Wikiteka euwikisource https://eu.wikisource.org/wiki/Azala MediaWiki 1.47.0-wmf.17 first-letter Media Berezi Eztabaida Lankide Lankide eztabaida Wikiteka Wikiteka eztabaida Fitxategi Fitxategi eztabaida MediaWiki MediaWiki eztabaida Txantiloi Txantiloi eztabaida Laguntza Laguntza eztabaida Kategoria Kategoria eztabaida Egilea Egilea eztabaida Orrialde Orrialde eztabaida Aurkibide Aurkibide eztabaida TimedText TimedText talk Modulu Modulu eztabaida Event Event talk Euskal Herriko historia 100 objektutan/Santa Kruz apaizaren bandera 0 7120 28974 2026-09-01T07:07:30Z Theklan 16 Orria sortu da. Edukia: <div class="text"> {{c|{{font|Santa Kruz apaizaren bandera|LT=150}}}} {{c|{{font|Bandera beltz bat|LT=200}}}} {{c|{{font|Iñigo Aranbarri|LT=150}}}} {{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}} [[Fitxategi:Santa Kruz apaizaren bandera.mp3|Entzun testu hau|center|400px]] Mundua bitan banatuta bezala kontatu zaigu XIX. mendea. Bidasoaz iparraldera, xuriak dituzu batetik eta gorriak bestetik. Bibaka eta kukuka emango dute mende amaiera bi aldeek: ''Le Révei... 28974 wikitext text/x-wiki <div class="text"> {{c|{{font|Santa Kruz apaizaren bandera|LT=150}}}} {{c|{{font|Bandera beltz bat|LT=200}}}} {{c|{{font|Iñigo Aranbarri|LT=150}}}} {{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}} [[Fitxategi:Santa Kruz apaizaren bandera.mp3|Entzun testu hau|center|400px]] Mundua bitan banatuta bezala kontatu zaigu XIX. mendea. Bidasoaz iparraldera, xuriak dituzu batetik eta gorriak bestetik. Bibaka eta kukuka emango dute mende amaiera bi aldeek: ''Le Réveil Basque'' leituko duzu edo ''Eskual Herria'', gorria izatera, eta ''Eskualduna'' xuria bazara, Otsaldetarra zara ala Hiriart Urrutizalea. Horra herri bat bi hemisferiotan banatuta. Bestela esanda, errepublikaren faboreko zara ala elizaren aldeko. Hegoaldean, ondorio larriagoak izan ditu zatiketak. Antzeko dikotomiatik abiatuta, guda dinastiko gisa salduko zaigu berez, ondo ulertzeko, aztertzeko sustrai sakonagoak dituen gatazka amaiezina. Lehen Karlistaldiak txikituta utzi ditu bazterrak. Su eta herio, sei urte luzez borrokatu dira batzuk eta besteak. Zumalakarregik armada sendoa antolatzea lortu bazuen ere, Bilbok, Iruñeak, Gasteizek eta Donostiak Maria Kristina erregeordearen alde eutsi zioten. Azkenik, Karlos Maria Isidro Borboikoa bera kontra izanik ere, Bergaran eman zitzaion amaiera gerrari, Marotoren eta Esparteroren arteko besarkadarekin. Foruak errespetatu egingo zirela agindu zuten isabeldarrek. Hondamendi ikaragarria gertatu zen gerra, batez ere karlismoaren alde atera ziren eskualdeetan. 160.000 hildako, milaka eta milaka zauritu eta erbesteratu… Emakumeak bortxatu zituzten, etxebizitzak kiskali, basoak eraitsi, abere tropa handiak hil ziren gatazkak iraun zuen artean. Euskal herrietan, lur komunal asko saldu behar izan zen gerrak udaletan eragindako zorrak ordaintzeko. Igaro ziren urteak eta munduak bitan zatituta jarraitu zuen mendearen azken laurdenean. Handia zen zaputza karlisten artean. Mende erdialdean saiakera gehiago izanagatik, azkenik, Isabel II.ak abdikatu zuenean ikusi zuten beste Karlos bat, VII.a, boterean jartzeko aukera. Anartean, Esparterok jan egin zuen 1839an Bergaran foruez emandako hitza. Hala altxatu ziren karlistak 1872ko apirilean, berriz ere, “Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea” lelopean. Espainiako Lehen Errepublikaren neurri antiklerikalek isabeldar izaniko asko bultzatu zuen karlismoaren aldeko lerroetara. Berriro ere, borroka-zelai izango da Euskal Herria: Eraul, Mañeru, Jurramendi, Lakar, Abarzuza, Turtzioz, Bilbo… 1876ko otsailean amaitu zen gerra, liberalek karlisten hiriburua, Lizarra, hartu zutenean. Eta berriro ere, erreka jo zuten tradiziozaleek. Karlos VII.ak erbestera alde egin zuen, Dantxarinean “Itzuliko naiz!” aginduta. Handik gutxira, Canovas del Castillo gobernuburuak euskal foruak erabat abolitu zituen. Laikotasuna eta erlijioa; zentralismoa eta foruak; modernitatea eta tradizioa… dikotomia errazegiak, inondik ere, behar den moduan ulertzeko gertatua. Egun, azalpen sinplistokin azaldu ezin den poliedro baten itxura handiagoa du bi karlistadetan gertatu zenak. Ez ziren gutxi izan, eta Euskal Herrian batez ere, liberal izanik foruzale sutsu gisa agertu zirenak. Identitatearen auzia ere, ezin uler liteke alderdikeria hutsetik. Eliza katolikoaren parte hartze suharra, horixe da zalantzan jarri ezin dena. Hernialdeko abadea zen Manuel Inazio Santa Kruz Loidi, Santa Kruz apaiza. Erregimen liberalaren etsai amorratua, foruen baino erlijioaren defentsan atera zen sasira bere gizonekin. Karlisten agintearen manupean aritu bazen ere hasieran, haien estrategia militar nagusitik aparte bere partidarekin aritu zale, bezatu ez litekeen betizua da. Atxilotu eta ihes, bere “koadrila beltzarekin” basoan behera ezustean jauntsi eta soldadu liberal sarda garaitu; emakumeak eta karabineroak fusilatu… egia eta mito, izen handia lortu zuen Santa Kruz apaizak Gipuzkoan eta Nafarroa ipar mendebaldean. Kristau itsu eta gerrillari doilor moduan pasatu da historia liburuetara, harrapatu izan balute, karlistek ere fusilatu nahi izan zuten otso bihotz beltza. Gerra amaitzerako, bere gizonak banan-banan agurtu eta muga igaro zuen. 31 urte zituen. Jesusen konpainian sartu eta aitasantuaren barkamena lortuta, Jamaikara abiatu zen, misiolari. Kolonbiara egin zuen gero, eta hantxe hil zen 1926an, Paston, 84 urte zituela. Gureganaino heldu da haren bandera, piraten “Jolly Roger” haren moldera sortua beltza, kaskezur bat eta bi hezur dituena gurutzatuta. Goiko aldean, etengabean gerra Santa Kruz, “Guerra sin cuartel” leloa, gorriz. Venezian egon zen urteetan gordea aurrena zapi bedeinkatua, Loredan jauregian; frankismo garaian, Baleztenatarren Iruñeko Oroigarri Historikoen museoan; egun, Lizarrako Karlismoaren museoan ikus daiteke. </div> [[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]] qt84t95lnifyl3dp47trlnq8dekd8y8