Wikibooks
euwikibooks
https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.24
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikibooks
Wikibooks eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Wifi teknologia
0
7264
44691
44634
2026-10-14T10:04:01Z
Maitenat
2727
44691
wikitext
text/x-wiki
[[File:0207a74a86c5255a9d6458e587f1e9e4-flat-wifi-icon-by-vexels.png|thumb|Wifiaren logotipoa]]
'''Wifi teknologia''' (edo Wi-Fi, Wi-fi, wifi) haririk gabeko sare-teknologia da, gailuen arteko eta Interneterako komunikazioa ahalbidetzen duena irrati-uhinen bidez. [[w:IEEE_802.11|IEEE 802.11]] estandarretan oinarritzen da, eta gaur egun etxeetan, enpresetan eta espazio publikoetan sareetarako sarbide nagusietako bat bihurtu da. Gailuak haririk gabeko sarbide-puntu baten bidez konektatzen dira, eta estaldura-eremua gela bakar batetik kilometro karratu batzuetara irits daiteke hainbat sarbide-puntu erabiliz. Wifi teknologia 2,4 GHz eta 5 GHz maiztasun-bandetan funtzionatzen du batez ere ([[w:en:ISM_radio_band|ISM Industrial, Scientific and Medical]] lizentziarik gabeko espektroaren barruan), eta ordenagailuetan, telefono mugikorretan, telebistetan eta beste gailu askotan erabiltzen da.
== Historia ==
Wifi teknologiaren jatorria 1980ko hamarkadan dago, AEBetan ISM lizentziarik gabeko maiztasun-bandak erabilgarri jarri zirenean. Horrek haririk gabeko komunikazio-sistema berriak garatzeko aukera eman zuen. 1991n [[w:en:NCR_Voyix|NCR Corporation]] eta [[w:AT%26T|AT&T]] enpresek [[w:en:WaveLAN|WaveLAN]] sistema garatu zuten, gaur egungo Wifi teknologiaren aitzindarietako bat.
Aurrerapauso erabakigarria 1997an gertatu zen, IEEE erakundeak 802.11 estandarra onartu zuenean. Bi urte geroago, 802.11b bertsioak 11 Mbit/s-ko abiadura eskaini zuen, eta [[w:en:Wi-Fi_Alliance | Wi-Fi Alliance erakundea]] sortu zen fabrikatzaileen arteko bateragarritasuna bermatzeko. Ordutik aurrera, Wifi teknologiak etengabeko bilakaera izan du, abiadura, estaldura eta eraginkortasuna hobetuz. 2018an, Wi-Fi Alliance-ek izendapen sinplifikatuak aurkeztu zituen, hala nola Wi-Fi 4, Wi-Fi 5 eta Wi-Fi 6, erabiltzaileentzat estandarrak errazago identifikatzeko.
== Ezaugarri teknikoak ==
Wifi teknologiak airea erabiltzen du transmisio-bide gisa, eta horrek mugikortasuna eta instalazio erraza eskaintzen ditu. Hala ere, distantziak, oztopo fisikoek eta interferentziek seinalearen kalitatea murriztu dezakete.
Komunikazioa 802.11 tramen bidez egiten da. Trama horiek goiburua, datuen atala eta erroreak detektatzeko FCS (Frame Check Sequence) eremua dituzte. Gailuen identifikazioa [[w:MAC_helbide|MAC helbideen]] bidez egiten da, eta erroreak atzemateko [[w:CRC|CRC (Cyclic Redundancy Check) mekanismoa]] erabiltzen da.
Sareko sarbidea koordinatzeko, Wifi sareek [[w:CSMA/CA|CSMA/CA (Carrier Sense Multiple Access with Collision Avoidance)]] protokoloa erabiltzen dute. Mekanismo horren bidez, gailuek kanala libre dagoela egiaztatzen dute transmititu aurretik, eta ausazko atzerapen txikiak erabiltzen dituzte talkak murrizteko.
== Wifi erabilera moduak ==
Wifi sareek hainbat topologia erabil ditzakete. Ohikoena azpiegitura modua da; bertan, gailu guztiak sarbide-puntu batera konektatzen dira. Bestalde, ad hoc moduan gailuak zuzenean komunikatzen dira elkarren artean, bitartekaririk gabe.
[[File:Wifi erabilera moduak.png|thumb|center|400x400px|Wi-Fi sare baten azpiegitura-modua: BSS eta ESS egiturak]]
[[w:Haririk_gabeko_sarbide-puntu | Sarbide-puntu]] anitz erabiliz, [[w:en:Service_set_(802.11_network)#Extended_service_set|Extended Service Set (ESS)]] izeneko sare zabalagoak osa daitezke, estaldura handituz eta erabiltzaileen mugikortasuna erraztuz. Horri esker, Wifi teknologia oso hedatua dago etxeetan, enpresetan, unibertsitateetan eta espazio publikoetan.
== Abiaduraren bilakaera ==
Wifi estandarrek denboran zehar transmisio-abiadura nabarmen handitu dute. [[w:Wifi#802.11b|802.11b]] estandarraren 11 Mbit/s-etatik abiatu eta [[w:Wifi#802.11g|802.11g-ren]] 54 Mbit/s-ra igaro zen. Ondoren, Wi-Fi 4, Wi-Fi 5 eta Wi-Fi 6 bertsioek ehunka Mbit/s eta Gbit/s mailako abiadurak lortu dituzte, erabiltzaile askoren arteko komunikazioa optimizatuz.
== Wifi sareak eta segurtasuna ==
Haririk gabeko izaeragatik, Wifi sareek segurtasun-erronka bereziak dituzte. Sareak babesteko, hainbat enkriptazio-sistema garatu dira, hala nola [[w:WEP|WEP]], [[w:WPA|WPA]], [[w:WPA#WPA2|WPA2]] eta [[w:WPA#WPA3|WPA3]]. Mekanismo horiek baimenik gabeko sarbideak saihestu eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen laguntzen dute.
{{koadro-berde|
== Ondorioa ==
Wifi teknologiak erabat aldatu du sareetara konektatzeko modua, erabiltzaileei mugikortasun handiagoa eta kableekiko independentzia eskainiz. Ethernet sareekin batera, gaur egungo sare lokalen oinarrizko teknologietako bat da. Gainera, Interneten erabilera eguneroko bizitzara zabaldu du, eta funtsezko tresna bihurtu da etxeetan, hezkuntzan, lanean eta espazio publikoetan.
}}
== Erreferentziak ==
#{{en}} [https://en.wikipedia.org/wiki/Wi-Fi Wi-Fi]. Wikipedia.
#{{eu}} [https://eu.wikipedia.org/wiki/Wi-Fi Wi-Fi]. Wikipedia.
#{{en}} [https://en.wikipedia.org/wiki/IEEE_802.11 IEEE 802.11]. Wikipedia.
#[https://www.wi-fi.org/ Wi-Fi Alliance].
#{{en}} [https://en.wikipedia.org/wiki/IEEE_802.11ax IEEE 802.11ax (Wi-Fi 6)]. Wikipedia.
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:DIF50]]
gq9jk4vz49pxzldszanvoviycsk651c
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Bluetooth
0
7265
44693
44636
2026-10-14T10:33:41Z
Maitenat
2727
44693
wikitext
text/x-wiki
'''Bluetooth''' gailuen arteko haririk gabeko komunikazio-teknologia da, [[w:en:Bluetooth_Special_Interest_Group|Bluetooth Special Interest Group]] erakundeak garatua. Distantzia laburretan datuak transmititzeko erabiltzen da, eta kable bidezko konexioen alternatiba gisa sortu zen. Teknologia hau WPAN (Wireless Personal Area Network) sareetarako diseinatu da, eta telefono mugikorrak, ordenagailuak, entzungailuak, bozgorailuak, ibilgailuetako sistemak eta beste hainbat gailu elkarren artean konektatzeko erabiltzen da. Bluetooth-ek 2,4 GHz-ko [[w:en:ISM_radio_band|ISM maiztasun-banda]] erabiltzen du, energia-kontsumo txikiarekin eta kostu baxuko transmisoreekin.
[[File:Bluetooth logo (2016).svg|thumb|Bluetooth teknologiaren logoa]]
==Historia==
Bluetooth teknologiaren garapena 1989an hasi zen [[w:Ericsson|Ericsson]] enpresan, Nils Rydbecken gidaritzapean. Hasierako helburua haririk gabeko entzungailuak garatzea izan zen, baina laster ikusi zen teknologiak aplikazio zabalagoak izan zitzakeela. 1997an Ericsson eta [[w:IBM|IBM]] enpresek elkarlanean jardun zuten gailuen arteko komunikazioa ahalbidetuko zuen estandar ireki bat sortzeko.
Ekimen horri [[w:Intel|Intel]], [[w:Nokia|Nokia]] eta [[w:Toshiba|Toshiba]] batu zitzaizkien, eta 1998an Bluetooth Special Interest Group sortu zen. Urtebete geroago lehen Bluetooth gailua aurkeztu zen, esku libreko entzungailu bat. 2001ean merkaturatu ziren lehen Bluetooth teknologia integratzen zuen telefonoa eta ordenagailu eramangarria.
{| style="border: none;"
| [[File:Dragon 2.jpg|thumb|Bluetooth teknologiadun entzungailuak]]
| [[File:USMC-120628-M-QN491-037.jpg|thumb|Ibilgailuetan esku librerako bluetooth sistemak]]
|}
2000ko hamarkadaren hasieratik aurrera, Bluetooth kontsumo-elektronikako gailuetan hedatzen hasi zen. Telefono mugikorretan, audio-sistemetan eta bestelako gailu eramangarrietan integratzeak haren erabilera masiboa bultzatu zuen, eta gaur egun mundu osoko komunikazio-teknologia estandarren artean dago.
==Ezaugarri teknikoak eta protokoloak==
Bluetooth teknologiak 2,402 eta 2,480 GHz arteko maiztasun-tartean funtzionatzen du, [[w:en:Frequency-hopping_spread_spectrum|frequency-hopping spread spectrum]] izeneko teknikaren bidez interferentziak murriztuz. Hasierako bertsioek 1 Mbit/s-ko abiadura eskaintzen zuten, eta ondorengo bertsioek 3 Mbit/s edo handiagoak lortu zituzten.
[[File:NRF51822 Bluetooth 4.0 Modul.jpg|thumb|Bluetooth hardwarea]]
Sarearen antolaketa [[w:en:Master–slave_(technology)|nagusi/morroi]] ereduan oinarritzen da. Gailu talde txiki batek [[w:en:Piconet|piconet]] izeneko sare bat osatzen du, eta hainbat piconet elkartuz [[w:en:Scatternet|scatternet]] egiturak sor daitezke.
Bluetooth-en funtzionamendua protokolo-multzo batean oinarritzen da. Horien artean nabarmentzekoak dira LMP, loturaren kudeaketarako; L2CAP, datuen garraio eta multiplexaziorako; SDP, zerbitzuen aurkikuntzarako; HCI, hardwarearen eta softwarearen arteko komunikaziorako; eta RFCOMM, serieko komunikazio birtualak eskaintzeko. Horiez gain, telefonia, sare-komunikazio eta audio-kontrolerako protokolo espezifikoak ere erabiltzen dira.
==Bluetooth bertsioak==
Bluetooth teknologiak etengabeko bilakaera izan du. Lehenengo bertsioek interoperabilitatea eta oinarrizko komunikazioa hobetu zituzten; 2.x eta 3.x bertsioek transmisio-abiadura handitu zuten; eta 4.0 bertsioarekin Bluetooth Low Energy (BLE) aurkeztu zen, energia-kontsumoa nabarmen murriztuz.
5.x bertsioek irismena, errendimendua eta audioaren kalitatea hobetu zituzten, eta [[w:Gauzen_Internet|Gauzen Internet (IoT)]] aplikazioetarako gaitasun handiagoak eskaini zituzten. Azkenik, 6.x bertsioek kokapenaren zehaztasuna, pribatutasuna eta energia-eraginkortasuna are gehiago indartu dituzte.
==Ondorioak==
Bluetooth teknologia funtsezko osagaia bihurtu da egungo komunikazio digitalean. Bere kostu baxuak, energia-kontsumo txikiak eta erabilera errazak gailu pertsonalen arteko komunikaziorako irtenbide estandar bihurtu dute. Gainera, Bluetooth Low Energy teknologiaren garapenari esker, gero eta presentzia handiagoa du IoT, domotika eta ingurune adimendunetan, eta etorkizunean ere haririk gabeko komunikazioaren oinarrizko teknologietako bat izaten jarraitzea espero da.
{{koadro-berde|
== Bluetooth eta IKT teknologiaren ekarpena COVID garaian==
[[Fitxategi:Screenshot HSE COVID-19 Tracker App (Android).jpg|thumb|Kutsatu posibleen kontaktuak detektatzeko app-a]]
2020 urtean pandemia betean aplikazio bat proposatu zen nazioartean kutsatzeen jarraipena egin ahal izateko. Funtsean horrela funtzionatzen zuen: bluetooth teknologiaren bidez, pertsonen (telefonoen) arteko gerturatzeak erregistratuko dira haien arteko distantzia laburra denean. Horrela, pertsona bat kutsatu dela detektatzean berarengandik hurbil egon direnak berehala ohartarazi ahal izateko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=IKT-ak Covid-19 garaian|hizkuntza=eu|data=2020-04-27|url=https://www.sarean.eus/iktak-covid-19-garaian/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-07-12}}</ref>
Aplikazioa asko zabaldu zen baina emaitzak espero baino apalagoak izan ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Munia El Marhoum|abizena=Iruretagoiena|izenburua=COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan|hizkuntza=eu|data=2020-08-08|url=https://www.berria.eus/mundua/covid-19aren-kutsatzeak-arakatzeko-aplikazioen-eraginkortasuna-kolokan_1277233_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-07-12}}</ref>
Laburbilduz, arrakasta eduki ez izanaren arrazoi nagusiak hauek izan ziren:
* Hartu-emana erregistratuta geratzeko bi pertsonek eraman behar dute telefonoa eta aplikazioa. Hartu-emanen erdia erregistratuta gera zedin biztanleriaren %70a eraman beharko zuten (0,7*0,7 da probabilitatea kasu horretan). Gainera, adinduen artean ezinezkoa da maila horretara iristera, eta horiek ziren helburu garrantzitsuena.
* Pribatutasunaren inguruan zeuden zalantzengatik pertsona askok ez zuten app-a instalatu.
* Instalatu zuten askok ez zuten aktibatzen bluetoothen erabilera bateria ahitzen zielako.
* Positibo faltsuak eragiten zituen.
}}
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
== Kanpo estekak ==
* SIG '''Bluetooth'''-en webgune ofizialak ([http://www.bluetooth.com/ ingelesez] [https://web.archive.org/web/20070122035546/http://spanish.bluetooth.com/bluetooth/ Gaztelaniaz])
* {{es}} [https://web.archive.org/web/20070406044546/http://www.bluezona.com/index.php?option=com_content&task=view&id=25&Itemid=50 BlueZona.com]
* {{en}} [https://web.archive.org/web/20041012061712/http://www.networkdictionary.com/protocols/80215.php Bluetooth eta IEEE 802.15]
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2347/danimarkako-harald-erregea-eta-bluetooth Bluetooth izenaren jatorria, ''Argia'' aldizkarian]
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:DIF50]]
7hpixd01wniie0phkmgszyxx6hyfvxw
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/BitTorrent protokoloa
0
7276
44694
44637
2026-10-14T10:36:15Z
Maitenat
2727
44694
wikitext
text/x-wiki
'''BitTorrent''' fitxategiak partekatzeko komunikazio-protokolo bat da, [[w:P2P|Peer-to-peer]] (P2P) edo parekoen arteko sare-ereduan oinarritzen dena. Funtsean, Internet bidez datu-multzo eta fitxategi handiak modu deszentralizatuan banatzeko erabiltzen den teknologia da. [[w:Bram Cohen|Bram Cohen]] programatzaileak diseinatu eta argitaratu zuen 2001ean, ohiko [[w:Bezero-zerbitzari|bezero-zerbitzari]] ereduaren mugak gainditzeko asmoz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Leturia Azkarate|izenburua=Partekatzea: ekonomiaren aro berri bat?|hizkuntza=eu|data=2014-06-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/partekatzea-ekonomiaren-aro-berri-bat/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-06-06}}</ref>
Eredu klasikoan, erabiltzaile guztiek zerbitzari nagusi bati eskatzen diote informazioa, eta horrek kolapsoak eragiten ditu eskaera masiboak daudenean. BitTorrent-en P2P sarean, aldiz, ez dago zerbitzari zentral bateratu baten beharrik; sarera konektatzen den gailu bakoitza bezero eta zerbitzari bihurtzen da aldi berean.
[[File:P2P sarea.jpg|center|500px|P2P sare bat]]
Protokoloa, ezaugarri nagusiak eta hobekuntzak Interneteko [[w:Request_for_Comments|RFC]] bezalako sistema propioan, BEP izenekoa, argitaratzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=bep_0000.rst_post|url=https://bittorrent.org/beps/bep_0000.html|aldizkaria=bittorrent.org|sartze-data=2026-06-06}}</ref> Egunero milioika erabiltzaile aktibok baliatzen dute sare hau, eta protokoloa erabiltzeko software libreko inplementazio ezagunenak [[qBittorrent]], [[Transmission]] edo [[Deluge]] dira.
[[File:Bideo baten deskarga P2PTV-n.png|thumb|center|Bideo baten deskarga P2PTV-n]]
[[Fitxategi:Torrentcomp small.gif|thumb|center|BitTorrent-ek zerbitzariaren karga asko murrizten du, erabiltzaileek normalean fitxategiak euren artean deskargatzen baitituzte, ez zerbitzaritik. Barra koloretsuek bezero bakoitzaren deskargak erakusten dituzte, fitxategia ausazko ordena batean deskargatzen da, ordena sekuentzial bat eraman beharrean]]
==Oinarrizko Terminologia eta Funtzionamendua==
Fitxategiak osorik bidali beharrean, zati txikietan (''pieces'') banatzean datza lortzen den eraginkortasuna. Funtzionamenduaren mekanika ulertzeko, ezinbestekoa da oinarrizko terminologia ezagutzea:
* ''.torrent fitxategia:'' Fitxategi eskaera bat egiteko, erabiltzaileak ''.torrent'' luzapena duen fitxategi txiki bat lortu behar du, normalean proiektu ofizialen webgunetan ([[w:Linux|Linux]] banaketak, esaterako) edo direktorio ataritan. Edukiaren ordez, metadatuak eta zatien [[#Hash Balioiak eta Osotasuna|''hash'']] balioak ditu.
* ''Direktorio ataria (''indexer''):'' .torrent fitxategiak bilatzeko direktorioa edo webgunea. Ez du berezko fitxategirik gordetzen, deskarga hasteko metadatuak (.torrent) ematen ditu soilik.
* ''Hazia (seed):'' Fitxategia osorik daukan eta saretik partekatzen ari den erabiltzailea.
* ''Parekoa (peer):'' Fitxategia deskargatzen ari den erabiltzailea, aldi berean dauzkan zatiak beste erabiltzaileekin partekatzen dituena.
* ''Erlauntza (swarm):'' Une zehatz batean fitxategi bera partekatzen ari diren gailu/erabiltzaile guztien multzoa.
* ''Aztarnaria (tracker):'' Erlauntzako erabiltzaileen [[w:IP_helbide|IP helbideak]] erregistratu eta haien arteko konexioak bideratzen dituen zerbitzaria.
Deskarga bat hastean, lortutako lehen zatiak automatikoki eskaintzen zaizkie gainontzeko parekoei. Horrela, erabiltzaile gehiago egon ahala, deskarga-abiadura eta banaketa-ahalmena handitu egiten dira guztientzat.
==Hash Balioak eta Osotasuna==
Segurtasuna bermatzeko, zati bakoitzak bere hash balioa du, "hatz-marka digital" esklusibo bat ([[w:Hashing|''Hashing'']]). Pareko batengandik zati bat jasotzean, bezero-programak haren hash-a kalkulatu eta .torrent fitxategian datorrenarekin alderatzen du. Bat badatoz, zatia onartu egiten du. Horrela ziurtatzen da inork ezin dituela fitxategiak aldatu edo datu ustelak sartu oharkabean.
==Erabilitako Sareko Protokoloak==
BitTorrentek [[w:Sare-protokolo|Interneteko hainbat geruza]] uztartzen ditu lana egiteko. Garraio-mailan, tradizionalki [[w:Transmission_Control_Protocol|TCP]] (Transmission Control Protocol) erabili da, datu-paketeak era fidagarrian eta ordenean iritsiko direla ziurtatzen baitu. Hala ere, sare lokalak ez saturatzeko, garatzaileek uTP (uTorrent Transport Protocol) inplementatu zuten gerora.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=bep_0015.rst_post|url=https://bittorrent.org/beps/bep_0015.html|aldizkaria=bittorrent.org|sartze-data=2026-06-06}}</ref> [[w:User_Datagram_Protocol|UDP]] (User Datagram Protocol) protokoloan oinarritzen da, sareko pilaketak modu dinamikoagoan kudeatuz. Aplikazio-mailari dagokionez, [[w:HTTP|HTTP]] edo [[w:HTTPS|HTTPS]] bezalako protokoloak ere ohikoak dira; izan ere, bezeroak erabiltzen ditu aztarnariekin edo web zerbitzari arruntekin komunikatzeko (''WebSeed'').
== Abantailak, Desabantailak eta Konparazioa==
BitTorrent-en abantaila nagusia bere eskalagarritasuna eta erresilientzia da; sistemak ez du huts egiten nodo bat erortzean. Desabantaila gisa, pribatutasun falta aipatu ohi da (IP helbidea publikoa da erlauntzan VPN bat erabili ezean) eta [[w:Egile-eskubideak|copyright]] urraketekin izan duen lotura historikoa. Beste P2P aplikazio batzuekin alderatuta ([[eDonkey]] edo [[Gnutella]] sareak, esaterako), BitTorrent diseinatu zen kokapen zehatzeko fitxategi oso astunak, ahalik eta azkarren banatzeko eta ez sare barruan fitxategi horiek bilatzeko.
{{koadro-berde|
== IPFS fitxategi-sistema ==
[[Fitxategi:Ipfs-logo-1024-ice-text.png|alt=IPFS protokoloaren logoa|thumb|IPFS protokoloaren logoa]]
'''[[w:InterPlanetary File System|InterPlanetary File System]]''' ('''IPFS''') edo planeten arteko fitxategi-sistema [[w:Sare-protokolo|protokolo]] bat da, [[w:hipermedia|hipermedia]] eta fitxategiak partekatzeko [[w:P2P|peer-to-peer]] (P2P) edo pareen arteko sare bat, datuak fitxategi-sistema banatu batean gordetzeko eta partekatzeko. IPFSk eduki-helbideratzea erabiltzen du IPFS [[w:Host|ostalariak]] konektatzen dituen izen-espazio global batean fitxategi bakoitza modu esklusiboan identifikatzeko.
IPFSk, besteak beste, http eta [[w:HTTPS|https]] kokapenetan oinarritutako hipermedia-zerbitzariaren protokoloak ordezka ditzake [[w:World Wide Web|World Wide Web]] banatzeko.<ref>Youtube: [https://www.youtube.com/watch?v=5Uj6uR3fp-U IPFS: Interplanetary file storage!] </ref>
IPFS sistema hori alfa bertsio batean merkaturatu zen 2015eko otsailean. [[w:Cloudflare|Cloudflare]] 2018an hasi zen IPFS erabiltzen, eta 2022an sartu zen sisteman. '''BitTorrent''' sortu zenean existitzen ez ziren hainbat teknologia berri integratu ditu: bertsioen kontrola, domeinu-izenen sistema propioa, Blockchaineko kontzeptuak, zifratzea...<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor Leturia|abizena=Azkarate|izenburua=IPFS, webarentzako fitxategi-sistema banatua|hizkuntza=eu|data=2021-03-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/ipfs-webarentzako-fitxategi-sistema-banatua/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-08-01}}</ref>
Zentsuraren aurka erabili izan da, adibidez bi kasu hauetan:
* [[w:Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma|Kataluniako independentzia erreferenduma]] 2017ko irail-urrian ospatu zena, legez kanpokotzat jo zuen [[w:Espainiako Konstituzio Auzitegia|Espainiako Auzitegi Konstituzionalak]] eta horrekin lotutako webgune asko blokeatu zituen. Ondoren, Kataluniako Piraten Alderdiak IPFSko webgunea islatu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren blokeo agindua saihesteko. <ref>{{Erreferentzia|abizena=324cat|izenburua=El TSJC ordena bloquejar més de 140 webs pel seu suport a l'1-O|hizkuntza=Català|data=2017-09-26|url=https://www.ccma.cat/324/el-tsjc-ordena-bloquejar-mes-de-140-webs-pel-seu-suport-a-l1-o/noticia/2811019/|aldizkaria=CCMA|sartze-data=2023-11-29}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|abizena=Hill|izenburua=Catalan referendum app removed from Google Play Store|hizkuntza=en|izena1=Paul|data=2017-09-30|url=https://www.neowin.net/news/catalan-referendum-app-removed-from-google-play-store|kazeta=[[w:Neowin|Neowin]]|accessdate=2017-10-06}}</ref>
* Turkiako Wikipediaren blokeoan, IPFS erabili zen Wikipediaren ispilu bat sortzeko, eta horrek debekua izan arren artxibatutako Wikipedia eduki estatikorako sarbidea ahalbidetu zuen. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Dale|izenburua=Turkey Can't Block This Copy of Wikipedia|hizkuntza=en|izena1=Brady|data=2017-05-10|url=http://observer.com/2017/05/turkey-wikipedia-ipfs/|kazeta=[[w:The New York Observer|Observer]]|issn=1052-2948|accessdate=2017-12-20}}</ref>
}}
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:DIF50]]
t6tcsr1l4cwfnf8689rlysbf5b4yly6
44695
44694
2026-10-14T10:41:05Z
Maitenat
2727
44695
wikitext
text/x-wiki
'''BitTorrent''' fitxategiak partekatzeko komunikazio-protokolo bat da, [[w:P2P|Peer-to-peer]] (P2P) edo parekoen arteko sare-ereduan oinarritzen dena. Funtsean, Internet bidez datu-multzo eta fitxategi handiak modu deszentralizatuan banatzeko erabiltzen den teknologia da. [[w:Bram Cohen|Bram Cohen]] programatzaileak diseinatu eta argitaratu zuen 2001ean, ohiko [[w:Bezero-zerbitzari|bezero-zerbitzari]] ereduaren mugak gainditzeko asmoz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Leturia Azkarate|izenburua=Partekatzea: ekonomiaren aro berri bat?|hizkuntza=eu|data=2014-06-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/partekatzea-ekonomiaren-aro-berri-bat/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-06-06}}</ref>
Eredu klasikoan, erabiltzaile guztiek zerbitzari nagusi bati eskatzen diote informazioa, eta horrek kolapsoak eragiten ditu eskaera masiboak daudenean. BitTorrent-en P2P sarean, aldiz, ez dago zerbitzari zentral bateratu baten beharrik; sarera konektatzen den gailu bakoitza bezero eta zerbitzari bihurtzen da aldi berean.
[[File:P2P sarea.jpg|center|500px|P2P sare bat]]
Protokoloa, ezaugarri nagusiak eta hobekuntzak Interneteko [[w:Request_for_Comments|RFC]] bezalako sistema propioan, BEP izenekoa, argitaratzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=bep_0000.rst_post|url=https://bittorrent.org/beps/bep_0000.html|aldizkaria=bittorrent.org|sartze-data=2026-06-06}}</ref> Egunero milioika erabiltzaile aktibok baliatzen dute sare hau, eta protokoloa erabiltzeko software libreko inplementazio ezagunenak [[qBittorrent]], [[Transmission]] edo [[Deluge]] dira.
[[File:Bideo baten deskarga P2PTV-n.png|thumb|center|Bideo baten deskarga P2PTV-n]]
[[Fitxategi:Torrentcomp small.gif|thumb|center|BitTorrent-ek zerbitzariaren karga asko murrizten du, erabiltzaileek normalean fitxategiak euren artean deskargatzen baitituzte, ez zerbitzaritik. Barra koloretsuek bezero bakoitzaren deskargak erakusten dituzte, fitxategia ausazko ordena batean deskargatzen da, ordena sekuentzial bat eraman beharrean]]
==Oinarrizko terminologia eta funtzionamendua==
Fitxategiak osorik bidali beharrean, zati txikietan (''pieces'') banatzean datza lortzen den eraginkortasuna. Funtzionamenduaren mekanika ulertzeko, ezinbestekoa da oinarrizko terminologia ezagutzea:
* ''.torrent fitxategia:'' Fitxategi eskaera bat egiteko, erabiltzaileak ''.torrent'' luzapena duen fitxategi txiki bat lortu behar du, normalean proiektu ofizialen webgunetan ([[w:Linux|Linux]] banaketak, esaterako) edo direktorio ataritan. Edukiaren ordez, metadatuak eta zatien [[#Hash Balioiak eta Osotasuna|''hash'']] balioak ditu.
* ''Direktorio ataria (''indexer''):'' .torrent fitxategiak bilatzeko direktorioa edo webgunea. Ez du berezko fitxategirik gordetzen, deskarga hasteko metadatuak (.torrent) ematen ditu soilik.
* ''Hazia (seed):'' Fitxategia osorik daukan eta saretik partekatzen ari den erabiltzailea.
* ''Parekoa (peer):'' Fitxategia deskargatzen ari den erabiltzailea, aldi berean dauzkan zatiak beste erabiltzaileekin partekatzen dituena.
* ''Erlauntza (swarm):'' Une zehatz batean fitxategi bera partekatzen ari diren gailu/erabiltzaile guztien multzoa.
* ''Aztarnaria (tracker):'' Erlauntzako erabiltzaileen [[w:IP_helbide|IP helbideak]] erregistratu eta haien arteko konexioak bideratzen dituen zerbitzaria.
Deskarga bat hastean, lortutako lehen zatiak automatikoki eskaintzen zaizkie gainontzeko parekoei. Horrela, erabiltzaile gehiago egon ahala, deskarga-abiadura eta banaketa-ahalmena handitu egiten dira guztientzat.
==Hash balioak eta osotasuna==
Segurtasuna bermatzeko, zati bakoitzak bere hash balioa du, "hatz-marka digital" esklusibo bat ([[w:Hashing|''Hashing'']]). Pareko batengandik zati bat jasotzean, bezero-programak haren hash-a kalkulatu eta .torrent fitxategian datorrenarekin alderatzen du. Bat badatoz, zatia onartu egiten du. Horrela ziurtatzen da inork ezin dituela fitxategiak aldatu edo datu ustelak sartu oharkabean.
==Erabilitako sareko protokoloak==
BitTorrentek [[w:Sare-protokolo|Interneteko hainbat geruza]] uztartzen ditu lana egiteko. Garraio-mailan, tradizionalki [[w:Transmission_Control_Protocol|TCP]] (Transmission Control Protocol) erabili da, datu-paketeak era fidagarrian eta ordenean iritsiko direla ziurtatzen baitu. Hala ere, sare lokalak ez saturatzeko, garatzaileek uTP (uTorrent Transport Protocol) inplementatu zuten gerora.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=bep_0015.rst_post|url=https://bittorrent.org/beps/bep_0015.html|aldizkaria=bittorrent.org|sartze-data=2026-06-06}}</ref> [[w:User_Datagram_Protocol|UDP]] (User Datagram Protocol) protokoloan oinarritzen da, sareko pilaketak modu dinamikoagoan kudeatuz. Aplikazio-mailari dagokionez, [[w:HTTP|HTTP]] edo [[w:HTTPS|HTTPS]] bezalako protokoloak ere ohikoak dira; izan ere, bezeroak erabiltzen ditu aztarnariekin edo web zerbitzari arruntekin komunikatzeko (''WebSeed'').
== Abantailak, desabantailak eta konparazioa==
BitTorrent-en abantaila nagusia bere eskalagarritasuna eta erresilientzia da; sistemak ez du huts egiten nodo bat erortzean. Desabantaila gisa, pribatutasun falta aipatu ohi da (IP helbidea publikoa da erlauntzan VPN bat erabili ezean) eta [[w:Egile-eskubideak|copyright]] urraketekin izan duen lotura historikoa. Beste P2P aplikazio batzuekin alderatuta ([[eDonkey]] edo [[Gnutella]] sareak, esaterako), BitTorrent diseinatu zen kokapen zehatzeko fitxategi oso astunak, ahalik eta azkarren banatzeko eta ez sare barruan fitxategi horiek bilatzeko.
{{koadro-berde|
== IPFS fitxategi-sistema ==
[[Fitxategi:Ipfs-logo-1024-ice-text.png|alt=IPFS protokoloaren logoa|thumb|IPFS protokoloaren logoa]]
'''[[w:InterPlanetary File System|InterPlanetary File System]]''' ('''IPFS''') edo planeten arteko fitxategi-sistema [[w:Sare-protokolo|protokolo]] bat da, [[w:hipermedia|hipermedia]] eta fitxategiak partekatzeko [[w:P2P|peer-to-peer]] (P2P) edo pareen arteko sare bat, datuak fitxategi-sistema banatu batean gordetzeko eta partekatzeko. IPFSk eduki-helbideratzea erabiltzen du IPFS [[w:Host|ostalariak]] konektatzen dituen izen-espazio global batean fitxategi bakoitza modu esklusiboan identifikatzeko.
IPFSk, besteak beste, http eta [[w:HTTPS|https]] kokapenetan oinarritutako hipermedia-zerbitzariaren protokoloak ordezka ditzake [[w:World Wide Web|World Wide Web]] banatzeko.<ref>Youtube: [https://www.youtube.com/watch?v=5Uj6uR3fp-U IPFS: Interplanetary file storage!] </ref>
IPFS sistema hori alfa bertsio batean merkaturatu zen 2015eko otsailean. [[w:Cloudflare|Cloudflare]] 2018an hasi zen IPFS erabiltzen, eta 2022an sartu zen sisteman. '''BitTorrent''' sortu zenean existitzen ez ziren hainbat teknologia berri integratu ditu: bertsioen kontrola, domeinu-izenen sistema propioa, Blockchaineko kontzeptuak, zifratzea...<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor Leturia|abizena=Azkarate|izenburua=IPFS, webarentzako fitxategi-sistema banatua|hizkuntza=eu|data=2021-03-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/ipfs-webarentzako-fitxategi-sistema-banatua/|aldizkaria=Elhuyar Zientzia|sartze-data=2026-08-01}}</ref>
Zentsuraren aurka erabili izan da, adibidez bi kasu hauetan:
* [[w:Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma|Kataluniako independentzia erreferenduma]] 2017ko irail-urrian ospatu zena, legez kanpokotzat jo zuen [[w:Espainiako Konstituzio Auzitegia|Espainiako Auzitegi Konstituzionalak]] eta horrekin lotutako webgune asko blokeatu zituen. Ondoren, Kataluniako Piraten Alderdiak IPFSko webgunea islatu zuen, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren blokeo agindua saihesteko. <ref>{{Erreferentzia|abizena=324cat|izenburua=El TSJC ordena bloquejar més de 140 webs pel seu suport a l'1-O|hizkuntza=Català|data=2017-09-26|url=https://www.ccma.cat/324/el-tsjc-ordena-bloquejar-mes-de-140-webs-pel-seu-suport-a-l1-o/noticia/2811019/|aldizkaria=CCMA|sartze-data=2023-11-29}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|abizena=Hill|izenburua=Catalan referendum app removed from Google Play Store|hizkuntza=en|izena1=Paul|data=2017-09-30|url=https://www.neowin.net/news/catalan-referendum-app-removed-from-google-play-store|kazeta=[[w:Neowin|Neowin]]|accessdate=2017-10-06}}</ref>
* Turkiako Wikipediaren blokeoan, IPFS erabili zen Wikipediaren ispilu bat sortzeko, eta horrek debekua izan arren artxibatutako Wikipedia eduki estatikorako sarbidea ahalbidetu zuen. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Dale|izenburua=Turkey Can't Block This Copy of Wikipedia|hizkuntza=en|izena1=Brady|data=2017-05-10|url=http://observer.com/2017/05/turkey-wikipedia-ipfs/|kazeta=[[w:The New York Observer|Observer]]|issn=1052-2948|accessdate=2017-12-20}}</ref>
}}
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:DIF50]]
3zt9sgd52f256bkj8izenuzqfmn15tj
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/PageRank algoritmoa
0
7365
44692
44635
2026-10-14T10:25:51Z
Maitenat
2727
44692
wikitext
text/x-wiki
[[File:PageRank algoritmoaren adibidea.svg|thumb|right|300px|'''PageRank''' balioen adibidea. Zirkuluen tamainak web-orri bakoitzaren PageRank balioa adierazten du, eta geziek orrien arteko estekak.]]
'''PageRank''' web-orrien garrantzi erlatiboa neurtzeko algoritmo bat da. [[w:Larry Page|Larry Page-k]] eta [[w:Sergey Brin|Sergey Brin-ek]] garatu zuten [[w:Stanford Unibertsitatea|Stanford Unibertsitatean]], 1990eko hamarkadaren amaieran <ref>Page, L.; Brin, S.; Motwani, R.; Winograd, T. ''The PageRank Citation Ranking: Bringing Order to the Web''.</ref>, eta [[w:Google|Google-ren]] lehen bilatzailearen oinarrizko osagaietako bat izan zen.<ref>Brin, S.; Page, L. ''The Anatomy of a Large-Scale Hypertextual Web Search Engine'', 1998.</ref> Algoritmoaren ideia nagusia hau da: orri baterako esteka haren garrantziaren adierazle gisa interpreta daiteke, eta esteka horren pisua jatorrizko orriaren garrantziaren araberakoa dela.
== Funtzionamendua ==
PageRank algoritmoak sarea [[Matematika_Diskretua/Grafoak#5.2_Definizioak|grafo zuzendu]] bat gisa adierazten du. Grafo horretan, web-orriak nodoak dira, eta orri batetik beste batera doazen estekak, berriz, ertzak. ''A'' web-orriak ''B'' web-orrirako esteka badu, ''A'' nodotik ''B'' nodorako ertz zuzendua dagoela suposatzen da.
Algoritmoak PageRank balio bat esleitzen dio web-orri bakoitzari. Balio horrek orriak webeko esteken egituraren barruan duen garrantzi erlatiboa adierazten du: zenbat eta PageRank balio handiagoa izan, orduan eta garrantzitsuagotzat jotzen du algoritmoak orri hori. Balioa ez da jasotako esteka kopuruaren araberakoa soilik, esteka horiek zein orritatik datozen ere kontuan hartzen baita. Horrela, algoritmoak ez die pisu bera ematen esteka guztiei. PageRank handia duen orri batetik datorren estekak ekarpen handiagoa egiten du PageRank txikia duen orri batetik datorrenak baino. Era berean, orri baten ekarpena haren irteerako esteka guztien artean banatzen da. Beraz, zenbat eta esteka gehiago izan orri batek, orduan eta txikiagoa da esteka bakoitzaren bidez transmititzen duen balioa.
PageRank interpretatzeko ohiko moduetako bat ''ausazko nabigatzailearen eredua'' da.
Horrela, webgune batek 0.15-eko PageRank balioa badu, horrek esan nahi du % 15eko probabilitatea duela erabiltzaile batek webgune horretara ailegatzeko, beti uneko orrian ausaz klikatuz nabigatzen badu.
== Historia eta garrantzia ==
PageRank-en ekarpen nagusietako bat web-eko esteken egitura informazio-iturri gisa erabiltzea izan zen. Horrela, web-orri baten edukia aztertzeaz gain, beste orriekin zituen harremanak ere erabil zitezkeen haren garrantzia estimatzeko.
Algoritmoa Google-ren lehen bilatzailearen osagai nagusietako bat izan zen. Bilaketaren emaitzak ordenatzeko orduan, PageRank-en bidez kalkulatutako garrantzia beste informazio mota batzuekin konbina zitekeen, hala nola erabiltzailearen kontsultaren eta web-orriaren edukiaren arteko erlazioarekin. Horrek emaitza erabilgarrienak lehen postuetan kokatzen lagundu zuen.
Googlek, bere PageRank algoritmoarekin eta sarea eskaneatzeko bere robotarekin, iraultza eragin zuen Internet munduan. Hala ere, aurretik baziren berritzaile eta arrakastatsuak izan ziren hainbat bilaketa-sistema:
* [[w:AltaVista|Altavista]]: 1995ean sortu zen Palo Alton eta lehen testu bidezko bilatzaile boolearra izan zen. Arrakasta handia izan zuen, orriak indexatzeko zuen robot ahaltsua zela eta. Euskararako baliokide bat sortu zen Fakultatean, Gain izenekoa, geroagoko [[Elebila]] bilatzailearen aurrekaria izan zena.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ibon|abizena=Aizpurua|izenburua=GaIn: un buscador Internet/Intranet avanzado para textos en euskera.|hizkuntza=es|abizena2=Alegria|abizena3=Ezeiza|izena2=Iñaki|izena3=Nerea|data=2000|url=http://journal.sepln.org/sepln/ojs/ojs/index.php/pln/article/view/3463|aldizkaria=Procesamiento del Lenguaje Natural|alea=0|zenbakia=26|issn=1989-7553|sartze-data=2026-09-05}}</ref>
* [[w:Yahoo!|Yahoo]]: Munduan gehien hedatu zen web ataria. Web-orriak indexatuta agertzen ziren gaien arabera, informazioaren bilaketa erraztuz. Webaren tamaina handitu ahala kontzeptua bazterrean joan zen geratzen, eta Yahoo oso eragin handiko enpresa izatetik ia desagertzera pasa zen. DMOZ izeneko alternatiba libre bat zuen.
== Mugak eta bilakaera ==
PageRank-ek web-orri baten garrantzi estrukturala neurtzen du, baina balio altuak ez du berez bermatzen bertako edukia zuzen, fidagarri edo kalitate handikoa denik. Gainera, esteka gutxi jasotzen dituzten orri berriek balio txikiagoa izan dezakete, nahiz eta eduki baliotsua eskaini.
PageRank-ek bilaketa-emaitzetan zuen eragina ezaguna egin ahala, algoritmoa manipulatzeko teknikak ere garatu ziren. Horien artean esteken erosketa eta esteka artifizialen sareak sortzea zeuden. Praktika horiek ekiditearren, bilatzaileek [[w:Zabor-posta|spam-aren]] aurkako mekanismoak eta esteken kalitatea ebaluatzeko metodo osagarriak garatu zituzten.
Gaur egungo bilatzaileek ehunka seinale eta sistema erabiltzen dituzte emaitzak ordenatzeko. PageRank-en printzipioek oraindik ere eragina dute esteken analisiaren esparruan, baina algoritmoa ez da bilaketa-emaitzen ordena zehazten duen faktore bakarra.<ref>Google Search Central, ''A guide to Google Search ranking systems''.</ref> Haren garrantzi historikoa, batez ere, webaren egitura bera informazioa antolatzeko eta web-orrien arteko garrantzi erlatiboa kalkulatzeko erabiltzean datza.
{{koadro-berde|
== SEO estrategiak==
[[Fitxategi:Demystifying Search Engine Optimization -viz notes- -wcyvr (8084222814).jpg|thumb|right|300px|SEO desmitifikatzen.]]
[[w:Web posizionamendu|Search Engine Optimization]] (SEO) izena “Posizionamendua bilatzaileetan”, “Bilaketa eragileen optimizazioa” edo “Webguneen optimizazioa” kontzeptuekin dago lotuta.<ref>{{Erreferentzia|izena=Marta|abizena=Goikolea|izenburua=SEO euskaraz .eus domeinuetarako weba bilaketa optimizazioa. Aurreko kontzeptuak|hizkuntza=eu|data=2017-01-13|url=https://www.sarean.eus/seo-euskaraz-eus-domeinuetarako-weba-bilaketa-optimizazioa-aurreko-kontzeptuak/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-09-05}}</ref>
Web-bilatzaileetan, eta bereziki Googlen, ondo posizionatuta egotea funtsezko bihurtu da webgunean saldu edo informazio hedatu nahi duten enpresa eta erakundeentzat.
Webguneetara iristen diren bisitetako portzentaje handi bat Googletik dator, eta bilatzaileak aurkezten dituen lehen emaitzen artean agertzeko ordaindu nahi ez bada, SEO teknikak erabili ohi dira.
PageRank algoritmoarekin SEO lana erraza zen, kanpoko guneetatik esteka asko lortu behar ziren gurera, kalitate/garrantzi handiko guneetatik ahal zela, eta orritik bertatik estekatu ezaugarri berdinetako guneetara. Denborarekin gauzak korapilatu egin dira, SEOren izenean iruzurrak egin direlako, eta ondorioz Googleren algoritmoan etengabeko aldaketak izaten dira. Gainera, aldaketa horiek ez dira publikoak.
Oro har, SEO egoki baterako jarraitu beharreko printzipioak hauek dira:<ref>{{Erreferentzia|abizena=Azkue|izenburua=“SEO On Page” hobetzeko zenbait aholku|hizkuntza=eu|url=https://azkuefundazioa.eus/seo-on-page-hobetzeko-zenbait-aholku/|aldizkaria=AZKUE|sartze-data=2026-09-05}}</ref>
* Estekak kanpotik eta kanpora
* Gako-hitzak txertatzea
* Metadesdeskribapenak eta izenburuak jartzea
* Irudiak optimizatzea
* Erabiltzaileen profila ondo definitzea eta edukia horretara egokitzea aurreko puntuak kontuan hartuta.
Adimen artifizial sortzailearekin Interneteko trafikoa asko aldatzen ari da. Gero eta erabiltzaile gehiagok informazioa bilatu, konparatu eta erabakiak hartzen dituzte webgune batera sartu gabe ("Zero Click Result"), eta honek krisia eragin du SEO tekniketan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zero-click result|hizkuntza=en|data=2026-08-31|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Zero-click_result&oldid=1372455438|aldizkaria=Ingelesezko Wikipedia|sartze-data=2026-09-05|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
}}
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
[[Kategoria:Informatika]]
[[Kategoria:DIF50]]
dm3t27lwilgn6s1wt5w7lxylvbmf7yj
Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/DIF 1996-2005: Ikerkuntzaren hazkuntza-hasiera
0
7377
44690
44578
2026-10-14T09:49:24Z
Maitenat
2727
44690
wikitext
text/x-wiki
= DIF 1996-2005: Ikerkuntza =
[[Fitxategi:Informatika Fakultatea - Ikerketa -2026.jpg|thumb|350px|Ikerketaren egoera fakultatean 2026an: </br> 70 ikerlari, 14 ikertalde, 150 argitalpen</br>4 M€ urtean eta 95 proiektu.]]
Informatikako eskolak 1973an hasi ziren, 1976an sortu zen ofizialki fakultatean, baina ikerketa-jarduera ez zen hasi 1981. urtera arte. Orduan inskribatu zen lehen doktorego-tesia. Francisco Javier Garijo Nazario-ren tesi hartan konputagailu-programak automatikoki sortzeko lehen urratsak ematen ziren. Urteak pasata, 45 urte geroago, ikergai horretan emaitza bikainak lortzen ari dira orain Adimen artifizial sortzaileari esker.
Lehenengo urteak igarota, ikerlana abiada hartu zuen 1996tik aurrera, ordura arte aritu ziren zenbait ikertzaile aitzindari batzuei esker. Zerrenda honetan, hasiera urte horietan ikerkuntza-lerro nagusiak abiatu zituzten irakasle batzuk ageri dira:
:{| class="wikitable"
|+ Hasierako ikertzaile eta ikertaldeak (1980-1996)
|-
|
[[w:Felisa Verdejo|Felisa Verdejo]] (1980)
* [[w:Arantza Illarramendi|Arantza Illarramendi]] (1987)
:: [[w:Oscar Díaz|Oscar Díaz]] (1992)
* [[w:Arantza Diaz de Ilarraza|Arantza Diaz de Ilarraza]] (1990) eta [[w:Kepa Sarasola|Kepa Sarasola]] (1988)
:: [[w:Xabier Artola Zubillaga|Xabier Artola]] (1993), [[w:Iñaki Alegria Loinaz|Iñaki Alegria]] (1994), [[w:Xabier Arregi Iparragirre|Xabier Arregi]] (1994), [[w:Montserrat Maritxalar|Montse Maritxalar]] (1996), [[w:Koldo Gojenola|Koldo Gojenola]] (1998), [[w:Eneko Agirre|Eneko Agirre]] (1999)
* [[w:Isabel Fernandez de Castro|Isabel Fernandez de Castro]] (1989) eta [[w:Maite Urretavizcaya|Maite Urretavizcaya]] (1992)
:: [[w:Ana Arruarte Lasa|Ana Arruarte]] (1999)
|
<poem>
→ '''BDI''' taldea
→ '''ONEKIN''' taldea
→ '''IXA''' taldea
→ '''HITZ''' zentroa
→ '''GaLan''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Marisa Navarro|Marisa Navarro]] (1987), [[w:Paqui Lucio|Paqui Lucio]] (1994) eta [[w:Montse Hermo|Montse Hermo]] (1996)
| → '''LoRea''' taldea
|-
|
[[w:Josu Aramberri Miranda|Josu Aramberri]] (1980)
* [[w:Felix Ares de Blas|Felix Ares de Blas]] (1983)
:: [[w:Julio Abascal Gonzalez|Julio Abascal]] (1987)
|<poem>
→ '''Egokituz''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Clemente Rodriguez Lafuente|Clemente Rodriguez]]
* [[w:Alberto Lafuente Rojo|Alberto Lafuente Rojo]] (1989), [[w:Olatz Arregi Uriarte|Olatz Arregi]] (1991), [[w:Javier Mugerza Rivero|Javier Mugerza]] (1996)
|<poem>
→ '''ALDAPA''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Ramón Beivide Palacio|Ramón Beivide]]
* [[w:Agustin Arruabarrena Frutos|Agustin Arruabarrena]] (1993)
* [[w:Jose Miguel Alonso|Jose Miguel]] (1996)
|<poem>
→ '''ALDAPA''' taldea
→ '''ISG''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Javier Torrealdea Folgado|Javier Torrealdea]]
* [[w:Javier Dolado Cosín|Javier Dolado]] (1989)
* [[w:Manuel Graña Román|Manuel Graña]] (1989)
|<poem>
→ '''Softwaren Ingeniaritza eta Kudeaketa''' taldea
→ '''GIC''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Yosu Yurramendi Mendizabal|Yosu Yurramendi]]
* [[w:Pedro Larrañaga Mugica|Pedro Larrañaga]] (1989)
:: [[w:Jose Antonio Lozano Alonso|Jose Antonio Lozano]] (1991)
:: [[w:Basilio Sierra Araujo|Basilio Sierra]] (1996)
|<poem>
→ '''ISG''' taldea
→ '''RSAIT''' taldea
</poem>
|-
|
[[w:Ander Murua Uria|Ander Murua]] (1996)
|→ '''GNIA''' taldea
|}
=== Doktorego-tesiak ===
Hainbat urtetako jardunak heldutasuna ekarri zion ikerketa-arloari. Horrela, Informatika Fakultatea sortu eta hamar urtera doktoreak bost baino ez baziren ere, 2012ko irakasle gehienak doktoreak ziren (%85 baino gehiago); gaur egun, guztiak. Hala, 2006 urtetik aurrera, urtero 12-18 doktorego-tesi defendatu dira,<ref name=":9">{{erreferentzia|abizena=EHUko Informatika Fakultatea|urtea=2024|izenburua=Informatika Fakultatearen memoria 2022/23|argitaletxea=ehu.eus|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/documents/d/informatika-fakultatea/memoria-22-2023-eu-2}}</ref> ikerketa taldeak eta spin-off enpresak sortu dira eta produktu informatiko aurreratuak erregistratu direla. Hurrengo grafikoan tesi-kopuruaren eboluzioa denboran zehar ageri da
[[Fitxategi:DIF ikerketa taldeak2021.jpg|thumb|170x170px|Informatika Fakultateko ikerketa taldeak]]
:{{Barra bertikalen grafikoa|1971-1975|0|1976-1985|4|1986-1995|26|1996-2005|53|2006-2015|148|2016-2025|175|izena=1980tik 2025era bitartean, 400 doktorego-tesi defendatu dira Informatika Fakultatean<ref>{{erreferentzia|izenburua=Donostiako Informatika Fakultateko doktore-tesiak. Hiru sailetan irakurritakoak|argitaletxea=ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/ikerkuntza/tesiak}}</ref>
|altuera=250|zabalera=400}}
=== Ikerkuntza taldeak ===
[[File:Ikerketa taldeen argitalpenen bilakaera DIF-2007-2025.png|thumb|Ikerketa taldeen argitalpenen bilakaera DIF-2007-2025]]
Informatika jakintza-arloa esponentzialki hazi da. Eta ondorioz, ikerketa eta garapenerako arloak asko ugaldu dira. Zaila da guztietan presentzia nabarmena izatea, fakultateko kide kopurua txikia baita, 100 lagun inguru. Baina arlo askotan lan egiten da, eraginkortasunez.
2023an, 70 ikerketa-proiektu edo kontratu landu ziren 17 ikerketa-taldetan, 36 ikertzaile nagusik zuzenduta. 2,3 milioi euroak maneiatu ziren proiektu horietan, 147 argitalpen zientifiko idatzi ziren, eta 27 doktorego-tesi aurkeztu ziren.<ref name=":9" />
Hogei bat ikerketa-talde sortu dira urteetan zehar Informatika Fakultatearen inguruan; denborarekin, batzuk desagertu dira eta berriak sortu. Talde batzuk handiak dira eta beste batzuk txikiagoak, batzuk fakultateko kideek bakarrik osatzen dute, eta beste batzuk beste zentro eta unibertsitateko kideek ere. Hona hemen laburpen bat (informazio zehatz eta zabalagoa, Informatika Fakultateko web orrian).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ikerketa lerroak - Informatika Fakultatea - Informatika Fakultatea - UPV/EHU|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/eu/web/informatika-fakultatea/ikerketa-lerroak|aldizkaria=Informatika Fakultatea|sartze-data=2021-02-06}}</ref>
Talde handienen artean,
* '''ISG''' ([[w:Intelligent Systems Group|Intelligent Systems Group]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Intelligent Systems Group Home Page|url=http://www.sc.ehu.es/ccwbayes/main.html|aldizkaria=www.sc.ehu.es|sartze-data=2021-02-06}}</ref> Jose Antonio Lozanok (Euskadi Ikerkuntza saria, 2024) zuzentzen duen taldeak, 30 ikerlari edo biltzen ditu. Taldeak arlo hauetan garatzen du ikerkuntza-lana, besteak beste: [[w:Ikasketa automatiko|Ikasketa automatikoa]] eta [[w:Ikaskuntza sakon|Ikasketa sakona]], [[w:Optimizazio (matematika)|Optimizazioa]], [[w:Errendimendu Handiko Konputazioa|Errendimendu Handiko Konputazioa]] eta [[w:Konputazio kuantiko|Konputazio Kuantikoa]], [[w:Bioinformatika|Bioinformatika]] eta abar. Fakultateko talde dinamikoenetako bat da, kalitatezko ikerkuntza-produkzio handiarekin.
* '''IXA''' [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamendua]], [[w:Ixa taldea|IXA taldea]]. Talde handiena da (100 lagun baino gehiago), [[w:Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren prozesamenduan]] lan egiten du eta hainbat sari jaso du bere lanagatik. Sortutako produktuen artean daude [[w:Xuxen|Xuxen]] zuzentzaile ortografikoa, [[w:elia.eus|elia.eus]] [[w:Itzulpen automatiko neuronal|itzultzaile automatiko neuronala]], [[w:Latxa (hizkuntza-eredu handia)|Latxa]] hizkuntza eredua, [[w:w:Euskal WordNet|Euskal WordNet]] sare lexikala eta [[w:Testu corpus#Zientzia eta Teknologia corpusa (ZT)|ZT]] eta [[w:Testu corpus#Sintaktikoki etiketatutako EPEC corpusa (EPEC-DEP)|EPEC]] corpusak. [[w:Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez|Arantza Diaz de Ilarraza Sanchezek]] koordinatu zuen taldea 2019an arte, [[w:AhoLab|AhoLab]] taldearekin batera [[w:HiTZ zentroa|HiTZ ikerketa-zentroa]] sortu zuten arte; harrezkero [[w:Eneko Agirre|Eneko Agirre]] (Google ikerketa saria 2016, 2018 eta 2019an; Aritmel saria 2021ean), [[w:German Rigau|German Rigau]], [[w:Xabier Arregi Iparragirre|Xabier Arregi]] eta [[w:Maxux Aranzabe|Maxux Arantzabe]] dira koordinatzaileak.
* '''GIC''' Grupo de Inteligencia Computacional, [[w:Manuel Graña Romay|Manuel Graña Romay]] irakasleak sortu zuen taldeak. 15-20 ikerlari bildu ditu ekoizpen zientifiko handiko taldea izan da, besteak beste arlo hauetan lan eginez: adimen artifiziala, ikusmen artifiziala eta patroien ezagutza, gizaki eta makinen arteko elkarrekintza-sistemak eta abar. Dagoeneko ez dago aktiboa.
Eta talde txikiagoen artean,
* '''CVPD''' ''Computer Vision and Pattern Discovery'' taldeak aplikazioak sortzen ditu ikusmena eta AA biltzen diren arloan: irudi biomedikoak, mikroskopia, aurpegien ezagutza, sistema autonomo eta interaktiboak, eta abar. Fadi Dornaikak eta Ignacio Argandak Ikerbasqueko ikerlariek zuzentzen dute taldea; Standford Unibertsitateko ''World’s Top 2% Scientists'' zerrendan ageri dira 2022tik.
* '''ALDAPA''' Gaur egun, taldearen jarduera nagusia osasunaren testuinguruan kokatzen da, zehazki, nerbio-sistemako gaixotasunen diagnostikoan eta prebentzioan. [[w:Javier Mugerza|Javier Mugerza]] irakaslea izan da orain arte koordinatzailea eta [[w:Olatz Arbelaitz|Olatz Arbelaitz]] irakasleak hartu dio erreleboa. Taldeko kideak Informatika Fakultatekoak eta Gasteiz eta Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak dira.
* '''RSAIT''' [[w:Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldea|Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldea]] (RSAIT). [[w:Basilio Sierra|Basilio Sierra]] eta [[w:Elena Lazkano|Elena Lazkano]] irakasleek koordinatzen duten taldeak [[w:robot|robot]] autonomoen arloan zentratzen du ikerleta-lana: esplorazioa eta nabigazioa, [[w:Ikasketa automatiko|ikasketa automatikoa]], gizakien eta roboten arteko elkarrekintza, ordenagailu bidezko ikusmena eta abar.
* '''Egokituz''', Behar Berezietarako [[w:Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza|Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza]] Laborategia. [[w:Julio Abascal Gonzalez|Julio Abascal]] irakaslearen gidaritzapean sortu zen 1985ean, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiliz, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko: pertsonen arteko komunikazio hurbila eta urrutikoa, ingurumenaren kontrola, mugikortasuna eta manipulazioa... Web-irisgarritasuna automatikoki neurtzeko metodologiak, tresnak eta metrikak ere garatu ditu. Nestor Garay irakasleak zuzentzen du taldea gaur egun.
* '''ONEKIN''' [[w:Oscar Diaz|Oscar Diaz]] irakaslea zuzentzen duen taldea Software Ingeniaritza arlo zabalean lan egiten du: Hizkuntza-eredu Handien (''Large Language Models'', LLM) aplikazioak software ingeniaritzan, software produktuen ingeniaritza, nabigatzaileen hedapenak, irisgarritasuna, chatbotak, AAren aplikazioak hezkuntzarako, eta abar.
* '''GaLan''' [[w:Isabel Fernandez de Castro|Isabel Fernandez de Castro]] irakasleak sortu zuen taldeak hezkuntza-esparruan erabil daitezkeen baliabide informatikoak hobetzea eta malgutzea izan du ardatz. Gaur egun, hauek dira ikerketa-lerro nagusiak: Hezkuntzarako eta ikerketarako gomendio-sistemak, Ikaskuntzaren analitika, Hezkuntzarako tresna informatikoak eta Elkarlanean ikasteko laguntza-tresnak
* '''LoRea''' ''Logic, Ontologies and Reasoning Group''. [[w:Montserrat Hermo|Montse Hermo]], [[w:Paqui Lucio|Paqui Lucio]] eta [[w:Marisa Navarro|Marisa Navarro]] irakasleek sortu zuten taldeak informatikaren oinarri matematikoetan ikertzen du. Ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: Sistema logikoak, Arrazoibide automatikoa, Domeinu espezifikoetarako ontologiak, Programen espezifikazio, transformazio eta egiaztapena, eta abar.
* '''GNIA''' ''Geometric Numerical Integration and Applications.'' Espainiako hainbat zentrotan banatutako taldea da; [[w:Ander Murua|Ander Murua]] irakasleak zuzentzen du Informatika Fakultateko atala. Haien lana integratzaile numerikoen azterketa teorikotik hasi, eta mekanika kuantikoan, Monte Carlo simulazioetan, astronomia dinamikoan, optimizazioan eta abarretan egindako proba numeriko eta simulazio errealetaraino doa.
* '''DIMAROVE''' Hezkuntza berrikuntzarako talde espezializatua. Lan-lerro nagusia da Ingeniaritza Informatikoaren irakaskuntzan Metodologia Aktiboak diseinatzea eta zabaltzea, online baliabideak, proiektuen kudeaketa espiralean, eta balorazio gurutzatuak metodologiak erabiliz. Rosa Arruabarrena da taldearen koordinatzailea.
* '''DSG''' ''Distributed Systems Group.'' Mikel Larrera irakasleak zuzentzen duen taldea, besteak beste, hutsegiteekiko tolerante diren sistemak, sistema dinamiko banatuak, eta haririk gabeko sentsoreen sareak ikertzen ditu.
* '''SN''' ''Stochastic Networks.'' Urtzi Ayesta Ikerbasqueko ikerlariaren taldearen arlo nagusiak dira kontrol eta ikasketa estokastikoak sare konplexuetan, optimizazioa, programazio dinamiko estokastikoak eta arloko aplikazioak
Talde gehiago izan dira Fakultateko historian, une honetan aktiboak ez direna. Haien artea daude, esaterako:
* '''BDI''' taldea (datu-base interoperableak). [[w:|Arantza Illarramendi]] irakasleak (Aritmel saria, 2010) zuzendutako taldeak arlo hauetan lan egin zuen: [[w:Web semantiko|Web semantikoaren]] erabilera [[w:Informazio-sistema|informazio-sistemen]] kudeaketan, osasun-ezaugarrien tele-transmisioa eta analisia mugikorren bidez, osasun-erregistro informatikoen [[w:Interoperabilitate|interoperabilitatea]] eta abar.
* '''ERABAKI''' taldea, [[w:Juan Manuel Pikatza Atxa|Juan Manuel Pikatza Atxa]] irakasleak zuzenduta, diagnostikoan eta tratamenduan, osagileari erabakiak hartzeko laguntzen dioten sistemak garatu zituzten
* '''Softwaren Ingeniaritza eta Kudeaketa''', [[w:Javier Dolado|Javier Dolado]] irakasleak sortu zuen taldea, hainbat unibertsitate biltzen dituen REMIS sarearen barruan.
Hasieran esan bezala, oso azkar garatzen eta aldatzen den eremua informatika. Ikerketa-arlo berriak sortzen dira etengabe, eta beste asko moteldu. Etorkizunean ere, fakultateko irakasleek eta ikerlariek erantzun egokia emango diote erronka beti berri horri.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|30em}}
1tb3e51vq2kvhyu80n11z4r4bkh98zm