Wikiteka
euwikisource
https://eu.wikisource.org/wiki/Azala
MediaWiki 1.47.0-wmf.21
first-letter
Media
Berezi
Eztabaida
Lankide
Lankide eztabaida
Wikiteka
Wikiteka eztabaida
Fitxategi
Fitxategi eztabaida
MediaWiki
MediaWiki eztabaida
Txantiloi
Txantiloi eztabaida
Laguntza
Laguntza eztabaida
Kategoria
Kategoria eztabaida
Egilea
Egilea eztabaida
Orrialde
Orrialde eztabaida
Aurkibide
Aurkibide eztabaida
TimedText
TimedText talk
Modulu
Modulu eztabaida
Event
Event talk
Euskal Herriko historia 100 objektutan/Martiodako erlikiak
0
7124
28985
28983
2026-09-23T17:04:01Z
Theklan
16
28985
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|Martiodako erlikiak|LT=150}}}}
{{c|{{font|Hezur-oihalen eszenaratzea|LT=200}}}}
{{c|{{font|Aintzane Usandizaga|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Martiodako erlikiak - Hezur-Oihalen eszeneratzea.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
[XVII.mendeko musika-sakro melodia bat]
Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko.
Distirak harrapatuko du zure arreta lehenengo, urre kolore distiratsuko egiturak eta ehundaka urte izan arren haien aberastasuna galdu ez duten oihal artez brodatuek. Baina zure begirada berehala irristatuko da diz-diz egiten duten gainazaletatik kolore hitsagoetara: Hamabi buru-hezurri begira zaudela ohartuko zara bat-batean, eta hamabi buru-hezur daudela, aldi berean, zuri so. Begirik gabe zu zelatatzen.
Aurpegiak izandakoak, hezur huts orain, estalirik dauzkate: metal preziatuz eginiko brodatu fin-finek maskaratzen dituzte. Buruaren gainean santutasunaren haloa nabarmentzen dute luxuzko mozorro hauek, santutasuna azpimarratzearekin batera bisaia estaltzen dielarik protagonistei. Ausartenek begi-zuloak agerian dituzte, begirik izanez gero, goitik behera aztertuko zintuzketela argi utziz.
Begirada posible horretxek hotzikara eragingo dizu, eta arreta bi alboetara dauden kutxetan jartzea erabakiko duzu: antzerki bateko pieza eszenografikoak dirudite. Urrez, kolore biziz apaindurik daude, barruan oihalezko landare bitxiak eta benetako lore usaintsuak nahasten dira, tibia baten, aldaka hezur baten inguruan txirikordatuz. Rosa Valverde artista Donostiarraren kutxak etorri zaizkizu gogora, San Telmo museoko erakusketa hartan ikusi zenituenak; baina plastikoa, panpinak, eguneroko objektuak erabili beharrean, luxuzko oihalak, metal preziatuak eta giza hezurrak dira hemen lehengai.
Nor dira oihal aberatsen eta paradisuko landareen atzean ezkutatzen diren hauek? Nor izan ziren?
Sinesmen kristauaren arabera, Ursula eta 11.000 birjinen segizioko martirien hezurrak daude Martiodako erlikia hauetan, baita Tebasko legioko 6.666 kideetako batzuenak ere. Kristautasuneko martiri multzo handienetakoak dira biak ala biak, euren fedea eta purutasuna defendatzeagatik torturatuak eta erailak.
Santuen irudi eta erlikien gurtza eztabaidagai izan zen mende askoan, baita erlikia sorta hau datatzen den XVII.mendean ere, Kontrarreformaren testuinguruan. Hain justu, gurtzarako objektu hauen inguruko gatazkak suposa zezakeen mehatxuaren aitzakian, noble askok erlikiak ekarri zituzten Europako hiri garrantzitsuetatik euren bizileku txikiagoetara. Hauxe izan daiteke Arabako lehenengo Urretxu, gero Martioda herrixkan, San Juan Ebanjeariaren elizan, urteetan egondako erlikia hauen historia ere. Izan ere, Espainiako gortean lan egiten zutenen artean bereziki zabaldu zen erlikia bilduma propioak egiteko joera. Felipe II.a erregea erlikien bildumagile amorratua izan zen, bere katolikotasuna nabarmentzeko eta prestigioa eta babesa irabazteko asmo suharrak hartu baitzuen, bai lurreko bizialdian baita kristautasunak promesten zuen zeruko aro eternalean ere. Ondorioz, gauza bera egiten hasi ziren bere inguruko noble eta gorteko kideak, baita lehenengo hauen ondorengoak ere.
Eta joera hauxe egon liteke Martiodako San Juan Ebanjelariaren elizara erlikia berezi hauek heldu izanaren atzean ere. Uste da Juan Nekoalde eta Antonia Hurtado de Mendoza bikote boteretsuak osatu zuela bakantzat jotzen den erlikia bilduma izugarri hau, Bruselan Felipe IV.arentzat lanean urte batzuk egon eta etxera bueltatzerakoan.
Hezurrak, k.o. III. mendean datatuak, Renaniatik, Alemaniatik ekarri zirela uste da, baina apaintzen dituzten oihal ikusgarriak, aldiz, XVII. mendean egin ziren, Flandria edo Alemanian.
Garaian horrelako piezek gizartean zuten garrantzia ezagututa, harrigarria da ikustea nola balorea kendu izan zaien ehunekin egindako arte lanei, aberastasun, teknika eta xehetasunetan eskultura, margolan edo beirateen maila berean egon arren. Oihalgintza eta brodatuak, baina, emakumeek egiten zituzten lanak ziren, eta horregatik arte txikiagotzat hartu izan dira urte askotan; arteak garai bakoitzean duen hierarkiaren baitan are eskala baxuago batean kokatuz. Zorionez, gaur egun ahaleginak egiten ari dira artearen historian eta museologian begirada aldatu eta halako piezak errekuperatuz gizartearen historian dagokien lekua emateko. Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dauzkagun erlikia sorta eta erlikia eszenografiko eta zoragarri hauek kasu.
Prest zaude hezur eta oihalen antzerki honetan parte hartzeko?
</div>
[[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]]
g2n0rd5st3ikyjjqgwp0vyyc2o3dimt
28986
28985
2026-09-23T17:07:07Z
Theklan
16
28986
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|Martiodako erlikiak|LT=150}}}}
{{c|{{font|Hezur-oihalen eszenaratzea|LT=200}}}}
{{c|{{font|Aintzane Usandizaga|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Martiodako erlikiak - Hezur-Oihalen eszeneratzea.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
[XVII.mendeko musika-sakro melodia bat]
Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko.
Distirak harrapatuko du zure arreta lehenengo, urre kolore distiratsuko egiturak eta ehundaka urte izan arren haien aberastasuna galdu ez duten oihal artez brodatuek. Baina zure begirada berehala irristatuko da diz-diz egiten duten gainazaletatik kolore hitsagoetara: Hamabi buru-hezurri begira zaudela ohartuko zara bat-batean, eta hamabi buru-hezur daudela, aldi berean, zuri so. Begirik gabe zu zelatatzen.
Aurpegiak izandakoak, hezur huts orain, estalirik dauzkate: metal preziatuz eginiko brodatu fin-finek maskaratzen dituzte. Buruaren gainean santutasunaren haloa nabarmentzen dute luxuzko mozorro hauek, santutasuna azpimarratzearekin batera bisaia estaltzen dielarik protagonistei. Ausartenek begi-zuloak agerian dituzte, begirik izanez gero, goitik behera aztertuko zintuzketela argi utziz.
Begirada posible horretxek hotzikara eragingo dizu, eta arreta bi alboetara dauden kutxetan jartzea erabakiko duzu: antzerki bateko pieza eszenografikoak dirudite. Urrez, kolore biziz apaindurik daude, barruan oihalezko landare bitxiak eta benetako lore usaintsuak nahasten dira, tibia baten, aldaka hezur baten inguruan txirikordatuz. Rosa Valverde artista Donostiarraren kutxak etorri zaizkizu gogora, San Telmo museoko erakusketa hartan ikusi zenituenak; baina plastikoa, panpinak, eguneroko objektuak erabil beharrean, luxuzko oihalak, metal preziatuak eta giza hezurrak dira hemen lehengai.
Nor dira oihal aberatsen eta paradisuko landareen atzean ezkutatzen diren hauek? Nor izan ziren?
Sinesmen kristauaren arabera, Ursula eta 11.000 birjinen segizioko martirien erlikiak daude Martiodako erlikia hauetan, baita Tebasko legioko 6.666 kideetako batzuenak ere. Kristautasuneko martiri multzo handienetakoak dira biak ala biak, euren fedea eta purutasuna defendatzeagatik torturatuak eta erailak.
Santuen irudi eta erlikien gurtza oso zabaldurik egon zen mende askoan, baita erlikia sorta hau datatzen den XVII.mendean ere, Kontrarreformaren testuinguruan. Noble askok erlikiak ekarri zituzten Europako hiri garrantzitsuetatik euren bizileku txikiagoetara. Hauxe izan daiteke Arabako Martioda herrixkan, San Juan Ebanjelariaren elizan, amaitu duten erlikia hauen historia ere. Izan ere, Espainiako gortean lan egiten zutenen artean bereziki zabaldu zen erlikia bilduma propioak egiteko joera. Felipe II. erregea erlikien bildumagile amorratua izan zen, bere katolikotasuna nabarmentzeko eta prestigioa eta babesa irabazteko asmo suharrak hartu baitzuen, bai lurreko bizialdian baita kristautasunak promesten zuen zeruko aro eternalean ere. Ondorioz, gauza bera egiten hasi ziren bere inguruko noble eta gorteko kideak, baita lehenengo hauen ondorengoak ere.
Eta joera hauxe egon liteke Martiodako San Juan Ebangelariaren elizara erlikia berezi hauek heldu izanaren atzean. Uste da Juan Nekoalde eta Antonia Mendoza de Hurtado bikote boteretsuak osatu zuela bakantzat jotzen den erlikia bilduma izugarri hau, Bruselan Felipe IV.arentzat lanean urte batzuk egon eta etxera bueltatzerakoan. Urretxuko Nekoaldea-Hurtado jauregian egon ziren denbora luzez bildumagai preziatuok, familiak herentzian jaso eta Martiodan bukatu zuten arte.
Hezurrak, k.o. III. mendean datatuak, Renaniatik, Alemaniatik ekarri zirela uste da, baina apaintzen dituzten oihal ikusgarriak, aldiz, XVII. mendean egin ziren, eta hipotesi batzuen arabera, Flandrian einak izan litezke.
Garaian horrelako piezek gizartean zuten garrantzia ezagututa, harrigarria da ikustea nola balorea kendu izan zaien ehunekin egindako arte lanei, baita aberastasun, teknika eta xehetasunetan eskultura, margolan edo beirateen maila berean egon arren. Oihalgintza eta brodatuak, baina, emakumeek egiten zituzten lanak ziren, eta horregatik arte txikiagotzat hartu izan dira urte askotan; arteak garai bakoitzean duen hierarkiaren baitan are eskala baxuago batean kokatuz. Zorionez, gaur egun ahaleginak egiten ari dira artearen historian eta museologian begirada aldatu eta halako piezak errekuperatuz gizartearen historian dagokien lekua emateko. Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dauzkagun erlikia sorta eta erlikia eszenografiko eta zoragarri hauek kasu.
Prest zaude hezur eta oihalen antzerki honetan parte hartzeko?
</div>
[[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]]
o3l1xrzc0m6pvk97t2w8iirhzyrvatu
28987
28986
2026-09-23T17:13:25Z
Theklan
16
28987
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|Martiodako erlikiak|LT=150}}}}
{{c|{{font|Hezur-oihalen eszenaratzea|LT=200}}}}
{{c|{{font|Aintzane Usandizaga|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Martiodako erlikiak - Hezur-Oihalen eszeneratzea.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
[XVII.mendeko musika-sakro melodia bat]
Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko.
Distirak harrapatuko du zure arreta lehenengo, urre kolore distiratsuko egiturak eta ehundaka urte izan arren haien aberastasuna galdu ez duten oihal artez brodatuek. Baina zure begirada berehala irristatuko da diz-diz egiten duten gainazaletatik kolore hitsagoetara: Hamabi buru-hezurri begira zaudela ohartuko zara bat-batean, eta hamabi buru-hezur daudela, aldi berean, zuri so. Begirik gabe zu zelatatzen.
Aurpegiak izandakoak, hezur huts orain, estalirik dauzkate: metal preziatuz eginiko brodatu fin-finek maskaratzen dituzte. Buruaren gainean santutasunaren haloa nabarmentzen dute luxuzko mozorro hauek, santutasuna azpimarratzearekin batera bisaia estaltzen dielarik protagonistei. Ausartenek begi-zuloak agerian dituzte, begirik izanez gero, goitik behera aztertuko zintuzketela argi utziz.
Begirada posible horretxek hotzikara eragingo dizu, eta arreta bi alboetara dauden kutxetan jartzea erabakiko duzu: antzerki bateko pieza eszenografikoak dirudite. Urrez, kolore biziz apaindurik daude, barruan oihalezko landare bitxiak eta benetako lore usaintsuak nahasten dira, tibia baten, aldaka hezur baten inguruan txirikordatuz. Rosa Valverde artista Donostiarraren kutxak etorri zaizkizu gogora, San Telmo museoko erakusketa hartan ikusi zenituenak; baina plastikoa, panpinak, eguneroko objektuak erabil beharrean, luxuzko oihalak, metal preziatuak eta giza hezurrak dira hemen lehengai.
Nor dira oihal aberatsen eta paradisuko landareen atzean ezkutatzen diren hauek? Nor izan ziren?
Sinesmen kristauaren arabera, Ursula eta 11.000 birjinen segizioko martirien erlikiak daude Martiodako erlikia hauetan, baita Tebasko legioko 6.666 kideetako batzuenak ere. Kristautasuneko martiri multzo handienetakoak dira biak ala biak, euren fedea eta purutasuna defendatzeagatik torturatuak eta erailak.
Santuen irudi eta erlikien gurtza oso zabaldurik egon zen mende askoan, baita erlikia sorta hau datatzen den XVII.mendean ere, Kontrarreformaren testuinguruan. Noble askok erlikiak ekarri zituzten Europako hiri garrantzitsuetatik euren bizileku txikiagoetara. Hauxe izan daiteke Arabako Martioda herrixkan, San Juan Ebanjelariaren elizan, amaitu duten erlikia hauen historia ere. Izan ere, Espainiako gortean lan egiten zutenen artean bereziki zabaldu zen erlikia bilduma propioak egiteko joera. Felipe II. erregea erlikien bildumagile amorratua izan zen, bere katolikotasuna nabarmentzeko eta prestigioa eta babesa irabazteko asmo suharrak hartu baitzuen, bai lurreko bizialdian baita kristautasunak promesten zuen zeruko aro eternalean ere. Ondorioz, gauza bera egiten hasi ziren bere inguruko noble eta gorteko kideak, baita lehenengo hauen ondorengoak ere.
Eta joera hauxe egon liteke Martiodako San Juan Ebangelariaren elizara erlikia berezi hauek heldu izanaren atzean. Uste da Juan Nekolalde eta Antonia Mendoza de Hurtado bikote boteretsuak osatu zuela bakantzat jotzen den erlikia bilduma izugarri hau, Bruselan Felipe IV.arentzat lanean urte batzuk egon eta etxera bueltatzerakoan. Urretxuko Nekolalde-Hurtado jauregian egon ziren denbora luzez bildumagai preziatuok, familiak herentzian jaso eta Martiodan bukatu zuten arte. Hezurrak, k.o. III. mendean datatuak, Renaniatik, Alemaniatik ekarri zirela uste da, baina apaintzen dituzten oihal ikusgarriak, aldiz, XVII. mendean egin ziren, eta hipotesi batzuen arabera, Flandrian eginak izan litezke.
Garaian horrelako piezek gizartean zuten garrantzia ezagututa, harrigarria da ikustea nola balorea kendu izan zaien ehunekin egindako arte lanei, baita aberastasun, teknika eta xehetasunetan eskultura, margolan edo beirateen maila berean egon arren. Oihalgintza eta brodatuak, baina, emakumeek egiten zituzten lanak ziren, eta horregatik arte txikiagotzat hartu izan dira urte askotan; arteak garai bakoitzean duen hierarkiaren baitan are eskala baxuago batean kokatuz. Zorionez, gaur egun ahaleginak egiten ari dira artearen historian eta museologian begirada aldatu eta halako piezak errekuperatuz gizartearen historian dagokien lekua emateko. Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dauzkagun erlikia sorta eta erlikia eszenografiko eta zoragarri hauek kasu.
Prest zaude hezur eta oihalen antzerki honetan parte hartzeko?
</div>
[[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]]
3d1lofuiv36pjspgt03v4ajrsx32qob
28988
28987
2026-09-23T17:15:02Z
Theklan
16
28988
wikitext
text/x-wiki
<div class="text">
{{c|{{font|Martiodako erlikiak|LT=150}}}}
{{c|{{font|Hezur-oihalen eszenaratzea|LT=200}}}}
{{c|{{font|Aintzane Usandizaga|LT=150}}}}
{{Custom rule|sp|100|d|6|sp|10|fy1|40|sp|10|d|6|sp|100}}
[[Fitxategi:Martiodako erlikiak - Hezur-Oihalen eszeneratzea.mp3|Entzun testu hau|center|400px]]
[XVII.mendeko musika-sakro melodia bat]
Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko.
Distirak harrapatuko du zure arreta lehenengo, urre kolore distiratsuko egiturak eta ehundaka urte izan arren haien aberastasuna galdu ez duten oihal artez brodatuek. Baina zure begirada berehala irristatuko da diz-diz egiten duten gainazaletatik kolore hitsagoetara: Hamabi buru-hezurri begira zaudela ohartuko zara bat-batean, eta hamabi buru-hezur daudela, aldi berean, zuri so. Begirik gabe zu zelatatzen.
Aurpegiak izandakoak, hezur huts orain, estalirik dauzkate: metal preziatuz eginiko brodatu fin-finek maskaratzen dituzte. Buruaren gainean santutasunaren haloa nabarmentzen dute luxuzko mozorro hauek, santutasuna azpimarratzearekin batera bisaia estaltzen dielarik protagonistei. Ausartenek begi-zuloak agerian dituzte, begirik izanez gero, goitik behera aztertuko zintuzketela argi utziz.
Begirada posible horretxek hotzikara eragingo dizu, eta arreta bi alboetara dauden kutxetan jartzea erabakiko duzu: antzerki bateko pieza eszenografikoak dirudite. Urrez, kolore biziz apaindurik daude, barruan oihalezko landare bitxiak eta benetako lore usaintsuak nahasten dira, tibia baten, aldaka hezur baten inguruan txirikordatuz. Rosa Valverde artista Donostiarraren kutxak etorri zaizkizu gogora, San Telmo museoko erakusketa hartan ikusi zenituenak; baina plastikoa, panpinak, eguneroko objektuak erabil beharrean, luxuzko oihalak, metal preziatuak eta giza hezurrak dira hemen lehengai.
Nor dira oihal aberatsen eta paradisuko landareen atzean ezkutatzen diren hauek? Nor izan ziren?
Sinesmen kristauaren arabera, Ursula eta 11.000 birjinen segizioko martirien erlikiak daude Martiodako erlikia hauetan, baita Tebasko legioko 6.666 kideetako batzuenak ere. Kristautasuneko martiri multzo handienetakoak dira biak ala biak, euren fedea eta purutasuna defendatzeagatik torturatuak eta erailak.
Santuen irudi eta erlikien gurtza oso zabaldurik egon zen mende askoan, baita erlikia sorta hau datatzen den XVII.mendean ere, Kontrarreformaren testuinguruan. Noble askok erlikiak ekarri zituzten Europako hiri garrantzitsuetatik euren bizileku txikiagoetara. Hauxe izan daiteke Arabako Martioda herrixkan, San Juan Ebanjelariaren elizan, amaitu duten erlikia hauen historia ere. Izan ere, Espainiako gortean lan egiten zutenen artean bereziki zabaldu zen erlikia bilduma propioak egiteko joera. Felipe II. erregea erlikien bildumagile amorratua izan zen, bere katolikotasuna nabarmentzeko eta prestigioa eta babesa irabazteko asmo suharrak hartu baitzuen, bai lurreko bizialdian baita kristautasunak promesten zuen zeruko aro eternalean ere. Ondorioz, gauza bera egiten hasi ziren bere inguruko noble eta gorteko kideak, baita lehenengo hauen ondorengoak ere.
Eta joera hauxe egon liteke Martiodako San Juan Ebangelariaren elizara erlikia berezi hauek heldu izanaren atzean. Uste da Juan Nekolalde eta Antonia Hurtado de Mendoza bikote boteretsuak osatu zuela bakantzat jotzen den erlikia bilduma izugarri hau, Bruselan Felipe IV.arentzat lanean urte batzuk egon eta etxera bueltatzerakoan. Urretxuko Nekolalde-Hurtado jauregian egon ziren denbora luzez bildumagai preziatuok, familiak herentzian jaso eta Martiodan bukatu zuten arte. Hezurrak, k.o. III. mendean datatuak, Renaniatik, Alemaniatik ekarri zirela uste da, baina apaintzen dituzten oihal ikusgarriak, aldiz, XVII. mendean egin ziren, eta hipotesi batzuen arabera, Flandrian eginak izan litezke.
Garaian horrelako piezek gizartean zuten garrantzia ezagututa, harrigarria da ikustea nola balorea kendu izan zaien ehunekin egindako arte lanei, baita aberastasun, teknika eta xehetasunetan eskultura, margolan edo beirateen maila berean egon arren. Oihalgintza eta brodatuak, baina, emakumeek egiten zituzten lanak ziren, eta horregatik arte txikiagotzat hartu izan dira urte askotan; arteak garai bakoitzean duen hierarkiaren baitan are eskala baxuago batean kokatuz. Zorionez, gaur egun ahaleginak egiten ari dira artearen historian eta museologian begirada aldatu eta halako piezak errekuperatuz gizartearen historian dagokien lekua emateko. Arabako Arte Ederren Museoan ikusgai dauzkagun erlikia sorta eta erlikia eszenografiko eta zoragarri hauek kasu.
Prest zaude hezur eta oihalen antzerki honetan parte hartzeko?
</div>
[[Kategoria:Euskal Herriko historia 100 objektutan]]
3r0cvrxlg72x2ht5xmtmi9nsbmft9qa