Wikiquote euwikiquote https://eu.wikiquote.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.11 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikiquote Wikiquote eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Amaia Perez Orozco 0 3294 12282 12032 2026-07-17T08:28:33Z Makeip 1716 /* Esanak */ Aipu berria eta iturria gehitu. 12282 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:(Amaia Pérez Orozco) Justa Revolta. 'Subversió feminista de l'economia'.jpg|right|thumb|150px|Amaia Pérez Orozco]] Amaia Perez Orozco [[Ekonomia]]<nowiki/>n doktorea da, baita mugimendu sozial eta feministetan aktibista ere. Ekonomiari begirada [[feminista]] emanez, hiru gai nagusi jorratu izan ditu orain artean: bizitza, [[interdependentzia]] eta [[zaintza]]. == Esanak == * "Agerian geratzen dena da norbera bakarrik ez dela nahiko eta sareen beharra dugula. Interdependentzia hori ikusgarri egitea oso indartsua da. Bidegurutze honetan, egoera honek indartu ditzake sare kolektiboak eta elkar zaintza, benetako elkartasuna, ez dadila egon berriz ere emakumeengan eta sexuaren araberako lan banaketan, eta ez dadila soilik bideratu gizarteko sektore prekarioenetara bakarrik, esanaz bezala, ahal duenak ordaindu egiten du eta ezin duena sare honetan oinarritzen da". **Iturria: ''Argia'', 2020 <ref name=":2">Argia. [https://www.argia.eus/albistea/oinarrizko-errenta-baino-indartsuagoa-iruditzen-zait-bizitza-aurrera-ateratzeko-moduak-kolektibizatzea "Oinarrizko errenta baino indartsuagoa iruditzen zait bizitza aurrera ateratzeko moduak kolektibizatzea." 2020ko apirilaren 5a.] ''Argia''. 2020ko apirilaren 5ean ikusia.</ref> *"Batzuetan zaintzaren ideia erabiltzen dugu gauza diferenteez hitz egiteko; nik sailkapen bat proposatu nahi nuke. Batetik, munduaren ikuspegi jakin batez ari gara, biziaren iraunkortasunari lotua: merkatuak eta logika produktibistak erdigunean ez jartzeaz. Zaintza mundu horren ardatza izatea nahi genuke: elkarrekin bizitzearen gaineko ardura kolektiboa. Bigarrenik, sistema sozioekonomiko kapitalista heteropatriarkalaren B aldea izendatzeko ere erabiltzen dugu zaintza: etxekoandreek egiten dituzten lan behartuak, pribatizatuak, feminizatuak, arrazializatuak, zaintzaren etika erreakzionario baten pean... Merkatuen inguruan biratzen den munduaren ''shock''-ak jasaten dituen koltxoia. Nahi ez dugun sistema. Hirugarrenik, erdigunean jarri nahi dugun zaintza dugu, gure ortzi muga: bizia iraunarazteko ardura konpartitzea, zaurgarritasuna eta elkarrekiko mendekotasuna onartzea... Eta laugarrenik, zaintzaren sektorea dugu, mendekotasunen bat dutenen arretari lotua, eta lan eremua". **Iturria: ''Berria'', 2024<ref name=":3">Asensio Lozano, Maite.[https://www.berria.eus/euskal-herria/zaintzarako-eskubidea-hitzetan-eta-haragitan_2127355_102.html "Mari Luz Esteban eta Amaia Perez Orozco: Zaintzarako eskubidea, hitzetan eta haragitan". 20244ko uztailaren 6a]. ''Berria''. 2024ko uztailaren 7an kontsultatua.</ref> *"Berreskuratu egin behar dugu sexuaren araberako lan banaketaren aurkako haserrea: indarrean dirau, klaseak eta arrazak ere markatuta, noski, eta, gainera, beste eremu batzuetara iristen ari da". **Iturria: ''Berria'', 2024<ref name=":3" /> *"Bizitzari eustea erdigunean jarri nahi dugu, eta gure buruari galdetu nahi diogu ea nolako bizitza nahi dugun; baina gauza batzuk badira, bai ala bai. Bizi ahal izateko, oinarrizko baldintza batzuk behar dira, bizitza zaurgarria baita. Beraz, bizitzeko modu bakarra da pertsonak elkarrekin bizitzea; horregatik esaten dugu elkarren menpekotasuna dugula". **Iturria: ''Argia'', 2014.<ref name=":0">Irureta Azkune, Onintza. [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2443/ekonomia-feminista «Ondo bizitzea zer den esateko garaia». 2014ko abenduaren 28a.] ''Argia''. 2019ko ekainaren 18an kontsultatua.</ref> *"Bizitza interdependentea da, nahi ala ez. Eta gizarteak nola konpondu du gai hau orain artean? Subjektu batzuei autonomia ukatuta, batik bat emakumeei". **Iturria: ''Argia'', 2014.<ref name=":0" /> *"Borroka garai kritiko baten aurrean gaude. Jendea gaizki bizi da eta horrek ezinegona sortzen du. Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du." **Iturria: ''Klitto'', 2018. <ref name=":1">Aldalur, Malen. [http://www.klitto.eus/guretzat-galderak-aldatzea-gakoa-da-mundu-berri-bat-pentsatzen-hasteko/ «Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko». 2018ko abenduaren 5a.] ''Klitto''. 2019ko ekainaren 18an kontsultatua.</ref> *"Dagoeneko, mundua aldatzen ari da. Kontua zera da: munduaren aldaketa justizia irizpideen bidez arautu nahi dugun, ala merkatu irizpideen esku utziko dugun". ** Iturria: ''Argia'', 2014.<ref name=":0" /> * "Diskurtso<nowiki/>etan esaten dugun guztia haragi bihurtzen den eremua da zaintza, konplexutasun guztiekin". ** Iturria: ''B''<nowiki/>''erria'', 2024<ref name=":3" /> * "Enplegua <nowiki/>gaur egun lan alienatu bat da, bizitzeko dirua behar duzulako egiten duzu eta soldataren esklabutzaren markoan egiten duzu, bizitzarako denbora jaten dizu, eta ez duzu zentzu sozialagatik egiten, baizik, errentagarri delako pilaketa zirkuitu batentzat". **Iturria: ''A''<nowiki/>''rgia'', 2020 <ref name=":2" /> *"[[Feminismoa|Feminismo]]<nowiki/>ak asmatu du [[bizitza]] konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, [[lana]]-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi [[Askatasuna|aske]] zarenik edozer gauza egiteko". **Iturria: ''Klitto'', 2018. <ref name=":1" /> *" Gakoa ez da oinarrizko errenta bat eduki behar izatea hipoteka ordaintzeko, garraio publikoa edo seguru mediku bat ordaintzeko, baizik, garraio publikoa, osasuna edo hezkuntza izan daitezela erabat doakoak". **Iturria: ''Argia'', 2020 <ref name=":2" /> *" Gizonek ezin dute hitz egin ez zaintzeko eskubideaz, baizik eta ez zaintzeko pribilegioaz". **Iturria: ''Berria'', 2024<ref name=":3" /> *"Kontua ez da indibidualismoaren ideala apurtzea interdependentzia eraiki ahal izateko; indibidualismoaren ideala apurtzea ezinbestekoa da, hain zuzen, jarrera horrek ukatu egiten duelako berezkoa dugun interdependentzia". **Iturria: ''Argia'', 2014.<ref name=":0" /> * "Orain arte beti saldu izan digute hemen bakoitzak berak nahi duena lortu dezakeela. Sinestarazi digute profesional arrakastatsuak izan gaitezkeela, gure obuluak izoztu ditzakegula eta ibilbide profesional arrakastatsu baten ondoren gure feminitateari eutsi eta ama izan. Hori dela eta, ez da bakarrik ez garela mundu honetan kabitzen, baizik eta ez daukagula mundu honetan kabitzeko denborarik. Jendea hortaz ohartu da eta horrek ezinegona sortu du". **Iturria: ''Klitto'', 2018. <ref name=":1" /> *"Ordaindutako lana eta ordaindu gabea daude; bati lana deitzen zaio, eta besteari ez. Horregatik, etxeko lanen inguruan ari garenean ere estrukturaz ari gara." **Iturria: ''Klitto'', 2018. <ref name=":1" /> *"Sistemak gero eta gutxiago liluratzen gaitu, gero eta argiago ikusten dugulako agindu diguna faltsua dela". **''Berria'', 2024<ref>Silva Rodrigo, Olatz. T[https://www.berria.eus/euskal-herria/trantsizio-feministarako-palankak_2133619_102.html?_gl=1*vnpb82*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzAkdDE3ODQyNzM4NjkkajYwJGwwJGgw rantsizio feministarako palankak.] 2024ko azaroaren 16a. ''Berria''. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> == Erreferentziak == <references /> == Kanpo loturak == * Amaia Perez Orozco, [https://www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/map40_subversion_feminista.pdf SUBVERSIÓN FEMINISTA DE LA ECONOMÍA, APORTES PARA UN DEBATE SOBRE EL CONFLICTO CAPITAL-VIDA] Traficantes de sueños, 2014 * [https://www.youtube.com/watch?v=_u7BjrDDIfE Amaia Perez Orozcoren hitzaldia] 'Feministaldia 2016' ekitaldian (Donostia, 2016-12-21) {{wikipedia}} [[Kategoria:Wikiesanak]] [[Kategoria:Ekonomialariak]] 1t6j080bx7iccwfog7d67fob91e51es Mirene Begiristain Zubillaga 0 3511 12281 2026-07-17T08:26:46Z Makeip 1716 Artikulua soru 12281 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Mirene Begiristain.jpg|thumb|Mirene Begiristain]] '''Mirene Begiristain Zubillaga''' (Andoain, 1972ko urriaren 25a) euskal ekonomialari feminista da. == Esanak == * "Begirada ekozentrikoago bat landu behar dugu". ** Iturria: ''Berria'', 2024 <ref name=":0">Silva Rodrigo, Olatz. T[https://www.berria.eus/euskal-herria/trantsizio-feministarako-palankak_2133619_102.html?_gl=1*vnpb82*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzAkdDE3ODQyNzM4NjkkajYwJGwwJGgw rantsizio feministarako palankak.] 2024ko azaroaren 16a. ''Berria''. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> * "Bizitza lanaren bueltan antolatzeak eraikitzen gaitu; libre izan beharko genuke gure denbora kudeatzeko. Bizi osoan ez dugu ekarpenak egiteko indar, modu eta gaitasun berdina; batzuetan ezagutza eta gogo gehiago dugu, eta beste batzuetan atsedena behar dugu. Bakoitzak bere zikloak ditu; zaurgarritasun horrekin konektatu beharko genuke, norbere mugekin, eta konfiantzaz jokatu: 'ezin dut' esatea askatzailea da". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1">Asensio, Maite. [https://www.berria.eus/serieak/totemak-eraitsi-egunerokotik_1319392_102.html?_gl=1*1ot8uft*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzEkdDE3ODQyNzU1MTUkajYwJGwwJGgw Totemak eraitsi, egunerokotik.] 2022ko abuztuaren 21a. Berria. 2026ko utzailaren 17an ikusia.</ref> * "Ekofeminismoan asko hitz egiten da nahikotasunaz, horrek mugekin lotzen gaituelako, gutxiagorekin ere ondo bizitzearekin; baina oparotasunaren kontzeptua aldarrikatzea ere bada berrestea ez dugula hori baino gehiago behar". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Erlojuaren mende bizi gara, eta landa eremuaren eta agroekologiaren erritmoak beste batzuk dira; zer esanik ez baserri eta komunitate indigenenak". ** Iturria: ''Berria'', 2025<ref name=":2">Jaurena, Isabel. [https://www.berria.eus/euskal-herria/lurraren-kultura-babesleku_2144373_102.html?_gl=1*148adgm*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzAkdDE3ODQyNzM4NjkkajYwJGwwJGgw Lurraren kultura babesleku.] 2025eko uztailaren 12a. ''Berria''. 2026ko uzatailaren 17an ikusia.</ref> * "Euskal Herriko genealogia feministan, apenas dagoen landa eremuaren presentziarik. Feminismoa hirietan eraiki da, eta, ezinbesteko borrokak hizpidera ekarri direnean, hiriko narratiba erabili da; sistema nola eraikita dagoen islatzen du horrek". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Feminismoak bere burua interpelatu du, eta bere burua aztertzeko gai izan da. Ordea, uste dut ekologismoak ez duela alderantzizko bidea egin: beste eztabaida batzuk izan dituzte erdigunean, eta beste subjektu eta gorputz batzuek hartu dute hitza". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Gaur egun, eskuin muturra gailentzen ari den honetan, ikusten dugu ez dituztela emakumeak bakarrik zapaltzen, baizik eta baita gorputz disidenteak eta lurraldeen ertzetan baliabide gisa uler daitezkeen komunitateak eta jakintzak ere". ** Iturria'': Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Guztiz kolonizatuta gaude. Jendarte demokratikoago eta justuago bat lortzeko, desmerkantilizazio eta deseraikitze prozesuak behar ditugu". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Lidergorik ez dago sistemaren gabeziek sortutako ondorioei aurre egiteko. Gakoa demokratizazioan dagoela uste dut, maila anitzeko gobernantza bat eraikitzean". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3">Asensio, Maite. [https://www.berria.eus/euskal-herria/eredu-ekonomikoari-zapata-ekologikoak_1273545_102.html?_gl=1*yiuweg*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzEkdDE3ODQyNzU1MTUkajYwJGwwJGgw Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak.] 2020ko ekainaren 5a. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> * "Lurra pribatua izatea normalizatu dugu, baina ez da inola ere normala: lurrak lantzen duenarentzat izan behar du". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Lurraren kultura jendarte baten kultura da, eta hor badago zer berreskuratu, zer deseraiki. Baina hori ez da gertatuko ezer irauli gabe, gure pribilegioak eta jendartearen pribilegioak alde batera utzi gabe; eroso dagoenak ez baitu mugitzeko beharrik. Gatazkatsua izango da, eta gatazkatsua izaten ari da, ikuspegi desberdinak ditugulako. Ez da epe laburreko kontu bat, baina lurraren kulturari heldu behar diogu, eta hortik eraiki: unibertsitatean, herri bazkarietan, talde feministan, gaztetxean…" ** Iturria: ''Berria'', 2025<ref name=":2" /> * "Metabolismo sozioekonomiko eta kultural orekatu bat eraiki behar da, naturaren eta bizitzaren mugak errespetatuko dituena". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3" /> * "Mugarik gabe bizi nahi dugu, eta, gainera, mugez hitz egiten denean —ekonomia zirkularrean, adibidez—, arreta ez da jartzen lurraldearekin dugun harremana aldatzean, hazkunde ekonomikoa ez da zalantzan jartzen". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Oso urrun gaude naturatik, ez konturatzeko zenbat ebidentzia dauden, eta gure eredu sozioekonomikoa naturaren mugen gainetik garatzeko. Gaitza denon sukaldera sartu den arte". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3" /> * "Pandemiak erakutsi zigun gai garela gauzak beste modu batera egiteko: ikusi genuen zein ziren lan esentzialak, kolektiboki antolatu ginen horietako batzuk gauzatzeko... Hura berehala urtu zen, baina erakutsi zigun posible dela". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Patriarkatuak, bere horretan, parte hartze politikoan zailtasunak egotea eragiten du, eta hirizentrismoak ere bai, dena baitago antolatua landa eremua ustiategi bat balitz bezala ikusteko". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Utopian gaude, utopia eraikitzen. Bizipenetatik eraikitzen dugu mundua, bai pertsonala, bai kolektiboa". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Zaintza sistema agroekologikoa imajinatzen dut nik: bizigarria, bideragarria eta ikusgarria". ** Iturria: ''Berria,'' 2024 <ref name=":0" /> * "Zaintzaren eremuan begirada androzentrikoa dago, baina baita jokabide instituzional askotan, hezkuntzan eta rolen eta estereotipoen erreprodukzioan ere, eremu askotan. Azken finean, sistema patriarkala da, eta, androzentrismoaz hitz egiten dugunean, patriarkatuaren zutabe batez ari gara". ** Iturria: ''Berria, Berria'', 2025<ref name=":2" /> == Erreferentziak == <references /> == Kanpo loturak == * [https://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/mirene-begiristain-zubillaga Argian: Mirene Begiristain Zubillaga] {{wikipedia}} [[Kategoria:Ekonomialariak]] [[Kategoria:Wikiesanak]] m9kds5cltc42aan5vqi9hbr0g6hty1k 12283 12281 2026-07-17T11:57:41Z Makeip 1716 Aipu berriak eta iturria gehitu. 12283 wikitext text/x-wiki [[Fitxategi:Mirene Begiristain.jpg|thumb|Mirene Begiristain]] '''Mirene Begiristain Zubillaga''' (Andoain, 1972ko urriaren 25a) euskal ekonomialari feminista da. == Esanak == * "Agroekologia ulertzeko, elikadura-sistema bera zer den ulertu behar dugu, eta oso lotuta dago elikadura-­burujabetzarekin. Elikadura-sistema, askotan, modu linealean ulertzen da: batzuek ekoizten dute, beste batzuek saltzen dute eta beste batzuek kontsumitzen dute. Eta, gero eta gehiago, korporazio handiek ekoizpena eta kontsumoa bereganatzen dute, eta, nolabait, sistemaren parte handi bat kontrolatzen dute.Hori da problematizatu duguna. Batetik, kontsumoa ez da bukatzen erosketarekin, eta etxeak eta sistema naturalak ere elikadura-sistema horren parte dira. Hau da, zirkulu bat da, ez da lineala. Beste ereduan, agroindustrian, elikagaien banaketa-­­enpresa handiek agintzen diete ekoizpen familiarrei zer ekoiztu, noiz ekoiztu, zein baldintzatan ekoiztu, zein prezioetan ekoiztu. Eta kontsumitzaileoi esaten digute zer jan eta noiz, apalategian jartzen duten horretatik". ** Iturria: ''Elhuyar Zientzia'', 2025.<ref name=":4">Galarraga Aiestaran, Ana. [https://zientzia.eus/artikuluak/ekonomia-da-zientzia-sozial-bat-hortaz-badaukagu-a/ Mirene Begiristain Zubillaga. «“Ekonomia da zientzia sozial bat; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”»] 2025eko irailaren 1ean. ''Elhuyar Zientzia''. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> * "Argi dago kapitalismoa krisi betean dagoela. Eta ekonomia da zientzia sozial bat, gizarteak erabakitzen duena nondik joan daitekeen; hortaz, bere horretan, badaukagu aukera erabakitzeko. Hortik egiten dugu proposamena: ekonomia garatzea, natur sistemak erdigunean jarrita eta bizitza guztiak erdigunean jarrita; eta ez kapitala, bizitzaren gainetik edo bizitzarekin talkan". ** Iturria: ''Elhuyar Zientzia'', 2025.<ref name=":4" /> * "Begirada ekozentrikoago bat landu behar dugu". ** Iturria: ''Berria'', 2024 <ref name=":0">Silva Rodrigo, Olatz. T[https://www.berria.eus/euskal-herria/trantsizio-feministarako-palankak_2133619_102.html?_gl=1*vnpb82*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzAkdDE3ODQyNzM4NjkkajYwJGwwJGgw rantsizio feministarako palankak.] 2024ko azaroaren 16a. ''Berria''. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> * "Bizitza lanaren bueltan antolatzeak eraikitzen gaitu; libre izan beharko genuke gure denbora kudeatzeko. Bizi osoan ez dugu ekarpenak egiteko indar, modu eta gaitasun berdina; batzuetan ezagutza eta gogo gehiago dugu, eta beste batzuetan atsedena behar dugu. Bakoitzak bere zikloak ditu; zaurgarritasun horrekin konektatu beharko genuke, norbere mugekin, eta konfiantzaz jokatu: 'ezin dut' esatea askatzailea da". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1">Asensio, Maite. [https://www.berria.eus/serieak/totemak-eraitsi-egunerokotik_1319392_102.html?_gl=1*1ot8uft*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzEkdDE3ODQyNzU1MTUkajYwJGwwJGgw Totemak eraitsi, egunerokotik.] 2022ko abuztuaren 21a. Berria. 2026ko utzailaren 17an ikusia.</ref> * "Ekofeminismoan asko hitz egiten da nahikotasunaz, horrek mugekin lotzen gaituelako, gutxiagorekin ere ondo bizitzearekin; baina oparotasunaren kontzeptua aldarrikatzea ere bada berrestea ez dugula hori baino gehiago behar". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Erlojuaren mende bizi gara, eta landa eremuaren eta agroekologiaren erritmoak beste batzuk dira; zer esanik ez baserri eta komunitate indigenenak". ** Iturria: ''Berria'', 2025<ref name=":2">Jaurena, Isabel. [https://www.berria.eus/euskal-herria/lurraren-kultura-babesleku_2144373_102.html?_gl=1*148adgm*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzAkdDE3ODQyNzM4NjkkajYwJGwwJGgw Lurraren kultura babesleku.] 2025eko uztailaren 12a. ''Berria''. 2026ko uzatailaren 17an ikusia.</ref> * "Euskal Herriko genealogia feministan, apenas dagoen landa eremuaren presentziarik. Feminismoa hirietan eraiki da, eta, ezinbesteko borrokak hizpidera ekarri direnean, hiriko narratiba erabili da; sistema nola eraikita dagoen islatzen du horrek". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Ezagutza ez dago akademian bakarrik. Akademian badago ezagutza bat, eta, urte hauetako ibilbide honetan, guk gehiago jo izan dugu objektibotasun feminista deitzen diogunera. Hau da, ikerketa egiten duzu beti leku batetik, begirada jakin batekin, eta beti da partziala. Horregatik behar ditugu metodologia parte-hartzaileak eta diziplinartekoak. Baina, askotan, diziplinarteko proiektuak aurkezten badituzu, atzera botatzen dizkizute. Zientziak sistema patriarkalaren zigilua dauka gaur egun". ** Iturria: ''Elhuyar Zientzia'', 2025.<ref name=":4" /> * "Feminismoak bere burua interpelatu du, eta bere burua aztertzeko gai izan da. Ordea, uste dut ekologismoak ez duela alderantzizko bidea egin: beste eztabaida batzuk izan dituzte erdigunean, eta beste subjektu eta gorputz batzuek hartu dute hitza". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Gaur egun, eskuin muturra gailentzen ari den honetan, ikusten dugu ez dituztela emakumeak bakarrik zapaltzen, baizik eta baita gorputz disidenteak eta lurraldeen ertzetan baliabide gisa uler daitezkeen komunitateak eta jakintzak ere". ** Iturria'': Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Guztiz kolonizatuta gaude. Jendarte demokratikoago eta justuago bat lortzeko, desmerkantilizazio eta deseraikitze prozesuak behar ditugu". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Lidergorik ez dago sistemaren gabeziek sortutako ondorioei aurre egiteko. Gakoa demokratizazioan dagoela uste dut, maila anitzeko gobernantza bat eraikitzean". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3">Asensio, Maite. [https://www.berria.eus/euskal-herria/eredu-ekonomikoari-zapata-ekologikoak_1273545_102.html?_gl=1*yiuweg*_up*MQ..*_ga*NTA5NTQwNDQ4LjE3ODQyNzM4NzA.*_ga_EC0FSX7N43*czE3ODQyNzM4NjkkbzEkZzEkdDE3ODQyNzU1MTUkajYwJGwwJGgw Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak.] 2020ko ekainaren 5a. 2026ko uztailaren 17an ikusia.</ref> * "Lurra pribatua izatea normalizatu dugu, baina ez da inola ere normala: lurrak lantzen duenarentzat izan behar du". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Lurraren kultura jendarte baten kultura da, eta hor badago zer berreskuratu, zer deseraiki. Baina hori ez da gertatuko ezer irauli gabe, gure pribilegioak eta jendartearen pribilegioak alde batera utzi gabe; eroso dagoenak ez baitu mugitzeko beharrik. Gatazkatsua izango da, eta gatazkatsua izaten ari da, ikuspegi desberdinak ditugulako. Ez da epe laburreko kontu bat, baina lurraren kulturari heldu behar diogu, eta hortik eraiki: unibertsitatean, herri bazkarietan, talde feministan, gaztetxean…" ** Iturria: ''Berria'', 2025<ref name=":2" /> * "Metabolismo sozioekonomiko eta kultural orekatu bat eraiki behar da, naturaren eta bizitzaren mugak errespetatuko dituena". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3" /> * "Mugarik gabe bizi nahi dugu, eta, gainera, mugez hitz egiten denean —ekonomia zirkularrean, adibidez—, arreta ez da jartzen lurraldearekin dugun harremana aldatzean, hazkunde ekonomikoa ez da zalantzan jartzen". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Oso urrun gaude naturatik, ez konturatzeko zenbat ebidentzia dauden, eta gure eredu sozioekonomikoa naturaren mugen gainetik garatzeko. Gaitza denon sukaldera sartu den arte". ** Iturria: ''Berria'', 2020<ref name=":3" /> * "Pandemiak erakutsi zigun gai garela gauzak beste modu batera egiteko: ikusi genuen zein ziren lan esentzialak, kolektiboki antolatu ginen horietako batzuk gauzatzeko... Hura berehala urtu zen, baina erakutsi zigun posible dela". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Patriarkatuak, bere horretan, parte hartze politikoan zailtasunak egotea eragiten du, eta hirizentrismoak ere bai, dena baitago antolatua landa eremua ustiategi bat balitz bezala ikusteko". ** Iturria: ''Berria,'' 2025<ref name=":2" /> * "Utopian gaude, utopia eraikitzen. Bizipenetatik eraikitzen dugu mundua, bai pertsonala, bai kolektiboa". ** Iturria, ''Berria'', 2022<ref name=":1" /> * "Zaintza sistema agroekologikoa imajinatzen dut nik: bizigarria, bideragarria eta ikusgarria". ** Iturria: ''Berria,'' 2024 <ref name=":0" /> * "Zaintzaren eremuan begirada androzentrikoa dago, baina baita jokabide instituzional askotan, hezkuntzan eta rolen eta estereotipoen erreprodukzioan ere, eremu askotan. Azken finean, sistema patriarkala da, eta, androzentrismoaz hitz egiten dugunean, patriarkatuaren zutabe batez ari gara". ** Iturria: ''Berria, Berria'', 2025<ref name=":2" /> == Erreferentziak == <references /> == Kanpo loturak == * [https://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/mirene-begiristain-zubillaga Argian: Mirene Begiristain Zubillaga] {{wikipedia}} [[Kategoria:Ekonomialariak]] [[Kategoria:Wikiesanak]] 15eqzlynl41yey81ek3nlo1dxglys89