Wikiteka
euwikisource
https://eu.wikisource.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.12
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikiteka
Wikiteka eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
Egilea
Egilea eztabaida
Orrialde
Orrialde eztabaida
Aurkibide
Aurkibide eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Euskal Herriko historia 100 objektutan/SIGMA A
0
7116
28959
2026-07-28T09:57:20Z
Theklan
16
Orria sortu da. Edukia: <div class="text"> {{c|{{font|SIGMA A|LT=150}}}} {{c|{{font|Sigma (argipena)|LT=200}}}} {{c|{{font|Danele Sarriugarte|LT=150}}}} {{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}} [[Fitxategi:Sigma A josteko makina.mp3|Entzun testu hau|center|400px]] ''Artikulu hau Sigma josteko makinari buruzkoa da, beste esanahi batzuetarako ikus: Sigma (argipena).'' Hainbat gauza izan daiteke Sigma, hainbat gauza da. Lehena, nabarmenena, eta ezinbestean aipatu beharrekoa...
28959
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|SIGMA A|LT=150}}}}
{{c|{{font|Sigma (argipena)|LT=200}}}}
{{c|{{font|Danele Sarriugarte|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Sigma A josteko makina.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
''Artikulu hau Sigma josteko makinari buruzkoa da, beste esanahi batzuetarako ikus: Sigma (argipena).''
Hainbat gauza izan daiteke Sigma, hainbat gauza da. Lehena, nabarmenena, eta ezinbestean aipatu beharrekoa —guztiaren jatorria izanik—, Sigma da alfabeto grekoaren hamazortzigarren letra. Sigma letraren bitartez adierazten da, besteak beste, batukarien ikurra. Sigma deitzen zaio heste lodiaren zati bati, baita funtzio aritmetiko bati ere, zatiketekin lotua eta hedapen bat ere baduena. Estatistikan, industria-prozesuetan, fisikan, kimikan, elektrizitatean, argazkilaritzan, materialen mekanikan eta baita fikzioan ere erabili izan da Sigma gauzak izendatzeko.
Sigma, bestalde, Estarta y Ecenarro makina-erremintako enpresa elgoibartarraren produktu izarra izan zen luzaroan. 1950eko hamarraldian, beren ekoizpenaren erpinean, urteko 52.000 ale ekoiztera iritsi ziren, 50 herrialdetara esportatzen zituzten, eta ehunka langile zituzten kontratupean. Gaur egun, horren guztiaren arrastoak agerikoak dira Elgoibarren.
Sigma deitzen da Maltzagatik etorrita, kanposantua pasata, industria-poligonoaren parean dagoen etxebizitza merkeen auzoa. Sigma deitzen da han parean dagoen jatetxea, Sigman antolatu izan dira urte luzetan Txiki Eguneko herri-bazkariak, Sigman uzten dugu kotxea bikotekideak eta biok Gabonetan nire gurasoenera bisitan joaten garenean, nik ez dakidalako —eta egiaz ez dudalako inoiz jakin— non aparkatu daitekeen Elgoibarren erraz eta dohainik Bizkaitik etorrita —Gipuzkoatik gatozenean Guass diskoteka zegoen lekuan uzten dugu—, eta asko jota hamar minutu besterik ez direlako hazi nintzen etxeraino. Hala eta guztiz ere, aitak aldiro esaten dit: «Jesus, urrintxo juen zarie». Distantzia erlatiboa da.
Uxue Alberdiren ''Dendaostekoak'' liburuko narratzaileek —Marijo eta Izaskun Estibaritz ahizpek— Alfa eta Sigma josteko makina bana erosi zuten libertatea praktikatu, eta Pitxintxu denda zabaltzea erabaki zutenean 1980ko hamarkadan: ez omen zitzaizkien inoiz matxuratu. Makina haiekin brodatu zituzten txapelak eta ikurrinak, josi zituzten hamaika mozorro; makina haiek izan zituzten bizibide 40 urtez. Erretiroa hartu zutenean, herriko beste gazte batek hartu zien dendaren lekukoa.
Sigma enpresak, berriz, arrasto eta toponimo bihurtu aurretik, herriaren martxa markatzen zuen. Estibariztarren ahotik: «Langileak eguerdiko 12:00etan irteten ziren, Sigmako sirena entzuten zen, 1985ean mututu zen, lantegia itxi baino hamar urte lehenago. 1.500 behargin zituen Sigmak, saldoka ateratzen ziren. Bederatzi baxoerdi hartzen bazituzten, bederatziak edaten zituzten denek. Haietakoren bat berandutzen bazen barran uzten zizkioten txikitoak zain; lagunengana iristerako taberna guztietatik egin behar zuen erronda, bakarrik, poteak banan-banan edanez. Betiko ibilbidea egingo zuen txikitoen atzetik lagunengana iritsi arte. Hiru minutu egiten zituzten taberna bakoitzean».
Alfa fabrikari buruz ere esaten da hori: hango sirena zela Eibarko erloju nagusia. Gure abuelo gaztelarraren bizi-erritmoa finkatzen zuen, adibidez, han inguruko beste dozenaka langilerena bezala.
Alfaren eta Sigmaren arteko lotura ez da ausazkoa, jatorri grekoaz gaindi. 1914an sortu arren, Gerra Zibilaren ostean baizik ez ziren hasi Estarta y Ecenarro sozietatekoak josteko makinak ekoizten. Gerra-garaian, izan ere, Alfa kooperatiba estu hartu zuten nazionalek, Eibar eta Alfa sozialismoaren eta errepublikanismoaren sinbolotzat hartuta. Gerraostean hasi zen, alboko herrian, Sigmaren bide arrakastatsua. Amodioan eta gudan, badakizue, denak balio omen du.
Eta loraldiaren ostean, zer? Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarraldietan krisia, laurogeita hamarrekoan itxiera. Zaldia eta hiesa kaleetan. Mondragon Kooperatiban sartu zen Estarta y Ecenarro, sektoreko beste hainbat sozietate bezala, eta 2007tik aurrera Danobat taldearen parte da. Sigma izeneko josteko makinak «Impormaco S.A.L» enpresa katalanak merkaturatzen ditu gaur egun.
Wikipediaren arabera, josteko makinen beheraldian eragina izan zuen, 1980ko krisi ekonomikoaz gainera, beste inork eta beste nonbait ekoitzitako arropa merkearen gorakadak. XXI. mendearen lehen laurdenak krisi betean harrapatu gaituen honetan, fast fashion-aren joskurak eta genozidioekin dituen loturak inoiz baino agerikoagoak diren honetan, eta Instagrameko reel-etan beren jantzi propioak josten agertzen den jende gaztearen kopurua aintzat hartuta, akaso Sigmen triki-traka ez da betirako isildu.
Errepide nagusitik Elgoibarrera sartzeko kurban josteko makina baten eskala handiko eskultura bat dago. Azkena igaro nintzenean, aldamioak zituen inguruan: sinboloa berritzeko lanetan ari dira.
</div>
[[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]]
b3ea9xrofojkm1zqjho8di2zohp3jbj
28960
28959
2026-07-28T09:57:29Z
Theklan
16
28960
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|SIGMA A|LT=150}}}}
{{c|{{font|Sigma (argipena)|LT=200}}}}
{{c|{{font|Danele Sarriugarte|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Sigma A josteko makina.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
''Artikulu hau Sigma josteko makinari buruzkoa da, beste esanahi batzuetarako ikus:'' Sigma (argipena).

qt74oortz3eafasb95nt09wag1hcsru