Wikibooks euwikibooks https://eu.wikibooks.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.24 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikibooks Wikibooks eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/5G sareak (segmentazioa) 0 7259 44771 44660 2026-10-22T05:50:36Z Maitenat 2727 44771 wikitext text/x-wiki '''5G''' siglek telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldiari egiten diote erreferentzia. Haririk gabeko teknologia honen abantaila nagusia, abiaduraz gain, [[w:Latentzia (teknologia)|latentziaren]] hobekuntza da, hau da, komunikazioaren beste muturrean eragiteko azkartasuna. Horrek ahalbidetzen du dispositiboen erreakzio azkarragoa, [[w:gauzen Internet|Gauzen Internet]] arloko bideokamerekin eta bestelako sentsoreekin etengabeko interakzioa erraztuz. Horrela, lehen kable bidez egin ''behar'' ziren konexio azkarrak, 5Grekin haririk gabe dira posible. Uhin-espektroaren hiru frekuentzia-banda erabiltzen ditu, hiruretako bat 4G teknologian erabiltzen zen eta beste bat LDT/TDT/TNT (Lurreko Telebista Digitala) telebistarako duela gutxi arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=5G ezbaian|hizkuntza=eu|data=2020-06-13|url=https://www.berria.eus/iritzia/5g-ezbaian_1274021_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-24}}</ref> [[w:4G telefonia mugikor|4G teknologiarekin]] alderatuta, abiadura handiagoa eskaintzen du, (10 Gbps-raino probatan) eta latentzia txikiagoa, milisegundo gutxiko erantzun-denborak lortzen duela. Ezaugarri horiek direla-eta aukera ematen du aplikazio interesgarriak egiteko hainbat arlotan: [[w:errealitate areagotu|errealitate areagotua]], [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]], [[w:gidaririk gabeko autoak|gidaririk gabeko autoak]], bideo-transmisioak zuzenean. Baina teknologia honen ezarpenak inbertsio handiak behar ditu azpiegitura berritan eta aldaketa legalak frekuentzia-espektroaren arautegian. Hori dela-eta, atzerapen handiak egon dira hedapenean eta zeuden espektatibak ez dira bete. Puztu izanaren (hype) salaketak egon dira, eta maiz 5G teknologiatzat eskaintzen dena 4G teknologia eguneratua baino ez da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Rob|abizena=Marvin|izenburua=Consumers Want to Cut Through the Hype About 5G|hizkuntza=en|data=2019-04-15|url=https://www.pcmag.com/news/consumers-want-to-cut-through-the-hype-about-5g|aldizkaria=PCMAG|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Historia == 2008 NASA eta zenbait unibertsitate hasi ziren lan kontzeptuala egiten. 2013n ITUk (International Telecommunication Union) 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: deskarga-abiadura gutxienez 20Gbps-ekoa izan behar zen, igoerakoa 10Gbpsekoa eta latentzia 4ms-koa. Urte berean Samsungek prototipo bat egin zuen, eta Huaweik inbertsio handiak egin zituen. Europan Ericsson izan zen bultzatzaile handiena. Hego Korearena izan zen lehen ezarpen komertziala 2019an, eta 2020 urtea izan zen gakoa munduan zeharreko hedapenean. 2020-2022an frekuentzien enkanteak burutu ziren gure inguruan, eta hainbat enpresek diru asko inbertitu zuten hedapen horretan lidergoa hartzeko asmotan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Gobierno adjudica la subasta de 26 GHz a cuatro operadores por importe de 36 millones de euros|hizkuntza=es|url=https://portal.mineco.gob.es/es-es/comunicacion/Paginas/subasta-de-26-GHz.aspx|aldizkaria=portal.mineco.gob.es|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Egungo egoera == Mundu osoan inbertsioak errentagarri izateko arazoak egon dira eta horren ondorioz aurreikusitako inbertsioak gutxitu dira, eta ondorioz, esan bezala, teknologiaren eragina puztuta egon zelako sentipena hedatuta dago. Arrazoi asko aipatu dira horretarako, besteak beste honako hauek: gainestimatutako eskaera, frekuentziak erosteko kostua, azpiegituraren kostua, energiaren kostua, moteltasuna estandarretako ezarpenean, aplikazio gakoen falta eta COVIDaren eragina. Horrez gain, polemika handia egon da teknologia honek zelatatzeko erabilia izateko eskaintzen duen aukeraz. Polemikoagoa izan da Huawei enpresa txinatarrari (lider teknologikoetako bat da arlo honetan) debekatu zaionean AEBn, eta Europan ere, hainbat kontratutan parte hartzea. Zelatatzea/espioitza izan da eman den arrazoia eta horrek teknologia honekiko mesfidantza handitu du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dabid|abizena=Martinez|izenburua="Gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago"|hizkuntza=eu|data=2019-06-11|url=https://www.sarean.eus/gerrara-ohitu-zintezke-baina-gerra-egon-badago/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Segmentazioa 5G sareetan == '''5G sarearen segmentazioa''' sare-arkitektura bat da, birtualak eta independenteak diren sare logikoak sare fisiko berean multiplexatzea ahalbidetzen duena.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Azad|abizena=Jalalian|izenburua=Network slicing in virtualized 5G Core with VNF sharing|orrialdeak=103631|abizena2=Yousefi|abizena3=Kunz|izena2=Saleh|izena3=Thomas|data=2023-06-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1084804523000504|aldizkaria=Journal of Network and Computer Applications|zenbakia=215|issn=1084-8045|doi=10.1016/j.jnca.2023.103631|sartze-data=2025-11-27}}</ref> Sare-segmentazio bakoitza muturretik muturrera bakartuta doa, aplikazio baten eskakizunak asetzeko moldatuta.<ref name=":1">{{erreferentzia|izenburua=Network Slicing in 5G: Survey and Challenges|orrialdeak=94-100|abizena1=Foukas|abizena2=Patounas|abizena3=Elmokashfi|abizena4=Marina|izena1=X.|izena2=G.|izena3=A.|izena4=M. K.|data=2017|url=https://www.pure.ed.ac.uk/ws/files/32883461/network_slicing_5g_final_version_1.pdf|aldizkaria=[[w:IEEE Communications Magazine|IEEE Communications Magazine]]|liburukia=55|alea=5}}</ref> [[File:5G arkitektura generikoa.jpg|thumb|300x300px|5G sare-segmentazioaren arkitektura generikoa]] Honen ondorioz, teknologia honek funtsezko zeregina betetzen du 5G sare mugikorrak jasateko, zerbitzu-maila (SLR) oso desberdinak dituzten askotariko zerbitzuak eraginkortasunez hartzeko diseinatuta baitago. Sareko zerbitzuetara bideratutako ikuspegi hori gauzatzeak Software-Defined Networking (SDN) eta Sare Funtzioen Birtualizazioak (NFV) zehaztutako sare-kontzeptuak baliatzen ditu, sare-segmentu malgu eta eskalagarriak sare bereko azpiegituran inplementatzea ahalbidetzen baitute. Negozio-eredu baten ikuspuntutik begiratuta, sare-segmentazio bakoitza operadore mugikor birtual (MVNO) batek administratzen du. {{koadro-berde| == 5G eta konspirazio-teoriak == Teknologiaren gainean egindako hainbat kritika onargarriak dira; are gehiago, gizarte demokratiko batean espiritu kritikoa nahitaezkoa da. Baina batzuetan bideratzen diren eragozpen batzuk ez dira iritzi kritikoak, konspirazio-teoriak baizik. Eta batzuetan modu antolatuan zabaltzen dira, desinformazioaren eta intoxikazioaren bidez. Mota horretako kanpainak egon dira azken urteotan, batez ere COVID-19 garaian. [[Fitxategi:FACT-_5G_mobile_networks_DO_NOT_spread_COVID-19.svg|eskuinera|thumb|400x400px|Munduko Osasun Erakundearen poster bat 5G inguruko desinformazioaz ohartarazten.]] 5G teknologia eta pandemia lotzearena da kasu ezagunenetako bat. 5Gri leporatzen zaizkion/zitzaizkion kalteak hauek dira besteak beste: * COVID-19 iruzurra da eta helburu nagusia da mikrotxipak txertoetan ezkutatzea eta horrela pertsonak kontrolatu ahal izatea. * COVID-19 zabaltzen da 5G sareen bitartez. * 5G teknologiaren bitartez etxe barruko guztia mapatzen da, baita gorputzaren barrukoa ere. * 5G frekuentziak erabiltzen dira jendea sakabanatzeko manifestazioetan eta antzeko egoeratan. Irudian ikus daitekeenez, Munduko Osasun Erakundeak ere ohartarazpenak egin behar izan zituen zabaltzen ari ziren zurrumurru haien inguruan. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] qjiolz5kr67osjdy7fmo9ewzk0f9l35 44779 44771 2026-10-22T08:11:38Z Ksarasola 1603 /* Segmentazioa 5G sareetan */ irudiaren tamaina 44779 wikitext text/x-wiki '''5G''' siglek telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldiari egiten diote erreferentzia. Haririk gabeko teknologia honen abantaila nagusia, abiaduraz gain, [[w:Latentzia (teknologia)|latentziaren]] hobekuntza da, hau da, komunikazioaren beste muturrean eragiteko azkartasuna. Horrek ahalbidetzen du dispositiboen erreakzio azkarragoa, [[w:gauzen Internet|Gauzen Internet]] arloko bideokamerekin eta bestelako sentsoreekin etengabeko interakzioa erraztuz. Horrela, lehen kable bidez egin ''behar'' ziren konexio azkarrak, 5Grekin haririk gabe dira posible. Uhin-espektroaren hiru frekuentzia-banda erabiltzen ditu, hiruretako bat 4G teknologian erabiltzen zen eta beste bat LDT/TDT/TNT (Lurreko Telebista Digitala) telebistarako duela gutxi arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=5G ezbaian|hizkuntza=eu|data=2020-06-13|url=https://www.berria.eus/iritzia/5g-ezbaian_1274021_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-24}}</ref> [[w:4G telefonia mugikor|4G teknologiarekin]] alderatuta, abiadura handiagoa eskaintzen du, (10 Gbps-raino probatan) eta latentzia txikiagoa, milisegundo gutxiko erantzun-denborak lortzen duela. Ezaugarri horiek direla-eta aukera ematen du aplikazio interesgarriak egiteko hainbat arlotan: [[w:errealitate areagotu|errealitate areagotua]], [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]], [[w:gidaririk gabeko autoak|gidaririk gabeko autoak]], bideo-transmisioak zuzenean. Baina teknologia honen ezarpenak inbertsio handiak behar ditu azpiegitura berritan eta aldaketa legalak frekuentzia-espektroaren arautegian. Hori dela-eta, atzerapen handiak egon dira hedapenean eta zeuden espektatibak ez dira bete. Puztu izanaren (hype) salaketak egon dira, eta maiz 5G teknologiatzat eskaintzen dena 4G teknologia eguneratua baino ez da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Rob|abizena=Marvin|izenburua=Consumers Want to Cut Through the Hype About 5G|hizkuntza=en|data=2019-04-15|url=https://www.pcmag.com/news/consumers-want-to-cut-through-the-hype-about-5g|aldizkaria=PCMAG|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Historia == 2008 NASA eta zenbait unibertsitate hasi ziren lan kontzeptuala egiten. 2013n ITUk (International Telecommunication Union) 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: deskarga-abiadura gutxienez 20Gbps-ekoa izan behar zen, igoerakoa 10Gbpsekoa eta latentzia 4ms-koa. Urte berean Samsungek prototipo bat egin zuen, eta Huaweik inbertsio handiak egin zituen. Europan Ericsson izan zen bultzatzaile handiena. Hego Korearena izan zen lehen ezarpen komertziala 2019an, eta 2020 urtea izan zen gakoa munduan zeharreko hedapenean. 2020-2022an frekuentzien enkanteak burutu ziren gure inguruan, eta hainbat enpresek diru asko inbertitu zuten hedapen horretan lidergoa hartzeko asmotan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Gobierno adjudica la subasta de 26 GHz a cuatro operadores por importe de 36 millones de euros|hizkuntza=es|url=https://portal.mineco.gob.es/es-es/comunicacion/Paginas/subasta-de-26-GHz.aspx|aldizkaria=portal.mineco.gob.es|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Egungo egoera == Mundu osoan inbertsioak errentagarri izateko arazoak egon dira eta horren ondorioz aurreikusitako inbertsioak gutxitu dira, eta ondorioz, esan bezala, teknologiaren eragina puztuta egon zelako sentipena hedatuta dago. Arrazoi asko aipatu dira horretarako, besteak beste honako hauek: gainestimatutako eskaera, frekuentziak erosteko kostua, azpiegituraren kostua, energiaren kostua, moteltasuna estandarretako ezarpenean, aplikazio gakoen falta eta COVIDaren eragina. Horrez gain, polemika handia egon da teknologia honek zelatatzeko erabilia izateko eskaintzen duen aukeraz. Polemikoagoa izan da Huawei enpresa txinatarrari (lider teknologikoetako bat da arlo honetan) debekatu zaionean AEBn, eta Europan ere, hainbat kontratutan parte hartzea. Zelatatzea/espioitza izan da eman den arrazoia eta horrek teknologia honekiko mesfidantza handitu du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dabid|abizena=Martinez|izenburua="Gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago"|hizkuntza=eu|data=2019-06-11|url=https://www.sarean.eus/gerrara-ohitu-zintezke-baina-gerra-egon-badago/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Segmentazioa 5G sareetan == '''5G sarearen segmentazioa''' sare-arkitektura bat da, birtualak eta independenteak diren sare logikoak sare fisiko berean multiplexatzea ahalbidetzen duena.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Azad|abizena=Jalalian|izenburua=Network slicing in virtualized 5G Core with VNF sharing|orrialdeak=103631|abizena2=Yousefi|abizena3=Kunz|izena2=Saleh|izena3=Thomas|data=2023-06-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1084804523000504|aldizkaria=Journal of Network and Computer Applications|zenbakia=215|issn=1084-8045|doi=10.1016/j.jnca.2023.103631|sartze-data=2025-11-27}}</ref> Sare-segmentazio bakoitza muturretik muturrera bakartuta doa, aplikazio baten eskakizunak asetzeko moldatuta.<ref name=":1">{{erreferentzia|izenburua=Network Slicing in 5G: Survey and Challenges|orrialdeak=94-100|abizena1=Foukas|abizena2=Patounas|abizena3=Elmokashfi|abizena4=Marina|izena1=X.|izena2=G.|izena3=A.|izena4=M. K.|data=2017|url=https://www.pure.ed.ac.uk/ws/files/32883461/network_slicing_5g_final_version_1.pdf|aldizkaria=[[w:IEEE Communications Magazine|IEEE Communications Magazine]]|liburukia=55|alea=5}}</ref> [[File:5G arkitektura generikoa.jpg|thumb|center|500px|5G sare-segmentazioaren arkitektura generikoa]] Honen ondorioz, teknologia honek funtsezko zeregina betetzen du 5G sare mugikorrak jasateko, zerbitzu-maila (SLR) oso desberdinak dituzten askotariko zerbitzuak eraginkortasunez hartzeko diseinatuta baitago. Sareko zerbitzuetara bideratutako ikuspegi hori gauzatzeak Software-Defined Networking (SDN) eta Sare Funtzioen Birtualizazioak (NFV) zehaztutako sare-kontzeptuak baliatzen ditu, sare-segmentu malgu eta eskalagarriak sare bereko azpiegituran inplementatzea ahalbidetzen baitute. Negozio-eredu baten ikuspuntutik begiratuta, sare-segmentazio bakoitza operadore mugikor birtual (MVNO) batek administratzen du. {{koadro-berde| == 5G eta konspirazio-teoriak == Teknologiaren gainean egindako hainbat kritika onargarriak dira; are gehiago, gizarte demokratiko batean espiritu kritikoa nahitaezkoa da. Baina batzuetan bideratzen diren eragozpen batzuk ez dira iritzi kritikoak, konspirazio-teoriak baizik. Eta batzuetan modu antolatuan zabaltzen dira, desinformazioaren eta intoxikazioaren bidez. Mota horretako kanpainak egon dira azken urteotan, batez ere COVID-19 garaian. [[Fitxategi:FACT-_5G_mobile_networks_DO_NOT_spread_COVID-19.svg|eskuinera|thumb|400x400px|Munduko Osasun Erakundearen poster bat 5G inguruko desinformazioaz ohartarazten.]] 5G teknologia eta pandemia lotzearena da kasu ezagunenetako bat. 5Gri leporatzen zaizkion/zitzaizkion kalteak hauek dira besteak beste: * COVID-19 iruzurra da eta helburu nagusia da mikrotxipak txertoetan ezkutatzea eta horrela pertsonak kontrolatu ahal izatea. * COVID-19 zabaltzen da 5G sareen bitartez. * 5G teknologiaren bitartez etxe barruko guztia mapatzen da, baita gorputzaren barrukoa ere. * 5G frekuentziak erabiltzen dira jendea sakabanatzeko manifestazioetan eta antzeko egoeratan. Irudian ikus daitekeenez, Munduko Osasun Erakundeak ere ohartarazpenak egin behar izan zituen zabaltzen ari ziren zurrumurru haien inguruan. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] apza7t9iqyptum6etgkf6l0rsohmef1 44780 44779 2026-10-22T08:17:55Z Ksarasola 1603 44780 wikitext text/x-wiki '''5G''' siglek telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldiari egiten diote erreferentzia. Haririk gabeko teknologia honen abantaila nagusia, abiaduraz gain, [[w:Latentzia (teknologia)|latentziaren]] hobekuntza da, hau da, komunikazioaren beste muturrean eragiteko azkartasuna. Horrek ahalbidetzen du dispositiboen erreakzio azkarragoa, [[w:gauzen Internet|Gauzen Internet]] arloko bideokamerekin eta bestelako sentsoreekin etengabeko interakzioa erraztuz. Horrela, lehen kable bidez egin ''behar'' ziren konexio azkarrak, 5Grekin haririk gabe dira posible. Uhin-espektroaren hiru frekuentzia-banda erabiltzen ditu, hiruretako bat 4G teknologian erabiltzen zen eta beste bat LDT/TDT/TNT (Lurreko Telebista Digitala) telebistarako duela gutxi arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=5G ezbaian|hizkuntza=eu|data=2020-06-13|url=https://www.berria.eus/iritzia/5g-ezbaian_1274021_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-03-24}}</ref> [[w:4G telefonia mugikor|4G teknologiarekin]] alderatuta, abiadura handiagoa eskaintzen du, (10 Gbps-raino probatan) eta latentzia txikiagoa, milisegundo gutxiko erantzun-denborak lortzen duela. Ezaugarri horiek direla-eta aukera ematen du aplikazio interesgarriak egiteko hainbat arlotan: [[w:errealitate areagotu|errealitate areagotua]], [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]], [[w:gidaririk gabeko autoak|gidaririk gabeko autoak]], bideo-transmisioak zuzenean. Baina teknologia honen ezarpenak inbertsio handiak behar ditu azpiegitura berritan eta aldaketa legalak frekuentzia-espektroaren arautegian. Hori dela-eta, atzerapen handiak egon dira hedapenean eta zeuden espektatibak ez dira bete. Puztu izanaren (hype) salaketak egon dira, eta maiz 5G teknologiatzat eskaintzen dena 4G teknologia eguneratua baino ez da. <ref>{{Erreferentzia|izena=Rob|abizena=Marvin|izenburua=Consumers Want to Cut Through the Hype About 5G|hizkuntza=en|data=2019-04-15|url=https://www.pcmag.com/news/consumers-want-to-cut-through-the-hype-about-5g|aldizkaria=PCMAG|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Historia == 2008 NASA eta zenbait unibertsitate hasi ziren lan kontzeptuala egiten. 2013n ITUk (International Telecommunication Union) 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: deskarga-abiadura gutxienez 20Gbps-ekoa izan behar zen, igoerakoa 10Gbpsekoa eta latentzia 4ms-koa. Urte berean Samsungek prototipo bat egin zuen, eta Huaweik inbertsio handiak egin zituen. Europan Ericsson izan zen bultzatzaile handiena. Hego Korearena izan zen lehen ezarpen komertziala 2019an, eta 2020 urtea izan zen gakoa munduan zeharreko hedapenean. 2020-2022an frekuentzien enkanteak burutu ziren gure inguruan, eta hainbat enpresek diru asko inbertitu zuten hedapen horretan lidergoa hartzeko asmotan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Gobierno adjudica la subasta de 26 GHz a cuatro operadores por importe de 36 millones de euros|hizkuntza=es|url=https://portal.mineco.gob.es/es-es/comunicacion/Paginas/subasta-de-26-GHz.aspx|aldizkaria=portal.mineco.gob.es|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Egungo egoera == Mundu osoan inbertsioak errentagarri izateko arazoak egon dira eta horren ondorioz aurreikusitako inbertsioak gutxitu dira, eta ondorioz, esan bezala, teknologiaren eragina puztuta egon zelako sentipena hedatuta dago. Arrazoi asko aipatu dira horretarako, besteak beste honako hauek: gainestimatutako eskaera, frekuentziak erosteko kostua, azpiegituraren kostua, energiaren kostua, moteltasuna estandarretako ezarpenean, aplikazio gakoen falta eta COVIDaren eragina. Horrez gain, polemika handia egon da teknologia honek zelatatzeko erabilia izateko eskaintzen duen aukeraz. Polemikoagoa izan da Huawei enpresa txinatarrari (lider teknologikoetako bat da arlo honetan) debekatu zaionean AEBn, eta Europan ere, hainbat kontratutan parte hartzea. Zelatatzea/espioitza izan da eman den arrazoia eta horrek teknologia honekiko mesfidantza handitu du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dabid|abizena=Martinez|izenburua="Gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago"|hizkuntza=eu|data=2019-06-11|url=https://www.sarean.eus/gerrara-ohitu-zintezke-baina-gerra-egon-badago/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-03-27}}</ref> == Segmentazioa 5G sareetan == '''5G sarearen segmentazioa''' sare-arkitektura bat da, birtualak eta independenteak diren sare logikoak sare fisiko berean multiplexatzea ahalbidetzen duena.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Azad|abizena=Jalalian|izenburua=Network slicing in virtualized 5G Core with VNF sharing|orrialdeak=103631|abizena2=Yousefi|abizena3=Kunz|izena2=Saleh|izena3=Thomas|data=2023-06-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1084804523000504|aldizkaria=Journal of Network and Computer Applications|zenbakia=215|issn=1084-8045|doi=10.1016/j.jnca.2023.103631|sartze-data=2025-11-27}}</ref> Sare-segmentazio bakoitza muturretik muturrera bakartuta doa, aplikazio baten eskakizunak asetzeko moldatuta.<ref name=":1">{{erreferentzia|izenburua=Network Slicing in 5G: Survey and Challenges|orrialdeak=94-100|abizena1=Foukas|abizena2=Patounas|abizena3=Elmokashfi|abizena4=Marina|izena1=X.|izena2=G.|izena3=A.|izena4=M. K.|data=2017|url=https://www.pure.ed.ac.uk/ws/files/32883461/network_slicing_5g_final_version_1.pdf|aldizkaria=[[w:IEEE Communications Magazine|IEEE Communications Magazine]]|liburukia=55|alea=5}}</ref> [[File:5G arkitektura generikoa.jpg|thumb|center|500px|5G sare-segmentazioaren arkitektura generikoa]] Honen ondorioz, teknologia honek funtsezko zeregina betetzen du 5G sare mugikorrak jasateko, zerbitzu-maila (SLR) oso desberdinak dituzten askotariko zerbitzuak eraginkortasunez hartzeko diseinatuta baitago. Sareko zerbitzuetara bideratutako ikuspegi hori gauzatzeak Software-Defined Networking (SDN) eta Sare Funtzioen Birtualizazioak (NFV) zehaztutako sare-kontzeptuak baliatzen ditu, sare-segmentu malgu eta eskalagarriak sare bereko azpiegituran inplementatzea ahalbidetzen baitute. Negozio-eredu baten ikuspuntutik begiratuta, sare-segmentazio bakoitza operadore mugikor birtual (MVNO) batek administratzen du. {{koadro-berde| == 5G eta konspirazio-teoriak == Teknologiaren gainean egindako hainbat kritika onargarriak dira; are gehiago, gizarte demokratiko batean espiritu kritikoa nahitaezkoa da. Baina batzuetan bideratzen diren eragozpen batzuk ez dira iritzi kritikoak, konspirazio-teoriak baizik. Eta batzuetan modu antolatuan zabaltzen dira, desinformazioaren eta intoxikazioaren bidez. Mota horretako kanpainak egon dira azken urteotan, batez ere COVID-19 garaian. [[Fitxategi:FACT-_5G_mobile_networks_DO_NOT_spread_COVID-19.svg|eskuinera|thumb|400x400px|Munduko Osasun Erakundearen poster bat 5G inguruko desinformazioaz ohartarazten]] 5G teknologia eta pandemia lotzearena da kasu ezagunenetako bat. 5Gri leporatzen zaizkion/zitzaizkion kalteak hauek dira besteak beste: * COVID-19 iruzurra da eta helburu nagusia da mikrotxipak txertoetan ezkutatzea eta horrela pertsonak kontrolatu ahal izatea. * COVID-19 zabaltzen da 5G sareen bitartez. * 5G teknologiaren bitartez etxe barruko guztia mapatzen da, baita gorputzaren barrukoa ere. * 5G frekuentziak erabiltzen dira jendea sakabanatzeko manifestazioetan eta antzeko egoeratan. Irudian ikus daitekeenez, Munduko Osasun Erakundeak ere ohartarazpenak egin behar izan zituen zabaltzen ari ziren zurrumurru haien inguruan. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] cttlnpjunyz414rnhci3xxpatifkx9w Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Docker teknologia 0 7281 44769 44656 2026-10-22T05:21:17Z Maitenat 2727 /* Ekosistema eta Integrazioa */ 44769 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Docker logo (until 2025).png|thumb|Dockerren logoa]] '''[[w:Docker (softwarea)|Docker]]''' kode irekiko [[w:birtualizazio|birtualizazio]]-plataforma bat da, informatikako aplikazio bat edukiontzi isolatu batean paketatu, banatu eta exekutatzeko diseinatuta dagoena. Teknologia honek sistema eragilearen [[w:Nukleo (informatika)|kernelaren]] gaitasunak erabiltzen ditu, aplikazio bakar bat modu arin, eramangarri eta koherentean exekutatu ahal izateko, [[w:Makina birtual|makina birtual]] oso bat martxan jarri beharrik gabe.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eneko|abizena=Agirre|izenburua=DevOps teknologiak: Garapena eta ustiapena lotzen|hizkuntza=eu|data=2017-03-22|url=https://www.sarean.eus/devops-teknologiak-garapena-eta-ustiapena-lotzen/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-06-09}}</ref> Dockerren bidez garatzaileak aplikazioa bat pakete batean bildu ditzake, dituen software-mendekotasunak kontuan hartuta. Horrela ingurune koherente bat sortzen da aplikazioaren funtzionamendua ahalik eta egonkorren izan dadin, aldatu sistemaren konfigurazioa, mendekotasunak edo azpiegitura edozein izanda.<ref>{{Erreferentzia|izena=Katherine|abizena=Noyes|izenburua=Docker: A 'Shipping Container' for Linux Code|hizkuntza=en-gb|url=http://www.linux.com/news/enterprise/cloud-computing/731454-docker-a-shipping-container-for-linux-code/|aldizkaria=Linux.com {{!}} The source for Linux Information|sartze-data=2025-12-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Docker: Automated and Consistent Software Deployments|hizkuntza=en|url=https://www.infoq.com/news/2013/03/Docker/|aldizkaria=InfoQ|sartze-data=2025-12-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kernel Requirements - Docker Documentation|url=http://docker.readthedocs.org/en/v0.7.3/installation/kernel/|aldizkaria=docker.readthedocs.org|sartze-data=2025-12-27}}</ref> Makina birtualen ideiari jarraitzen diote, baina baliabideak askoz modu eraginkorrean erabiliz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Docker bidezko Nextcloud instalazio baten migrazioa nola egin|hizkuntza=eu|data=2021-02-17|url=https://iametza.eus/nextcloud-post/docker-bidezko-nextcloud-instalazio-baten-migrazioa-nola-egin/|aldizkaria=Iametza|sartze-data=2026-06-09}}</ref> [[File:Docker interfazeak.jpg|thumb|Dockerrek Linuxen kernelaren birtualizazio-gaitasunetara sartzeko interfaze desberdinak erabil ditzake.]] == Historia == Docker teknologia 2013an kaleratu zen, hasiera batean [[w:dotCloud|''dotCloud'']] enpresaren barne-proiektu modura. Proiektuak arrakasta berehalakoa izan zuen, eta laster bihurtu zen garatzaileentzat eta sistema-ingeniarientzat erreferentziazko estandar. Docker Inc. enpresak teknologia hori komertzialki bultzatu zuen eta, 2015ean, runC eta Open Container Initiative (OCI)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Docker libcontainer unifies Linux container powers|hizkuntza=en|url=https://www.zdnet.com/article/docker-libcontainer-unifies-linux-container-powers/|aldizkaria=ZDNET|sartze-data=2025-12-27}}</ref> sortu zituen, edukiontzien estandar irekia ezartzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ben Golub, Who Sold Gluster to Red Hat, Now Running dotCloud {{!}} Maureen O'Gara|url=http://maureenogara.sys-con.com/node/2747331|aldizkaria=maureenogara.sys-con.com|sartze-data=2025-12-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Barb|abizena=Darrow|izenburua=PaaS pioneer dotCloud gets new CEO in industry vet Ben Golub|hizkuntza=en|data=2013-07-23|url=http://gigaom.com/2013/07/23/paas-pioneer-dotcloud-gets-new-ceo-in-industry-vet-ben-golub/|aldizkaria=Gigaom|sartze-data=2025-12-27}}</ref> Denborarekin, enpresa handiek —[[w:Red Hat Linux|Red Hat]], [[w:IBM|IBM]], [[w:Microsoft|Microsoft]], [[w:Google|Google]] eta beste askok— ekarpen garrantzitsuak egin dituzte, eta komunitateak milaka [[w:Plugin|plugin]], irudi eta tresna garatu ditu. == Funtzionamendua eta abantailak == Dockerrak aplikazio baten exekuzio-ingurune logiko eta isolatua dira. Edukiontzi bakoitzak bere prozesu-espazioa, sare-konfigurazioa eta [[w:Fitxategi sistema|fitxategi-sistema]] propioak ditu, eta, aldi berean, sistema eragilearen kernel bera partekatzen du gainerako edukiontziekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Docker libcontainer unifies Linux container powers|hizkuntza=en|url=https://www.zdnet.com/article/docker-libcontainer-unifies-linux-container-powers/|aldizkaria=ZDNET|sartze-data=2025-12-27}}</ref> Gauzak horrela, portaera homogeneoa mantenduta azkarrago abiatzen dira eta baliabide gutxiago erabiltzen dute makina birtualak baino. Aplikazioen kodea docker irudiak izeneko ereduen arabera sortzen dira. Irudi horiek aplikazioaren kodea, konfigurazioa eta behar diren mendekotasun guztiak biltzen dituzte funtzionamendu homogeneo eta fidagarria ziurtatzeko. Dockerren arrakasta hainbat abantailetan oinarritzen da: * Arintasuna: edukiontziak ez dira makina birtualak bezain handiak; ez dute [[w:Sistema eragile|sistema eragile]] osoa barneratzen eta exekutatzen, eta horrek baliabide gutxiago kontsumitzea eta abioko denbora laburragoak ekartzen ditu. * Isolamendua: aplikazio bakoitzak bere ingurune logikoa du, eta horrek [[w:Segurtasuna Interneten|segurtasuna]] handitu eta baldintza berdinetan erreplikatzeko gaitasuna eskaintzen ditu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Iron.io Blog: How Docker Helped Us Achieve the (Near) Impossible|url=http://blog.iron.io/2014/04/how-docker-helped-us-achieve-near.html|aldizkaria=blog.iron.io|sartze-data=2025-12-27}}</ref> * Eramangarritasuna: aplikazio bat edukiontzi batean exekutatuta edozein sistema bateragarritan berdin portatuko da, izan [[w:Linux|Linux]], [[w:Microsoft Windows|Windows]] edo hodeiko plataforma bat. * Eskalagarritasuna: edukiontziak azkar sortu, kopiatu eta bana daitezke, [[w:Mikrozerbitzuak|mikrozerbitzuen]] arkitekturetan eta [[w:Konputazio banatua|sistema banatuetan]] oso erabilgarri bihurtuz. == Ekosistema eta integrazioa == Dockerrek ekosistema oso zabal eta heldua du, eta tresna ugarirekin integra daiteke: * Hodei-plataformak: AWS, Google Cloud, Azure, OpenStack * Konfigurazio-kudeaketa: Ansible, Puppet, Chef * CI/CD sistemak: Jenkins, [[w:GitHub|GitLab]] CI, GitHub Actions * Orkestrazio-plataformak: [[w:Kubernetes|Kubernetes]], Docker Swarm Tresna horiek edukiontzien [[w:Automatizazio|automatizazioa]], monitorizazioa, eskalatzea eta orkestrazioa bideratzen eta errazten dituzte.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Contenedores en Compute Engine|url=https://docs.cloud.google.com/compute/docs/containers?hl=es|aldizkaria=Google Cloud Documentation|sartze-data=2025-12-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bluemix Launches IBM Containers Beta Based on Docker|hizkuntza=en-US|data=2014-12-04|url=https://developer.ibm.com/bluemix/2014/12/04/ibm-containers-beta-docker/|aldizkaria=Bluemix|sartze-data=2025-12-27}}</ref> [[w:Hodei konputazio|Hodei-konputaziorako]] funtsezko tresna izateak asko bultzatu du teknologia honen erabilpena. {{koadro-berde| == Fakultateko PC laborategiak eta birtualizazioa== Enpresentzat bezala makina birtualak eta edukiontziak funtsezkoak izan dira irakaskuntzan, hainbat PC dituzten laborategietan sistemen administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko. [[Fitxategi:Alternative virtual machine host.svg|thumb|Makina birtualaren irudikapena]] Fakultateko laborategietako teknikarien lana oso konplexu izan da beti, aniztasun handia izan delako sistema, liburutegi eta aplikazioen aldetik. PCetan oinarritutako laborategietan (lehen urteetan terminal hutsak ziren [[w:VAX|VAX]] zerbitzariarekin konektatuta) [[w:BIOS|BIOS]] bitarteko arranke bikoitza funtsezkoa izan zen Linux eta Windows gaineko aplikazio eta software guztia PC guztietan erabili ahal izateko. PC haietan ohikoa zen C edo ADA konpilatzea, Oracle datu-baseak erabiltzea, SPSS paketeekin estatistikak bideratzea, MPI programak probatzea eta beste hainbat eginkizun. Edozein kasutan, sistema eragilez aldatzeko edo gertatutako erroreek sistema berrabiatzeko PCa berriro arrankatu behar izatea ohikoa bezain motela izaten zen. Horren aurrean birtualizazioa (makina birtualak edo dockerrak erabiliz), oso irtenbide egokia izan da arazo horiek ondo bideratzeko. Are gehiago, praktika batzuk lehen PC berezituetan baino ezin ziren egin, baina horiek ere ohiko PCetara eraman ahal izan ziren birtualizazioari esker. Horrela,, sistema eragilearen nukleoa birkonpilatu eta probatzea, esaterako, praktika arriskutsua izatetik ohiko praktika seguru izatera pasa zen makina birtualei esker. Makina birtualek ([[w:VirtualBox|VirtualBox]] edo [[w:VMWare|VMWare]] erabiliz) eta Docker-ek bizitza errazago egin digute denoi, eta bereziki teknikariei. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] c8biop9lgc1dgszxcdnqmvhb2ivv2t0 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/GPU 0 7316 44776 44658 2026-10-22T08:00:05Z Ksarasola 1603 44776 wikitext text/x-wiki == GPU == [[Fitxategi:6600GT GPU.jpg|thumb|GeForce 6600GT '''GPU'''a]]'''[[w:Grafikoak prozesatzeko unitate|GPU]]'''a (''Graphics Processing Unit'', '''Grafikoak prozesatzeko unitatea''') jatorrian irudiak eta grafikoak prozesatzeko sortutako prozesadorea da, baina gaur egun funtsezko osagaia bihurtu da konputazio intentsiboa behar duten arlo askotan.<ref>Nickolls, J.; Dally, W. J., “The Origins of GPU Computing”, ''Communications of the ACM''.</ref> Hasieran, pantailako irudiak sortzeko erabiltzen zen batez ere, bereziki hiru dimentsioko grafikoetan, bideo-jokoetan eta lan-estazio grafikoetan. Hala ere, laster ikusi zen GPUek abantaila handia zutela datu kopuru handien gaineko hainbat eragiketa berdin aldi berean egiteko. Ezaugarri horrek grafikoetatik haragoko erabilerak ekarri zituen, hala nola simulazio zientifikoak eta, batez ere, adimen artifizialeko hainbat atazatan. Bilakaera horren ondorioz, GPUa ez da gaur egun periferiko grafiko hutsa, baizik eta konputazio modernoaren osagai estrategikoa. == Historia eta bilakaera == GPUen jatorria txartel grafikoen garapenari lotuta dago. 1990eko hamarkadan, ordenagailu pertsonaletako eta bideo-kontsoletako irudiak gero eta konplexuagoak bihurtu ziren heinean, beharrezkoa izan zen irudiak sortzeko lanaren zati bat prozesadore nagusitik aparteko gailu batera eramatea. Hasierako txartel grafikoek funtzio espezifikoak azkartzen zituzten, baina ez ziren oso malguak, aurrez zehaztutako urrats eta eragiketa batzuen barruan baino ezin zutelako lan egin. 1990eko hamarkadaren amaieran eta 2000koaren hasieran, GPU programagarrien hedapenak aldaketa handia ekarri zuen. Pixel- eta vertex-shaderrak programatzeko aukerak garatzaileei aukera eman zien kalkulu grafikoetatik haragoko eragiketak hardware horretan exekutatzeko. Testuinguru horretan sortu zen ''GPGPU'' deiturikoa (''General-Purpose computing on GPU''), hau da, GPUak erabilera orokorreko kalkuluetarako baliatzea.<ref>Luebke, D. et al., “GPGPU: General-Purpose Computation on Graphics Hardware”.</ref> Joera hori are gehiago indartu zen GPUak programatzeko tresnak zabaldu zirenean. Bereziki garrantzitsua '''CUDA''' izan da, [[w:Nvidia|NVIDIAk]] garatutako plataforma eta programazio-eredua, bere GPUak C++ edo Python bidez programatzeko aukera ematen duena.<ref>NVIDIA, ''CUDA C++ Programming Guide''.</ref> Aldi berean, '''OpenCL''' bezalako estandarrek antzeko bidea ireki zuten gailu eta plataforma heterogeneoetan.<ref>Khronos Group, ''The OpenCL Specification''.</ref> 2010eko hamarkadatik aurrera, sare neuronal sakonen hedapenarekin, GPUak are garrantzitsuago bihurtu ziren, datu kopuru handien gaineko kalkulu paraleloak oso azkar egiteko gaitasunagatik. Gaur egun, datu-zentro, laborategi eta [[w:superkonputagailu|superkonputagailu]] askotan CPUak eta GPUak batera erabiltzen dira, arkitektura heterogeneoetan. == Ezaugarriak eta funtzionamendua == [[Fitxategi:Generic block diagram of a GPU.svg|thumb|400x400px|'''GPU''' baten osagaiak]] GPUen indargune nagusia paralelismo masiboa da. CPU batek, oro har, hobeto kudeatzen ditu ataza konplexuak eta kontrol-fluxu irregularrak; GPUa, berriz, datu-paralelismo handiko kalkuluetarako egokiagoa da. Horregatik, bereziki aproposa da bektore, matrize eta pixel multzo handiekin lan egiteko. Ikuspegi orokorrago batetik, GPUen funtzionamendua datu askoren gainean eragiketa bera aldi berean aplikatzeko egokitutako paralelismo-ereduekin lotzen da; horregatik, askotan SIMD (agindu bakarra, datu anitz) edo SIMT (agindu bakarra, hari anitz) motako antolaketez hitz egiten da. Horrek ez du esan nahi GPUa CPUaren ordezko zuzena denik. Ohikoena da biak batera erabiltzea: CPUak programaren kontrol orokorra eta ataza sekuentzialenak kudeatzen ditu, eta GPUak kalkulu paralelo intentsiboak azkartzen ditu. Eredu hori bereziki erabilgarria da datu kopuru handien gaineko kalkulu berdintsuak egin behar direnean. Hala ere, adarkatze handia duten algoritmoetan edo memoria-atzipen irregularrean, GPUen eraginkortasuna txikiagoa izan daiteke. == Aplikazioak == GPUak gaur egun arlo askotan erabiltzen dira. Alde batetik, grafikoen sorreran eta bideo-jokoetan funtsezkoak izaten jarraitzen dute: irudi errealistak, hiru dimentsioko eszenak eta denbora errealeko animazioak sortzeko. Horrekin batera, erabilera nabarmena dute simulazio fisikoetan, [[w:Fluidoen dinamika|fluidoen dinamikan]], [[w:Kimika konputazional|kimika konputazionalean]], [[w:Bioinformatika|bioinformatikan]], [[w:Finantza-eredu|finantza-ereduetan]], irudien analisian eta adimen artifizialean, bereziki gaur egun ugaltzen ari diren AA sortzailean eta [[w:Hizkuntza-eredu_handi|LLMetan (hizkuntza-eredu handiak)]]. Gailu txikiagoetan ere ageri dira, hala nola telefono mugikorretan, non irudiak eta bideoak prozesatzeaz gain ikusmen-konputaziorako eta adimen artifizialeko atazetarako ere erabiltzen diren. Zenbait kasutan, GPUen erabilerak aurretik orduak edo egunak eskatzen zituen kalkuluak minutu edo segundo gutxitan egitea ahalbidetu du. {{koadro-berde| == Adimen artifiziala, datu-zentroak eta ingurumena== GPU modernoek errendimendu handia eskaintzen dute, baina energia-kontsumo handia ere izan dezakete, batez ere [[w:Datu zentro|datu-zentroetan]] eta [[w:Superkonputagailu|superkonputazioan]]. Horregatik, gaur egun ez da nahikoa ahalmen gordina neurtzea: energia-eraginkortasuna ere funtsezko irizpidea da. TOP500 zerrendak munduko superkonputagailu ahaltsuenak sailkatzen ditu, normalean LINPACK edo HPL proban lortutako errendimenduaren arabera.<ref>TOP500, webgune ofiziala.</ref> Green500 zerrendak, berriz, sistema horien energia-eraginkortasuna neurtzen du, [[w:Watt|watt]] bakoitzeko lortutako errendimendua kontuan hartuta.<ref>Green500, sailkapen ofiziala.</ref> [[Fitxategi:Data-centers-share-electricity-demand.svg|thumb|Datu-zentroen energia-kontsumoa (2025)]] Edozein kasutan hizkuntza-eredu handien zabalkundearekin adimen artifizialerako datu-zentroak ugaltzen ari dira, eta are gehiago planifikatzen. Zentro hauek CPU eta GPU asko dituzte, eta ur eta argindarra erruz kontsumitzen dute. Argindarrari dagokionez, 2025eko datuek diote (ikus irudia) munduan kontsumitutako energiaren % 1,5a datu-zentroetan erabiltzen dela, baina AEBn ia % 5era iristen da eta Irlandan % 20raino.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irune|abizena=Lasa|izenburua=Datu zentroak, gero eta gehiago|hizkuntza=eu|data=2024-12-22|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-08}}</ref> Joera gorakorra da, eta Google, Amazon, eta Meta moduko enpresek, hasiera batean, energia berriztagarrien aldeko jarrera izan bazuten ere energia nuklearra ere erabiltzeko asmoa dute.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Trump's AI plan calls for massive data centers. Here's how it may affect energy in the US|hizkuntza=en|data=2025-07-24|url=https://apnews.com/article/trump-artificial-intelligence-energy-data-centers-f216660b80f992ae303b348dac0b2f87|aldizkaria=AP News|sartze-data=2026-09-08}}</ref> Uraren erabilera intentsiboa ere egiten dute, hainbeste prozesadore batera egotean hozteko sistema ahaltsuak behar dira-eta. Horrek ur-eskasia eragin dezake zentroak kokatuta dauden tokietan. Elektrizitate eta uraren beharra dela-eta zenbait tokitan hasi dira instalazio hauen kontrako mobilizazioak. Adibidez, AEBn, Data Center Watch erakundearen arabera 64 mila milioko proiektuak eten edo atzeratu dira 2024ko maiatza eta 2025eko martxoaren artean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Trump’s push for more AI data centers faces backlash from his own voters|hizkuntza=en-US|url=https://www.reuters.com/business/retail-consumer/trumps-push-more-ai-data-centers-faces-backlash-his-own-voters-2025-12-01/|aldizkaria=Reuters|sartze-data=2026-09-08}}</ref> }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] oosky9eurjdw69873nuoc5mk7ftvtyf Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/LLM ereduak 0 7317 44772 44662 2026-10-22T05:57:21Z Maitenat 2727 44772 wikitext text/x-wiki '''[[w:Hizkuntza-eredu handi|Hizkuntza-eredu handiak]]''', '''HEHak''' edo '''LLMak''' —ingelesez, Large Language Models— testua prozesatzeko eta sortzeko entrenatutako [[w:eu:Adimen artifizial|adimen artifizialeko]] sistemak dira. Ez dute hizkuntza ikasten pertsona baten modura: testu kopuru erraldoiak aztertuta, hitzen eta esaldien arteko erregulartasun estatistikoak ikasten dituzte. Horri esker, galderak erantzun, testuak laburtu, itzuli, berridatzi edo programazio-kodea sor dezakete. [[w:eu:ChatGPT|ChatGPT]] bezalako txat-sistemak '''LLM''' batean oinarritzen dira, baina hizkuntza-eredua sistema osoaren osagaietako bat baino ez da. <gallery> Fitxategi:ChatGPT logo.svg|[[w:ChatGPT|ChatGPT]] Fitxategi:Claude AI logo.svg|[[w:Claude (txatbota)|Claude]] Fitxategi:Deepseek-logo-icon.svg|[[w:Deepseek|Deepseek]] Fitxategi:Google Gemini logo.svg|[[w:Google Gemini|Gemini]] Fitxategi:Perplexity AI logo.svg|[[w:Perplexity AI|Perplexity AI]] </gallery> == Historia eta bilakaera == [[Fitxategi:Estimated training cost of some AI models - 2024 AI index.jpg|thumb|380x380px|'''Hizkuntza eredu handiak''' entrenatzeko erabiltzen den konputazio-lanaren gorakada azkarra. HEH itxi onenen entrenamendu-kostuak eredu irekiko onenen entrenamendu-kostuak baino askoz ere handiagoak dirudite. GPT-4 eta antzeko ereduen entrenamendu-kostua ez da publikoki ezagutzen; beraz, estimazio bat baino ez da. Datuak ''Epoch''-enak dira 2023an, eta grafikoa [[Stanford Unibertsitatea|Stanfordeko Unibertsitateko]] ''AI index''-ekoa da 2024an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=AI Index Report 2024 – Artificial Intelligence Index|orrialdea=(chapter 1, image 3)|hizkuntza=en|url=https://aiindex.stanford.edu/report/#individual-chapters|aldizkaria=aiindex.stanford.edu|sartze-data=2024-11-25}}</ref>]] Hizkuntza-ereduak ez dira berriak. Lehen ereduek hitz baten ondoren agertzeko beste edozein hitzek duen probabilitatea kalkulatzen zuten, aurreko hitz gutxi batzuk kontuan hartuta. [[w:eu:Sare neuronal artifizial|Sare neuronalek]] testuinguru zabalagoa erabiltzea eta hitzen antzeko errepresentazioak ikastea ahalbidetu zuten. 2017an aurkeztutako Transformer arkitekturak jauzi handia ekarri zuen: arreta-mekanismoen bidez, testuko elementuen arteko erlazioak aztertzen ditu, eta entrenamendua paraleloan egitea errazten du.<ref>Ashish Vaswani et al., [https://arxiv.org/abs/1706.03762 «Attention Is All You Need»], ''Advances in Neural Information Processing Systems'', 2017.</ref> Horrek datu eta parametro kopuru gero eta handiagoko ereduak sortzeko bidea ireki zuen. Eredu horiek, lehenik, corpus erraldoiekin aurreentrenatzen dira. Ohiko ariketa hurrengo tokena —hitz bat, hitz-zati bat edo puntuazio-marka bat— aurreikustea da. Esaterako, «Gaur euria egingo…» segidaren ondoren zer etor daitekeen kalkulatzen du ereduak. Milaka milioi adibiderekin ariketa hori errepikatuta, gramatika, estiloak, munduari buruzko informazioa eta testuen arteko erlazio ugari ikasten ditu. Ikasitakoa entrenamenduan doitzen diren milioika edo milaka milioi zenbakitan, parametroetan, gordetzen da. == Aurreikusletik laguntzailera == Aurreentrenatutako eredu batek testua osatzen badaki, baina ez du zertan erabiltzailearen instrukzioa jarraitu beharrik. Horregatik, bigarren fase batean, instrukzio eta erantzun egokien adibideekin doitzen da. Horrela ikasten du, besteak beste, galdera bati erantzuten, testu bat laburtzen edo elkarrizketa baten haria mantentzen. Instrukzioak jarraitzea, ordea, ez da nahikoa. Eredua erabiltzailearen asmoekin, gizarte-arau batzuekin eta segurtasun-irizpideekin bat etortzeko egokitzapena egiten da, hau da, lerrokatzea. Horretarako, gizakiek edo beste eredu batzuek erantzunak ebaluatu eta hobetsi ditzakete, eta ereduak erantzun lagungarriagoak, zintzoagoak eta kalte gutxiagokoak ematen ikasten du.<ref>Long Ouyang et al., [https://arxiv.org/abs/2203.02155 «Training Language Models to Follow Instructions with Human Feedback»], 2022.</ref> Lerrokatzea ez da behin betiko konpondutako arazoa: balioak ez dira unibertsalak, instrukzioak kontraesankorrak izan daitezke eta gehiegizko segurtasunak erantzun erabilgarriak ere bazter ditzake. Azken belaunaldietako ereduek arazo konplexuak urratsetan lantzeko gaitasuna ere hobetu dute. Horri arrazonamendu-gaitasuna deitu ohi zaio: erantzuna berehala eman beharrean, ereduak kalkulu, plangintza edo ondorioztapeneko bitarteko urratsak landu ditzake. Horrek matematikan, programazioan eta arazoen ebazpenean emaitzak hobetu ditzake, baina ez du bermatzen arrazoibidea zuzena denik edo ereduak gizaki batek bezala ulertzen duenik. Erantzuna sortzean, LLMak ez du datu-base batean esaldi oso bat bilatzen. Une bakoitzean hurrengo token posibleei probabilitate bat esleitzen die, bat aukeratzen du eta prozesua berriz hasten du. Horregatik sor ditzake testu berriak, baina baita sinesgarriak diruditen baieztapen faltsuak ere. [[w:Haluzinazio|Haluzinazio]] deritzen errore horiek direla eta, jasotako erantzunak eskuz egiaztatzea ezinbestekoa da gero, bereziki osasun-gaietan, zuzenbidean edo ikerketan. == Aplikazioak eta mugak == LLMak askotariko lanetan erabiltzen dira: idazketan eta [[w:eu:Itzulpen automatiko|itzulpenean]], bilaketa eta galdera-erantzun sistemetan, dokumentuen analisian, hezkuntzan, programazioan edo bezeroarentzako arretan. Eredu multimodalek, testuaz gain, irudiak, audioa edo bideoa ere prozesa ditzakete. Gaitasun horiek mugak dituzte. Ereduak entrenamendu-datuetako aurreiritziak errepika ditzake, ez du bere erantzunen egiazkotasuna bermatzen eta informazio pribatua modu desegokian erabil daiteke. Gainera, eredu handiak entrenatu eta erabiltzeak konputazio- eta energia-kostu handia du. Beste arazo bat hizkuntzen arteko desoreka da: Interneten testu ugari duten hizkuntzek emaitza hobeak izaten dituzte, eta baliabide gutxiagoko hizkuntzek atzean geratzeko arriskua dute. {{koadro-berde| == Latxa, euskaratik adimen artifizialera == [[Fitxategi:Latxa logotipoa.jpg|thumb|[[w:Latxa (hizkuntza-eredu handia)|Latxaren logotipoa]]]] Hizkuntzen desorekari aurre egiteko sortu zuen [[w:HiTZ zentroa|HiTZ]] Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroak [[w:Latxa (hizkuntza-eredu handia)|Latxa]], euskarara egokitutako hizkuntza-ereduen familia. Lehen belaunaldia [[w:eu:Meta Platforms|Meta]]ren [[w:LLaMA (hizkuntza-eredu handia)|Llama 2]] ereduetatik abiatu zen, eta 4,2 mila milioi tokeneko euskarazko corpus batekin entrenatzen jarraitu zen.<ref>Julen Etxaniz et al., [https://aclanthology.org/2024.acl-long.799/ «Latxa: An Open Language Model and Evaluation Suite for Basque»], ''Proceedings of the 62nd Annual Meeting of the Association for Computational Linguistics'', 14952–14972, 2024.</ref> Hizkuntza-ereduak, [[w:Testu corpus|testu-corpusak]] eta ebaluazio-baliabideak modu irekian argitaratzeak euskarazko ikerketa erreproduzigarria eta aplikazio berrien garapena errazten du. Latxa ez da eredu isolatu bat, bilakaeran dagoen familia bat baizik. Ondorengo belaunaldiek oinarri modernoagoak, instrukzioak jarraitzeko gaitasuna eta ikusmena ere gehitu dituzte. Latxa-Qwen3.5 ereduek, adibidez, testua eta irudiak prozesa ditzakete, eta euskaraz ez ezik, galizieraz eta katalanez ere egokitu dira. Latxaren ekarpena ez da euskaraz hitz egiten duen txatbot bat eskaintzera mugatzen. Euskara adimen artifizialaren garapen berrietan presente egoteko azpiegitura, datuak eta ezagutza sortzen ditu. LLMek hizkuntzaren erabilera gero eta eremu gehiagotan baldintzatzen badute, hizkuntza bakoitzak teknologia horiek garatu, aztertu eta bere beharretara egokitzeko gaitasuna izatea ere [[w:Burujabetza teknologiko|burujabetza digitalaren]] parte da. Orai NLP Teknologiak euskararako beste eredu bat sortu du: Llama-eus-8B.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eredu neuronal berria euskarazko adimen artifizialerako {{!}} Orai|url=https://www.orai.eus/eu/bloga/eredu-neuronal-berria-euskarazko-adimen-artifizialerako|aldizkaria=www.orai.eus|sartze-data=2025-01-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aitzol Astigarraga: "2025ean euskararentzako LLM propioaren garapenari lotuko gatzaizkio"|hizkuntza=eu|data=2024-12-31|url=https://www.enpresabidea.eus/berrikuntza/aitzol-astigarraga-orai-euskara-llm-adimen-artifiziala_2207597_102.html|aldizkaria=Enpresa Bidea|sartze-data=2025-01-04}}</ref> }} == Erreferentziak == <references /> == Kanpo-estekak == * [https://arxiv.org/abs/1706.03762 «Attention Is All You Need»], Transformer arkitekturaren jatorrizko artikulua. * [https://arxiv.org/abs/2005.14165 «Language Models are Few-Shot Learners»], eskala handiko hizkuntza-ereduen garapenean erreferentziazko artikulua. * [https://arxiv.org/abs/2203.02155 «Training Language Models to Follow Instructions with Human Feedback»], instrukzio-doikuntzari eta lerrokatzeari buruzko artikulua. * [https://aclanthology.org/2024.acl-long.799/ «Latxa: An Open Language Model and Evaluation Suite for Basque»], Latxaren lehen belaunaldiari buruzko artikulu zientifikoa. * [https://www.euskadi.eus/latxa Latxa erabiltzeko webgunea]. [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] 770nvegsuysfq40k5xoob9iq23ge3fl Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Itzulpen automatiko neuronala 0 7318 44778 44659 2026-10-22T08:09:29Z Ksarasola 1603 44778 wikitext text/x-wiki [[w:eu:Itzulpen automatiko neuronal|Itzulpen automatiko neuronala]] testu bat hizkuntza batetik beste batera automatikoki pasatzeko teknika da, sare neuronaletan oinarritzen dena. Bere helburua ez da jatorrizko testuko hitz bakoitzari beste hizkuntzako ordain bat ematea soilik, baizik eta testuaren esanahia beste hizkuntzan modu ulergarri eta natural batean berreraikitzea ere. Aurreko belaunaldietako sistemekin alderatuta, eredu neuronalek kalitate-jauzi nabarmena ekarri dute, esaldien egitura eta testuingurua modu bateratuagoan modelatzeko gai direlako. Gaur egun, teknologia hori eguneroko tresna digital askotan dago txertatuta: web bidezko itzultzaileetan, dokumentu-kudeaketan, nazioarteko komunikazioan eta adimen artifizialeko aplikazioetan. Hizkuntza gutxituen kasuan ere balio estrategikoa du, eduki gehiago sortzeko, zerbitzu elebidunak eskaintzeko eta hizkuntza horien erabilera digitala indartzeko aukera ematen duelako. <gallery mode="packed-hover" heights="160"> Fitxategi:Elia martxan es 2021 02.png|[[elia.eus]] ([[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar]]) Fitxategi:Itzultzaile neuronala EJ.png|Jaurlaritzaren itzutzaile neuronala Fitxategi:Batua eus.png|Batua.eus </gallery> == Historia eta bilakaera == [[w:eu:Itzulpengintza automatiko|Itzulpen automatikoaren]] lehen sistemak arau linguistikoetan oinarritu ziren. Hiztegiak, gramatika formalak eta eskuz definitutako baliokidetasunak erabiltzen zituzten. Horrek emaitzen gaineko kontrol handia ematen zuen, baina hizkuntza-pare eta erabilera-eremu bakoitzerako garapen-lan handia eskatzen zuen. 1990eko hamarkadatik aurrera, itzulpen automatiko estatistikoa nagusitu zen. Sistema horiek corpus elebidun handietatik ikasten zuten zein hitz edo esaldi-zati izan zitezkeen elkarren ordain. Aurreko ikuspegia baino malguagoak ziren, baina itzulpena zati txiki samarretan eraikitzen zutenez, zailtasunak izan ohi zituzten hitz-ordena naturala, esaldiaren koherentzia eta testuingurua behar bezala mantentzeko. 2010eko hamarkadan, sare neuronaletan oinarritutako ereduek aurreko sistemak ordezkatzen hasi ziren. ''Encoder-decoder'' arkitekturak erabiliz, sare batek jatorrizko esaldia errepresentazio matematiko batean kodetzen zuen, eta beste batek helburuko hizkuntzako esaldia sortzen zuen.<ref>Ilya Sutskever, Oriol Vinyals eta Quoc V. Le, [https://arxiv.org/abs/1409.3215 «Sequence to Sequence Learning with Neural Networks»], ''Advances in Neural Information Processing Systems'', 2014.</ref> Arreta-mekanismoek itzulpenaren urrats bakoitzean jatorrizko testuaren zatirik garrantzitsuenak kontuan hartzea ahalbidetu zuten.<ref>Dzmitry Bahdanau, Kyunghyun Cho eta Yoshua Bengio, [https://arxiv.org/abs/1409.0473 «Neural Machine Translation by Jointly Learning to Align and Translate»], 2014.</ref> 2017an aurkeztutako Transformer arkitekturak urrats berri bat ekarri zuen: arreta-mekanismoetan oinarrituta, testuingurua modu eraginkorragoan modelatu eta entrenamendua paraleloan egiteko aukera eman zuen.<ref>Ashish Vaswani et al., [https://arxiv.org/abs/1706.03762 «Attention Is All You Need»], ''Advances in Neural Information Processing Systems'', 2017.</ref> == Nola funtzionatzen du? == Itzulpen-eredu neuronalak jatorrizko hizkuntzako eta helburuko hizkuntzako testu baliokideak dituen [[w:Corpus paralelo|corpus elebidun]] batekin entrenatzen dira. Entrenamenduan, ereduak hizkuntzen arteko erlazioak ikasten ditu: hitzen esanahiak, egitura sintaktikoak, ohiko esamoldeak eta hitzen arteko mendekotasunak. Itzulpena sortzeko testua tokenetan banatzen da. Ereduak jatorrizko sekuentzia prozesatu eta helburuko hizkuntzako testua tokenez token sortzen du. Urrats bakoitzean, aurretik sortutako testua eta jatorrizko esaldia hartzen ditu kontuan hurrengo tokenik probableena aukeratzeko. Horregatik, itzulpena ez da hiztegi bateko baliokidetasunak bata bestearen atzetik lotzearen emaitza, baizik eta ikasitako hizkuntza-ereduen arabera sortutako sekuentzia berri bat. Eredu neuronalek aurreko sistemek baino itzulpen naturalagoak sortzen dituzte, batez ere datu ugari dituzten hizkuntza-pareetan. Hala ere, emaitza arina eta gramatikalki zuzena izateak ez du bermatzen esanahia guztiz gorde denik. Ereduak informazioa ezabatu, gehitu edo gaizki interpretatu dezake, eta akats horiek ez dira beti erraz antzematen. == Aplikazioak eta mugak == Itzulpen automatiko neuronala web-edukietan, dokumentazio teknikoan, hezkuntzan, administrazioan, bezeroarentzako arretan eta nazioarteko komunikazioan erabiltzen da. Batzuetan, erabiltzaileari testu baten gutxi gorabeherako esanahia eskaintzen dio; beste batzuetan, itzultzaile profesionalentzako aurreitzulpena sortzen du, ondoren giza berrikuspena egiteko. Kalitatea neurri handi batean entrenamendu-datuen araberakoa da. Baliabide gutxiko hizkuntzetan corpus elebidun gutxiago dagoenez, emaitzak okerragoak izan daitezke. Domeinu espezializatuek ere arazo bereziak dituzte: osasunean, zuzenbidean edo administrazioan, terminologia zehatza, estilo jakinak eta esanahiaren fidagarritasuna ezinbestekoak dira. Horregatik, itzultzaile orokor bat ez da beti nahikoa; domeinura egokitutako datuak, terminologia-lana eta giza ebaluazioa behar dira. Bestalde, itzulpen automatiko neuronalaren muga nagusietako bat izan da sistemak, tradizionalki, esaldi-mailan entrenatu eta erabiltzea. [[w:Hizkuntza-eredu handi|Hizkuntza-eredu handiek]] testuinguru luzeagoak prozesatzeko duten gaitasunak dokumentu osoak modu naturalagoan itzultzeko bidea zabaldu du, nahiz eta testu luzeko fidagarritasuna eta kontrola ikerketa-arazo garrantzitsuak diren oraindik. {{koadro-berde| == Itzulbide, euskarazko osasun-arreta ahalbidetzeko == [[File:Itzulbide HaimaikaTB.jpg|thumb|[[w:Felix Zubia|Felix Zubia]] medikua Itzulbide aplikazioa erabiltzen<ref name= "Hamaika">{{Erreferentzia|izenburua=Osakidetzak itzultzaile neuronala abian du, euskarazko testu klinikoak gaztelaniara itzultzeko|hizkuntza=|data=2025-08-27|url=https://www.hamaika.eus/aktualitatea-hamaika/gizartea-eu/osakidetzak-itzultzaile-neuronala-abian-du-euskarazko-testu-klinikoak-gaztelaniara-itzultzeko.html?utm_source=twitter&utm_medium=albistea&utm_campaign=abuztua&utm_id=osakidetza|aldizkaria=hamaika telebista|sartze-data=2026-09-18}}</ref>]] Behar horri erantzuteko sortu zen Itzulbide, osasun-txostenetan euskaraz idatzitako informazioa gaztelaniara automatikoki itzultzeko sistema. Proiektuaren abiapuntua ez zen itzultzaile berri bat sortzeko interes teknologiko hutsa, osasun-arloko arazo praktiko bat baizik: profesionalek pazienteekin euskaraz aritu eta historia klinikoan euskaraz idatzi ahal izatea, informazio hori euskaraz ez dakiten gainerako profesionalentzat ere eskuragarri mantenduz.<ref>Olatz Perez-de-Viñaspre, [https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/340 «Itzulbide: osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala»], ''Osagaiz: Osasun Zientzien Aldizkaria'', 4. liburukia, 1. ale berezia, 33–38, 2020.</ref> [[Fitxategi:Itzulbide - Pantaila argazkia.png|thumb|Osakidetzako Itzulbide aplikazioan deskribapen baten itzulpena gaztelaniatik euskarara.<ref name= "Hamaika"/>]]Osasun-txostenak ez dira testu arruntak. Terminologia espezializatua, laburdurak, esaldi osatugabeak, estilo telegrafikoa eta pazientearen osasunean eragina izan dezakeen informazio zehatza biltzen dute. Horregatik, Itzulbide ezin da erabilera orokorreko itzultzaile baten aplikazio hutsa izan: domeinu klinikoko datuekin eta erabilera-baldintzekin egokitutako sistema behar du. Proiektuan euskaratik gaztelaniarako noranzkoari eman zitzaion lehentasuna, medikuak euskaraz idatzitakoa osasun-sistemako profesional guztientzat eskuragarri egon zedin. Itzulbide Osakidetzaren, EHUko Ixa taldearen —gerora HiTZ zentroan integratua— eta Elhuyarren arteko elkarlanetik garatu zen. Sistemak historia klinikoan euskaraz jasotako informazioa gaztelaniara itzultzen du, eta, horrela, kontsulta medikoak euskaraz egitea eta profesionalek aplikazio korporatiboetan euskaraz lan egitea errazten du.<ref>[https://www.orai.eus/eu/arrakasta-kasuak/itzulbide «Itzulbide: itzulpen automatikoa»], ORAI.</ref> }} == Erreferentziak == <references /> == Ikus, gainera == * [[w:eu:Itzulpengintza automatiko|Itzulpengintza automatikoa]] * [[w:eu:Itzuli (itzultzaile neuronala)|Itzuli]] * [[w:eu:Elia.eus|Elia.eus]] * [[w:eu:Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren prozesamendua]] == Kanpo-estekak == * [https://arxiv.org/abs/1409.0473 «Neural Machine Translation by Jointly Learning to Align and Translate»], arreta-mekanismoetan oinarritutako itzulpen neuronalaren erreferentziazko artikulua. * [https://arxiv.org/abs/1706.03762 «Attention Is All You Need»], Transformer arkitekturaren jatorrizko artikulua. * [https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/340 «Itzulbide: osasun-txostenen itzulpen automatiko neuronala»], Itzulbideri buruzko artikulua. * [https://www.euskadi.eus/itzuli/ Itzuli], Eusko Jaurlaritzaren euskararen eta gaztelaniaren arteko itzultzaile automatiko neuronala. * [https://elia.eus/hasiera Elia], Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna. * [https://www.batua.eus/ Batua], adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako itzulpen-zerbitzua. [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] bu79np54fxizynb2f2a0gzhjec0axnk Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Konputazio kuantikoa 0 7321 44781 44766 2026-10-22T08:27:50Z Ksarasola 1603 44781 wikitext text/x-wiki [[w:Konputazio kuantiko|'''Konputazio kuantikoa''']] informazioaren prozesamendua ahalbidetzen duen konputazio eredu bat da, [[w:Mekanika kuantiko|fenomeno kuantikoak]] erabiliz, eta horrek informazioa manipulatzeko moduak zabaltzen ditu eredu klasikoan parekorik ez duen moduan.<ref>Nielsen, M. A., & Chuang, I. L. (2010). Quantum Computation and Quantum Information: 10th Anniversary Edition. Cambridge University Press. https://doi.org/10.1017/CBO9780511976667</ref> Eredu berri honen potentziala bere gutxieneko informazio-unitatean dago: "[[w:qbit|qubit]]" (quantum bit" hitzaren laburdura). "Bit" klasikoak bezala, bi egoera posible ditu, <math>|0\rangle</math> eta <math>|1\rangle</math>, baina bere izaera kuantikoari esker, bien konbinazio batean ere aurkitu daiteke, gain-posizioan dagoen egoera batean: <math>|\psi\rangle = \alpha|0\rangle + \beta|1\rangle</math> [[File:Bloch Sphere representation.svg|thumb|300px|'''Bloch esfera baten irudikapena.''' Poloek oinarrizko <math>|0\rangle</math> eta <math>|1\rangle</math> egoerak adierazten dituzte; esferaren gainerako edozein puntuk gain-posizio bat irudikatzen du, <math>\alpha</math> eta <math>\beta</math> anplitudeen bidez definitua. Iturria: Wikimedia Commons (domeinu publikoa).]] [[Fitxategi:Konputagailu kuantikoa Ikerbasque.jpg|thumb|300px|Konputagailu kuantikoa Donostian (Ikerbasque, 2026)]] non <math>\alpha</math> eta <math>\beta</math> baitira egoera bakoitzaren probabilitate-anplitudeak, zenbaki konplexutan kodetuak, non <math>|\alpha|^2 + |\beta^2| = 1</math>. Ideia hau bera hainbat qubiteko erregistroetara hedatu daiteke: <math>n</math> qubiteko erregistro bat <math>2^n</math> egoera posibleen gainezarpen batean egon daiteke, bakoitza bere anplitudearekin (adibidez, bi qubitentzat, <math>|\psi\rangle = \alpha_{00}|00\rangle + \alpha_{01}|01\rangle + \alpha_{10}|10\rangle + \alpha_{11}|11\rangle</math>, <math>n</math> biteko erregistro klasikoaren aurrean, zeina aldi berean <math>2^n</math> egoera horietako batean bakarrik egon baitaiteke. Egoera kopuru esponentziala aldi berean irudikatzeko eta manipulatzeko gaitasun honi [[w:paralelismo kuantiko|paralelismo kuantiko]] deritzo, eta konputazio kuantikoaren abantaila teoriko nagusia da eredu klasikoaren aldean. Gainera, qubitak beraien artean korapilatuta gera daitezke: haien egoerak lotuta geratzen dira, eta ezin dira bereiz deskribatu; baliabide hori, gainezarpenarekin batera, funtsezkoa da konputazioan eta komunikazio kuantikoan. Egoera horiek manipulatzea ahalbidetzen duten eragiketei [[w:Ate kuantiko|ate kuantiko]] deritze, eta erregistro batean kateatzean algoritmoak exekutatzeko erabiltzen diren zirkuituak eraikitzen dira. = Algoritmo garrantsitzuak = Ikusi denez, paralelismo kuantikoa ustiatzeko, tentuz diseinatu behar dira algoritmoak, informazio garrantzitsua kontzentratuta gera dadin neurtzean lortzen den emaitzan, kasu klasikoaren aldean abantaila bat lortuz. Hauek dira algoritmo garrantzitsuenetako batzuk:<ref>Montanaro, A. (2016). Quantum algorithms: an overview. npj Quantum Information, 2, 15023. https://doi.org/10.1038/npjqi.2015.23</ref> ;Deutsch-Jozsa :Lehenengo algoritmo kuantikoetako bat izan zen, eta eredu klasikoarekiko abantaila bat modu argian erakutsi zuen lehenengoa, nahiz eta erabilgarritasun praktiko txikiko problema bat ebatzi zuen. ;QFT (Fourier kuantikoaren transformatua) :Ez du problema bat bere kabuz ebazten, baizik eta beste algoritmo batzuen barruan, Shorren algoritmoan, adibidez, pieza giltzarri gisa jokatzen du, egoera kuantiko batean dauden aldizkako patroi ezkutuak detektatzea ahalbidetuz. ;QPE (Fase kuantikoaren zenbatespena) :Beste algoritmo batzuen azpirrutina gisa ere funtzionatzen du. Eragiketa kuantiko bati lotutako balio bat zehaztasunez zenbatesteko balio du. Balio hori erabilgarria da bai Shorren algoritmoan, bai sistema kuantikoen simulazioan. ;Shor :Bere ospea, ezagutzen den edozein algoritmo klasikok baino askoz azkarrago zenbaki handiak faktorizatzen dituelako da. Horrek gaur egungo [[w:Kriptografia|kriptografia]] ([[w:RSA|RSA]] bezala) kolokan jartzen du eta kriptografia post-kuantikoaren garapena bultzatu du. ;Grover :<math>N</math> elementuko zerrenda desordenatu batean elementu bat bilatzeko problema ebazten du, eta urrats kopurua gehienez ere <math>\sqrt{N}</math> izango da, algoritmo klasiko batek batez beste beharko lituzkeen <math>\frac{N}{2}</math>en aldean. = Gaur egungo hardwarea = Orain arte modu abstraktuan hitz egin da qubiteez eta ateez, fisikoki nola inplementatzen diren zehaztu gabe. Ordenagailu kuantiko bat eraikitzeko, qubit gisa jokatzeko gai den sistema fisiko jakin bat aukeratu behar da, eta, eremuaren azken garapena dela eta, hainbat proposamen daude: [[File:IBM Quantum System One.jpg|thumb|300px|'''IBM Quantum System One.''' Egituraren zati handiena hozte-sistema kriogenikoa da, txipa gutxieneko zero absolutuaren inguruko tenperaturan mantentzeko; qubit-txip kuantikoa oso txikia da eta behealdean dago. Autor: OJB Quantum. Lizentzia: CC BY 4.0.]] ;Zirkuitu supereroaleak :Qubita korrontean edo karga elektrikoan kodetzen dute, zero absolutu inguruko tenperaturetan hoztutako zirkuituetan. Gaur egun qubit erabilgarri gehien dituen teknologia da. ;Ioi harrapatuak :Atomo ionizatuak eta eremu elektromagnetikoekin harrapatuta daudenak, horien energia-mailek qubit gisa jokatzen dute; doitasun-laserrekin kontrolatzen dira. ;Fotonika kuantikoa :Banakako fotoiak erabiltzen ditu, adibidez qubitak; giro-tenperaturan funtzionatzen du, eta egokia da informazioa urrutitik transmititzeko. ;Atomo neutroak :Harrapatutako ioien antzekoa, baina kargarik gabeko atomoekin, fokalizatutako laserren bidez harrapatuta. ;Spin-puntu kuantikoak :Elektroiaren spina erdieroaleetan aprobetxatzen dute, industrian lehendik dauden fabrikazio-teknikak berrerabili ahal izatearen abantailarekin. ;Qubit topologikoak :Proposamen esperimental honek materiaren propietate topologikoei buruzko informazioa kodetzen du, teorian zaratarekiko askoz erresistenteagoa dena. {{koadro-berde| == Zarata kuantikoa == Aurreko azalpen guztiak qubitak eta ateak perfektuak direla suposatu du, baina, praktikan, oso sistema delikatuak dira, eta zaratarekiko oso sentikorrak;<ref>Preskill, J. (2018). Quantum Computing in the NISQ era and beyond. Quantum, 2, 79. https://doi.org/10.22331/q-2018-08-06-79 (arXiv:1801.00862)</ref>. Jatorri nagusia de-koherentzia da: qubit bat ez dago inoiz erabat isolatuta, eta bere inguruarekin kontrolatu gabeko edozein interakziok (bibrazioak, hondar-eremuak, beroa...) nahi gabeko neurketa gisa jokatzen du, bere gainjartzea galaraziz. Horri beste errore-iturri batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola ateek ezartzen dituzten pultsu fisikoen inperfekzioak edo qubitaren azken neurketan bertan dauden akatsak. Zaratari aurre egiteko bi estrategia daude: #'''Errore kuantikoen zuzenketa''': Qubit logiko bat kodetzen du, bere informazioa qubit fisiko erredundante batzuen artean banatuz, eta erroreak detektatzeko eta zuzentzeko aukera ematen du, informazio kuantikoa suntsitu gabe. Ikuspegirik sendoena da, baina gaur egun baino askoz qubit gehiago behar ditu. #'''Akatsak arintzea''': Hainbat aldiz errepikatzen du kalkulu bera baldintza desberdinetan, eta teknika estatistikoak erabiltzen ditu zaratak emaitzan duen eragina konpentsatzeko, hainbeste hardwareren beharrik gabe. }} == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] 6lazv3otahmuf1o7ef41rpq2fkqxk8p 44782 44781 2026-10-22T08:29:15Z Ksarasola 1603 44782 wikitext text/x-wiki [[w:Konputazio kuantiko|'''Konputazio kuantikoa''']] informazioaren prozesamendua ahalbidetzen duen konputazio eredu bat da, [[w:Mekanika kuantiko|fenomeno kuantikoak]] erabiliz, eta horrek informazioa manipulatzeko moduak zabaltzen ditu eredu klasikoan parekorik ez duen moduan.<ref>Nielsen, M. A., & Chuang, I. L. (2010). Quantum Computation and Quantum Information: 10th Anniversary Edition. Cambridge University Press. https://doi.org/10.1017/CBO9780511976667</ref> Eredu berri honen potentziala bere gutxieneko informazio-unitatean dago: "[[w:qbit|qubit]]" (quantum bit" hitzaren laburdura). "Bit" klasikoak bezala, bi egoera posible ditu, <math>|0\rangle</math> eta <math>|1\rangle</math>, baina bere izaera kuantikoari esker, bien konbinazio batean ere aurkitu daiteke, gain-posizioan dagoen egoera batean: <math>|\psi\rangle = \alpha|0\rangle + \beta|1\rangle</math> [[File:Bloch Sphere representation.svg|thumb|300px|'''Bloch esfera baten irudikapena.''' Poloek oinarrizko <math>|0\rangle</math> eta <math>|1\rangle</math> egoerak adierazten dituzte; esferaren gainerako edozein puntuk gain-posizio bat irudikatzen du, <math>\alpha</math> eta <math>\beta</math> anplitudeen bidez definitua.]] [[Fitxategi:Konputagailu kuantikoa Ikerbasque.jpg|thumb|300px|Konputagailu kuantikoa Donostian (Ikerbasque, 2026)]] non <math>\alpha</math> eta <math>\beta</math> baitira egoera bakoitzaren probabilitate-anplitudeak, zenbaki konplexutan kodetuak, non <math>|\alpha|^2 + |\beta^2| = 1</math>. Ideia hau bera hainbat qubiteko erregistroetara hedatu daiteke: <math>n</math> qubiteko erregistro bat <math>2^n</math> egoera posibleen gainezarpen batean egon daiteke, bakoitza bere anplitudearekin (adibidez, bi qubitentzat, <math>|\psi\rangle = \alpha_{00}|00\rangle + \alpha_{01}|01\rangle + \alpha_{10}|10\rangle + \alpha_{11}|11\rangle</math>, <math>n</math> biteko erregistro klasikoaren aurrean, zeina aldi berean <math>2^n</math> egoera horietako batean bakarrik egon baitaiteke. Egoera kopuru esponentziala aldi berean irudikatzeko eta manipulatzeko gaitasun honi [[w:paralelismo kuantiko|paralelismo kuantiko]] deritzo, eta konputazio kuantikoaren abantaila teoriko nagusia da eredu klasikoaren aldean. Gainera, qubitak beraien artean korapilatuta gera daitezke: haien egoerak lotuta geratzen dira, eta ezin dira bereiz deskribatu; baliabide hori, gainezarpenarekin batera, funtsezkoa da konputazioan eta komunikazio kuantikoan. Egoera horiek manipulatzea ahalbidetzen duten eragiketei [[w:Ate kuantiko|ate kuantiko]] deritze, eta erregistro batean kateatzean algoritmoak exekutatzeko erabiltzen diren zirkuituak eraikitzen dira. = Algoritmo garrantsitzuak = Ikusi denez, paralelismo kuantikoa ustiatzeko, tentuz diseinatu behar dira algoritmoak, informazio garrantzitsua kontzentratuta gera dadin neurtzean lortzen den emaitzan, kasu klasikoaren aldean abantaila bat lortuz. Hauek dira algoritmo garrantzitsuenetako batzuk:<ref>Montanaro, A. (2016). Quantum algorithms: an overview. npj Quantum Information, 2, 15023. https://doi.org/10.1038/npjqi.2015.23</ref> ;Deutsch-Jozsa :Lehenengo algoritmo kuantikoetako bat izan zen, eta eredu klasikoarekiko abantaila bat modu argian erakutsi zuen lehenengoa, nahiz eta erabilgarritasun praktiko txikiko problema bat ebatzi zuen. ;QFT (Fourier kuantikoaren transformatua) :Ez du problema bat bere kabuz ebazten, baizik eta beste algoritmo batzuen barruan, Shorren algoritmoan, adibidez, pieza giltzarri gisa jokatzen du, egoera kuantiko batean dauden aldizkako patroi ezkutuak detektatzea ahalbidetuz. ;QPE (Fase kuantikoaren zenbatespena) :Beste algoritmo batzuen azpirrutina gisa ere funtzionatzen du. Eragiketa kuantiko bati lotutako balio bat zehaztasunez zenbatesteko balio du. Balio hori erabilgarria da bai Shorren algoritmoan, bai sistema kuantikoen simulazioan. ;Shor :Bere ospea, ezagutzen den edozein algoritmo klasikok baino askoz azkarrago zenbaki handiak faktorizatzen dituelako da. Horrek gaur egungo [[w:Kriptografia|kriptografia]] ([[w:RSA|RSA]] bezala) kolokan jartzen du eta kriptografia post-kuantikoaren garapena bultzatu du. ;Grover :<math>N</math> elementuko zerrenda desordenatu batean elementu bat bilatzeko problema ebazten du, eta urrats kopurua gehienez ere <math>\sqrt{N}</math> izango da, algoritmo klasiko batek batez beste beharko lituzkeen <math>\frac{N}{2}</math>en aldean. = Gaur egungo hardwarea = Orain arte modu abstraktuan hitz egin da qubiteez eta ateez, fisikoki nola inplementatzen diren zehaztu gabe. Ordenagailu kuantiko bat eraikitzeko, qubit gisa jokatzeko gai den sistema fisiko jakin bat aukeratu behar da, eta, eremuaren azken garapena dela eta, hainbat proposamen daude: [[File:IBM Quantum System One.jpg|thumb|300px|'''IBM Quantum System One.''' Egituraren zati handiena hozte-sistema kriogenikoa da, txipa gutxieneko zero absolutuaren inguruko tenperaturan mantentzeko; qubit-txip kuantikoa oso txikia da eta behealdean dago. Autor: OJB Quantum. Lizentzia: CC BY 4.0.]] ;Zirkuitu supereroaleak :Qubita korrontean edo karga elektrikoan kodetzen dute, zero absolutu inguruko tenperaturetan hoztutako zirkuituetan. Gaur egun qubit erabilgarri gehien dituen teknologia da. ;Ioi harrapatuak :Atomo ionizatuak eta eremu elektromagnetikoekin harrapatuta daudenak, horien energia-mailek qubit gisa jokatzen dute; doitasun-laserrekin kontrolatzen dira. ;Fotonika kuantikoa :Banakako fotoiak erabiltzen ditu, adibidez qubitak; giro-tenperaturan funtzionatzen du, eta egokia da informazioa urrutitik transmititzeko. ;Atomo neutroak :Harrapatutako ioien antzekoa, baina kargarik gabeko atomoekin, fokalizatutako laserren bidez harrapatuta. ;Spin-puntu kuantikoak :Elektroiaren spina erdieroaleetan aprobetxatzen dute, industrian lehendik dauden fabrikazio-teknikak berrerabili ahal izatearen abantailarekin. ;Qubit topologikoak :Proposamen esperimental honek materiaren propietate topologikoei buruzko informazioa kodetzen du, teorian zaratarekiko askoz erresistenteagoa dena. {{koadro-berde| == Zarata kuantikoa == Aurreko azalpen guztiak qubitak eta ateak perfektuak direla suposatu du, baina, praktikan, oso sistema delikatuak dira, eta zaratarekiko oso sentikorrak;<ref>Preskill, J. (2018). Quantum Computing in the NISQ era and beyond. Quantum, 2, 79. https://doi.org/10.22331/q-2018-08-06-79 (arXiv:1801.00862)</ref>. Jatorri nagusia de-koherentzia da: qubit bat ez dago inoiz erabat isolatuta, eta bere inguruarekin kontrolatu gabeko edozein interakziok (bibrazioak, hondar-eremuak, beroa...) nahi gabeko neurketa gisa jokatzen du, bere gainjartzea galaraziz. Horri beste errore-iturri batzuk gehitu behar zaizkio, hala nola ateek ezartzen dituzten pultsu fisikoen inperfekzioak edo qubitaren azken neurketan bertan dauden akatsak. Zaratari aurre egiteko bi estrategia daude: #'''Errore kuantikoen zuzenketa''': Qubit logiko bat kodetzen du, bere informazioa qubit fisiko erredundante batzuen artean banatuz, eta erroreak detektatzeko eta zuzentzeko aukera ematen du, informazio kuantikoa suntsitu gabe. Ikuspegirik sendoena da, baina gaur egun baino askoz qubit gehiago behar ditu. #'''Akatsak arintzea''': Hainbat aldiz errepikatzen du kalkulu bera baldintza desberdinetan, eta teknika estatistikoak erabiltzen ditu zaratak emaitzan duen eragina konpentsatzeko, hainbeste hardwareren beharrik gabe. }} == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] jujyrf8crzx0qwmiipvnttwfzqyqcjg Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Sare sozialak 0 7322 44767 44655 2026-10-22T05:16:51Z Maitenat 2727 /* Informazio iturri */ 44767 wikitext text/x-wiki [[File:EHUko Informatika Fakultateko sare sozial bat.png|thumb|200px|EHUko Informatika Fakultateko sare sozial baten kaptura.]] '''[[w:Sare sozialak|Sare sozialak]]''' edo '''gizarte sareak''' gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten [[w: Internet|internet]]-zerbitzuak dira, [[w: World Wide Web|web]] plataformetan, edo aplikazio konkretuetan integratuta, adibidez, jokuetan. Helduek sare sozialetan egiten dituzten gauza asko egin ditzakete haurrek jokoen bitartez, aldi berean lagunekin jolastuz eta lagun berriak eginez. Erabilera [[w:ordenagailu|ordenagailu]], [[w: Tableta (ordenagailua)|tableta]] edo [[w: telefono adimendun|telefono adimendun]]en bitartez egin ohi da. Gaur egun, aldiz, bestelako gailuak ere erabiltzen dira, erloju adimendunak, esaterako. Berez, lehen sare sozialak 1990eko hamarkadan sortu ziren, Internetekin batera. Harrezkero izugarri zabaldu da sare sozialen erabilera, batez ere azken hamarkada honetan. Eta horrela, esaterako, 2024ko datuen arabera Facebook-ek, sare erabiliena, mundu mailan 3.000 miloi erabiltzaile zituen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Wikipedia|izenburua=Social Networking Service |hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Social_networking_service|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Eta, 2025eko urrirako, Instagram eta Whatsapp nahikoa hurbildu zitzaizkion lehenengo posturako lehian.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.statista.com/statistics/272014/global-social-networks-ranked-by-number-of-users/|izenburua=Most popular social networks worldwide as of February 2025, by number of monthly active users|sartze-data=2026-07-14|sitioweb=Statista|idioma=en}}</ref> == Funtzionamendua== Sare sozialetan erabiltzaileen arteko kontaktua '''birtuala''' da. Bertan, gai edo gertaera baten inguruko ikuspuntua, iritzia edo analisia hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko aukera izaten da. Partekatze horretan berezko argumentuak edo iritziak eman ditzake partehartzaileak, ideiak elkarbanatzeko eta garatzeko konpetentzia bultzatuz. Sare konkretu baten zerbitzuak erabili ahal izateko kontua sortu beharko du erabiltzaileak, baita bere profila ere. Hala ere, kasu batzuetan, konturik ez izan arren, sarearen informazioa bisitatzeko aukera ematen dute, bertako edukiak atzituz. Kontaktu birtualerako zerbitzuak irekiak edo pribatuak izan daitezke. Hori dela eta, honako bereizketa egin daiteke: * Barne gizarte-sare pribatuak (ISN ingelesez): enpresa, elkarte, sozietate, erakunde edota hezkuntza hornitzaileen barneko pertsonek osatzen dute. * Kanpo gizarte-sareak: (ESN ingelesez): eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek, askotan, aldez aurreko harremanik ez dute izaten elkarren artean. Eta, sare hauetan ere, kasu batzuetan, era "pribatuan" komunikatzeko aukera egoten da azpitalde baten barruan. Elkarrekiko konexioa eskakizun edo gonbidapenaren bitartez egiten da. Azpimarratzekoa da sare sozialetan oso zabalduta dagoen '''like''' baliabidea. Zerbait gustatu ala ez, txuri edo beltz, tarteko grisarik ez duen iritzi sistema ezarri da sare sozialen funtzionamenduan. [[Fitxategi:Ikusgela-Algoritmoak.webm|start=88|thumbtime=94|thumb|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela|Ikusgelako]] bideoa: Sare sozialak eta algoritmoak.]] == Eragile sozialak== Eragin, mugiarazi, salatu, zabaldu, bultzatu, ... Eraldaketa soziala ekarri dute, gizartean, mundu mailan. Sare sozialek era nabarmen batean '''eragin''' dute pertsonen arteko eguneroko komunikazioan. Lagun talde askok, hitzordua sare sozialen bitartez egiten dute, askotan eztabaidak ere bertan modu "birtualean", ematen direlarik. Kontzientziak '''mugiarazteko''' tresna aparta ere bihurtu dira. Interes politiko eta komertzialetik at norbanako edota talde antolatuen aktibismoa zabaltzeko aukera ematen baitute, denbora laburrean protestarako gune bihur daitezkeelarik, herrialde askotako jende ugariengana iritsiz. Beraz, kontu etikoak '''salatzeko''' tresna apartak dira. Gertaerak berehala '''zabaltzeko''' aukera ematen dutenez, komunikabide handiek aplika dezaketen manipulazioa zailagoa da sare sozialetan. Horrek kazetaritza munduari erronka handia jartzeaz gain, politika munduari ere kexka handia sortzen dio. Ikusi besterik ez dago enpresa teknologiko handien presentzia gero eta agerikoagoa dela politika arloan. Eta, hezkuntza arloan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako tresna erabilgarria da, taldelana '''bultzatzeko''' aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen baititu. Izan ere, ezagutza eta konpetentzien eraikuntza kolektibo sinkrono zein asinkronorako oso lagungarriak izan daitezke sare sozialak. == Informazio-iturri== Azken urteetan sare sozialak komunikazio iturri ere bihurtu dira, informazioa demokratizatzeko aukera emanez, bertan sortzen diren giza komunitateen bitartez. Aldi berean, besteak beste, blog-ekin batera, kazetaritzari erronka handia aurrez aurre jarri diote. Hala ere, bestalde, isuri kognitibo sozialaren eta algoritmikoaren arteko interakzioak desinformazioaren aurrean zaurgarri ere bihurtzen gaitu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aldabe|izenburua=Sare sozialak informazio iturri, 10 galdera errazetan {{!}} GAUR8|hizkuntza=eu|data=2020-10-03|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-10-03-07-00/hemeroteca_articles/sare-sozialak-informazio-iturri|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Hori dela eta, une honetan, Europa mailan, haur eta nerabeen sare sozialetarako atzipen graduala erregulatzeko legea eztabaidatzen ari da, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresei eskakizunak gero eta zorrotzagoak direlarik, batez ere, adikzioa sortzen duten elementuei dagokienez, horietako bat da [[w: Korritze_(ikus-entzunezko_komunikazioa) |scroll]] infinitoa. == Arriskuak== [[Fitxategi:Social networking services.jpg|thumb|Sare sozial ezagun batzuk]] * Pribatutasuna: Sare sozial batera igotako datu, informazio, argazki, bideo edo artxiboen jabetza ez kontrolatzea. Bestalde, sareak gaizki erabiltzeak norberaren, senideen edo lagunen datuak aurkitzeko erraztasuna ekar dezake. * Eduki desegokietarako sarbidea: Era guztietako informazioa dagoenez, batzuek erabiltzen dute mota guztietako edukiak zabaltzeko (indarkeria, fanatismoa, gorrotoa bultzatzea, etab.) * Cyberbullying: Ikaskideek edo ezezagunek sareen bidez egindako jazarpena, mehatxu, irain eta abarrekin. * Cybergrooming: helduek adingabeekin harremanetan jartzeko egiten dute, haien argazkiak eta informazioa lortzeko, haien onurarako erabiltzeko. * Mendekotasuna: "informatuta"" egoteko dopamina geldiezina batzuentzat negozio den bitartean <ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Ugarte|izenburua=Dopamina dosia sare sozialetan, arreta diru bihurtzeko|hizkuntza=eu|data=2026-05-17|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>, etengabeko arreta murrizketa dakar, pertsonen arteko interakzioen kalitatea gutxituz <ref>{{Erreferentzia|izena=Julen|abizena=Linazasoro|izenburua=Smartphoneak, harremanak eta garapen intelektuala|hizkuntza=eu|data=2025-03-20|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>. * Legea ez betetzea: beste pertsona batzuen datuak, argazkiak eta bideoak argitaratzea, pribatutasuna urratuz, haien baimenik gabe; edo beste pertsona baten itxura hartzea, profil faltsu bat sortuz. Copyright-arauak, egile-eskubidea eta legez kanpoko deskargak ez betetzea, eduki babestuak lortuz edo trukatuz. Horietako batzuk ezjakintasunez ere egin daitezke. {{koadro-berde| == Sare deszentralizatuak ere badira == Alde batetik badira hainbat sare sozial enpresa handien [[w: zerbitzari |zerbitzari]] erraldoietan fisikoki kokaturik daudenak, [[w: algoritmo|algoritmo]]etan <ref>{{Erreferentzia|izenburua=''"Zer da algoritmo bat?"'' Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan {{!}} Teknopataren txokoa|hizkuntza=eu|data=2023-07-08|url=https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/|sartze-data=2023-08-09}}</ref> oinarrituta eta modu zentralizatuan antolatzen direnak; horrelakoetan erabiltzaileen datuak erraz bildu ditzakete eta datu horiekin negozioa egin. Baina, beste alde batetik, badira deszentralizatutako zerbitzari txikietan kudeatzen diren hainbat sare sozial herrialde desberdinetan sortuak, batzuk Euskal Herrian ere kudeatzen direlarik, esaterako, [[w: PixelFed |PixelFed]], [[w:PeerTube | PeerTube]] edo [[w: Mastodon (sare soziala)|Mastodon]]. }} == Erreferentziak== {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] qrprf1o9qsqe3fr639ki1962hcdcfh9 44768 44767 2026-10-22T05:18:21Z Maitenat 2727 /* Eragile sozialak */ 44768 wikitext text/x-wiki [[File:EHUko Informatika Fakultateko sare sozial bat.png|thumb|200px|EHUko Informatika Fakultateko sare sozial baten kaptura.]] '''[[w:Sare sozialak|Sare sozialak]]''' edo '''gizarte sareak''' gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten [[w: Internet|internet]]-zerbitzuak dira, [[w: World Wide Web|web]] plataformetan, edo aplikazio konkretuetan integratuta, adibidez, jokuetan. Helduek sare sozialetan egiten dituzten gauza asko egin ditzakete haurrek jokoen bitartez, aldi berean lagunekin jolastuz eta lagun berriak eginez. Erabilera [[w:ordenagailu|ordenagailu]], [[w: Tableta (ordenagailua)|tableta]] edo [[w: telefono adimendun|telefono adimendun]]en bitartez egin ohi da. Gaur egun, aldiz, bestelako gailuak ere erabiltzen dira, erloju adimendunak, esaterako. Berez, lehen sare sozialak 1990eko hamarkadan sortu ziren, Internetekin batera. Harrezkero izugarri zabaldu da sare sozialen erabilera, batez ere azken hamarkada honetan. Eta horrela, esaterako, 2024ko datuen arabera Facebook-ek, sare erabiliena, mundu mailan 3.000 miloi erabiltzaile zituen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Wikipedia|izenburua=Social Networking Service |hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Social_networking_service|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Eta, 2025eko urrirako, Instagram eta Whatsapp nahikoa hurbildu zitzaizkion lehenengo posturako lehian.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.statista.com/statistics/272014/global-social-networks-ranked-by-number-of-users/|izenburua=Most popular social networks worldwide as of February 2025, by number of monthly active users|sartze-data=2026-07-14|sitioweb=Statista|idioma=en}}</ref> == Funtzionamendua== Sare sozialetan erabiltzaileen arteko kontaktua '''birtuala''' da. Bertan, gai edo gertaera baten inguruko ikuspuntua, iritzia edo analisia hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko aukera izaten da. Partekatze horretan berezko argumentuak edo iritziak eman ditzake partehartzaileak, ideiak elkarbanatzeko eta garatzeko konpetentzia bultzatuz. Sare konkretu baten zerbitzuak erabili ahal izateko kontua sortu beharko du erabiltzaileak, baita bere profila ere. Hala ere, kasu batzuetan, konturik ez izan arren, sarearen informazioa bisitatzeko aukera ematen dute, bertako edukiak atzituz. Kontaktu birtualerako zerbitzuak irekiak edo pribatuak izan daitezke. Hori dela eta, honako bereizketa egin daiteke: * Barne gizarte-sare pribatuak (ISN ingelesez): enpresa, elkarte, sozietate, erakunde edota hezkuntza hornitzaileen barneko pertsonek osatzen dute. * Kanpo gizarte-sareak: (ESN ingelesez): eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek, askotan, aldez aurreko harremanik ez dute izaten elkarren artean. Eta, sare hauetan ere, kasu batzuetan, era "pribatuan" komunikatzeko aukera egoten da azpitalde baten barruan. Elkarrekiko konexioa eskakizun edo gonbidapenaren bitartez egiten da. Azpimarratzekoa da sare sozialetan oso zabalduta dagoen '''like''' baliabidea. Zerbait gustatu ala ez, txuri edo beltz, tarteko grisarik ez duen iritzi sistema ezarri da sare sozialen funtzionamenduan. [[Fitxategi:Ikusgela-Algoritmoak.webm|start=88|thumbtime=94|thumb|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela|Ikusgelako]] bideoa: Sare sozialak eta algoritmoak.]] == Eragile sozialak== Eragin, mugiarazi, salatu, zabaldu, bultzatu... Eraldaketa soziala ekarri dute, gizartean, mundu mailan. Sare sozialek era nabarmen batean '''eragin''' dute pertsonen arteko eguneroko komunikazioan. Lagun talde askok, hitzordua sare sozialen bitartez egiten dute, askotan eztabaidak ere bertan modu "birtualean", ematen direlarik. Kontzientziak '''mugiarazteko''' tresna aparta ere bihurtu dira. Interes politiko eta komertzialetik at norbanako edota talde antolatuen aktibismoa zabaltzeko aukera ematen baitute, denbora laburrean protestarako gune bihur daitezkeelarik, herrialde askotako jende ugariengana iritsiz. Beraz, kontu etikoak '''salatzeko''' tresna apartak dira. Gertaerak berehala '''zabaltzeko''' aukera ematen dutenez, komunikabide handiek aplika dezaketen manipulazioa zailagoa da sare sozialetan. Horrek kazetaritza munduari erronka handia jartzeaz gain, politika munduari ere kexka handia sortzen dio. Ikusi besterik ez dago enpresa teknologiko handien presentzia gero eta agerikoagoa dela politika arloan. Eta, hezkuntza arloan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako tresna erabilgarria da, taldelana '''bultzatzeko''' aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen baititu. Izan ere, ezagutza eta konpetentzien eraikuntza kolektibo sinkrono zein asinkronorako oso lagungarriak izan daitezke sare sozialak. == Informazio-iturri== Azken urteetan sare sozialak komunikazio iturri ere bihurtu dira, informazioa demokratizatzeko aukera emanez, bertan sortzen diren giza komunitateen bitartez. Aldi berean, besteak beste, blog-ekin batera, kazetaritzari erronka handia aurrez aurre jarri diote. Hala ere, bestalde, isuri kognitibo sozialaren eta algoritmikoaren arteko interakzioak desinformazioaren aurrean zaurgarri ere bihurtzen gaitu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aldabe|izenburua=Sare sozialak informazio iturri, 10 galdera errazetan {{!}} GAUR8|hizkuntza=eu|data=2020-10-03|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-10-03-07-00/hemeroteca_articles/sare-sozialak-informazio-iturri|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Hori dela eta, une honetan, Europa mailan, haur eta nerabeen sare sozialetarako atzipen graduala erregulatzeko legea eztabaidatzen ari da, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresei eskakizunak gero eta zorrotzagoak direlarik, batez ere, adikzioa sortzen duten elementuei dagokienez, horietako bat da [[w: Korritze_(ikus-entzunezko_komunikazioa) |scroll]] infinitoa. == Arriskuak== [[Fitxategi:Social networking services.jpg|thumb|Sare sozial ezagun batzuk]] * Pribatutasuna: Sare sozial batera igotako datu, informazio, argazki, bideo edo artxiboen jabetza ez kontrolatzea. Bestalde, sareak gaizki erabiltzeak norberaren, senideen edo lagunen datuak aurkitzeko erraztasuna ekar dezake. * Eduki desegokietarako sarbidea: Era guztietako informazioa dagoenez, batzuek erabiltzen dute mota guztietako edukiak zabaltzeko (indarkeria, fanatismoa, gorrotoa bultzatzea, etab.) * Cyberbullying: Ikaskideek edo ezezagunek sareen bidez egindako jazarpena, mehatxu, irain eta abarrekin. * Cybergrooming: helduek adingabeekin harremanetan jartzeko egiten dute, haien argazkiak eta informazioa lortzeko, haien onurarako erabiltzeko. * Mendekotasuna: "informatuta"" egoteko dopamina geldiezina batzuentzat negozio den bitartean <ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Ugarte|izenburua=Dopamina dosia sare sozialetan, arreta diru bihurtzeko|hizkuntza=eu|data=2026-05-17|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>, etengabeko arreta murrizketa dakar, pertsonen arteko interakzioen kalitatea gutxituz <ref>{{Erreferentzia|izena=Julen|abizena=Linazasoro|izenburua=Smartphoneak, harremanak eta garapen intelektuala|hizkuntza=eu|data=2025-03-20|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>. * Legea ez betetzea: beste pertsona batzuen datuak, argazkiak eta bideoak argitaratzea, pribatutasuna urratuz, haien baimenik gabe; edo beste pertsona baten itxura hartzea, profil faltsu bat sortuz. Copyright-arauak, egile-eskubidea eta legez kanpoko deskargak ez betetzea, eduki babestuak lortuz edo trukatuz. Horietako batzuk ezjakintasunez ere egin daitezke. {{koadro-berde| == Sare deszentralizatuak ere badira == Alde batetik badira hainbat sare sozial enpresa handien [[w: zerbitzari |zerbitzari]] erraldoietan fisikoki kokaturik daudenak, [[w: algoritmo|algoritmo]]etan <ref>{{Erreferentzia|izenburua=''"Zer da algoritmo bat?"'' Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan {{!}} Teknopataren txokoa|hizkuntza=eu|data=2023-07-08|url=https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/|sartze-data=2023-08-09}}</ref> oinarrituta eta modu zentralizatuan antolatzen direnak; horrelakoetan erabiltzaileen datuak erraz bildu ditzakete eta datu horiekin negozioa egin. Baina, beste alde batetik, badira deszentralizatutako zerbitzari txikietan kudeatzen diren hainbat sare sozial herrialde desberdinetan sortuak, batzuk Euskal Herrian ere kudeatzen direlarik, esaterako, [[w: PixelFed |PixelFed]], [[w:PeerTube | PeerTube]] edo [[w: Mastodon (sare soziala)|Mastodon]]. }} == Erreferentziak== {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] i440bmepljtlpnr6twa1inyt0d4esj7 44773 44768 2026-10-22T07:54:17Z Ksarasola 1603 /* Informazio-iturri */ 44773 wikitext text/x-wiki [[File:EHUko Informatika Fakultateko sare sozial bat.png|thumb|200px|EHUko Informatika Fakultateko sare sozial baten kaptura.]] '''[[w:Sare sozialak|Sare sozialak]]''' edo '''gizarte sareak''' gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten [[w: Internet|internet]]-zerbitzuak dira, [[w: World Wide Web|web]] plataformetan, edo aplikazio konkretuetan integratuta, adibidez, jokuetan. Helduek sare sozialetan egiten dituzten gauza asko egin ditzakete haurrek jokoen bitartez, aldi berean lagunekin jolastuz eta lagun berriak eginez. Erabilera [[w:ordenagailu|ordenagailu]], [[w: Tableta (ordenagailua)|tableta]] edo [[w: telefono adimendun|telefono adimendun]]en bitartez egin ohi da. Gaur egun, aldiz, bestelako gailuak ere erabiltzen dira, erloju adimendunak, esaterako. Berez, lehen sare sozialak 1990eko hamarkadan sortu ziren, Internetekin batera. Harrezkero izugarri zabaldu da sare sozialen erabilera, batez ere azken hamarkada honetan. Eta horrela, esaterako, 2024ko datuen arabera Facebook-ek, sare erabiliena, mundu mailan 3.000 miloi erabiltzaile zituen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Wikipedia|izenburua=Social Networking Service |hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Social_networking_service|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Eta, 2025eko urrirako, Instagram eta Whatsapp nahikoa hurbildu zitzaizkion lehenengo posturako lehian.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.statista.com/statistics/272014/global-social-networks-ranked-by-number-of-users/|izenburua=Most popular social networks worldwide as of February 2025, by number of monthly active users|sartze-data=2026-07-14|sitioweb=Statista|idioma=en}}</ref> == Funtzionamendua== Sare sozialetan erabiltzaileen arteko kontaktua '''birtuala''' da. Bertan, gai edo gertaera baten inguruko ikuspuntua, iritzia edo analisia hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko aukera izaten da. Partekatze horretan berezko argumentuak edo iritziak eman ditzake partehartzaileak, ideiak elkarbanatzeko eta garatzeko konpetentzia bultzatuz. Sare konkretu baten zerbitzuak erabili ahal izateko kontua sortu beharko du erabiltzaileak, baita bere profila ere. Hala ere, kasu batzuetan, konturik ez izan arren, sarearen informazioa bisitatzeko aukera ematen dute, bertako edukiak atzituz. Kontaktu birtualerako zerbitzuak irekiak edo pribatuak izan daitezke. Hori dela eta, honako bereizketa egin daiteke: * Barne gizarte-sare pribatuak (ISN ingelesez): enpresa, elkarte, sozietate, erakunde edota hezkuntza hornitzaileen barneko pertsonek osatzen dute. * Kanpo gizarte-sareak: (ESN ingelesez): eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek, askotan, aldez aurreko harremanik ez dute izaten elkarren artean. Eta, sare hauetan ere, kasu batzuetan, era "pribatuan" komunikatzeko aukera egoten da azpitalde baten barruan. Elkarrekiko konexioa eskakizun edo gonbidapenaren bitartez egiten da. Azpimarratzekoa da sare sozialetan oso zabalduta dagoen '''like''' baliabidea. Zerbait gustatu ala ez, txuri edo beltz, tarteko grisarik ez duen iritzi sistema ezarri da sare sozialen funtzionamenduan. [[Fitxategi:Ikusgela-Algoritmoak.webm|start=88|thumbtime=94|thumb|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela|Ikusgelako]] bideoa: Sare sozialak eta algoritmoak.]] == Eragile sozialak== Eragin, mugiarazi, salatu, zabaldu, bultzatu... Eraldaketa soziala ekarri dute, gizartean, mundu mailan. Sare sozialek era nabarmen batean '''eragin''' dute pertsonen arteko eguneroko komunikazioan. Lagun talde askok, hitzordua sare sozialen bitartez egiten dute, askotan eztabaidak ere bertan modu "birtualean", ematen direlarik. Kontzientziak '''mugiarazteko''' tresna aparta ere bihurtu dira. Interes politiko eta komertzialetik at norbanako edota talde antolatuen aktibismoa zabaltzeko aukera ematen baitute, denbora laburrean protestarako gune bihur daitezkeelarik, herrialde askotako jende ugariengana iritsiz. Beraz, kontu etikoak '''salatzeko''' tresna apartak dira. Gertaerak berehala '''zabaltzeko''' aukera ematen dutenez, komunikabide handiek aplika dezaketen manipulazioa zailagoa da sare sozialetan. Horrek kazetaritza munduari erronka handia jartzeaz gain, politika munduari ere kexka handia sortzen dio. Ikusi besterik ez dago enpresa teknologiko handien presentzia gero eta agerikoagoa dela politika arloan. Eta, hezkuntza arloan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako tresna erabilgarria da, taldelana '''bultzatzeko''' aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen baititu. Izan ere, ezagutza eta konpetentzien eraikuntza kolektibo sinkrono zein asinkronorako oso lagungarriak izan daitezke sare sozialak. == Informazio-iturri== Azken urteetan sare sozialak komunikazio-iturri ere bihurtu dira, informazioa demokratizatzeko aukera emanez, bertan sortzen diren giza komunitateen bitartez. Aldi berean, besteak beste, blog-ekin batera, kazetaritzari erronka handia aurrez aurre jarri diote. Hala ere, bestalde, isuri kognitibo sozialaren eta algoritmikoaren arteko interakzioak desinformazioaren aurrean zaurgarri ere bihurtzen gaitu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aldabe|izenburua=Sare sozialak informazio iturri, 10 galdera errazetan {{!}} GAUR8|hizkuntza=eu|data=2020-10-03|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-10-03-07-00/hemeroteca_articles/sare-sozialak-informazio-iturri|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Hori dela eta, une honetan, Europa mailan, haur eta nerabeen sare sozialetarako atzipen graduala erregulatzeko legea eztabaidatzen ari da, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresei eskakizunak gero eta zorrotzagoak direlarik, batez ere, adikzioa sortzen duten elementuei dagokienez, horietako bat da [[w: Korritze_(ikus-entzunezko_komunikazioa) |scroll]] infinitoa. == Arriskuak== [[Fitxategi:Social networking services.jpg|thumb|Sare sozial ezagun batzuk]] * Pribatutasuna: Sare sozial batera igotako datu, informazio, argazki, bideo edo artxiboen jabetza ez kontrolatzea. Bestalde, sareak gaizki erabiltzeak norberaren, senideen edo lagunen datuak aurkitzeko erraztasuna ekar dezake. * Eduki desegokietarako sarbidea: Era guztietako informazioa dagoenez, batzuek erabiltzen dute mota guztietako edukiak zabaltzeko (indarkeria, fanatismoa, gorrotoa bultzatzea, etab.) * Cyberbullying: Ikaskideek edo ezezagunek sareen bidez egindako jazarpena, mehatxu, irain eta abarrekin. * Cybergrooming: helduek adingabeekin harremanetan jartzeko egiten dute, haien argazkiak eta informazioa lortzeko, haien onurarako erabiltzeko. * Mendekotasuna: "informatuta"" egoteko dopamina geldiezina batzuentzat negozio den bitartean <ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Ugarte|izenburua=Dopamina dosia sare sozialetan, arreta diru bihurtzeko|hizkuntza=eu|data=2026-05-17|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>, etengabeko arreta murrizketa dakar, pertsonen arteko interakzioen kalitatea gutxituz <ref>{{Erreferentzia|izena=Julen|abizena=Linazasoro|izenburua=Smartphoneak, harremanak eta garapen intelektuala|hizkuntza=eu|data=2025-03-20|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>. * Legea ez betetzea: beste pertsona batzuen datuak, argazkiak eta bideoak argitaratzea, pribatutasuna urratuz, haien baimenik gabe; edo beste pertsona baten itxura hartzea, profil faltsu bat sortuz. Copyright-arauak, egile-eskubidea eta legez kanpoko deskargak ez betetzea, eduki babestuak lortuz edo trukatuz. Horietako batzuk ezjakintasunez ere egin daitezke. {{koadro-berde| == Sare deszentralizatuak ere badira == Alde batetik badira hainbat sare sozial enpresa handien [[w: zerbitzari |zerbitzari]] erraldoietan fisikoki kokaturik daudenak, [[w: algoritmo|algoritmo]]etan <ref>{{Erreferentzia|izenburua=''"Zer da algoritmo bat?"'' Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan {{!}} Teknopataren txokoa|hizkuntza=eu|data=2023-07-08|url=https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/|sartze-data=2023-08-09}}</ref> oinarrituta eta modu zentralizatuan antolatzen direnak; horrelakoetan erabiltzaileen datuak erraz bildu ditzakete eta datu horiekin negozioa egin. Baina, beste alde batetik, badira deszentralizatutako zerbitzari txikietan kudeatzen diren hainbat sare sozial herrialde desberdinetan sortuak, batzuk Euskal Herrian ere kudeatzen direlarik, esaterako, [[w: PixelFed |PixelFed]], [[w:PeerTube | PeerTube]] edo [[w: Mastodon (sare soziala)|Mastodon]]. }} == Erreferentziak== {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] 5vd2sz52sw4yg3ayuy2p06gmfd9oj54 44774 44773 2026-10-22T07:55:59Z Ksarasola 1603 /* Arriskuak */ irudiaren tamaina 44774 wikitext text/x-wiki [[File:EHUko Informatika Fakultateko sare sozial bat.png|thumb|200px|EHUko Informatika Fakultateko sare sozial baten kaptura.]] '''[[w:Sare sozialak|Sare sozialak]]''' edo '''gizarte sareak''' gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten [[w: Internet|internet]]-zerbitzuak dira, [[w: World Wide Web|web]] plataformetan, edo aplikazio konkretuetan integratuta, adibidez, jokuetan. Helduek sare sozialetan egiten dituzten gauza asko egin ditzakete haurrek jokoen bitartez, aldi berean lagunekin jolastuz eta lagun berriak eginez. Erabilera [[w:ordenagailu|ordenagailu]], [[w: Tableta (ordenagailua)|tableta]] edo [[w: telefono adimendun|telefono adimendun]]en bitartez egin ohi da. Gaur egun, aldiz, bestelako gailuak ere erabiltzen dira, erloju adimendunak, esaterako. Berez, lehen sare sozialak 1990eko hamarkadan sortu ziren, Internetekin batera. Harrezkero izugarri zabaldu da sare sozialen erabilera, batez ere azken hamarkada honetan. Eta horrela, esaterako, 2024ko datuen arabera Facebook-ek, sare erabiliena, mundu mailan 3.000 miloi erabiltzaile zituen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Wikipedia|izenburua=Social Networking Service |hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Social_networking_service|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Eta, 2025eko urrirako, Instagram eta Whatsapp nahikoa hurbildu zitzaizkion lehenengo posturako lehian.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.statista.com/statistics/272014/global-social-networks-ranked-by-number-of-users/|izenburua=Most popular social networks worldwide as of February 2025, by number of monthly active users|sartze-data=2026-07-14|sitioweb=Statista|idioma=en}}</ref> == Funtzionamendua== Sare sozialetan erabiltzaileen arteko kontaktua '''birtuala''' da. Bertan, gai edo gertaera baten inguruko ikuspuntua, iritzia edo analisia hainbat erabiltzaileren artean partekatzeko aukera izaten da. Partekatze horretan berezko argumentuak edo iritziak eman ditzake partehartzaileak, ideiak elkarbanatzeko eta garatzeko konpetentzia bultzatuz. Sare konkretu baten zerbitzuak erabili ahal izateko kontua sortu beharko du erabiltzaileak, baita bere profila ere. Hala ere, kasu batzuetan, konturik ez izan arren, sarearen informazioa bisitatzeko aukera ematen dute, bertako edukiak atzituz. Kontaktu birtualerako zerbitzuak irekiak edo pribatuak izan daitezke. Hori dela eta, honako bereizketa egin daiteke: * Barne gizarte-sare pribatuak (ISN ingelesez): enpresa, elkarte, sozietate, erakunde edota hezkuntza hornitzaileen barneko pertsonek osatzen dute. * Kanpo gizarte-sareak: (ESN ingelesez): eskuragarri dagoen sare irekia, iragarleak erakartzeko diseinatua. Erabiltzaileek, askotan, aldez aurreko harremanik ez dute izaten elkarren artean. Eta, sare hauetan ere, kasu batzuetan, era "pribatuan" komunikatzeko aukera egoten da azpitalde baten barruan. Elkarrekiko konexioa eskakizun edo gonbidapenaren bitartez egiten da. Azpimarratzekoa da sare sozialetan oso zabalduta dagoen '''like''' baliabidea. Zerbait gustatu ala ez, txuri edo beltz, tarteko grisarik ez duen iritzi sistema ezarri da sare sozialen funtzionamenduan. [[Fitxategi:Ikusgela-Algoritmoak.webm|start=88|thumbtime=94|thumb|[[w:Atari:Hezkuntza/Ikusgela|Ikusgelako]] bideoa: Sare sozialak eta algoritmoak.]] == Eragile sozialak== Eragin, mugiarazi, salatu, zabaldu, bultzatu... Eraldaketa soziala ekarri dute, gizartean, mundu mailan. Sare sozialek era nabarmen batean '''eragin''' dute pertsonen arteko eguneroko komunikazioan. Lagun talde askok, hitzordua sare sozialen bitartez egiten dute, askotan eztabaidak ere bertan modu "birtualean", ematen direlarik. Kontzientziak '''mugiarazteko''' tresna aparta ere bihurtu dira. Interes politiko eta komertzialetik at norbanako edota talde antolatuen aktibismoa zabaltzeko aukera ematen baitute, denbora laburrean protestarako gune bihur daitezkeelarik, herrialde askotako jende ugariengana iritsiz. Beraz, kontu etikoak '''salatzeko''' tresna apartak dira. Gertaerak berehala '''zabaltzeko''' aukera ematen dutenez, komunikabide handiek aplika dezaketen manipulazioa zailagoa da sare sozialetan. Horrek kazetaritza munduari erronka handia jartzeaz gain, politika munduari ere kexka handia sortzen dio. Ikusi besterik ez dago enpresa teknologiko handien presentzia gero eta agerikoagoa dela politika arloan. Eta, hezkuntza arloan, ikasle eta irakasleen arteko komunikaziorako tresna erabilgarria da, taldelana '''bultzatzeko''' aukera ugari eta askotarikoak eskaintzen baititu. Izan ere, ezagutza eta konpetentzien eraikuntza kolektibo sinkrono zein asinkronorako oso lagungarriak izan daitezke sare sozialak. == Informazio-iturri== Azken urteetan sare sozialak komunikazio-iturri ere bihurtu dira, informazioa demokratizatzeko aukera emanez, bertan sortzen diren giza komunitateen bitartez. Aldi berean, besteak beste, blog-ekin batera, kazetaritzari erronka handia aurrez aurre jarri diote. Hala ere, bestalde, isuri kognitibo sozialaren eta algoritmikoaren arteko interakzioak desinformazioaren aurrean zaurgarri ere bihurtzen gaitu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aldabe|izenburua=Sare sozialak informazio iturri, 10 galdera errazetan {{!}} GAUR8|hizkuntza=eu|data=2020-10-03|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-10-03-07-00/hemeroteca_articles/sare-sozialak-informazio-iturri|sartze-data=2026-07-14}}</ref> Hori dela eta, une honetan, Europa mailan, haur eta nerabeen sare sozialetarako atzipen graduala erregulatzeko legea eztabaidatzen ari da, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresei eskakizunak gero eta zorrotzagoak direlarik, batez ere, adikzioa sortzen duten elementuei dagokienez, horietako bat da [[w: Korritze_(ikus-entzunezko_komunikazioa) |scroll]] infinitoa. == Arriskuak== [[Fitxategi:Social networking services.jpg|thumb|400px|Sare sozial ezagun batzuk]] * Pribatutasuna: Sare sozial batera igotako datu, informazio, argazki, bideo edo artxiboen jabetza ez kontrolatzea. Bestalde, sareak gaizki erabiltzeak norberaren, senideen edo lagunen datuak aurkitzeko erraztasuna ekar dezake. * Eduki desegokietarako sarbidea: Era guztietako informazioa dagoenez, batzuek erabiltzen dute mota guztietako edukiak zabaltzeko (indarkeria, fanatismoa, gorrotoa bultzatzea, etab.) * Cyberbullying: Ikaskideek edo ezezagunek sareen bidez egindako jazarpena, mehatxu, irain eta abarrekin. * Cybergrooming: helduek adingabeekin harremanetan jartzeko egiten dute, haien argazkiak eta informazioa lortzeko, haien onurarako erabiltzeko. * Mendekotasuna: "informatuta"" egoteko dopamina geldiezina batzuentzat negozio den bitartean <ref>{{Erreferentzia|izena=Kepa|abizena=Ugarte|izenburua=Dopamina dosia sare sozialetan, arreta diru bihurtzeko|hizkuntza=eu|data=2026-05-17|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>, etengabeko arreta murrizketa dakar, pertsonen arteko interakzioen kalitatea gutxituz <ref>{{Erreferentzia|izena=Julen|abizena=Linazasoro|izenburua=Smartphoneak, harremanak eta garapen intelektuala|hizkuntza=eu|data=2025-03-20|url=https://www.berria.eus/ekonomia/datu-zentroak-gero-eta-gehiago_2134706_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-09-11}}</ref>. * Legea ez betetzea: beste pertsona batzuen datuak, argazkiak eta bideoak argitaratzea, pribatutasuna urratuz, haien baimenik gabe; edo beste pertsona baten itxura hartzea, profil faltsu bat sortuz. Copyright-arauak, egile-eskubidea eta legez kanpoko deskargak ez betetzea, eduki babestuak lortuz edo trukatuz. Horietako batzuk ezjakintasunez ere egin daitezke. {{koadro-berde| == Sare deszentralizatuak ere badira == Alde batetik badira hainbat sare sozial enpresa handien [[w: zerbitzari |zerbitzari]] erraldoietan fisikoki kokaturik daudenak, [[w: algoritmo|algoritmo]]etan <ref>{{Erreferentzia|izenburua=''"Zer da algoritmo bat?"'' Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan {{!}} Teknopataren txokoa|hizkuntza=eu|data=2023-07-08|url=https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/|sartze-data=2023-08-09}}</ref> oinarrituta eta modu zentralizatuan antolatzen direnak; horrelakoetan erabiltzaileen datuak erraz bildu ditzakete eta datu horiekin negozioa egin. Baina, beste alde batetik, badira deszentralizatutako zerbitzari txikietan kudeatzen diren hainbat sare sozial herrialde desberdinetan sortuak, batzuk Euskal Herrian ere kudeatzen direlarik, esaterako, [[w: PixelFed |PixelFed]], [[w:PeerTube | PeerTube]] edo [[w: Mastodon (sare soziala)|Mastodon]]. }} == Erreferentziak== {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] c9k3yqk0ge4jb3qu5zhbwpv5mprfjc2 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/ARM arkitektura 0 7325 44777 44661 2026-10-22T08:04:12Z Ksarasola 1603 44777 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:ARM-HP-PRINTER.JPG|thumb|'''ARM''' prozesadore bat HP PSC-1315 inprimagailu batean]] '''[[w:ARM arkitektura|ARM arkitektura]]''' [[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/RISC arkitektura|RISC]] (Reduced Instruction Set Computer) motako [[w:Mikroprozesadore|mikroprozesadoreen]] arkitektura da. Kostu urria eta energia-kontsumo eta bero-sorkuntza txikia dituenez, oso erabilgarria da bateriarekin dabiltzan gailu arinetan eta txikietan, hala nola [[w:Telefono_adimendun|smartphoneak]], [[w:Ordenagailu_eramangarri|eramangarriak]], [[w:Tableta_(ordenagailua)|tabletak]] edota [[w:Sistema_txertatu|sistema txertatuak]]. Hala ere, ARM arkitekturak mahaigaineko [[w:Ordenagailu|ordenagailuetan]] eta [[w:Zerbitzari|zerbitzarietan]] ere erabiltzen dira, adibidez, Fugaku superkonputagailuan<ref> {{Erreferentzia|izenburua=Fugaku (supercomputer)|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Fugaku_(supercomputer)|sartze-data=2026-07-10|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref>, 2020tik 2022ko maiatzera bitartean munduko superordenagailurik azkarrena izan zena.<ref>https://top500.org/lists/ <small>Noiz kontsultatua: 2026-07-10</small></ref> Arm enpresak ez ditu txipak fabrikatzen, bere negozioa arkitektura eta [[w:Prozesatzeko%20unitate%20zentral|Prozesatzeko Unitate Zentral, PUZ]] [[w:Nukleo%20(informatika)|nukleoak]] diseinatzea da, hau da, alde batetik prozesadoreak ulertuko dituen aginduen multzoa definitzen du, adibidez, ARMv8-A, ARMv9-A<<ref>{{Erreferentzia|izena=Arm|abizena=Ltd|izenburua=Armv9-A – CPU Architecture for AI|hizkuntza=en|url=https://www.arm.com/architecture/cpu/a-profile/armv9|aldizkaria=Arm {{!}} The Architecture for the Digital World|sartze-data=2026-07-20}}</ref>... eta bestetik, [[w:Txip|txipetan ]] integratuko diren nukleoak diseinatzen ditu, adibidez, Cortex edo Neoverse nukleoak gero [[w:Samsung%20Electronics|Samsung-ek]] edo [[w:Apple%20Inc.|Apple-ek]] erabiliko dituenak. ARM arkitektura eta nukleoak oso erabiliak dira gaur egun, smartphonetan esaterako, ARM arkitektura da nagusi, % 99a arkitektura horretan oinarrituak izanik.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=arm-20240331|url=https://www.sec.gov/Archives/edgar/data/1973239/000197323924000012/arm-20240331.htm|aldizkaria=www.sec.gov|sartze-data=2026-07-20}}</ref> Kontuan izan behar da Android eta Apple iPhone guztiek hori erabiltzen dutela. Bestalde, kopuru orokorrei begiratuta, 1980. urtetik, ARMn oinarritutako 280.000 milioi txip baino gehiago komertzializatu dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Beth|abizena=Kindig|izenburua=Arm Stock: Buy Its Customers, Not The Stock|hizkuntza=en|url=https://www.forbes.com/sites/bethkindig/2024/08/15/arm-stock-buy-its-customers-not-the-stock/|aldizkaria=Forbes|sartze-data=2026-07-20}}</ref> == Diseinua == ARM arikitekturak, Berkeley RISC<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Berkeley RISC|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Berkeley_RISC|sartze-data=2026-07-10|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> diseinua du oinarrian, eta haren ezaugarriak barneratu ditu, [[w:Load%E2%80%93store_arkitektura|load/store]] memoriako aginduak edota [[w:Erregistro%20(hardware)|erregistro]] erabilera handia esate baterako. Horiei, baina, bestelako ezaugarri batzuk gehitu zizkieten eraginkortasuna hobetzeko, horietako garrantzitsuena, etenen<ref> {{Erreferentzia|izenburua=Interrupt|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Interrupt|sartze-data=2026-07-10|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> trataera azkarra izanik. Horri esker, sarrera/irteera<ref> {{Erreferentzia|izenburua=Input/output|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/input/output|sartze-data=2026-07-10|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> eragiketetan abiadura handia lortu zuten hardware bereziren beharrik gabe. Beste aldaketa inportantea izan zen, [[w:DRAM|DRAM memoria]] modu azkarrean atzitzeko agindu multzoan egindako egokitzapena. == Historia == 1983an, Acorn Computers<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Acorn Computers|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Acorn_Computers|sartze-data=2026-07-15|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> enpresa britaniarrak RISC prozesadore berri baten diseinua hasi zuen ordura arteko ordenagailuek erabiltzen zituzten mikroprozesadoreak ordezkatzeko. Bi urte beranduago, 1985ean, ARM1 (Acorn RISC Machine) izeneko 32 biteko prozesadorearen diseinua amaitu zuen. VLSI Technology, Inc<ref>{{Erreferentzia|izenburua=VLSI_Technology|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/VLSI_Technology|sartze-data=2026-07-15|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> enpresa izan zen prototipoa silizioan inplementatu zuena. Handik gutxira, lehen sistema komertziala merkaturatu zen, ARM2 izenekoa. [[Fitxategi:GPS ARM610 die.JPG|thumb|ARM610 prozesadorearen diseinuaren argazkia (''die shot'')]] 1992ko hasieran ARM6 prozesadorea sortu zuten 35.000 transistoreekin inplementatua eta, aurrekoen antzera, sinpletasuna helburu izanik. Applek diseinu horretan oinarritutako ARM610 txipa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARM610|hizkuntza=en|url=http://www.home.marutan.net/arcemdocs/ARM610.pdf|sartze-data=2026-07-15|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> erabili zuen bere Apple Newton PDAn<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Apple_Newton|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Apple_Newton|sartze-data=2026-07-15|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref>. 2000ko hamarkadan telefono mugikorren % 90 baino gehiagok ARM prozesadoreen bat zuten barnean. Arrakastatsuena ARM7TDMI<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARM7|hizkuntza=en|url=https://en.wikipedia.org/wiki/ARM7|sartze-data=2026-07-15|encyclopedia=Wikipedia|argitaletxea=Ingelesezko Wikipedia}}</ref> inplementazioa izan zen, milioika unitate erabiliak izan baitziren telefono mugikorretan eta bideo-joko eramangarrien sistemetan. 2016 urtean, Arm-k "Built on ARM Cortex Technology" lizentzia iragarri zuen enpresei aukera ematen, Arm-kin batera, ARM Cortex diseinuei aldaketak egiteko. Diseinu-aldaketa horiek ez dira beste enpresekin partekatzen. Urte berean, SoftBank Group talde japoniarrak Arm Holding enpresa erosi zuen, eta urte batzuk beranduago, 2020 urtean, NVIDIAk erosketa saiakera egin bazuen ere, ezin izan zuen gauzatu. {{koadro-berde| == RISC-V arkitektura== [[Fitxategi:RISC-V-logo.svg|thumb|400px|RISC-V logoa]] [[RISC-V]] [[w:Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn|Kaliforniako Unibertsitatean]] (Berkeley) garatutako [[w:Instrukzio-joko|agindu-multzoen]] arkitektura (ISA) ireki bat da, [[RISC]] filosofian oinarritzen dena eta [[w:Kode irekiko hardware|kode irekiko hardware-]]aren mugimenduan mugarri bihurtu dena<ref name=":1">{{erreferentzia|abizena = Asanović | izena = Krste | abizena2 = Patterson | izena2 = David A. | izenburua = Instruction Sets Should be Free | lana = U.C. Berkeley Technical Reports | erakundea = Regents of the University of California | url = http://www2.eecs.berkeley.edu/Pubs/TechRpts/2014/EECS-2014-146.pdf | data = 2014-08-06 | hizkuntza = en}}</ref>. Beste arkitektura nagusi gehienak ez bezala ([[ARM txipal|ARM]] bera edo [[w:X86-64|X86-64]], adibidez), RISC-V kode irekiko lizentzien bidez banatzen da, eta horrek esan nahi du edonork erabili edo alda dezakeela, eta fabrikatzaile bati egile-eskubiderik (royalty) ordaindu gabe inplementa dezakeela. [[w:Calista Redmond|C. Redmond-en]] hitzetan "hardware irekiaren nukleoa" izan nahi baitu, [[w:Linux|Linux]] software librearentzat den moduan. 2023an, Europar Batasunak 270 milioi euro ematekoa zen superkonputagailuei, zerbitzariei eta datu-zentroei zuzendutako RISC-V CPU garapen-proiektu bat egiteko gai zen eta prest zegoen enpresa bakar bati, subiranotasun digitala eta estandarrak indartzeko helburuarekin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Heise|abizena=Online|izenburua=270 Millionen Euro für CPUs und Beschleuniger: EuroHPC fördert RISC-V-Technik|hizkuntza=|url=https://www.heise.de/news/EuroHPC-foerdert-RISC-V-Technik-270-Millionen-Euro-fuer-CPUs-und-Beschleuniger-7434898.html|aldizkaria=heise online|sartze-data=2026-08-04}}</ref> === RISC-V arkitekturaren historia === [[Fitxategi:RISC V prototype chip - closeup.jpg|thumb|2013ko RISC-V prototipo baten gertuko irudia]] Proiektua 2010ean hasi zen [[w:Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn|Kaliforniako Unibertsitatean]] (Berkeley), Krste Asanović eta [[w:David Patterson (informatikaria)|David Patterson]] irakasleen zuzendaritzapean. Hasiera batean unibertsitateko barne-ikerketarako eta ikasgaietarako sortu zen, baina kanpoko interesak bultzatuta, estandar ireki gisa argitaratzea erabaki zuten. Proiektua kudeatzeko, RISC-V Foundation sortu zen 2015ean. 2019an, fundazioak egoitza Suitzara aldatzea erabaki zuen, neutraltasun politiko eta ekonomikoa ziurtatzeko eta AEBko merkataritza-erregulazioen kezkak saihesteko. Gaur egun RISC-V International izena du erakundeak eta ehunka kide ditu mundu osoan, tartean [[w:Google|Google]], [[w:Nvidia|Nvidia]] eta [[w:Western Digital|Western Digital]] bezalako enpresa erraldoiak. === RISC-V arkitekturaren diseinua: modularitatea eta sinpletasuna === RISC-Vren ezaugarririk garrantzitsuena bere diseinu modularra da. Beste arkitektura inkrementalak ez bezala RISC-V oinarrizko multzo finko batean eta aukerako luzapenetan oinarritzen da. Diseinu horri esker, prozesadore berbera egokitu daiteke [[w:Gauzen Internet|Gauzen Internet]]erako gailu txikietarako (IoT) zein [[Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Klusterrak eta superkonputazioa|superkonputagailu]] ahaltsuetarako. RISC-V arkitekturak sinpletasuna lehenesten du ("Simplicity favors regularity"). Dokumentazioaren tamainan nabari da aldea: RISC-Vren eskuliburuak 236 orrialde inguru ditu, ARM-32arenak 2.700 baino gehiago dituen bitartean. Sinpletasun horrek ahalbidetzen du hardwarea merkeagoa izatea, energia gutxiago kontsumitzea eta errendimendu hobea lortzea. Softwareari dagokionez, azkar hazten ari da ekosistema: Linux, FreeBSD, NetBSD eta OpenBSD bezalako sistema eragileek badute jada bertsio bat arkitektura honetarako. }} == Erreferentziak == {{Erreferentzia zerrenda|30em}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] gpmts1y3h7toxxgw5y13rglovg7s0t7 Informatikaren 50 urte 50 teknologiatan/Bideokonferentzia sistemak 0 7332 44770 44657 2026-10-22T05:22:59Z Maitenat 2727 44770 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Tandberg Image Gallery - telepresence-t3-side-view-hires.jpg|thumb|400x400px|Bideokonferentzia-saio bat.]] '''Bideokonferentzia''' [[w:audio|audio]] eta [[w:bideo|bideoa]] batera transmititzen dituen aldibereko komunikazio-sistema da. == Historia eta bilakaera == 1970eko hamarkadaren hasieran merkaturatu zen lehen aldiz, [[w:telefono|telefono]]-teknologia baliatuta. Hasieran, oso sistema konplexu eta garestiak ziren eta dispositibo zein sare-protokolo bereziak erabiltzen ziren; gaur egun, berriz, ohiko dispositiboak ([[w:Telefono adimendun|telefono adimendunak]], [[w:Tableta (ordenagailua)|tabletak]], [[w:Ordenagailu|ordenagailuak]], [[w:Bideo-kamera|bideo-kamerak]]...) erabiltzen dira ohiko sare lokal eta Internet gainean. [[w:Internet|Interneteko]] eta [[w:Sare lokal|sare lokaletako]] ahalmenak handitu ahala, azken urtetan asko ugaldu dira bideo-deiak eta bideokonferentziak, eta alor askotarako funtsezko tresna bihurtu dira: lan-bilerak, irakaskuntza, [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]]... [[w:Telelan|Telelanaren]] funtsezko osagaia ere bihurtu da. [[Fitxategi:Jitsi Meet gallery view.jpg|thumb|500x500px|Jitsi Meet saio baten galeria ikuspegia]] [[w:Skype|Skype]] izan zen urte askotan, alde handiz, gehien erabili zen programa, baina COVID garaian eztanda bat gertatu zen, eta sistema asko zabaldu ziren, [[w:Zoom (sofwarea)|Zoom]], Google Meet eta [[w:Jitsi|Jitsi Meet]] besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=Bideokonferentziak nonahi: Skypetik BigBlueButtonera|hizkuntza=eu|data=2020-12-01|url=https://www.sarean.eus/bideokonferentziak-nonahi-skypetik-bigbluebuttonera/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-08-02}}</ref> Jitsiren kasua aipagarria da, Europan ([[w:Estrasburgoko Unibertsitatea|Estrasburgoko Unibertsitatean]]) sortua delako eta software librea duelako oinarri. == Alderdi teknikoak == [[w:ITU H.264|ITU H.264]] estandarra da gakoetako bat teknologia honetan. [[w:MPEG-4|MPEG-4n]] oinarritutako SVC kodeketari ([[w:Scalable Video Coding|Scalable Video Coding]]) esker bideo-seinalea modu egokian kodetzen da [[w:Internet Protokolo|IP ohiko protokoloan]] zerbitzuaren kalitatea bermatuta. Segurtasunaren aldetik funtsezkoa da muturretik muturrera [[w:Zifratze|zifratzea]], eta, hala ere, ohikoak dira saio-hasierako erasoak. Hori dela eta, komeni da [[w:Faktore anitzeko kautotze|bi urratseko kautotzea]] erabiltzea komunikazio seguruak ziurtatzeko. == Telelanaren ondorioak == Bideokonferentzia-sistemei esker telelana asko zabaldu da, eta horrek eragin handia izan du eguneroko bizitzan. Aurrerapen handia izan da magultasunari begira, baina eragin kaltegarriak ere detektatu dira. Hori dela-eta ondo erabiltzeko hainbat jarraibide jarraitzea proposatu dute. <blockquote>Telelanaren gako nagusia mugak jartzean dago: ordutegi zehatz bat finkatzean; posta elektronikoa etengabe ez irekitzean; distrakzioak, sakelako notifikazioak ondo antolatzean ezinbestekoak edota lanari lotutakoak baino ez jasotzeko; ahal dela, lan espazio berezitu bat definitzean; asteburuak eta jai egunak errespetatzean; errutina berriak diseinatzean... Horiekin batera, zenbait pertsonak nekea, zailtasunak, ezin egona... sentitzen dute. Bideokonferentzia bat ez da aurrez aurreko komunikazio arrunt bat. Askorentzat, publikoan hitz egitearen parekoa da. Arreta asko eskatzen du ikusle bezala, eta hizlari bezala zer esan, jendearen erreakzioak interpretatzen saiatu behar baita pantaila lau baten aurrean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gorka|abizena=Julio|izenburua=Tele-errealitate berria|hizkuntza=eu|data=2020-05-09|url=https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/tele-errealitate-berria_1271999_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-08-02}}</ref></blockquote> {{koadro-berde| == On-line ikaskuntza == [[w:E-learning|Online ikaskuntza]] edo e-learning, [[w:1990|1990.eko]] hamarkadan sortu eta ordutik hona garapen handia izan duen ikas-moldea da. Termino ezberdinen bitartez izendatu ohi da, hala nola on-line irakaskuntza, irakaskuntza birtuala, irakaskuntza telematikoa edo prestakuntza birtuala. Irakasleek eta ikasleek ingurune digital batean parte hartzen dute [[w:Konputagailu-sare|ordenagailuek]], [[w:Internet|Internetek]] eta teknologia digitalek eskaintzen dituzten erraztasunak modu intentsiboan erabiliz. [[w:Urrutiko hezkuntza|Urruneko irakaskuntza]] zena ordezkatu du, teknologiari esker, irakasle-ikasle zein ikasleen arteko komunikazioa hobetu eta eredu pedagogiko aktiboagoak aplikatu daitezkeelako. ==== Abantailak eta mugak irakaskuntzaren erabileran ==== Azken urteotan, hezkuntza-erakunde askok txertatu dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologiak beren jardueran, batez ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta online ikastaroak eskaintzeko. Aurrez-aurreko ikaskuntzarekin konparatuta gabeziak dituen arren, batez ere ikasle gazteei begira, abantailak ere baditu: * Irekiera: prestakuntzarako sarbidea errazten da, batez ere oztopo geografikoak gaindituz. * Malgutasuna: komunikazio asinkrono eta nonahikoak dedikazio denboraren autogestioa errazten dute. * Eraginkortasuna: ikaslearen autonomia garatzea sustatzen dute * Laguntza pertsonalizatua: ikaslearen jardueran zentratua da. * Ekonomia: espazio eta material fisikoen erabilerarekin eta garraioarekin lotutako gastuak murriztu egiten dira. * Ikaskuntza-komunitate bat eraikitzea. * Aholkularitza: aholkulari baten laguntza izatea, gidatu eta ikastaroaz aholkuak emango dizkiona. Bestalde, mugak ere badira: <blockquote> Aurrez aurrekoan ñabardura pila bat daude: begiradak, keinuak... Hitzezkoa ez den komunikazioak garrantzi handia hartzen du. Zer gertatzen da ''online'' ingurunean? Hori dena galdu edo lausotu egiten da. Hortaz, eskatzen diguna ez da bakarrik arreta berezia jartzea: joko eremuaren arauak ulertzea eta benetan ''online'' inguruneetan gertatzen den komunikazioa zer den ulertzea ere bai.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irati|abizena=Urdalleta Lete|izenburua=«'Online' ingurunean, nolabait itsutu egiten gara gailuekin»|hizkuntza=eu|data=2021-06-26|url=https://www.berria.eus/euskal-herria/online-ingurunean-nolabait-itsutu-egiten-gara-gailuekin_1296390_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-08-02}}</ref></blockquote> ==== Aukerak irakaskuntzan ==== Online ikaskuntzak aurrez aurrekoa ordezkatu dezake, baina askotan modu osagarrian erabiltzen da. ''Blended'' terminoa erabiltzen da bi modalitateen konbinazioari. Online irakasteko bi bide nagusi daude, '''sinkronoa''' eta '''asinkronoa'''. Modu sinkronoan irakaslea eta ikaslea denbora berean aritzen dira elkarrekin. Asinkronoan, berriz, norberak bere ordutegia antolatzen du beste parte-hartzaileengandik modu independentean. [[w:Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak|IKT]] tresnak bi bideetan erabiltzen dira, baina bideokonferentzia-sistema dira lehen bidearen ezinbesteko lanabesa. Biak konbinatu ohi dira, baina asinkronoa nagusia da autoikaskuntzan eta etengabeko ikaskuntzan. ==== Tresnak irakaskuntzarako ==== Online ikaskuntza bideratzeko aplikazioei LMS ([[w:Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema|''Learning Management System'']], Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema) izena ematen zaie, eta helburu nagusia ikasgela birtualak kudeatzea da. Eduki mota guztiak kudeatzen dituzte, komunikazioa, bideoak, ikastaroak eta dokumentuak barne. [[Fitxategi:MoodleMobile 3.3.1 Released-1.png|thumb|500x500px|Moodle bezeroa ]] [[w:Moodle|Moodle]] Europan gehien erabiltzen den LMSa da, software librea da, eta hizkuntza askotara dago lokalizatuta (euskarara ere bai). Moodlek pedagogia konstruktibista-soziala sustatzen du, eta, hori bideratzeko, ikasleak ere hezkuntzako esperientzian ekarpen garrantzitsuak egin dezake: ikasleak forotan galdetu eta erantzun dezake, glosarioan terminoak gehitu ditzake, tailerretan ikaskideekin elkarlanean aritu, autoebaluatu eta koebaluatu dezakete, edo wiki batean elkarrekin lan egin dezakete. Beste LMS ezagun batzuk Canvas, Blackboard eta D2L Brightspace dira. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] j5svab2ybos2qfutz8vltcd7pe47qaz 44775 44770 2026-10-22T07:58:30Z Ksarasola 1603 44775 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Tandberg Image Gallery - telepresence-t3-side-view-hires.jpg|thumb|400x400px|Bideokonferentzia-saio bat]] '''Bideokonferentzia''' [[w:audio|audio]] eta [[w:bideo|bideoa]] batera transmititzen dituen aldibereko komunikazio-sistema da. == Historia eta bilakaera == 1970eko hamarkadaren hasieran merkaturatu zen lehen aldiz, [[w:telefono|telefono]]-teknologia baliatuta. Hasieran, oso sistema konplexu eta garestiak ziren eta dispositibo zein sare-protokolo bereziak erabiltzen ziren; gaur egun, berriz, ohiko dispositiboak ([[w:Telefono adimendun|telefono adimendunak]], [[w:Tableta (ordenagailua)|tabletak]], [[w:Ordenagailu|ordenagailuak]], [[w:Bideo-kamera|bideo-kamerak]]...) erabiltzen dira ohiko sare lokal eta Internet gainean. [[w:Internet|Interneteko]] eta [[w:Sare lokal|sare lokaletako]] ahalmenak handitu ahala, azken urtetan asko ugaldu dira bideo-deiak eta bideokonferentziak, eta alor askotarako funtsezko tresna bihurtu dira: lan-bilerak, irakaskuntza, [[w:telemedikuntza|telemedikuntza]]... [[w:Telelan|Telelanaren]] funtsezko osagaia ere bihurtu da. [[Fitxategi:Jitsi Meet gallery view.jpg|thumb|500x500px|Jitsi Meet saio baten galeria ikuspegia]] [[w:Skype|Skype]] izan zen urte askotan, alde handiz, gehien erabili zen programa, baina COVID garaian eztanda bat gertatu zen, eta sistema asko zabaldu ziren, [[w:Zoom (sofwarea)|Zoom]], Google Meet eta [[w:Jitsi|Jitsi Meet]] besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Alegria|izenburua=Bideokonferentziak nonahi: Skypetik BigBlueButtonera|hizkuntza=eu|data=2020-12-01|url=https://www.sarean.eus/bideokonferentziak-nonahi-skypetik-bigbluebuttonera/|aldizkaria=Sarean .eus|sartze-data=2026-08-02}}</ref> Jitsiren kasua aipagarria da, Europan ([[w:Estrasburgoko Unibertsitatea|Estrasburgoko Unibertsitatean]]) sortua delako eta software librea duelako oinarri. == Alderdi teknikoak == [[w:ITU H.264|ITU H.264]] estandarra da gakoetako bat teknologia honetan. [[w:MPEG-4|MPEG-4n]] oinarritutako SVC kodeketari ([[w:Scalable Video Coding|Scalable Video Coding]]) esker bideo-seinalea modu egokian kodetzen da [[w:Internet Protokolo|IP ohiko protokoloan]] zerbitzuaren kalitatea bermatuta. Segurtasunaren aldetik funtsezkoa da muturretik muturrera [[w:Zifratze|zifratzea]], eta, hala ere, ohikoak dira saio-hasierako erasoak. Hori dela eta, komeni da [[w:Faktore anitzeko kautotze|bi urratseko kautotzea]] erabiltzea komunikazio seguruak ziurtatzeko. == Telelanaren ondorioak == Bideokonferentzia-sistemei esker telelana asko zabaldu da, eta horrek eragin handia izan du eguneroko bizitzan. Aurrerapen handia izan da magultasunari begira, baina eragin kaltegarriak ere detektatu dira. Hori dela-eta ondo erabiltzeko hainbat jarraibide jarraitzea proposatu dute. <blockquote>Telelanaren gako nagusia mugak jartzean dago: ordutegi zehatz bat finkatzean; posta elektronikoa etengabe ez irekitzean; distrakzioak, sakelako notifikazioak ondo antolatzean ezinbestekoak edota lanari lotutakoak baino ez jasotzeko; ahal dela, lan espazio berezitu bat definitzean; asteburuak eta jai egunak errespetatzean; errutina berriak diseinatzean... Horiekin batera, zenbait pertsonak nekea, zailtasunak, ezin egona... sentitzen dute. Bideokonferentzia bat ez da aurrez aurreko komunikazio arrunt bat. Askorentzat, publikoan hitz egitearen parekoa da. Arreta asko eskatzen du ikusle bezala, eta hizlari bezala zer esan, jendearen erreakzioak interpretatzen saiatu behar baita pantaila lau baten aurrean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gorka|abizena=Julio|izenburua=Tele-errealitate berria|hizkuntza=eu|data=2020-05-09|url=https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/tele-errealitate-berria_1271999_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-08-02}}</ref></blockquote> {{koadro-berde| == On-line ikaskuntza == [[w:E-learning|Online ikaskuntza]] edo e-learning, [[w:1990|1990.eko]] hamarkadan sortu eta ordutik hona garapen handia izan duen ikas-moldea da. Termino ezberdinen bitartez izendatu ohi da, hala nola on-line irakaskuntza, irakaskuntza birtuala, irakaskuntza telematikoa edo prestakuntza birtuala. Irakasleek eta ikasleek ingurune digital batean parte hartzen dute [[w:Konputagailu-sare|ordenagailuek]], [[w:Internet|Internetek]] eta teknologia digitalek eskaintzen dituzten erraztasunak modu intentsiboan erabiliz. [[w:Urrutiko hezkuntza|Urruneko irakaskuntza]] zena ordezkatu du, teknologiari esker, irakasle-ikasle zein ikasleen arteko komunikazioa hobetu eta eredu pedagogiko aktiboagoak aplikatu daitezkeelako. ==== Abantailak eta mugak irakaskuntzaren erabileran ==== Azken urteotan, hezkuntza-erakunde askok txertatu dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologiak beren jardueran, batez ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta online ikastaroak eskaintzeko. Aurrez-aurreko ikaskuntzarekin konparatuta gabeziak dituen arren, batez ere ikasle gazteei begira, abantailak ere baditu: * Irekiera: prestakuntzarako sarbidea errazten da, batez ere oztopo geografikoak gaindituz. * Malgutasuna: komunikazio asinkrono eta nonahikoak dedikazio denboraren autogestioa errazten dute. * Eraginkortasuna: ikaslearen autonomia garatzea sustatzen dute * Laguntza pertsonalizatua: ikaslearen jardueran zentratua da. * Ekonomia: espazio eta material fisikoen erabilerarekin eta garraioarekin lotutako gastuak murriztu egiten dira. * Ikaskuntza-komunitate bat eraikitzea. * Aholkularitza: aholkulari baten laguntza izatea, gidatu eta ikastaroaz aholkuak emango dizkiona. Bestalde, mugak ere badira: <blockquote> Aurrez aurrekoan ñabardura pila bat daude: begiradak, keinuak... Hitzezkoa ez den komunikazioak garrantzi handia hartzen du. Zer gertatzen da ''online'' ingurunean? Hori dena galdu edo lausotu egiten da. Hortaz, eskatzen diguna ez da bakarrik arreta berezia jartzea: joko eremuaren arauak ulertzea eta benetan ''online'' inguruneetan gertatzen den komunikazioa zer den ulertzea ere bai.<ref>{{Erreferentzia|izena=Irati|abizena=Urdalleta Lete|izenburua=«'Online' ingurunean, nolabait itsutu egiten gara gailuekin»|hizkuntza=eu|data=2021-06-26|url=https://www.berria.eus/euskal-herria/online-ingurunean-nolabait-itsutu-egiten-gara-gailuekin_1296390_102.html|aldizkaria=Berria|sartze-data=2026-08-02}}</ref></blockquote> ==== Aukerak irakaskuntzan ==== Online ikaskuntzak aurrez aurrekoa ordezkatu dezake, baina askotan modu osagarrian erabiltzen da. ''Blended'' terminoa erabiltzen da bi modalitateen konbinazioari. Online irakasteko bi bide nagusi daude, '''sinkronoa''' eta '''asinkronoa'''. Modu sinkronoan irakaslea eta ikaslea denbora berean aritzen dira elkarrekin. Asinkronoan, berriz, norberak bere ordutegia antolatzen du beste parte-hartzaileengandik modu independentean. [[w:Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak|IKT]] tresnak bi bideetan erabiltzen dira, baina bideokonferentzia-sistema dira lehen bidearen ezinbesteko lanabesa. Biak konbinatu ohi dira, baina asinkronoa nagusia da autoikaskuntzan eta etengabeko ikaskuntzan. ==== Tresnak irakaskuntzarako ==== Online ikaskuntza bideratzeko aplikazioei LMS ([[w:Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema|''Learning Management System'']], Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema) izena ematen zaie, eta helburu nagusia ikasgela birtualak kudeatzea da. Eduki mota guztiak kudeatzen dituzte, komunikazioa, bideoak, ikastaroak eta dokumentuak barne. [[Fitxategi:MoodleMobile 3.3.1 Released-1.png|thumb|500x500px|Moodle bezeroa ]] [[w:Moodle|Moodle]] Europan gehien erabiltzen den LMSa da, software librea da, eta hizkuntza askotara dago lokalizatuta (euskarara ere bai). Moodlek pedagogia konstruktibista-soziala sustatzen du, eta, hori bideratzeko, ikasleak ere hezkuntzako esperientzian ekarpen garrantzitsuak egin dezake: ikasleak forotan galdetu eta erantzun dezake, glosarioan terminoak gehitu ditzake, tailerretan ikaskideekin elkarlanean aritu, autoebaluatu eta koebaluatu dezakete, edo wiki batean elkarrekin lan egin dezakete. Beste LMS ezagun batzuk Canvas, Blackboard eta D2L Brightspace dira. }} == Erreferentziak == {{erreferentzia zerrenda}} [[Kategoria:Informatika]] [[Kategoria:DIF50]] 4mek7732qeqne18nza0piupek6tr46e