kopurua mugatzea: 360 ikasle hartuko ziren urtero handik aurrera. Kopuru hori mantendu zen hainbat urtetan zehar; gero, pixkanaka, zentro berriak zabaltzen hasi ziren, Kantabrian, Riojan, Nafarroan, Bizkaian, Araban, eta ikasle kopurua joan zen jaisten. Azken urteetan 130-140 ikasle hasi dira urtero Donostian Informatika Ingeniaritza ikasten, eta Adimen Artifiziala gradua abian denetik, beste 40 ikasle gehiago. Baina buelta gaitezen edifizioaren historiara. == Hazi == 60 m luze, 30 m zabal eta 15 m altu, horiek ziren nire neurriak, gutxi gorabehera. Baina, esan dut dagoeneko, gorputzaren zati handi bat hutsa zen: goiko bi solairuek oinarriaren espazio osoa okupatzen zuten (bi terraza handirekin), baina 1. solairuak bi heren eskas, eta behekoak, erdia baino gutxiago. Bazegoen bolumena betetzeko. Eta hala egin zen. Lehen obretan, beheko solairua zabaldu zen, baina ez osoa, eta gela handi pare bat egin ziren. Eskas. Bigarren hedapena handiagoa izan zen. Hirugarren solairuko terrazak itxi ziren, eta han zegoen "aula magna" handia bitan banatu zen; lehen solairua zabaldu zen edifizioaren bukaeraraino; atzeko partean, mutur batetik bestera doan solairuarteko bat sortu zen, beheko solairuaren altuera aprobetxatuz; eta beheko solairua ere bukaeraraino zabaldu zen, erdian "karrerape, apiriku, lorio edo portxe" bat utziz (bai, hiztegia begiratu dut). Espazio dezente irabazi zen. Kalkulu-zentroa eta informatika-teknikariak beheko solairuko espazio berrietara aldatu ziren, baina, batez ere, laborategietarako espazio asko irabazi zen, ikasleentzat solairuartean eta ikerkuntza-taldeentzat 3. solairuan. Dena den, ikasle asko ziren eta ez zegoen tokirik eskola guztiak fakultatean bertan emateko. Zorionez, tartean ikasgelategi orokor bat altxatu zen alboan, Ignacio Maria Barriola eraikina. Toki asko eskolak emateko, campuseko fakultate guztietarako. Hala, hortik aurrera, eskola gehienak, batez ere talde handienak 1, 2, eta 3. mailan, han eman dira. <gallery mode="packed"> Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 02.jpg|Atzeko fatxada; fondoan, Kimika Fakultatea (2026) Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 01.jpg|Aurreko fatxada (2026) </gallery> == Itxuraldaketa == Informatika etengabe aldatzen eta eboluzionatzen da, eta berarekin batera ni! Eraikina ez zen gauza beharrei modu egokian erantzuteko. Baina espazio batzuk askatzen ari ziren. Batetik, zentroetako liburutegiak campusean eraikitako liburutegi nagusi berrira aldatzen ari ziren. Eta, bestetik, kalkulu-zentroaren funtzioak eta beharrak asko aldatu ziren. Fakultateko irakaskuntza eta ikerkuntzarako zerbitzu gisa jaio zen, baina informatikaren zabalkunde itzelarekin, behar horiek unibertsitateko zentro guztietara zabaldu ziren, maila desberdinetan, jakina (ez dira berdinak informatikaren beharrak informatika fakultatean edo besteetan; konputagailuak dira gure lan-tresnak eta gure ikerketa-helburuak). Tira, kontua da fakultatea txikia geratu zela unibertsitate osorako (garaian) zerbitzuak emateko, eta Korta edifizio berrira aldatu zen, fakultateko 300 metrora edo. Fakultatean geratu ziren irakaskuntzarako beharrezkoak ziren zerbitzuak. Beste arazo garrantzitsu bat zegoen: goiko solairua, non batez ere ikerlariek lan egiten zuten, ez zegoen batere prestaturik beroari aurre egiteko. Udan zehar, baina ez bakarrik udan, akumulatzen zen beroak ia ezinezkoa egiten zuen han lan egitea. Soluzio bat lortu behar zen, edifizioren klimatizazioa aldatuz. 2008-2009 ikasturtean, urte bat luze iraun zuten obrak egin ziren fakultatean. Espazio guztiak birmoldatu ziren. Ez zen batere erosoa izan, obrak egiten ziren bitartean ohiko lanarekin jarraitu behar baitzen, ikasleak, irakasleak, administrazioko pertsonalak, guztiak. 3. solairutik hasi zen: han zegoen guztia trasladatu zen, ahal zen moduan, gainerako solairuetara. 3. solairua bukatuta, 2.arekin hasi zen, non batez ere irakasleak aritzen ziren. Berriz ere, anabasa: gauza guztiak paketatu, moldatu berria zen 3. solairura pasa...- Eta hala jarraitu ziren obrak, edifizio osoa birmoldatu arte. Urte zaila izan zen, baina emaitzak merezi zuen. 3. solairuaren parte nagusia ikerkuntza-laborategietarako erreserbatu zen. Nahikoa espazioa irabazi zen lantegi horretarako (nahiz eta berriro, txiki geratu den). Horrekin batera, Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala saila hara aldatu zen. 2. solairuan beste bi sailak geratu ziren, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak. Irakasleentzat ere espazio asko irabazi zen, bulegoetan eta mintegietan. 1. solairuak transformazio handia jasan zuen. Idazkaritza handitu zen. Dekanotza lekuz aldatu zen, eskuin aldera, eta espazio handia irabazi zen bulegoetarako eta batzar-gela baterako (gaur, [[w:Gladys del Estal|Gladys del Estal]] aretoa). Ezker aldean, [[w:Ada Lovelace|Ada Lovelace]] gradu-aretoa jarri zen, 80 pertsonarentzako edo, tesien defentsak, hitzaldiak, bilerak eta abar egiteko. Solairuaren fondoan, ezkerraldean, 30 lagunentzako 3 gela utzi ziren (hautazko ikasgaien eskolak emateko, esaterako), eta eskuinaldean, ikasleentzako laborategietarako (sistema digitalak, robotika, programazioa…). Beheko solairuan, atezaintzarako espazio-zabal bat sortu zen, eta, batez ere, hainbat laborategi ikasleentzat. Eta txoko bat erreserbatu zen fotokopia-zerbitzuentzat. Guzti horrekin batera, edifizioaren barne estetika guztiz aldatu zen. Bistako adreilu horixka zegoen pareta guztietan, eta gehiena panelatu edo zuriz pintatu zen. Kristalezko panelak jarri ziren laborategi gehienetan, aspektu askoz irekiagoa eta diafanoa lortzeko (eta, etorkizunean, espazio horiek errazago moldatu ahal izateko). Eta gauza bera egin zen dekanotzan eta idazkaritzan. Beheko solairua osoa kolorez aldatu zen, tartean zeunden zutabe zaharrak, adreilu horiz, gorriz panelatu baitziren. Eskailerak pintatu ziren, zoruak panelatu ziren binilozko lauzekin… Fakultatea ezagutu zuen pertsona batek harriturik geratuko zen aldaketarekin. Klimatizazioa ere aldatu zen. Ur beroaren bidezko berotze-sistema zegoen lehen, eta ondo zebilen neguan, baina arazoa udakoa zen, tenperatura oso altuak sortzen zirelako. Aire hotz eta beroko sistema bat instalatu zen edifizio osoan. Tenperatura jaisteko, ondo dabil, baina giroa berotzeko ez omen da aurreko sistema bezain ona. Kanpoko itxura mantendu zen. Saio bat izan zen eraikina plastiko mota baten xafla zeharrargiekin forratzeko, fatxada eta estalkiaren artean landareak jartzeko, baina (zorionez?) ez zen aurrera joan. Horren ordez, aurpegia garbitu eta txukundu zen. <gallery mode="packed"> Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 04.jpg|Sarrerako hall gunea Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 06.jpg|Dekanotzako batzar gela Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 08.jpg|Patioa Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 07.jpg|3. solairuko sarrera Fitxategi:Informatika Fakultatea - EHU 03.jpg|[[Ada Lovelace]] areto nagusia </gallery> == Bihar == Aldaketa da gizadiaren ezaugarri berezkoenetako bat. Ez dakit zer gertatuko da nirekin etorkizunean. Behar berriak sortuko dira, beste batzuk desagertuko dira… eta behar horietara moldatu beharko naiz. Ikerkuntza-talde batzuk asko hazi dira, eta ikerkuntzarako alboko eraikinetan ere badute egoitza. Adimen artifizialerako, hizkuntzaren prozesamendurako, [[w:Superkonputagailu|superkonputaziorako]]… behar diren makinak ez dira sartzen fakultatean dauden baliabideetan eta, esaterako, [[w:Donostia International Physics Center|DIPCko]] kalkulu-zentroarekin kolaboratzen da. Eta nigandik oso hurbil kokatu dira etorkizuneko konputazioa markatuko duten teknologiak: [[w:Konputazio kuantiko|konputazio kuantikoa]]. Txiki jaio nintzen, eta orain ikusten dudan egoera oso bestelakoa da. Pozik nago izandako eboluzioarekin. Ah! Ez nauzu ezagutzen? Bada, etorri eta bisitatu fakultatea, hartu kafe bat kafetegian.. Campusak ere merezi du. Ongi etorri! khdpqnctpt02dpuhn9ahn613v5rxva7 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/VAX makina, LISP makina 0 7330 44583 44242 2026-10-08T14:30:36Z Maitenat 2727 /* Testu ebakia: Lisp makina eta fakultateko tesiak (1985-1995) */ 44583 wikitext text/x-wiki 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, informatikak bilakaera azkarra izan zuen hardwarearen eta softwarearen arkitektura berrien garapenari esker. Testuinguru horretan, helburu oso desberdinak zituzten bi konputagailu-familia sortu ziren: [[w:VAX|VAX]] makinak, erabilera orokorrerako eta errendimendu handiko sistemak izateko diseinatuak, eta [[w:Lisp makina|LISP makinak]], [[w:Lisp|LISP]] lengoaian idatzitako programak exekutatzeko bereziki diseinatuak eta [[w:Adimen artifizial|adimen artifizialaren]] ikerketara bideratuak.<ref name="Brookshear2019">J. G. Brookshear eta D. Brylow, ''Computer Science: An Overview'', 13. ed., Pearson, 2019.</ref> Fakultatean ezarri ziren VAX11eta Symbolics LISP makinekin ikasleek praktika asko egin ahal izan zituzten, eta irakasleek zein ikerlariek hainbat proiektu eta tesi aurrera eraman. Geroago [[w:Sun_Microsystems|Sun]] zerbitzariak etorriko ziren, VMS sistematik Unix moduko SunOS eta [[w:Solaris|Solaris]] sistema eragileekin. == VAX makinak == [[Fitxategi:VAX 11-780 intero.jpg|thumb|250px|eskuinera|VAX-11/780 sistema, Digital Equipment Corporation (DEC) enpresak 1977an aurkeztutako lehen VAX eredua.]] VAX (Virtual Address eXtension) sistemak Digital Equipment Corporation (DEC) enpresak garatu zituen, eta 1977an merkaturatu ziren PDP-11 familiaren ondorengo gisa.<ref name="VAXManual">Digital Equipment Corporation, ''VAX Architecture Reference Manual'', Digital Press, 1987.</ref> Haien berrikuntza nagusia [[w:Alegiazko memoria|memoria birtualaren]] erabilera izan zen; horri esker, aplikazio konplexuagoak exekutatu eta sistemaren baliabideak hobeto aprobetxa zitezkeen.<ref name="VAXManual" /> Gainera, [[w:Complex instruction set computing|CISC]] (Complex Instruction Set Computer) arkitektura erabiltzen zuten, hardwarean zuzenean eragiketa konplexuak exekutatzeko gai den agindu-multzo zabal batean oinarrituta.<ref name="Levy1989">H. M. Levy eta R. H. Eckhouse, ''Computer Programming and Architecture: The VAX'', Digital Press, 1989.</ref> VAX sistemak erabiltzaile eta prozesu anitz aldi berean kudeatzeko gaitasunagatik nabarmendu ziren, VMS sistema eragileari esker. Sistema horrek gero [[w:OpenVMS|OpenVMS]] izena hartu zuen, eta haren egonkortasunagatik eta segurtasunagatik ezaguna izan zen.<ref name="VAXManual" /> Ezaugarri horiek zirela eta, unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan, ospitaleetan eta enpresa handietan oso erabiliak izan ziren. Beste abantaila garrantzitsu bat belaunaldi desberdinetako ekipoen arteko bateragarritasuna izan zen; horri esker, aurreko modeloetarako garatutako aplikazioak berrerabili zitezkeen.<ref name="Levy1989" /> 1980ko hamarkadaren amaieran, prozesadore indartsuagoek eta merkeagoek minikonputagailu espezializatuen beharra murriztu zuten. VAX sistemek pixkanaka protagonismoa galdu bazuten ere, erakunde askok urte luzez erabiltzen jarraitu zuten OpenVMS sistemaren fidagarritasunari esker.<ref name="Brookshear2019" /> == LISP makinak == [[Fitxategi:Symbolics3640 Modified.JPG|thumb|250px|eskuinera|Symbolics 3640 LISP makina, LISP lengoaian idatzitako programak exekutatzeko diseinatutako lan-estazioa.]] VAX makinen garaikideak dira LISP makinak. LISP programazio-lengoaiaren exekuzioa optimizatzeko sortu ziren. Lengoaia hori [[w:John McCarthy|John McCarthyk]] garatu zuen 1960an, adimen artifizialeko aplikazioetarako.<ref name="McCarthy1960">J. McCarthy, "Recursive Functions of Symbolic Expressions and Their Computation by Machine, Part I", ''Communications of the ACM'', 3(4), 184–195 or., 1960.</ref> [[w:Massachusetts Institute of Technology|MITeko]] ikertzaileak ohartu ziren arkitektura konbentzionalek LISP ez zutela modu eraginkorrean exekutatzen; horregatik, lengoaiaren oinarrizko eragiketetarako hardware-laguntza zuten konputagailuak diseinatu zituzten.<ref name="Moon1987">D. A. Moon, ''Architecture of the Symbolics 3600'', Symbolics Inc., 1987.</ref> Makina horiek listen manipulazioa zuzenean hardwarean inplementatzen zituzten, hala nola, datu-moten egiaztapen dinamikoa eta memoriako zabor-bilketa automatikoa. Horri esker, ohiko konputagailuek baino errendimendu handiagoa lortzen zuten aplikazio mota horietan.<ref name="Moon1987" /> Besteak beste, Symbolics, Lisp Machines Incorporated eta [[w:Texas Instruments|Texas Instruments]] enpresek merkaturatu zituzten sistema horiek 1980ko hamarkadan, eta [[w:Sistema aditu|sistema adituetan]], [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|hizkuntzaren prozesamenduan]] eta adimen artifizialeko beste hainbat arlotan erabili ziren.<ref name="Steele1990">G. L. Steele Jr., ''Common Lisp: The Language'', 2. ed., Digital Press, 1990.</ref> Beste berrikuntza garrantzitsu bat garapen-ingurune interaktiboa izan zen. Horri esker, programak editatu, exekutatu eta araztu zitezkeen exekuzioa eten gabe. Gainera, sistema eragilearen beraren zati handi bat LISP lengoaian idatzita zegoen, eta hardwarearen eta softwarearen arteko integrazio estua lortu zen.<ref name="Steele1990" /> Hala ere, makina horien kostu handiak eta ohiko lan-estazioen errendimenduaren hobekuntza azkarrak lehiakortasuna galtzea ekarri zieten LISP makinei. LISP lengoaiarekin lan egiteko konpiladore modernoek hardware estandarrean nahikoa errendimendu eskaintzen zutenez, LISP makinen gainbehera komertziala iritsi zen 1990eko hamarkadan.<ref name="Tanenbaum2013">A. S. Tanenbaum eta T. Austin, ''Structured Computer Organization'', 6. ed., Pearson, 2013.</ref> == Ondorioak == Oro har, VAX eta LISP makinak konputagailuen arkitekturaren bi ikuspegi desberdinen adibide dira. Lehenengoen helburua erabilera orokorrerako plataforma sendo eta moldakorra eskaintzea zen; bigarrenek, berriz, zeregin jakinetarako hardware espezializatua diseinatzearen abantailak erakutsi zituzten. Merkatuan jarraipenik izan ez bazuten ere, bi teknologiek eragin handia izan zuten sistema eragileen, prozesadoreen arkitekturen eta adimen artifizialaren garapenean, eta haien ekarpena gaur egungo informatikan ere nabaria da.<ref name="Brookshear2019" /> <gallery mode="packed" caption="VAX 11/750. [[w:Donostiako Informatika Fakultatea|Donostiako Informatika Fakultatea]]n (1988)"> Fitxategi:VAX 11-750 Donostiako Informatika Fakultatea 1988 03.png|alt= Fitxategi:VAX 11-750 Donostiako Informatika Fakultatea 1988 01.png|alt= Fitxategi:VAX 11-750 Donostiako Informatika Fakultatea 1988 04.png|alt= </gallery> == Testu ebakia: LISP makina eta fakultateko tesiak (1985-1995)== Donostiako Informatika Fakultatean lortu zen Symbolics [[w:Lisp makina|LISP makina]] tresna ezin hobea izan zen gutxienez sei doktore-tesi garatzeko. Sekulako inbertsioa izan zen, inoiz Fakultatean egin den inbertsioren handienetako bat, baina emaitza garrantzitsuak ere eman zituen. Mundu mailako [[w:Adimen artifizial|adimen artifizialaren]] hasiera hartan, Fakultateko ikerkuntzaren hasiera hartan, funtsezko tresna izan zen LISP makina hura. Isabel Fernandez de Castrok, Arantza Díaz de Ilarrazak eta Maite Urretavizcayak egindako tesiak irakaskuntzarako sistema adituez aritu ziren,<ref>{{Erreferentzia|izena=María Isabel|abizena=Fernández de Castro|izenburua=Estrategias de enseñanza en un sistema inteligente de enseñanza asistida por ordenador|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1989|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ebf1f042999524bdf7a123e?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Arantza|abizena=Díaz de Ilarraza Sánchez|izenburua=Gestión de diálogos en lenguaje natural para un sistema de enseñanza inteligente|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1990|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f602999521315202222?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Maite|abizena=Urretavizcaya Loinaz|izenburua=Sistema para la detección, diagnóstico y corrección de errores en un sistema tutor inteligente|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1992|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f602999521315202207?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref> Xabier Artolak, Xabier Arregik eta Aitor Soroak egindakoak hizkuntzaren prozesamenduaz, bereziki hiztegi adimenduez,<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Artola Zubillaga|izenburua=Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren sorkuntza eta eraikuntza conception et construction d'un systeme intelligent d'aide dictionnariale (siad)|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1993|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f792999521315203b51?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier|abizena=Arregi Iparragirre|izenburua=Anhitz: sistema diccionarial multilingüe|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1995|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f65299952131520260f?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Aitor|abizena=Soroa Etxabe|izenburua=Izaera heterogeneoko baliabide lexikalen integraziorako arkitektura baten proposamena. Datu integrazioaren arlotik egindako ekarpena|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=2004|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f62299952131520243f?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref> eta Javier Doladok egindakoa simulazioaz sistemetako dinamikan.<ref>{{Erreferentzia|izena=José Javier|abizena=Dolado Cosín|izenburua=Diseño de interface para la simulación cualitativa de modelos de dinámica de sistemas. Simulación cualitativa del modelo IS-LM|argitaletxea=Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea|data=1989|url=https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/documentos/5ecb7f64299952131520257e?lang=eu|sartze-data=2026-08-06}}</ref> == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} lqa6m5l4cqbdr8yy9lp9lsjgt9kq0t9