Wikiteka
euwikisource
https://eu.wikisource.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.16
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikiteka
Wikiteka eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
Egilea
Egilea eztabaida
Orrialde
Orrialde eztabaida
Aurkibide
Aurkibide eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Asaba zaarren baratza
0
1420
28973
25803
2026-08-23T10:53:19Z
Gorkaazk
185
28973
wikitext
text/x-wiki
{{header
| title = Biotz-begietan
| author = Xabier Lizardi
| section = Asaba zaarren baratza
| previous = [[Eusko bidaztiarena]]
| next = [[Izotz-ondoko Iguzki]]
| year = 1931
| wikipedia = [[w:eu:Biotz-begietan]]
| notes =
}}'''Jose Maria Agirre Egaña''', ezagunagoa '''''Xabier Lizardi''''' goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a - Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria.
"Asaba zaarren baratza" bere poema ezagunetarikoa da, 1932ean argitaratua. '''''Biotz-begietan''''' (gaur egungo idazkera estandarrean, ''Bihotz-begietan'') poesia liburuan.
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Antton_Valverde Antton Valverde] abeslariak eta piano jotzaileak grabatutako poema honen bertsioa oso ezagun bihurtu zen.{{poem-on|Asaba zaarren baratza}}
<Poem>
''Barrena'tar Polikarpa, adiskide min''
''ta abertzale yatorrari, biotzez.''
'''I — Atarian'''
Asaba zaarren baratza,
untzadun ormek esia,
eguzkiak leen maitea...
Otzaldi zoro baten itzuli,
yoka nagokik atea.
Yoka nagokik atea,
ate gorri zurezkoa,
euri zaarrek usteldua;
marraskilloek bide biurri
dirdaitsuez apaindua
Bai-bainun amona xaar bat
zazpi begiko baratzai;
deadarkari yaioa
marrubi-lapur nenkusanetan...
Bizi ote-dut gaxoa?
'''II — Sarrera'''
Sar eta... zuaitz yantziak.
Urrats bat egin, ta... adar uts.
Oroipen-txoriez zeuden
beterik: ni ikus ta, bat-batean,
20 egoei eragin ziten,
Nigana datoz, naasian...
Adiskide min-maiteak!
Barru-muiñeko gauean,
su itzalitzako zaarra gar gorri
dabil da biur-naiean.
Belar gaiztoak yan ditu
nire bidexka izkutuak...
Ale bakanak dakartzi
bide gaifleko maastiak, eta
ortziak peitu du iguzki.
Urte yoanen zitala!
Zuek zarpildu-itzalia
leenera nork lekardake?
Zabal-naroa nuen baratza,
gaur ain estu, gaur ain gabe!
'''III — Leena'''
Baratz-erdian dut arki
amona: alderoka dator,
begi galduak nora-nai...
Eriotzak dakar besalagun,
bere buruz ezpaita gai.
Amona, zatozkit, otoi:
billoba laztan ezazu,
esan zadazu «billoba!»
Itz ori, soilki, zaarrak dit ondu,
ardoa oi-dun bezela.
Biraka asi zan, dei ta dei:
aita dei, ta ama; aurtzaroko
lurrak irentsi-lagunak...
Zaarrez birrumetu danez-gero,
menbeko darabil leenak.
Errukarri! Lausorik du
gizargia begietan...
Non-nai aldiaren sitsa!
Zu'ka, zoroki, mintza zitzaidan,
zaldun arrotza bainintzan.
Laztan dut. Bera, arrituta,
begi-begira dagokit.
Gero, geldiro: «Nor zaitut?...»
Euskeraz ark niri galdegiña
gogoan besterik ez dut!
Nire begien suz sutu
naiez bereak, diotsat:
«Billoba nauzu, zaarrena...
»Zure marrubi gorriak iñoiz
»ostutzen oi-nituena...»
Oroi ote?... Begietan,
zalantza dut tximistarik
iragan zuelakoa.
Burua igurtzi zidan astiro,
esanaz: «Zu...? Zu...? Gaxoa!»
Ta asi zan biraka berriz,
il zaarrei oska, negarrez,
eriotzaren egarri...
Bizitzaren ondar-aleak
larraiñean eultzen ari!
'''IV — Oraiña'''
Ta, ara, bidean, baldarño,
muttiko bat guregana:
ark birbilloba, nik seme.
lkus amonak, bertan gelditu,
ta aren eztizko irriparre!
Laztan du, pozak zoratzen:
«I aut, orain akust ongi!»
(diotsa) «I aut, bai, "olako"!...»
Ta... nere izenez igurtzi zuen
burutik oiñetaraiño.
Leena zegoen oraiñaz
ele gozoka. Bitzuok
mintzo beraz ziarduten.
Ene asaben lokarri zaarra,
Yaunari zor, etzan eten!
'''V — Etorkizuna'''
Ordun eguzkiz yantzi zan
asaba zaarren baratza;
ordun, zuaitzak igaliz;
ordun baratza leeneratu zan
mugak berriro zabaliz.
Ta leen ikusi-gabeko
zuaitz berri bat zegoan
erdian, guzien buru...
Aren gerizak erri-baratzak
ezin-ilkor egin ditu.
Nire Tabor-mendi: nire
baratz zaarraren antzalda!,
egi, mami, biur adi:
leenaren muinak aldatu beza
baratz zaarra baratz berri!
</Poem>
{{poem-off}}
[[Category:Biotz-begietan]]
fzxqubmfwdpr4ibfspcepuej0d8do0z
Bultzi-leiotik
0
1474
28971
6747
2026-08-23T10:51:09Z
Gorkaazk
185
28971
wikitext
text/x-wiki
{{header
| title = Biotz-begietan
| author = Xabier Lizardi
| section = Bultzi-leiotik
| previous = [[Neskatx urdin-yantzia]]
| next = [[Parisko txolarrea]]
| year = 1929
| wikipedia = [[w:eu:Biotz-begietan]]
| notes =
}}
{{poem-on|Bultzi-leiotik}}
<Poem>
Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!
oi, goiz eme, parre gozoz ernea!...
Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako sagarrak:
oro laiño
mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia...
Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!...
Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro ta
(bertan ni) bultzia...
Oi, ene lur,
baninduzu zerea,
zu landu, ta zure
sariz asea!...
Baiñan... ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur
soro, sagar, mendiak!...
</Poem>
{{poem-off}}
Euskarazko Wikipedian badago poema honi buruzko artikulu bat. Bertan aipatzen dira poema honekin grabatu diren zenbait abesti eta poema gaurko grafia estandarrean irakur daiteke.
[[Category:Biotz-begietan]]
4giz5w25kdj3geihfbfqdqfta8q7s37
28972
28971
2026-08-23T10:52:24Z
Gorkaazk
185
28972
wikitext
text/x-wiki
{{header
| title = Biotz-begietan
| author = Xabier Lizardi
| section = Bultzi-leiotik
| previous = [[Neskatx urdin-yantzia]]
| next = [[Parisko txolarrea]]
| year = 1929
| wikipedia = [[w:eu:Biotz-begietan]]
| notes =
}}
{{poem-on|Bultzi-leiotik}}
<Poem>
Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!
oi, goiz eme, parre gozoz ernea!...
Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako sagarrak:
oro laiño
mee batek estalia,
urrez oro
eguzkiak yantzia...
Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!...
Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro ta
(bertan ni) bultzia...
Oi, ene lur,
baninduzu zerea,
zu landu, ta zure
sariz asea!...
Baiñan... ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur
soro, sagar, mendiak!...
</Poem>
{{poem-off}}
Euskarazko Wikipedian badago [https://eu.wikipedia.org/wiki/Bultzi-leiotik poema honi buruzko artikulu bat]. Bertan aipatzen dira poema honekin grabatu diren zenbait abesti eta poema gaurko grafia estandarrean irakur daiteke.
[[Category:Biotz-begietan]]
itoetptdcaoqsdu8k7vpvo588wwmppe